JOSEBA ASIRON «Ikurriña eta Nafarroako bandera ikustean … · 2014. 12. 30. · Nafarroan...

5
Jesuiten ikastetxetik bota zintuztela entzun dut. Bai eta ondoren eskolapioetatik ere bai. Lehenbizikoan justifikatua zegoen nire por- taera txarrarengatik eta bigarrenean afera politikoengatik. 78an asko ginen politikan genbiltzan gazteak. Beraz, ume bihurria zinen? Bai, eta ume bezala portatzen nintzen. Ez dut inolako arazorik onartzeko. 16-17 urterekin, aldiz, hori dena aldatu zen. Jokamolde hori nire kalterako zela ikusita, ikasten hasi nin- tzen. Gainera Artea eta Historia aurkitu nituen orduan, nire gustuko ikasgaiak. Inoiz ez diet aski eskertuko gurasoei horrenbeste tematu izana ikasketekin. Oro har, oso haur- tzaro zoriontsua izan nuen Iturrama auzoan, beti kalean jolasean. Izan ere, nire koadrila ez da ikastetxekoa, auzoko lagunena baizik, eta gaur egun oso kontu arraroa da hori. Zergatik ikasi zenuen Artearen Historia? Unibertsitatera Erdi Aroko Historia ikasteko gogoz joan nintzen, baina artearen atalean aurkitu nuen benetan gustuko nuena. Horre- gatik nik neure burua artearen historialaritzat jotzen dut. Zortzi urtez Zarautzen bizi izan ginen aitak han aurkitu zuelako lana eta nik unibertsitateko ikasketak Donostia eta Zara- goza artean egin nituen. Zer dela-eta tesia leinu dorre eta jauregien inguruan? Tesia egiteari ekin behar nion garaian, beste askotan bezala, puntu malenkoniatsua eman zidan eta Itoizko urtegiarekin desagertzera zihoazen zazpi herriak ezagutu behar nituela sartu zitzaidan buruan. Hor aurkitutako defentsarako arkitekturak, leinu dorreak bereziki, berehala erakarri zuten nire arreta. Modu honetara Erdi Aroaren bukaerako garaian, XV eta XVI. mendeetan murgildu nintzen eta hortik etorri zitzaidan gero Nafa- rroako konkistarekiko zaletasuna. Itoizko Koordinadoran aritu zinen? Bai eta urtegiarekin galduko ziren herrien ondare historiko artistikoaren katalogoa egi- teko enkargua eman zidaten. Hori izan zen nire lehen lana ikasketak bukatutakoan. “Itoiztik ez dira pasako”, baina pasa ziren. Zer galdu zen? Itoizkoa ikaragarria izan da. Sei eliza suntsi- tu zituzten, hiru erromaniko eta hiru gotiko, 10 2015EKO URTARRILAREN 4A Joseba Asiron Saez, 1962ko apirilaren 14an Errepublikaren egunean jaioa eta ezkerra: “Eskuaren ezkertasuna apaizek indarrez aldarazi zidaten, baina buruarena ez”. Historialaria, Artean eta Nafarroako konkistaren garaian espezializatua, Nabarralde eta Nafarroa Bizirik ekimenetako partaidea, San Fermin ikastolako irakaslea duela 24 urtetik eta hainbat argitalpenen egilea da: Nafarroa, amets urratua komikia (Elkar, 2012), 50 fechas clave de la conquista de Navarra (Txalaparta, 2013), Martintxo Altzuetarekin batera Euskal Herriko historia ilustratua (Txalaparta, 2014) eta Agur, Iruñea (Txalaparta, 2014). Maiatzeko hauteskundeetan EH Bilduko hautagaia izanen da Iruñeko alkatetzarako. NORTASUN AGIRIA PERTSONAIA «Ikurriña eta Nafarroako bandera ikustean daltonikoa naiz, ez ditut bereizten» Historialaria, Erdi Aroko artean eta Nafarroako konkistan espezialista, irakaslea eta orain EH Bilduko hautagaia Iruñeko alkatetzarako. | REYES ILINTXETA | Argazkiak: Dani Blanco JOSEBA ASIRON

Transcript of JOSEBA ASIRON «Ikurriña eta Nafarroako bandera ikustean … · 2014. 12. 30. · Nafarroan...

