JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean,...

29
1 HEZKIDETZA-TALDEA JAIEI BURUZKO AZTERKETA HEZKIDETZA IKUSPEGITIK

Transcript of JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean,...

Page 1: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

1

HEZKIDETZA-TALDEA

JAIEI BURUZKO AZTERKETA

HEZKIDETZA IKUSPEGITIK

Page 2: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

2

Page 3: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

3

SARRERA

Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu

genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean zer urratsetan gauden baloratzeko genero-

ikuspegia eskaintzen digu, eta baita behar diren neurriak zein erabakiak hartzeko aukera ere.

Proiektu horren helburu nagusia Zurriola Ikastolaren diagnosia ahalik eta zehatzen egitea da.

Diagnosia osatzeko prozesuak, gainera, ikastolako eragileekin sentsibilizazio-lan bat egitea

ahalbidetuko digu, diagnosiak berak ikusgarri egingo baititu genero-desoreka horiek, eta

aukera-berdintasunerantz urratsak egiteko premiak.

Diagnostikoa eremuka egin behar denez, urratsez urrats egitea erabaki dugu. Lehen

urratsa, ikastolako ospakizunen inguruko azterketa izan da. Margaret Bullen antropologoak

dioen moduan, «jaietan gertatzen dena gizartean gertatzen denaren isla da”. Antropologia

feministak argi du: «festak eta ospakizunak ez dira gizartean gertatzen diren eszenifikazio

soilak, kultur adierazpen sendoak baizik». Gipuzkoan eginiko hausnarketa batean hau adierazi

zuen *Farapi taldeak:

Festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden errituekin lotuta

daudelako eguneroko monotonian parentesi bat ezartzen dute , baizik eta ideien eta

baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte-egiturarekin eta

genero-sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta gizonen eta

emakumeen arteko harremanekin bereziki (*Farapi, Gipuzkoako lurralde historikoko jaiei

buruzko azterketa, generoa ikuspegitik, 2009, 9. or.).

Bestalde, hainbat legek parekidetasunaren inguruan hezkuntzak dituen erronkak eta

betebeharrak agertzen dizkigute. Hezkidetzaren esparrurako lege horiek zehazturiko ideia

guztiak aintzat harturik (ikus I. eranskina), curriculumaren eraldaketari dagozkion egitekoak

azpimarratu nahi ditugu:

Estereotipo sexistak edo bereizkeriazkoak ezabatu.

Gaitasun afektiboak garatu eremu pertsonalean eta besteekiko harrremanetan.

Hizkuntzaren erabilera ez-sexista, eta irudietan emakumeen eta gizonen arteko

errepresentazio orekatua eta ez-estereotipatua ziurtatu.

Gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa eta, horrekin batera,

aniztasunean eta emakumeen zein gizonen arteko eskubide eta aukera berdinen

errespetuan oinarritutako elkarbizitzarako ereduen ikasketa bermatu.

Inposaturiko eredu sozio-kulturalak gainditu eta aniztasuna islatzen duen heziketa

afektibo-sexuala integratu.

Page 4: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

4

Behar eta ideia horiek oinarri harturik, jaialdien diagnostikoa egitea lehenetsi genuen1.

Jaialdiak begirada hezkidetzaile batetik behatu eta barne-hausnarketa egitea izan dugu

helburu, eta horretarako, ikastolako komunitatea osatzen dugun guztion parte-hartze eta

inplikazioa izan dugu oinarri. Diagnostikoa aurrera eramateko honako urrats hauek egin

ditugu: lehenik, ikastolako jaialdien aurkezpen orokorra egin dugu; bigarrenik, jaialdien

inguruko xehetasunak emateko gurasoei helarazten zaizkien oharrak aztertu ditugu; eta

azkenik, jaialdien inguruan ikasle, irakasle zein gurasoei eginiko galdeketak aztertu ditugu.

Gure errealitatea ezagutzen

Zurriola Ikastola hiru eraikinetan egituraturik dago: Villa Soroa egoitzan Haur Hezkuntzako2

taldeak batzen dira; Ategorrieta egoitzan Lehen Hezkuntzako3 1. mailatik 4. mailara arteko

taldeak batzen dira; eta Hurra egoitzan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako taldeak,

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako4 taldeak eta Batxilergoko taldeak batzen ditu. Hiru

eraikinetako ikasleek, ikastolak proposaturiko hurrengo jaialdietan hartzen dute parte:

Gabonak, Danborrada, Kaldereroak eta Inauteriak. Egun horien harira, konpartsa antolatu, eta

Donostiako Gros auzoan zehar ibili ohi gara; auzokoekin kultura partekatzeko eta hedatzeko

helburuarekin.

Gabonak: baserritar jantziekin auzoan zehar Gabon-kantak abesten ditugu, abenduaren 24an.

Geletan jarri ohi diren horma-irudi edota argazkiak genero-bereizketa ohi dute.

San Sebastian eguna: danborra antolatzen dugu ikastolan. Ikastolako ikasle guztiak Hurran

batzen gara. Sukaldari jantziak proposatzen dira. Danborradako zuzendariak LHko ikasleak dira,

neskek zein mutilek bozkaz hautatuak.

Kaldereroak: otsaileko lehen larunbatean ospatzen dira. Konpartsa auzoan zehar abiatzen da.

