Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari...

28
Ekojaiak etxean Nola antolatu jaiak etxean, ingurumena zainduta eta bizitza katramilatu gabe Argitaratzaileak: Babesleak: Antsoaingo Udala Berriozarko Udala Ayuntamiento de Tudela Laguntzaileak:

Transcript of Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari...

Page 1: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Ekojaiak etxean

Nola antolatu jaiaketxean, ingurumenazainduta eta bizitzakatramilatu gabe

Argitaratzaileak:

Babesleak:

AntsoaingoUdala

BerriozarkoUdala

Ayuntamientode Tudela

Laguntzaileak:

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 1

Page 2: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

2 / EKOJAIAK ETXEAN

2006an, Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa

Fundazioak Kyoto Etxebizitzak programaren aurreneko ekitaldia

egin zuen. Programa horren helburua da etxeko energia kontsumoa

murriztea, eta, orduz geroztik, 600 etxebizitzak baino gehiagok

parte hartu dute klima aldaketa geldiarazten laguntzen duen eki-

men horretan.

Esperientzia horri esker, ohartu gara, batetik, ikusten den ener-

gia kontsumoa dugula (berokuntzakoa, argiztatzekoa, ur bero sani-

tarioarena...) eta, bestetik, ikusten ez dena (hondakinak ekoiztea,

garraiatzea eta deuseztatzea). Lehenbizikoa erraz detektatzen da

eta CO2-ko igorpenetara trasladatzen da; bigarrena, berriz, oharka-

bean joaten da. Zenbat energia behar da kilogramo bat abelgorri

haragi ekoizteko? Zenbat igorpen eragin zuen gure atzoko bazka-

riaren garraioak? Zein produktuk zaintzen du gehien ingurumena?

Zein pisu du produktuen energia kontsumoak gure etxean?

Oraingoz, merkatuak ez digu nahikoa informazio ematen, inguru-

menaren alderdia aintzat hartuta kontsumitu ahal izateko.

Dena den, zenbait argibidek lagundu ahal digute gure kontsu-

moaren gaineko erabakiak hartzen. Hori dela-eta, Kontsumo

Zuzeneko Foroan garrantzitsua iruditu zaigu erabaki horien berri

ematea, bai Kyoto Etxebizitzak programan parte hartzen ari dire-

nei, bai planetan beren eragin txarra gutxitu nahi duten guztiei ere.

Amaitzeko, honako hauei guztiei gidaliburu hau egiten lagundu

izana eskertu nahi diegu: “Las dinámicas” eta “Entre culturas”

elkarteak, Tuterako Emakumeen Elkartea, eta Antsoain, Berriozar

eta Tuterako berdintasun zerbitzuak.