Page 1: JOSEBA ASIRON «Ikurriña eta Nafarroako bandera ikustean … · 2014. 12. 30. · Nafarroan aurkitu baskoitzat har daitekeen ezer, ez hilobirik ez zeramika puskarik ez inolako aztarna

Jesuiten ikastetxetik bota zintuztela entzundut.Bai eta ondoren eskolapioetatik ere bai.Lehenbizikoan justifikatua zegoen nire por-taera txarrarengatik eta bigarrenean aferapolitikoengatik. 78an asko ginen politikangenbiltzan gazteak.

Beraz, ume bihurria zinen?Bai, eta ume bezala portatzen nintzen. Ez dutinolako arazorik onartzeko. 16-17 urterekin,aldiz, hori dena aldatu zen. Jokamolde horinire kalterako zela ikusita, ikasten hasi nin-tzen. Gainera Artea eta Historia aurkitunituen orduan, nire gustuko ikasgaiak. Inoizez diet aski eskertuko gurasoei horrenbestetematu izana ikasketekin. Oro har, oso haur-tzaro zoriontsua izan nuen Iturrama auzoan,beti kalean jolasean. Izan ere, nire koadrila ezda ikastetxekoa, auzoko lagunena baizik, etagaur egun oso kontu arraroa da hori.

Zergatik ikasi zenuen Artearen Historia?Unibertsitatera Erdi Aroko Historia ikastekogogoz joan nintzen, baina artearen ataleanaurkitu nuen benetan gustuko nuena. Horre-gatik nik neure burua artearen historialaritzatjotzen dut. Zortzi urtez Zarautzen bizi izanginen aitak han aurkitu zuelako lana eta nikunibertsitateko ikasketak Donostia eta Zara-goza artean egin nituen.

Zer dela-eta tesia leinu dorre eta jauregieninguruan?Tesia egiteari ekin behar nion garaian, besteaskotan bezala, puntu malenkoniatsua emanzidan eta Itoizko urtegiarekin desagertzera

zihoazen zazpi herriak ezagutu behar nituelasartu zitzaidan buruan. Hor aurkitutakodefentsarako arkitekturak, leinu dorreakbereziki, berehala erakarri zuten nire arreta.Modu honetara Erdi Aroaren bukaerakogaraian, XV eta XVI. mendeetan murgildunintzen eta hortik etorri zitzaidan gero Nafa-rroako konkistarekiko zaletasuna.

Itoizko Koordinadoran aritu zinen? Bai eta urtegiarekin galduko ziren herrienondare historiko artistikoaren katalogoa egi-teko enkargua eman zidaten. Hori izan zennire lehen lana ikasketak bukatutakoan.

“Itoiztik ez dira pasako”, baina pasa ziren. Zergaldu zen?Itoizkoa ikaragarria izan da. Sei eliza suntsi-tu zituzten, hiru erromaniko eta hiru gotiko,

�10 2015EKO URTARRILAREN 4A

Joseba Asiron Saez, 1962ko apirilaren 14anErrepublikaren egunean jaioa eta ezkerra: “Eskuarenezkertasuna apaizek indarrez aldarazi zidaten, bainaburuarena ez”. Historialaria, Artean eta Nafarroakokonkistaren garaian espezializatua, Nabarralde etaNafarroa Bizirik ekimenetako partaidea, San Ferminikastolako irakaslea duela 24 urtetik eta hainbatargitalpenen egilea da: Nafarroa, amets urratua komikia(Elkar, 2012), 50 fechas clave de la conquista de Navarra(Txalaparta, 2013), Martintxo Altzuetarekin batera EuskalHerriko historia ilustratua (Txalaparta, 2014) eta Agur,Iruñea (Txalaparta, 2014). Maiatzeko hauteskundeetan EHBilduko hautagaia izanen da Iruñeko alkatetzarako.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

«Ikurriña eta Nafarroakobandera ikustean daltonikoa

naiz, ez ditut bereizten»Historialaria, Erdi Aroko artean eta Nafarroako konkistan espezialista,

irakaslea eta orain EH Bilduko hautagaia Iruñeko alkatetzarako.

| REYES ILINTXETA |

Argazkiak: Dani Blanco

JOSEBA ASIRON

Page 2: JOSEBA ASIRON «Ikurriña eta Nafarroako bandera ikustean … · 2014. 12. 30. · Nafarroan aurkitu baskoitzat har daitekeen ezer, ez hilobirik ez zeramika puskarik ez inolako aztarna
Page 3: JOSEBA ASIRON «Ikurriña eta Nafarroako bandera ikustean … · 2014. 12. 30. · Nafarroan aurkitu baskoitzat har daitekeen ezer, ez hilobirik ez zeramika puskarik ez inolako aztarna

