K163 bloga

24

description

Mutrikuko herri aldizkarixa

Transcript of K163 bloga

Page 1: K163 bloga
Page 2: K163 bloga
Page 3: K163 bloga

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

I.Andonegi, J. Larrañaga, Sexuenea, Bai Txo!, EMA,Txantxangorri, MutrikuZeroZabor.

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

EUSKALINPRI. Deba

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Karenka 12

Aisialdia 14

Gizartia 15

Lapazorrikeixak 16

Kaskasen omenez 18

Sexuenena 19

Zorion agurrak 20

Argazki zaharra 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara

Gipuzkoako ForuAldundia

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik.

ERREALITATEEZ

Errealitatea giza eraikuntza bat dela esan izan da. Erre-alitate objektiborik, absoluturik existitzen ez dela baietsidute hainbatek eta, ondorioz, egia erlatiboa, anitza omenda. Baina komunikabide ezberdinei erreparatzen badio-gu badirudi errealitate konkretu, bakar bati buruz hitzegiten dutela, munduaren irudi objektibo, bakar bateskainiaz errealitatearen egiazko irudi bat eskuragarriezartzen digutela. Baina zein da egiaren edo errealitate-aren markoa? Jasotakoa edo eraikia da?

“Lekandapean urduriOtsoek hainbat ulubiHerri bakarra bagara ereIkusten dodaz mundu bi”

(Mikel Urdangarin)

Gurera begiratzea baino ez dugu ohartzeko munduanbarrena arituko diren errealitateez. Herri bakarrean erre-alitatearen oso bestelako perspektibak aurkitzen ditugu.Munduko gerrez, errefuxatuez, etorkinez, sexu askape-naz, errauskailuaz, preso politiko zein sozialez, hezkun-tzaz, abortuaz, herriaz, eskubideez... hitz egiten dugu-nean, askotan, euskaraz mintzo arren, hizkuntza ezber-dinetan dihardugunaren sentsazioa izaten dut. Orduanjabetzen naiz gure erralitatearen parametroak guztizeraikiak direla.

“Estartan azagarieGitxi lez bitxo argieBatzuentzako guzurre danaBesteentzako egie”

(Mikel Urdangarin)

Ikuspegi, parametro bakoitzak bestelako errealitateakukatu, ezeztatu edo baietsi egiten ditu. Baina, egiahoriek eraikitzean badira erralitatearen markoaren bai-tan aurkitu ere egiten ez diren bestelako bizipen batzuk.Biolentzia bortitzez ukatuak izan diren existentziak, gor-putzak, territorioak, transexualak, transgeneroak, herrizapalduak, menpeko pertsonak, gerrateak, esplota-zioa... errealitate indartuen edo hegemonikoen markoe-tatik kanporatutako existentziak izan dira. Existitzen,aipatzen ez den horretaz nola jabetu? Nola salatu paira-tutako injustizia, zapalketa eta krimenak?

Arantza Lasarte Uranga

Page 4: K163 bloga

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

*Lasuen-Elezgarai (Mutriku).....943 19 50 26 / 626 611 392

Apraiz (Mutriku)......................943 60 32 50 / 630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40

Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77

Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93

Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak...

Udaletxea....................................................... 943 60 32 44Udaltzaingoa .................................................. 943 60 70 48 ....................................................................... 679 16 25 00

Gizarte Ongizatea.......................................... 943 19 50 81

Zaharren Egoitza ........................................... 943 60 38 71Turismo bulegoa ............................................ 943 60 33 78Bake Epaitegia............................................... 943 60 70 49Kiroldegia ....................................................... 943 60 31 75

Liburutegia ..................................................... 943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................ 943 60 41 91Ur partzuergoa ............................................... 902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak.......................... 943 70 07 99

Anai Arte ....................................................... 943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Udal Musika eskola........................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Lurraldebus ...................................................943 41 52 08Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Bizkaibus........................................................902 22 22 65EuskoTren......................................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Parrokia .........................................................943 60 39 87Bikario etxea .................................................943 60 39 88Sta Katalina eliza ...........................................943 60 34 42Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Bestelakoak

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

Astegunak

6:35 / 10:20 / 13:30 / 18:20

Zapatuak eta Jai egunak

08:30 / 13:00 /17:30 / 19:30

MUTRIKURADONOSTIATIK

Astegunak

8:00 / 11:00 / 14:45 / 15:00 (Antiguotik) / 20:30

Zapatuak 10:30 / 14:45 / 17:00 / 21:00

Jai egunak10:30 / 14:45 / 17:00 / 20:30

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunak

6:55etik 21:55era, orduro eta

azkena 22:30etan

Ostiraletan bakarrik 22:40 / 00:25

Zapatuak

07:55tatik 22:55ra orduro.

Jai egunak

8:55etik 20:55era orduro.

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIARA

Astegunak

7:15etik 20:15era orduro / 21:25 / 22:15*

Ostiraletan bakarrik 22:45* / 23:20 / 01:10

*ez dira pasatzen Mendaroko ospitaletik eta Deban tunelean geratzen dira.

Zapatuak

07:15etatik 20:15etara orduro / 21:25 / 22:15*

Gauekoa 23:15 / 23:55 / 01:55 / 03:55 / 05:55

Jai egunak

8:15etik 20:15era orduro. Azkena 21:25etan.

Ordutegiak Bizkaibusen zerbitzuekin koordinatudira Eibarren, eta Euskotren zerbitzuekin Deban.

*Otxagabia botika hemendik aurrera Lasuen-Elezgarai da

BILBOtik - ERMUA - ONDARROAra(autopistatik)

Astegun eta zapatutanorduro 07:10etan hasita - 22:10etan azkenaMUTRIKURAINO 14:10 / 18:10 / 20:10

Jai egunakorduro 08:10etan hasita - 22:10etan azkena

ONDARROAtik - ERMUA - BILBOra(autopistatik)

Astegun eta zapatutanorduro 05:40etan hasita - 19:40etan azkena

MUTRIKUtik (goiko errotonda) 06:25 / 07:25 / 15:25

Jai egunakorduro 06:40 hasita - 20:40etan azkena

ordutegiak

4

Page 5: K163 bloga

Zeu

k E

san

gutunak

ANAIARTE BILTOKIAK 25 URTESorrera-jaialdi hartan partaide izan nintzen, eta gogo-an dut Joxe Agustin Arrieta apaizak zentroa bedein-katzean han zirela, tinko, Imanol Arrasate lehenengopresidentea, eta bere alboan Ximon Urreisti, Ale Men-dizabal, talde arduraduneko beste kideak eta hainbateta hainbat bazkide. Haiekin batera, Alkatea eta zine-gotziak, eta Debabarreneko hainbat zentrotako presi-denteak.

Imanol presidentearen hitzaldi egoki batekin bukatuzen jaialdiaren lehenengo zatia.

Gaur, 25 urte igaro ondoren, elkarteak bizi-bizirik irau-ten du, eta horren adibide, gaur egungo zuzendaritzataldeak antolatutako anaikidetza bazkari-jaialdia.

Gure aurrekoek nekez zuten herritik irten eta munduaezagutzeko aukera; Donostia, Bilbo edo Gasteiz eza-gutu zutenak, zorionekoak. Zer esanik ez hortik aurre-rakoak! Gaur egun, ostera, hogeita bost urtetanzehar, jubilatu mutrikuarrek Anaiarteren bitartez auke-ra izan dute Espainia osoan zehar ibiltzeko, baitaatzerrian ere. Andaluzia, Galizia, Extremadura… baitaSuiza, Alemania, Frantzia, Italia… eta Afrikako Tunezere bai! Hurrengoa ere, prest: Adriatiko itsasoak bus-titzen dituen Kroazia eta Bosnia-Herzegobina.

Nik zuzendu nuen zuzendaritza-taldearen izenean,eskerrak eman nahi dizkiet gaurko arduradun guztiei,Euxebio Azkue buru dela, gure taldearekiko izanduten detaile goxoarengatik.

Eta, nola ez, esker beroenak eman Anaiarteko bazki-de guztiei, hogeita bost urteetako ibilbidean modubatera edo bestera partaide izatearren. Imanolekhorretarako sortu zuen Anaiarte. Amaitzeko, adeitasu-nez goraipatu behar Imanol Arrasate, Ximon Urreisti,Luis Mari Rodriguez eta German Collazo, baita berentaldekide guztiak.

Gaur pozik izango dira zeruan Mutrikuko frontoiabetebazkidek 25 urteko historia ospatzen ikusita.

Juan Larreina Arreitunandia

NEGOZIOIK EZ GURE OSASUNAKIN!Azkenaldixan, desilusio sentimendu bat somatzen detjendartian, eta zer esanik ez gaztion artian. Desilusiuamaila askotan, baina batez ere maila politikuan. Betientzutzen deu politikia batzun esku edo gitxi batzukulertzen deuen fenomeno bat dala eta herritxarrokesku hartzeko aukera gitxi dakaula eremu hortan.

