K154 bloga

24

description

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Transcript of K154 bloga

Page 1: K154 bloga
Page 2: K154 bloga
Page 3: K154 bloga

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

I.Andonegi, J. Larrañaga, G.Garagarza, IXA, EMA,Txantxangorri, Bai Txo!, A. Garagarza.

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

EUSKALINPRI. Deba

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Lan giruan 10

Karenka 12

Bai Txo! 14

Bi erronbo ta erdi 15

Lapazorrikeixak 16

Bertsoak 18

Aisialdia 19

Zorion agurrak 20

Argazki zaharra 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara

Gipuzkoako ForuAldundia

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik.

BAKOITZARI BEREA

Dagoeneko, 14 urte ere pasatu dira baina, oraindikan ere, tarteka-

tarteka, zenbait eztabaidaren inguruan, argibideak eman beharrean

aurkitzen naizenez, utzidazue, mesedez, 2001eko azaroan “Hobetu

Leike” taldeak publikoki argitaratu eta defendatutako textoa, berriro

ere, hitzez-hitz, errepikatzen:

KONTUAN IZANIK:

-Ez gaudela kanpoko babes-moilaren aurka,

-Gaur egungo portuko sarreraren egoera segurtatu eta bermatzea

ezinbestekoa dela,

-Ez goazela inoren aurka, are gutxiago, herriko marinelen kontra,

-Hemen inor ez dagoela egia osoaren jabe, bakoitzaren partzialtasu-

na alde batera lagata, gauza osatuago eta aberatsagoa egin daitekela,

-Denok ere, intentziorik onenarekin gabiltzala Mutrikuren ona bila-

tzen,

-Garapen eramangarriaren (desarrollo sostenible) ikuspuntutik,

Mutrikuren etorkizuna aztertzerakoan eta definitzerakoan, herrita-

rren partaidetza bultzatuz egin behar dela,

-Obra erraldoi batek etorkizuna salbatuko digunaren ideia eta espe-

rantzak, askotan, arriskutsuak izan direla eta izan daitezkeela,

-Sostenibilitate kontzeptuaren inguruan ematen ari den prostituzio

lotsagarriaren aurrean, razionaltasuna, oreka, gizatasuna, naturare-

kiko errespetoa eta begirunea bezalako baloreak, egunez egun, eta

batez ere gazteengan, geroz eta garrantzitsuagoak direla,

-Iraina, hitza kentzea eta modu txarrean gaizki esaka jardutea inoiz

ezin direla izan ez arrazoi eta ez argudio,

-…eta denon gogoeta, ikuspegi eta ekarpen guztiak (hasiera batean,

bitxi eta arraroak iruditu arren ere) kontutan hartuz, aztertuz eta

bilduz, egungo proiektu ofiziala “hobetu leikela”,

PROPOSATZEN DUGU:

-Kardala muturretik “leste”ra orientatutako babes-moila eraikitzea.

Arkitektu, injeniari eta artisten artean neurri eta forma egoki batean

diseinatutako moila humanizatu bat (itsasoari bizkarrik eman gabe,

itsasoa bizitzeko aukera zabalduko diguna),

-Eta kanpoko babes-moila egiterakoan, obrak, hirugarren plaiatik

hastea. Gaur egungo lehenengo plaia, Danborra etab. ikutu gabe.

Egungoa ondatu gabe eta daukaguna hobetuz eta optimizatuz: pisti-

nak, Burumendi ingurua, harriboteak kenduz eta aprobetxatuz,

lehendik ditugun moilak konponduz, talaso aukerak eskainiz etab.,

-Proiektatuta dagoen kanpoko Arrantza Portuari, oraingoz, MORA-

TORIA bat planteatu. Ez dugu esaten ez baietzik ez ezetzik, bakar-

bakarrik: kontuz, tientuz eta zuhurtasunez jokatzeko; denborak era-

kutsiko baitigu denoi, ea portu berririk behar dugun ala ez. Bitarte-

an, oraingo barruko portuak, kirol portu, motor txikientzat eta

arrantza portu bezala konbinatuz jarrai lezake.

OHAR GARRANTZITSUA:

-Gu ekiboka gaitezke, konforme!!! Baina gure ekibokazio honek

badauka irtenbidea, badauka konponbidea: portu zaharreko aktibi-

tateak eskatzen duen neurrian, portu berria, poliki-poliki, eraikitzen

joatea,

-Baina proiktu ofizialaren aldekoak ekibokatzen badira? Gure itsaso-

aren heren bat (1/3) hormigoiz bete ondoren, horrek ba al dauka

konponbiderik?

Hau da esan genuena, hau da defendatu genuena. Gauzak diren

bezala. Mesedez, guztiok ikasi dezagula eta ez ditzagula gauzak

nahastu. Esaldi zaharrak dion bezala, “bakoitzari berea, Jaungoikoa-

ren legea”.

JM Ulazia Ibarzabal

Page 4: K154 bloga

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

*Lasuen-Elezgarai (Mutriku).....943 19 50 26 / 626 611 392

Apraiz (Mutriku)......................943 60 32 50 / 630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40

Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77

Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93

Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak - ordutegiak

Udala, zerbitzuak...

Udaletxea....................................................... 943 60 32 44Udaltzaingoa .................................................. 943 60 70 48 ....................................................................... 679 16 25 00

Gizarte Ongizatea.......................................... 943 19 50 81

Zaharren Egoitza ........................................... 943 60 38 71Turismo bulegoa ............................................ 943 60 33 78Bake Epaitegia............................................... 943 60 70 49Kiroldegia ....................................................... 943 60 31 75

Liburutegia ..................................................... 943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................ 943 60 41 91Ur partzuergoa ............................................... 902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak.......................... 943 70 07 99

Anai Arte ....................................................... 943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Udal Musika eskola........................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Lurraldebus ...................................................943 41 52 08Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Bizkaibus........................................................902 22 22 65EuskoTren......................................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Parrokia .........................................................943 60 39 87Bikario etxea .................................................943 60 39 88Sta Katalina eliza ...........................................943 60 34 42Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Bestelakoak

4

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

Astegunak

6:50 / 10:00 / 13:30 / 19:30

Zapatuak eta Jai egunak

09:30 / 12:30 /16:30 / 19:30

MUTRIKURADONOSTIATIK

Astegunak

8:00 / 11:30 / 14:30 / 14:40 (Antiguotik) / 20:30

Zapatuak eta Jai egunak

10:30 / 14:30 / 17:30 / 20:30

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunak

6:55etik 21:55era, orduro eta

azkena 22:30etan

Ostiraletan bakarrik 23:05 / 00:55

Zapatuak

07:55tatik 22:55ra orduro.

Gauekoa 01:05 / 03:05 / 05:05 / 06:35

Jai egunak

8:55etik 20:55era orduro.

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIARA

Astegunak

7:15etik 20:15era orduro / 21:25 / 22:15*

Ostiraletan bakarrik 22:45* / 23:20* / 01:10*

*ez dira pasatzen Mendaroko ospitaletik eta Deban tunelean geratzen dira.

Zapatuak

07:15etatik 22:15etara orduro.

Gauekoa 23:55 / 01:55 / 03:55 / 05:55

Jai egunak

8:15etik 20:15era orduro. Azkena 21:25etan.

Ordutegiak Bizkaibusen zerbitzuekin koordinatudira Eibarren, eta Euskotren zerbitzuekin Deban.

*Otxagabia botika hemendik aurrera Lasuen-Elezgarai da

BILBOtik - ERMUA - ONDARROAra(autopistatik)

Astegun eta zapatutanorduro 07:10etan hasita - 22:10etan azkenaMUTRIKURAINO 14:10 / 18:10 / 20:10

Jai egunakorduro 08:10etan hasita - 22:10etan azkena

ONDARROAtik - ERMUA - BILBOra(autopistatik)

Astegun eta zapatutanorduro 05:40etan hasita - 19:40etan azkena

MUTRIKUtik (goiko errotonda) 06:25 / 07:25 / 15:25

Jai egunakorduro 06:40 hasita - 20:40etan azkena

Page 5: K154 bloga

Zeu

k E

san

gutunakMILA ESKER TALAIXAren IZENIANFroga hau posible bilakatu zenuten babesle eta laguntzailedenei. Denon artean, Mutrikun Triatloia praktikatu eta fro-gak antolatu dezakegula demonstratu dugu behin etaberriz. Zuen laguntzarik gabe hau ezin izango zen posible.Ilusioak, borondate ona, lana eta ekarpenekin bat eginikMutriku Euskal Trialoi Federazioko zirkuitoan sartu dugu.Eta ez gara geldituko. Oraindik hobetzeko bide luzea dau-kagu eta urtez urte hala egiten saiatuko gara. Guzti one-gatik taldekide guztion izenean MILA ESKER ETA LAISTERARTE