Neskek gona janzten dute eta aurpegia makilatu (salbuespenak salbuespen), mutilek goitik

behera beltzez jantzita, eta aurpegia zikin. Musika-tresnen banaketa aldatu egiten da etaparen

arabera: kasu batzuetan ikasle guztiek tresna bera jotzen dute, eta beste batzuetan, generoka

bereizten da musika-tresna. HHko ikasle guztiek zartagina eta mailua jotzen dute. LHtik

aurrera, neskek pandereta jo ohi dute, eta mutilek zartagina eta mailua. (Ikastolan kaldereroak

ospatzen hasi zirenean, haur guztiek zartagina eta mailua jotzen zuten, adin eta generoa

bereizi gabe. Baina, aldaketa egitea erabaki zen, honako bi irizpide hauengatik: batetik,

hainbeste zartaginek zarata handia egiten zutelakoan; eta bestetik, estetikarengatik,

1 Azken urteotan, gainera, jaien inguruko genero-azterketa eta genero-ikerketa ugari egin dira, jaiaren

eremuan berdintasuneranzko urratsak egiteko asmoz. Esate baterako, Donostiako danborradaren

inguruko ikerketa egin da Beatriz Moral (koord.) (2014). Emeki-emeki berdintasunezko

danborradarantz, Donostiako Udala. Berdintasun Bulegoa. Jaietan berdintasunaren ikuspegitik egin

dira ekarpenen berri izateko, jo atal honetara: “Euskal Herriko jaietan, emakumeok plazara!” in Gure

genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat, Emagin/EHBF, 2015, 551.-558. or. 2 Aurrerantzean Haur Hezkuntzaz jarduteko HH laburdura erabiliko da.

3 Aurrerantzean Lehen Hezkuntzaz jarduteko LH laburdura erabiliko da.

4 Aurrerantzean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaz jarduteko DBH laburdura erabiliko da.

Page 5: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

5

panderetek dantzei kolorea emango zietelakoan. LHko neskek, hortaz, pandereta jotzen dute

egun). Dantza ugari bikoteka dira (bikoteak osatzerakoan, genero-jantzia edota neska-mutil

bikoteak egitea izan da irizpideetako bat), eta dantza-mugimenduak generoaren arabera

desberdinduak.

Inauteriak: etapa bakoitzari eta maila bakoitzari euskal inauterien jantzi bat egokitzen zaio.

LHko 2. mailan Valcarloseko inauterietako jantziarekin mozorrotzen dira, baina, mutilek galtza

eta neskek gona. 3. eta 4. mailatan, neska eta mutilek jantzia bereizi egiten dute (sorgin-

artzain; lorezain ereduak desberdinak mutilarentzat edo neskarentzat). Beste mailetan, aldiz,

jantzi berdina daramate neskek zein mutilek: Txorimalo, Txantxo… Inauterietako dantzetan

bikoteak generoa irizpidetzat harturik osatzen dira.

Begirada hezkidetzailetik aztertzen

ZIRKULARRAK

Gurasoek ikastolatik jasotzen dituzten oharrak aztertu nahi izan ditugu, genero-

ikuspegiari erreparatuta. Ikastolak gurasoei helarazitako zirkularretan sexu-genero

bereizketaren arrastorik baden aztertu nahi izan dugu, halakorik balitz, horiek aldatzeko

erronkari lotzeko.

Ondorioak

Zirkular guztien mezuak neutroak direla ikusi dugu.

Edonola ere, LHko 3. eta 4. mailakoen inauterietako zirkularretan, jantziak generoaren

arabera bereizten dira. Hala agertzen dute helarazitako irudiek.

GALDEKETA

Abiapuntua zein den aztertzeko tresna izan da galdeketa. Egungo errealitatearen

inguruko hausnarketa egiteko aukera eman digute. Urterik urte errepikatu ditugun jaialdietako

jarrerak eta joerak begirada hezkidetzaile batetik behatzeko baliabide nagusia. Galderek

bultzaturik, gaiaz mintzatuko dira ikasle, irakasle zein gurasoak, eta hausnarketa ere

bideratuko. Iritzi horiek guztiak bildurik, errealitatearen erradiografia bat osatzeko moduan

egongo gara: non gauden, komunitateak zer nahi duen, hezkidetzarako irrika badagoen,

erresistentziak handiak al diren…

Erradiografia hori egin ahal izateko, 2014-2015. ikasturteko jaialdien ondoren

galdeketa zenbait egin genituen, ikasle, irakasle eta gurasoei zuzenduak. Besteak este, honako

informazio hau biltzea zuten helburu galdetegiek: jantzia modu librean aukeratzen den ala ez

aztertzea, proposatu ohi diren dantzetan jarrera sexistak edo genero-bereizketak dauden

Page 6: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

6

behatzea, bikoteak osatzeko irizpidea generoa izatearen inguruan zer-nolako iritziak dauden

jasotzea, musika-tresna generoaren arabera bereizteaz hausnarketa bultzatzea… (*Galdeketa

dokumentuaren amaieran txertatua dago).

DATUEN BILKETA

Ikasturte amaieran, galdeketa horien datuak jaso genituen. Etaparen arabera, aldatu

egin zen galdeketa egiteko eta galdeketa jasotzeko moldea. HHko ikasleek ikasgelan egin

zuten, eta bertan jaso ziren iritziak. Eta gainerakoek, aldiz, galdetegia euskarri digitalean osatu

zuten (ikasle, irakasle zein gurasoek) (ikus II. eranskina).

DATUEN AZTERKETA ETA ONDORIOAK

2015-2016. ikasturtean datu horiek guztiak irakurri, erantzunak aztertu eta jasotako

iritziak bateratu ditugu. Hauek izan dira bildutako datuak:

IRAKASLEAK

Irakasleen parte-hartzea eskasa izan zen, 73tik 35ek erantzun zuten.

HHn 7 irakaslek (21etik), LHn 14 irakaslek (27tik) eta DBHn 14 irakaslek (25etik).

DATUAK

Ikasleek jantzia aukeratzen al dute?

HH: ez dute aukeratzen (nabarmena).

Page 7: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

7

LH: ez dute aukeratzen (badira neska batzuk mutil-jantzien alde egiten dutenak, baina ez da halakorik beste norabidean gertatzen).

