K161 bloga

24

description

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Transcript of K161 bloga

Page 1: K161 bloga
Page 2: K161 bloga
Page 3: K161 bloga

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

I.Andonegi, J. Larrañaga, Sexuenea, Bai Txo!, EMA,Txantxangorri, MutrikuZeroZabor.

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

EUSKALINPRI. Deba

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Sexuenea 11

Karenka 12

Gizartia 14

Bertsuak 15

Lapazorrikeixak 16

Bai Txo! 18

Aisialdia 19

Zorion agurrak 20

Argazki zaharra 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara

Gipuzkoako ForuAldundia

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik.

XABIER AMURIZA ETA ORRAZIAK

Iritziaren tarte honetarako zer idatzi pentsatzen ari nintze-

la irakurri dut berria: Xabier Amuriza bertsolariak erretiroa

hartuko du. 75 urte bete berritan eman du erabakiaren

berri. Mende erdi eta gero, zalantzarik gabe merezitako

atsedena hartuko da bertsolari bizkaitarrak.

Umea nintzela, aitonaren ( Jon Azpillagaren) omenaldi bate-

ra joan nintzen Pasai San Pedrora, haren jaiotza herrira.

Mahaiaren bueltan tokatu zitzaidan Amuriza. Gogoan dut

ipuin harrigarri bat kontatu zidala Butroeko gazteluaren

inguruan. Bertsotan bezain abila da ipuin kontalari gisa, eta

aise engainatu ninduen; poltsikotik orrazi bat atera eta gaz-

telu hartako printzesa batena zela esanez. Hortik aurrera

kantuan entzuten nuen aldiro oroitzen nintzen orraziaz:

berak bezalako ile zuria izango ahal zuen printzesa hark?

Ez dira urteak alperrik pasatzen, oraindik gaztea banaiz ere

ondo gogoratzen ditut txiki txikitatik Amurizari entzundako

bertso irmoak; erritmo pausatuz, ahots dotorez. Nahiko

korapilo askatu ditu garai horietatik bertsolaritzak eta ziu-

rrenik baita Amurizak berak ere.

Bertsozalea naiz gaztetatik, nahiz eta kanturako abileziarik

ez dudan inoiz izan. Jon Lopategi, Jon Azpillaga, Imanol Laz-

kano, Joxe Agirre, Xabier Amuriza eta garaiko bertsolariekin

hasi nintzen bertso zaletzen. Ordurako ahots berriak ere

sumatzen ziren: besteak beste, Maialen Lujanbio, Andoni

Egaña, Xabier Euzkitze, Estitxu Arozena.

Frontoiak kez beteta, oholtzan gehienak gizonezkoak,

gorpu-tzak tente, mikroak eskutan, jertseak lepoan eta ahots

ederrez kantatzen zuten. Hura zen garaiko bertsokera. Urte-

en poderioz aldatzen joan da: frontoietan ez dago kerik eta

oholtzan emakumezkoak ere badaude.

Bada atzera begira nostalgiko jartzen denik, bertsolari zaha-

rragoen bertsoak faltan botatzen dituenik. Nik aldiz, bertso-

laritza orrazten ari direla esango nuke, korapiloak libra-

tzen. Amuriza izan daiteke horren adibide, ederki kantatu-

ko zuen Joxe Agirre zenarekin edozein herriko plazatan,

baina jakin du Miren alabarekin kantatzera moldatzen.

Gizarteak bertsolaritzak bezala eboluzionatu egiten du:

orrazten jakin du eta korapiloak askatu ditu, hurrengo haize

boladan berriro nahasteko. Bertsolaritza moldatu egin da;

prestigio lortu du, erreferente bilakatu da. Bertsolaritzak ile

zuriak, ile horiak, ile luzeak, ilerik gabeak, kaska motzak eta

txapeldunak konkistatu ditu.

Penaz hartu dut Amurizaren agurra, baina badakit fuerte

datozela atzetik gazteak. Maiatzaren 21ean Mutrikuko Gaz-

tetxean ospatuko den Plazatik Gaztetxera txapelketa ikustea

besterik ez dago. Bertsoak jakin du zaharrei eutsi eta gazte-

ak kateatzen.

Formak aldatu dira, janzkerak, kantatzeko moduak, gaiak,

doinuak, baina bertsoak bertso izaten jarraitzen du. Eta

lasai, nahi beste korapilatuta ere Amurizak badu poltsikoan

orrazi bat bertsolaritzaren endredoak libratzeko.

Malen Aldalur Azpillaga

Page 4: K161 bloga

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

*Lasuen-Elezgarai (Mutriku).....943 19 50 26 / 626 611 392

Apraiz (Mutriku)......................943 60 32 50 / 630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40

Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77

Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93

Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak...

Udaletxea....................................................... 943 60 32 44Udaltzaingoa .................................................. 943 60 70 48 ....................................................................... 679 16 25 00

Gizarte Ongizatea.......................................... 943 19 50 81

Zaharren Egoitza ........................................... 943 60 38 71Turismo bulegoa ............................................ 943 60 33 78Bake Epaitegia............................................... 943 60 70 49Kiroldegia ....................................................... 943 60 31 75

Liburutegia ..................................................... 943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................ 943 60 41 91Ur partzuergoa ............................................... 902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak.......................... 943 70 07 99

Anai Arte ....................................................... 943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Udal Musika eskola........................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Lurraldebus ...................................................943 41 52 08Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Bizkaibus........................................................902 22 22 65EuskoTren......................................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Parrokia .........................................................943 60 39 87Bikario etxea .................................................943 60 39 88Sta Katalina eliza ...........................................943 60 34 42Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Bestelakoak

4

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

Astegunak

6:35 / 10:20 / 13:30 / 18:20

Zapatuak eta Jai egunak

08:30 / 13:00 /17:30 / 19:30

MUTRIKURADONOSTIATIK

Astegunak

8:00 / 11:00 / 14:45 / 15:00 (Antiguotik) / 20:30

Zapatuak 10:30 / 14:45 / 17:00 / 21:00

Jai egunak10:30 / 14:45 / 17:00 / 20:30

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunak

6:55etik 21:55era, orduro eta

azkena 22:30etan

Ostiraletan bakarrik 22:40 / 00:25

Zapatuak

07:55tatik 22:55ra orduro.

Jai egunak

8:55etik 20:55era orduro.

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIARA

Astegunak

7:15etik 20:15era orduro / 21:25 / 22:15*

Ostiraletan bakarrik 22:45* / 23:20 / 01:10*ez dira pasatzen Mendaroko ospitaletik eta

Deban tunelean geratzen dira.

Zapatuak

07:15etatik 20:15etara orduro / 21:25 / 22:15*

Gauekoa 23:15 / 23:55 / 01:55 / 03:55 / 05:55

Jai egunak

8:15etik 20:15era orduro. Azkena 21:25etan.

Ordutegiak Bizkaibusen zerbitzuekin koordinatudira Eibarren, eta Euskotren zerbitzuekin Deban.*Otxagabia botika hemendik aurrera Lasuen-Elezgarai da

BILBOtik - ERMUA - ONDARROAra(autopistatik)

Astegun eta zapatutanorduro 07:10etan hasita - 22:10etan azkenaMUTRIKURAINO 14:10 / 18:10 / 20:10

Jai egunakorduro 08:10etan hasita - 22:10etan azkena

ONDARROAtik - ERMUA - BILBOra

(autopistatik)

Astegun eta zapatutanorduro 05:40etan hasita - 19:40etan azkena

MUTRIKUtik (goiko errotonda) 06:25 / 07:25 / 15:25

Jai egunakorduro 06:40 hasita - 20:40etan azkena

autobus ordutegiak

Page 5: K161 bloga

Zeu

k E

san

gutunakPISZINA, BAINUA, UDAUrtean zehar egunero, edo ia egunero, bainua hartzendugunok uretara sartzeko eskilerak edo arranpla erabil-tzen ditugu. Udan eskilerak zein arranpla garbiago man-tentzen dira, baina bainuko denboraldi ofizialetik aurre-ra, egunerokoak (batzuek bereziki) arduratu ohi dira ure-tarako bidea garbitzeaz. Ahalegin guztiak eginda ere tar-teka istripuren bat gertatu ohi da eta hizpideak sortzenditu gure artean...Apirilean gertatutako istripu bat tarteko, uda begira, ure-tara sartzeko bideak egokitu beharra ikusten genuen etahorren berri udaletxeari eman diogu, barandila berriaknon eta nola jarri proposatuz... Gurutze Gorrikoak ego-ten diren aldetik eskuinean ere barandila jartzea....arranplan eta danborrian lehenengo eskileretara jaistekoheldulekua jartzea e.a.Udako bainu denboraldia datorrenerako uretarako bideaseguruago egiteko bitartekoak jarriko direla esperodugu... Egin dugun proposamenak, hala ere, seguruenikakatsak izango ditu... (uretara sartzeko horren premiarikez dutenentzat) baina bitarteko horiek jartzeko eskatzeapremiazkoa iruditu zaigu, batez ere, uretara iristeko zail-tasunak dituzten pertsonekin pentsatu dugulako.2016ko udan, denok disfrutatu behar dugu bainuaz.

Arantza Ugarte

(Eguneroko bainu taldearen izenean)

GERRA ZIBILAREN MEMORIAHistoriako paper artean murgilduta gabiltza duela 80urte gertatutakoaren inguruan argi pixka bat jarrinahian... Internet, liburuak, entziklopediak, artxiboak...denetik arakatzen dihardugu baina herritarren aportazio-ak ere ondo etorriko lirateke, sarritan, inongo listetanagertu ez arren, gerra zibileko protagonista izan zirenpertsona anonimo asko, ixilpean gelditu ohi direlako.Gertaeren kontaketa egin nahi baduzu, edo dokumentu,argazki edo etxean dituzun paperik erakutsi nahi badu-zu, edo nonbaiten entzundako informaziorik eskaini nahibaduzu, edo... hauxe duzu bidea: Jabier Basterretxea“Txordo”, Arantza Ugarte edo Jose Juan Urangarekinkontaktuan jarri edo e-mailez [email protected]

Aldez aurretik, mila esker.