Talaixa Triatloi Klub-a

MUTRIKU KOPERNIKOREN TEORIAREN AURKAB+i taldeari berak egindakoaz kritika egin nionean, helburuhauek nituen: hizketan eginez iritzi desberdinak jakitea,denon arteko eztabaida piztea, eta herria berbizteko zirika-tzea.B+i, ikuspegi eta ideologia desberdinak zituen erakundezabala zena, politikan sartu denean, nire ustez partido poli-tiko bihurtu da.Mendekuagatik PNV bozkatzean, baztertu egin zituztenerakundearen ideologia batzuk, beste batzuk indartuz. Par-tido “sozial kristaua” bozkatuz, ez al dira agintzen ipini“sozial demokratak”? Ez da erraza ulertzen, zuzendaritzaeta liderra ez direlako aldatu, ala agian B+i=Burges (txikiak)intelektual (haundiak) bihurtu dira? Eurei bozka eman zie-tenek ez dute ikusten orain itxiagoa dela partidoa? Eta B+ibozkatuz PNV bozkatu dutela ikusita, ados dagoz? Horinahi zuten?Esaten nuenean Bufoiak eta Inozoak bereiztu egiten nuen:nire ustez Bufoiak B+i-ko zuzendariak dira, mozorratu eginzirenak komerian hasteko; eta euren ustez inozoak, bozka-tu zietenak. Gehienbat egin zutenaz zuritzeko ahalegineanhalako gauzak nahastuz: “liderrak nahi zuela PNV ipini…”,euren “goi-goikoak…” (zeinek, Jaungoikoak? arraioa! ezhainbeste!), “demokrazia gehiago izateko zela…”. Nik ustedut kolpeak izan direla erakundean eta udaletxean.Frantzian 68ko maiatzean ere berdin geratu ziren, bidegu-rutzean, jakin gabe zer egin, aspertuta, indar gabe, loakharturik. Halako batean Gunter Grass idazlearen “Latorriz-ko danborra”ko mutikoa Mutrikura etorri zen bere danborra-ren durrundararekin eta “Demokrazia, benetako demokra-zia nahi dugu!” oihuka beste askorekin batera bihurrikerian.Esnatu egin nintzen, konturatuz neu ere loak hartu nindue-la. Banengoen ba ezinezkoa zela. Mutrikuko herria geldirikdago eta hilda. Eta hori, mugimendurik ez egotea, partidoahulak, Gaztetxea itxita… Kopernikoren teoriaren aurkadago.Bukatzeko, argi gera dadila: B+i gauza askorengatik kriti-katu eta gero, B+i-koak ez direla eurak bakarrik kalte egindiotenak Mutrikuko demokraziari, eta ezta Bilduri. Txarradela batak bozka gehiegi izatea eta besteak bere menpeanizatea. Agian, Bilduk egin duena, eta lehenago PNVk,harrokeria eta despotismoa izan dira. Esan behar dut, baitaere, B+i-k denon aurrean aurpegia eman zuela udaletxekoaazaltzeko, ez Bilduko beste askok ezkutuan eta anonimato-an egin zutena, boto zuriak edo baliogabeak emanez nahizabstenituz…Maidagan eta Aierdi tar Luki ([email protected])

MUTRIKUKO UDALAK 500.000€ BUELTATUKO DITU!1. Mijoako HaztegiaMijoako industria gunean kokatu behar zen. 8 eta 9 pabi-loietan. 720 metro karratu. Bertan hiru gune aurreikusten

ziren:a) Akuakulturako enpresa proiektuak sustatzeko gunea. 3edo 4 proiektu daude eta urtero sor daitezke berriak.b) Bertako arrain eta barazkiekin egindako jakiak presta-tzeko gunea: enpresa proiektu bat dago.c) Esnekien gunea:

-Bideragarritasun plana eginda dauka.-Esne sektoreko ekoizle txiki eta ertainek historikoki eska-tutakoa da.

-Debabarrenean eta inguruko eskualdeetan 500dik goraesne ekoizle dago.

-Proiektu honen lehen hausnarketak 2014ko ekaineanikus ditzakegu, Garapen Batzordeko aktetan ikus daitekee-nez. 2. Mijoako Haztegiaren zertzelada nagusiak.

-Mutrikun enplegu berria sustatzeko ezinbesteko azpiegi-tura da.

-Udalak jasota dauka 500.000 € ko dirulaguntza-Bertatik sortutako produktuek "sanitateko errejistroa" luke-te.

-Foru Aldundiak urteroko gastuetarako diru laguntza eskai-ni zuen, aurtengo ekainean sinaturiko Hitzarmenaren bidez.

-Orain atzera egin du benetako egiarik esan gabe etasasiaitzakiak erabiliz.3. Mijoako Haztegiaren bideragarritasun planaz.

-Esnekietan 50 bezerorekin, 60.000 €ko gastua aurreikus-ten da urtero eta 17.000 € ko sarrerak.

-Dinamika hau 4-5 urtetan lortuko litzateke.-Mutrikuko udalak urtero 35.000 € jartzearekin aski litzate-ke, aurrekontuaren %0,7 suposatzen duelarik.

-Zaldibiako udalak aurrera egingo du eta Mutriku baino biz-tanle gutxiago dauzka, 1500 inguru. Urte batzuk barruEnpresa haztegi edo eraldaketa gunea izango dute. GUKEZ!

-Pertsona bat egun erdiz kontratatuko litzateke, urterokoGestio Plangintza bideratzeko:

- Bezeroak erakartzeko plana egingo luke- Instalazioen ardura hartuko luke- Ekoizpen antolamendua egingo luke.

-Zalantzarik gabe lortuko litzateke kofinantziazioa.4. Kontsiderazio orokorrak

-PNVren estrategia ekoizle handi eta intentsiboei lagun-tzea izan da. Azken 35 urtetan ikusi denez, porrot egin dueneredua sostengatzen du. Zergatik?

-Esne produktore hauek eta nekazariak orohar itota daude,prestamuez gainezka.

-Ekoizle txiki eta ertainak bultzatu behar dira, dibertsifika-zioan oinarrituta.

-Nekazaritza sektorea kinka larritik aterako bada, Mijoakomoduko guneak beharko dira.

-PNV-k proiektu honen aurka bozkatu du eta B+I taldeaabstenitu egin da, 7. botua PNVri emanez.

-Gaur gaurkoz, biek ala biek azken urte luzeetara begira-tuz, ez dute enplegua lortzeko planik aurkeztu. Inoiz ere ez!

-Ze etorkizun Mutrikurentzat? Zein herri eredu?-Oso harrituta gaude B+I taldeak gai honetan hartu duenjarrerarengatik. 2014ko abenduko plenoan, baiezkoa emanzioten proiektuari EH Bildurekin batera. PNV abstenitu eginzen.Proiektu honek etorkizun handia dauka, ondo hausnartuada, etorkizun oparoa du eta lanpostu berriak sortzeko ildo-an jarria da.BERRIRO ERE AUKERA BIKAINA GALDU DUGU!

Mutrikuko EH Bilduko 6 zinegotziak

Kalaputxik irakurleen gutunak plazaratzen ditu. Datozen ordenean eta espazioak eskaintzen duen aukeraren barruan, moztu edo hurrengohilerako laga dezakegu. Gutunak izen abizenekin bidaliko dira: Kalaputxi, Barrenkalea 12 behea, 20830 Mutriku edo internet bidez bidaltze-ko: [email protected] edo [email protected] 5

Page 6: K154 bloga

Pu

ri -

pu

rix

an

6

Pasa den 2015eko ekainaren 30ean onartu zen lege-biltzarrean KIDETZA elkarteak aurkeztutako lege pro-posamena eta urriaren 10etik martxan dagoenaEAEan.

Kidetzak proposatzen zituen aldaketa nagusiakhauek ziren:

1. Zaintza partekatuari lehentasuna ematea (guraso-en artean adostasunik egon ez arren eta bien artekoerlazioa konfliktiboa bada ere).

2. Etxebizitzaren inguruan Kidetzak proposatzen duautomatikoki saltzea eta etekinak banatzea (ez dukontutan hartzen kide biak egoera berdintsuanbadaude).

3. Gizarte bitartekaritzarako bisitak derrigorrezkoakizatea.

4. Biolentzia sexistak ematen direnean, amaren sala-keta ez dela nahikoa aitak bisita kontrolatuak izateko,epailearen sententzia bat egon behar dela, amak egiaesaten duen edo ez frogatzeko.

Lehenengo puntuari dagokionez, zaintza partekatua,banatzen diren gurasoen artean adostu beharko litza-teke eta ez litzateke izan behar, epaile batek ezarribeharrekoa.

Zaintza partekatua lehenestea eta legez ezartzeakasu guztietan eta batez ere gaizki konpontzen direngurasoen artean, errore bat izan daiteke.

Kidetzak dio (IV. kapituluan, seme alaben zaintza-ri buruz 8.artikuluko 2.puntuan), gurasoren batbanatutako kustodiaren aurka badago edo bigurasoen arteko harremanak txarrak badira, horiez dela eragozpena izan behar zaintza partekatuaemateko orduan…

•Gurasoak ez direnean adostasunetara ailegatzenbeti ere, umeen kalterako izaten da haien portaera.Gurasoek ez dute heldu modura jokatzen eta haurrekez dituzte nagusien arteko gatazkak ulertzen. Harre-manak txarrak badira ez dago komunikazio onik...hortik hasi eta zerrenda luzea egin daiteke…

Errespetua galtzen da besteariburuz gaizki hitz egiterakoan,orduak eta arauak ez diraerrespetatzen, haurren mese-derako diren ereduak ez dirajarraitzen, benetako gurasoakbeste batzuengatik ordezka-tzea, ama edo aita ikusezinabihurtzea (ahazteak oroimena-ren galera dakar, eta oroime-nak maitasunarekin zerikusi zuzena du…) indarkerianbukatu arte: biolentzia berbal eta fisikoak kasu ba-tzuetan.

•Epaile batek ezin du bien arteko gatazka konpondu.Gaur egun eratuta dagoen bezala ez behinik behin.2012ko urrian, familiako abokatu eta epaile batzuktxosten bat atera zuten eta kanpoko zerbitzuenlaguntza eta tresnak behar zituztela azpimarratzenzuten dokumentu hartan.

•Epaile batek haurren ongizate ekonomikoa eta etxe-bizitza bat izatea bermatzen du baina alde emoziona-la, hezkuntza eta osasuna gurasoen esku geratzenda.

Gurasoen artean adostasunak aurkitzea ez da errazaizaten banatu berritan. Bikoteak erantzun emoziona-len bila joaten dira epaitegietara, baina epaitegiek ezdute erantzun emozionalik ematen.

Bestalde, zaintza partekatua ondo daramaten gura-soen artean zaintza arduratsua eramateko inplikaziomaila oso altua da. Baina, zer da zaintza arduratsua? Babestu, irakatsi, partekatu, arduratu, errespetatu,defendatu, sendatu, lasaitu, laztandu, gauetan lo egingabe geratu, oinez irakatsi, jaten eman eta garbitu,beraien arazoez arduratu, arauak eta mugak jarri…Zerrenda amaigabea eta bizitza guztirakoa.

Zaintza arduratsua eramateak zer suposatzen du?•Eredu eta arauei buruz familia bakoitzak dituen kodebereziak kontutan hartu behar direla.