AurkezpenaAurkibidea

Aurkezpena 2

Helburua: klima aldaketa geldiarazten laguntzea 3

Zergatik kontrolatu behar ditugu gure CO2-ko igorpenak? 4

Zer harreman du kontsumoak ingurumenarekin? 5

Praktikatu kontsumo arduratsua! 6

Zergatik behar dugu etxean ospakizunak antolatzeko gidaliburu bat? 7

1. AURRETIKEgitekoak banatzea 10

Komunikazioa 11

3 B-ak 12

Jan-edana 13

Janari ekologikoa 13

Ekoizpen integratua 14

Eskulangintzako produktuak 14

Tokiko produktuak 14

Bidezko merkataritza 15

Non eros ditzaket produktu ekologikoak,bidezko merkataritzakoak...? 16

Mugikortasuna 17

Opariak 18

2. BITARTEANEmozioak lantzea 21

Dinamizatzea 21

Energia kontsumoa 22

3. ONDORENHondakinak bereiztea 24

Garbitzea 24

Ebaluatzea 25

Igorpenak neutralizatzea 25

AUTODIAGNOSTIKOA 26

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 2

Page 3: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Berotegi efektua naturako fenomeno bat da. Berotegi efektuko gasek(CO2-a, metanoa...) barrera edo hesi bat eratzen dute planetaren ingu-ruan, eta hesi horrek Lurretik errebotatzen diren eguzki erradiazioeta-ko batzuei pasatzen ez uzteko balio du. Historia osoan, espezie asko-rentzat, besteak beste, guretzat jasanezinak izango liratekeen tenpe-raturetatik babestu gaitu. Babes natural hori izan ez bagenu, planeta-ren batez besteko tenperatura zeroz azpiko 18 gradukoa izango litzate-ke, 15 gradukoa izan beharrean, eta, beraz, ez genuke ezagutuko biziaezagutzen dugun moduan.Azken bi mendeetan, industrializazioaren, basogabetzearen, zirkula-zioaren eta abarren ondorioz, ordea, berotegi efektuko igorpenak bat-batean areagotu dira eta planetaren inguruan dugun barrera trinkoa-goa egin da. Ondorioz, erradiazio gehiago gelditzen dira babes horreta-tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da.Lehorteak, uholdeak, itsas maila goratzea, poloak eta glaziarrak urtzea,espezieak desagertzea, eta abar klima aldaketaren zantzuak dira. XIX.mendeko Industria Iraultzaren ondotik, planetako batez besteko tenpe-ratura 0,74 gradu berotu dela badakigu (IPCC Klima Aldaketari BuruzkoGobernu Arteko Taldeko adituen IV. txostena), eta berotzen jarraitzendu. Ez badugu klima aldaketa geldiarazten, gizakion eta espezie ugari-ren bizia arrisku larrian egongo da.

3

Helburua: klima aldaketa geldiarazten laguntzea

Eguzki energiaren zati bat espaziora joaten da

Lurrarenberoaren zatibat espaziorajoaten da

Berotegi efektuaeragiten duten gasen

barrera

Eguzkitik Lurreradatorren beroaren

zati batek barre-ran errebotatzen

du eta Lurreraitzultzen da

Lurraren beroarenzati bat espaziora

joaten da

BEROTZEGLOBALA

LEHORTEAK, UHOLDEAK,ITSAS MAILA GORATZEA,POLOAK ETA GLAZIARRAKURTZEA, ESPEZIEAKDESAGERTZEA, ETA ABARKLIMA ALDAKETARENZANTZUAK DIRA

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 3

Page 4: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Jaten dugunean kaloriak zenbatzea kontrolatzeko modu bat izan daite-keen bezala, CO2-ko igorpenen berri izateak baliabideen kontsumoaegokitzeko bidea eman diezaguke, ingurumenean izan dezakegun era-gina minimizatzeko.Zenbait tresnak, esate baterako, bizitzaren zikloa aztertzeak aukeraematen du sortzen denetik deuseztatzen den arte produktu edo zerbi-tzu batek ingurumenean duen eragina kuantifikatzeko. Sortu, erabilieta deuseztatzeko fase guztietan produktu batek energia kontsumi-tzen du –gehienetan jatorri fosila duen energia– eta berotegi efektukogasak igortzea eragiten du. Erabiltzen erraza den adierazle bat lortzeko, askotan, berotegi efektukohainbat gasen igorpenak CO2-ko igorpen baliokide bihurtzen dira.

4 / EKOJAIAK ETXEAN

Zergatik kontrolatu beharditugu gure CO2-ko igorpenak?

KILOGRAMO BAT HARAGIKERAGITEN DUEN BEROTEGIEFEKTUKO GAS IGORPENA HAUENBALIOKIDE DA...

KG BAT TXERRIKI=AUTOZ EGINDAKO 30 KM

KG BAT ARKUMEKI = AUTOZ EGINDAKO 180 KM

KG BAT TXAHALKI = AUTOZ EGINDAKO 220 KM

Iturria: J.M. Jancovici“Elevage et transport jusqu’au lieu devente”

ESKAINTZA

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 4

Page 5: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

5

Historia osoan, naturako baliabideak kontsumitu ditugu gizakiokjateko eta edateko, janzteko, estalpean bizitzeko, dibertitzeko eta lekuzaldatzeko, baina orain arte ez da izan ingurumenari kalte egiteko hala-ko gaitasuna izan duen gizarterik. Geure premiak asetzeko, gizarteannortasun bat izateko, frustrazioak berdintzeko eta saltokietako apala-tegietan produktuak xirmi-xarma agertzen diren mundu honetako zatisentitzeko kontsumitzen dugu. Ez diogu geure buruari galdetzen, eznola ekoitzi dituzten, ez nola desagertuko diren gure bizietatik.Merkataritza zentroetan edo dendetan aurkitzen ditugu, amaigabea litzatekeen biltegi batetik ekarriko balituzte bezala, eta ez zaigu beste-rik axola. Gizartean kontsumoa aurkezteko erakusten diguten irrealta-sun erakargarriaren aurrean, objektiboa den egitate bat dugu: planetabakarra dugu eta beste espezie batzuekin partekatu behar dugu.