Jabier, Jose Juan eta Arantza

EZ DAGO ESKUBIDERIK!Zikin eta narras, egoten da sarritan beheko plazako mer-katu plaza ondoko zaborrak biltzeko gunea. Zabor edu-kiontziak bete-beteta eta era guztietako hondakinakbere inguruan. Hondakin zikinak eta arriskutsuak asko-tan, kristalezko botilak ere sarritan uzten baitituzte ber-tan. Eta…EZ DAGO ESKUBIDERIK! Ezin dira utzi kristalezko boti-lak merkatu plazako sarreran! Ez dago ondo norberarenerosotasun eta nagikeriagatik gainontzeko auzokide etaherritarrok kaltetzea. Eta ondo daki hori, kristalezko boti-lak eta gainontzeko zaborrak horrela botatzen dituenak!EZ DAGO ESKUBIDERIK! Inoiz baino baliabide, pertso-na eta diru gehiago erabiltzen da hondakinen kudeake-tarako eta, ezin dira ezkutatu amankomunazgo eta uda-letxeko arduradun, politiko eta langileak arazo honenaurrean. Zuen ardura da baliabide eta azpiegituren man-tenu eta erabilpen egokia bermatzea. Egoera txar hauzuzentzeko neurriak hartu behar dira!EZ DAGO ESKUBIDERIK! Ikaragarria da egunero sor-tuarazten diguten zabor kopurua eta horrek naturaren-gan, ingurumenarengan eta klimarengan duen eragina.Bitan eragiten dugu kaltea: lehenik, produktu hoiengehiegizko ekoizpena ahalbidetzeko natura gehiegiustiatzerakoan eta, gero, zaborra birziklatzeko naturakutsatzerakoan.Sortuarazi esaten dut, politikariek eta euren alderdiekbirziklaketaren negozioa bultzaten ari direlako, behinbesterik erabiliko ez diren botila, ontzi eta produktuenekoizpena bultzatuz. Zenbat zabor (botila, ontzi, plasti-ko, kaxa…) eramaten dugu etxera erosketak egiten ditu-gun bakoitzean, politikariek eta euren alderdiek produk-tu hoiek sortzen dituzten enpresa haundien eta behinbesterik erabilko ez ditugun gai hoiek birziklatuko dituz-ten enpresen mesederako, indarrean jartzen dituztenlegeen ondorioz eta erruz? Zergatik ez da berrerabilerabultzatzen? Noizko, ontziak berrerabiltzeko legeak?Zeintzuk dira alderdi politikoen diru-iturriak?Marketing eta itxurakeri asko egiten da zaborrak eta bir-ziklapenaren inguruan. Esate baterako, gogoratu duelagutxi, harategietan erosketak egiterakoan erabiltzekobanatu ziren plastikozko potoen kanpaina. Zenbat poto!Zenbat plastiko! Zenbat diru! Norentzat? Baina mailaguztietan jarraitu behar dugu hobetzen eta ohiturak txa-rrak zuzentzen. Norberarengatik hasita.

Martin Ruiz Larreina

Kalaputxik irakurleen gutunak plazaratzen ditu. Datozen ordenean eta espazioak eskaintzen duen aukerarenbarruan, moztu edo hurrengo hilerako laga dezakegu. Gutunak izen abizenekin bidaliko dira: Kalaputxi, Barren-kalea 12 behea, 20830 Mutriku edo internet bidez bidaltzeko: [email protected]

5

Page 6: K161 bloga

6

Pu

ri -

pu

rix

an

Elikadura burujabetzaz ari garenean, zertaz ari garahizketan?Herri edo inguru bateko biztanleek eurek behar dituz-ten jaki eta baliabideak nahi dituzten eran ekoizteko gaiizatea da elikadura burujabetza. Lurrei begiratuz, ikusi-ko dugu nola ez hain aspaldi lur publiko zirenak eskupribatuetara aldatu ziren; geroago, laborantza edonekazaritzarako lur hoberenetan industriak kokatzenjoan dira. Ildo beretik, garraio bideak egiten ari direnkaltea nabaria da nekazaritzarako lurrak zatitzean,mekanizazio posible baten aurrerapenak oztopatuz.Guztiak burujabetzaren galeran.

Era berean, haziei begiratuta, jabetuko gara nola,lehen, herrian geneuzkan hazi propioak –batzuk kan-potik etorritakoak izanda ere, gureganatuak edo gurelur eta klimatologiara egokituak– baserritarren arteantrukatzen zirenak edo merkatuetan erosten, egun arris-ku bizian daudela multinazional enpresa handi batekpatentatu nahi dituelako –orain gutxi egin genuen e-posta bidez sinadura bilketa horren aurka egiteko–.Hau da, lehen, trukean erabiltzen genituen haziak,agian, patentea ordainduta erabili beharko ditugula.

Horrela, erabateko menpekotasuna izango genuke, etanork jakin erosterik izango dugun, zeren gerta daitekehazi horien ordez beste batzuk soilik eskaintzea.

Gertatzen ari da jada, herrialde gero eta zabalagoan,multinazionalek nekazariei saldu dizkieten hazi horiekinlortutako landareetatik sortzen diren haziek ez dutelabalio ereiteko, hibridoak dira, eta, jakina, menpekota-sun osora, esklabotzara ez esateagatik, bilakatuz doanekazaria.

Ezer egiten al da hemengo hazien defentsan?Bai. Euskal Herrian sortua da hazien bankua, eta sarebat ere antolatuta dago horren inguruan. Hogei bat urteizango dira sortu zela, Gasteizen kokatuta dago zen-trala, eta bere funtzioa baserritarrekin kontaktu zuzenaizatea da. Hazi horien ahalik eta informazio gehienajasotzen dute: ereindako lurraren ezaugarriak, landare-aren portaera klimatologia eta ingurumenaren aurrean,emandako uzta, kalitatea, eta abar. Emaitza politak aridira ateratzen, zeren urtean zehar hainbat feria edomerkatutan jartzen dituzte euren haziak –hemen ingu-ruan Markinan izaten da– salneurri egokian, eta base-

ELIKADURA BURUJABETZA

Burujabetza hitza askotan errepikatzen ari dira alor ezberdinetan, politikoan, sozialean, industrialean, eta,azken denboran, elikaduran. Gure Euskal Herriko baserri eta lurren okerrerako aldakuntza nabaria izan daazken belaunaldian, baina badira ahalegin bereziak egiten ari direnak ere hurbileko jakiak izan ditzagun.Horien artean daude Myriam Onaindia eta Juan Martin Urreisti, eta eurek azaldu dizkigute lurretik datoz-kigun jakien ikuspegi eta alde ezberdinak.

Page 7: K161 bloga

Pu

ri - pu

rixan

7

rritar erosleen abanikoa zabaltzen doa datu gehiagoeskuratuz. Egun daukaten informazioa garrantzizkoa dabaserritarrei eskaintzeko.

Zeharka komentatu nahi genuke orain puri-puriandagoen Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteanlortu nahi den tratatua –TTIP delakoa– sinatzera hel-tzeak beldur handia sorrarazten digula eragin dezake-en kalteagatik. Hango legeak oso malguak dira, multi-nazionalen interesetara egokituak. Hazi transgenikoekbide zabala dute lur haietan, Europakoak murriztaileakdiren bitartean –%0,05–, eta, esan bezala, hona indarberdintsuarekin sartuko diren beldur gara. BadirudiGreenpeacek argitara atera dituen negoziazioko doku-mentuak beldur hori egiaztatzera doazela. HandikEuropara etor daitezkeen hazi, landare zein fruituakkontrol gaitzekoak izango dira.

Nola ikusten duzue nekazaritza gaurko mundu tek-nologiko honetan?Teknologiaren aro honetan industriak bere garrantziaduen bitartean, nekazaritzak, eta berdin esango genu-ke arrantzak, anai-arreba pobreak bezala dira trata-tuak, zokoratuta bizi da lehen sektore hau. Bada orduanekazaritza eta herritarren arteko harremana sustatueta garatzekoa. Ordua da eteteko indar ekonomikohandia dutenek zer egin, nola egin eta zein preziotansaldu behar dugun agintzea, ondoren eurek, saltzailebezala, etekinik handienak lortzeko. Azken jokamoldeaeurek saldu ezin dituzten produktuak berriro ekoizlearibueltatzea da. Azkenean, nekazariok prezio industrialeiaurre ezin eginik bizi gara.

Gaur ulertzen ez ditugun hitz asko aditzen ditugu:nekazaritza alternatiboa, biologikoa, ekologikoa,hidroponikoa, laborantza iraunkorra... Zer esannahi dute, eta zuek zein aukera egin duzue?Ziur hitz batzuen atzeko esanahia bakoitzak bere erarainterpretatuko dugula. Baina hitzen dantzatik ihesi etadenentzat ulergarriagoa izateko, esango genuke, aldebatetik, lurrari berari begira egin daitekeela lan, eta,bestetik, landareari begira joka daitekeela. Lehenengokasuan lurra aberasteari ematen zaio garrantzia, bizirikmantenduz bertan dauden mikroorganismo, intsektu,zizare eta bestelakoak askok goldatu ere ez dute egi-ten (gu tartean) lurrari ahalik eta kalte gutxien eragite-ko, produktu naturalak erabiliz, ez produktu sintetikorik.Landareari begira jokatzen dutenek ez diote garrantziahandirik ematen lurrari, eta era zuzenagoan jaten ema-ten diete landareei, entzutetsua den N-P-K zuzeneanaplikatuz, hau da: nitrogenoa, fosforoa eta potasioaongarriak industrietatik erosita. Hidroponikoen kasuan,ez dute lurrik ere erabiltzen: landarearen sustraiaknutrienteak dituen uretan murgilduta daude.

