K162 bloga(1)

24

description

Kalaputxi, Mutrikuko herri-aldizkaria

Transcript of K162 bloga(1)

Page 1: K162 bloga(1)
Page 2: K162 bloga(1)
Page 3: K162 bloga(1)

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

I.Andonegi, J. Larrañaga, Sexuenea, Bai Txo!, EMA,Txantxangorri, MutrikuZeroZabor.

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

EUSKALINPRI. Deba

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Sexuenea 11

Karenka 12

Aisialdia 14

Kulturia 15

Lapazorrikeixak 16

Lan giruan 18

Zorion agurrak 20

Argazki zaharra 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara

Gipuzkoako ForuAldundia

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik.

KOMUNEKO ESKUILA, ZORIONTSU IZATEKOMunduko zoriontasunaren 2015eko maparekin topo egindut interneten. Koloreka bereizten ditu herrialdeetakozoriontasun mailak. Oso zoriontsu dira Suitza, Islandia,Kanada eta Australian. Eta zoriontasunik apenas Afrikaerdi-hegoaldean, Afganistanen eta Sirian. Ondorioa: nonjaiotzea tokatu zaizun, halakoxe zoriontasun maila toka-tzen zaizu. Non bizi zaren, halakoxe zoriona edo zori-txarra dagokizu. Justua al da? Ez, ez da justua. Zorion-tasuna neurtzeko orduan, parametro inportantea omenda osasuntsu bizitzeko itxaropena.

Ondoren, EHUko ikastaro baten publizitatea sartu zaitkorreoan: “Nola neurtu gizarte baten progresoa? Gara-pen jasangarria, bizi-kalitatea edo gizartearen aurrera-pena neurtzeko sistemak”. Bi gaiak lotu, eta derrepente-an etorri zait burura Gipuzkoako erraustegiaren auzia.Eta burua hizketan hasi zait…

Zubietan erraustegia egiteko proiektua aurkeztu duDiputazioak. Zutik jarri da Gipuzkoa. Lehen ere ibili zenproiektua herri batetik bestera, patata beroa bezala…Inork ez du nahi erraustegirik bere etxe ondoan. Orduan,Zubietan bizitzea tokatu zaienei zoriontasun kuota txikia-goa dagokie orain, osasuntsu bizitzeko itxaropenamurriztu zaie eta. Nola neurtzen dute gure agintariekgarapena, bizi-kalitatea eta aurrerapen maila? Hormigoitonatan?

Erraustegia ez da beharrezkoa, baldin eta birziklatzea-ren aldeko apustua egiten badugu. Baina, horretarako,bi gauza dira beharrezkoak: auzolana, eta balioak;denok birziklatzea, eta ondo birziklatzea. Horiexek dirabi elementu klabe zabor-bilketan. Baina gure agintarienartean auzolana ez dago bogan azkenaldian; zaborrengaian, gutxiago. Mutrikun, gutxienez ailegatu ginen erre-ferenduma egitera (oraingoan bai), eta laster jarrikoomen dute 5. edukiontzia (bada ordua!). Niri berdin zaitsistema, baldin eta helburua lortzen bada. Berez, 5. kon-tenedorearekin, birziklatze tasak erraz igo beharko geni-tuzke Mutrikun. Baina, denok egingo al dugu auzolana?

Bestalde, ondo egingo al dugu birziklatze-lana? Horiherritarrek birziklatzeari ematen dioten balioaren baitanegongo da. Aditu bati entzun nionez, balioak “komunekoeskuilarekin” konpara daitezke: balioak barneratutadauzkan pertsonak komun publikora joandakoan eskuilapasatzen du, nahiz eta inork ez duen ikusten. Baliorikjaso ez duenak, aldiz, komunean pegatuta uzten dukaka.

Etorkizunean gure seme-alabek balioak izatea nahibadugu, gurasooi tokatzen zaigu orain eskuila pasatzea.Bai. Mutrikuko komun publikoan kaka pilatu ez dadin.Zubietarrak zoriontsu izan daitezen.

Abel Irizar

Page 4: K162 bloga(1)

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

*Lasuen-Elezgarai (Mutriku).....943 19 50 26 / 626 611 392

Apraiz (Mutriku)......................943 60 32 50 / 630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40

Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77

Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93

Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak...

Udaletxea....................................................... 943 60 32 44Udaltzaingoa .................................................. 943 60 70 48 ....................................................................... 679 16 25 00

Gizarte Ongizatea.......................................... 943 19 50 81

Zaharren Egoitza ........................................... 943 60 38 71Turismo bulegoa ............................................ 943 60 33 78Bake Epaitegia............................................... 943 60 70 49Kiroldegia ....................................................... 943 60 31 75

Liburutegia ..................................................... 943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................ 943 60 41 91Ur partzuergoa ............................................... 902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak.......................... 943 70 07 99

Anai Arte ....................................................... 943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Udal Musika eskola........................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Lurraldebus ...................................................943 41 52 08Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Bizkaibus........................................................902 22 22 65EuskoTren......................................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Parrokia .........................................................943 60 39 87Bikario etxea .................................................943 60 39 88Sta Katalina eliza ...........................................943 60 34 42Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Bestelakoak

4

Astegunak

06:25 / 11:00 / 13:25 / 16:25 / 18:25Zapatuak

09:25 / 12:25 / 14:25 / 16:25 / 18:25 / 20:25Jai egunak

10:25 / 12:25 / 15:25 / 17:25 / 19:25

MUTRIKUTIK

MUTRIKUTIK

MUTRIKURA

MUTRIKURA

ZUMAIARA

ZUMAIATIK

Astegunak

07:10 / 08:10 / 09:10 / 12:10 / 14:10 / 15:10 /17:10 / 19:10 / 20:10

Zapatuak10:10 / 11:10 / 13:10 / 15:10 / 17:10 /

19:10 / 21:10 / 22:10Jai egunak

11:10 / 13:10 / 14:10 / 16:10 / 18:10 / 20:10 / 21:10

SORALUZERA

SORALUZETIK

Astegunak

08:45 / 10:45 / 12:45 / 14:45 / 17:45 / 19:45 / 21:45

Asteburu eta jai egunak09:45tan zapatutan bakarrik

/11:45 / 13:45 / 17:45 / 19:45 / 21:45

Astegunak

07:40 / 09:40 / 11:40 / 13:40 / 16:40 / 18:40 / 20:40

Asteburu eta jai egunak08:40tan zapatutan bakarrik /

10:40 / 12:40 / 16:40 / 18:40 / 20:40

Deban trenarekin lotzeko aukera, bai joaneko etabai itzulerako zerbitzuetan

www.lurraldebus.eus edo 943 41 52 08

euskotren.eus edo 902 54 32 10

pesa.net edo 900 12 14 00

bizkaibus 902 22 22 65

*Otxagabia botika hemendik aurrera Lasuen-Elezgarai da

ordutegiak

Page 5: K162 bloga(1)

Zeu

k E

san

gutunakKASKASI OMENALDIAGure herrixan kiribillo rubixodun mutil txiki bat izanzan orain dala hamarkada batzuk, aitxonak Kaskasu-ri deitzen ziona. Ume alaixa eta bihurrixa. Denborarenjoanarekin, Kaskas ezizena hartu zoan ume harek,eta bere alaitxasunarekin eta bihurrikerixarekin herri-xa kutsatu zoan eta hainbeste taldetan jardun zoanbere ahalegintxua ipinitxa herrixan kultur jarduna bul-tzatzen. Jun zitzakun Kaskas, eta orain herriko hain-bat taldek herritxar danontzako jarduten zoan ume,

gazte eta gizon ahura gogoratu nahi deue. Hortako,ekaiñaren 18xan ekitaldi batzuk antolatu ditxue,herritxar danakin partekatzeko. Ikusi Kalaputxi honenagendan. Gogoratu daigun Kaskas eta harek herrixanutzitxako ondaria, oroitzapenian gordetakuak batezere. Ez galdu aukeria ekitaldi hortan gure herrixarenhistorixan zati bat gogoratzeko. Kaskasek erakutsikodigu.

Kalaputxi Herri aldizkarixa

Kalaputxik irakurleen gutunak plazaratzen ditu. Datozen ordenean eta espazioak eskaintzen duen aukeraren barruan, moztu edo hurrengohilerako laga dezakegu. Gutunak izen abizenekin bidaliko dira: Kalaputxi, Barrenkalea 12 behea, 20830 Mutriku edo internet bidez bidaltze-ko: [email protected] edo [email protected]

5

BETAURREKO LILAK

LGTBIQ

LETRA ZOPA HORREK lesbiko gay trans bi inter queer... esan nahi du. Azken baten sexu aniztasunaren aitor-pena da eta askatasunerako aldarria.

Ekainaren 28a aipatutako kolektiboen “HARROTASUN EGUNA” dala-eta, arreta hor jarriko degu, betaurrekomoreak jantzi, eta ikusi benetan barneratuta dauzkagun normaltasunezko jokabidiak, berdintasunezkuak etaaniztasunarekiko onarpen eta errespetuzko sentimenduak.