Beste sentimendu edo sentsazio bat ere bado zabal-duta gizartian, herritxarrok ezin izango deula gauzakaldau,eta gizartia horrela eraikitxa eta egiturauta bal-

din bado ezingo deula beste gizarte eredu bat eraiki.Eta agintarixak, jendartian hedauta dauan “porrotsentimendu” edo “etsipen” hau aprobetxatzen deue,eurak aurrea eraman nahi deuen politikak martxanjartzeko.

Ni ez nator bat etsipen sentimendu horrekin eta eztetuste hala danik. Egixa da desilusiua badauala gaztionartian baina desilusio prozesu baten ostian ilusiuadator berriz. Gipuzkoa Zutik mugimenduak hori era-kutsi digu, zulo beltzetik erten eta udaberrixan eguz-kixakin batea gure ilusio eta aldaketa goguak loratuegin dia. Mugimendu hau ezta jaixo soilik erraustegi-xa gelditzeko, mugimendu honen izaeria iraultzailiada eta mezu garbixa daka. Herri hontan gitxi batzukaberasten nahi deue jarraitxu gainontzeko danon kon-tura, errauskailua beste aitzaki bat gehixo da. Hau damugimenduan filosofixa, gure bizitzak erdigunian jarrieta beste bizi eredu bat bihar deula aldarrikatzia.

Errauskailua, AHT-ia, lan erreformak, bizi deun preka-rietatia, etxekaleratziak…kantzau gean elitian dozenagintarixai men etxiaz. Eta kasu hontan, Gipuzkoa al-tzau ein da, altzau ein da herritxarroi ize galdetu gabeeta gure iritzixak kontutan hartu gabe, gure etorkizu-nakin eta kasu hontan gure osasunakin jolasten dabi-zelako. Eta garbi ikusi da beste behin ere, herritxarrokkalea ertetzen deunian eta soluziuak mahai gainianjartzen deunian urduri jartzen diala batzuk, bestelazeta dator kalian modu baketsu baten protestatzendozen herritxarrak jipoitxu eta atxilotziakin?

Agintian dozenak kontrolatzen deue politikia, ez digu-te lagatzen erabakitzen eta gainea eztakau eskubi-deik ize esateko? Eta zoritxarrez, nahiz eta gaztiaizan, ondo ezautzen deu herri hontako errealitatia etaoso garesti ordaintzen deu eraikitxako sistemia kues-tionatzia eta beste baten alde borrokatzia.

Baina oainguan, gu danon osasuna jarri deue jokuan,beste alternatiba eta soluzio batzuk eonda ere zabo-rra nahi deue erre, jakinda horrek sortzen doan toxixi-dade mailiak ze kalte al doan ein. Informe batzun ara-bera, errauskailua eraikitxa dauan lekutik gertuen bizidian herritxarrak minbizixa pairatzeko dakarren posi-bilidadiak biderkatu etxen dia.

Hau dana gainea, gu danon diruakin aurrera eramannahi deuen proiektua da. Eta honek erantzuliak daka,izen abizenak dakaen erantzuliak eta tristia bada eregainea, Euskal abizenak dakaen erantzuliak.

Erabakixa hartu da eta errauskailua gelditzia bezela,beste eremu askotan ere laneako gogua erakustenjarraitzen deu jendiak, beste herrialde batzutan beze-la, posible dalako herritxarrok altzau ezkeo gauzakaldatzia.

Maider Lazkano

5

Page 6: K163 bloga

6

Pu

ri -

pu

rix

an

BISITARIAK GURE ARTEANUrte sasoi honetan, bisitariak ugaritzen ikusiko ditugu geure herrian zehar. Baina, nola begiratzendiogu urtero handitzen doan gertaera horri? Hona egin dugun inkestatxoa.

1.- Nola ikusten duzu Mutrikuk udaldera jasotzen dituen bisitari kopuruaren gehikuntza?2.- Bai al du nahiko eskaintzarik gure herriak bisitarientzat atsegingarri izateko?3.- Egokiak ikusten al dituzu gure azpiegiturak eskaintza horretarako?4.- Adeitsu al gara mutrikuarrok bisitariekin?

1) Oso ondo. Azken urteetanasko nabari izan da gehikuntzahori, eta, jakina, negozioa dau-kagunoi onurak ekartzen digu.2) Herriak, berez, badauzka,baina zenbait gauza ez daudeegoki seinaleztatuak edo, Nau-tilus bezala, leku desegokiandaude. Hobekuntza beharnabaria du Benta-lekuak ero-sotasun aldetik, eta landa ere-muko ibilbide gehiago ere mar-katu daitezke.3) Asko hobetu beharra dago.Herrian zehar ibiltzen den jen-dearentzat ondo, baina hon-dartzara doanak sartu irtenaegiten du herria ezagutu gabe.Kai aldea eta herria lotu behardira. Tristea da arrain freskoajateko lekuren baten bila ibilibehar izana, eta aukera handi-rik ez.4) Baietzean nago. Jende askoibiltzen da galdezka erdi galdu-rik, eta erantzuna jasotzen

dute.

1) Ondo iruditzen zait. Ezdut arriskurik ikusten orain-goz masifikazio baterako.2) Herri polita dugu aukeraezberdinekin, eta turismobulegotik zenbait eskaintzazuzentzen dira.3) Kanpinak baditugu,baina adinekoentzat loge-lak falta dira, eta jantokialdetik ere pobre gabiltza. 4) Askotan zuzendu izanzait jendea, eta oso gustu-ra zeudela herritarron

jarrerarekin esan didate.

AndoniLarrea Elezgarai

KarmeleAndonegi Illarramendi

Iñaki Agirregomezkorta Arreitunandia

1) Mutriku zerbitzuetara zuzendutadagoen herria delakoan nago, etadenontzat da onuragarri.2) Zer ikusirik badu gure herriak: poli-ta da, Geoparkeak aberastu egin du,eta luxuz gabiltza hondartza zeinmendi aldetik.3) Hor ikusten dut akatsa. Badirudigure herria zerbitzuetara zuzenduadagoela, zerbitzurik eskaini gabe.Logela eta jantoki aldetik murritzgabiltza, baina kontuz masifikazioare-kin, bisitari askok aipatu izan didateoso gustura aurkitzen direla Mutrikunbere lasaitasunagatik. 4) Ohitzen goaz kanpoko jendea ikus-ten. Lehen ikusten nituen jarrerakzeharo aldatu dira.

Ric

ard

o A

zkarg

orta

Cela

ya

Page 7: K163 bloga

Pu

ri - pu

rixan

7

1) Ondo iruditzen zait bere neurrianbada, masifikaziotik ihes eginbehar dugu. Herriak ez du berexarma galdu behar beste zenbaitherrik egin duten bezala.2) Herri erakargarria dugu berealdats eta guztiz, nahiz eta ba-tzuentzat oztopo izan. 3) Gazte jendearentzat kanpinezondo hornituta gaude, baina oheanlo egin nahi duenarentzat ez dau-kagu eskaintza nahikorik. Jantokialdetik ere hutsuneak ditugu, ezdago autobus oso bati zerbitzatze-rik. 4) Gero eta hobeto gabiltzalakoannago. Hemen harategian ere baga-biltza hiztegiari astintzen.

1) Pertsonalki ez gaude masifikazioaren alde eta turismoa urte osora-ko proiektu gisa ulertzen dugu, turismo orekatua edo integratzaileasortu behar da herritarrentzako zein bisitarientzako.2) Ez dago eskaintza erakargarririk gure ustetan. Mutriku testuinguruaberats batean kokatuta dagoen udalerria dela pentsatzen dugu,baina, eskaintza aztertuz, ez du bere potentzialtasuna ustiatzen etamodu egokian kudeatzen.Gure iritziz, etorkizunean sortuko den turismoa herritarrei zuzenduaegon behar da, azken finean bisitariak egun batzuk bakarrik pasatzenbaitituzte herrian eta gu gara urte osoan zehar Mutrikun bizi garenpertsonak. Planteamendu zehatz eta ausartak egin behar dira.3) Mutrikuko azpiegiturak ez dira egon turismo orekatu eta integratzai-le batera bideratuta. Hor ditugu etxebizitza berri pila eta bukatu gabe-ko portua. Gure aburuz, azpiegitura jasangarriak eraiki behar dira.Honez gain, ingurunea txukun mantentzea eta berarekiko errespetuanoinarritutako politikak bultzatzea derrigorrezkoa da. Bestalde, espaziopribatuak publiko bilakatu behar dira, pertsonen beharrei erantzunez.Adibide gisa, “komenduan proiektu anitzak eraman litezke aurrera”. 4) Orokorrean esango genuke pertsona adeitsuak garela, hala etaguztiz bisitarien jatorriak eragina duela uste dugu.

1) Ondo iruditzen zait. Mugi-mendua eta bizitza ekarriko dioherriari.2) Orokorrean herri erakarga-rria dugu, polita da, baina ezgara batere txukunak, ohituraokerrak ditugu: txakur kakak,edozer jaurti lurrera, pintadak...Egunero garbitu arren, errazzikintzen dugu. Lehen txukun-tasunerako bidea dugu egiteko,eta apaintasunera gero. 3) Ez. Ohe falta eta maila bate-ko jantokiak falta ditugu. Kan-pin aldetik ostera ondo hornitu-ta gaude.4) Baietzean nago. Ez dut

nabaritu akatsik alde horretatik.

1) Ez naiz jakituna horretaz,baina herria bultzatzeko egokiadela uste dut.2) Hor zeharo subjektiboa naiz.Atzerrian bizitzea tokatu izanzait, eta munduan ez dagohonelako herririk: itsasoa, hon-dartzak, mendia... denetarikdu. Ikusgarria da.3) Badago egitekorik. Ez dugubehar adina logela edo jendeasko hartuko duen jantokirik...baina mutrikuarrok gai izangogara hobekuntza bideari ekite-ko.4) Nik ez dut ikusten arazorik.Mutrikuarrok erraz konpontzen

gara kanpokoekin.

Maribel Urkiri Arruti

Xabier EgurbideArrieta

Aner ArrizabalagaOiarzabal

MaiderGorritibereaAstigarraga

Maider LazkanoIturrino

Page 8: K163 bloga

Bi

hit

zeta

n

8

SAN MIGUEL ERRESIDENTZIAN FAMILIA EGUNAUrtero ohitura denez, aurten ere San Miguel egoitzakoegoiliarrek eta haien familiarteko nahiz lagunek elkarre-kin ordu batzuk emateko aukera izan zuten. Jai giroatseginean, instalazioak ikusi eta egoiliarrek urteanzehar burutzen dituzten jarduerak errepasatu ahal izanzituzten, mokadu bat egin aurretik. Hainbat eta hainbatekintza burutzen badira ere, beharbada zaharrek esti-mu handiena diotena, belaunaldi arteko harremanaksendotzearren ikastetxeetako gazteek astero erresi-dentziara egiten duten bisitaldia.

SOROSLE-ZERBITZUA IRAILERA ARTE Azken urteetan abuztuaren 31ra arte egon izanden hondartzetako sorospen-zerbitzua iraila-ren 15era arte luzatuko da aurtengoan, goize-ko 11etan hasita zerbitzua arratsaldeko 7akarte eskainita. Garai ekonomiko txarrak gaindi-tuta, luzapen horren gain kostua asumitu duudalak herritarrei eta bisitariei zerbitzu horiemateko. Ondarbeltzen, berriz, sorospen zer-bitzurik ez da izango aurtengoan ere, bainabertaratzen direnek beharrik izanez gero, ber-tako kantinan izango dute botikina, eta beharrikizanez gero, 112 telefonora deitu ahal izango

da.

AUTOBUSA HONDARTZARAINOAzken urteetan izan den bezala, aurtengo udan ereautobus zerbitzuak herria eta hondartza hurbildukoditu, herrian zehar ematen duen zerbitzuaren osaga-rri. Zerbiztu horren bitartez aldapa behera eta goraibiltzeko zailtasunak dituzten herritarrei hondartza etamoila aldera jaisteko aukera eskaintzea. Jaisteko, zer-bitzua errotondatik abiatuko da eta hondartza sarrera-raino helduko da. Igotzeko, berriz, Hondartza sarreranabiatu eta auzoz auzo utziko da jendea. Ordutegieidagokienez, uztailean eta abuztuan Errotondatik irten-go da 12:30, 13:30 eta 14:00etan. Hondartzatik irten,13:00, 13:45 eta 14:30ean. Irailean, berriz, jaisteko

eta igotzeko tarteko ordua kenduko da.

ERRALDOIEN TOPAKETA ARRAKASTATSUAEkainaren 10ean Erraldoien konpartsak antolatuta, Mutrikuko, Bergarako eta Usurbilgo erraldoien topa-keta izan zen. Erraldoiek eta buruhandiek herrian zehar egindako kalejiran eta plazetan egindako dan-tzaldietan jende asko batu zen eta giro ederra sortu zen. Ederra ikuskizuna. Aipagarria duela dagoene-ko hamarkada bat igarota, erraldoien konpartsan erreleboa eman dela, eta gaur egun gazte berriak ari

direla erraldoiak beren sorbaldetan eramaten, aurreko eramaleei merezi duten atsedena emanda.

Page 9: K163 bloga

Bi h

itzetan

9

MUTRIKUKO FOSILAK ESKORIATZANEkainaren 28an, San Pedro bezperan, Jesus Mari Narvaezeketa Espe Azkarragak 1975 urtetik hona biltzen joan diren fosi-letako batzuekin erakusketa ireki dute. Mutrikuko Nautiluserakusketa iraunkorraren kide izan daitekeen Eskoriatzakohonetan “Mutrikuko fosil hauek erakutsi nahi izan ditugualmazen batean gordeta edukitzea baino hobea delakoan”adierazi du Jesus Marik, “baina Mutrikun museo handiagoaegiten direnean, hara joango dira, hangoak dira eta. Mundumailan garrantzi izugarria duten fosil hauen erakusketa ikus-tera joan nahi duenak, Eskoriatzako sarreran dagoen Iba-rraundi museoan ditu zain.

FUTBOL ZELAIA ZABALIKUztailaren 2tik irailera arte Futbolzelaia goizeko hamarretan irekiko dahala nahi duten herritar guztiak ber-tan jolas daitezen. Guztiontzakotokia dagoenez, futbol partiduakantolatu nahi badira, zelai erdianjokatuko dira, sekula ez osoan.Horrela, beti egongo da aukeradenak batera aritzeko. Futbol talde-ak entrenatzen hasten direnean,beraiena izango da lehentasuna, etagainontzean, umeek izango dutelehentasuna. Esan beharrik ez litza-ke egon beharko, baina esan beharda belarretan ezin dela erre, janedota edan, bizikletaz edo patinetanedo beste ezertan ibili. Futbol zelaiaguztiona eta guztiontzat denez, guz-tion artean zaindu beharko da.

UDAKO ZINEAAurtengo abuztuko ostegun gauetan zinemaizango da protagonista. Izan ere, Zine Forumeneskutik zinema kalean izango da Zabielen abuz-tuaren 4an, 11n, 18an, 25ean eta irailaren 1ean,gaueko 10etatik aurrera. Oraindik ere filmeakzehaztuta ez badaude ere, herriko karteldegietanjakinaraziko da publiko guztiari eta batez ere gaz-teei begirako pelikulak zeintzuk izango diren.Zinea ikustera Zabiela doazenentzako bi ohar:bat, gaueko freskura goxoa da, baina jertseaekarri; bi, saiatu plaza txukun uzten, zakarrik ez

lagatzen.

ESKUALDEKO BTT ZENTROA ITXI DUTEElgoibarko Mintxeta kirol gunean kokatua dagoen Debabarre-neko BTT Zentroak behin-behinean ateak itxi zituen ekainarenbatean. Azken zortzi urteetan jardunean egon ostean, Zentroa-ren kudeaketan inplikaturik dauden entitateek iritzi diote uneadela kirol eta turismo produktu honen birformulazioa eta ego-kitzapena egiteko, berriro ere abian ipini eta bultzada berri batemateko.

Debabarreneko BTT Zentroak 15 ibilbide eta balizatutako 250kilometro baino gehiago ditu. Eskualdearen orografiak zein era-bilera anitzek (baso-ustiapena, kirol jarduerak, motordun ibil-gailuak, etab.) zaildu egiten dute ibilbideen mantentze-lana eta,horregatik, beharrezkoa da ibilbideak berrikustea, erabilerapublikorako hauen kalitatea bermatzearren.

Zentroa itxita egongo bada ere, Elgoibarko Kirol Patronatuakjakinarazi du bizikletak garbitzeko guneak zein dutxa eta alda-gela zerbitzuak erabiltzeko aukera izaten jarraituko dutela BTT

zaleek, ohiko ordutegian.

Page 10: K163 bloga

Bi

hit

zeta

n

JAIXETAN ZER? Jaixetan ere berdin, bai Malenetan bai Galbaixotan, arduraz joka-

tu ezinik ez dago. Zer dala eta bota behar ditxugu edalontzixak eta botilak lurrera? Bi elementubatu behar dira, hobeto esan hiru, aldatzen hasteko: Udal arduradunak, herritxarrak eta jai tasalmenta eragiliak.

Udal arduradunak ipini behar dute puntu zehatz eta ugarixetan bilketa ontzi galantak. Herritxarrok arduraz joka-tu beharra daukagu, zentzuz, normalian bezela gauzak bere tokixan lagaz. Eragiliak berriz, tabernarixak, jai ba-tzordia, txosnak... beharbada hitzartzen dute botilarik ez zerbitzea gabaz (idea hau tabernari batek emana da).Oharrez bete bazterrak. Txosnetan mikroak baldin badaude, zergatik ez lantzian gaiaz jabetzeko abixu batzukeman... Edalontzi erabilgarrixak berrerabiltzeko dira, txosnan edo etxian bukatu behar dute eta ez lurrian. DANO-NA DA ZEREGINA. DANONA DA JAIXA.

Oporretan, udaldiak ere eszedentziarik ez dauka. Hondartza inguruak, portu bueltak, herri barruan... Zakarrakzakarrontzietan utz ditzagun, sailkatzeko aukerak ditxugun lekuetan sailkatuta. Disfrutatzeko lekuak dira, eta horhaur, gazte eta zaharrak, danok egin behar degu ahalegina, zaharrak gehiago eredugarri izateko. Udalak, apur-tuta dauden zakarrontziak konpondu eta behar bestekoak eta behar haina ontzi ipiniko dituen ustetan, irailera

arte! GOZATU eta INGURUMENA [email protected]

GEOPARKEAK UDAKO DENBORALDIARIHASIERA EMAN DIO ETA BI IRTEERA GIDATU BERRI ESTREINATU DITU Geoparkeko Bisita Gidatuen Programa berria ekai-nean jarri zen abian eta bi proposamen berri jaso-tzen ditu: batetik “Lasturko plaza”, umeei eta fami-liei zuzenduta, eta bestetik, “Geoparkeko herriak”deritzona, Mutrikuko, Debako eta Zumaiako kultureta itsas ondarea ezagutzera emango duen irteeragidatua. Bertan bisitariak itsasoari eta itsas kultura-ri estu lotutako herri bat deskubrituko du, alde zaha-rreko eraikin eta monumentu nabarmenak bisitatuz.90 minutuko iraupena izango du.

Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, Geo-parkeak egunero-egunero eskainiko ditu bisitagidatuak; 500 jarduera baino gehiago programatudira datozen hilabeteetarako.

Geoparkera hurbiltzen diren bisitariek ohiko ibilbideturistikoak egin ahal izango dituzte, itsasontzianirteerak, ibilbide geologikoak eta kulturalak, barne-aldeko bailarak ezagutzeko jarduerak… Nabar-mentzekoa da aurten “Flyscharen Ibilbidea” deri-tzon irteeraren kasuan eskaintza bikoiztu egin dela,bisitarien eskaera nabarmen handitu baita.

Paisaiaren edertasunak eta Geoparkeak gordetzen duen aberastasun geologiko, natural eta kulturalakerakargarritasun turistiko nagusietako bat bihurtu dute. Iaz UNESCOren Munduko Geoparke izendapenaeskuratu zuen.

2015ean 9.756 lagunek hartu zuten parte Geoparkeak eskainitako irteera gidatuetan, %48 gehiago aurre-ko urtearekin alderatuz. Geoparkea euren kontura bisitatzen duten bidaiarien kopuruari dagokionean, iazZumaiako, Debako eta Mutrikuko turismo bulegoetan 79.369 lagun jaso zituzten.

Informazio osoa, bisita gidatuen egutegia eta erreserbak online geoparkea.com webgunean edotaMutriku, Deba eta Zumaiako turismo bulegoetan.

Debako alkatea, Pedro Bengoetxea, Mutrikuko alkatea, Jose AngelLizardi, Zumaiako alkatea, Oier Korta, Geoparkeko gerentea, LeireBarriuso, eta Zumaiako turismo teknikaria, Esti Irureta.

Page 11: K163 bloga

11

GORPUTZAK

Gorputzei buruzko diskurtsoek gizarteeredu bat dute atzian eta eguneroko gure bizi-tze-tan eragiten digute, batez ere emakumeoi. Zenbataldiz geratu zera hondartzara juan gabe hankakdepilatuta ez izatearren? Zenbat aldiz eman dizulotsa besua altzatzia besapeko ileengatik? Gorpu-tza sexuari eta desioari lotuta epaitzen al degu?Osasuntsua da geure gorputzarekin daukagunharremana? Ustezko “gorputz ideala” dala eta ezdala sufritu egiten degu? Eta horrek geure autoes-timuan eragina dauka? Itxurak, arauak, estereotipoak, tabuak, aurreiritzi-xak, higiene idea faltsuak, kontsumismoa, hiperse-xualizaziua, lodifobia... Zeinek ezartzen dizkigu,gaur egun, eredu hoiek? Errealitatea ez da ikusa-razi nahi diguten bezela. Errealitatea da: hilekoaizaten degula, ileak hazten zaizkigula, gorputz des-berdinakditugula (bajuak/altuak, gizenak/argalak)azal kolore desberdinak, ile kolore ugari, gazteaketa adinduak gaudela...

Ohikoa da hirietako kaleetan norbere gorputzarierreferentzia egiten dioten kartelak aurkitzia. Eder-tasun molde jakin batekin lotuta dauden iragarkiakizaten dira. Londresko udalak hoiek debekatziaerabaki du, elikadura-jokabideetan nahasmenduasortu dezaketela iritzitxa. Sadiq Khan alkatia(andria berau) da neurrixaren bultzatzailea. Khan-ek azaldu duenez, mota horretako iragarkixakdebekatuko ditu metroan eta autobus publikoetan.Modu horretako kartelekin “kezkatuta” agertu da:“Seme-alaba nerabeak ditut, eta asko arduratzennau gaiak. Jendeari kalte egin diezaioke, batez ereemakumeen kasuan, eta duten gorputzaz lotsasentiarazi. Honekin amaitu behar da”.

Jakin beharko genduke gorputz guztiak dirala poli-txak eta errespetagarrixak. Bakoitzak bere izaeraeta formak dituela, anitzak gerala eta hori dala nor-mala, gorputz estereotipatua normatiboa da, nor-mak nik jarriko ditut, bizitza osorako neure burua-ren jabe, lagun, konplize eta maitale izateko.GURE GORPUTZAREKIN GOAZEN GOZATZE-RA!

[email protected]

11AMETS11URRATS

e-LIBURUTEGIA

Opor sasoia gehiago irakurtzeko epea izatenda askorentzat, batez ere irakurzaleentzat.Gauza guztiak bezela, liburu digitalak baditubere abantailak eta desabantailak, bainaaukera elektronikoaren alde egin duenaren-tzat, gaur egun badago Liburutegi Publikoakeskeintzen duen euskerazko mailegu digitala.

Tabletatik, ordenagailutik, telefono mugikorre-tik irakurri dezakezu, bai interneterako kone-xioarekin bai konexiorik gabe ere. Primeranetxian zein hondartza edo mendixan irakur-tzeko. Adobe Digital Editions programa insta-latuta eduki behar da. ePub Laguntza atalianinformazio xehatua topatuko dezu instalazioaegiteko.

Erregistratu egin behar da eta erabiltzaileizena eta pasahitza atera, hortarako joan zai-tez hurbilen dezun liburutegira, Mutrikukoragure kasuan, eta zure gakua edo pasahitzaeskatu. Oraindik bazkidia ez bazera bertanegingo dizute txartela. Bestela www.eliburu-tegia.org webgunian sartu; alta eskabidiaegin; gero liburutegira eraman alta eta e-libu-rutegian sartzeko sarbide-gakua emangodizute; behin sarbide-gakua edo pasahitzaizanda liburuez gozatzeko aukera izangodezu, GENERO GUZTIETAKUAK.

Oraindik ere euskal idazle batzuren liburuenfalta somatu degu, eta aipagarrixa baitxa erewebgunean lehen hizkuntza erderaz dagoelaaurredeterminatuta.

Harira datorrenez, Irakurle Taldearen hurren-go asmoaren berri emango dizuegu:HURRENGO SOLASALDIA Ramon Saizarbi-toriaren LILI ETA BIOK liburuaren gaineanizango da. Irailaren 24an, goizeko 11etan,Luardon. ANIMATU ETORTZERA!

[email protected]

Page 12: K163 bloga

Kare

nka

12

Hamasei urteko ibilbidean asko ikustea egokituzaio Anabeli, ez du-eta nolanahiko lanbidea:udaltzaina da (garai bateko aguazila). Azaroanudaltzainburu izendatu zutenez, esatekorikizango duelakoan hurbildu gara berarengana.