DBH: aukeratzen dute, baina, generoari dagokion hautuaren alde egitea da joera orokorra.

Ikasgeletan lantzen al da jantzien aukeraketa librea?

HH: orokorrean ez.

LH: 2 baiezko, 5 “gaia suertatuz gero”, 6 ezezko.

DBH: ez da lantzen.

Egokia iruditzen al zaizu sexuaren arabera instrumentua bereiztea (pandereta eta zartagina)?

HH: ez.

LH: ez.

DBH: ez.

Dantzetan irizpide neska/mutila izatea egokia dela uste al duzu?

HH: ez.

LH: ez, baina adin honetan neskak neskekin eta mutilak mutilekin ibiltzeko joera dutela aipatzen dute, eta euren arteko harremana bultzatzeko, neska/mutil bikoteak egiten saiatzen direla.

DBH: ez (inposatzen bada, ez dadila irizpide nagusi izan).

Neska eta mutilek dantzetan hartzen duten rola desberdina al da? Zertan sumatzen duzu?

HH: oro har bai (batek ez), batez ere estereotipoak indartzen dituzten jarrerak antzematen dira: neskek politak, finak, delikatuak izan behar dute, eta mutilek, aldiz, indartsuak eta gogorrak.

LH: bai (kaldereroak aipatu dituzte).

DBH: bai (kaldereroak aipatu dituzte).

Ikastolako jaialdietan aukera berdintasuna bermatzen dela uste al duzu?

HH: ez (7).

LH: baiezkoak batez ere, baina erabat ziurra izan gabe.

DBH: baiezko eta ezezko kopuru berdintsua (landu beharko litzatekeen zerbait dela uste dute).

GURASOAK

Gurasoei dagokionez, HHn 109k erantzun zuten, LHn 142k eta DBHn gutxiagok, 32k.

Page 8: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

8

DATUAK

Zuen semeak/alabak zer jantzi du?

GABONAK KALDEREROAK

Alabak/semeak aukeratu al du jantzia?

GABONAK KALDEREROAK

Page 9: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

9

Ez badu aukeratu, bestea nahiago zuela adierazi du?

GABONAK KALDEREROAK

Ondo sentitu da?

GABONAK KALDEREROAK

Kaldererotan zer tresna jo du?

Page 10: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

10

Bestea nahiago al zuen?

Egokia iruditzen al zaizu sexuaren arabera tresna banatzea?

Dantzetan irizpide neska/mutila izatea egokia dela uste al duzu?

Bai: 98. Arrazoiketa hau erabiltzen dute: «neska eta mutilen arteko harremana bultzatzeko egokia». Beste hainbatek estetika-irizpidea aipatzen dute, mutil-jantzia eta neska-jantzia bikoteetan batzeko.

Ez: 88.

Ez zaie axola: 52.

Page 11: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

11

Neska eta mutilek dantzetan hartzen duten rola desberdina al da? Zertan sumatzen duzu?

Bai: 96.

Ez: 153.

Ez dakite: 31

HHn gehiengoak ezezkoa adierazi du. LHn guraso ugarik honako hau adierazi

dute: neskak gogotsuago eta gusturago aritzen direla dantzan, eta mutilak, berriz,

aspertu egiten direla.

Ikastolako jaialdietan aukera berdintasuna bermatzen dela uste al duzu?

Bai: 197.

Ez: 40.

Ez dakite: 30.

Batzuek zirkularrak aipatu dituzte. Ondorioz, horiek aztertzea eta beharrezkoa

balitz dagozkien aldaketak egitea egokia litzateke (ikus III. eranskina).

Gaiaren inguruan gurasoek adierazitako iritzi zenbait:

Asko hausnartu behar dugu oraindik gure seme-alaben hezkuntzan gai honek duen eraginaren inguruan. Guraso eta irakasleok prestakuntza behar dugu.

Beharrezkoa iruditzen zait hausnarketa honi heltzea. Eskertzekoa batzuek, bederen, buruhauste horiekin ibiltzea.

Aldaketak egin baino lehen txikitatik asko landu beharreko gaia da. Horrelako aldaketen kontzientzia poliki hartzen da-eta. Ikastola eta gurasoen arteko harremana ezinbestekoa da.

Ikasleen sexu identitatea datorkit burura. Haur bakoitza zer sentitzen den. Gai honi lehentasuna ematea funtsezkoa da: sexu-rolekin identifikatzen hasten

Page 12: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

12

dira-eta. Beraien sexu-identitatea ezagutzen lagundu behar zaie. Jaialdietan jantzi eta dantzen inguruko eskaintza anitzak gai hauek zeharka lantzeko aukera ematen du. Ikasleak libreago sentitzeko aukera. Jaialdiez gain, eskolako beste eremuetan landu behar da hezkidetza.

HHn gauza puntualak ikusten dira, baina LHn gero eta nabarmenagoak dira neska-mutilen artean egiten diren bereizketak.

Galdeketaren bidez, konturatu naiz ez diegula inoiz beraiei erabakitzeko aukera eman.

Galderak oso itxiak dira.

Jaialdietan baino, egunerokoan gertatzen diren bereizketetan arreta jarriko nuke, etxetik hasita, noski.

Ikasleei ahalik eta aukera gehienak eman behar zaizkio aukeratzeko.

Orokorrean, nahiko ongi antolatuta dago jai-giroa Zurriolan.

Pertsona aintzat hartzea eta ez generoa.

Guztiok normaltasunez onartzea aukera librea primerakoa iruditzen zait.

Rolak oso barneratuak ditugu eta haurrek ez horrenbeste. Guk aldaketa horiek okerrago daramatzagu beraiek baino. Askotan beraiek ez desberdindu eta arazoak saihestu nahirik, baliteke nahi ez dugun genero-bereizketa hori areagotzea.