�12 2015EKO URTARRILAREN 4A

JOSEBA ASIRON

(Nagorekoa herriaren goialdean zegoenezlibratu zen), hiru leinu etxe, Erdi Arokozubiak, etxeak, baselizak… Sarraski ikaraga-rria. Artozkiko eliza dut buruan, esate bate-rako, balio oso handikoa zena, eta OrbaizErdi Aroko herri ederra, eta Itoiz azkeneraarte defendatu zuten gunea. Oraindik dau-kat gogoan nola Nafarroako Gobernuarenhondea-makinek guztia botatzen zuten.Katalogo Monumentalean horren balio han-dia aitortua zeukaten eraikin horiek nolabota zitzakeen Gobernuak berak? Gaineralurrera bota zituzten, ez ur azpian utzi,gehienetan egiten den bezala. Zigor gehiga-rria izan zen hura bertako populazioaren-tzat, aurre egiteagatik.

Ez zait inoiz ahaztuko Artozkira joan nin-tzenekoa, Juriko etxera, hango nagusiari niretesiaren txostena ematera, etxe horren azter-keta bilduta baineukan. Iritsi nintzeneanetxea ari ziren husten eta ahal zutena des-muntatzen, makinak bazetozelako. Etxekoandreak esan zidan hartzeko nahi nuena, era-mateko, eta ni lotsa-lotsa eginda gelditu nin-tzen. Gainera adineko bi emakume iritsi zirenune hartan etxeari agur esatera negar batean.Herri horren bukaera oso tristea izan zen:jende pila agertu zen azken argazkiak egitera,solidarioak kateatu ziren eta herriari su emanzioten hustea ekiditeko… Oso gogorra izan

zen dena. Bataila bat. Eta orain agintean dau-denek egin zuten hori. Haien izenak xaflahandi batean jarri beharko genituzke jakitekonor den nor. Eta hau ez da sarraski bakarraizan: Gaztelu Plazako aztarnen suntsiketa,Euskal Jai frontoiaren eraistea… Sentsibilita-te falta ikaragarria dute eta gainera gizartea-ren aurrean zintzo eta on bezala agertu nahidute.

Nafarroako konkistaren bosgarren urteurrene-ko ekimenez zer balorazio egiten duzue Nafa-rroa Bizirik eta Nabarralden? Bertsio ofizialakolokan utzi duzue?Aldez aurretik sumatzen zen urteurrenareninguruan mugimendu eta ekarpen berriakizan behar zirela. Urteetan historiografianabarristak bere tesia ezarri du: borondatez-ko anexioa, erresistentziarik eza, Nafarroaintegratu zela estatu berrian era naturalbatez… baina lehendik Peio Esarte, PeioMonteano, Tomas Urzainki eta beste histo-rialari batzuk ari ziren gogotsu lanean etaeztabaidatzeko izugarrizko gogoak geni-tuen. Gure harridurarako Nabarraldek hirukongresu antolatu eta beste hamaika gauzagehiago egin ziren han eta hemen eta bitar-tean besteak isilik. Pasa zituzten hiru urteahoa ireki gabe. Soilik kongresu itxi batantolatu zuten, oso mugatua, eta toki guztie-

Fisikoa“Beti moldatu naizoso ongigazteekin. Nikuste dut nirefisikoak erelagundu didala.Handia izatea betilagungarria izanzait ikasleenaurrean unezailetan seriojartzerakoan.Nerabeekikointerakzioa osopolita da”.

Page 4: JOSEBA ASIRON «Ikurriña eta Nafarroako bandera ikustean … · 2014. 12. 30. · Nafarroan aurkitu baskoitzat har daitekeen ezer, ez hilobirik ez zeramika puskarik ez inolako aztarna

2015EKO URTARRILAREN 4A 13�

JOSEBA ASIRON

tatik erantzuna jaso zuena. Eta isilik. Gurebalorazioa ezin hobea da: orain mundu guz-tiak daki zer gertatu zen 1512tik aurrera.Jendeak badaki Nafarroa bazela erresuma,estatu independiente eta moderno bat etakonkista zeharo ilegala eta bidegabea izanzela.

Zer da Nafarroa eta zer Euskal Herria? Nafarroa eta Euskal Herria txanpon berarenbi aldeak dira. Bata izan da kulturala, linguis-tikoa eta bestea konkrezio politikoa. Nik ezdut batere zalantzarik Nafarroa izan zelabaskoiek edo euskaldunek sortu zuten ins-trumentua herri bezala bizirauteko. Haiekmarkatu nahi izan zuten gidoi bat bainainguruko potentzia handiek zeharo aldarazizieten hori.