– Bakoitzak bizitzaren aurrean dauzkan jarrera eta jokabideak, heziketa bidez, ereduekin eta komunitatetikikasten ditugu (hurrekotik eta urrutikoetatik, komunikabideetatik adibidez). Egia esateko, heziketarik izan aldegu? Erantzuna bakoitzak pentsa dezala, ez baita berdin 18 urte, 36, 54 edo 72 izan. Gure ustetan oraindikere, ikastetxeetako curriculumetan seriozki, eta behah diren baliabideekin ez dago txertatuta (eta ez da gura-so-irakasleek ez dutelako nahi), etxeetan berriz gai tabua izaten ez al du jarraitzen?

– Ereduei buruz zer esan? Inguruan, eskuetako hatzamarrekin kontatzeko beste aniztasun eredu ezagutzenditugu, egon badaude zorionez, eta ziurrenik beste hainbeste esan ohi dan bezela, “armairutik” atera gabe.

– Komunikabideei dagokienean, askotan nahastatzeko gehiago ez al dute balio argitzeko baino? Gauzakhorrela... gaiak badauka nundik heldu ausnartzeko, lantzeko, normalizatzeko eta bizitzeko, ez? Danon ahale-gina beharko da. “Bizi zaitez zoriontsu, eta utzi bestei hala izaten”, nork esaten zuen?

[email protected]

Page 6: K162 bloga(1)

6

Pu

ri -

pu

rix

an TXAKUR

GOROTZAK NONAHITxakur jabeek jasotzen ez dituzten gorozkiak direla-eta, herritarrak gogaiturik daude. Ez du balio izatenjabeei oharrarazteak, gehienetan jaramonik ere ezdutelako egiten, eta, are eta okerrago, maiz, eran-tzun desegokiak pairatu behar izaten dira. Zer eginhorien aurrean? Kontzientzia pizteko kanpainak iza-ten dira ohikoenak, eta gaurko gureak ere, horrelakozerbait izan nahi luke. Baina ez dira soilik irristadak,zapata zikintzeak eta estetika kontuak, uste duguna

baino arrisku gehiago dute txakurren gorotzek.

Arazoa bideratzeko zenbait ahaleginBadira kaleetako txakur gorotzez nazkatuta, arra-toiak hiltzeko pozoiez haragi bolak nahastu eta kalezokoetan utzi izan dituztenak, eta, jakina, kulpagutxien duten txakurren heriotzak izan dira ekintza-ren emaitza. Horren muturreko erreakzioak ez diraohikoak eta, gainera, ez dute arazoa konpontzen.

Txakurren inguruko araudiak, maila batekoak zeinbestekoak, herri askotan onartuta daude, baina zai-lak dira, dirudienez, praktikan jartzen, baliabideurriak dituztelako herri gehienetan. Horrela, sentsi-bilizazio lanak aurrera eraman izan dira txakurzale,

auzo elkarte eta albaitariekin batera, kar-telak, triptikoak, prentsa oharrak etamezu ezberdinak hedatuz, baina horiekere badirudi ez dutela nahi adinakoemaitzarik izaten. Isunen eraginkorta-suna ere zalantzan dago orokorki.

Egitasmo ausarta eramaten ahaleginduden herririk ere bada: herriko txakur guztien odollaginak hartu eta DNA fitxategi bat egin. Hernanikhartu zuen erabaki hori, baina oposizioak gogoraurka egin, eta bertan behera uztea erabaki zuten.Beste herri batzuetan ere bide beretik egin izan daahalegina, baina ez dira gauzatu. Hala ere, badiru-di Bilbo bide horretatik doala, eta urratsak nahiko

aurreratuak dituela. Herrialde katalanetaradaude begira udal asko, emaitza baikorrak

lortzen ari direlako herri batzuetan, eta, gainera,txakur jabeek ondo hartutako erabakitzat dute.

Txakur guztiak txipez kontrolatuta edukitzea izanda beste kontrol bide bat. Diotenez, oraindik badirakontrolatu gabeko txakurrak.

Zenbait herritan, hesitutako belardiak jarri dira txa-kurren txiza-gune eta kaka-gune. Teorian, jabeekohitu egin behar dituzte txakurrak hara joatera egi-tekoak egiteko. Baina jabeak ere ohitu behar dire-nez, arrakasta mugatua dute orokorrean.

Mutrikun hartutako neurriak–Udalean animalia arriskutsuen erregistroabakarrik dago -horretara bakarrik behar-tzen du legeak-, eta jabeek legeak agin-tzen duen zenbait baldintza bete behardute. Txakur guztiek txipa eduki behar dute, etaprograma informatiko batez identifika daiteke ani-malia. Orain pare bat urte egindako kalkuluen ara-bera, herrian 234 txakur zeuden.

–1996tik dauka udalak animaliak eduki eta babes-teko ordenantza. Txakurren kakak ez jasotzeaarau-hauste arin moduan jasotzen da eta 30 eta300 euro arteko isuna jar daiteke. 60 euroko isunbakarra jarri da urte horietan, eta txakur jabeakudaltzainari aurre egin ziolako. Herritar asko etor-tzen dira oharraraztera halako edo bestelako leku-tan txakur baten kakak jaso gabe utzi dituztela,baina ez da inoiz salaketa formalik jarri.

–Ez da jarri leku berezirik txakurrek kaka edo txizaegiteko, ez dutelako ematen kontuan hartzekoemaitzarik, eta egiten duten lekuan egiten dutelaere, jabeek jasoko balute, arazoa asko murriztukolitzateke.

–Gorotzak jasotzeko plastikozko poltsak betidanikeman izan dira udaltzaingoan, eta gaur egun erezabaltzen jarraitzen da. Bere garaian, txakur kakakjasotzeko ontzi bereziak jarri ziren, denborarekinapurtzen joan direnak. Erosi berriak dituzte Xiri-Parkean eta Gaztañetakoan jartzekoak. Erabileraegokia ikusten bada, beste zenbait lekutan jartzekoasmoa dago.

Page 7: K162 bloga(1)

Pu

ri - pu

rixan

7

Zer gertatzen da txakur gorotza jasotzen ez denean?

a.Usteltzen hasten da eta bakterio arriskutsuaklurrera pasatzen hasten dira. b.Euriak are gehiago sartzen ditu bakterioaklurrean. c.Ur zikinak arazteko sistemak ez daude disei-natuta txakur gorotza iragazteko. d.Bakterioak lur azpiko ura kutsatzen dute. Hor-tik, errekak, ibaiak, aintzirak eta urtegiak.

Txakur gorozkietan dauden arriskuak

Bizkarroiak: Crystosporidum protozooa, giardiaprotozooa -biek beherakoa sortzen diote infek-tatutako gizakiari-, ankilostoma -ankilostiomasiaeragiten du-, nematodoak, teniak.

Bakterioak: Salmonella, E.coli, Campylobacter,leptospira -infekzio hilgarria sor dezake-,MRSA.

Birusak: Amorruaren birusa, parbobirusa -infek-tutako zakurkumeen %80 hiltzen ditu-, korona-birusa -SARS infekzioa eragiten du-, mukieria-ren birusa, txakurren hepatitisaren birusa.

Datu batzuk

-Txakur kaka bakoitzak hiru milioi bakterio fekalizan ditzake, eta helduengana, haurrenganaedo beste animalietara pasa daitezkeen bizka-rroiak eta birusak.

-Txakurren digestio organoek ia edozein gauzaonartzen dute. Ondorioz, haien gorozkiak izuga-rri toxikoak dira.

-Txakur batek, egun batean, pertsona batek,zaldi batek eta behi batek batera epe bereansor ditzaketen bakterioak baino gehiago sortzenditu.

-Gizakiek, behiek eta zaldiek eginiko kakenhamalau karretila bete adina bakterio ditu txakurbatek astebetean egindako gorotzak.

-Airean dauden bakterioen %10-50 txakurgorotzetatik datoz.

-100 txakurrek bizpahiru egunetan sortzenduten gorotzak 25 kilometroko kanal eta badiaguneak ixteko adina kutsadura sor dezake.

-Txakur gorotza ez da ongarri, eta ez dio mese-derik egiten lurrari.

-Jendea gaixotu egin daiteke txakur gorotzaongarri gisa eman zaien barazkiak jaterakoan.

-Ura kutsatzen duten gaien zerrendan hiruga-rrena da txakur gorotza.

-Hiri ondoko ibai eta hondartzetako ur laginetantopatutako bakterioen %20-30 txakur gorotzeta-tik datoz.

-Txakur gorotzak proteina asko ditu, eta arra-toiak erakartzen ditu.

(zenbait datu Berria egunkaritik jasoak)

Giardia

E.coli

Parbobirusa

Page 8: K162 bloga(1)

Bi

hit

zeta

n

8

PARKEKO TUNELEAN MURALA MARGOTU DUTE Atxukaleko paretetan balearen murala egin ondoren,Mutrikuko Arte eskolako lagunek herriko beste hormabat hartu zuten beste mural bat egiteko: Parkeko tune-leko ezker-eskuineko paretak hartu dituzte mihise, etaakuariuma irudikatu dute. Handik pasatzean lehenhorma gris tristeak zeuden tokian, orain kolore bizikoarrain, molusko eta krustazeoak ditugu gure igaroaldiaalaitzeko. Ederra Arte eskolako lagunek egindako lana.Ea ba, urtean behin horma bat margotuta gure herriaalaitzen jarraitzen duten. Eta marrazki horiekin bateramezu bat eman nahi izan dute: Mutriku herria, Mutrikuguria, Mutriku garbia… denon artean! Ea ba pintada-

zaleek errespetoz jokatzen duten artelanekin…

BERRIKETALAGUNEN TOPAKETAIkasturte bukaera hurbiltzen ari denean,urtean zehar lanean jardun duten Berriketa-lagun ekimeneko partaideak Beheko pla-zan elkartu ziren maiatzaren bukaera alde-ra. Normalean buruz buru euskara prakti-katzen duten bikoteak denak elkarrekinbatu ziren meriendatzera eta elkarren berriizatera eta kontuak esatera. Aurrerantzean,etenik gabe bikoteka jarraitzeko gogoa era-kutsi dute, euskara lantzen, euskaraz hitzegiteko aukera gutxi dutenei edota ohitura-rik ez dutenei aukera bat eskaintzeko.Animo, ba, denoi, eta gogoratu euskara

praktikatu nahi dutenek eta horiei lagundu nahi dietenek edonoiz eman dezaketela izena.

GEOPARKEKO BALEAREN BILA MARRAZKI-SARIKETABalea ardatz hartuta, Geoparkeakmarrazki lehiaketa antolatu zuen Euro-pako Geoparkeen Astearen baitan,balearen eta beste espezie bizidunenezagutza eta sentsibilizazioa sustatzeahelburu izanik. Zumaia, Deba eta Mutri-kuko ikastetxeetako 6 eta 12 urte bitar-teko ikasleek 900 marrazki egin dituzte,eta horien artean Martin Ulazia mutri-kuarrak egindakoa aukeratu duteLehen Hezkuntza 1 eta 2ko irabazle.Bejondeizula, Martin, eta jarraitu bide

horri!

Page 9: K162 bloga(1)

Bi h

itzetan

9

AGENDA 21EN BAITAN BIOANIZTASUNA LANTZENUrteroko hitzorduari erantzunez, herrian Agenda 21 lantzen ari diren Institutuko eta San Miguel ikaste-txeko ikasleek aurten landu dituzten gaien aurkezpena egin zioten udalari, horretarako antolatutako udal-batza berezian. Aurtengoan, biodibertsitatea izan dute langai, eta horren inguruan ikasleek hainbat kon-promiso hartu zituzten publikoki, adibidez, berdeguneak zaintzea, bertako espezieak balioestea, edotabalkoietan erleentzako landare loredunak jartzea; udalari ere hainbat eskakizun egin zizkioten, adibidez,herrian berdeguneak bere borondatez zaintzen dituztenei beharrezko laguntza emateko, edota herrikoparke eta berdeguneetan hemengo erleek janaria izan dezaten loredun landareak landatzea.

Naturarekin lotura estua duen bioaniztasunaren gaiarekin batera, herrian dugun kultur aniztasuna ereizan zuten ikasleek hizpide, eta herriko ikastetxeetan kanpotik etorritako zenbat ikasle dugun adierazita,horrek zelako kultur aberastasuna dakarkigun nabarmendu zuten. Hala eta guztiz ere, eskoletan eginda-ko azterketaren arabera, oraindik ere aurreiritzi asko dugu, eta gauza bat pentsatu eta beste bat egitendugu sarritan. Gai honen inguruan, ikasleek udalari eskatu zioten herritarrei gure herrian aniztasun kul-turala izateak dituen onurak azaltzeko eta gurekin elkarbizitzen dauden kultura ezberdinen inguruko infor-

mazioa helarazteko.

GAZTEEN UDAKO PLANAAurtengo udan gure herriko gazteek badute, goizak zertaneman. Ekainaren 27tik uztailaren 1era arte, Asier Illarramendifutbolariaren kanpusaren bigarren edizioa izango da San Migelfutbol zelaian, 72 umeri futbol trebakuntza emateko. Uztailaren1ean, berriz, Uda Txiki eta Udabentura eta kiroleko Kirolaz Blaiprogramak abiatuko dira Malenak artean. Guztira 276 ume ibili-ko dira Txantxangorriko begiraleen ardurapean, eta kirolekoe-

tan, berriz, 55 ume Eskola kiroleko begiraleen ardurapean.

IRAKURRI, GOZATU, OPARITUIzen horrekin burutu da, azken urteetan bezala, euskarazko ira-kurketa sustatzeko kanpaina. Helburua, euskaraz irakurtzenduenari euskarazko irakurketa berri baterako gonbitea egitea.Apirilean eta maiatzean udal liburutegian egindako maileguendatuei erreparatuta, aurreko urteekin alderatuta ez du gora egineuskarazko irakurketak, baina urteroko datuetan jarraitzen du.Aurtengo kanpainaren baitan euskarazko mailegu zerbitzua era-bili dutenen artean zozketa egin da eta Araia Otaño eta MaiteArrizabalaga izan dira sarituak, liburuak erosteko 30 euroko

bono bana irabazita.

ERIK MENDIZABAL TXAPELDUNAmeriketako Dania Jai Alai frontoiandabilen Erik Mendizabal puntistamutrikuarrak hiruko koroa lortu duaurtengoan ere, Kiniela gehien iraba-zita, Bakarkako txapeldun eta Biko-teka txapeldun. Azpimarragarria daErikek erakutsi duen nagusitasuna.Izan ere, kinieletan, 170 irabazi ditueta bigarren gehien irabazitakoak100 irabazi ditu. Bakarkakoan, 39garaipen izan ditu Mendizabalek, eta25 bigarrenak, Zulaika donostiarra.Azkenik, bikoteka, 23 kiniela irabazi-ta izan da aurrelaririk onena. Bejon-deiola Eriki, eta ea datorren urteanEriken berri onekin batera Amerike-tara joan berri den Jon Goenaga her-

kidearen berriak ere datozkigun.

Page 10: K162 bloga(1)

Bi

hit

zeta

n

Kaixo herritarrok,Udara aurretik ipinita egon behar zuten edukiontzi / kontenedore marroiak, baina ez da hala izaneta irailerako atzeratu dira. Prentsa, gutun eta kartelen bidez jakinaraziko zaigula, beraz adiegongo gera!Bitartean badago zeregina, beti daude aukerak, zakar eta plastiko kontu hau gutxitzeko. Gogo-ra ditzagun batzuk, oso errazak dira eta geuk egitekoak: –Produktu freskuak erosterakuan (arrain eta haragixak) TUPERRAK / ONTZI BERRERABILGARRIXAK erabilidendatik etxera eramateko. 2013.ean ONTZIRATU ZAITEZ kanpainaren berotasunian hau egiten zuen jendiagehitxu egin zan, eta denbora pasa ahala ahaztu xamartuta dago orain. Egixa da, etxitik idea horrekin aterabehar dala hau egiteko, eta askotan bapatian kalian erabakitzen degu erostia, baina ahal dan guztietan egin ezi-nik ez daukagu.–Erosketako ETXEKO BOLTSAK atera. Lehen ibiltzen ziran, gaur ibiltzen dira, eta gero ere ibiliko dira. Hau erra-za da, eta estetika hain baloratua dagoen mundu hontan mila klasetako boltsa zorro polit, moderno eta galantakaurkituko ditugu. Beraz, aitzakirik ez!–BILGARRIETAN FIJATU. Erostera goazen produktuak gehiegizko enbalajea duten begiratu, alperrikako pores-pan eta plastikoak dituzten... hala bada ekidin / ebitatu ditzagun.–Txukun eta garbi, gero eta gehiago bereiztu, eta beren lekuetan sartu barrura ez utzi kanpoan: KARTOIAKtolestuta urdinetan. ONTZI ARINAK horietan, BOTEILAK iglu berdeetan, PILAK pilaontzietan, OIHAL-ERROPAKerropa ontzietan, OLIOAK olio ontzietan, HAUNDI eta BEREZIXAK (pinturak...) Garbigunera eraman... Gureingurumenak, itsaso eta mendiak eskertuko digute!

[email protected]

ADIERAZPEN EGUNAEkainaren 4an Gure Esku Dago mugimenduak Erabakitzeko eskubidearen alde Adierazpen eguna ospatuzuen Goiko plazan. Erraldoien eta buruhandien kalejiraren ostean eta hainbat musikari herritarrek girotuta,Adierazpena irakurri eta taldeko argazkia atera zuten. Aurrerantzean adierazpenarekiko ahalik eta atxeki-mendu gehien batzen jarduteko asmoa agertu dute. Adierazpena, honakoa: Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea daukagu. Mutrikuko herritarrok erabakitzeko eskubide demokratikoagauzatu nahi dugu; era parte-hartzailean, elkarbizitza indartzeko eta herri bezela nolako etorkizuna nahidugun adierazteko. Herritarron sasoia da. Jende anitza herri libre batean. Hau guztia aurrera eramateko, eraaktiboan, parte hartzeko asmoa agertzen dut.

ARNOKO MENDI MARTXAEkainaren 5ean izan zen Arnoko mendi lasterketa eta ibilal-dia, dagoeneko XII. edizioa. Imanol Larrañaga azkoitiarraizan zen garaile 1:39:30eko denbora eginda, Ibon Bengoe-txea lekeitiarra bigarren sartu zen, eta Iñigo Aguirre, gureherkidea, hirugarren. Lehenengo hamarren barruan, laumutrikuar: Iñigo Aguirre, Xabi Astigarraga, Ruben Arrizaba-laga eta Ladis Velasco. Emakumezkoetan, Maite AizpuruaArruti mutrikuarra izan zen garaile 2:13:21eko denbora egin-da, Sonia Alvarez zumaiarraren aurretik.Zorionak antolatzaile, korrikalari eta oinezko guztiei.