•Elkarbizitzarako beharrezkoak diren praktika onakizaten jarraitu behar ditugula: familian elkarlana,batak besteari laguntasuna ematea, iritziak eman eta

ZAINTZA PARTEKATUA (I)EPAITEGIAZ AT BADIRA IRTENBIDEAK

Page 7: K154 bloga

Pu

ri - pu

rixan

7

jasotzea, adostasunetara heldueta erabakiak hartzea…Horretarako behar beharrezkoada gurasoen arteko komunika-zioa (eta urriaren 10etik aurreraindarrean dagoen legeak–Kidetza elkarteak aurkeztuduen legeak– ez du hau konten-platzen).

Errealitatean gurasoen %8akbakarrik lortzen du bere kabuzadostea zaintza partekatuaberaien seme-alabentzat, etahauxe da, hain zuzen, aldatubehar den egoera. Haurren ongi

izatean benetan arduratzen den gizarte bat, gurasoenzaintzaz ere arduratu beharko litzateke (zaintzen due-nari zaindu).

Beraien kabuz adostasunetara ailegatzen ez dakitengurasoek laguntza behar dute. Egia da epaileek ezindutela hau konpondu eta epaile batzuk kanpokolaguntzak eskatzen ari direla, baina egia da ere gura-so batzuk ez direla gai beraien kabuz konpontzekoeta laguntza behar dutela banaketaren bidean. Bainaegoerari aurre egiteko kontrakoak puntu asko dira:

•Gurasoak bakarrik daude egoera berri baten aurre-an. Horrek suposatzen duen stresa, antsietatea,etxez aldatu beharra… gizartearen presioa… (osasu-nean kalte larriak jasan ditzakete).

•Gizarte zerbitzuetako bitartekaritzak hirietan zentra-lizatuta daude, eta herri inguruetan daudenak noiz-behinkako zerbitzuak eskaintzen dituzte.

•Gizarte zerbitzuetara laguntza eske joatea gaizki iku-sita dago zenbait herritan eta zerbitzuak erabili dituz-ten zenbait guraso epaituak sentitzen dira.

•Familia bakoitza indibidualki tratatzen da, egoeraberdina jasatzen duten beste familiekin kontakturikizan gabe (aukeran eman ahal da). Sentitzen dutenbabes-gabezia ikaragarria da.

•Haur eta nerabe askori lotsa ematen dio gizarte zer-bitzuko psikologoarengana joatea.

Badago irtenbiderik?... Gizarte zerbitzuetako eremuazabaltzea eta indartzea, posible al da?Horretarako justizia, hezkuntza eta osasun arloenarteko sareak edo nolabaiteko konexioak bilatu

beharko lirateke epaitegietatik kanpo.

•Zaintza partekatua ondo daramaten gurasoen trans-misioa egotea oso garrantzitsua litzateke eta gurasohauen seme-alabak ere, beraien esperientzia trans-mititu ahal dute.

•Bizikidetza bultzatu beharra dago eta hezitzaile onaketa ondo prestatuak behar dira horretarako.

•Taldeko lana egitea oso garrantzitsua da, azken fine-an familia bat talde bat delako. Hitzegiteko txandaketa besteen iritziak entzuten ikasi, gurasoei erakutsinola iritsi adostasunetara eta praktikan jarri, emozio-ak kudeatzen irakatsi, emozioak gauza materialetikbanatzen ikasi, pertsona nagusien arteko akordioakegin eta praktikara eraman, haurrei egoera berriaulertarazteko tresna egokiak eman.

•Gizarte zerbitzuetatik, laguntza juridikoa eskaini:adiskidetzeko prestatutako abokatuak eskaini, ados-tasunetara bultzatzen dutenak, ez epaiketara.

Eta batez ere, haur eta gurasoen osasun zainketabermatzea. Haur eta gurasoek sentitu behar duteemozionalki zainduak daudela. Jakina da antsietate,egonezinak, gaixotasunak, eskola porrotak… ematendirela. Horiei aurre egiteko bideak jarri beharko lirate-ke.

Guraso bien etxebizitzak hurbil egoteak asko lagun-tzen du, baina hau ez da errealitatean ia inoiz gerta-tzen.

Gurasoak ondo sentitzen badira, haurrak ondo senti-tuko dira eta epe luzean gizarteko arlo guztietan isla-tuko da: lanean, ikastolan… lagun artean.

Gaur egun, Euskal Herrian ez dago horrelako gunerikbaina aurrera eramatea lortuko balitz, luzarora buru-komin eta diru asko aurreztuko lirateke.

LEGE BERRIA EZAGUTZEKO

Interneteko helbide honetan aurkitu dezakezue:https://www.euskadi.eus

Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala:EHAA 129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala.

7/2015 LEGEA, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia

harremanei buruzkoa

Page 8: K154 bloga

Bi

hit

zeta

n

8

EMAKUMEEN LOKALA, INAUGURATUTAEmakumeen Mundu Martxa Mutrikutik hurbil pasa-tzen zela baliatuta, Emakumeak Mutrikun Abixan(EMA) taldeak San Agustin lokalean daukan lokalainauguratu du. Emakumeen Mundu Martxaren ingu-rukoak lantzeko baliatu zuten, bide batez, eguna.“Taldea ez dugu itxia izatea nahi. Herritarrek partehartzea nahiko genuke eta haientzako ateak zaba-lik edukiko ditugu”, aitatu dute. Era berean, facebo-ok bidez, azaroa “bereziki potentziatu” nahi duten

hilabetea dela jakinarazi dute.

TRANPA KALEN ZERBITZUAKHOBETZEKO LANEAN ARI DAUR-PARTZUERGOAUr-saneamendu hoditeria eta gasinstalakuntzak berritzen ari diraTranpa kalean. Udaletik adierazidutenez, saneamendu-sistema osozaharkitua zegoen eta behe aldekolokaletan ur isuriak zeuden. Obrarenkostua 75.000 eurokoa izango da,baina Gobernaziotik azaldu dute-nez, ur-partzuergoak ordaindukoditu lanak; beraz, Udalarentzat ez

du kosturik izango.

MUTRIKUN GRABATUTAKO TELESAILA URTARRILEAN HASIKO DIRA EMITITZEN Eskamak kentzen. Izenburu hori dauka Iñigo Lezertua mutrikuarrak eta César Rodríguez Blancorenproiektuak. Kontserba-lantegi batean girotutako komedia dramatikoa da, eta Barbara Goenaga, Loli Asto-reka, Itziar Aizpuru, Elena Irureta eta Karmele Larrinaga ditu protagonista. Filmaketa egin aurretik, herri-ko kontserba-lantokietan ibili ziren ETBkoak. Gerora, hiruzpalau egunez grabaketak egiten izan ziren

portu inguruan. Pelikulan zenbait herritar ere ikusi ahal izango dira, aktoreekin aritu baitira, buruz buru.

GEOPARKEKO GIDARI IZATEKOIKASTAROA ESKAINIKO DUTE Geoparkeko gida izatea nahiko luketen guztientzat ikastaroaantolatu dute azarorako. Gehienez, 20 ikasle izango dira onar-tuak. Hori dela eta, lehenbailehen izena ematea gomendatzendute Geoparketik. Besteak beste, honako hauek edukikodituzte kontuan: Titulu akademikoa, hizkuntza tituluak etagidari lanean esperientzia izatea. Izena emateko, ikaslebakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu. Zehaztasun guztiak

geoparkea.com orrialdean aurkitu daitezke.

Page 9: K154 bloga

Bi h

itzetan

9

MUTRIKU EKINEAN TREBAKUNTZA-IKASTAROA MARTXAN JARRIKO DUTE URRIAN Enpresen sorrera eta ekintzailetza sustatzeko eta laguntzeko helbu-ruarekin, Mutrikuko Udalak eta Debegesak, aurten ere, Mutriku Ekine-an trebakuntza-ikastaroa eskainiko du urrian. Enpresa edo negoziopropioa abian jarri nahi duten herritarrei dago zuzenduta. Ez da beha-rrezkoa aurrez enpresa-ideia bat izatea. Ikastaroa urriaren 19, 21, 23,26, 28 eta 30ean izango da, 09:30etik 13:30era, Konde kaleko bule-goan. Parte hartzea doakoa izango. Parte hartu nahi dutenek, aurrezizena eman behar dute, 943 60 33 78ra edo 943 82 01 10 telefonora

deituta, edota [email protected] helbidera idatzita. Plaza mugatuak dira.

ANGELMAN SINDROMENAREN IKERKETA SUSTATZEKO, DANTZANAngelman sindromearen inguruko ikerketarako diru-bilketa egiteko Zumba master class bart egingo dute,urriaren 25ean. Ikastaro trinkoa izango da, 11:00etatik 13:00etara kiroldegian egingo dena. Umeek 5euroren truke parte hartu ahal izango dute, helduek, berriz, 10 euro jarri beharko dituzte. Ikustera hurbil-du nahi dutenek 2 euroko laguntzaren truke sartu ahal izango dute (lehiatilan 3 euro). Erreserbak egite-ko honako zenbakira deitu: 685 770 914. Master class-a emango duten irakasleen artean, Unai Centeno

mutrikuarra egongo da.

ARBE HOTELARI 2015eko TURISMO SARIA EMAN DIOTE Berrikuntza Bultzatzeari Turismo Saria. Hori da, aur-tengoan, Eusko Jaurlaritzak Arbe Hotelari emateaerabaki duen saria. Iñigo Urkullu lehendakariak, urria-ren 20an, banatuko ditu sariak, saridunen lanarenbalioa nabarmentzeko ekitaldi batean. Arbe Hotela-ren hautagaitza Debegesak aurkeztu zuen. Sariaematerako orduan, besteak beste, arrazoi haueaknabarmendu nahi izan dituzte: geotermia bidezko airea girotzeko instalazioa,energia modu eraginkorrean kudeatzea, hatz-markazko sarraila, pintura ekologikoa, natura-baliabideenaprobetxamendua, karearen kontrako sistema, garbigarri ekologikoak eta gosaltzeko produktu ekologi-koak. Gainera, teknologia berriak eta sare sozialen erabilera ere aintzat hartuak izan dira.