Zer da aldarrikatzen duzuena?Independentzia ez dugu lortu behar, berres-kuratu baizik. Gure eskubide historikoakbehar ditugu berreskuratu. Gero Nafarroa,Euskal Herria… niretzat gauza bera da. Has-ten direnean eztabaidatzen zein den objektupolitikoa nik pentsatzen dut nahiago nukeelagure herri independenteari zein izen emanerabakitzeko tenorean bagina. Ea hiriburuanon jarri, Iruñean edo Gasteizen, banderaikurriña edo beste bat izan… Hori iritsiko da,baina oraingoz horretaz eztabaidatzea antzuada. Ikurriña eta Nafarroako bandera ikustenditudanean ni daltonikoa naiz. Ez ditutbereizten. Esanahi bera dute.

Baina gogorra izan daiteke hori bizkaitar, ara-barrentzat…Jende gero eta gehiago dago Bizkaian etaAraban, eta Gipuzkoan pila bat dira, ikus-puntu historikotik nafarrak direla badakite-nak. Nik ez nuke inolako arazorik izangogure alegiazko estatu horri Nafarroa edoEuskal Herria deitzeko. Euskal Herriaherria da, fondoa, eta Nafarroa Euskal

Herriaren historia luzearen erdian, unejakin batean, sortu zen estatua. Ezin daNafarroaz hitz egin XI. mendeaz bainolehenago. Nafarroako erresuma izan da eus-kaldunen proiektu politikorik arrakastatsue-na, baina ez bakarra. Eta hori aldarrika dai-teke Iruñean, Tuteran, Galdakaon edoMaulen.

Reyno de Navarra izena gero eta gutxiago era-biltzen du Gobernuak, ez zaizu iruditzen? Segur aski 2012an iruditu zitzaien gehiegi arizirela nahasten gure mezuekin. Historiaren tri-bializazioa egin dute horrekin, gainera ez dakitzergatik idazten duten y grekoz. Erresumaaldarrikatu nahi badute, aldarrika dezatelaestatua.

Zergatik ez dago baskoien aztarnarik Iruñean?Berrogei urtetan arkeologia ofizialak ez duNafarroan aurkitu baskoitzat har daitekeenezer, ez hilobirik ez zeramika puskarik ezinolako aztarna materialik ere. Zuk zeharkadezakezu Nafarroako Museoa goitik behe-ra, baskoi hitza aurkitu gabe. Gauza beragertatzen da musealizatuta dauden hainbataztarnategitan: Andelosen, ArellanokoMusen hirian, Berbinzanako Eretak ere-muan... Erromatarrak iritsi orduko baskoiizendatu gintuzten Estrabonek, Tito Liviok,Pliniok, Silio Italicok… historialari guztiek,eta orain horren aztarnarik ez dago. Harri-garria.

24 urte daramazu irakasle San Fermin ikasto-lan. Filosofia irakasle hasi eta orain hori eta arteaematen ditut. Oso giro polita dago eta proiek-tu hau geure bezala dut onartua. Oso identifi-katua sentitzen naiz ikastola honekin eta iru-ditzen zait izan dela eta badela Iruñerriko etaNafarroa osoko euskararen erreferente bat.Ikastola zaharrena da eta Bigarren Hezkun-tza ezarri zuen lehena.

Nerabeak“Gu bainoeuskaldunagoaketa normalagoakdira gaztetxoak.Neska eta mutilakoso integratuakdaude eta osomajoak dira. Horibai, orain ikustendena daplanteamendueskizofreniko bat:oso ongi bizi izandira etxean eta,aldiz, haieitokatuko zaienerrealitatea osogogorra da. Ezdute izangogurasoen etxeanizan duten bizimaila. Horretazjabetzea osogogorra da”.

Page 5: JOSEBA ASIRON «Ikurriña eta Nafarroako bandera ikustean … · 2014. 12. 30. · Nafarroan aurkitu baskoitzat har daitekeen ezer, ez hilobirik ez zeramika puskarik ez inolako aztarna

�14 2015EKO URTARRILAREN 4A

JOSEBA ASIRON

Asko aldatu dira ikasleak?Oraingo nerabeak edo duela hogei urtekoakoso antzekoak dira. Azaleko gauzak aldatzendira, baina eguneroko jarduerak, haien senti-menduak, gure aurrean jartzeko moduakerrepikatzen dira. Eta konpromisoari dago-kionez ere ez da horrenbeste aldatu.