Mi hijo no entendía por qué tenía que llevar lo asignado; en este sentido veo a la ikastola muy clásica.

Estamos contentos tal y como está.

Deberíamos plantearnos también cómo están diseñados los patios, donde pasan el tiempo libre los/las niños-as… Nuestros hijos son la futura sociedad para ser felices deben de ser libres.

Estoy contenta con la educación en valores que recibe mi hijo.

IKASLEAK DBH

DATUAK GABONAK

Zer jantzi zenuen? Gustura sentitu zinen? Zuk aukeratu zenuen?

Page 13: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

13

Gehiengoa gustura sentitu den arren, egon badago gustura egon ez den kopuru bat: %15a.

%26,6ak ez zuen berak aukeratu.

%7,7ak beste jantzia nahiago zuen.

DATUAK KALDEREROAK

Zer jantzi zenuen? Gustura sentitu zinen? Zuk aukeratu zenuen?

Page 14: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

14

%27,2a ez zen gustura sentitu jantzitakoarekin.

%35,5ak ez du berak aukeratu.

%11,2ak bestea nahiago zuen.

Page 15: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

15

Zer tresna jo zenuen? Zer tresna jo nahi zenuen?

Musika-tresna aldatzearen alde agertu zen %1,5a. Horien artean %69ak pandereta baino

nahiago zuen zartagina: %31ak, berriz, zartagina baino nahiago zuen pandereta.

Egokia iruditzen al zaizu sexuaren arabera instrumentua banatzea?

Nabarmena izan zen egokia iruditzen ez zaienen kopurua (%83,4).

DATUAK DANTZAK

Bikoteak egiterakoan mutil/neska irizpidea erabili al zen?

Page 16: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

16

Egokia iruditzen al zaizu bikoteak egiteko irizpidea mutil-neska izatea?

Dantzetan neskek eta mutilek hartzen duten rola ezberdina al da? Zertan sumatu duzu?

118k bai, 27k ez, 19k ez dakit.

Zertan sumatu dute: Pausoak ezberdinak. Nesken mugimenduak suabeak, delikatuak; mutilek, aldiz, mugimendu

“bruskoak”. Neskenak “femeninoagoak”. Neskak mutilen menpekoak. Neskek jarri behar dituzten posturetan. Instrumentuaren bereizketan. Detaile txikietan. Bakoitzak jartzen duen gogoan. Protagonismo ezberdina. Erdira joateko modua ez da berdina. Sexua ezberdinduz, bi espezie edo animalia ezberdin izango bagina bezala. Mutilak dantza eramaten dutenak. Mutilak bularra ateratzen doaz eskuak atzetik jartzen… Mutilak hartu egiten du, mutilak gonbidatzen du. “Dantzatzea gehiago NESKEN GAUZA”. Mutilak soldadu bezala, neskak, berriz, eskuak aldaketan jarrita eta aldaka

mugitzen. Sexuaren arabera ez, jantziaren arabera bereizten.

Page 17: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

17

Zure ustez, jaialdietan (dantzetan zein mozorroetan), nesken eta mutilen rolak berezi behar al dira?

Bai 29k, ez 110k, besterik 18k.

Ikasleek emandako zenbait azalpen aipagarri: EZ Norbait gaizki sentitzen bada eman dioten rolarekin aldatzeko eskubidea

du. Txikitatik gizarteak erakutsi digulako egin izan dugu. Bereiztea ohituta gaude, eta aldatuz gero arraro egingo litzaidake. Koreografiak berdinak izan behar dira bientzat. Biek berdin jantzi eta dantzatu beharko lukete. Garaiak aldatu egin dira. Bakoitzak nahi duen bezala joatea da garrantzitsuena, ez zara lotsatu behar

zure gustuko arropaz.

BAI Tradizioa. Ohiturak mantendu behar dira. Hobeto gelditzen da dantzetan-eta neskak eta mutilak bereiztea. Polita geratzen da. Tradizioa eta kultura da, horretan ez naiz sartzen.

Gaia honen inguruan beste zerbait adierazi nahi izanez gero, hementxe duzu tartea: Aipagarriena:

Danborradan irakasleak OSO zorrotzak jartzen dira OSO serio jarri behar garelako, baina ez du hainbesteko garrantzirik, jaia da.

Neska eta mutila izatea gizarteak jarri digun etiketa bat da sailkapenak errazago egiteko, baina bakoitzak nahi duena jarri beharko luke eta nahi duena izateko eskubidea izan behar du.

Denak ezberdinak gara. Nahi dena egiten utziz gero, mutilak mutilekin jarriko lirateke eta alderantziz. Bereizketak pixka bat matxistak dira, nahiz eta ez iruditu txikitatik erakutsi

digutelako. Egokia iruditzen zait galdeketa. Bakoitzak berea aukeratzea nahiago nuke. Ez zaizkit jai horiek gustatzen.

Page 18: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

18

Gai honek zer pentsatu eman dezakeela iruditzen zait, baina askotan exageratu ere egiten dela.

Hau ez da bakarrik jaietan gertatzen, beste gai batzuetan ere. MUTILEK ETA NESKEK BERDIN BALIO DUGULA ETA BERDIN BALORATU BEHAR

GAITUZTELA! Nahiz eta azken urteetan aurrerapenak daudela uste, gai honetan lehen

bezalaxe edo okerrago gaudela esan beharko nuke. Noiz ikusiko ditugu ume txikiak, arrosaz jantzita? Edota kaldereroz goazenean, mutilak neskez jantzita? Nere ustez gobernuek edo erakunde publikoek lagundu beharko lukete, horrela ea gure gizartean dauden rol hauek eliminatzen ditugun. Eta behin betikoz, sexuz ez bereizitako gizarte batean bizi garen!!!