Kontuak eginak ditugu, eta ohartu gara planetako baliabideekmugak dituztela eta amaitzen hasiak direla. Honenbestez, arduratsua-goa eta solidarioagoa den kontsumo baterantz jo behar dugu: prezioaez ezik, erosteko hartzen ditugun erabakien ingurumen eta gizartekostuak hartu behar ditugu aintzat.

MODU IRAUNKORREANEROSTEKO IRIZPIDEAKProduktu bat erostea erabakitzen dugunean,lehenbiziko lana prezioari begiratzea izatenda. Baina prezio horrek ez ditu kontuanhartzen produktu horren bizitzan eragindiren kostu guztiak. Diruaren irizpideaz gain, ingurumenarekineta gizartearekin lotutakoak daude. Azkenirizpide horiek beste kostu batzuk dituzte,eta, era berean, arduratsuagoak direnkontsumo erabakiak hartzeko aukeraematen digute.

INGURUMEN IRIZPIDEAK: produktuekingurumenean duten eraginari ematen diotebalioa, eta, hartara, baliabide gutxien behardituztenak erostea bultzatzen da.

GIZARTE IRIZPIDEAK: salgaiak zein lan-baldintzatan ekoitzi diren hartzen dutekontuan, eta, hartara, OIT LanarenNazioarteko Erakundeak lan duinari buruzemanak dituen zuzentarauei kasu egindaegin direnak erostea bultzatzen da.

EROSKETAK EGITEKO IRIZPIDEAK

Ingurumena

Gizartea

Ekonomia

Zer harreman du kontsumoak ingurumenarekin?

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 5

Page 6: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

6 / EKOJAIAK ETXEAN

Askotan ez gara ohartzen zenbaterainoko boterea dugun kontsu-mitzaileok gure gizarte honetan. Gelditu eta aztertu pixka bat. Milakalagun gara produktu jakin batzuk erosten edo zerbitzu jakin batzukkontratatzen. Alde batera utziko bagenitu ingurumena eta pertsononlan-baldintzak zaintzen ez dituzten produktuak, saldu ahal izateko,horiek egiten dituzten enpresek ekoizteko modua aldatu beharko luke-te. Gure presioak mundu iraunkorragoa izaten lagunduko luke. Baina,nola lor dezakegu hori? Erosteko hartzen ditugun erabakien bidez.

Praktikatu kontsumoarduratsua! Aintzat hartuingurumen etiketak!

«PRODUKTU BATEKINGURUMENEAN DUEN ERAGINAZEIN DEN JAKITEKO TRESNAINGURUMEN ETIKETA DA. ETIKETAHORREK ZIURTATZEN DIGUPRODUKTUAK ONGI GAINDITUDITUELA KONTROL BATZUK. HAINZUZEN ERE, KONTROL HORIEKBEHARREZKOAK DIRAEGIAZTATZEKO PRODUKTUAEKOIZTEKO ETAPA GUZTIETAN IZANDUTELA AINTZAT INGURUMENERAGINA GUTXITZEKO KEZKA»

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 6

Page 7: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

7

Urtebetetzeak, Eguberriak, bilerak lagunekin, ongietorriak egitekofestak... urte osoan jai ugari egiten dugu etxean. Eguneroko kontsumo-aren erregulartasunarekin alderatuta, halakoetan kontsumoa handitueta bizkortu egiten da. Ospakizunak eragiten digun poza da nagusi (ezdadila ezer falta!), eta, askotan, kontsumo konpultsiboan erortzengara. Ez zaigu nahikoa iruditzen, eta ez dugu itxura txarra eman nahi.Halako egoerak ezin hobeak dira, batetik, kontsumitzeko ditugun ohi-turen gainean gogoeta egiteko, eta, bestetik, ohitura horiek aztertuta,etxean egiten ditugun ospakizunak modu iraunkorrean antolatu etagozatzea erabakitzeko.