SATURRARANGO ETA OLAZKO ESKALADA ESKOLAK PREST Saturrarango eta Olazko eskalada-eskolak berri-kusi eta, behar izan denetan, konpondu dituGipuzkoako Eskalada Eskolak, Aldundiak eman-dako diru-laguntza bati esker. Olazko kasuan, goi-tik behera berritu behar izan dira ibilbideak. Satu-rrarango kasuan, berriz, duela bi urte Aurrerak etaSorginerrekak egindako lana berrikustea tokatuzaie gehienbatean. Izan ere, Ondarroako etaMutrikuko eskalada taldeek Saturrarango eskolaia bere osotasunean berritu zuten, duela bi urte.Orain, Gipuzkoako eskolak berrikuntza horietara-ko diru-laguntza jaso duenez, bertoko taldeekparetean jarri zuten materiala berreskuratzekoeskaria egin dute, baina momentuz, ez dute eran-

tzun garbirik jaso.

MERKATU PLAZAN ZAZPI POSTU ENKANTERA ATERAKO DITU UDALAKMerkatu plazako zazpi postu herritarren eurenproiektuak garatzeko egokitu ditu Udalak. Merka-tu plaza biziberritzeko martxan zeuden ekintzenartean dago postuen enkantea ere. 4,31 metrokarratu ditu txikienak eta handienak 18,65. Uda-lak 10 urtetarako lagapena egingo du, luzapene-rako aukerakin. Postuen gaineko baldintzen ingu-ruko zehaztasunak urria amaitu orduko, Gipuzko-ako Aldizkari Ofizialean argitaratzea espero dute.“Hala gertatu bezain laster, Udalak horren berriemango du. Baina interesatuek, aurrez ere, turis-mo bulegora etortzea badute. Zeintzuk direnjakinda, guk abisatuko genieke zuzenean”, azal-du du gai hori koordinatzen aritu den Marta Amo-

narriz teknikariak.

Page 10: K154 bloga

Lan

gir

uan

10

XABIER AGIRRE ANDONEGISitab System SL enpresaren gerentea

Ekintzaile sena umetatik darama eta, baserrikoheziketa ondo barneratua duenez, garbi du ondoegindako lana dela luzarorako emaitzak emangodituena. Halaxe ari da bideratzen bere enpresa,itxitura eta altzari bidez espazioak antolatzeradedikatzen den enpresa.

Nolakoa izan da zure bilakaera pertsonala enpre-sa hau eraikitzera iritsi arte?Betidanik, gazte gaztetatik, neure kontura zerbait egi-tera bultzatu nauen zerbait izan dut ene buruan;baserritarron sena dela diote batzuek, eta egia dajaso dudan heziketa bide horretatik joan dela.Gazte askoren modura, eskolatik hasi nintzen egoeraindustrialerako prestatzen. Oinarrizko ikasketak eginondoren, Maisutza Industrialeko ikasketak egin nituenmekanika eta motorren alorrean. Ingeniaritza Tekni-koko lehen urtea hasi nuen jarraian, baina eskola pro-fesionaletik salto izugarria sumatu nuen gai teorikoe-tan, eta ez nintzen moldatu, ezta behar adina ahale-gindu ere, nire izaerak beste zerbaitetara bultzatzenninduelako, eta utzi egin nuen. Ordurako soldadutza-rako luzapena nuenez, Delineatzaile Maisutzari heldunion. Horrela, bi maisutza ezberdin eskuratu nituen.

Ikasketak amaitu eta lan mundurako jauzia egin nuen.Aurrena, ABC konpresore enpresan muntaketa lineansei hilabeterako kontratuarekin. Sei hilabeteak betebaino lehen, kontratu finkoa eskaini zidaten, bainasenak beste mundu batera bideratzen ninduenez, sol-dadutzaren aitzakia jarri eta utzi egin nuen lan hura.Soldadutzatik libratzea egokitu zitzaidan gero, etahogei urte nituela izan nuen aukera lan berri bati eki-teko: auto-salmentari. Asko ikasi nuen lanbide horre-tan: maila guztietako jendearekin tratua izaten, auto-en finantzaketa bankuekin gestionatzen eta bestezenbait gestio administratibo egiten. Hiru urte bete-tzerako, salmenta-buru nintzen, eta finantza munduahurbiletik bizitzea tokatu zitzaidan. Ardura horretan biurtez jardun eta gero, enpresako giroak eta egoerakhalaxe eraginda, enpresa langileon artean hartukogenuela proposatu nion nagusiari estudio finantzariodotore bat prestatu ondoren, baina, lehenengo baie-tzaren ondoren ezetza nagusitu zenez, beste urte bat

lanean jarraitu eta, nireak goia jo zuela jabetuta,beste jauzi bat egitea erabaki nuen hogeita sei urte-rekin. Ezaguna nuen eta interiorismo alorrean lan egi-ten zuen enpresari batekin hitz egin ondoren, banue-la lekua bere enpresan, eta komertzial teknikari beza-la hasi nintzen lanean nire delineatzaile ezagueraktarteko. Udaran izan zen, besteak oporretan zirenbitartean. Bueltarako zenbait proiektu bideratutanituen. Nire lanagatik zein bazkideen arteko bestegauza batzuengatik, kontua da urriaren bukaeranbazkidetza proposatu zidatela. Etxea eraikitzekoaurreratuta nituen sosak erabiliz, akzioen %25 esku-ratu nituen. Hamar urte egin nituen enpresa hartan.Esango dut asko ikasi nuela alor tekniko zein komer-tzialean, baina, berriro ere senak bultzatuta, alde egi-tea erabaki nuen, beste proiektu enpresarial bateansinesten nuelako, eta orduantxe hasi zen sortzenSitab System SL. (www.sitab.es)

Zergatik produktu hori? Ez al dago konpetentziahandia merkatu horretan?Ez da erraza egun batetik bestera enpresa bat mun-tatzea. Azken hamar urte haietan landutakoari jarrai-tuz, ezagutzen nuen produktua fabrikatzera bideratunintzen; jakina, royaltyak tarteko, ez neukan produktuberbera fabrikatzerik, eta diseinu berriak egin beharizan genituen eta patentatu –diot genituen, bi lagunenartean eraiki genuelako Sitab, orain bederatzi urte–.Merkatua ondo ezagutzen nuen, eta neuk nahi nuenerara antolatu genuen enpresa eta banatzaileensarea.

Xabier Agirre Andonegi, Aitor Mugerza Agirre, Goizane Belaustegi Basterretxea, Juan Martin Albizu Mendaña

Page 11: K154 bloga

11

Zergatik Itziarren?Badu zerikusirikkokapenak bezeroe-kin?Ez. Gure bezeroakkokapen zabaleandaude ezarrita, eta hur-biltasuna ez da helbu-rua beste zenbait pro-dukturekin gerta daite-keen modura. Hiruplantatan egiten dugulan: enpresa zentralahauxe da, hementxeegiten dira proiektuak,eta moduluak erehemendik irteten diramuntatuta; estrukturametaliko guztiak Orionegiten dira –nire bazki-

dearen enpresan–; eta hirugarren batek egiten dizki-gu panelak Azpeitian –talde-lan bezala, non %80Sitab-entzat egiten duen–. Proiektu eta lan guztiakhemendik fakturatzen ditugu.

Sistemak patentatuta dituzue. Zer esan nahi duhorrek?Patentearekin adierazi nahi dugu guk fabrikatzenditugun moduluen estruktura-sistemak geureak dire-la, ez beste inorenak. Horretan lan handia egin dugueta hobetzen saiatzen gara, muntaketak ahalik etaerosoen eta kalitate hoberenean egiteko.

Pertsonei garrantzi handia ematen diozue. Zerga-tik? Nolakoa da zuen egitura?Hogei lagun gara, lau mutrikuarrak eta beste guztiakingurukoak; beraz, hurbiltasuna lortzea ez da baterezaila. Talde lanerako prestatu gara eta halaxe funtzio-natzen dugu, denok baitakigu indarrak batuz egindezakegula aurrera. Hala ere, haratago joan nahidugu enpresari eta langileen arteko harreman horie-tan. Ez zait iruditzen sindikatuen funtzioak egungoegoerara moldatzen direnik, berdin diot enpresari bat-zuen gestioaz ere. Beste estadio batean bizi nahidugu. Emanak ditugu urrats batzuk: gure hitzarmenpartikularra dugu, ezarria dugu sailkapen profesiona-la koefizienteekin eta, datorren urterako, mozkinenpartiketa ere abian jarriko dugu.

Etengabeko hobekuntzaren bidean, geure langileeniradokizunei ez ezik, bezeroen eraikinetan gure pro-

duktuak muntatzen dituzten azken langileenei erejartzen diegu arreta egunero, ahalik eta errazen etazuzenen munta ditzaten; horrela, gure produktuaaldatzen goaz. Esango nuke %50 hobetu dugula jadabederatzi urte hauetan.Guk fakturatzen duguna estruktura, panel, beira etaabar izan arren, gure lanaren zatirik garrantzitsuenabezeroarentzako proiektuak egitea izaten da. Horidela eta, langileon bi heren proiektuetara dedikatuakgaude.Orain dela lau/bost urtera arte, presupuestatutako biproiektutatik bat fabrikatzen genuen, orain, berriz, kri-siaren eragina dela-eta, lautik bat baino ez duguixten, baina merkatua asko zabaldu dugunez, lehen-go bikoitza presupuestatzen dugu. Hori dela eta, mer-katuak daraman bideari begiratuz, laster, lehengomailara bueltatzea espero dut: bi proiektutatik batfabrikatzera, alegia.

Kalitate integrala aipatzean, zer adierazi nahiduzue?Integrala deitzean esan nahi dugu alor guztiak kon-tuan ditugula: ekodiseinua lantzen dugu hasi lehen-gaietatik eta fabrikazioraino. Prozedurak zehaztasunhandiz markatuak ditugu eta, akatsen bat gertatuzgero, prozedura horietan ezartzen ditugu aldakuntzakberriro gerta ez dadin.

Ohiko diren kalitate arau guztiak betetzen ditugu,baina horiez gain "Basque Country" kalitate mailagehitu diogu produktuari, geure jokamoldean etageure kalitatean sinesten dugulako, euskaldunokbagarelako ikur merkatu internazionalean.