Jaialdietan ondo iruditzen zait ohiturak mantentzea. Nire uste apalean festak ondo pasatzeko momentuak dira, eta inor ez dago

behartuta besteek esaten dutena egitera. Egia da batzuk nahiago dutela beren konpainia, konpartsa edo abarretan tradizioa mantentzea, eta hori ere errespetagarria da, baina denek nik bezala pentsatuko balute konpainia guztiak mistoak lirateke. Nire iritziz akatsa ez da emakume eta gizonak rolekin lotzea bakarrik, baizik eta bakoitza bere jantziarekin lotu eta bestea bezalakoa izan ezin dela erakustea.

Nire ustez bada garaia ohitura zaharrak pixka bat baztertu eta pentsaera berriei aukera emateko.

Tradizioa jarraitzea dute aitzakia, eta ez zait gaizki iruditzen, puntu bateraino ordea. Neska batek mutilek erabiltzen duten jantziak eraman nahi baditu (baita alderantziz ere), ez luke arazorik izan beharko, ezta bikoteka neska (edo mutil) batekin jarri nahi badu ere. Pauso desberdinak egin behar dituela? Erakutsizkiozu eta aurrera ba!

Tradizioa izan arren, nire ustez norberak nahi duen bezala jantzi daiteke. Gogoratzen naiz gazteagoa nintzenean mutilez jantzi nahi nuela, eta irakasleak ez zidala utzi. Orain duela gutxi ere mutilez joan nahi nuen eta ez zegoela arazorik esan zidaten. Horregatik, bakoitzak nahi duen bezala joateko eskubidea duela uste dut, zein neskez, zein mutilez.

Abestien matxismoa.

DATUEN ONDORIOAK

Ikasleek orokorrean janzten dutenarekin adostasuna agertu dute. Gustura sentitu direla eta

nahi zuten hori jantzi dutela. Zenbait kasutan, ostera, beste jantzia hautatuko luketela aitortu

dute.

Ikasle eta irakasle gehienek jantziaren aukera librerik ez dagoela eta halakorik lantzen ez dela

aitortu dute. Eta gehiengoak horren aldeko apustua egiten du.

Musika-tresnei dagokienez, generoaren arabera ez litzatekeela bereizi behar uste du

gehiengoak. Gustuen edo nahien arabera beharko lukeela azpimarratzen dute batzuek.

Dantzen jarreretan genero-bereizketa markak badaudela adierazi dute (kaldereroetan

bereiziki), eta kezka bat agertu dute: generoaren arabera motibazioa aldakorra dela. Neskak

mutilak baino gogotsuago aritzen direla azpimarratzen da.

Page 19: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

19

Dantzetan bikoteak egiteko irizpidea generoa izateari dagokionez, aldeko eta aurkako iritziak

daude. Batzuek adierazi dute estetikaren eta tradizioaren ikuspuntutik bereizketa egitea

egokia dela. Edonola ere, kontuan hartu behar da azken urteotan tradizioa berrikusteko eta

berritzeko saio ugari egin direla Euskal Herriko herri eta kultur ekitaldi askotan. Dantza

tradizionalaren esparruan, esaterako, genero-arau estuko dantzetan aldaketak egon dira.

Adibidez, Zumarragako Antioko baselizan, 2015ko uztailaren 2an, Santa Isabel egunean, neskek

eta mutilek elkarrekin egin zuten ezpata-dantza lehen aldiz.

Bestalde, mutil-neskak bikoteetan elkartzea harreman berriak eraikitzeko bide izan daitekeela

adierazi dute. Besteek esan dute bikoteak osatzeko bestelako irizpideak erabiltzea komeni

dela, eta bikoteak egiteko aukera librearen alde egin dute.

Orokorrean, gurasoek ikastolak eskaintzen duenarekiko adostasuna agertu duten arren,

ikuspegi hezkidetzailetik behaketa eta diagnostikoa egitearen alde egin dute gehienek.

Hainbat alderdi hobetzea erronka izanik: dantzak, jantziak…

DIAGNOSTIKOAREN ONDORIOAK

Galdeketa-tresna menderatu artean, gure aurreikuspenak atzeratu egin zitzaizkigun, eta

galdeketa azken hiruhilekoan bidali genuen. Ondorioz, parte-hartzea eskasa izan zen. Hurrengo

jaialdien balorazioak jasotzeko, jaialdien aurretik behaketa nondik norakoa izango den

helaraztea ezinbestekoa ikusi dugu: hartara, aurrez zer aztertu adierazirik behatzaileak

dagokion jarrera hartuko du, eta horrek erraztuko ditu behaketa- zein hausnarketa-prozesua.

Bestalde, galdetegiaren erantzun nahasiak ikusirik, hainbat galdera zehaztu eta findu behar

direla ohartu gara.

Emaitzek erakutsi digute ikastolan, oro har, hezkidetzaren aldeko jarrera dagoela.

Erresistentzia erantzun gutxi jaso ditugu-eta. Parte-hartzea oso handia izan ez bada ere,

irakasleen zein gurasoen emaitzei begiratuz, bi erantzun mota antzeman ditugu: batetik,

aldaketak beharrezkoak direla uste dutenak, eta bestetik, orain artekoak ongi egin direla

aitortzen dutenak. Gaiaren inguruan gogoetarik egina ez zutela onartu dute askok, eta

ondorioz, galdeketa bera sentsibilizaziorako gunea bihurtu da. Hausnarketa sortu da, beraz,

lehen helburua lortuz.