Ahalik eta errealistenak izango diren proposamenak eskaini nahiditugu, eta, hartara, ahalik eta gehiena egokitu ospakizunetan inguru-men irizpideak aplikatzen dituzten lagunek izan ditzaketen zailtasunei.Hori dela-eta, gidaliburu hau egiteko parte-hartzea bultzatu da: emaku-meen hiru elkartek parte hartu dute, etxea aurrera nola eraman, haiekbaitakite, nagusiki.

Gidaliburua hiru fasetan zatituta dago: aurretik, bitartean eta ondo-ren. Fase horietako bakoitzean, erronka hori ongi gauzatzeko proposa-menak izango dituzu, aplikatzeko arrazoi sendoak eta beste etxe batzuetan aplikatu dituzten ideiak.

Zergatik behar dugu etxeanospakizunak antolatzekogidaliburu bat?

ETXEAN ZERBAITOSPATZEA AUKERA EZINHOBEA DA:

1. KONTSUMITZEKO DITUGUNOHITUREN GAINEKO GOGOETAEGITEKO.

2. JAIAK ETA OSPAKIZUNAKIRAUNKORRAGOA DEN MODUBATEAN ANTOLATZEA ETAGOZATZEA ERABAKITZEKO.

3. OHITURA BERRIAK EGUNEROERABILTZEN HASTEKO.

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 7

Page 8: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Ekitaldi batean pentsatzen badugu, ziur asko kontzertu erraldoihorietako bat edo kirol proba jendetsu bat etorriko zaigu burura, bainagutxitan pentsatzen dugu etxean egiten ditugun festetan. Egia esan,ikuskizun handi bat egiteak etxean urtebetetze bat ospatzeak bainoeragin handiagoak ditu ingurumenean eta gizartean, baina bi kasuetan,ospakizuna bururatzean, prestatzean eta gauzatzean arlo berberakmugiarazten dira, “tekla berberak jotzen dira”. Etxeko ospakizunak iriz-pide jakin batzuen arabera antolatzen ohitzen bagara, etxetik edo fami-liatik kanpoko ekitaldiak antolatzen edo horietan parte hartzen dugu-nean ere izango ditugu kontuan.

8 / EKOJAIAK ETXEAN

MUGIKORTASUNA

MUGIKORTASUNA

AGERTOKIA

JAN-EDANA

OPARIAK

HONDAKINAK

OPARIAK

AGERTOKIA

JAN-EDANA

HONDAKINAK

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 8

Page 9: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Egitekoak banatzea

Komunikazioa

3 B-ak

Jan-edanaJanari ekologikoaEkoizpen integratuaEskulangintzako produktuakTokiko produktuakBidezko merkataritza

Non aurkitu produktu ekologikoak,bidezko merkataritzakoak...?

Mugikortasuna

Opariak

OspakizunarenA U R R E T I K

V1

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 9

Page 10: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Giltzarria zaraZu, gidaliburu honen irakurle, etxeko ospakizunetan gauzak aldatzekogiltzarria izan zaitezke. Izan ere, prozesua prestatzeko eta gauzatzekoantolakuntzaz arduratuko den pertsona bat egotea ezinbestekoa da.Izan nahi duzu zuk pertsona hori?

Berdintasunez banatuOspakizunaz arduratzen den pertsonak ez du zertan dena egin eta bile-raren amaieran leher eginda amaitu. Parte-hartzaileek prozesuaz ikasteanahi badugu, prozesuan parte hartzen utzi behar diegu. Izan ere, ospaki-zun hauek denok gozatzeko egiten dira, eta, horregatik talde gisa pentsa-tuta eta ongi pasatzeko helburuarekin antolatu behar dira.

Zer dira irizpide sozialak?Irizpide sozialak arlo publikoan gauzatzeak honako hauek dakartza(kontratazio publiko iraunkorra, enpresen erosketa iraunkorrak,etab.): erosi diren produktuak lanean kalitatea zainduta eginak izandaitezela ziurtatzea, antolabideetan generoaren ikuspegia sartzea,eta ahalmen urriko pertsonak, gizarteratzeko enpresak eta lanerakozentro bereziak kontratatzea.Irizpide horiek arlo pribatuan aplikatzen baditugu, familiako kide guz-tien artean egitekoak berdintasunez banatzea da antolakuntzarenbarnean etxean gauzatu daitekeen irizpide sozial nagusia. Ordaintzenez den lana izateak ez du esan nahi etxeko lanek baliorik ez dutela.Izan ere, gehien estimatzen dugun ondasunetako bat denbora da, etaegitekoak modu desorekatuan banatzearen ondorioa izaten da pertso-na batek gozatzeko duen denbora murriztu egiten zaiola. Hori ez dairaunkorra.

10 / EKOJAIAK ETXEAN

Egitekoak banatzea

«ETXEKO LANETAN EGITENDITUGUN BOST ORDUTATIK LAUEMAKUMEEK EGITEN DITUZTE»Almudena Sevilla Journal of Population of Economics.

A U R R E T I K

EZ DU DENAK BIKAIN ATERABEHAR. GAUZA BERBERA EGITEKOMODU ASKO DAUDE. HORTAZ, ONADA KIDE BAKOITZAK BERE ERARAEGITEA GAUZAK.

ARDURA TXANDAKATZEAERABAKI DEZAKEGU.ADIBIDEZ, URTEBETETZEBAKOITZEAN FAMILIAKOKIDE BAT ARDURATUDAITEKE DENAANTOLATZEAZ.

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 10

Page 11: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

11

Ados gaudeEkitaldi bat modu iraunkorrean egiteko, laguntza behar dugu. Hori dela-eta, antolatzen parte hartuko duten gainerako kideekin hitz egin behardugu ospakizunak ingurumen eragin ahalik eta txikiena izaten saiatubehar dugula, berdintasunez banatzen saiatuko garela, eta bai, diru alde-tik, ahalik eta kostu gutxiena izaten. Ditugun argudioak azalduko dizkie-gu, beren iritziak entzun eta iradokizunak onartuko ditugu...

Gainerako parte-hartzaileei jakinaraziJai bat modu jakin batean antolatu nahi badugu eta argudio egokiak badi-tugu, zergatik ez esan besteei? Ideia on batzuk eskainiko dizkizugu; izanere, beste etxe batzuetan erabili dituzte, beren ekimen iraunkorrak jaki-tera emateko asmoz.

AurretikBidaltzen dituzun gonbidapen guztietan esaldi edotestu labur bat gehitu, ahalik eta ingurumenarengaineko eragin txikiena izango duen jaia izangodela azaltzeko. Zergatik izango den halakoa ereesango diegu.

BitarteanHaurrentzako festetan, ingurumenarekin lotutakogaiak dituzten kartelak jarri.

OndorenHitz egin gainerako parte-hartzaileekinospakizunaz, jakiteko zer atera den ongi eta zerhobetu behar den.

Komunikazioa OSPAKIZUN IRAUNKORBATEN ALDE EGITEKOZENBAIT ARRAZOI

«GIZARTE INDUSTRIALIZATUETANDITUGUN KONTSUMO OHITURENONDORIOZ, BIZTANLEKO 15 BIDERGEHIAGO BALIABIDE NATURALBEHAR DUGU HERRIALDEBEHARTSUETAKO GIZARTEETANBAINO»OverconsumptionAmigos de la tierra Europa

«KLIMA ALDAKETAK ERAGINDAKONATURA HONDAMENDIEN BIKTIMENKOPURUA %54 HANDITUKO DAHURRENGO SEI URTEETAN»OXFAM

«INGURUMENAREKIN LOTUTAKOERABAKI GARRANTZITSU ASKO ETAASKO TALDEEK HARTZEN DITUZTE:FAMILIEK, ENPRESEK, KOMUNITATEKONTSEILUEK ETA ANTZEKO BESTEBATZUEK»E. Weber. Columbiako Unibertsitatea

«DITUEN IA 200.000 BIZTANLEENPREMIAK ETA KONTSUMOA ASEBEHARKO BALITU IRUÑEAK BEREUDAL BARRUTIAN DITUENBALIABIDEEKIN, 89,36 ALDIZBIDERKATU BEHARKO LUKE ORAINDUEN HEDADURA»Iraunkortasunari buruzko estatu txostena (2009)

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 11

Page 12: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

12 / EKOJAIAK ETXEAN

Hiru B-en legeaLege hau oso baliagarria izango zaizu, naturaren baliabideak ez xahutze-ko eta CO2-ko igorpen gutxiago sortzeko.

