Seme-alabei haur kantuak abesteari...

1
Asko hobetu diren aldagaien artean dugu: Haur kantuak haurrei abestea Seme-alabei haur kantuak abesteari dagokionez Hobekuntza nabaria gertatu da alor honetan. Dirudienez, Bularretik Mintzora egitasmoak sortu dituen baliabideak (CDak kantuekin, poesiekin…) pixkanaka gurasoengana bezala haurrengana ere iristen ari dira, guraso eta haurren ohituretan eragin baikorra sortuz. Horrez gainera, gurasoen formazioan, behin eta berriz azpimarratzen da kantuen eta ahozkotasunaren garrantzia, eta badirudi, aholku horiek ere, eragina izan dutela. Emaitzak argiak dira, orain % 58 gehiago dira haur kantuak haurrari kantatzen dizkioten gurasoak. Galdekizunek eta lanean biltzen ditugun jarraipen zein iritzi orriek gure egitasmoa hobetzen laguntzen digute, zuek badakizue hori. Iritziari iritzi, gure asmoa egitasmoa hobetzea da, Biltzen ditugun datuek hipotesi berriak planteatzera eramaten gaituzte, froga berriak egiteko, gure emaitzak hobetzeko, egitasmoari bideak zabaltzen laguntzeko. Kantuak kantatzeko dira, bihotzak alaitzeko, edozein unetan gure pentsamendua uholde baten gisa betetzeko. Pertsona bakoitzak bere ibilbide partikularra du kantuei dagokien garaian: haurretan gurasoekin kantatzen direnak pertsona bakoitzaren identitate zeinuen artean gordetzen dira. Alde batetik, pozik gaude gure eragina ikustean; bestetik, adierazi, euskal haur kantutegian lan gehiago egiteko gure buruari planteatzen diogun erronka. Garbi dugu, hizkuntzaren transmisioan, tradiziozko haur literaturak duen garrantzia. Lan honetan aurrera egiteko beharra ikusten dugu. Bestalde, gure ustez, gurasoekin transmisioa burutzeko ditugun aukera errealak auzitan jartzera behartzen gaitu. Batetik, “Haur kantutegia” gehiago aztertu beharko genuke: Aita Donostia, R.M. Azkue, M. Lekuona... eta horien ildoan sortu diren beste hainbat ere berrikusi, interpretatu, eta aditzera eman beharko genituzke. Bestetik, gurasoei iritsi arazi beharko genizkieke kanta zahar-berri guzti hauek. Abesbatza mistoak (haurrak eta gurasoak) sortuz? Diskoak grabatuz? Kantuen garrantzia azpimarratzen dituzten inprimakiak eginez?

Transcript of Seme-alabei haur kantuak abesteari...

Page 1: Seme-alabei haur kantuak abesteari dagokionezbularretikmintzora.org/.../dokumentuak/Ondorioak/bm_haur_kantak_abestu.pdf · Alde batetik, pozik gaude gure eragina ikustean; bestetik,

Asko hobetu diren aldagaien artean dugu:

Haur kantuak haurrei abestea

Seme-alabei haur kantuak abesteari dagokionez

Hobekuntza nabaria gertatu da alor honetan. Dirudienez, Bularretik Mintzora egitasmoak sortu dituen baliabideak (CDak kantuekin, poesiekin…) pixkanaka gurasoengana bezala haurrengana ere iristen ari dira, guraso eta haurren ohituretan eragin baikorra sortuz. Horrez gainera, gurasoen formazioan, behin eta berriz azpimarratzen da kantuen eta ahozkotasunaren garrantzia, eta badirudi, aholku horiek ere, eragina izan dutela.

Emaitzak argiak dira, orain % 58 gehiago dira haur kantuak haurrari kantatzen dizkioten gurasoak.

Galdekizunek eta lanean biltzen ditugun jarraipen zein iritzi orriek gure egitasmoa hobetzen laguntzen digute, zuek badakizue hori. Iritziari iritzi, gure asmoa egitasmoa hobetzea da, Biltzen ditugun datuek hipotesi berriak planteatzera eramaten gaituzte, froga berriak egiteko, gure emaitzak hobetzeko, egitasmoari bideak zabaltzen laguntzeko. Kantuak kantatzeko dira, bihotzak alaitzeko, edozein unetan gure pentsamendua uholde baten gisa betetzeko. Pertsona bakoitzak bere ibilbide partikularra du kantuei dagokien garaian: haurretan gurasoekin kantatzen direnak pertsona bakoitzaren identitate zeinuen artean gordetzen dira. Alde batetik, pozik gaude gure eragina ikustean; bestetik, adierazi, euskal haur kantutegian lan gehiago egiteko gure buruari planteatzen diogun erronka. Garbi dugu, hizkuntzaren transmisioan, tradiziozko haur literaturak duen garrantzia. Lan honetan aurrera egiteko beharra ikusten dugu. Bestalde, gure ustez, gurasoekin transmisioa burutzeko ditugun aukera errealak auzitan jartzera behartzen gaitu. Batetik, “Haur kantutegia” gehiago aztertu beharko genuke: Aita Donostia, R.M. Azkue, M. Lekuona... eta horien ildoan sortu diren beste hainbat ere berrikusi, interpretatu, eta aditzera eman beharko genituzke. Bestetik, gurasoei iritsi arazi beharko genizkieke kanta zahar-berri guzti hauek. Abesbatza mistoak (haurrak eta gurasoak) sortuz? Diskoak grabatuz? Kantuen garrantzia azpimarratzen dituzten inprimakiak eginez?