PROPOSAMENAK

Diagnostikoaren emaitzak aintzakotzat harturik, jai parekideen aldeko urratsak egiteko,

ikuspegi hezkidetzaile batetik honako hauek proposatzen ditugu:

Musika-tresnak eta jantziak. Eskola komunitatearen gehiengoak genero-bereizketa

sustatzen duten egoera edo jarrera batzuk badaudela aitortu du. Horien artean,

musika-tresnen bereizketa kaldereroetan, dantzen jarrera estereotipatuak

kaldereroetan, jantzien bereizketa inauterietan. Ikuspegi hezkidetzailetik horiek

desegin eta eskaintza berriak sortzearen beharra ikusten dugu.

Page 20: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

20

Kaldereroetan gure proposamena honakoa da:

Musika-tresna: bi aukera posible daude, tresna bakarra partaide guztientzat,

ala bi tresnak mantendu eta partaide bakoitzak erabaki dezala zein nahiago

duen.

Dantzak: jarrera estereotipaturik gabeko dantzak aukeratu edo sortu beharko

genituzke.

Inauterietan, 2. mailako Valcarloseko jantzian orain arte neskek gona jarri badute ere,

berdintze aldera, gona kentzea proposatzen dugu. 3. eta 4. mailatan neska eta

mutilentzat jantzi bera aukeratzea garrantzitsua ikusten dugu, ziklo honetan

egiten baita bakarrik genero-bereizketa hori. Horretarako, hau da gure

proposamena: batetik, Lorezain eredu bakarra eskaintzea ikasle guztientzat; eta

bestetik, ikasle guztientzat sorgin mozorroa proposatzea.

Neska-mutil eredu tradizionala auzitan. Eredu berriak ikusgarri egiteari ezinbestekoa

deritzogu: hainbat eremutan (ipuinak, bideo-jokoak, telesailak, aldizkariak…) bikote

eredu tradizional hori egiten dute bakarrik ikusgarri. Egungo gizartearen errealitatea

anitza denez, eredu horiek ere ikusgarri egitea eta bestelako ereduak eskaintzea

garrantzitsua ikusten dugu: horma-irudiak berritu (neska eta mutilak jantzi eredu

ugarirekin irudikaturik), bikoteak generoa ez diren bestelako irizpideak harturik

osatzea… Hauxe da gure proposamena: zerrendako lehen hamarrak A izendatzea, eta

hurrengo hamarrak B izendatzea, eta A eta B-ren artean bikoteak osatzea.

Salbuespenak ere posible dira: esaterako, 5. eta 6. mailatan, mutilen eta nesken artean

harremanak sustatzearen helburua gailenduko da, egoerak hala eskatzen duenean.

Kaldereroetako erreginen parodia: orain arte mutilek egin izan dute erregina-rolaren

parodia, baina, aukera-berdintasuna helburu, neskei ere erreginaren parodia egiteko

aukera ematea garrantzitsua iruditzen zaigu. Izan ere, emakume-rolen parodia mutilek

zein neskek egin dezakete.

Motibazioa. Eskola komunitatea osatzen dutenen artean, askok kezka hau adierazi

dute: generoaren arabera motibazio mailan desberdintasunak daudela. Neskak

gogotsu agertzen direla gehienetan, eta mutilak hotz. Motibazio hori lantzeko,

ikasgeletan mutil-dantzarien eredu gehiago eskaintzea aberatsa izan daiteke.

Irakasleok neska-mutilengan jaialdietan parte-hartzeko motibazioa sustatzeko

estrategiak diseinatu beharko ditugu, eta mutilek horiekiko erakutsi ohi duten

erresistentzia, lotsa edo bestelako jarrerak saihesteko, eta gogoa sustatzeko zubiak

eraikiz.

Kantuak. Hainbat kanturen hitzak berrikusteko beharra ere aipatu da. Horien mezuak

sexistak dira-eta. Tradiziozko kantuak aldatzerik ez denean, horiekiko kritikotasunez

jokatzen trebatzea izango du helburu irakasleak.

Irakasleen mezuak. Era berean, ezkutuko curriculumari erreparatzearen garrantzia

azpimarratu nahi dugu. Honi deritzo ezkutuko curriculuma: «Eskolan era ez esplizituan

eta ez intentzionalean irakasten dena, ikasleak honen transmisioaz konturatzen ez

Page 21: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

21

direlarik». Irakasleok helarazitako mezuek zainduak izan behar dute, jarrera

parekideak bermatzea helburu izango dutenak. Bestalde, egokia ikusten dugu

irakasleek eskainiko dituzten jantzien ereduak genero-estereotipoei ez lotzea. Azkenik,

ezinbestekoa ikusten dugu ikasleengan eragiten dugun irakasleon artean mezuak

koordinatzea eta bateratzea.

Azkenik, ikastolak orain artekoak tradizioa, ohitura eta estetikaren izenean egin dituela ikusi

dugu. Gure ustez, ikuspegi hezkidetzaileak gailendu behar du bestelako argudio edo

ikuspegietatik. Hezkidetza “pertsona eta gizarte eredu berria eratzeko hezkuntza ahalegina da,

neska-mutilen garapen integralaren alde egitea helburu duena.” (Pikara Magazine Glosarioa,

«Hezkidetza»). Beharrezkoa da guztiok gaiaren garrantziaz ohartzea. Horretarako, guraso

baten lekukotza ekarri dugu hona, esperientzia pertsonal honek argi erakusten baitu jaialdien

inguruko erabakiek nolako ondorioak izan ditzaketen.

LEKUKOTZA

Nire alabak gorroto zituen soinekoak eta gonak. Haur-eskolatik. Eskalatzeko, lurretik ibiltzeko,

txirristan eta abar, ez ziren batere ez erosoak, beraz, bere bila joaten nintzen bakoitzean

bodian edo soinekoa gerrian lotuta topatzen nuen. Oraindik gogoan dut, bi urteko gelan,

ikasturte bukaeran egin zuten dantzaldia. Neskek gona eta zapia lepoan eraman behar zuten.