Horretaz gain, hornitzaileei garrantzi handia ematendiegu. Bezeroa jomugan, hornitzailerik egokienakditugu produktu zein zerbitzu-gaitasun aldetik, eta ezdugu jokatzen soilik prezioari begira. Besteak beste,guk bezeroei eskaintzen dizkiegun epeak betetzekogai izan behar dute gure hornitzaileek.

Norantz ireki duzue merkatua?Beti ahalegindu izan naiz bezeroak merkatu zabaleanaurkitzen, tokiko eta uneko arazo ekonomikoak ahaliketa eragin gutxiena izateko guregan. Gaurko egunez,fakturazioaren %34 esportatzen dugu. Jadanik hirukontinentetara saltzen dugu: Europa, Hego Amerikaeta azken bezeroak ekialde hurbilekoak ditugu–Kuwait eta Turkiakoak–. Eskuartean dugu Sitab-ekinoiz egin duen eskaintzarik handiena, Turkiarako da,eta sinestun naiz tratua ixteko aukera handia dugula.

Xabier Agirre Andonegi, Aitor Mugerza Agirre, Goizane Belaustegi Basterretxea, Juan Martin Albizu Mendaña

Page 12: K154 bloga

12

MALEN

ALDALUR

AZPILLAGA“Feminismoak aurrera egin duen arren,asko dago egiteko”

Gaztea izanagatik, zenbait saltsatako perrexiladela esan daiteke. Kazetaritza Leioan bukatuaurretik, hirugarren urtean, Sevillara joan zengaztelania hobeto ikastekotan, baina euskaldu-nekin bildu zen. Etxetik kanpo egoteak mesedeegin ziola dio. Karrera bukatu eta Berria egun-karian eta Argia astekarian aritu zen bekadun.Egun, horiekin kolaboratzen jarraitzen du.Azkenaldian, Klitto! atari digitalak ekarri duberriro gure ahotara.

Nondik dator Klitto!ren kontua?Hiru lagunen gauza izan da. Bi kazetariak gara eta,hirugarrena, euskal filologoa. Ez gara feminismoanadituak, baina gaiak erakartzen gintuen. Gureasmoa atari bat sortzea izan zen non guk informa-zioa jorratuko genuen eta kolaboratzaile sare batekegingo zuen berea. Hasieran, hobby gisa hartugenuen, baina nolako harrera izan zuen ikusita,pixka bat beldurtu egin ginen. Dena den, ez geun-

den bakarrik, gure inguruangaiarekin lotura zuzena dute-nak ditugu eta horiei esker etabidean kateatu direnei esker,atari dinamikoa eta interesga-rria sortu dugulakoan gaude.

Norengana zuzentzen zarete?Ez diogu inori aterik ixten, ataria zabalikdago nahi duenarentzat. Egia dagehiengo handiena jende gaztea eta

emakumezkoa dela eta jende helduagoaren beha-rra sentitzen dugula. Alde batetik, plataforma digi-tala izanik, normala da gure irakurleen ehunekolaurogeia gaztea izatea. Eta idazten dugun gehie-nak emakumeak izanda, horrek irakurleen perfile-tan emakumeena gailentzea dakar. Ateak zabalikdaude gizonezkoentzat ere, eta animatu nahi geni-tuzke emakume, gizon, gazte zein heldu gurekinbatera aritzera.

Aldaketa handia eman da feminismoaren ingu-ruan?Aldaketak eman dira eta lehenengo planoan jarrida, bai onerako eta bai txarrerako. Horrek kritikaasko ekarri ditu, eztabaida asko eta bi aldeetarakojarrerak. Nik uste dut lan handia egin dela eta horiikusarazi egin behar dela. Uda honetan, zoritxarre-ko berri ugari eman dira emakumeen inguruan jaibueltako eraso sexistak medio. Hortxe ikusten dazenbat egin den eta zenbat dagoen egiteko.

Klitto!n feminismoa eta maskulinitatea ereaipatzen edo lantzen dira…Interesantea iruditzen zitzaigun gai hori plazaraateratzea, maskulinitatetik ere badagoelako zeregin. Badugu Klitto!n gizonezko bat eta sarri lan-tzen ditu maskulinitateari buruzko gaiak, badakigukorronte bat badagoela eta irakurle gehienak gizo-nezkoak dituela. Maskulinoa beti lotu izan da pribi-legioekin, baina horrek badakartza gizonezkoen-tzako albo-kalteak ere. Berak idazten dituen postak

Page 13: K154 bloga

13

iristen dira mundu maskulinora; identifikaziokontua izango da. Feminismoa emakumekontutzat har-tzea akatsa da. Gizartearenzati batean ondo ikusia dago feminismoa,baina prestigioa hartu duen heinean etsaiasko ere sortu zaizkio.

Kontrako jarrerak aipatu dituzu…Ez dakit gero eta ugariagoak diren ala berdintsudiren eta gehiago ikusten diren. Baina, hala ere,uste dut feminismoa ari dela bere lekua irabazten.Gure webgunea abiarazi aurretik sare sozialak jarrigenituen martxan: Twiterra eta Facebooka. Inorkez zekien zeintzuk ginen eta zer egin behargenuen, bakarrik feminismoari buruz atari bat sortunahi genuela eta euskaraz izango zela. Ikusigenuen bazegoela hor hutsune informatiko bat etajendeak nahi zuela informazioa jaso. Ez dakit Kli-tto!k betetzen duen hutsune hori, agian ez, bainauste dugu jendeak eskatzen zuen tresna bat izangaitezkeela edo izan daitekeela Klitto.

“Klitto!”… erakargarria, deigarria da izena…Hasieratik jarri nahi genion izena, izan ere, ematendu proiektu batek izenik ez badu, pixka bat aireanbezala gelditzen dela, eta berea kostatu zitzaigun,alajaina! Euskara jatorrean izango zen izen batnahi genuen, berebiziko garrantzia ematen genioneuskaraz izateari eta feminismoarekin edo emaku-mearekin zerikusia izango zuena. Orduan LeirePalaciosek artikulu batean erabilitako hitza ikusigenuen egoki: “eta klitto” . Gu orduan Eibarko herrialdizkariarekin gogoratu ginen (…eta kitto!) etahasierako “eta” kentzea pentsatu ondoren, Leireribaimena eskatu genion eta aurrera.

Logoak ere badu mamirik…Ana Andonegi Legarda mutrikuarrak egindakoa da.Gure laguntzailea da. Ordenagailuaren atzean ego-ten dena, diseinu kontuak berak eramaten ditu. Gutako inork ez genekien gauza tekniko horietazeta benetan dakien batekin ari gara, Anarekin.

Proiektu honekin konturatu naiz zenbat lagun etazenbat gabezia ditudan. Zerbait jakin arren, hone-lako proiektu bat abiarazteko asko jakin behar da,ondo egiteko, noski: administrazio mailan, diseinumailan, informatika mailan, argazkigintzan. Eta orduan konturatzen zara zenbat lagun dituzun,izan ere, beti ari zara faboreak eskatzen. Gure eza-gun eta lagunez gain, jende berria ezagutzea ereekarri digu, eta oso aberasgarria izan da guretzat.

Hiru lagun hasi ginen eta egun talde bat gara. Egu-neroko lana eskatzen digu honek. Kostu pertsona-laz gain, kostu ekonomikoa ere badu.

Eta nondik dator dirua…Dirua gure poltsikotik ateratzen da. Lagunei eskerez da garestia izan, lana debalde egin dutelako,baina, hala ere, gutxieneko gastuak ditu. Administraziotik ere, agian, lor daitezke diru-lagun-tzak, baina horrek dependentzia bat ere badakarberarekin. Hala erabakiko bagenu, norbaitenlaguntza beharko genuke, guk ez dakigu-eta ezerkontu burokratikoez. Esfortzu handiena pertsonala da, egunerokotasunaeskatzen duelako eta guk beste leku batzuetatikatera behar dugulako bizimodua. Maila pertsonalean, oso aberasgarria izan daproiektua eta zapore goxo horrekin gelditzen gara.

Eta aurrera begira…Egun ZuZeu atari digitalean ari naiz eta urrian Bil-bora joango naiz “Ikasketa feministak eta genero-koak” masterra egitera. Horretaz gain, Argia aldizkariarekin kolaboratzenjarraituko dut eskatzen didatenean, eta ez dut usteaspertzeko denborarik izango dudanik.

Page 14: K154 bloga

14

Eu

sker

ia

BERRIKETALAGUNA 2015-2016Mutrikun Berriketalagun proiektuari joan den ikastur-tean eman zion hasiera BaiTxo! Euskara taldeak. Egi-tasmo horren helburua da euskara modu ludikoan etaerlaxatuan praktikatzea, eta taldea euskara hobetueta laguntzeko prest daudenen artean osatzen da.Esan bezala, oraindik, ibilbide motza du taldeak,baina gogoz eta motibatuta heldu diote dagoenekopartehartzaileek. Aurreko ikasturtean 4-5 bikote ibiliziren jo eta ke euskara praktikatzen eta era bereangauza desberdinak egiten, zeren mintza praktika egi-teaz gain, bikote bakoitzak erabakitzen du zer egin,esaterako: kafe bat hartu, paseatu, kirola egin,marraztu, erakusketa batetara joan, bidaiatu, txango-ak egin…Hala ere, Berriketalaguna proiektua zer den YolandaOliveirak (42 urte) eta Arantxa Garagartzak (46 urte)osatzen duten bikoteak hobeto aurkezteko du.

Aukera izan aurretik antzeko proiektuak ezagu-tzen zenituzten? Mutrikun nola enteratu zinetenBerriketalaguna egitasmoarekin?Yolanda: Nik Ameriketan ezagutu nuen, baina ingele-sa praktikatzeko. BaiTxoko kide baten bitartez ezagu-tu nuen proiektua eta animatu egin nintzen.Arantxa: Euskal Herri maila, AEK-ren proiektua, Min-tzalagun bezala ezagutzen nuen, eta lagun asko ber-tan sartuta daude bakoitza bere tokian. Ikastolan,BaiTxo!-ko kanpainan jendea behar zela eta, animatunintzen.