Bokaziozko lanbidea al da zurea?Honetan sartu nintzenean, beste lan bat neukan,baina kontratoak laburrak ziren. Informazio bila eto-rri nintzenean, urte beterako izango zela esan zida-ten; beraz, lehengo lana baino luzeago izango zela,eta izena eman nuen. Uste dut tartean langabeziandenboralditxo bat ere egon nintzela, baina hemennaiz ordutik.

Zenbat udaltzain zarete?Bost udaltzain gara eta ezin ailegatuta ibiltzen

gara; beste bat gehiago bagina, hobeto ibiliko gina-teke. Aste osoan bosten artean egiten dugu. Negu-ko asteburuetan lagun bakarra gara, eta gogorraizaten da: umezurtz sentitzen gara, larritasun batenaurrean bakarra beti bakar. Urte osoko lana dagurea, Eguberri eta Urteberri egunak izan ezik.Ordutegi desberdina dugu neguan eta udan. Esanbehar, orain arte udan udaltzain bat gehiago kon-tratatu izan duela Udalak eta aurten bi kontratatu-ko dituela. Bestalde, gure zerbitzua bukatzen dene-an, Ertzantza egiten da kargu, bertara desbidera-tzen dira Udaltzaingora egiten diren deiak.

Zer esan nahi du udaltzainburua izateak?Ardurak neure gain doazela. Talde eta lanen anto-laketa ere neurea dela. Gure lantaldeko erabakiaknik eramaten ditut politikoengana, nik dut eurekin

ANABEL SANCHEZ ASUMENDI Herritarren parte hartzea handiagoa izatea nahiko genuke

beherapenak!

Page 13: K163 bloga

Karen

ka

13

harreman zuzena. Konpromisoaeskatzen duen ardura da.

Aguazilak, udaltzaingoak ez duospe onik jendearen aurrean, ala?Sekula ere ez. Guk ahal duguna eginarren, badakigu ez dugula guztiengustua egingo. Baina bi katu gara, etadenera ezin ailegatu. Sekula ez omengaude behar den lekuan eta orduan…baina garenak gara eta ahalegintzengara gure lana ahal dugun ondoenegiten. Guri ez dagozkigun lanak ereegiten ditugu, baina horietaz inorgutxi konturatzen da. Esker onekojendea ere egokitu izan zaigu, bainagutxi dira.

Lan-kontuak desberdinak izangodira neguan eta udan…Mutriku herri lasaia izan arren, udanbiderkatu egiten da lana, normala denbezala. Alde batetik, hondartzak etaTAO zerbitzuak direla-eta, zeregin gehiago izatendugu. Bestalde, arazo handia dugu txakurrekinedo, hobeto esanda, txakurren jabeekin, hondar-tzara eraman izan dituztelako. Hori aurten zuzendunahi dugu errotik. Arautegi berri bat jarri dugu inda-rrean eta arreta handia jarriko diogu horri, herritaraskoren kexa izan delako, eta arrazoi guztiarekingainera. Urtero jarri izan dira debeku seinaleakhondartza sarreretan, baina askok ez dituzte erres-petatu. Seinale handiagoak jarri eta gehiago muga-tuko ditugu txakurrak libre ibiltzeko eremuak. Gai-nean egongo gara araua bete dadin.

Egongo dira uneak non beste aldera begiratukoduzuen, ezta?Bai, tokatzen zaigu malguak izatea, baina askotanadar jotzean amaitzen dira; bati uzten diozu kotxeaez dakit non lagatzen eta atzetik datoz denakgauza bera egiten. Kotxearekiko lotura ikaragarriada, eta ohitura batzuk aldatzea oso zaila izaten da.Esaterako, pibotearen atzean aparkatzea. Anbu-lantzia edo suhiltzaileek ez dute sarrerarik larrialdibaten aurrean, eta horrela mila adibide. Bestalde,piboteak jarrita daudenean ere, elbarri edo derrigo-rrezko egoeretan, telefonoz deitzea nahikoa da gukkaleak zabaltzeko.

Jaiaetan ere gogorragoa izangoda lana… Beti, lan-karga bikoitza izaten da.Bai herriko jaiak eta bai beste motabatekoko jaiak, herritarrek edoelkarteek antolatutakoak, horiekere gure lanaren parte dira: trafi-koa, hesiak jartzea, antolatzaileeilaguntzea… Jaietan, jendea bider-katzen den heinean, arazoak erehalaxe ugaltzen dira. Eta guztiarenartean apurketak badaude, zeresanik ez. Azken urteetan herrikojaiez gain antolatzen diren jaietan(Berdel eguna, Gaba Beltza…)hurrengo eguneko itxura ez da iza-ten denok nahiko genukeena. Txi-kizioak garrantzitsuak izan ohi dira,eta zer egin? Konponbidea hezike-tan dago.

Zein da zure lanaren eginkizunikgogorrena edo gogorren egiten

zaizuna?Mementuz ez dut halakorik gogoratzen. Badakitzerbait larria gertatzen bada, nire erantzukizunahandia izango dela, eta prest nago horretarako.Dena den, sinisten dut beti egin ahal direla hobetogauzak.

Zertan hobetu beharko genuke herritarrok?Jarrera aldatzea nahikoa izango litzateke. Adibidez:jendeak badaki txakur kakak jaso behar dituela,txakurraren jabeak badaki bera dela arduraduna;hori jakinda, ez dut ulertzen gure kaleak nola dau-den hain zikinak. Txakurren kontua latza, da edo-zein lekutan ibiltzen direlako, umeen parkean-eta.Ez dakit heziketa falta den, jarrera edo zer den.Udaletxeak ere ematen ditu poltsak, eta jendeakhartzen ditu, baina gero ikusten dituzu kaleak etazer pentsatua ematen dizu. Kaleak zikinak, pinta-dak… garbitu ahala berriz han daude. Pena ema-ten dit nire herria hola ikusteak. Xirigunea oraintxeberritu dute, hainbat mutrikuar aritu dira jo eta keauzolanean, eta nahiko nuke horrela mantentzea.Mutrikun gune oso politak ditugu eta zaindu behar-ko genituzke. Herriarena denona da, denon zerge-kin eta lanekin ordaintzen duguna. Txipa aldatubeharko genukeela uste dut.

Herritarren inplikazioa

derrigorrezkoa da,Mutriku

denona delako

Aurten, arreta berezia jarriko dugu

txakurren arauabete dadin

Page 14: K163 bloga

14

Ais

iald

ia

Amaren sabeletikerditzen gara…Ama hizkuntzaren sabeletik. Eta aurtengoan hain-bat hizkuntza dastatzeko aukera izango duguTxantxangorrin. Hainbat sabel ezberdinetatik era-torritako hizkuntzak.

Euskara da nagusi Mutrikun. Gure ondare prezia-tua dugu, mendez mende, belaunaldiz belaunaldi,ondorengoei transmititzen zaiena. Eta zorionez,beste herrialdeetatik gurera bizitzera etortzen dire-nak ere, ikasteko nahia izaten dutena. Inorengobehar edo obligaziorik gabe, Euskal Kulturarenparte garrantzitsua izateko nahia gailenduz. Zeinpolita den Bai Txo! Euskara taldeak antolaturikomintzalagunaren berri izateak. Eta zein pozgarriajendea inolako ordainsaririk gabe, herritarreilaguntzeko prest agertzea.

Aurtengo udan, herriko txikienak izango dira min-tzalagun. Elkarren artean, talde izaera lantzeazgain, kultura ezberdinak konpartitzeko eta elkar eli-katzeko aukera izango dute, hala, herririk irtengabe, beste hizkuntza eta norberaren herri norta-suna agerian jarriz. Esan beharrik ez, aipaturikoelkarlanak, izugarrizko etekinak izango dituela.Asko, etorkin berriak izanik, hasiera batean, zailasuertatuko baitzaie barrenean dutena askatzea.

Etorkinengan izango dugun jarrerak, ondorioakizango ditu haien identitatean, identitatea bera,inguratzen gaituzten ororen begiradaren ispilutiksortzen baita. Inguruak izakiaren baitan izango dueragina. Hala, gure jarrera eta ekintzekin, inguru-koak gustura nahiz baikor sentitzea berma dezake-gu. Zenbat eta identitate anitzagoa sortu, orduaneta kultura zein hizkuntza gehiago ezagutzekoaukera izango dugu. Horixe da aurtengo gure lema!ondo pasatzeaz gain noski!