Zenbat negar egin zuen.

Handitzen joan den adinean, alabak eskatuta, galtzarekin edo mutil-jantziarekin joan da beti.

Baina hau, huskeria izan daiteke, beste askotan egiten dituen galderen ondoan. 4-5 urte bete

arte, berari pitilina noiz atera behar zitzaion galdezka ibili zen. Iaz arte, mutila izan nahi zuela

esaten zuen, eta alai eta pozik jartzen zen mutiko batekin nahasten zutenean.

Iaz, ordea, neska zela onartu zuen. Eta pozik gainera, baina mutilen gauzak gustatzen

zitzaizkiola aitortu (arropak, futbola, jostailuak…). Hau onartu baino lehen galdera asko egin

ziren, galdeketa zehatzak eta gogorrak.

Behin hau esan zidan: «Ama, ni ez naiz gay». 6 urtekin! Oraingoz ez zituela ez neskak ez

mutilak gustuko ondoriora heldu zen.

Gai honekin, beraz, egiteko asko dago. Eta pozgarria benetan horrelako ekintzak burutzen ari

direla ikustea. Gure kasua erraza izan da, gure alabak guztia kanporatzeko beharra izan du-eta.

Badugu, beraz, ikastolan erronka handia, bertako ikasleek euren ibilbidea askatasunez egitea

izan behar duelako helburua. Erronka horrek, jakina, komunitatea osatzen dugun kide ororen

inplikazioa, hausnarketa eta parte-hartzea eskatuko digu. Hezkuntza parekidearen alde,

begirada hezkidetzailea gara dezagun. Pausoka, poliki. Oztopoak gaindituz, elkarrengandik

ikasiz, aurrera eginez.

Page 22: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

22

ERANSKINAK

I. ERANSKINA: HEZKUNTZA ETA LEGEAK

Hona hemen hezkidetzaz jardutean gogoan izan beharreko hainbat lege:

4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen

Berdintasunerakoa

Lege honen xedea tratu eta aukera berdinak izan ditzaten sortutako araudia da, non gizon zein

emakumeak libre izango diren beraien gaitasun pertsonalen garapena eta gizarte librearen eraikuntzan.

Hori bultzatzeko (28.art) curriculuma berraztertu behar da. Hezkuntza sistemak sozializaziorako baliabide

sozial eta baliozkoetan trebatzea du helburu nagusietako bat. Baita mundu laboralerako zubia izatea ere.

Horietan, haur bakoitzaren garapen integral eta askeari so egin behar dio. Eta horiek bermatuak izan

daitezen eskaintzen den eredu oro aztertu eta behar den kasuetan desegin eta berriak sortu.

Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak (2006ko maiatzaren 3a)

Hezkuntzak, besteak beste, bi helburu hauek ditu: batetik, «Emakumeen eta gizonen arteko

eskubide-berdintasun eta aukera-berdintasun eraginkorra sustatzea, dauden desberdintasunak kritikoki

aztertzea eta balioestea», eta bestetik, «Ikasketa eta lanbide aukera guztiak gauzatzeko estereotiporik

gabeko orientazioa izatea”. Alegia, eskubide-berdintasunaren eta aukera-berdintasunaren

garapena, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren sustapena.

Hezkuntzaren xedeen artean (2. art.), hau ere adierazten da: «funtsezko eskubideekiko eta

askatasunekiko errespetuan, emakume eta gizonen arteko eskubide- eta aukera-berdintasunean

eta aniztasun-funtzionaleko pertsonen tratu berdinean eta diskriminazio ezan heztea» du

helburu. Ondorioz, hezkuntzak bere egitekoa du «Estereotipo sexistak, aurreiritziak eta

indarkeria baztertzea eta gatazken trataera baketsua ikastea».

Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa

lantzeko Gida Plana.

1. Hezkuntza‐sistema hezkidetzazko eskola‐eredua era koordinatuan bultzatzeko egiturez

eta pertsonez hornitzea.

2. Eskola mistoan eraldaketa‐prozesuak bultzatzea hezkidetzazko eskola baterantz joateko.

3. Genero‐indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria‐mota guztiak prebenitzeko,

garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra emateko mekanismoak abian jartzea.

HAZIBERRI 2020 dokumentua

Sexu‐joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi

bezalako sexu‐harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak

ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi

izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.

Page 23: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

23

Ikasle guztien ikaskuntza eta parte‐hartzea sustatu behar da; zaurgarrienena, batik bat,

haiek baitute baztertuak izateko arrisku handiena, dela desgaitasunen bat dutelako,

dela beste edozein arrazoi (sexua, erlijio, kultura, etnia...) dela tarteko.

Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: elkarrekin bizitzen jakitea.

Norberaren eta besteen nahiak uztartzea, norberaren sentimendu, pentsamendu eta

irrikak asertibotasunez adieraztea, besteei entzutea eta haien sentimendu,

pentsamendu eta irrikak aintzat hartzea.

Taldean ikastea eta lan egitea, norberaren erantzukizunak onartuz eta denen artean

erdietsi beharrekoetan elkarlanean arituz, eta pertsonen eta iritzien arteko

aniztasunak dakarren aberastasuna aintzat hartuz. ‚

Hezi beharra dago bake positiboan, giza eskubideetan, justizian, elkartasunean eta

inklusioan. Bake positiboaren kultura sortu, non gatazkak elkarrizketa eta kontsensuz

bideratzen diren, aniztasuna (sexuala, kulturala, orientazio sexuala…) errespetatu eta

baloratzen den, eta neska- eta mutil-ikasleen garapen emozionala sustatzen den.