Bi hitzetan esateko, batzuek landare iaioak lortzendituzte, eta besteek landare alferrak, aireko erasotzai-leen aurka ere portaera ezberdinak dituztenak.

Guk nekazaritza ekologikoaren alde egin dugu (biologi-koa eta organikoa ere multzo berean sartzen ditugu),eta, nahiz eta jakitun izan egun ez dugula %100goerrendimendurik jasoko, filosofia horren aldeko gara,eta ziur gaude errendimendua ere igoko dugula aurre-ra egin ahala.

Burujabetasunarekin jarraituz, hurrengo maila sal-mentarena da. Zein izan da zuen apustua? Baserritar taldea aritu ginen lanean, eta, ondorio beza-la, otarren sistema ipini genuen martxan: salmentarikzuzenena. Gure arteko batzuk saltoki handiekin hasiziren lanean, eta hasierako urteetan etekin politak lor-tzen bazituzten ere, gerora eskakizunak handitzen joanzitzaizkien eta mozkinak gutxitzen.

Gu orain sei urte hasi ginen otarren salmenta sistema-rekin. Zabielen eman genuen gure asmoaren berri etauztartzen joan ginen sarea. Bost bezerorekin hasiginen, eta gaur hogeita bost batekin egiten dugu lan.Astelehenero zabaltzen ditugu otarra horiek arratsalde-ko zazpi eta erdietatik zortzietara eliza atzeko aparka-lekuaren aurrean.

Ditugun bezeroak oso kontzientziatuak dira. Guk gureproduktuen kudeaketa egokia egin ahal izateko, kon-promisoa eskatzen dugu, bezero kopuruaren araberaerein edo landatu egiten baitugu. Beste gauza bateduki behar da argi, gure produktuak garaikoak direla:Bainak, abuztuan! aspaldiko esaerak zioen bezala.

Nola parte hartu dezake gutako bakoitzak elikaduraburujabetasunari bultzada emateko?Guk aholku bat emango dugu: erosketak egitera joatengarenean, erosten dugun produktu bakoitzaren atzeanzer dagoen kontuan hartzeko. Nondik datorren, noladagoen ekoiztuta, zer jendek hartu duen parte, nolakobaldintzetan egiten duten lan... Gaur bertan edozeindendatan ikusiko ditugu Marokon ekoiztu diren Gerni-kako piperrak, lan baldintza eskasetan eta garantiasanitariorik gabeak, zenbait pestizida eta herbizidaEuropan debekatuak daudenak han erabiltzea badute-lako. Antzekoa gertatzen da Hego Amerikatik datoze-nekin; beraz, kontu egin Made in... horri. Eta ingurukobaserritarren produktuak badira...

Presente eduki behar dugu, gainera, ondorengoenjarraipena ikusi nahi badugu, kondizioak ezarri behardirela. Merkatura joatean nabaritzen da baserriko pro-duktuen saltzaileak zein adin duten.

Page 8: K161 bloga

Bi

hit

zeta

n

LAPURRETAK ADINEKOEIErtzantzatik jakinarazi dutenez, Debabarreneanugaritu egin dira lapurreta kasuak. Lapurreta-modalitate asko badira ere, adinekoei kaleanegindako lapurreten inguruan arreta berezia jar-tzeko eskatu dute. Izan ere, adineko jendeakaskotan diru kopuru handiak ateratzen dituzteaurrezki kutxan, eta lapurrak hori zaindu etakalean zain egoten dira noiz erasoko. Horrenaurrean, Ertzantzaren aholkua, diru kopuru txi-kiagoak atera eta erropetako barruko patrikere-tan gordeta eramatea, ez kanpo aldekoetan.Gainera, kalean ezezagunak hurbiltzen bazaizki-gu, ihes egin eta jende artera joan. Etxean adi-neko jendea dutenei aholku honen berri haieiematea ere eskatzen zaie, guztion onerako.

ARBE HOTELA, %100BERRIZTAGARRIETANBezeroei ateak zabalduzizkietenetik, Arbe hote-laren filosofia izan daingurumenarekiko erres-petua erakustea, etahorretarako, instala-kuntzetan energiarenkontsumo eraginkorra izaten ahaleginduda. Urteetan zehar egindako inbertsioei esker, kon-tsumoa erdira murriztea lortu dute eta ingurumenarengaineko eragina asko hobetu da. Aurtengoan, ziurta-giria jaso du Hotelak kontsumitzen duen energia guz-tia, %100, energia berriztagarria dela egiaztatzeko.Eredu ederra denontzat ere.

HONDAKINAK ETA ONTZI GRISAK - II -Azken Kalaputxin idatzi gendunaren jarraipena da gaurkua. Gogoratuko degu: Oraindik ERREZIKLATUAizateko prestatua ez dagoen hondakina dala edukiontzi/kontenedore grisean ipiniko deguna: ERREFUXAdeitzen dana. Hondakinak egoki sailkatzen juateko, aurrekuan emandako zerrenda beste pixkat luzatu egingo degu. Beraz,GRISEAN: kandela, klera, koloretea, kotoia, kotoi bastoitxuak, kreditu txartelak eta beste plastikozko txartelak,kremailera, kuterra, mahai-tresna plastikozkoak, lentilla, lija, lore artifizialak, lorontziak, mahai gaineko jokoak,makillajea, metxa, nylona, nezeserra (plastikozkoa), oparitako (papera) plastikozkoa, zelofana, orratza, orrazia,pala, pelotak, pospoloa, tinta, tipexa, txiklea, xiringa, xurgagailu/aspiradore boltsak… Zerrenda agortezina da,baina idea egiten bagoaz, ezta?KONTUZ! Hasieratik arreta pixkat ipintzen badegu, ti-ta batean jakingo degu gero NUN-ZER ipini. Lehen-dik badakigu: ZER ipini horixan, ZER urdinian eta ZER igluan (botilentzako berdeetan). Orain berriz, iraile-an ontzi MARROIAK jarriko diranez, ikasi eta egingo deguna da, danetakua botatzen degun nahastekozakar boltsatik, organikoak apartatu, janari hondarrak apartatu, eta marroira bota. Errefuxak diranak,berriz, grisera. Ondo egiteko gogoa eta asmoa ikusten da herrixan, orduan, ondo eginez gero igarri egingo da. Gipuzkuan Mutri-ku gitxien birziklatzen dan herrixetako bat izatetik, birziklatze neurri dexente batera pasatu geinke. Hori bai,ONDO egin behar da: nahi degu eta ahal degu. Aurrera! Guazen herri, garbi, ekologiko eta solidario bateruntz!Batzuk ondo egingo dutena, ez dezatela beste batzuk pikutara bota. Udal Informazio Kanpaina bat egingo da. Gure aldetik ere geure hondar alia jarri nahi izan degu, une GARRAN-TZITSUA da hau eta, ondo hastia beharrezkua da ondo jarraitzeko, eta zalantzak eta galderak eragin baditxuguherritarron artian, gu pozik, hori izan da behintzat gure asmoa. HONDAKINIK ONENA SORTZEN EZ DANA!

[email protected]

SIRIARA BIDALKETABukatu da bilketa. Guztira, 256 kaxa (8palet) doaz Siriara: garbitasunerako gaiak,erropak eta zapatak, jostailuak eta eskolamateriala, kanpinak eta lotarako gaiak, mo-txilak, haurrentzako jana, biberoiak,pixohialak... Jasotako material guztia SOSRefugiados en Red taldearekin bidaliko da.SEUR Solidario kamioian Mutrikutik Valen-tziara, gastuak Seurrek berak hartuta;Valentziatik Siria ingurura iristeko, berriz,palet bakoitzeko 85 euro gutxi gorabehera. Bilketaren arduran ibili den taldeak eskerrak eman nahi dizkie lanean jardun duten bolondres guztiei,materiala ekarri duten herritar eta dendei, ikastetxeei, dirua eman duten pertsona anonimoei zein talde-ei, kultur taldeei, soziedade gastronomikoei, kirol taldeei eta Udalari.Aurrera begira, diru-laguntza jasotzen jarraituko da, negu alderako kaxa gehiago bidali beharko direlako,izan ere, arropa biltzeko kanpaina itxi ondoren pila bat gelditu baita bidali ezinik.

Page 9: K161 bloga

Bi h

itzetan

DANTZA TALDEA ZAHARREN EGOITZANUrteroko ohiturari jarraituta, Gure Ametsa dantza tal-deko dantzariak eta txistulariak Zaharren egoitzarajoan ziren apirila bukaera aldera, eta dantza saioederra eskaini zieten hango egoiliarrei. Esker onez,adinduek beraiek paper-bolatxoz egindako koadroeder bat eman zieten dantzariei.

GAZTE EGUNAAste Santua igarota, ustebaino lehenago izango dituguMalenak, eta hori dela etahasiak dira Malenetako ekital-diak antolatzen. Baita gazteakere. Gazte eguna modu ego-kian antolatu nahian, bileretanhasi dira gazte batzuk, bainaoraindik ere gutxi. Horregatikdei egin nahi diete gazte guz-tiei Gazte egunaren antolaketarako batzarretan parte hartzeko. Zenbat eta jende gehiagok parte hartuantolaketan, orduan eta egun beteagoa eta guztion gustukoagoa. Animatu eta parte hartu!

ESTROPADAK MUTRIKUNUrteroko ohiturari eutsi-ta, gure herriko portuanEuskal Herriko arraun-lariak gure herrikoportuan ikusiko ditu-gu maiatzeko aste-buruetan. Maiatza-ren erdi aldera

Gipuzkoako trainerilla ligakoestropadak jokatu ondoren, maiatzaren 28aneta 29an Euskal Herriko trainerilla txapelketajokatuko da. Mutrikuarrok aukera ederra izangodugu gure herriko trainerilla ikusteko eta ani-matzeko. Txapelketaren ondoren, ekainekolehenengo zapatuan, berriz, traineruak izangoditugu gurean, Mutrikuko bandera eramatekolehian.

ASTE MUSIKALA eta E-MUSIKMaiatzaren 2tik 6ra Aste musikala ospatu dute Musikaeskolakoek, hamaseigarrenez. Urte horietan guztietanegin izan den moduan, ikasleek urtean zehar eginda-ko lanaren ondorioak erakusteko eta entzuteko auke-ra paregabea izan dute. Eta aste musikalari bukaera ezin hobea emateko,Europako Musika Eskolen Jaialdiaren hamabigarrenedizioko (EMUSIK) kontzertuetako bat izan zen,Donostia 2016 Europako kultur hiriburutzaren baitan.Mutrikuko ikasle anfitrioien ondoan Tarragona, Suiza,Teruel eta Alemaniako ikasleek jo zuten, ostiral arra-tsaldea musika doinu bikainez beteta Goiko plaza.

Page 10: K161 bloga

10

KASKASI OMENALDIAJosetxo Flores“Kaskas” joan zi-tzaigunetik, hutsu-nea izan da herrianhainbat eta hainbatalorretan, hainbatalorretako gizonabaitzen bera. Orohar kultura-gizonabazen ere, herrikogai guztietan iritzia izaneta ematen zuen gizona ere bazen. Herri-gizona, Kaskas.Zerbait egin behar zela eta egin behar zela,ekainaren 18an izango du Kaskasek herri-ko taldeek eskaini nahi dioten omenaldixumea. Oraindik ere antolaketa lanak mar-txan ari badira ere, gogoan hartu egun bat:ekainaren 18a, afalostean, Zabiel plazan.

PLAZATIK GAZTETXERAUrteak dira Mutriku-ko Bertso eskolakPlazatik gaztetxeratxapelketa abianjarri zuenetik,bertsolari gazteeiespazio berri bateskaintzearren.Gerora, txapel-keta eskualdekoherrietako Gaz-tetxeetara zabaldu zen etabeste proiekzio bat hartu zuen ekimenak. Ordutik,hainbat izan dira oholtzatik igaro diren bertsolari gaz-teak, mutrikuarrak ere bai. Aurtengoan, MutrikukoGaztetxean jokatuko da finala, maiatzaren 21ean,larunbata, egun osoan izango den hainbat ekitaldirenostean. Adi ibili, bertsozaleok, eta aprobetxatu aukeragazteen bertso freskoak gozatzeko.

GURE ESKU DAGOApirilaren azken astean iaz egindako oihalerakusketa egin ondoren, apirilaren 30eanaurtengoan herritarrekin landu nahi denadierazpenaren ekimena aurkeztu zen.Horren bidean, maiatzean zehar herrita-rren artean bilerak burutu ostean, ekaina-ren 4an Erabakitzeko eskubidearen inguru-ko herri-adierazpena aurkeztuko da herri-tar guztien aurrean, aurrerago jakinarazikoden orduan eta tokian. Hortik aurrera, adie-razpenari atxekimenduak biltzeko garaiaetorriko da. Hausnarketarako kontzeptu hauek izan dituzte bileretan: Herri bat gara; Erabakitzeko esku-bidea; Herritarron garaia da. Nork bere hausnarketa egiten hasteko, puntu ederrak. Puntu ederrak herri-tarron elkartasunetik abiatu eta herri bat garela sinestuta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute-nentzat.

IKUSMEN ARAZOAK ETA ESKOLA PORROTAAzterketa askok erakutsi dutenez, ikusmen arazoak etaeskola porrota lotuta doaz oso. Porroteko hiru kasu bakoi-tzeko, bat ikusmen arazoek eragindakoa da, frogatu denez.Azterketa horietan, lau ikasletik batek arazoak ditu ikusme-nean; adibidez, miopia, astigmatismoa, hipermetropiaedota begi alferra. Arazo horren jakitun, Visión y Vida elkarteak ikusmenarenscreening saio bereziak antolatu ditu estatuko 500 herritan,eta Mutrikun ere bai, Alazne optikan hain zuzen ere. Opti-katik pasatzen diren lehen hezkuntzako ikasleei egingozaien screening horretan, umeari eta gurasoei galderakegingo zaizkie sintomak edo susmoak antzematearren, etahoriekin batera zenbait proba kliniko ere bai. Ekimen honenbaitan egindako azterketa hauek doakoak izango dira, etaumearen ikusmenean arazoren bat agertuz gero, optiko-optometristak ikusmenaren azterketa oso bat egiteko pro-posamena egingo du, konpromiso komertzialik gabe.

MUSIKA ESKOLAN MATRIKULAEPEA ZABALIK2016-2017 Ikasturerako matrikulazioamaiatzaren 23tik 27ra Matrikulazioazabalduko da Mutrikuko Udal MusikaEskolan. Musika eskaintza zabala 4urtetik 100 urtera arteko ume, nerabe,gazte eta helduentzat, aukera zabalare-kin: emanaz: Musika eta Mugimendua,Musika Mintzaira (heduentzat taldebereziak ere bai), Korala, Abesbatza,Musikatresnak, Informatika Musikala,Euskal Musika, Talde instrumentalak...Informazio gehiago behar izanez geroMusika eskolara deitu 943603780 tele-fonora. Bulego ordutegia: astelehenaeta asteazkena 20:00-21:00, osteguna10:00-12:00 eta ostirala 14:00-15:00.

Bi

hit

zeta

n

Page 11: K161 bloga

11

Hezk

un

tza

Kaixo! Ez dakit oso ondo ekartzen dudan hau zalan-

tza den... galdera... kexa hutsa... baina idatzi egin

nahi nuen. Gaya naiz eta nire etxean aspaldidanik

dakite. Uste dut inoiz ez dela sekreturik egon horri

dagokionez. Ordea, ez dut "lumadun gay" baten este-

reotipoa betetzen eta inoiz etxean ez zait antzekorik

bizitzea tokatu. Aurrekoan, bazkalostean, lagun bat

taberna baten drag-queen bat balitz bezala erdi

mozorrotuta ikusi nuela esan nuen. Lasai asko bota

nuen nire gurasoek beti onartu bainaute. Baina nire

gurasoek ez zuten espero bezala erreakzionatu.

Amak nazka aurpegiaz begiratu eta esan zuen "etxe-

an jakingo balute...". Eta, nik, egia esan, flipatu egin

nuen... eta oraindik flipatzen nago. Zer arraio gertatu

da nire gurasoekin? beti izan ote dira horrelakoak?...

norbaitek antzeko egoerarik ezagutzen al ditu?

Kaixo irakurle kuttun hori! Kontatzen diguzuna, tamalez, uste baino arruntagoada. Eta horrelako egoeren sortzaile bat badaukagu,zalantzarik gabe, LGTBI+ kolektiboaren normalizazio-aren alde lan egiten dute(/gu)nok d(/ga)ituzu. Bai, ezduzu gaizki irakurri, batzuetan mila buelta ematen diz-kiogunok buruari ere "normalizazioaren" alde egitendugu. Eta normalizazioa ezin daiteke apustua izan.

Adibide sinple batekin azalduko dugu. Gure herrihonetako homofoborik handienak ere nolabaitekoerrespetua senti dezakegu Jesus Vazquez telebistakoaurkezleagatik. "Gay-a dela izan ezik, beste guztianoso normala baita". Ikusten?

Emakumeen munduko adibide bat. Sandra Barneda.Ia negar artean esan zuena lesbiana zela. Baina hainaurkezle ona, fina, argala, ederra... ez marimutil horie-tako bat! Ulertzen?

Gugandik espero dena betetzen ez badugu ere, ez daberdina "alderdi batean bakarrik kale egitea” edota“alderdi baten baino gehiagotan kale egitea”.

Nolabait, gizarteak bere balorerik trinkoenei ezetz ezegiteko duen mekanismo moduko bat dela esan gene-zake. Gauza “arraro” batzuk “onartzen” ditu, bainaoso eredu konkretuetan, oraindik ere errefusatzenduen zerbait horren aurka gehiago indartzen denbitartean. Izan ere, askotan lortzen du “onartutakoberriak” desberdina denaren kontrako borrokan alia-tu bilakatzea, “beraien irudi negatibo bat islatzen bai-tute”.

Gay eredu konkretu honen errefusari “plumofobia”deitzen zaio, arrazoi nabarmenengatik.

Baina badakizue normalean ez garela azalpen hutseangelditzen, eta oraingoan ere pausu bat haratago joannahi dugu… Zer da benetan atzera egiten duena“homosexualitatearen” barnean? Are gehiago, zer daatzera egiten duena, konkretuki, eta hainbeste suminpizten duena “gay”en kasuan? Feminitatea.

Feminitatea besarkatzea eta adieraztea guztiz zigor-tua dago pribilegioak jaso dituztenen artean, alegia,

gizonezkoen artean. Beraiengan-dik espero da guztiz maskulinoakizatea eta feminitateak badirudi,oso proportzio txikian ematenbada ere, beraien gailentasunhori urratzen duela…

Hilabete honetan ez daukaguliburu konkreturik, bai ordea arti-kulua ixteko esaldi bat:

“Aniztasunean aurkitzen da

indarra eta edertasuna”

Maya Angelou

Galderak edo zalantzak argitzeko:

[email protected]

Etxean jakingo balute...