Page 11: K162 bloga(1)

11

Hezk

un

tza

Baga, biga, higa

Gainean daukagu udara eta honen hasierarako San

Juanak, sorgin gaua, akelarre gaua. Honek hainbat

zalantza piztu dizkit… benetan irudikatzen ditugun

bezain sexualak edo, zuek diozuen bezala, erotikoak

al ziren sorginak? Alegia, filmetan, kondairetan... beti

irudikatzen ditugu sexualki oso aktiboak diren ema-

kumezkoak bezala. Kuriosoa iruditzen zait, gerora

Kristautasunak aktibotasuna gaitzetsi izan du eta,…

Kaixo! A ze galdera konplexua zurea… bai idazkera-gatik, baita sakoneko zalantzagatik. Izan ere, zurierantzuteko beste prisma bat sartzea derrigorrezkodaukagu. Ekuazioan pare bat ikur falta baitzaizkigu.

Hasteko, eta beste edozer esan aurretik, argi utzibehar dugu askotan gu geu garela interpretazio horizuzenean burutzen dugunak eta, ondorioz, paganis-moaren mundua irudikatzen dugunak, intuizioz edogure desiren islaz, guri debekatua izan zaizkigun guztihoriek bertan jaurtitzen. “Magia” debekatua badago,gure debekuak bertan islatuko baitira.

Ordea, egia da, zentzu batean, zenioen hori. Bainagauza ez doa erotikoa izan edo ez izateaz, gehiagoedo gutxiago izateaz, baizik eta erotika eta hedoniaoso era desberdinetan ulertzeaz. Baina aurrera eginbaino lehen, bi kontzeptu horien arteko desberdinta-suna aipatuko dugu.

Erotika, desiren mundua bada, bereziki, pertsona kon-kretu batzuei lotutako desiren mundua, orduan hedo-niatzat jotzen dugu plazer hutsarekin (plazerra gutxibalitz bezala) harremanetan dauden desirekin. Esangenezake erotikak “nor?” galderari erantzuten diolaeta hedoniak “zer?” galderari. Horregatik, agian akasokasu honetan bi kontzeptuez, bereziki hedoniaz hitzegin beharko genuke erotikaz baino gehiago.

Esaten genuen bezala, hainbat erlijiotan, paganismo-an kasu, egia da topaketak ez direla soilik bikote tes-tuingurutan ematen. Baina ez dezagun honetaz poli-maitasunaren edo orgia askeen kultura bat zegoelaondorioztatu. Erritualetan topaketa erotikoak edohedonikoak egiteak eta hauek zuzenean harremane-tan egotea momentu horretan ospatzen ari denare-kin, edo erritualen egiturarekin, ez du esan nahi egu-nerokotasunean logika monogamikotik at daudenik,ezta derrigor plazerraren ulerkera zabalagoa emangodenik.

Bestalde, kristautasunari dagokionez, ez da guztizzuzena esatea aerotikoagoa dela, zuzenagoa da esa-tea erotika testuinguru konkretu batzuetan eta mugabatzuekin bizi dela. Bai esan dezakegula honen atzean

badagoela gorputzarekiko eta, batez ere, “erotikarikgabeko hedonia batekiko nolabaiteko beldurra”.Baina konparaketa ez da planteatu bezain erraza.

Laburbilduz, egia da testuinguru guztiz desberdinakzirela eta, seguruena, guk daukagun hurbileko aztar-na kristauarekin alderatuz oso askea dirudiela, bainadesberdina izateak ez gaitu eraman behar txuri-beltzebaluaketara.

Dena dela, ez dugu artikulua hain zapore gazi gozozbukatu nahi. Guk geuk eraiki ditugun iraganari buruz-ko mitologiek gure burua ere askatzeko balio digute-lako. Sorginez mozorratzeak nolabait askatasun pixkabat ematen digulako. Eta gozamena ere gure bizitze-tara ekarri behar dugulako… ospa dezagun sorgingaua! Ospa dezagun San Juan sua!

…Gehiago jakin nahi?

Ezin uka dezakegu “sorgin” hitzak bai euskaraz

eta bai gaztelaniaz konnotazio negatiboa duela. Izan ere, askotan irain gisa

erabilia dela emakumeen aurka.

Sarritan sortzen ditugun mitologia propioak ikuspegi honetatik

abiatzen dira eta, nola ez, begirada feminista ezean… gaiztakeria ikusteko gai gara

askatasunaren aurretik.

Horra hor ere birpentsatzeko

beste ideiatxo bat!

Galderak edo zalantzak argitzeko:[email protected]

Zergatik emakume bati bere buruarengan konfidantzaduenean sorgin deitzen zaio?

Page 12: K162 bloga(1)

Kare

nka

12

Filosofia irakasgaia desagertzear deladiote albiste batzuek. Nolako garrantziaizango luke erabaki horrek, hala gerta-tuz gero, gure gizartean?Hezkuntza erreforma berriak (LOMCE)Filosofiari ere kalte handia egingo dio. Ba-txilergoko 2. mailan irakasgai tronkala izanbeharrean, ikasle guztientzako derrigorrez-koa izan dena gaur arte, aukerakoa bihur-tu dute 2016-2017 ikasturtean.

Agora Filosofia Elkarteako kidea naiz etapentsatzen dugu kalte handia ekarrikoduela erabaki horrek gazteentzat. Filoso-fiako irakasleok ikasleak bere burua eza-gutu eta ezagutzaren prozesuak landu di-tzan arduratzen gara: arrazonamendua,jarrera kritikoa, koherentzia, autonomia…Eta LOMCEren erabaki honekin galerahandia izango dela pentsatzen dugu.

Zergatik aukeratu zenuen hain ohikoaez den Filosofia adarra zure ikasketakgauzatzeko?Uste dut gaztetan, ezer ez edo gutxi jakin-da, zeure izaeraren joera naturalarekinzerikusia duen zerbait aukeratzen dugula.Ni izatez oso erreflexiboa naiz, arazoei,gaiei buelta asko ematea ezin dut saihestu;batzuetan, nahiago nuke “bertsolaria” izaneta berehalako erantzunak eman, bainahori ezinezkoa da niretzat. Bestalde, Filo-sofian aztertzen diren gaiak (eta zein gaiez du tratatzen, ba, filosofiak?) oinarrizko-ak dira bakoitzaren bizitzan eta, oro har, filosofiakaztertzen dituen gaiak bizitza eraikitzeko zimenduakdira gizon-emakume guztiontzat. Badirudi Filosofiaikasten hasi nintzenean, aldi berean, nire bizitzarenzimenduen bila hasi nintzela.

Filosofia ikastera Salamancara joan nintzen, eta klase-ko lehen egunean, “Aula Magna”n, Fakultateko errek-toreak kurtso hasierako klase magistrala eman zuen.Egun hartan, Kant izan zuen mintzagai, eta ni aretonagusi hartatik ezer ulertu gabe eta beldurtuta ateranintzen. Gero, denbora asko pasa ondoren, Kant behineta berriro irakurriz, Kant behin eta berriro ikasleei azal-duz (zenbat ikasten den ikasleei azalduz!) konturatzenzara bere interesak zure interesak ere badirela. Kantenhilobian hitz hauek daude idatzita: “Nigandik kanpozeru izarratua; nire barnean, lege morala”. Nire ustez,hitz horiek filosofiaren zimenduak dira. Filosofoak,jakintzarekiko zaletasuna duenak, zientzia enpirikoekinlotutako kuriositate edo jakin-min guztiak ditu: fisika,

biologia, historia, antropologia… (nigandikkanpo dagoen zeru izarratua). Bainahorrek guztiak zentzua hartzen du gizon-emakumeen onurarako aplikatzen baditu-gu, egoki, oinarri etikoetan eraikiak (nirebarnean, lege morala).

Zein motza den bizitza jakin-min guztiakasetzeko! Nire ikasleek barre egiten didatekomentatzen diedanean jubilazioan fisikaeta matematika ikasi behar dudala, edohurrengo batean artearen historia ikasibehar dudala esaten dudanean, edohurrengo batean… Hainbeste interesdaude, eta hain denbora gutxi!

Zela erlazionatzen duzu "Filo-sofia" ="Jakite zaletasuna" filosofo greziarren:Ezer ez dakidala besterik ez dakit, esal-diarekin?Harrokeria eta filosofoaren izaera ezkonezinak dira. Sokratesek, garai hartakojakintsuena izanda, horixe adierazten duesaldi horren bitartez. Jakin-mina zen berebizitzaren motorra, ikerketaren inguruan(etika, politika…) antolatu zuen bere bizi-tza, eta nahiz eta erantzunak aurkitu beregalderei, konturatzen zen galderen kopu-rua askoz ere handiagoa zela erantzunenabaino.

Nola jokatzen dugu bizitzan, arrazoiketalogikoa erabiliz ala geure senari jarrai-tuz? Zela definituko zenuke "sena".