Pertsonen garapen osoa eta bizitzaren esparru (pribatu, domestiko, publikoa) eta

egoera guztietan aritzeko beharrezkoak diren konpetentziak lortzea, bai maila

pertsonalean, baita sozialean ere.

Lan egin emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde.

Aukera berdintasuna bermatu jatorrizko diskriminazioak gaindituz (sexu, genero,

aniztasun funtzionala, orientazio sexuala, etnia, jatorri soziokulturala, orientazio

pertsonal, familiar, akademiko eta profesionala, genero estereotipoak) eta

inposaturiko ereduak gaindituz, pertsona bakoitzaren gaitasun guztiak garatzen eta

bizitza proiektu propioa eraikitzen laguntzen duena.

Page 24: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

24

II. ERANSKINA: GALDETEGIAK

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK

GELAREN IZENA:

IRAKASLEA:

Gelako ikasle kopurua:______

Neska kopurua:____________

Mutil kopurua:_____________

GABONAK (haurrei honako galdera hauek zuzendu-erantzunak zenbatu eta kopuruak adierazi)

1. Nola jantzi zara?

2. Gustura sentitu zara?

Bai Ez

3. Zuk aukeratu duzu?

Bai Ez

4. Beste bat nahiago?

Bai Ez

Page 25: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

25

KALDEREROAK

5. Nola jantzi zara?

6. Gustura sentitu zara?

Bai Ez

7. Zuk aukeratu duzu?

Bai Ez

8. Beste bat nahiago?

Bai Ez

9. Zein tresna jo duzu?

Zartagina Panderoa

10. Zein tresna jo nahi zenuen?

Zartagina Panderoa

Aipamenak:

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Page 26: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

26

LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEAK

GABONAK

1. Nola jantzi zara?

a) b)

2. Gustura sentitu zara?

a) Bai

b) Ez

3. Zuk aukeratu duzu?

a) Bai

b) Ez

4. Beste bat nahiago?

a) Bai

b) Ez

KALDEREROAK

1. Nola jantzi zara?

a) b)

2. Gustura sentitu zara?

a) Bai

b) Ez

3. Zuk aukeratu duzu?

a) Bai

b) Ez

4. Beste bat nahiago?

a) Bai

b) Ez

5. Zein tresna jo duzu?

a) Zartagina

b) Panderoa

6. Zein tresna jo nahi zenuen?

a) Zartagina

b) Panderoa

Page 27: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

27

DBHKO IKASLEAK

Aurreko urteetan (HH/LH):

GABONAK

1. Nola jantzi zara?

a) b)

c) Bata zein bestea

2. Gustura sentitu zara?

a) Bai

b) Ez

3. Zuk aukeratu izan duzu?

a) Bai

b) Ez

4. Beste bat nahiago zenuen?

a) Bai

b) Ez

KALDEREROAK

1. Nola jantzi zara?

a) b)

c) Bata zein bestea

2. Gustura sentitu zara?

a) Bai

b) Ez

3. Zuk aukeratu izan duzu?

a) Bai

b) Ez

4. Beste bat nahiago?

a) Bai

b) Ez

5. Zein tresna jo duzu?

a) Zartagina

b) Panderoa

6. Zein tresna jo nahi zenuen?

a) Zartagina

b) Panderoa

Page 28: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

28

DANTZAK

1. Bikoteak egiterakoan mutil-neska irizpidea erabiltzen zen?

a) Beti

b) Gehienetan

c) Batzuetan

d) Inoiz

2. Dantzetan bikoteak osatzeko irizpidea neska-mutil izatea egokia al da?

a) Bai

b) Ez

c) Ez dakit

3. Dantzetan neskek eta mutilek hartzen duten rola ezberdina al da? Zertan somatu

duzu?

JAIALDIETAN

1. Zure ustez, jaialdietan (dantzetan eta mozorroetan) nesken eta mutilen rolak bereizi

behar dira?

IRAKASLEAK

1. Ikasleek jantzia beraiek aukeratzen al dute?

2. Jantzien aukera librea, ikasgeletan lantzen al da?

3. Egokia iruditzen al zaizu generoaren arabera instrumentua bereiztea?

4. Dantzetan bikoteak osatzeko irizpidea neska-mutil izatea egokia al da?

5. Dantzetan neskek eta mutilek hartzen duten rola ezberdina al da? Zertan somatu

duzu?

6. Uste al duzu ikastolako jaialdietan aukera-berdintasuna bermatzen dela?

GURASOAK

GABONAK

1. Zuen alaba/semea nola jantzi da?

a) b) 2. Alabak/semeak aukeratu al du jantzia?

a) Bai

b) Ez

3. Ondo sentitu da?

a) Bai

Page 29: JAIEI BURUZKO AZTERKETA · 2018-06-15 · 3 SARRERA Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean

29

b) Ez

KALDEREROAK

1. Zuen alaba/semea nola jantzi da?

a) b)

2. Alabak/semeak aukeratu al du jantzia?

a) Bai

b) Ez

3. Ondo sentitu da?

a) Bai

b) Ez

4. Zer tresna jo du?

a) Panderoa

b) Zartagina

5. Beste bat nahiago al zuen?

a) Bai

b) Ez

6. Egokia iruditzen al zaizu generoaren arabera instrumentua bereiztea?

a) Bai

b) Ez

DANTZAK

1. Dantzetan bikoteak osatzeko irizpidea neska-mutil izatea egokia al da?

c) Bai

d) Ez

2. Dantzetan neskek eta mutilek hartzen duten rola ezberdina al da? Zertan somatu

duzu?

OROKORREAN

1. Uste al duzu ikastolako jaialdietan aukera-berdintasuna bermatzen dela? Zergatik?

2. Gaiaren inguruko beste zerbait adierazi nahi izanez gero, hementxe: