IRAULTZA INDUSTRIALA ABIATU industriala.p¢  IRAULTZA INDUSTRIALA ABIATU EZINIK Euskal...

download IRAULTZA INDUSTRIALA ABIATU industriala.p¢  IRAULTZA INDUSTRIALA ABIATU EZINIK Euskal Herriko ekonomiaren

If you can't read please download the document

  • date post

    13-Jul-2020
  • Category

    Documents

  • view

    5
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of IRAULTZA INDUSTRIALA ABIATU industriala.p¢  IRAULTZA INDUSTRIALA ABIATU EZINIK Euskal...

  • IRAULTZA INDUSTRIALA ABIATU EZINIK

    EUSKAL HERRIKO EKONOMIAREN GORA· BEHERAK LEGE ZAHARRAREN KINKAN

    (1778-1880)

    Joseba Agirreazkuenaga

  • Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga (Bilbo, 1953). 1976.ean Historian lizentziatua. Lizentziaturaren gradurako tesia aurkeztu zuen 1980.ean eta 1985.ean doktoratu zen. Irakas1e Eskolako irakasle izan da, orain Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultatean Gaur Egungo Euskal Herriko Historiaren irakasle titularra de1arik. 1989-90 ikasturtean Basque Visiting Fellow izan da Oxfordeko S1. Anthony's College-ean eta 1993.ean Visiting Fellow Florentziako European University Institute delakoan. Eusko Ikaskuntzako Historia Saileko buru izan da, 1991an bertako lehendakariordea aukeratua izan dela. Zenbait ikerketa- programaren buru da, Lege Zaharraren XIX. mendeko krisialdia izanik bere ikerketaren ardatz nagusi. Liburu ugari argitaratu ditu, "Vizcaya en el S. XIX: Las finanzas públicas de un Estado emergente", "Bizkaiko Errepidegintza. Hazkunde ekonomikorako azpiegitura lanak (1818-1876)", besteak beste.

  • IRAULTZA INDUSTRIALA ABIATU

    EZINIK Euskal Herriko ekonomiaren gora- beherak Lege Zaharraren kinkan

    (1778-1880)

    (GAUR EGUNEKO EUSKALDUNON GIZARTEAREN OINARRIA 11)

  • IRAULTZA INDUSTRIALA ABIATU

    EZINIK Euskal Herriko ekonomiaren gora- beherak Lege Zaharraren kinkan

    (1778-1880)

    Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga

    GAIAK

  • Testugilea: Joseba Agirreazkuenaga

    Copyright: . Joseba Agirreazkuenaga . GAIAK ARGITALDARIA San Bartolome, 36 Behea 20007 DONOSTIA Tfnoa.: (943) 471304

    I.S.B.N.: 84-8720344-2 84-8720342-6 (obra osoa)

    Legezko Gordailua: BI-1709-93

    Fotokonposizioa eta maketazioa: GAIAK Argitaldariaren talde teknikoa

    Inprimategia: RONTEGUI S.A.L.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailakonetsia (1993-7-22)

  • AURKIBIDEA

    1. Euskal Herriko egitura ekonomikoak Lege Zaharraren amaieran......... 13 1.1 Ekonomia arautu eta libera1izatuaren artean............................................ 18 1.2 1778: Euskal Herriko industria eta merkataritzaren kinka....................... 22 1.3 Hazkunde ekonomikorako gizarte baliabideak........................................ 27 1.4 Kapitalismoaren egituraketaren zaba1kundea........................ 32

    2. Nekazalzibilizazioaren gorengo gradua eta bere zabalkundearen ezina...... 37

    2.1. Baserria, mendialdeko euskallaborantzaren oinarria.......................... .... 39 2.2 Herri-ondasunen amaiera eta ohizko baserri-1aborantzaren kinka........... 44 2.3 Lur-jabetzaren egitura............................ 53 2.4 Nekazal Produkzioak...................................... 57 2.5 Abelazkuntza............................................................................................ 65 2.6 Berrikuntza teknikoa................................................ 68

    3. Arrantza......................................................................................................... 73

    4. Meategiak....................................................................................................... 87

    5. Protoindustriatik Iraultza Industrialaren abiada arakatzen eta urratzen (1789-1876).................................................................................... 101 5.1 Industri iraultzaren abiada Espainian....................................................... 103 5.2 ühizko industrigintzaren XIX. mendeko kinka 1arria................... 11O 5.3 1830-1865 bitarteko industrigintzaren bilakaera, produkzioaren

    antolakunde soziala, aukerabide desberdinak eta gatazkak..................... 130 5.4 Gizarte-arazoen ikuspegi orokorra eta zenbait ondorio........................... 152 5.5 Iparraldeko porrota................................................................................... 159

    6. Merkataritzaren gainbehera eta komunikabideetarako azpiegitura....... 171

    7. Erakundeen eragina ekonomi arloan.......................................................... 187

    7.1 Zerga-boterearen egituraketa euska11urraldeetan.................................... 190 7.2 Zorrak zerga-sistema sistema fiskal propioaren eragi1e.......................... 192 7.3 Foru Ogasunaren egituraketa eta bilakaera............................................. 193 7.4 Erresuma absolutista eta Estatu liberalaren baitako harremanak............. 194 7.5 Foru ogasunen egitura: diru-sarrerak...................................................... 198 7.6 Gastuak: hazkunde ekonomikoaren garapenari begira...................... ..... 200

    ONDORIO GISA.................................................................................. 204

  • 1. Euskal Herriko egitura ekono· mikoak Lege Zaharraren aDlaieran

    13

  • Euskal Herriko giza komunitateak, azken 1000 urtetan,

    produkzio ekonomikoaren antolaketa desberdinak

    ezagutu ditu. Ekonomi iharduerak, sail bakoitzean eta

    abagadune bakoitzean, modu desberdinez erantzun duo

    Orohar ikus daiteke mendialdean edo laborantza hedatu

    den lekuetan ekonomi ihardueraren antolaketa soziala

    desberdina izan dela. Ez da berdin, artzantzan jarraitzea

    edo laborantzan.