Zenbat denbora daramazue bikote bezala? Zermoduko esperientzia? Aurretik ezagutzen zine-ten?Y: Bistaz ezagutzen ginen. Esperientzia bezala osoona. Gure alabak ere, honen ondorioz, batera daude

Bilbon Unibertsitate pisuan.A: Ikasturte bat daramagu. Nik Yolandaren senarraezagutzen nuen txikitatik, baina bera ez. Barre askoeta kirola ere egiten dugu. Marrazketa ere asko gus-tatzen zaigu, elkarlaguntzen ibiltzen gara.

Zer egiten duzue geratzen zaretenean? Zenbataldiz? Non?Y: Astean behin baten gara, pare bat ordu gutxi gora-behera.A: Ariketak ere egiten hasi ginen, egunkaria hartu etaeztabaidatzeko. Gizonarekin ere euskaraz egitekoohitura ere hartu behar du.

Zer da zuentzat Berriketalaguna? Zer emandizue?Y: Euskara aldetik erraztasun gehiago. Lagunak egi-teko era bat da eta gauzak konpartitzeko.A: Lagun bat eman dit. Jendeak gizarte honetan ezdu gauzak partekatzeko ohiturarik eta modu hau osoaberatsa da.

Euskara praktikatu edota euskara ikasten lagundunahi dutenei gomendatuko zenieke? Zergatik?Y: Bai. Erraztasuna eta ohitura hartzeko modu onada; adibidez, nire kasuan, alabekin euskaraz ondoegiteko balio dit.A: Bai. Aurretik esandako guztiagatik. Euskara gurealtxorra da eta modu hau oso praktikoa da. Edozeineremutara eraman daiteke euskara.

Egon adi! Hasi da ikasturte berria! Euskara hobetunahi duen jendea falta zaigu martxan hasteko, besteguztia prest dago. Gogoa eta euskara praktikatzenlagunduko duen jendea ere listo dago! Borondatez arigaren herritar partehartzaileak gara. Animatu zaitezzu ere, bai euskara praktikatzeko edota euskara

hobetzen laguntzeko. Denok dugu hemen lekua!

Kontaktua: [email protected] edota BaiTxo!-ko kideren batekin harremanetan jarri.

Page 15: K154 bloga

Nahi eta ezin: gozatzea

ezinezkoa dirudienean

Kaixo! Nire kasua azalduko dizuet jada denboratxoapasa baita eta ez bainaiz gai nire kabuz konponbidebat topatzeko. Orain dela hilabete batzuk ni baino gaz-teagoa zen neska bat ezagutu nuen, berak 20 beteberri ditu eta nik 30 baino gehiago. Dena ondo zioanoheratzea burutu zitzaigun arte. Hasieran uste nuenmutil guztiei noizbait gertatzen zaien hori dela bainabehin eta berriz saiatu gara eta ezinezkoa da. Segituanberotzen naiz, bai, baina baita segituan dena galduoheratze momentua datorrenean. Neska honekin ego-tea izugarri kostatu zait, hasieratik argi bainuen nireadina eta bere fisikoa ez zirela konbinaketarik egokie-na. Berak ez dit ezer esan baina argi daukat ez badutaurki konpontzen utzi egingo nauela ezin baitiot pla-

zerrik eman… laguntza pixka bat! Erotuta al nago?

“Beti dago lehen aldi bat” dio gaztelerako esaerak.Eta guk batuko genioke “edozerentzat”. Zure lerroe-tatik ulertzen dugu erekzio zailtasunak izaten ari zare-la. Gaizki ez bagabiltza, noizbait atera da gai hau…edo estuki lotua doan bestelako genitalen buruhaus-teen inguruko zerbait. Baina ekarri ditzagun garran-tzizkoak direnak gogora.

Lehenik eta behin; ez, ez zaude erotuta. Ez behintzatguk zutaz dakigunaren arabera! Kar kar kar…

Bigarrenik, hobe orain etortzea 30 urte barru baino…Bai, bai, serio diogu. Errazagoa baita berrikastea orain60 urtekin baino, gehienbat argumentu biologistek ezdutelako kasu honetan ezertarako balio (60 urteenkasuan balio behar ez luketen bezala).

Izan ere, berrirakurri ezazu izenburua. Badirudi, zureburuan, akaso, zuen bion buruan, erekziorik gabekozakil gabe ezinezkoa dela plazera. Orduan, zer egitendute lesbianek? Plastikozko zakila erostea da zakilarihainbeste botere eman nahi dioten pertsonen eran-tzuna. Sentitzen dugu baina ez, zakilak ez dira haingarrantzitsuak, ezta beraien tamaina, ezta ezer plaze-rerako.

Plazerra lortzeko hainbat keinu eta hainbat praktikadesberdin burutu ditzakegu bikotearekin eta soilikhauetako batzuetan izango dugu zakila partaide eta,gutxiagotan, nahi ezean beharko dugu zakil battente… pentsatu al duzue beste aukera hauetan?

Hirugarrenik, ez al zara konturatu zenbat eta gehiagozure zakilean pentsatu orduan eta gehiago desagerta-razten duzula? Ez da aktore nagusia, baina zuk horiespero duzu, erantzukizun guztia ezartzen diozu…eta ea nor den hainbeste presiopean “lan” egitekoprest dagoena!

Laugarrenik, zure adina,… bere fisikoa,… uzti egingozaizula,… Zorra, zorra eta zorra besterik ez dugu ikus-ten. Zer zor diozu ba zure bikoteari? Akaso ez garabikotean bizi ezer zor ez diogun norbaitengandikgauza asko lor ditzakegulako? Ez ote da bikotea elka-rri emateko eta elkarrengandik ikasteko eremua?

Beraz, berriz elkar ikusten duzuenean, ahaztu zurezakila, bera kanpo uzten duten plazerraren teoria etapraktika esploratu eta izan zaitezte, baita zu ere,egoistak. Bakoitzak bere bila dezala, berearen bilatze-an erotikan beti aurkitzen baikara ezinbestean beste-aren plazerrarekin.

Edozein galdera edo zalantza argitzeko:[email protected]

15

Plazerra zure gorputzeko edozein zirrikitutan ezkuta daiteke... bila ezazu!

Page 16: K154 bloga

Lap

azo

rrik

eix

ak Auzolana, alkarrekin, alkarrentzat

16

Irailleko Kalaputxin irakurri genduan mutrikuar ba-tzuk Atxukale azpiko Xiri gunia dabizela konpon-tzen eta txukuntzen; zela eta auzolanian. Txalotze-

kua, bai horixe! Ez da, ez, atzo goizeko ohitxuriaMutrikun. 2012 urtian Mijo errekia auzolanian garbitxuzeuen; Zelaitxuetako haizeolan (Olatzen) ere, iaz,auzolanian egin zitxuen eskabaziuak –indusketak–.

Sasoi bateko auzolana pixka bat hobeto ulertzeko,batetik, aspaldiko dokumentuetara jo degu eta beste-tik, Mutrikuko baserritxar batzuengana.

XVIII. gizaldixan batez ere “auzalan” hitza agertzenzaku . Bai, auzalana, hala esaten zakon orduan Mutri-kun. Dokumentuetan, honek topatu ditxugu: auzalan,ausalan, auzolan eta ausolan. Gaur egun, auzolana esa-ten dixau danok. Erderaz, “prestación personal” edo“colaboración personal” agertzen dira dokumentue-tan.

Bidegintzia

Auzolana, bai lehen eta bai orain, batez ere bidiekinlotu izan degu. Galtzadak, kamiñuak, burdi-bidiak...auzolanian konpondu, garbitxu eta egitxen ziran.

1761eko dokumentu baten irakurri geinke, aurrekourtietan, baten baiño gehixotan berritxu zeuela auzo-lanian Artzainerrekako Otsuakua –Osuacua– errota-ren aldameneko bidia, “renobar dicho camino carretil ypúblico [...] en auzalan, dando la comida y un quartillode vino a cada peón...”.

Urte berian, Ramón de Sustaetak, Mutrikuko udalakordainduta, bide berrixa egin zoan Arremietan; bidiakzabaleran bost oiñ zakazen, eta Udalak erabaki zoanauzolanian zabalago egitxia, “y el nuebo camino deArrivinieta despues que dho Sustaeta haia abierto los 5[pies] de su obligación se ensanche otros 5 pies mas enausalan”.

1764an Udalak Madalenatik Galdu aldera dijuan bidiakonpontzia erabaki zoan, “que se componga en auza-lan el camino que se dirige de la hermita de la Magdale-na al valle de Yurre en lo que toca a carreteros y peones;y que a los canteros que se ocuparen en romper o desacar algunas peñas que hai en dho camino se les de eljornal que se acostumbra”. Alde batetik, bidegiñenziharduen baserritxarrek, auzolanian ohitxuria zanbezela, jan-edana jasotzen zeuen ordaiñetan, etabeste alde batetik, hargiñei, lan profesionalaren tru-kian, egunsarixa edo jornala pagatzen zakuen.

Ujalek kaltetutako bidiak ahalik eta aburuen konpon-du bihar izaten ziran. 1765eko uztaillaren 18xan Mijo-ko bidia konpondu zeuen, “entraron 23 compañeros

en auzalan en elcamino de Mixoaque el aguaduchohavia rozado”.

1769ko ekaiñaren26an, Mugixakuaeta Arantzamendi arteko bidia konpondu zeuen 23lagunen artian. Udalak emandako jan-edanak: 5 azun-bre txakolin, 20 libra ogi, 10 libra behi-okela, 40 ontzaurdai.

Ez ziran, ez, jan-txarrak lehengo mutrikuarrak. 1770ian7 lagunek Moteko bidia konpondu zeuen. Udalakbakoitzari emandakua: libra erdi behi-okela, libra batogi, bi ontza urdai eta kuartillo bat ardau. Dokumentaziuak batzuetan ez digu hainbeste datueskeintzen. Konparaziotarako, 1825eko abuztuanUdalak erabaki zoan, “que el camino de Pinastegui secomponga en auzolan”.

Auzolana, ohiko kontua izan arren, “Euzkadi” egunka-rixan (1919-02-02) Arno-mendi idazliaren aitxamenhau topatu degu: “BIDE-IPINTZIA.-Jun dan astian ibillidira emendik Galdua mendira dagoan bitxabala berri-pintzen. Oste aundia ibilli da, eta udalak ematen ziendaneri arratsaldeko errazioa”.

1949an, Mijo baillerakuek Mijotik Mizkimendirakobidia konpontzeko 250 errezio eskatu zixuen Udalari,“solicitando 250 raciones para el arreglo del caminovecinal de Mijo a Mizquia Mendi, así como 20 kilos dedinamita, 80 metros de mecha y 100 pistones”. Danadala, Udalak ez zixuen eman dinamitxarik, euren pol-tsikotik pagatu bihar zeuelako.

Olazko bidia ere auzolanian egin zan. 1950eko marti-xan, Ibiri eta Olatz bailleretakuak, bidia konpontzekobaimena eskatu zixuen Udalari. Hori bai, bidia baillara-kuek eurek egin zeuen, “los vecinos de los barrios inte-resados, se comprometen a ejecutar por su cuenta y en“ausolan” todos los trabajos que sean necesarios”.Auzolan hortan parte hartutako Ziñuako Pedro zanakazalduta dakigu ixa lau kilometroko bidia zela eginzeuen. Ondiatxur, pala, pikatxoi, palanka eta mailluakhartuta bi baillerakuak alkar hartuta egin zeuenUrreiztitxik Ibiritxoraiñoko tartia, eta handik gorakua,San Isidroraiño, Olazkuek bakarrik. Haitzak apurtzekodinamitxia ere erabilli zeuen, aurretik barrenuekinzuluak eginda.

Normalian, udazken aldera konpontzen ziran bidiak,urri-azaruan. Bidiak ondo eukitzeko euri gogorrak hasiaurretik. Bidietan ura juateko sangraderuak garbitxu,bide-zuluak tapatu... Urtian-urtian ematen zixuen

Page 17: K154 bloga

17

pasadia norperaren baillerako bidiei. Galduan, berta-kuek gogoratzen deuenez, urtero hiru bide garbitzenzitxuen auzolanian: Etxeberrirako bidia, Mutrikurakobidia eta Samikollako bidia.Gaur egun, Aldundixak daka gure bailleretako bidiakgarbitxu eta konpontzeko arduria; baserrixetarakobidiak berriz, Debemenek mantentzen ditxu. Danadala, gaur egun ere, soluetarako bidiak-eta ingurukolur-saillen jabien artian garbitzen ditxue, auzolanian.

Beste auzolan batzuk

Bidiak ezeze hainbat lan egitxen ziran auzolanian:zubixak, obrak, baserriko lanak...

1763an Azkiaga itxurriko garbitokixari aterpia jarrizixuen, “la nueba tejabana que se ha hecho en la fuen-te de Asquiaga para abrigo de las labanderas que solianestar a la inclemencia”. Martxuaren 3an 18 gizon ibilliziran aterpia egitxeko egurrak karriatzen, “18 hom-bres que entre bueirizos y peones se ocuparon en auza-lan en la conducion de maderos” ; udalak jan-edanakjarri zitxuan: 9 azunbre txakoliñ, 36 libra ogi, 4 libraeta erdi bakaillau, olixua eta babak.

Madalenako zubixa gerra denporan apurtu zeuen,gero gerraostian, eta hori ere, auzolanian konponduzan. Mijo aldian, egurrezko zubixak-eta auzolaniankonpontzen ziran.

Olazko eskolia ere auzolanian egin zeuen. Kontu eza-guna da hori Olatzen. 1950eko ilbeltzan Udalak baille-ra hortan eskolia eraikitzeko premixa ikusi zoan. Esko-lia eta maistrarentzako etxia egitxia pentsatu zeuen,“la construcción de un edificio Escuela Mixta en el

barrio de Olatz, y de otro edificio vivienda para la Sra.Maestra”. Baiña handik bi hillebetera, Olatzekuek kon-tua luze joko zoalakuan, eskolia eurek, auzolanian,eraikiko zeuela esan zixuen Udalari, “tales obras serealizarían en el menor plazo de tiempo posible median-te su colaboración personal en bien de la salud de sushijos”. Eta hala egin zeuen.

Ezbiharren bat zauanian ere mutrikuarrak auzolanianjarduten zeuen. Olatzen entzun degunez, MutrikukoHotel haundixa erre zanian, 1958. urteko San Pedrotxiki egunian, olaztarrak juan ziran auzolanian eskon-bruak-eta batzera. Dana eskuz kamioietara bota...Mizkia goikua baserrixa erre zanian ere, auzolaniangarbitxu zeuen inguruetako balleretakuek.

Karabixa erretzeko ere auzolana. Gau eta egun zaindubihar danez eta errekiña sartu, txandaka ibiltzenziran; Olazko Apatei zaharrekuak eta Aritza-Etxeberri-kuak azkenengoz alkarrekin egin zeuenian karabi-erretzia, baserri askotakuak juan zakezen laguntzera.Iraillian edo urrixan, garo-ebatia eta garo-batzia ereauzolanian egin ohi ziran. Udan, bedar-ebatia ere ber-din. Lanak amaitxutakuan, etxekuak, esker-onez, afa-rixa ematen zixuen.

Ermitxak-eta auzolanian gabitzen ziran, askotan,batez ere jaixak baiño lehentxuago.

Mutrikun, adin batetik gorakuek ondo baiño hobetogogoratzen deue auzolana normalagua zan sasoia:Etxe bakoitzetik lagun batek hartzen zoan parte auzo-lanian. Batzuen esanetan, Udalak garrapoi bete ardauematen zixuen bidegiñen zihardunei. Beste batzuekgoguan dakae auzolana amaitxutakuan, Pako Pertxalalkate zala banatzen zeuen ogixa, gaztaia eta ardaua.Isun edo multarik ez zan jartzen auzolanera huts egi-txiarren, baiña hori bai, oso gaizki ikusitxa zauan horiegitxia.

Hola laburtu digue auzolanaren espiritua, “alkarrilaguntzia da, urte baten zuri tokauko zatzu, hurren-guan neri”.

Bai, Mutrikuko eleizia ere auzolanian eraiki zan.Andrazko zein gizonezkuek hartu zeuen parte lan hor-tan... baiña hori hurrengo baterako lagako degu.

Josu Larrañaga Arrieta

Page 18: K154 bloga

18

Ku

ltu

ria

OKELAR ANAIAKXXVII. BERTSOPAPER SARIKETA

MAILAKGazteak: 15 urtera arte. Helduak: 16 urtetik aurrera.

GAIAOkelar. Bertso paperek Okelar bertsolariekin zerikusiaizan beharko dute.

LANAK Bertsoen neurria eta doinua libreak izango dira.Gazteak: Gutxienez 3 bertso edo 6 kopla. Helduak: Gu-txienez 6 bertso.

SARIAK Gazteak: - Lehenengo saria: Txapela + 50 €. - Bigarren saria: Oparia. - Mutrikuar onenari oparia

Helduak: - Lehenengo saria: Txapela + 300 €. - Bigarren Saria/aipamen berezia: 150 €. - Mutrikuar onenari HITZAko harpidetza urte betez etaafari bat bi lagunentzako.

Oharrak: Bertso sorta batek ez du sari bat baino gehia-go jasoko. Epaimahaiak hala iritziz gero sariren bateman gabe utzi daiteke.

BALDINTZAK · - Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritugabeak izango dira. - Lanak izenordez sinatuko dira. - Bertsoekin batera izenordea agerian duen gutunazalbaten barruan egilearen izenorde, izen, helbide, adinaeta telefonoa bidaliko dira. Bertso bakoitzari bere orde-na zenbakia jarriko zaio. - Bertso sorta bakoitzaren doinua jartzea komeni da. - Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidali-ko ditu doc (Word) edo odt (Writer) formatuan. Artxibobatean bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditu etabestean bere datu pertsonalak: izenorde, izen, helbide,adina eta telefonoa.

HELBIDEALanak helbide honetara bidaliko dira:Posta elektronikoz, [email protected] edo posta arruntez,

OKELAR bertso paper sariketaMutrikuko Bertso EskolaLuardo etxea (Barrenkalea, z/g) 20830 Mutriku

EPEA Lanak azaroaren 20a baino lehen bidali beharkodira aipaturiko helbidera.

SARI BANAKETA Sariak Okelar anaiei egingo zaienomenaldian banatuko dira. Omenaldia, abenduaren19an ospatuko da, Galbaixo jatetxean.

LANEN JABETZA Lanen jabetza antolatzaileen eskugeratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dutelan guztiak argitaratzeko.

EPAIMAHAIA Antolatzaileek eratuko duten epaimahaia-ren erabakiak aldaezinak izango dira.

ANTOLATZAILEA Mutrikuko Bertso Eskola.

DEI BEREZIA BERTSOZALEENTZAT

Aurtengoan Bertso Eskolak dei berezia eginnahi die aurreko 26 edizioetan parte hartu

duten mutrikuar guztiei, Okelar anaien omenezko edizio honetan parte hartzea

bikaina izan dadin. Hortaz, bertsozale, hartugogoan Okelar anaiak, Modesto eta Roman,

eta ekin bertsoak idazteari!

Traylerra ikusi nahi? YOUTUBEn bilatu Okelar

Page 19: K154 bloga

19

IKIMILIKILIKLIK!