LOMCEk egingo digun kalte handienetako bat horixebera izango da. Garrantzitsua den bezala Historia eza-gutzea orainaldia ulertzeko eta etorkizuna eraikitzeko,Pentsamenduaren Historiak edo Filosofiaren Historiakaukera ematen digu mendebaldeko kulturaren oinarriakulertzeko eta, aldi berean, konturatzeko denok horrenondare garela. Hori diot galdera hau planteatzerakoanezin dudalako erantzun Nietzscheren laguntzarik gabe.Zer gara gizon-emakumeok? Arrazoi hutsa? (Apolo,greziar mitologiako jainko bat) edo sen hutsa? (Dioni-sos, greziar mitologiako beste jainko bat). Gure kultu-ran, gehiegizko garrantzia eman diogu arrazoimenari,eta horren ondorioa da sortu dugun gizartea; praktiko-tasunaren eta etekin ekonomikoaren aginduak jarrai-tuz, beste alderdi batzuk alboratu egin ditugu: Dioniso-sen balioak, senak. Askotan, arrazoimena gorde eginbehar da senaren ekarpenak azaleratzeko. Gure ikas-kuntza sistemak ere, arrazoimena goraipatuz, umeensenak poliki-poliki zapaltzen ditu; haurren sena jarrai-tuz, galderak bukaezinak dira, sorkuntza bukaezina da,

ZERGATIK FILOSOFIARI ERASO?Aurkako haizeak ari dira batxilergoan Filosofia irakasgai izan dadin. Horrek duen garrantziaz jabetze-ko, Ondarroako Institutuan filosofiako irakasle den Arrate Uranga Mendizabalengana jo dugu, hobetouler dezagun erabaki horrek izan dezakeen ondorioa.

Filosofiako irakasleok

ikasleak bereburua ezagutu,

ezagutzarenprozesuak

landu; arrazo-namendua,

jarrera kritikoa,koherentzia,autonomia…lantzen ardu-ratzen gara.

Nola irudikatu etorkizuna

filosofia gabe?Zer nahi

ditugu gaztetentelak?Gizarte lerdoa?

Page 13: K162 bloga(1)

Karen

ka

13

baina arrazoimenaren poderioz, galderak eta sormen-gaitasun asko bukatzen dira, arrazoimenak motzeanlotzen duelako sena. Nietzschek sena aldarrikatzen dugizon-emakumeengan sortu den desoreka saihesteko,arrazoimena eta sena garelako azken finean.

Abiadura handia darama zientziak, eta aldaketa izu-garriak aurreikusten dituzte zientifikoek denboramotzean. Nola ikusten duzu filosofiaren zereginaegoera horri erantzuteko?Kontuan izanda filosofiaren zeregina pentsamenduandatzala, pentsamendu kritikoan, nola irudikatu etorkizu-na filosofiarik gabe? Zer nahi ditugu, gazte tentelak?Gizarte lerdoa? Ezin da planteatu etorkizuna dikotomiahorretan: zientzia ala filosofia? Zientziak filosofia gabezentzua galtzen du eta filosofiak, aldi berean, gaurkoerrealitateari aurre egin behar dio. Egia da zientziakaurrerakuntza handia, izugarrizko aldaketa ekarri diolagizarteari, baina ez badugu geldiune bat aurkitzen alda-keta horretaz hausnartzeko, norabiderik gabeko bidaiaegitea bezalakoa izango litzateke. Harrigarria, liluraga-rria, zoragarria da zientziak duen abiadura, baina osoarriskutsua aldi berean, bere zimenduak ahazten badi-tugu; ez ahaztu egiten dugun guztiak zentzua izanbehar duela, eta zentzu hori Filosofian aurkitzen dugu-la. Filosofiaren Historiak arrazoitzen erakusten dumodu analitiko eta kritikoan. Besteekin arrazoitzeak,modu publikoan, dogmatismoak eta fundamentalismo-ak saihesten ditu. Horretan datza bere indar kritikoa,egunerokotasunerako ezinbestekoa dena.

Egun bizi dugun krisiaren aurrean erraza al da egi-tura ekonomikoen berri azaltzea ikasleei? Ez al danabaritzen erantzun edo bide berri baten beharra?Ekonomia eta politika banaezinak dira, eta ikasleei gaihoriek azaltzea oso zaila da. Nabaritzen dut politikare-kiko gutxiespena, eta kontuan izanda eguneroko

berriak (ustelkeria han eta hemen),ulergarria da, baina ez onargarria.Ikasleekin elkarrizketak sortzen ditu-gu eta gizarteko egituraren izaeraaztertu. Ekonomia-politikoaren egi-turak ez dira lege naturalak, aldaezi-nak (itsasgora/itsasbeheraren errit-moari ezin diot, momentuz behin-tzat, kontrarik egin), aldakorrak bai-zik, gizon-emakumeon borondatezeraikiak. Ekonomia, Politika etaEtika banaezinak dira, erantzunegokiak eman ahal izateko galderaegokiak egin behar dira, eta horhartzen du protagonismoa Filoso-fiak. Zer lortu nahi da, ordea, LOM-CErekin? Galderarik egiten ez duten

gazteak? Horrek, zalantzarik gabe, gizartearenmorrontza ekarriko du. Interes ezkutuak ote daude horihorrela izan dadin?

Gero eta hedatuagoak ikusten ditugu filosofia etaerlijioaren arteko kontraesanak. Nola uler dezakegizakiak arrazoimenetik kanpo dagoen erlijioarenalde sakratua, eta, ondorioz, ezartzen dituen Erlijiofilosofiarentzako dogma eta morala? Historiari erreparatuz gero, Errenazimenduan hasiginen banatzen erlijioa jakintzen arlotik, nahiz eta gizar-tearen sekularizazio prozesua bukatu gabeko lana izanoraindik (gai honetan ere ezin LOMCE bakean utzi).Datorren urtetik aurrera, Bigarren Hezkuntzako ikasleguztiak Balio Etikoen bitartez Etika Unibertsalari buruz-ko hausnarketa egiteko aukera izango dute, baina, kon-tuz, erlijioarekin lehiatuz. Balio Etikoak edo Erlijioaaukeratuko dute. Zer egiten du erlijio ikasgaiak hez-kuntza publiko batean? Gizon-emakumeon jokabideaoinarri etiko unibertsaletan eraiki behar da eta ez moralpartikular batean, partikulartasunak etxean edo elizanikasiko ditugu, baina kalean, eremu publikoan denon-tzako baliogarriak diren oinarriekin jakin behar dugumoldatzen.

Beste aztergai bat gehiago da, kultura guztietan ager-tzen da erlijioaren presentzia eta horren zergatiak,moduak ikertzea oso interesgarria da. Beste gauza batda erlijio konkretu bakoitzak eskaintzen dituen jarraibi-deak bizimoduari norabidea emateko ahaleginetan, etahori pertsonala da, ez dauka lekurik eremu publikoan.Asko hitz egiteko aukera ematen du gai honek eta ezingara luzatu, baina aldarrikatu nahi nuke gizakion alder-di espirituala, eta espiritualtasuna ez da erlijioarenmonopolioa. Gizakion bizitzan espiritualtasuna garran-tzitsua da, baina erlijioa ez da bide bakarra eremu horigaratzeko.

Arazoetan oinarritutako metodologia erabiltzen

Page 14: K162 bloga(1)

14

Ais

iald

iaATERA DITZAGUN IRRIBARREAK KALERA!Eskerrik asko. Eskerrik asko, 274 haurren guraso aito-na-amona eta senideei Txantxangorri famili gisa har-tzearren, familia osotasunean aukeratzen ez denarren, inguruan izan nahi ditugunak bai direlako hauta-tuak eta zuek, gure zoriontasunerako, gu, Txantxango-rri aukeratu duzue. Herriaren aldeko apustua eginduzue, herria hazteko eta herritarrei, herritar gazteekeskainita, ahal bezain eskaintza bikainak eskaintzeko.

Aurtengo Udaleku Irekietan, 39 begirale arituko garalanean. Gogoratu aurten, Udatxiki eta UdabenturaUztailaren 1ean, ostirala, hasiko direla, eta amaieraaldiz, Uztailaren 21ean, osteguna, emango diogula,urtero bezala, jaialdi ederrarekin batera. Bestetik, aipa-tu, batzuk nahasi xamar zaudetela esan digute eta,Ekainaren 27an izango dela udalekuen inguruko ba-tzarra. Batzarra arratsaldeko 19:00etan izango daZabiel kultur etxean.

Gure aldetik, esan, aspalditik hasi garela lanean etaekainean ere begiraleentzako formakuntza antolatudugula, beraz, ez beldurtu egun hauetan Mutriku kolo-rez jantzirik ikustean, Txantxangorriko begiraleak izan-go baikara, ditugun irribarreak kalera ateraz eta herriapozez atonduz.

Garrantzitsua iruditzen zaigu formakuntzak antolatzea

gure artean, honek, talde-kohesioa indartzen etageure artean talde-lanean jarduteko gaitasuna lantze-ko aukera eskaintzen baitigu. Besteen ikuspegi eta iri-tziak ikusi, onartu eta konpartitzea. Geure arteankomunikatzaile onak izaten trebatu eta emozioekin etasentimenduekin lan egiten ikastea. Azkenean, hori daherri-mailan indartu nahi duguna, talde-lanean jardu-tea eta elkartasunean herriarentzako lan egitea.