    Abagadune bakoitzean eta herri- edo eskualde-

    -esparruan, iharduera bat izan da nagusi, beste guztien

    ardatz. Jende gehien enplegatu zuen iharduera ez zen,

    derrigorrez, etekin ekonomiko oparoenak ekartzen

    zituena: adibidez, ohizko burdinolen bidez lortutako

    etekinak laborantzan eskura zitezkeenak baino

    ugariagoak ziren, hainbat eskualdetan. Bestalde, ez da

    ahaztu behar, Lege zaharreko gizartean, populazioaren

    zati inportantea, urtearoaren arabera, lan ezberdinetan

    aritzen zela: laborantzan, egurrikatzaren produkzioan,

    garraioan eta, kostaldean, laborantza eta arrantza

    konbinatuz.

    Euskal Herrian, bi lurralde handi bereiz genitzake :

    batetik, itsasaldeko lurraldeak, Bizkaia, Gipuzkoa,

    mendialdeko Nafarroa eta Lapurdi; bestetik,

    barrualdea, Gasteiz eta lruñeatik hegoalderantz.

    15

  • Itsasaldeko eskualdetan, bestalde, goiherri eta beterriko

    iharduerak ezberdinak ziren. J. Caro Barojakl ondoko

    marrazkian ederki adierazten ditu itsasaldeko edozein

    bailaran edo mendialdean Xv. mendetik XIX. mende

    bitartean errotu ziren iharduerak: mendian,

    burdinmearen erauzketan ari dira batzuk; besteak, aldiz,

    egurikatza egiten basoan. Parean artzaina dugu. Basotik

    egurra ere ateratzen da. Esparru bakoitzean sortu eta

    landutako produktuetaz baliaturik, industri lanak eragin

    ziren : artila gero ehuna ateratzeko, itsasuntzigintza,

    burdingintza. Mendiaren erdialdean, baserriak ageri

    ziren eta, XVII. mendeaz geroztik, laborantza gero eta

    gehiago hedatu zen mendiko maldetan eta bailaretan;

    artzantzan ari zirenekin borroka franko sortu ziren

    ondorioz. Artoa jarri zen sagastien partez, ohizko

    laboreek (garia eta garagarra) bere hartan jarraitu

    zutela. Baserrien ondoan, bailarako bidean, errotak

    zeuden, nekazal produktuak elikagai bihurtzeko eta,

    aldi berean ere, laborantz komunitateen merkatal

    gunearen zereginak betetzeko. Bailaretan, hiriak hasi

    ziren garatzen eta, artisauekin batera, salerosketan

    aritzen zirenak bertaratu ziren, bitartekaritzako lanak

    eginez, eskualde mailan eta Europako eskualde

    nagusien artean. Azkenik, itsasbazterrean kokatu ziren

    hirigune garrantzitsuak, bertan arrantzaleak eta

    itsasgizonak merkatariz inguraturik agertzen

    zaizkigularik. Hauxe dugu euskal zibilizazio

    16

  • materialaren gutxi gorabeherako eskema, xv. mendetik XIX. mendera garatu zena eta euskal zibilizazioaren

    adierazbide gertatuko zena. Giza talde bakoitza bere

    erritmo historiko propioan bizi zen eta, jakina, batak

    bestea menperatzen saiatu zenean, tirabirak sortu ziren.

    Zibilizazio honen gainbehera eta desagerpenarekin

    batera euskal izate-modu baten desagerpena ere gertatu

    zen eta, askoren ustez, XIX. mendearen bukaerako

    iraultza industrialaren abiadak Euskal Herriaren

    desagerpena ekarri zuen berekin.

    Barrualdean, laborantz iharduera mediterraniarraren

    dinamikari jarraituz, Erdi Aroan Euskal Herriko

    lurralde aberatsena zena, Xv. mendeaz geroztik,

    pixkanaka indar ekonomikoa galtzen joan zen. Atlantiar

    isurialdean, aldiz, erroak sendo botatzen ari zen beste

    ekonomi eredua, industri eta merkatal ihardueretan

    oinarritzen zena, gero eta indartsuago agertzen zen. Bi

    zonaldeek, hala ere, bien artean osagarri ziren

    iharduerak betetzen zituzten XVIII. mendean, nahiz eta

    esan behar den, erritmo historikoari begiraturik,

    ekonomia dual baten aurrean gaudela, alegia, dinamika

    ezberdinez mugitzen ziren bi ekonomi munduen

    aurrean. Ez baita berdin pentsatzen eta asmatzen

    mendiaren maldetan eta lantegiaren zurrunbilo eta

    teknikaren erdian, ezta ere merkatura begira

    produzitzen zutenen eta euren eskualde txikiari

    atxekiturik zeudenen artean.

    17

  • 1.1 Ekonomia arautu eta libe- ralizatuaren artean

    Ezin da ahaztu, beraz, egiturei dagokienez, gizakiak eta

    giza taldeak batzuk besteei loturik daudela. Azken

    batez, giza taldeen arteko tirabirek eta elkartasunek

    erabakitzen dute, denboraren poterioz, ekonomiaren

    antolakuntza.

    Euskal gizartean ezberdintasun ekonomikoa

    nab