Eta orain jauzia politikagintzara. Zer dela eta?Aurreko legealdian Eva Arangurenek eska-tu zidan zerrendetan oso beheko postubatean joatea eta onartu egin nuen. Orduan,nire ikasleei azalpen bat emateko beharrasentitu nuen eta oso pozgarria izan zen jaki-tea haiek aldez aurretik ez zutela pentsatzenni EH Bildukoa izan nintekeenik. Eskolaeman diet eta ez dakite nire pentsamendupolitikoa zein den. Orain arte ez naiz alder-di politiko bateko kide izan, ez naiz inoizizan politika bilera batean, baina hiru alder-dietatik etorri zitzaizkidanean ados jarritanire hiriaren alde lan egiteko eskatzera,baietz esan nuen. Pentsatu nuen onartuzgero beharbada inoiz damutuko nintzela,baina onartzen ez banuen handik bostminutura damutuko nintzela seguru. Fami-liarekin batera hartutako erabakia izan da.Iruditu zait Nafarroarekiko eta EuskalHerriko nire konpromisoa defendatu deza-kedala politikatik. Sartu naiz eta aterakonaiz, ez da betiko. Nire burua berriro kla-seak ematen ikusten dut hemendik zortziurtera, gozatzen baitut azaltzen Fray Ange-lico, Velázquez, gotikoa… Hor sentitzennaiz ni ongi. Historialariak, kazetariak beza-la gure sinesgarritasuna defendatu behardugu eta pentsatzen dut hemendik aurrerabatzuek, mespretxuz, esango dutela ni nai-zela Bilduko historialari hori. Baina nik argidaukat historiaren ezagutza izan dela politi-kagintzara eraman nauena eta ez alderan-tziz, beste batzuen kasuan bezala, politika-tik historiara hurbildu direla haien tesipolitikoak justifikatzeko.

Zer aldatuko zenuke Iruñean?Iruñeak kultur gertakari handi bat behar du.Inguruko eta askoz ere txikiagoak diren hiribatzuek zerbait deigarria dute, eta hemenezer ez. Iruñea basamortua da neguan etaudan. Zorigaiztoko Rodezno Kondeareneremu horri buelta eman eta memoria histo-rikoarekin lotutako zerbait egin beharkozen, autobus geltoki zaharrarekin ere bai…baina badira beste zeregin asko: garraiopublikoa hobetu, bidegorriak zabaldu, auzo-en arteko komunikazioa sustatu… eta, batezere, zerbitzu sozialak indartu. Auzoetatikjasotzen ari garen erradiografia ikaragarriada (langabezia, bazterketa soziala, oinarriz-ko errentaren erabilera, etxe kanporatzeak,desnutrizio kasuak umeen artean, suizidioentasa…). Egoera honen aurrean Maya alka-teari galdetu zioten zer falta zaion Iruñearieta berak erantzun zuen Abiadura HandikoTrena falta zaiola. Kulturan ere aldaketasakona behar da. Euskarari eta euskal kultu-rari jartzen zaizkion trabak ezabatu, hasteko.Merkataritza alorrean, 2005ean Corte Inge-lesa zabaldu ondoren, 2007tik 2013ra 1.800denda itxi dira Iruñean. Ikaragarria. Generobortizkerian protokoloak hobetu behardira... UPNkoei gertatu zaie gehiengoagaldu dutenean ere gobernatu nahi izandutela gehiengoa balute bezala, inorekinkontsultatu eta negoziatu gabe. Herritarrenparte-hartzea ere hutsarenhurrengoa da. Gazteriarenmahaia, adinekoena, Sanfermine-takoa… egon badaude, baina ezdiete batere kasurik egiten. n

“Iruñean, baskoiek sortutako hiriko bihotzean, GaztelukoPlazan, lurpeko aparkalekua egin zutenean aztarnazeltiberiarrak, erromatarrak, musulmanak eta Erdi Arokoakagertu ziren baina baskoien arrastorik ez. Dena ezkutatzendute, euskararekin egin nahi duten bezala. Hemen herriarenzati bat bere kulturaren aurka jotzen ari da. Autogorroto horizerbait ulertezina da. Europa osoan ez da halako beste kasurikezagutzen. Hego Amerikan edo Afrikako herri kolonizaturenbatean agian bai, baina hemengo egoera oso arraroa daEuropan”.

Autogorrotoa

AZKEN HITZA