Izan ere, hezitzaileak gara bai. Zuen etxeko haurreneredu zentzu askotan, eta horren kontziente bagara,eta hori jakinik saiatzen gara, ahal bezain balore ego-kienak transmititzen eta zuen etxekoei, hezkuntza ezformal aparta eskaintzen. Badakigu, ez garela jakitu-nak eta horregatik guztiagatik etengabeko ikaskuntzanjardun behar garela, aurtengoan, hezkidetzako ikasta-roa antolatzen ahalegindu gara, baina ez da posibleizan hau aurrera eramatea. Badaude baina besteeskaintza batzuk herri mailan, Tipi-Tapak antolaturikohitzaldira ere animatu ginen begirale batzuk, haurraeta heriotza bezalako gai potoloaren inguruan jardute-ko eta zuen seme-alaben aurrean ahal bezain forma-tuen azaltzeko. Asko dira Tipi-Tapak antolatzen dituenhitzaldiak eta ideia interesgarriak. Animatu zuek ere,eta lema berberarekin joan gaitezen geure buruak for-matzera! Indarrak hartu uda bikaina daukagu aurretiketa!

Txantxangorri

Page 15: K162 bloga(1)

15

1) Pikuatikan etorri ziranOkelarko baserrirageroztik bertan egina zutenmakina bat jira-birabata lanera kanpora jun zanbesteak etxean segidagaztetandikan sortu zitzaienbertsotarako disdira.

2) Gorputzez eta euren izatezoso ziran ezberdinakModesto gendun gizon haundialodiak zituen zainakRoman ordea txikiaguahankak zituen arinakbaina hori bai leku guzitanjator eta atseginak.

3) Karreterotzan edo itzaitzanModestok jokatzen zuanhura nahi zuten eraman danakprobarik bazan auzuannola ibili edo zer eginesan beharrik etzuantirata bultza etzan gelditzenbere ekitaldi osuan.

4) Bere lana zan konstruziuanzer kontatua badagolau porlan zaku, berrehun kilobera eramanda dagobi besapean da bi lepoanezetzik etzun esangonik esaten det jornal igualaez altzen denak izango.

5) Roman genuen txikiagoainoiz etzeguen geldiastintzen zitun aitzur da segaaizkora edo itegial dan guztia abonauta ereez da izango gehiegieria baino zaiagua zanbeti segi eta segi.

6) Umorerikan esan faltakoOkelar anaien bueltanberen hizkera egokiakinatsegintzen zen benetanbertso munduan demostratu zanumiltasunez gaztetanederki asko ikusten gendunKalbarixoko festetan.

10) Jon Azpillagak atera zitunbaserritikan kaleraeta nunnaitan kantatzen zutenonen onenen pareragazteaz edo helduaz kantauigual zitzaien gaineraazkenik hauxe esan behar detasko akordatzen gera.

BERTSO PAPER SARIKETA 2016

Ku

lturia

ROMAN ETA MODESTO OKELAR

7) Kalbaixuetan maixan errondanhainbat heldu, hainbat gazteAzpillaga ta Uztapidekinkantatzen zuten hainbestebaten Uztapide harritu zanhoiek biokin nik usteesana zuen hauek hemen dazertan ekarri gaituzte.

9) Santa eskerako ta kopletakobeti baietz benga balegozatzen zuten baserri aldeabai taberna ta bai kaleeuren ondora arrimatzen zanmakina bat bertsozalehoiek ezinik etzuten inoizbeti dale eta dale.

8) Hoietakon bat inguratzeanjendea egoten zan zaiizane hain bertso ederraketziran entzuten noiz naidenok isilik lagunak igualesaten zien hasi haiastea kostatzen zitzaien bainaisildutzea ere bai.

Juan Mª Agirrezabala Erdikua

HELDUEN MAILANMUTRIKUARRAREN

SARIA

Page 16: K162 bloga(1)

16

Orain dala 200 urteko ezizenak, bizirik!Lap

azo

rrik

eix

ak

Euskal Herri luze-zabalian, sasoi baten, edonorajuanda ere, herritxar gehixenek euren ezizenazakaen. Urtiekin baiña, aspaldiko ohitxuera horrek

indarra galdu deu, han eta hamen.

Mutrikun, lehengo aldian gitxiago erabiltzen diran arren,oraindio ere eusten zako ezizenak erabiltzeko ohitxue-riari.

Ezizenak, zetako?

Ezizen asko politx askuak diran arren, badira tartian hainpolitxak ez diranak, baiña tira. Ezizenak, gitxienez, hirufuntzio bete leikez: lehelengua, kolektibidadian koka-tzen gaitxue eta izaera berezia ematen digue; bigarrena,izen bereko pertsonak bereizteko balixo deue; eta hiru-garrena, pertsonen berri ematen digue: lanbidia, ohi-txuerak, bizilekua, jatorrixa...

Aspaldiko ezizen batzuk

1817an Mutrikun, “Lorenzo Olabe” izeneko gizona bizizan; urte hartako dokumentu baten mutrikuarrek esatenzixuen bezela azaltzen zaku: “Lorenzo Zabaleco Mutur-belz”. Zabale baserrikua zan itxuria, eta muturbeltza?

Aurrekua bezela, ezizen batzuek, izaerari edo itxuraribegiratzen zixuen: Pepa Gozo (1791), Machalen la muda(1793), Chinchua (1850).

Beste batzuek berriz, jatorrixa edo bizitokixa salatzenzeuen: Pachi Cinua (1822), José Roque de Lete alias Mal-domin Chiquia (1825), Pedro Sestero alias Naparra (1834),“Joseph Manuel y Juan Bauptista de Azcarate alias Elgue-tas, hermanos” (1794).

Lanbide edo zaletasunen berri ere ematen digue: MariaAntoni Jostuna (1786), Manuel de Barrena alias Chocolate(1800).

Animalixen izenak ere ezizen bihurtu zeikezen: FranciscoConejo (1826), Clara Ollua (1828).

Gehixenetan, oso gaitza izaten da jakitzia noizkua danezizen jakin bat. Egixa esan, batzuk berri samarrak dira-nez famelixaren goguan egoten da ezizenaren jatorrixaeta ederki ezagutzen deue noiz asmatu zixuen aitxari,amari, aitxonari, birramonari...

Batez ere, ahoz erabiltzen dira ezizenak; Mutrikun erehalaixe. Artxibuetan nekez topau leikez ezizenak, izanere, eskribauek-eta ahoz erabiltzen zitxuen ezizen harenordez izen-abizen ofizialak idazten zitxuen. Ez beti,baina. Batzuetan, ez zeuen gogoratzen baten batenlehelengo edo bigarren abizena, edo pertsona jakin batondo identifikatzeko... ezizena idazten zeuen.

Behin baiño gehixotan entzunda naukan Mutrikun era-biltzen ditxugun ezizen batzuk 150 edo 200 urte inguru

euki leikezela, baiña ez danez aukerarik egoten hori“demostratzeko”... Gaur baiña, probak lortuta, 200 urteinguruko bi ezizen ekarri ditxugu hona: Xoxua eta Akitx(edo Akitxiki ).

XOXUA

1826ko dokumentu baten topatu degu lehelengoz “Josede Andonaegui Sosua”. Olatz aldeko egurrak karriatzenazaltzen zaku lehelengo Xoxua hori, Aportategi, Iraba-neta eta Ezkiaga baserrikuekin batera. 1828xan, bestehau “Miguel de Andonaegui, el hijo de Sosua”. Hori iraku-rritxa pentsatu leike, artian ez zala famelixa osuaren ezi-zena...

1833. urtian, izen-abizen gabe agertzen zaku “Sosua”,burdixarekin Mutrikuko eleizia egitxeko harrixak karria-tzen: “Arizeta, Sosua, Ydurre, Echerrecua, Ysasicua...”(“Lista de los carreteros que han entrado piedras, alinterior de la obra”). Urte hortan bertan, Udalak gerrakogastuei aurre egitxeko kontribuziorako zerrendia osatuzoan, eta izen bereko bi lagun agertzen zakuz, baiña ezi-zen ezberdiñarekin: Jose Andonaegui Sosua batetik, etaJose Andonaegui Alguacil, bestetik. Izen-abizen bereko bimutrikuar egotiak ezizenak idaztia ekarri zoan. Zerrendahortan, “Juan Andonaegui Sosua” ere agertzen zaku;Juan edo Juan Mariano, Joseren semia zan, 8 urte lehe-nago ezkonduta, beste etxe baten bizi zana. Horra horbigarren belaunaldiko Xoxua.

1841-44 urtietan, Mutrikuko ospitxalaren jabetzakoterreno batzuk zakazen errentan: José Andonaegui sosuapor las rentas de la heredad de Areicieta.

Nor izan zan, Jose Andonaegui hori?

Maiatzeko Kalaputxin, aitxatu gendun frantsesek JuanJoseph Andonaegui Galdos (1735-1795) hil zeuela Arre-mieta (Arribinieta) baserrixan. Ba, haren semia zan JoseAndonaegui. Jose Andonaegui esaten bazixuen ere, berebataio-agirixan hola azaltzen da, “Josseph Maria Joa-quin Fermin Andonaegui Yssa” (1773-1849).

Gaur egun, Mutrikun Xoxua ezizenekuek Andonegi abi-zena dakaenez, arbola genealogikua egin noan eta harri-garrixa!, ondorengo zuzenak dira aitxaren aldetik (aitxa,aitxona, birraitxona...): Jose Andonaegui Yssa (1773),Juan Mariano Andonaegui Yriondo (1802), Jose MarcosAndonegui Garate (1831), Jose Norberto Andonegui Gal-dos (1863), Tomas Andonegui Barrenechea (1908), Jose-ba Andoni Andonegi (1933)...