Page 12: K161 bloga

Kare

nka

12

PELLO

ULAZIA

IBARZABAL“Nire isileko bidaia hau

ederra izan da”

Isilean aritu da azken hamar urteotan. Zertanote? Urte horietako guztietako emaitzak argiaikusi du. Isilean instalazioa eman du ezagutze-ra. Andoaingo Bastero Kulturgunean izan da.Bertaratu ez garenok udazkenean Mutrikun iku-siko dugun itxaropenez gaude. Erabat lanpetu-ta ibili arren, ezin izkin egin Kalaputxiri, eta gus-tura aritu gara Pellorekin.

Ibilbidearen laburpen bat egiterik, bai?Artearen esparruan beti interesatu izan zait berealde estetiko, politiko eta pedagogikoa, eta askotanhiru ildo horiek ezin izaten dira bereiztu. Potentzialestetikoa, nolabait, nire doktoretza tesian bilakatuzen, Itsasoarekin proiektuan garatu nuen; bertan,artearen jakintzak paisaiaren eraikuntza estetikoanegin dezakeen ekarpena jorratzen da. Isileanproiektua, berriz, artearen potentzial politikoanoinarritzen da, orain arte gizarteak ezarri izandituen jarrerak aldatzeko edo prozesu aldakorhoriek nolabait azkartzeko. Aita naizen aldetik, etagizonezkoa, etxe barruko jardunetan eta seme-ala-bekin izan ditudan esperientziak islatu nahi izanditut artearen bitartez. Hamar urtetan zehar landu-tako proiektua da erakutsi dudana. Egun, irakaslelanetan ari naiz unibertsitatean, eta artearen ildopedagogikoan sartuta nabil buru-belarri. Arte pro-

zesuak eskatzen duen pentsamendu kritikoa,zeharkako bideak edo begirada sentsibleak lan-tzen, besteak beste.

Nola garatu zen zure buruan etxeko lanak artebilakatzea?Esan beharra daukat nire helburua ez dela etxekolanak arte bilakatzea. Nik artea erabiltzen dut jar-duera, esperientzia edo objektuetako oinarrianegon daitekeen estetika azalarazteko. Hori horrela,bilakaera bat izan dut: gazte garaian, gure etxean,ez nuen etxeko lanik egiten, nire rolari “egokitzen”zitzaionik ez behintzat; horixe zen orduko nire ego-era. Baina ikasi egin nuen, etxeko lanak konparti-tzearen garrantziaz jabetu, eta konturatu nintzenlan neketsu eta errepikakor horiek ez direla eskeronekoak. Denborarekin, norbereganatu egiten diraeta ohitu egiten da; norbera konturatzen da etxeanentzundako gauzez, garbi usainaz… eta kontura-tzen da etxeko lan horiek duten bikaintasunaz.Ohea egitea gorrotagarri izatetik, ohea txukun egi-tera iristen da bat. Eta ohe gaineko izara zuri bateknola argitzen duen gela! Gauza horiek guztiak,sentsibilitate horiek ere denborarekin etortzen dira.Eta momentu batean denak ematen du arreta:xaboi-pastilla bat gastatzen ari denean, baso batapurtzen denean, oihal bat edo zapi bat lisatzenduzunean… Agian, artisten betaurrekoak, jakindu-ria zein sentsibilitatea daramatzalako ikusten ditunorberak osagai estetiko horiek. Eta sarri suerta-tzen ziren potentzial estetikoa zuten elementu zeinegoerak.

Esperientzia horiexek osatzen dute gizon berri bat,eta esperientzia hori aldarrikatu beharko genukegizontasun berri bat eraikitzeko, gizon irudi batberreraikitzeko. Hori derrigortuta egiten denean,zama bat da beti, baina aukera bat denean, osoaukera ona bilaka daiteke. Gizonezkook esparruhori ez dugu sekula jorratu, eta uste dut oso sen-tsiblea dela. Etxe barruko ardura nagusiak hartze-

Page 13: K161 bloga

Karen

ka

13

ak esan nahi du pediatrarekin hasten zarela harre-manetan, guraso elkartean sartzen zarela… Hain-bat eta hainbat gauza, historikoki bizkarra emanizan diegunak, eremu aberats bilakatu dira. Etagauza sentsible horiek, gauza subjektibo horiekazaltzeko esparrua ere bada artea. Objektuakberak ez dauka estetika hori, estetika jarduerakdauka. Estetika hitza bera, banalizatuta egoteazgain, irudi hutsetara mugatzen dugu; filosofo eza-gun baten arabera, ordea, etika eta estetika batdira, berbera. Eta etxe barruko lan horiek guztiak:etxea berotu, garbitu, jana prestatu besteentzat,besteen arropa zikinak hartu, garbitu... horrekdenak etika handi bat dakar, eta etika hori gorpuz-tu daiteke artearen bitartez; esango genuke, moduhonetan, estetika etikaren lengoaia bilakatzen dela.Eta nik etxe barruko lan horri duintasuna eman etazabaltzeko erabili izan dut artea, urteetan zehar,eta soilik emakumeek, isil-isilik egin dituzten lanakizan baitira.

Zure ustez, zer da berdintasuna?Nire ustez, justizia kontua da. Berdintasunaz arigarenean, eskubide eta aukerez ari gara. Gizarteajende desberdinak osatzen dugu, bakoitzak bereidentitate eta subjektibotasunetik, eta gizartea abe-ratsa eta justuagoa izango da desberdintasunhoriez guztiez osatua badago eta desberdintasunhorien guztien eskubide eta aukerak errespetatzenbadira.

Pertsona bezala, osatu egin zaitu honek?Dudarik gabe eta betiko. Edozeini gomendatzendiot honelako esperientzia izatea. Seme-alabakizanda, aukera paregabea izan daiteke gizon

bezala ere osatzeko.

Betitik izan zara artista, horixe sentitu duzu?Beti, ez neukan zalantzarik. Armeria Eskolan hasiarren, hura utzi eta Debako Arte Eskolan hiru urteeman nituen. Orduan pentsatzen nuen gusturaegingo nituela Arte Ederrak, baina halako karreraakademiko batek eskatzen duen diziplina motahori, bada, garai hartan ez neukan. Arotz lanetanhasi nintzen eta urte batzuetan gustura aritu nin-tzen, baina barruan neukan harrari erantzunez,Arte Ederrak ikasteari ekin nion. Ume-umetatik,ikastola garaitik, norbera konturatzen da izan ditza-keen dohainak ez dituela hezkuntza sistemak erre-konozitzen, eta askotan izaera horrek baztertutauzten gaitu sisteman. Hezkuntza barruan bestearlo batzuek pisu handiagoa dute arteak baino,baina haur guztiak dira sortzaileak. Zoritxarrez,hazi ahala sormen hori baliogabetzen joaten gara.Arlo pedagogikotik horixe da gure erronka: lehe-nengo, sormen hori desmitifikatu, denok sortzaileakgarela jabetuz, eta, ondoren, sormen hori garatze-ko didaktika berriak sortu.

Zer da Isilean?"Isilean" proiektua hamar urtetan zehar gizon batekbere etxe barruan izan dituen bizipen eta espe-rientzia estetikoak islatzen dituen errelatu artistikoada. Bere helburu nagusia gogoeta bat bultzatzealitzateke: berdintasuna, maskulinitatea eta aurrezmarkatutako dinamika sozialen ingurukoa. Errelatuartistiko hau (2002-2012), eskulturaz, ikusentzu-nezkoz eta argazkiz osatua dago. Erakusketa abia-puntu bat da aztertzen duen gaiari buruzko debateedo eztabaida bat sustatzeko.

Page 14: K161 bloga

Giz

art

ia

14

Apirilaren 13an egin zuen bere aurkezpena HarreraElkarteak Mutrikun. Gatazka politikoaren ondorioz,espetxeetatik zein atzerritik etxeratzen diren per-tsonak babesteko sortutako elkartea, hainbat zail-tasuni egin behar izaten baitiete aurre. 1980kohamarkadan konturatu ziren hainbat hutsune etazailtasun zeudela pertsona horiek gizarteratzekoorduan, eta zailtasun horiek konpondu nahian jar-dun zuten zenbait taldek. Azken urteetako lanariesker lortu dute, azkenez, Euskal Herri mailakotalde bakarra osatzea.

Aurkezleek behin eta berriz azpimarratu nahi izanzuten ez zirela presoei edo errefuxiatuei laguntzen ari,pertsona libre eta eskubide guztien jabe direnei baizik.Eta gonbita egin zuten helburuekin bat egiten duenedonork elkartearekin bat egin dezan, edozein sentsi-bilitatekoa izanda ere.

Bidea egitenAspaldi jabetu ziren gatazka politikoaren ondorioz etxe-ratzen zirenen gizarteratzea ez zela izaten denetanberdina. Herri txiki edo auzo-gune batzuetan errazagertatzen bazen ere, zailagoa zen hirietan. Horregatik,

han-hemenka, laguntza taldeak sortu ziren era autono-moan. Hasera batean, ez ziren hainbeste etxeratzenzirenak, baina urteek aurrera egin ahala, gora eginzuen arazoak. 2000. urtetik hona, noizbehinka bildu etalaguntza egokiagoak aurkitzeko hausnarketak hasizituzten, eta aurrera begirako pausoak aztertu zituzten.

2005ean, Loiolako elkarrizketen ondoren, kaleratzehandien itxaropenak zabaldu ziren eta horrek egoeraberrirako prestatu beharra eskatzen zuen. 2006anpreso ohi batek bere buruaz beste egin izanak erabakiirmo bat hartzera bultzatu zituen lehen era autonomo-an mugitzen ziren laguntza-taldeak.