Eta ikusiko gintuzuen, aurreko hilabetean, forma-kuntza saioan, begiraleok ere. Bertan, hainbat jolaseta dinamika ezberdin ikasi genituen, udan zuen

txikiekin praktikan jarri ahal izateko. Haur paperahartu eta udako motorrak berotzen, hainbat mate-rialekin masiketan aritu ginen. Ume esentzia galdugabe. Geure artean harremanak estutu eta hainbatgai lantzen aritu ginen, udan gerta litezkeen egoe-rak; haur eta begiraleen arteko harremanak, hezki-detza, mutil eta nesken arteko ezberdintasunakekiditea…

Aurten gainera, sorpresa paregabea izango duguMalenetan herritarrentzat eta, aurrerapena dasta-tzeko aukera izango dute Txantxangorriko txikitxo-ek udalekuetan zehar. Olatu handi bat sortu, ani-malien antzera igeri egin, denok marinel jantzi…Iraganeko Mutriku berpizteko aukera izan genuen,gure marinelak batelak itsasoratu eta balearen bilaatera ziren, hura bai hura eguna!

Baina azken txanpaz ere gozatzeko aukera badu-gu gure txikitxoei agur esan aurretik, eta zein moduhobea jaialdi batekin amaitzea baino! Esan beha-rrik ez dago denok gonbidatua zaudela gure ekital-di koloretsu eta musikatuan parte hartu eta ipurdiakmugitzera.

Ondo pasa Malen Jaixak eta ongi etorri Bizixo!

Txantxangorri

Page 15: K163 bloga

15

2015eko abenduaren 17an Nazio Batuetako Asan-blada Orokorrak Presoak Tratatzeko OinarrizkoArauak onetsi zituen, izen sinboliko bat emanda:Mandela Arauak, Nelson Mandela preso politikoeta Hegoafrikako Presidente izan zena gogoan.

Mandela Arauek, Giza Eskubideen Adierazpen Uni-bertsalaren printzipioak aintzat hartuta, kartzelapolitika ezartzeko orduan eta presoen giza eskubi-deak babesteko norabidean, eragin eta balio han-dia dute. Azpimarratzekoa da Mandela Arauek Tor-tura eta bestelako tratu edo zigor anker, gizagabeedo iraingarrien Hitzarmena hartzen dutela oinarri-tzat.

Izaera unibertsala eta indar inperatibo eta lotesleaizatea helburua duten 122 arau hauek, ondokooinarrizko printzipioa ezartzen dute: “preso guztiak,euren duintasuna eta gizaki bezala duten berezkobalioagatik merezi duten tratamendua jasako dute”.Horren haritik, “kartzela erregimena bideratua dagokartzela bizitza eta askatasuneko bizitzaren artekotartea minimora gutxitzera" adierazten du, horreta-rako kartzelako baldintzak duinak izan daitezenkatalogo bat agertuz.

Mandela Arauek, besteak beste, presoek osasuntratamendu duin bat jasotzeko eskubidea eta fami-liarekin harremana mantentzeko eskubidea erealdarrikatzen dute. Zehazki 59. arauak adieraztendu “posible den neurrian, presoak bere etxetik edobergizarteratze lekutik gertu egongo dira”. NazioBatuen arau hauen 44.ak, berriz, agintzen du isola-mendua “soilik salbuespeneko kasuetan ezarrikoda, azken errekurtso gisa, ahalik eta denbora gu-txienez eta errebisio independente baten menpe”.

Euskal presoen esperientzian ez da horrela suer-tatzen: isolamendua sistematikoa bihurtzen da,

zigor ohiko eta arrunta da, aplikazio arbitrariokoa.Isolamenduak presoarengan ondorio psikiko ikara-garriak sortzen ditu. Tamalez, muturreko isolamen-du kasuen zerrenda luzea ezagutzen dugu, Aran-tza Zulueta, Harriet Iragi, Juan Ramón Carasatorre,Aritz Arginzoniz, Juan Carlos Besance, Bittor Fran-co, Xabier García Gaztelu, Fernando García Jodrá,Sebas Lasa, Iker Lima, Angel López Anta, AitzolMaurtua, Iker Olabarrieta, Patxi Ruiz, Nerea Ben-goa, Irantzu Gallastegi, Gurutz Agirresarobe, IkerArakama, Rufino Arriaga, Asier Arzallus, Juan MariEtxebarri, Garikoitz Etxeberria, Jesus Goikoetxea,Roberto Lebrero, Iñigo Vallejo… zerrenda luzea.Beste aldetik, ezaguna da duela aste batzuk Fres-neseko espetxean isolamenduagatik piztutakogatazka eta tentsioa, horren ondorioz gose grebabateko protesta eragin zuena.

Nazio Batuek, Nelson Mandelaren NazioartekoEguna baliatuz, Presoen eskubideen aldeko jarrerahartzeko eta gartzelaratze baldintza duinak bultza-tzeko eta presoak ere gizartearen parte direla age-rian uzteko gonbidapen bat luzatzen du 2009 urte-az geroztik. Gonbidapen horri erantzunez, Mutriku-ko Udaleko Udalbatzak ekainaren 30ean aho batezonartu zuen honakoa:– Nazio Batuek onetsitako Presoak TratatzekoOinarrizko Mandela Arauekin bat egitea.– Euskal Presoei Mandela Arauak aplika dakizkieneskatzea, besteak beste, gaixo dauden presoektratu duin bat jasotzeko eskubidea eta familiarekinharremana mantentzeko eskubidearen haritik, dis-pertsioarekin amaituz.– Mandela Arauak oinarritzat harturik, zigor ohikoeta arrunt bezala, muturreko isolamenduaren era-bilera sistematikoa arbuiatzea. Isolamenduak pre-soarengan ondorio psikiko ikaragarriak sortzendituela kontuta izanik, egoera hau pairatzen dutenpresoekin elkartasuna adieraztea.

DAGOZKIEN ESKUBIDEEN ALDE

Page 16: K163 bloga

16

San Iñazio eguna, aspaldiko jaixaLap

azo

rrik

eix

ak

“Iñazio, gure patroi haundia...”. Hola hasten da SanIñazioren martxia; kantaren letria Agustin Pascual Itu-rriaga (1778-1851) hernaniarrak idatzi zoan 1842. urtiabaiño lehen. Urtero bezela, aurten ere, kanta horretxe-kin amaitxuko deue mutrikuarrek uztaillaren 31komezia.

Jesuiten ordenaren sortzailliari “Iñigo López de Loyola”(1491-1556) zakon izena. Dana dala, ‘Iñigo López’ izanarren, Iñigo esaten zixuen. 1537tik aurrera, baiña,Ygnatius edo Ygnatio izen “berrixa” erabiltzen hasi zan;hasieran, latiñez edo italieraz idazten zoanian bakarrik,eta aurrerago edonoiz.

Antiokiako San Ignazio santuaren omenez aldatu eizoan izena, gaiñera kontuan hartu bihar degu Trentokokontziliotik aurrera kristauek “santuen izendegiko” ize-nak euki bihar zitxuela...

Baiña —kontuz!—, ez daiguzan nahastau Iñigo eta Iña-zio izenak. Bi izen dira-ta. Batetik, Iñigo, ‘Eneko’ izenzaharretik dator: Eneko > Iñigo. Eta bestetik, Ygnatiusedo Ignacio izenak, euskeraz forma desberdiñakdakaz, Ignazio, Iñazio (edo Iñaxio) eta Iñaki. Azkenhori, Sabino Aranak asmatu zoan, latiñezko “Ignatius”-etik. Gaur egun, “Loiolako San Iñazio” esaten dixausantu horri.

Gipuzkuako ZaindarixaMutrikuko parrokixan, altara aldamenian, sakristiaaldian, San Iñazioren irudixa do. Aditxuen esanetan,XVIII. gizaldikua da, barroko estilokua. Baiña, Loiola-kua askoz lehenagotik do mutrikuarren goguan.

1609. urtian dohatsu edo beato izentau zeuen Erro-man. 1620ko maiatzaren 10ian Zumaian batutako Ba-tzar Nagusiek Gipuzkuako zaindari izentau zeuen.Handik gitxira, 1622ko martxuaren 12xan GregorioXV.a Aitxa Santuak kanonizatu egin zoan. Urte hortakouztaillaren 31n, Mutrikuko udalak –Pedro Davil de Agi-rre eta Joan Perez de Ganboa alkatiak buru zirala–,Iñazio santu izentau zeuela-eta, ospakizun-jaixak egi-txia erabaki zoan: Este dia decretaron que se aganfiestas en esta Villa como es justo que se agan de lacanonicacion de San Ygnacio de Loyola que lo a sidoeste dho presente año por ser el dho Santo Hijo destaProvinª. Jaixak, iraillaren 8xan egin zitxuen: encarga-ron a los dhos señores alcaldes y a mi el sno [escriba-no] y señalaron el dia de Nra Señora de Setiembrepromº [proximo] que se contaran ocho de setiembrepara que la fiesta de dho santo y la de la Ynmaculada

conceçion de la Virgen se agan a una”.Gipuzkuarrek bakarrik ez, bizkaitxarrek ere, San Iña-zioren ama eta aitxona bizkaitxarrak ziranez, 1680koBatzar Nagusietan Bizkaiko Patroi izentau zeuen santuazpeitxiarra.

San Iñazio bezperako baraua1710eko maiatzaren 15ian Mutrikuko udalak erabakikurioso bat hartu zoan, urte hortatik aurrera San Iñazioegunaren bezperan baraua egitxia, conviniendo todosconformes en ello dixeron que ratificavan y ratificarondho votto, y ofrecieron a Dios nuestro señor, y a sudevotisimo Patron San Ygnacio de aiunar cada año enobsequio suyo el dho dia treinta de Julio. Erabaki hori,aurretik Zumaiako batzar nagusietan adostutakuarenbidetik zijuan. Itxura danez, Kalahorra eta Iruñeko eliz-barruetietako apezpikuei baimena eskatu bihar zixuen.Kalahorrakuak arazorik gabe onartu zoan, baiña Iruñe-kua kontra azaldu zan. Tirabira gogorrak egon ziran,urtietan. Gaiñera, kontuan hartzen badegu Mutriku bieleizbarrutitxan banatuta zauala... (Astigarrabixa Kala-horrakuan eta herrigunia Iruñekuan).

Ondarruara, Larruskaiña eta AzpeitxiraSan Iñazioren ama, Marina Saenz de Licona y Balda,itxura guztien arabera, Ondarruan jaixo zan, LikonaTorrian. Etxe eder hori, 1794an frantsesek herrixari sueman zixuenian librau zan bakarretakua izan zan. San-tuaren ama bertakua zala gogoratzen doan kalia dakaeondarrutarrek, “San Iñazio kalia”. San Iñazio egunian,jaixa zelebratzen da Kalandixe inguruan. Sasoi batenmutrikuar bat baiño gehixo hurreratzen zan jai hortara.

Markiña-Xemeingo Larruskaiñ auzora ere juaten ziranmutrikuar batzuk San Iñazio egunian, bertan jai haun-dixa egitxen zeuen-eta.

Uztaill aldian, Arantzazurako peregrinaziua egitxenzanian Mutrikutik, handik bueltan, geldialdixa egitxenzan Loiolan, San Iñazio bisitxatzeko.

Jai haundixa da San Iñazio egunekua. Mijo aldian esandiguenez, holakuetan oso gaizki ikusitxa egon da betilan egitxia, eta Ondarruako Gorozika baillarako Ubillabaserrixan gertatutako desgrazia baten berri emandigue. San Iñazio egun baten bedar lanian ibilli etagero, gorputzeko berua kentziarren, bi lagun ibairabajau eta bertan itxo ziran. Jentiak esaten ei zoan, SanIñazio egunian zela leike bedar batzen ibiltzia?.

Aspaldi gazte izandako batzuekin hitz eginda jakin

Page 17: K163 bloga

17

Lap

azo

rrikeix

ak

degu San Iñazio egunian, lehelengo mezia 7etan iza-ten zala parrokixan, gero 8etan Samielan eta 10etanmeza nagusixa parrokixan. Denborarekin, meza nagu-sixa 10,30etara pasatu zeuen eta azkenerako 11etara.

San Iñazio eguna, gerra-aurrian Azken urtietan meza nagusixaren ostian ez da aparte-ko ospakizunik egitxen Mutrikun, baiña guraso eta ai-txon-amonei entzunda askok badakixe gerra-aurrianjai-haundixak egitxen zirana. Hemeroteketan kontsultaegin degu, Deun Inazio Eguneko edo Iñaki DeunarenEguneko ospakizunen berri izatiarren.

Orduko prentsa irakurritxa laster konturatu gera, gerraaurreko jai harek, batez ere abertzale eta euskaltza-lientzat zirala; 1922an, “San Inaziotan jai aundiak eginzituzten abertzaleak edo nazionalistak”. 1932ko kroni-ketara jo ezkero ere berdin: San Iñazio bezperan,“arratseko 8,30etan antzerki aurretik itzaldi bat eginzigun «Emakume-Abertzale-Batza»ko lendakari “Lore-txu” idazle eta izlari yayoak”. Urte hartako San Iñazioeguneko bazkalostian, “ondoren itz egin zuen JenaroPiker jaunak euskera goraturik”. Batzuetan, zuzenianagertzen da, jai-programaren antolatzaillia zein zan;esaterako 1934an, “Euzko-Batzokiak eratu dituanjayen egiteraua”. Zer dala-ta abertzale eta euskaltza-lien jaixa? Kontuan izan bihar degu, 1895eko San Iña-zio egunian Sabino Aranak Euzko Alderdi Jeltzaliasortu zoala, zihatz esatiarren lehelengo Bizkai BuruBatzarra.

Gorago ikusi degun bezela, batzuetan, San Iñazio egu-naren bezperan hasten ziran jaixak. 1928xan, konpara-ziotarako, txistularixak, itxapleruak eta erromerixiaegon ziran. Antzerki-emanaldixak ere antolatzen ziran;1932an, esaterako, “Motxa Errian” bakarrizketia eta“Abaroa ta babesa” antzezlana.

San Iñazio egunian, goizeko 5etatik –edo 5,30etatik–aurrera diana edo “goiz-eresia” egoten zan (1932anesaterako, 3 txistulari eta danbor-jotzaille 1): ‘Agur jau-nak’, ‘Jagi Jagi’, ‘Iñaki Donea’ren Ereserkia’... 9,30etanmeza-nagusia Parrokixan. Meza horretan abariak ondoprestautako hitzaldixa esaten zoan, eta zela ez, SanIñazioren bizitzaren berri ere ematen zoan; ostian, “Iña-zio gure patroi haundia” kantatzen zeuen, eta amaitze-ko, erlekixari (erlikia) mun ematen zixuen.

Haren atzetik, dantzarixak (ezpata-dantzarixak...) etamusika-bandaren jo-aldixa zatozen. Ordu batian, baz-karixa. Ezinbesteko hitzordua! 1928xan, Angel Osoro“Aberrik” azaltzen zoanez, “au gabe ez dago gureartian ezer ere, orregatik plaza txikiko zugazpian taumore oni batu giñan 51 bazkaldar, Ametza jatetxiak

eramanda. An ekartzen ziran janariak laxter amaituarren, Josepa ta Malentxu’k inguratzen zuten pixkor.Ametza jatetxiak erakutsi du bere almena jan kontuan.Gero, jakiña, abesti politak abestu ziran amaiturik DeunIñaki ereserkiakin”. Beste urte batzuetan batzokixanizaten zan bazkarixa.

Arratsaldian, Mutrikuko frontoian edozenbat gauza:dantzak (aurreskua, ezpatadantzarixak, zintxa dan-tzia), saltakarixak (20 buelta frontoiari), pilota parti-duak...

San Iñazio eguneko arratsaldian, bai Mutrikutik, eta baiOndarruatik, Galdua-mendiko Leizarren baserrira jua-teko ohitxueria ere bazauan. Bertako taberna inguruan,dantzaldixak, hitzaldixak eta erromerixia egoten ziran.Giro paregabia!

Egun eder haura ondo amaitzeko, Txurruka Plazan,txistularixak, musika-bandia eta erromerixia egotenziran.

1926. urtetik aurrera, bederatziurrena egitxen hasiziran. Hala zakarren Iñaki Iriondo “Arno Mendi” idazliakArgia astekarixan, “aurten lenengo aldiz ikusi deguDeun Iñaki’ren bederatziurrena egiten gure eleiz nagu-sian, ta egia esateko beronek asko poztu gaitu”. Poztuez zeuen bi gauzen berri ere eman zoan, batetik, ustez-ko San Iñaziozale asko ez zala bertaratu, eta “besteaberriz, aiñ euskera baezpakoa daukan bederatziurrenbatekiñ asiera eman bearra”.

Gerra-aurreko giro haren erakusgarri, hona hemen,1934ko San Iñazio eguna baiño pixka bat lehenago,“Gurutz-ondo” idazliak Euzkadi egunkarixan jasotakua,orduko idazkera berezi eta guzti: “Goizeko 5 ta erdietanIñaki Done’aren Ereserkia’k juaz kalerik kale txistularita turutak. 7 ta erdietan, Augustindarren LekaimeEtxian jaupa [meza] nagusia ta jaunartze orokorra. 9 taerdietan, Goiko-Ertxadon Nagusian [Parrokixan] JaupaNagusia baita ere. Ondoren pelota tokian erriko pelota-ri yayo ta jatorrenak birek biri pelota jokua, era berean,toki bertan, emengo poxpolin taldeak dantzaketa. 1’tanEuzko-Batzokian oturuntza. Saneurria 5,75’ko akaitik[kaferik] gabe ta igande arratserako izen abizenakeman bitza joateko asmoetan diranak. Arratsaldian“Leizarren” Baserrian euskel-jaya Ondarroa ta emengoabertzaleak batuta. Itzaldiak, izango dira, baita ere pox-polin, ta denon arteko dantzaketak ere [bai]. [...] Guziokgoratu ta aintzatu daigun Iñaki gure zaindari aundia”.