Joseba Andoni Andonegi Xoxua-rengana (1933) jo noanaspalditxik datorren ezizen politxa zakaela esateko. Etadatu harrigarri hau eman zidan: aitxonari entzunda–gora famelixako ahozko transmisiua! – zakixan lehelen-go Xoxua Olazko Ube baserrixan lanian zauan gizon batizan zala. Hain zuzen ere, Xoxua ezizena jarri zixuela abi-lla zalako zozo-kantak kantatzen. Esan zidan: “nere atxo-

Page 17: K162 bloga(1)

17

nen atxan atxonei jarri zixuen”. Aho-korapillua dirudienarren, egixa da! Horixe da-eta lehelengua. Ahoz ahokuakdokumentuekin bat zatorren, ikaragarrixa! Gaur egungoazken Xoxua, 8. belaunaldikua da!!

AKITX

1816kua da topatu deten lehelengo “Aquit”, “Joseph deBeitia Aquit, por la renta de la heredad del término de Ari-cieta”. Hori irakurritxa, bigarren abizena arrarua eginzaten, eta orduan konturatu nintzan Mutrikun bazalaAkitxiki ezizeneko famelixia. Eta abizena? Beitia!. Arbolagenealogikua egindakuan ikusi noan, bat egitxen zoalaorduko Aquit harek gaur egungo akitxikitxarrekin: JosefBeitia Orbegozo (Elgoibar, 1757-Mutriku, 1831), JosephMaria Beitia Ytuarte (1793-1857), Joseph Beitia Arrieta(1816-1899), Jose Domingo Beitia Oñederra (1856-1935),Jose Manuel Beitia Urriola-Auzocua (1884), Jose MiguelBeitia Azcarate (1913), Jose Antonio Beitia (1944)...

Hamen ere, Xoxuaren kasuan bezala, izen bereko lagunbi agertzen zakuz 1833ko zerrendan (gerrako gastueta-rako kontribuziua): Jose Beitico Aquit eta Jose BeytiaArriolacoa. Lehelengua, Jose Beiti(a)ko (alias) Akit; biga-rrena, Jose Beitia (alias) Arriolakoa [segurutik, etxiarenizenetik]. Oraingo hontan ere, pertsonak ez nahastatzia,ezizena idazteko pixuzko errazoia.

1846. urtian Kofraixak 160 errial ordaindu ziozen JoseBeitiari, Talaixan argixa egitxiarren, por el alumbrado dela Talaia a Jose Aquit. Handik bi urtera, 1848an, lan horiegitxiarren 109 errial jaso zitxuan: “a Jose Beitia por elalumbrado de la Talaya”.

Akitx izeneko etxia?

Gaur egungo beitiatarrekin harremanetan jarritxa jakindegu, sasoi baten Laranga baillaran Akitx izeneko etxiaegon zala, eta XIX. gizaldixaren amaieran erre egin zala;orduan, kalera bajatu ziran beitiatarrak. Hortik ei datorezizena, etxiaren izenetik.

Baserritxarrek, Akitx izeneko etxiaren entzutia dakae;Nahi-txa, batzuek teilla-zatixak ere gogoratzen ditxuen,gaur egun ez dago ikusteko moduko aztarnarik. ItxasGain (Itxasgain, Itsasogain) etxia dauan inguruan egonzala ere zehaztu digue. Inguruari, gurasoengandik ikasi-ta, Akitxen aldia esaten dixue. Bertatik pasatzen zanerrekiari berriz, Akitxeneko errekia edo Akitxeko errekiaesaten zixuen.

Dokumentuetara jota argitxu degu Akitx etxiaren kon-tua: 1845. urte inguruko baserri-izenen artian, “Otola”izeneko bat agertzen zaku Laranga auzuan.

Eibarko jabetza-erregistroko 1865eko inskripziuan:“...caseria denominada Otaola con sus pertenecidos, fincarustica, radicante en el barrio de Laranga...”. Azken erre-gistruetan, akitxikitarrek eta larangatarrek esandakuak

konprobau leikez: “Case-ría de Otaola, conocida comun-mente como Itxas Gain”. Beraz,Zamakola eibartarrak 1958an egindakoetxia dauan inguruan egon zan.

Otola edo Otaola izenez gain, beste izan batzuk euki zi-txuan etxiak: Estil (1857,1859), Yturrizabal (1850; JoseBeitia agertzen da bertan errentero), eta Akitx (seguras-ki bertako errenteruaren ezizenez ezagutzen zeuenetxia ingurukuek).

Orduan, etxiak eman zixuen izena beitiatarrei? Ez. Bierrazoi dakauz hori esateko: batetik, dokumentuetan ezda iñoiz agertzen Aquit izeneko etxerik, eta bestetik,baserrixa 1828-1834 urte inguruan eraiki zoan errente-ruak Peñafloridako Kondiaren lurretan: “en ausencia delSeñor Conde en guerra civil de 1833 al 39 hizo el colono quetrae las tierras”; beste dokumentu baten, “Jose de Beitiahizo a sus espensas una casa donde vive, y se la puso Ota-ola, en 1834 se reguló la renta en seis fanegas”. Hirugarrendokumentu batek, “la casería de Otaola erigida en 1828 enel terreno monte llamado Otaola”.

XIX. gizaldixan erre zan baserrixa. 1893ko abendurakoerreta zauan. 1903an “Casería quemada de Otaola” ager-tzen da 1903an.

Akit, Akitx eta Akitxiki

Lehen erreferentzixan Aquit agertzen da. Akit. Gero,bustiduraz (aita>aitxa, bezala) Akitx esatia etorri zan.Akitxiki forma ez deu ematen oso zaharra, horren adibi-de, Mutrikuko abade batek bere koaderno baten jasota-ko ohar hau, “Día 13 (mes de abril de 1936). Entierro deNicolasa Aquit, 47 pesetas”.

Esan degun bezela, ezizena etxia baiño lehenagokua da.Baiña noizkua? Batek daki. Etxia erre zan, etxiaren izenagaldu zan, baiña famelixak segitzen deu ezizenarekin!Kasu hontan, ez dakigu Akitx (edo Akitxiki) ezizenak zeresan nahi doan.

Esanahi honek euki leikez. 1.-Akit: artzaiñaren aste oso-rako jakixa. 2.-Akit: aduanetako baimena. 3.-Akit: Aditz-formia izan leike. Hakit (Nor-nori, agintera). Etor hakit!!![etorri hakitx]. Konparaziotarako, R.M. Azkuek “Euskale-rriaren Yakintza” lanean “akit akit” izeneko jolas batenberri ematen digu. 4.-Etxe-izena. Elgoibarko Idotorbe-San Pedro auzuan “Akey” (Akei) baserrixaren izenarekinloturaren bat izan leike?

Eutsi, 200 urteko tradiziuari!

Xoxuatarrak eta Akitxikitxarrak harro egon biharko leu-kie famelixako ezizenaz, eta ez da gitxiagorako. Izan ere,200 urtian euren etxekuak ezizen horrei lotuta bizi izandira.

Josu Larrañaga Arrieta

Page 18: K162 bloga(1)

18

Krisiaren gogorrena pasa dela diote batzuek,eta ez gara gai hori baieztatzeko edo ezeztatze-ko. Hobeto iruditu zaigu Ibarrolatarrek Itziarrendaukaten enpresara hurbiltzea euren ahotikhobeto jakiteko. Maider Ibarrolak gustura hartugaitu bertan.

Noizko kontuez ari gara hitz egiten?Ibarplas 1991an sortu zuten aitak eta bi anaiak.Aitak lehengo lana utzi eta beste kide batzuekinabentura berri bati ekin zion leihoen perfil hornitzai-le lanetan. Nire bi anaiek ez zuten ikasten jarraitunahi izan eta enpresan sartu ziren leihoen munduaaukera ona zelakoan. Aitak, apustu gogorra eginarren, kale! Horren ondoren, Ibarplas enpresa sor-tzea erabaki zuten. Hornitzaile izatetik, leihoak egi-terako pausua ikaragarria iruditu arren, Itziarko

industrialdean lokala alokatu etaabentura berriari ekin zioten.Hasierak errazak ez badira ere,gurea gaitza izatetik benetan aldre-besa izatera pasatu zen. Alde bate-tik, aurreko enpresaren zorrak,enpresa berri bat irekitzeko finan-tzaketa arazoak, esperientziarikeza... eta hori guztia nahikoa ezbalitz, 93ko krisia ere gurekin zego-en; beraz; bonba bat!

Une larriak benetan…Une beltzak, bai. Zorrez lepo, etxeagaltzeko zorian eta jaten ematenzigun iturri bakarra ixteko arris-kuan; oso urte gogorrak bizi izangenituen. Presio horrengatik guz-tiarengatik edo, aita 95an bihotze-koak jo, eta ni sartu nitzen enpre-san hamazazpi urte nituela, anaieibulego kontuetan laguntzekoasmotan. Bulego munduko ezer-ezer jakin gabe. Argazkilari izatekonire ametsek mundu errealarekintopo egin zuten; gogorra izan zen!

Eskarmentua jasotzeko apropo-sa…Atzera begiratuta, gezurra dirudizulo hartatik irten izanak. Eta orain-

dik sinestezinagoa hogeitabost urte hauetako biga-rren krisiari ere aurre egin diogula ikustea. 93ko kri-sian beltzak ikusi bagenituen, azken honetan ereez gara urruti ibili. Egia da bigarren honetan hobe-to ginela, baina, hala ere, ez dizkiogu inori desiopasatako gabeziak. Eskerrak alde txarrek erebadutela bere alde ona, eta urte hauetan hartutakoesperientzia bezelakorik ez, bizitzaren unibertsita-tean aritzeko.

Zer izan da zailena?Familia enpresa bateko arazorik haundiena, forma-kuntza eza dela esango nuke. Hamazazpi urterekinbatek ez dakizki enpresaren nondik norakoak, den-boraren garrantzia, produktibitatea, administraziokontuak… lana, bai, baina lanari etekinik handienaateratzen ez badakigu, alferrik! Urte hauetan zer-bait ikasi badugu, horixe izan da: lana edukitzea

Lan

gir

uan

Kalitatea helburua denean

Page 19: K162 bloga(1)

19

oso garrantzitsua dela, baina lanari etekina aterabehar zaiola nahi eta nahi ez. Egia da, gainera,enpresa kideen arteko harremanek garrantzi han-dia dutela eguneroko funtzionamenduan. Guk eregorabeherak izan ditugu, baina esan dezakeguindartuta eta ilusioz beteta aurkitzen garela baianaia eta bai ni, eta indar hau beste langileengantxertatzen saiatzen garela egunero. Bestalde, kan-poko aholkularitza baten laguntzaz gestiogintza etaproduktibitatea hobetu ditugu, lehiakorragoak iza-teko helburuz. Ikasgai ederra izateaz gain, ikuste-koa da enpresak onerako izan duen eboluzioa.

Zenbat langile zarete?Hamar laguneko ekipoak osatzen dugu Ibarplas.Muntatzaile autonomoak barne. Urte asko diraelkar ezagutzen dugula eta guztiok argi daukaguIbarplas marka eta kalitatea hitza elkarrekin joanbehar direla.

Zer eskaintzen duzue?PVCko leihoen fabrikazioan eta muntaketan espe-zializatu gara hogeitabost urte hauetan. Alemania-tik Rehau etxeko perfilak ekarri eta tailerrean egitenditugu leihoak. Harro esan dezakegu Rehau etxeakdituen fabrikatzaileen artean fabrikazioko notarikonena atera dugula. Krisia aitzakiatzat hartuta,

astakeria handiak egin eta egiten jarraitzen dutebatzuek fabrikazioan, merkeago saltzeko… bainaesperientziak erakusten digu merkea garesti ate-ratzen dela, eta guk argi daukagu ez dugula gerrahorretan sartu nahi. Gure helburuak kalitatea duizena. Bai fabrikatzerakoan, bai muntaketan, etanola ez, lanak bukatuta bezeroari eman beharrekoarretan. Ondo egindako lanak, lan gehiago ekar-tzen duela sinisten dugu. Horixe da egunero bar-neratuta daukaguna.

Nongo bezeroekin egiten duzue lana?Gure bezero gehienak inguruko herrietakoak dira:Mutriku, Ondarroa, Deba, Zumaia… Egia da, gai-nera, Gipuzkoa osoko eta Bizkaiko herri askotakobezeroak ere baditugula.

Ibarplasek duen altxorrik haundienetako bat beze-roa da, eta, horregatik, hogeitabost urte hauetanIbarplas aukeratu duen bezero bakoitzari eskerrakemateko baliatu nahi ditugu lerro hauek. Eskerrakeman aitari, Daneli eta denbora guzti honetako ibil-bidean gurekin izan zaituztegun guztioi. Gureproiektuan sinistu eta parte hartu duzuen guztioi,asko izan baita elkarrekin bizi eta ikasi duguna.Ibarplas proiektua gauzatzearen parte izan zarete-lako. Eskerrik asko, bihotzez!

Lan

giru

an

Page 20: K162 bloga(1)

MIREN14muxu.

NARKISZorionak ekaina-ren 20an urtebe-tetzea dezulako.Muxuak.

LARRAITZZorionak etxekodanbolinari! Familiaeta lagun arteanondo pasa. Matxohaundi bat etxekodenon partez.

KENAIZorionak gureMessi txikiari,ama, aita etaJulenen partez.

KLARITAZorionak izeba,amona, ama…matxo eta besarka-da handi bat etxekoguztion partez. Segibeti bezala alai etamartxosa.

IZARO eta IRAITZZorionak bikote, Mutrikutikmuxu bana bidaltzen dizue-gu zuen urtebetetzean.Ondo eta gustura ospatu!

ZORIO

NAGURRAKZORIO

NAGURRAK ZORION

HAMAIKA AMETS HAMAIKA URRATS

Gaurkoan herritar guztientzat erabilgarria izan daitekeen arren, bereziki gureproposamena herrian OSTALARITZAN dabiltzanei zuzenduta dago.

Internet sarean zenbaitentzako baliagarria izan daitekeen web orrialdea aurkitu dugu.Erabiltzeko oso erraza da, pentsatzen dugu tabernetako eta jatetxetako nagusiei eta

langileei laguntzeko balio dezakeela.

Ordenagailuan, edozein bilatzaile erabilita, www.donostiaeuskaraz.eus/platereanjarrita informazio eta baliabide desberdinak dauden orrialdea irekitzen da.

Bertan askotariko edukiak daude; esaterako: gaztelania-euskara hiztegia, menuenbihurgailua, errezetak, esaerak… Denak oso erabilgarriak eta orijinalak.

Guk pentsatzen dugu, bereziki, MENUEN BIHURGAILUAK arazo asko konponduahal dituela. ZERGATIK? Euskaraz plater bat nola esaten den ez badakigu,

aplikazioak berak itzultzen digulako.

Horregatik guztiagatik, web orrialde hori kontsultatuta eta aplikazioak erabilita ezgenuke arazorik izan beharko euskaraz BEHINTZAT ondo idatzita izateko.

Hilabete honetan hau da gure aholkua. ON EIN!

[email protected]

ELAIAZorionak uztaile-an eta oporraldiederra izan!

ENEKOZorionak Eneko!Gozatu udia talagunartia, merezidezu ta!

Page 21: K162 bloga(1)

Arg

azk

i Zah

arra

k

1954 inguruan ELEIZAKO ESKAILARETANGoitik eta ezkerretik hasita: Eustakio Olariaga, Itziar Andonegi,Agurtzane Andonegi, Pepita Larrañaga, Pedro Uranga, Balda Illarramendi, Nerea Illarramendi eta Anizeta Andonegi.

Page 22: K162 bloga(1)

22

Ag

en

da

MENDI IRTEERAK

UZTAILAEKAINA

ZAINTZAKO BOTIKAK Gaueko 10ak arte

Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARREN(ikus 4. orrialdea)

17tik 19ra Apraiz20tik 23ra Burgoa24tik 26ra Zalduegi(zapatu goizian L.-Elezgarai)

27tik 30era Apraiz

EKAINAK 19

BIDARRAI-IPARLA-BAIGORRI

UZTAILAK 8/9/10SIERRA DE GUARA

Ekainak 18, zapatuaKaskasi omenaldia

Eklainak 23, eguenaSAN JUAN SUA

Uztailak 2, zapatuaMUTRIKUKO BANDAren

KONTZERTUA

Uztailak 9, zapatuaAKORDEOI ALARDEA

EKAINA - UZTAILA

Ekainak 28, martitzenaLGTB EGUNA

(Lesbiana eta Gay-en harrotasun eguna)

Merienda Solasaldiaarratsaldeko 7etanAntolatzailea: EMA

EKAINEAN GAZTETXIAN

1etik 3ra L.-Elezgarai4tik 7ra Zalduegi8tik 10era Burgoa(zapatu goizian Apraiz)

11tik 14ra L.-Elezgarai15etik 17ra Apraiz18tik 21era Burgoa

22tik 24ra Zalduegi(zapatu goizian L-Elezgarai)

25etik 28ra Apraiz

29tik 31ra L.-Elezgarai

GIZA ESKUBIDEENZINE ZIKLOA

Ekainak 17, barixakuaCORIA Y EL MAR19:00etan Zabielen

Ekainak 29, asteazkenaPINK SARIS

19:00etan Zabielen EKAINAK 18, ZAPATUAJosetxo Kaskasi OMENALDIA

12:30etan, Xiri Gunean lore eskaintza.

Arratsaldean, Disko-foruma Gaztetxian.

22:30etanEkitaldi Nagusia Zabiel plazan.

Ondoren, Jam-sesioa Gaztetxian.

Ekainaren 17tik 23raKaskasen inguruko ERAKUSKETA

Zabiel kultur etxean.

Page 23: K162 bloga(1)
Page 24: K162 bloga(1)

Sardina txikiakoliba oliotan

Kantauriko Antxoa Estra Birgin oliba oliotan

Hegalaburraoliba oliotan

Hegalaburraeskabetxean

Txipiroiakbere tintan

Txipiroiaktipularekin

Muskuiluakeskabetxean

Berberetxoakera naturalean

Ezagutzen al dituzu gure produktu berriak?