Hausnarketa sakon baten ondoren, 2012an gaia beremaila egokian kokatzea lortu zen: izaera nazionalekoabehar zuen izan. Legeztatzea eraginkorrago izateko,lan esparru asistentzialean finkatu, eta elkartearen for-matua hobetsi zen fundazioarenaren ordez, gardena-goa delako eta kontrol errazagoa duelako. Horrela,Zarautzen bi batzar egin ondoren, "Harrera Elkartea"izenez legeztatu zuten urte horretan bertan.

Egungo funtzionamenduaBazkideen Batzar Orokorra da elkartearen organogorena, eta bertan izendatutako Zuzendaritza Batzor-dea arduratzen da ezarritako bideetan aurrera egiteaz.Arlo ekonomikoa osatzeko, laguntza instituzionala,laguntza puntualak, bazkideen kuotak, eta taldetxoekherri ekimenen bidez lortzen dituzten sosak dituzte.Baina ziurtasun bat eduki nahian, eta ahalik eta aurre-kontu errealenak izateko, bazkidetza zabaltzearen kan-painan ari dira. Sentsibilitate ezberdinekoak izan arren,gonbita egin zioten helburuekin bat egiten duen ororielkartearekin bat egin dezan: urtean 60 €ko edo hiruhilean behin 30 €ko kuotarekin.

Instituzioekin harreman ona dute, eta begionez ikustendituzte elkartearen ekimenak.Libre ateratzen diren pertsonekin, egun batzuk igaroondoren jartzen dira harremanetan, eta lehentasunenarabera, euren laguntzak eskaintzen dizkiete. Egunero-kotasunerako beharrezkoak direnak (identitate agiriaateratzea, gidabaimena, eta abar). Diru premia izatendutenez, laguntza zuzenak edo zeharkakoak eta lanmundura bideratzeko sarea ere eskaintzen dizkiete.Osasun arloan, berriz, arlo psikologikoan, odontologianeta oftalmologian izaten dituzte premiak; zenbait profe-sionalek materialen kostua soilik kobratzen diete. Eta,jakina, hurbiltasuna.

Mutrikun lau laguneko batzorde bat sortu da, eta irekiadago nahi duenarentzat.

Page 15: K161 bloga

15

1)Biak pasatzen zeuenbatera ederto bizirik iraun balitz mundua hobetoederrak ziren biak Roman ta Modesto preparatuta zeunden ta irabazteko

2)Biak ibili zirenbeti txapelketanMutrikun jaio zirenta han lehiaketanbertsotan baino lenogustura ikasketanbiak aritzen zirenbaserri lanetan.

3)Beraien koplak duteederra iraunpenabeti eduki zutenbertsotan almenabiak hartu ziotenametsi aurrenaRoman bezperan hil zenederra guk pena

1)Modesto eta Romandia abilenakberaiek ezialabertsotan errenakfamatauk dialaberaien izenakberaiek izan dirabertsotan onenak

2)Beraiekin pentsatzenbeti noi gauetanamets egiten det nikkantatzen plazetanBenitakin elkartuginan denok bertanOkelar baserriaederra benetan

3)Kantari asko dakaugu denok atzianbarria ateatzen dabeurak entzutzianberdin goizian edoberdin iluntzianRoman eta Modestoabilak bai zian

BERTSO PAPER SARIKETA 2016

Ku

lturia

UMEEN MAILANparte hartzaile mutrikuarrak

Egilea: Oskitz Egilea: Irati I. Egilea: Andoni A.

Egilea: Ane U.

Egilea: Maitane A. Egilea: Anje C.

1)Lau anai-arrebako baserri itzela guk kantatuko dugu beraiek bezela beurak merezi dute kristoren txapela badakigu mutrikuar petuak zirela.

2)Bi anaiak bazutenhitzen emariaholako izan beharda bertsolariamerezi dutelakobi haiek sariaberaientzat herriandago_omenaldia.

3)Originaltasunaberaien bertutetxistua jotzeko erealmena baluteberaiek sari denakhartuko bai lukeOkelarren mailaraheldu nahiko nuke.

1)Okelar baserrirajoan ginen Jonekinbideua ere grabaubertso eskolakuekinondo pasau genuenbaserrian eurekinfamilia jatorraizan zan gurekin

2)Mutrikuko bertsolaiabilak benetankoplariak ziren takantatzen kaletanoso onak zian tabeti txapelketanbi anaiak koplarijoan ziren gaztetan

3)Laste egingo duguguk omenaldiabertan aterako dakristoren sariahori lortzen badut nikdaukat opariaberaiek bezala ninaiz bertsolaria

1)Ez dut izan aukeraikbiak ezautzekoigual izango zirenpare bat paletohemengo edozeinekbadaki hobetoez dakit zeintzuk direnRoman ta Modesto

2)Bertsolai oso onakbaina ni hobiaberaien famagatikonak omen diairabaziko deguguk ere sariazeozeatxik eingo zaielaste omenaldia

3)Egingo didate bainiri omenaldianiretzat izango dahori opariani aterako naiz baikriston kantariahanditan izango naizni bertsolaria

1)Roman eta Modestokbazuten izenaberaiek joanda geroetorri da etenapentsatze utzarekinetortzen zait penabertsolari izateaizan zen haiena

2)Gu behin bertsoeskolatikberaien etxeraikusi genun ahizpata beai pozterabueltatzeko eskatugoaz betetzerahurrengoan jungo geaerrepikatzera

3)Aurten ere gazteokdakau txapelketairabazi edo galdugu pozez betetaOkelar gai bezalatokatu da etaguk edukiko dugubiengan arreta

Page 16: K161 bloga

16

Lap

azo

rrik

eix

ak

Eskolan, gehixago edo gitxiago, danok ikasi deguFrantziako iraultza edo reboluziua. Badakigu, gai-ñera, gertaera haren ondorixuak hurrengo urtie-

tan ere igarriko zirana... baiña, entzun al dezu iñoizgeure herriraiño aillegatu zirala?

1789. urtian Frantzian aldian Iraultza nagusitxu ostian,eta batez ere 1793. urte hasieran Frantziako Luis XVI.arilepua moztu zixuenian, beste toki askotakuak bezela,gipuzkuarrak ere bildurtzen hasi ziran. Eta Frantziatiketorri zeiken erasuari aurre egitxeko prestatzen hasiziran; baitxa mutrikuarrak ere. Otsaillaren 17xan, Udalakerabaki zoan, “que dispongan las baterias, y todo lodemas necesario para la defensa de este puerto de qual-quier invasion que quieran hacer los franceses”.

Frantziak, 1793ko martxuaren 7xan deklaratu zion gerriaEspaiñiari. Gaur egun, “Konbentzio-gerria” izenez eza-gutzen degu gerra hau. Herrixa etsaixetatik babestia-rren, Mutrikuko udalak 10 konpaiñia osatzia erabakizoan. Konpaiñia bakoitza 50 gizonek osatzen zeuen, 17eta 60 urte bitxartekuak. Danetara, 500 mutrikuar herri-xa zaintzen! Konpaiñia harek, astebeteko txandetan jar-duten zeuen, “asi en el muelle, como en San Nicolas, ydemas parajes”. Mutrikuar harek ez zakixen armak ibil-tzen, eta horregaitxik, 10 konpaiñietako ofizialek esko-petak kargatzen eta tiro egitxen ikasi zeuen, gero gaiñe-rakuei erakusteko.

Itsasotik etorri zeikezen frantsesak, eta horregaitxik,hasiera-hasieratik, talaixerua izentau zeuen. Lan bikoitzazakan Talaixakuak: batetik, Kofraixarako, maiñelak zain-du eta arrantzia seiñalatzia, eta bestetik, Udalak halaeskatuta, gerrako gorabeherien berri ematia. Udalak etaKofraixak, erdiz bana ordaintzen zixuen lana. Sasoi latzak ziran. Gipuzkuako Aldundixak, aldixan-aldi-xan, batailloietarako gizonak eskatzen zitxuan, eta gai-ñera, gerrako gastuei aurre egitxeko, zergak haunditxubihar izan zitxuen Udalek.

1794ko uztaillaren 28xan frantsesak Naparruako Beraherrixan sartu ziran, eta laster aillegatu zeikezenezMutrikura, Udalak hainbat agindu eman zitxuan. Batetik,talaixeruaren abixuak zorrotz betetzeko agindu zoan:“que siempre que el talajero haga humo por tres vezesestando las lanchas en la mar, se retiren al puerto con laposible brevedad”; bestela, 20 pesoko isuna zakenarrantzaliek. Bestetik, fusillak prest eta garbi eukitzekoeta ahal bezain beste kartutxo egitxeko agindu zoan.Hirugarren agindu bat ere bai: Mutrikuko baserri guztie-tara 2 edo 3 gizon –fusillak hartuta, jakiña!– juateko agin-du zoan.

Frantsesak hurre zozela-eta, 1794ko abuztuaren 2xan,“eleizako zidarra” (pieza baliotsuak-ta) eta artxibokodokumentuak ondo gordetzeko agindu zoan Udalak.Zidarrezko gauzak, Gasteizko Santo Domingo Komen-

duan gorde zitxuen; artxiboko dokumentuak, berriz, Isa-simendi baserrixan ezkutatu zitxuen.

Bergaratik, Tolosa (hiriburua) defendatzera juateko abi-xua jaso zoan Udalak. 1794ko San Lorentzo egunian–abuztuaren 10ian– goizian goiz Komenduan mezia en-tzun eta 7ak aldian, 440 mutrikuarrek erten zeuen Pla-entxi aldera, bertan armak hartu eta Tolosarako asmo-tan. Baiña, plaentxiarrek esanda jakin zeuen ordurakofrantsesek Tolosa eta inguruak hartuta zaukezela, eta,berriz ere, Mutrikura bueltau ziran, etsita.