Amaitzeko, Iñazio, Iñaki, Iñaxi, Iñake, Ignacia... guztiei,zorionak!

Josu Larrañaga Arrieta

Page 18: K163 bloga

2016ko ekainaren 16an

Page 19: K163 bloga

Hezk

un

tza

Mutilek beste

desira duzu!

Kaixo kalaputxitarrok! Azken hilabeteotan bueltatxo

dezente eman diodan gai batekin natorkizue. Inoiz ez

naiz izan bikoteak izatekoa eta egia da orain dela

gutxi arte ikasten aritu naizela. Ordea, ikasturtea

bukatu nuenetik ez dut begirik beste edozerentzat!

Ez dakit beti mutilak hain guapoak izan ote diren,

baina bejondeiela! Arazoa nire lagunekin dator...

zuek uste aurrekoan esan zidatela "mutilek beste

desira dudala" eta "ez daukadala besterik buruan"?

Egia esan, nahiko haserre nago... ez al ginen guztiok

berdinak?

Bai... eta ez. Hau genero ikuspegiaren sinplifikazioa-

ren ondorio bat baino ez da, eta zure lagunen erreak-

zioa, genero ikuspegi eta ikuspegi sexologiko gutxiegi

izatearen islada.

Politikoki zuzenak izatea egokitzen zaigunean beti

azkar eta batzuetan sinpleegi esan ohi dugu "guztiok

berdinak garela", ez omen daude desberdintasunik.

Alegia, pertsonalitateak ez direla sexutuak. Baina ez

da hala. Egia da horrekin ez dugula esan nahi pertso-

nalitate sexutuak ezin daitezkeenik izan gizarteak era-

gindakoak.

Izan ere, pentsa ezazu momentu batez. Zenbatetan

aurkitzen dituzu zureak bezalako komentarioak egi-

ten dituzten neskak? Gutxitan, ezta? Ordea, zenbate-

tan entzuten dituzu mutilak horrelako komentarioak

egiten?

Ostera, honek ez du esan nahi, zure lagunek dioten

bezala, "mutilek beste desira" duzunik. Hasteko, ez

delako kuantifika daitekeen zerbait eta, bukatzeko, ez

delako "mutilen" ezaugarri bat. Baizik eta desiraren

arlo horretan maskulinizazioa dutenena. Lasai hartu

eta jarraitu irakurtzen.

Gure gizarte mendebaldar honetan desira "txortan

egiteko" gogoarekin nahasi dugu. Hortaz, zenbat eta

"txortaldi" gehiago nahi izan, orduan eta desira

"gehiago" dugula esan ohi da. Baina desira ez da hain

sinplea ezta hain tristea ere.

Desirak anitzak dira eta bakoitzak bere desirak bizi eta

garatzeko erak ditu. Are gehiago, batzuek inoiz ez

dituzte desira mota batzuk garatuko, beste batzuk

bai. Zergatik? Guztiok desberdinak garelako. Eta eske-

rrak! Guztiok berdinak bagina ez genuke elkarren desi-

rarik izango... zertarako? nire berdina den norbaitekin

egoteko? Bai, zera!

Bestalde, desiratzeko erak ezin daitezke "mutilenak"

edo "neskenak" izan. Baizik eta batzuengan edo bes-

tengan gehiago edo gutxiago ematen direnak. Eta

hau sexutuak garelako da. Horrek ez du esanahi nahi-

taez hala izango denik beti, ez betiko, gizarteak eragin

izugarria izan baitezake gure pertsonalitatearen erai-

kuntzan. Ezta ere hobeto edo gaizkiago dagoenik

gehiengoarekin bat egin ala ez.

Are gehiago, seguru zuk orain arte zure desira horrela

garatzen sentitu ez duzun bezala, zure lagunek ere

beraien desiren garapenean inoiz bizi izan ez dituzten

beste egoera batzuk biziko dituztela.

Hortaz, ez larritu. Modernoek dioten bezala "Keep

calm"... eta desira ezazu! Nahi duzuna, nahi duzunekin

eta nahi duzun bezala!

Galderak edo zalantzak argitzeko:

[email protected]

19

Page 20: K163 bloga

ENAITZZorionak kirolari!Milaka zorion etamuxu denon par-tez, bereziki Eber,Ibai ta Anerrek.

MARKEL eta LUIS MARIOndarrua eta Mutrikuko familixakZorionak bixoi eta matxo haundibana, batez ere Maddiren partez!

ENARAZorionak aita, amaeta etxeko danonpartez! 11muxuerraldoi!

MARKELAimar, Eñaut,Nahia eta etxekodanon izenianZORIONAK lauurte bete ditu-zulako.

JOXE MARIIzan zoriontsumaite dituzunenartean.

XABIERAupa txo! Urtetxobatzuk besterik ezdaukagu eta...

ZO

RIO

NA

GU

RR

AK

ZO

RIO

NA

GU

R

ZO

RIO

N

AG

RR

AK

MARI KARMENZorionak etxekodanon partez etailusiorik galdugabe preso guz-tiak etxean ikusiarte.

XABATUztailaren 25eanZorionak txapel-dun! Amona etaaitxonan partezmila muxu.

Page 21: K163 bloga

Arg

azk

i Zah

arra

k

1975eko

abuztuaren 15a

1993koabuztuaren 15a

1995ekoabuztuaren 15a

Aurora Manterolak lagatako argazkixak

ZIÑUA ELKARTEKO KIDEAK

Page 22: K163 bloga

22

Ag

en

da UZTAILA ABUZTUA IRAILA

ZAINTZAKO BOTIKAK Gaueko 10ak arte

Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARREN(ikus 4. orrialdea)

1etik 4ra Zalduegi5etik 7ra Burgoa(zapatu goizian Apraiz)

8tik 11ra L.-Elezgarai12tik 14ra Apraiz15etik 18ra Burgoa19tik 21era Zalduegi(zapatu goizian L.-Elezgarai)

22tik 25era Apraiz26tik 28ra L.-Elezgarai29tik 31ra Zalduegi

1 Zalduegi2tik 4ra Burgoa(zapatu goizian Apraiz)

5etik 8ra L.-Elezgarai9tik 11ra Apraiz12tik 15era Burgoa16tik 18ra Zalduegi(zapatu goizian L.-Elezgarai)

19tik 22ra Apraiz21etik 24ra Zalduegi23tik 25era L.-Elezgarai26tik 29ra Zalduegi30 Burgoa

Uztailak 16, GEURE EGUNA

11.00 Mutrikuko Umeen DUATLOIA

12:00 ASTO-KAKA LEHIAKETABeheko plazan. Antol.: Bizixo jai konpartsa

12:30 ATUN ERRE JANA Beheko plazan Antol.: Arraun taldea

13:00 GEURE TIOBIBUAK Beheko plazanAntol.: Bizixo jai konpartsa

15.30 III. MUTRIKUKO SPRINT TRIATLOIA

19:00 KALEJIRA Txistulari eta Gure Ametsa dantza taldearekin

23:00 KONTZERTUAK GAZTETXEANGaroa eta Lur-J

23:00 KONTZERTUA Zabiel plazanKantuz Bizi Abesbatza

Uztailaren 21etik 25era MALEN JAIXAK (ikus programa)

UZTAILA ABUZTUA

15etik 17ra Apraiz18tik 21era Burgoa

22tik 24ra Zalduegi(zapatu goizian L-Elezgarai)

25etik 28ra Apraiz

29tik 31ra L.-Elezgarai

Abuztuak 618:00 ERIZ MAGOA

Hirigibel plazan

22:30 BERTSO MUSIKATUAKJon Martin eta Oskar Estanga bertsolariekin Goiko plazan.

Abuztuak 13 19:00 KAMARA KONTZERTUA

Trio Lorca, Sta Katalina Komentua

Abuztuak 2022:30 GONTZAL MENDIBIL

Goiko Plazan

Abuztuak 2722:30 Igor Letona JAZZ QUARTET

Goiko Plazan

Abuztuak 27 eta 28 Kalefood Market

MENDI IRTEERAIrailak 18

Zestoa - Erlo - Azpeitia

Page 23: K163 bloga
Page 24: K163 bloga