Mikel Laboaren hitzak ekarri ditugu gogora herriko ospa-kizun garrantzitsuenetariko baten aipamena egiteko.Urtero lez, badator Gaba Beltza eguna, eta honekin,iluntasuna, misterioa eta suaren berotasuna gure ingu-ruetara. Egun gutxi barru iritsiko da, herriko zirrikitutikbarrena, abenturaz eta nola ez, beldurrez beterik igaro-ko dugun eguna. Ez baina hain ikaraturik, bederen. Aterako ditugu bada, sorgin arropak eta egingo duguguztiok batera akelarrea suaren inguruan, elkarlanean.Batuko dugu herria eta egingo dugu dantza eskuakbateraturik Talaixako mamuaren inguruan, haur, gazte,nerabe, heldu, adineko. Gaba Beltzean ez du adinakaxola, ondo pasatzeko grina da gakoa. Erakuts diezaio-gun beraz, paganoen ohiturak herriko txikiei, gogora die-zaiegun ingurukoei itxuraldatzeko dugun abilezia etaatera dezagun gorputza mozorro-dantzaldira. Irtengo dira kalera Mutrikuko elkarteak gogotsu, etairtengo gara geu ere haiekin batera. Jantzi dezagunherria argiz iluntasunaren baitan. Eskaini diezaiogunherriari talde-kohesioaren nortasuna eta urtez urteberritzaileak izateko dugun nahia. Jarri diezaiegun haureta gaztetxoei oilo-ipurdia eta ileak tente, bai, ondo ira-kurri duzue, hainbatek eskaera ugari egin arren, Txan-txangorriren ospakizuna ez da oraindik helduentzako iri-tsi, egunen batean, beharbada. Eman diezaiegun imaji-

natzeko aukera gaur egun ikusle diren horieibaina, agian, noizbait, ikaren autore izangodirenei. Elkar gaitezen guztiok eta goza deza-gun festaz, eman eskua lagun hurkoari eta etor zaitezteTxantxangorrirekin ondo pasatzera. Oharkabean pasagabe baina, beldurra izango dela gure lema, urterobezala. Kexuak ere izaten dira tartean, baina ulertukoduzuen bezala, ezinezkoa zaigu herriko guztien nahiakasetzea.Guzti hau esanda, eta oraindik ere gurekin beldurrezkoarratsaldea pasatzera animatzen bazarete, hurbil zaitez-te gugana, ongi etorriak izango zarete guztiok! Ekintzaurriak 30, ostirala, izango da, eta aipatu beharra dagourtero bezala, LH eta HH banandu egingo ditugula.Ordutegia kaleetan itsatsitako karteletan duzue ikusgai.Ez baina haurrek soilik! Lapatxoko Gaztelekuko gazteekere badute beldurtzeko beta. Hauek urriak 31 (larunbatarratsaldean) izango dute haien ekintzaz gozatzekoaukera, gozatzeko eta kikiltzeko, honek ere beldurra etazirrara izango baititu ardatz.Animatu zaitezte guztiok!, laster asko joango baitzaiguberotasuna, tamalez. Gaba Beltzarekin batera, hemendugu jada urtaro iluna eta arropa lodiz nahiz euritakokoloretsuez beteriko egun hotz eta goibelak.Amaitzeko, ea nork asmatzen duen ondorengo esaldia!

Baga, biga, higa... Laga, boga, sega,Zai, zoi, bele... Harma, tiro, pun!

Txantxangorri aisialdi taldea

Page 20: K154 bloga

ANERZorionak zurelaugarren urte-betetzean fami-lia guztiarenpartez berezikiaitak eta amak.Maite zaitugu.

IDOIAZorionak amaZorionak izeko!Segi zure saltsiaipintzen gurekoadrilliai!

BIKOTEZorionak zuen urtebete-tzean! Besarkada etamuxuak.

MAITEZorionakMaite-txu! Betibezalako txin-partia izatenjarraitxu. Matxobat zure fami-liaren partez.

AINHOA eta GOIZANEZorionak bikote! Galbaixo-ko jai batzordeko kideokegun ederra igaro dezazue-la opa dizuegu.

ANDONEOndo pasatuzendun? Ba,horixe gehixo.Zorionak etamatxo haundibat! Larraitz etaAratz.

JABIER eta AURORAZorionak! Horrela jarraitu urteaskotan. Familia guztiarenpartez zorionak!

BEGOÑAZorionakamami 80 urteein dezulako!Ta eskerrikasko guztiaitxio!

MARIAN eta JUANIZorionak izeba eta amona,matxo haundi bat askomaite zaituzten familiak.

ZORIONAGURRAKZORIONAGURRRAK

20

BETAURREKO LILAK Udazkena, lana, etxekolanak, ardurak elkarbanatzea, …

Geure etxeetan hamaika buruhauste sortzen zaizkigu!. Harreman berdinzaleetanere jokabide guztiak ez dira parekideak artikuluan* Malen Aldalur Azpillagak ikerketa

baten berri ematen digu. Artikulu hori oinarri hartuta, bizpahiru gauza komentatu nahi degu gaur,galdera batzuk egingo dizkiogu geure buruari, gauza bat dalako nahi izatea eta beste gauza bat

egi bihurtzea gure parekide asmuak.Ezinbesteko jarreria NAHI IZATIA da , eta bideratzeko metodua NEGOZIATZIA.

“Bikote parekideak osatzeko gakoa, eguneroko kontuen inguruan eztabaidatzea da... Horren jakitun dirabikote gehienak, aitzitik, maiz negoziazioak bizitzako beste arlo batzuetan (etxetik kanpokoak, hau geukgehitu degu) garatu beharreko jarduera bezala ulertzen dituzte. “Maitasun erromantikoaren idealagatikgertatzen da hori… Sarri negoziazioek eta eztabaidek tentsioak sortzen dituzte, eta askotan, bikoteharremanaren osotasuna “kinkan” jartzen da. Nolabait “laranja erdiaren mitoa” apurtzen dela uste du...hori da hain zuzen bikoteek saihestu nahi dutena. “Hots, ohartarazi du, negoziazioa alboratzeak arris-kuak dituela: “Modu ‘naturalean’ hartutako erabakietan genero rolak gailentzen dira ia beti”.

Eta hemen dago gakua, negoziaziorik ezean parekideak ez diren praktikak nagusitzen dira.•Zela daukagu negoziatzeko ahalmen hori?•Bakoitzak bere poltsikua zela dauka?•Zer egiten dut lagundu ala partekatu?•Amatasun rolean nago egun osoan?•Lagunak, bakoitzak bereak ba al ditu?

[email protected]

*http://www.argia.eus/astekaria/2457/bikoteak helbidean irakur dezakezue artikulua.

Argia astekaria, 2457. alea (2015-04-19)

LAUKOTEZorionak Haizea, Izar,Lexuri eta amona Aurora!Etxeko guztion partezmuxu handi bana.

Page 21: K154 bloga

Arg

azk

i Zah

arra

Etxean dituzuenargazki zaharrak

erakutsi nahi?Hemen aukera!

Agerretxo dendanedo Kalaputxiko

buzoian laga ditzakezue.

21

1932 urte inguruanFelipe Mendizabal Ozkorta 4 urterekin, Agurtzane Mendizabal Ozkorta 3 urterekin eta Mari Karmen

Ozkorta Arkotxa 4 urterekin.

Page 22: K154 bloga

Ostiraletan doain Zabielen

22

Ag

en

da

MENDI IRTEERAK

AZAROAURRIA

ZAINTZAKO BOTIKAK Gaueko 10ak arte

Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARREN(ikus 4. orrialdea)

19tik 22ra Apraiz23tik 25era Lasuen-Elezgarai 26tik 29ra Zalduegi30 eta 31 Burgoa(zapatu goizian Apraiz)

1 Burgoa2tik 5era Lasuen-Elezgarai 6tik 8ra Apraiz9tik 12ra Burgoa13tik 15era Zalduegi(zapatu goizian Lasuen-Elezgarai)16tik 19ra Apraiz20tik 22ra Lasuen-Elezgarai23tik 26ra Zalduegi27tik 29ra Burgoa(zapatu goizian Apraiz)30 Lasuen-Elezgarai

URRIAK 25XXIX.

MENDIZALE HELDUEN IBILALDIA

urriak 30 eta 31GABA BELTZA

AZOKA TXIKIAAZAROAK 14,

zapatuaBeheko plazan

10:00etatik 14:00etara

AZAROAK 15AMPUERO - LAS NIEVES - EL JUNCAL

ZIRIAKO ANDONEGI IV. IPUIN SARIKETA

Baldintzak:1. Euskaraz idatzita, originala eta argitaratu gabe-koa izan behar du.

2. Gaia librea da. Gutxienez hiru orrialde eta gehienez, hamar izan-go ditu. Ordenadorez idatzita: Arial edo TimesNew Roman erabilita, eta 12 neurrian, orri zurie-tan, bi espaziotara eta orrialde bakarretik idatzitaegon beharko du. Lan bakoitzaren hiru ale bidaliko dira.

3. Sariak:- Lehen saria: 18 urtetik gorakoentzat.- Bigarren saria: mutrikuar onenarentzat.- Hirugarren saria: 16 - 18 urte artekoa.

Idazle berdinak ezingo du bi sari jaso lan berbera-rekin baina bai bi lan ezberdinekin.

4. Aurkezteko modua: korreo arruntaz edo elektro-nikoz. Korreo arruntaz egiten bada, idazlanakizenburua eta egilearen goitizena eramango duagerian eta idazlearen izena ezin izango da inonaipatu.Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidalibeharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburuajarrita, eta barrualdean, egilearen izen-abizenak,

goitizena, adina, helbidea, korreo elektronikoa,telefonoa, sinadura eta NANaren fotokopia. Korreo elektronikoz egiten bada, mezu bat bidali-ko da eta bi fitxategi erantsiko dira, bat idazlanaeta goitizenarekin eta beste bat egilearen datuguztiekin, NAN-aren kopia barne.

5. Epaimahaia Mutrikuko Kultura Batzordeak izen-datuko du. Bere erabakia itzulezina izango da.

6. Aurkeztutako lanen maila egokia ez badasariak eman gabe utzi ahal izango dira.

7. Lanak aurkezteko epea irailaren 21etik urriaren30era izango da.

8. Aurkeztutako lanak ez dira bueltatuko.

9. Hiru sari egongo dira:Lehenengoa: 600 €Mutrikuar onenarentzat: 200 €16 – 18 urte artekoa: 100 €

10. Idazlanak helbide honetara bidali beharkodira: Mutrikuko Udala - Kultura Saila

(ipuin lehiaketarako dela adierazita)Txurruka plaza z/g 20830 Mutriku – Gipuzkoaedo [email protected] helbidera

11. Mutrikuko Udalak beretzat gordetzen du sari-tutako obrak argitaratzeko eskubidea.

Page 23: K154 bloga
Page 24: K154 bloga