Frantsesen bildur

1794ko abuztuaren 28xan Ondarrua erre zeuen frantse-sek. Etxe gehixenak (110 inguru) erre zitxuen, andraz-kuak bortxatu, 6 lagun hil, 20 lagun preso eruan... Ikara-garrixa izan ei zan. Abuztuaren 29xan, Eibar ere errezeuen: udaletxia, eskolia, ospitxalia eta 116 etxe. Besteherri askotara ere aillegatu ziran frantsesen hatzaparka-dak.

Horrek jakinda errez ulertu leike, 1794ko abenduaren14an Sargento nagusixak errekonozitzeko falta ziran 81mutil mutrikuar deitxu zitxuanian, udalak agertu zoankezkia. Ahalegindu zan 81 mutrikuar horrek, frantsesenkontra jo gabe, lasai-lasai lagatzen. Zer ba? Batetik, herri-xa babesik gabe zauanez mutil harek lagungarrixak izanzeikezelako, eta bestetik, frantsesek sartutako bildurra-gaitxik: “y las amenzas que tiene hechas el enemigo dequemar el pueblo y pasar a cuchillo a todos, en caso de quelos mozos tomen las armas”.

Ondarrutarren lapurretia eta Larangako kanpamentua

Frantsesek zer dala-ta erre zeuen Ondarrua? Historialaribatzuek, 10 egun lehenago, abuztuaren 18xan izandakogertaera bat aitxatzen deue. Egun horretan, bizkaitxa-rrak Mutrikura sartu eta bertako arma eta munizio gehi-xenak ostuta Ondarrura eruan zitxuen. Burdiñazko 4 kai-ñoi, brontzezko 2 kaiñoi, 183 fusil... Mutrikuko portuazaintzeko armarik gabe, errez imajiñau leike mutrikua-rren egoera penagarrixa.

1794ko urrixan, Julian de Churruca Mutrikuko alkatiak,gutun baten bidez, goi-agintarixei eskatu zixuen frantse-sengandik babeserako zauan Azterrikako (Berritxu) kan-pamentua Larangara eruateko. Itxuraz, ordurako fran-tsesak bi aldiz sartu ziran Mutrikura, eta hirugarrenezere errez sartu zeikezen. “el campamento de Azterricadeja descubiertos los pueblos de Motrico, Ondarroa yBerriatua, y los puertos mui interesantes de Motrico y Devay cubre tan solamente a Lequeitio, quedandole sin embargoal enemigo desfiladeros para atacar uno y otro: pero fijan-dose sobre la loma de Laranga, no solamente se conseguiacubrir los mismos puntos con maior solidez, sino que conmenor fuera y mas comodidad de la tropa, podria tambiencubrirse a los pueblos de Motrico, Ondarroa, y Berriatua yhaun a Deva con sus respectibos puertos”

Erne, badatoz frantsesak!!

Page 17: K161 bloga

17

Lap

azo

rrikeix

ak

Frantsesak Mutrikun

Hilabete luzietan egon zen frentia Deba errixuan, 1794koazarotik 1795eko amaiera arte. Bizkaitxik etorritxako sol-daduek babesten zitxuen defentsa postu arriskutsuharek. Kaiñoi batzuk Larangamendin zozen, beste ba-tzuk Iruroiñ –edo Yruroguen– gaiñian...

1795eko ekaiñaren 28a. Domekia. Goizeko 6ak. Espaiñia-rren lerruak apurtuta, Deba ibaixa zeharkatu eta Mutri-kun sartu ziran frantsesak. Hurrengo urtietan eregoguan gordeko zeuen orduko mutrikuarrek egun beltzhaura. Mutrikuko alkatiak 1797ko martxuan egindakotxosten baten irakurri geinkenez, frantses harek ez ziransartu Mutrikura lagunak egitxera: “quando rompiendo lalinea del exercito español, entraron en esta villa, mataronlos soldados franceses a tres hombres, y una muger, dediferentes caserios de ella, sin que para ello les hubiesendado el menor motivo, y tambien saquearon, y quitaronquanto hallaron en los mas de los caserios de esta jurisdi-cion a donde por mas seguridad se havian llevado muchosefectos del pueblo”.

Eleiz liburuetara juanda, frantsesek hildako hiru lagunenberri izan degu.

BAT: Agustin Cleto Alberdi Mendecute (1742-1795). “En28 de junio de 1795, dia Domingo por la mañana mataronlos franceses despues de roto el cordon de Larangamendiy Sasiola, a Agustin Cleto de Alberdi ynquilino de la caseriade Laranga Echeverri”. 53 urte zakazen Agustin Cletok.Maria Josepha de Larrañagarekin ezkonduta zauan eta 6seme-alaba zakazen. Heriotzaren berri eman zoanak,zehaztasun guztiak ematen diguz: “lo hallaron muerto ytraspasado a baionetazos, y la mañana siguiente fue ente-rrado, despues del oficio de Sepultura, en la Hermita de SnPedro, por hallarse demolida la Yglesia Parroquial”. Gogo-ratu daigun Mutrikuko eleiza zaharra 1790. urtian botazeuela.

Aitxa-seme batzuk ere hil zitxuen frantsesak, Arribinietaedo Arremieta baserrixan: Juan Josef de Andonaegui etaManuel de Andonaegui. Arribinieta baserriko errente-ruak ziran aitxa-semiak; 60 eta 29 urtekuak, hurrenezhurren.

BI: Juan Joseph Andonaegui Galdos (1735-1795). “..mata-ron los franceses a Juan Josef de Andonaegui ynquilino dela caseria de Arribinieta, natural y vecino de esta villa deMotrico y marido lexitimo en quartas nupcias de MariaFrancisca de Olascuaga ya difunta”. Nun lurperatu zeuen?Galbaixon! “a su cuerpo cadaver le sepultaron el diasiguiente en le Hermita del Calvario ocultamente algunoshombres de los caserios immediatos, pues nadie podiaaproximarse a la citada caseria de Arribinieta, si no es conmucha cautela por temor al frances”. Hemen ere, danakbildurrak aidian!

HIRU: Manuel Andonaegui Furundarena (1765-1795). “..acosa de las seis de la mañana rompieron los franceses elcordon del punto de Laranga y Sasiola y mataron despuesque se internaron a Manuel de Andonaegui nral y vecinode esta Villa de Motrico, mozo soltero”. Hau ere, Alberdibezela San Pedro ermitxan lurperatu zeuen.

Uztaillaren 22xan bakia etorri zan. Gerria amaitxutakuan,esker onez meza ospatsua egin zan abuztuaren 10ian,“antes de la misa popular, con missa solemne y tedeumcantado al pie del presbyterio con sus preces y oracionesdel Manual Romano en accion de grazias de la paz, que sehavia firmado entre la España y la republica Francesa”.

Gerria amaitxu eta gero, azaruaren 22xan, gerran partehartutako 81 mutrikuarri frenterako lagatako fusillak,kartutxo-gerrikuak eta mantak bueltatzeko eskatuzixuen. Itxura danez, gerran parte hartu eta mertzi en-tzutia ez zan nahikua izan mutrikuar harentzat.

Josu Larrañaga Arrieta

Arremieta baserria

Page 18: K161 bloga

18

Eu

sker

ia

Hasiera batek bukaera dakar, eta aurtengo ikasturte-ari ere horixe ari zaio gertatzen. Maiatzian sartu garaeta eguraldi onakin batera urte osoan hartutako kon-promiso zenbait leundu egiten dira uda garaian.

Halere, ezin dugu komentatu gabe utzi egunerokoanegin eta ezkutuan geratzen diren gure ekintzak. Luza-mendutan sartu gabe, egindako guztiaren artean bibakarrik komentatuko ditugu, biak ala biak funtsezko-ak gure ustetan.

Lehenengoa, joan den hilabetean egin genuena.Euskara jendea dokumental sorta ikusi eta landugenuen gaztetxean. Dokumental horiek ikusita eus-kararen jatorriaz eta bilakaeraz hitz egin eta haus-nartzea izan zen helburua. Hiru larunbatetan egin-dako hiru saiotan 7-8 lagun inguru batu ginen guztira.Errepikatu zutenak gustura geratu ziren ikusi etakomentatutakoarekin; hortaz, gu ere bai. Bide batez,Kalaputxiko orrialde honetatik ere eskerrak emannahi dizkiegu Euskara Jendea taldeko partaideeiberaien eskuzabaltasunagatik.

Bigarrena, azken bizpahiru urteetan martxan dara-bilgun egitasmoa da, Berriketalagunaz ari gara.Azken urtetan, bikote edo koadrila kopurua gorakadoa, eta horrela jarraitzea nahi genuke beharrezkoa

den denbora guztian. Martxan ari diren taldeak gus-tura ari dira beraien egitekoetan, bakoitza bereabiadura eta konpromiso mailarekin, baina denakeuskaraz. Jakin ezazue Manu, Elena, Yolanda, Elisa,Ramon, Ivo, Elena eta Iñaki euskara ikasi edota prak-tikatzen ari direla, eta herritar horien euskararen nor-malizazioa beraien bikoteen esku bakarrik ezdagoela, baizik eta mutrikuar guztion esku dagoe-la. Hori dela eta, euskara praktikatu edota proiektuhonetan bere alea jarri nahi duen guztiok hitzordubat dugu jarrita maiatzaren 27an 18:00etan BehekoPlazan. Bertan, montxor bat eginez, berriketan egi-teko aukera izango dugu. Guk geure borondatetikeuskararen normalizazioan eragin nahi dugu, eta horilortzeko bidean edonork du lekua gure alboan. Ber-tara hurbilduz gero, esku zabalik hartuko zaituzte-gu. Horretarako euskara ahoan ekarri eta ea unegoxo bat partekatzen dugun.

Beraz, animatu euskara sendotu nahi duzuenok etahorretan laguntzeko prest zaudeten herritarrok!

Euskarak egiten gaitu

[email protected] (edozertarako: kontsulta, zalantza, informazio…)

MUTRIKUK EUSKERIAEUSKERIAK MUTRIKU

Page 19: K161 bloga

19

Lorenzo ate joka daukagu jada, ordua ere bazen,bere izpiekin besarkada goxoak ematen dizkigun lez,geuk ere, besarkada horiek plasmatu nahi izan ditu-gu. Besarkada goxo eta beroak eman nahi izan diz-kiegu herriko txikienei, eta zein bide da egokiagoaelkarlanean baino. Eskerrik asko, beste behin erezuen agendetan Txantxangorrirentzako tarteahartu eta barreneko haurtxoari ateak zabaltzearren,Irri Egunean ez baitziren soilik haurrak izan protago-nista. Guraso asko ere, prest agertu ziren antolaturi-ko ekintzetan parte hartzeko, eta hau horrela, geureartean gurasoei begira zerbait antolatzeko hitza hartudugu. Nor agertuko zen prest, Gabonetan jarritakopuzgarrietan bezala, oinetakoak kendu eta hara etahona irribarrea aldarrikatzen aritzeko?

Ederki murriztu ziguten lana Atracciones Sanz-ekolangileek, haiek eta haien laguntzarik gabe ez zenekintza hain borobila irtengo, beraz, mila esker biho-tzez beste behin ere tratu bikaina eskaintzearren etaumeak ere hain ongi hartzearren. Ikusitakoagatikesan dezakegu, bai txiki eta bai gazteek bikain pasazutela zuekin eta langiletzat baino, lagun gisa hartuzintuztela. Ederra meritua zuena! Ea bada aurtengoudan, lagun giro horretaz gozatzeko plazerra dugunMutrikuko herrian barrena, espero behintzat, Txan-txangorrik ekarri duen arrakasta hau aintzat hartzeaMutrikuko udalak. Atracciones Sanz elkarteak hau-rrentzat ez ezik, guraso eta helduentzat ere aukerapila bat ditu, eta herriko Malen Jaixak, denentzakojaixak diren aldetik, zein aukera apartagoa.

Hurrengo astean egin genuen apirila ekintza ere ezzen atzean geratu. Denera ia ehun ume etorri ziren,tartean, adin ezberdinetakoak, eta elkarlanean, Mutri-kuko txokoetan barrena, ondo izkutaturiko altxorraaurkitzea ere lortu genuen. Gu bai gu ausar eta bikai-nak! Nabaria da laister uda ere hemen dugula etaaskok, ekintzen berri lehen pertsonan izan nahi dute-la, normalean, hilabetereko ekintzak ez baitira hainospetsuak izaten. Agian, Irri Egunetik egun gutxi ba-tzuk igarota, asko oraindik jolaserako eta ondo pasa-tzeko gogoz zeuden. Eta goxokia jadanik dastatuta,gehiagoren beharra ere badago! Hau horrela, askodira gure artean izena eman duten haurrak.

Hurrengo idatzian zehaztuko ditugu udari begirakooharrak. Beraz, tentuz ibili.

IRRI EGUNAREN LEHEN EDIZIOA

Txantxangorri aisialdi taldea

Aisia

ldia

Page 20: K161 bloga

KARLAZorionak sorgin-txo, txokolatada-rako prest?Matxo handi batamona eta zurefamiliaren partez.

ANGIEZorionak etamuxuak etxekolarrosiai.

IZAROZorionak printze-sa! Zelan pasatendan denbora,urtetxu bat ia.Asko maitezaitun familiaosoan partezbesarkada haundibat! Segi horrenirrifartsu eta osa-suntsu. Asko gutzugu.

AIORAZorionak etamatxo handi batauzoko kirolariari.Danon partezegun ederra pasa-tu eta jarraituhorrela.

MARIPAZZorionak etamuxuak danonpartez, merezidituzulako!

IGORZorionak txapel-dun! Besarkadaeta muxuakMutrikuko fami-liaren partez.

MANEXZorionak kirolari!Kaxetako danonizenian, muxupila bat.

MARIJEZorionak txinpar-ta! Segi holakotxeanimosa urteaskuan!

ZO

RIO

NA

GU

RR

AK

ZO

RIO

NA

GU

RR

AK

ZO

RIO

N

EMILIZorionak bihotzezeta besarkadaestu bat, zureurtebetetzean.

BETAURREKO LILAKGURE HISTORIA FEMINISTA

Emakumeen eskubideen alde egotia feminismoaren alde egotia dala arrazoitzengendun apirileko BLn, horren harira gaur komentatuko degu “Gure genealogia Feminista”

liburuaren aurkezpen-hitzaldiak eragin digun gogoeta batzuk:

• Zelako txukun jaso duten liburuan Edurne Epeldek, Miren Arangurenek eta Iratxe Retolazak1960ko hamarkadatik hasi eta gaur arteko talde, aldarrikapen eta ekimen feministak. • Azken 50 urteotan, zenbat eta zenbat, ekintza egin diran. Zenbat eta zenbat talde ibili diran, baitaMutrikun ere, aipatzekoa da gure aurreko Emakume Taldiak egindako lana.• Zer garrantzitsua dan, hori guztia jasota gelditzia, bestela haiziak eramaten du, eta badirudi alda-ketak ezerezetik sortu dirala. Gaurko neskek eta andrek bizimodu libreagoa dute aurreko emaku-meek egin duten lan eta antolaketari esker.• Asko egiteko daukagu oraindik, berdintasun gizartean ez gera bizi, berdintasun hori faltsua da.Bestela, ikusi ze tratu ematen diguten komunikabideak, eta abar.• Indarra danon artean egin behar degu, gauzak aldatzia nahi badegu, edo ezingo da egin. Eta ema-kumeon aldarrikapenak kontuak hartu gabe, egon, ez dago ezta demokraziarik ere.• Txoko honek gehiagorako ez du ematen, baina eskari bat egingo degu: Hasi gure herriko argaz-kiak gordetzen. Ia Mutrikuko “ARRAZTO MOREA” jasota lagatzeko gai geran.

Badauzkagu bizpahiru liburu “Geure Genealogia Feminista” nahi/behar duenarentzat.

[email protected]

Page 21: K161 bloga

21

dituzuenargazki

zaharrak erakutsi nahi?

edo Kalaputxiko buzoian

laga ditzakezue.

Agerretxo

zapata

dendan

Etxean Arg

azk

i Zah

arra

1962ko uztailaren 2anSalve arrantza barkua uretaratzen

Martin Ruiz-ek lagatako argazkixa

Page 22: K161 bloga

22

Ag

en

da

MENDI IRTEERAK

MAIATZA EKAINA

ZAINTZAKO BOTIKAK Gaueko 10ak arte

Gaueko 10etatik aurreraELGOIBARREN(ikus 4. orrialdea)

1 eta 2 Apraiz3tik 5era L.-Elezgarai6tik 9ra Zalduegi10etik 12ra Burgoa(zapatu goizian Apraiz)

13tik 16ra L.-Elezgarai17tik 19ra Apraiz20tik 23ra Burgoa24tik 26ra Zalduegi(zapatu goizian L.Elezgarai)

27tik 30era Apraiz

MAIATZAK 22AMAIUR - ALKURRUTZ - AINHOA

EKAINAK 5ARNOKO XII. MENDI

LASTERKETA ETA IBILALDIAizena emateko azken eguna maiatzak 29

www.burumendi.org

Maiatzak 20, barixakuaHITZALDIA: BASOGINTZA

20:00etan GaldonanAnt.: MUBAE

Maiatzak 21, zapatuaTXORBELA ABESBATZA20:00etan Komentuan,

sarrera doan

Maiatzak 24, 25 eta 26an HISTORIA JARDUNALDIAK

Maiatzak 28, zapatuaEUSKAL ERROMERIA

Ekainak 11, zapatuaERRALDOIEN TOPAKETAK

Ant.: Mutrikuko Erraldoien konpartsa

Ekainak 12, domekaUMEEN EUSKAL JAIA

Ant.: Gure Ametsa Dantza Taldea

MAIATZA - EKAINA

Maiatzak 19, 19:00etanONGI ETORRI ROJANA hitzaldixa.

(Lau Euskal Herritarrek, Kurdistaneko lurretara egindako bidaiaren ingurukoa)

Maiatzak 21, egun osoko egitarauaPLAZATIK GAZTETXERA FINALA

Maiatzak 29, 19:00etan ZINE EMANALDIXA

Ekainak 4, zapatua

Erabakitzeko eskubidearenaldeko ADIERAZPENA herriari

aurkezteko ekitaldia

MAIATZA GAZTETXEAN

16tik 19ra L.-Elezgarai20tik 22ra Apraiz23tik 26ra Burgoa27tik 29ra Zalduegi(zapatu goizian L.Elezgarai)

30 eta 31 Apraiz

GIZA ESKUBIDEEN ZINE ZIKLOA

Ekainak 3, barixakuaZINEGOAK 2015 Film Laburrak

22:00etan Zabielen

Ekainak 8, asteazkenaGAZAKO ZERRIA filma

19:00etan Zabielen

Ekainak 14, astearteaDRIFTET

19:00etan Zabielen

Ekainak 19 edo 26, domekaCORÍA Y EL MAR19:00etan Zabielen

Ekainak 29, asteazkenaPINK SARIS

19:00etan Zabielen

GURE

ESKU

DAGO

Page 23: K161 bloga
Page 24: K161 bloga