BakanduGaldetu zeure buruari:- Behar dut?- Zenbat aldiz erabiliko dut?- Eska diezaioket beste inori uzteko?

BerrerabiliEman iezaiezu bigarren aukera produktuei: potoei,botilei, paperari eta abarri. Erabil itzazu apaintzeko,girlandak, loreontziak, kartelak… eginda.Etxean, bereizi ongi hondakinak.

BirziklatuLozazko, zeramikazko… baxerak erabili, behin etaberriz erabil baitaitezke. Mahaia janzteko zapiak ere behin baino gehiagotanerabil daitezkeenak jarri, oihalezkoak,plastikozkoak…Ezinbestean erabili behar badituzu behinerabiltzekoak diren baxera eta zapiak, saia zaitezmaterial biodegradagarriez eginak izan daitezela. Eskatu auzokideei ospakizunerako behar dituzunaulkiak edo beste altzari batzuk.

3 B-akAZTARNA HIDRIKOA

«140 LITRO UR BEHAR DIRA KIKARABAT KAFE EGITEKO; 16.000 LITRO,KILOGRAMO BAT IDIKI SORTZEKO;3.500 ETA 5.700 LITRO ARTEAN,KILOGRAMO BAT OILASKO HARAGISORTZEKO; ETA 1.330 LITRO,KILOGRAMO BAT OGI SORTZEKO» Water Labels on Food, issues and recommendations

A U R R E T I K

ONTZI FAMILIARRAK EDOTAMAINA HANDIKOAK EROSIEDO, BESTELA, ONTZIRATUGABE EDO SOLTEAN. TAMAINATXIKIKOAK EROSTENBADITUZU, HONDAKINGEHIAGO SORTZEN DUZU.

ETXEAN ITURRITIK HARTZENDUGU URA, BOTILARATUA EDANBEHARREAN. AURREZTU EGITENDUZU, ETA BOTILARATUA BEZAINONA DAGO.

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 12

Page 13: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

13

Jan-edana «ELIKAGAIAK EKOIZTEKO,BANATZEKO ETA KONTSUMITZEKOEGUN DUGUN EREDUAK ERAGITENDITU BEROTEGI EFEKTUKO GASIGORPENEN %44 ETA %57 ARTEAN.HONAKO IGORPEN HAUEK BATUTAATERATZEN DA KANTITATE HORI:HERTSIKI NEKAZARITZAKOAK DIRENJARDUERAK (%11-15);BASOGABETZEA (%15-18);ELIKAGAIAK PROZESATZEA,GARRAIATZEA ETA HOZTEA (%15-20); ETA HONDAKIN ORGANIKOAK(%3-4)»«No te comas el Mundo» kanpaina

OSPAKIZUNETAN, PARE BATPRODUKTU KONBENTZIONALEKOLOGIKOAK ZIREN BESTEBATZUEKIN ORDEZKATZENHASI NINTZEN. ORAIN, GEROETA PRODUKTU EKOLOGIKOGEHIAGO EROSTEN DITUT.

Janaria funtsezko elementua izaten da edozein ospakizunetan. Geroeta handiagoa da ingurumena zaintzen duten elikagaien eskaintza.Begiratu arretaz ondoren erakutsiko dizkizugun etiketei, lagungarriizango baitzaizkizu erostera joaten zarenean.

Janari ekologikoaHona hemen arrazoi sendoak, elikagai ekologikoak aukeratzeko:

Ingurumena zaintzen dute- Animaliak ongi egotea bultzatzen dute.- Aniztasun biologikoa bultzatzen dute.- Epe luzera, lurraren emankortasunari eusten diote.- Berriztagarriak ez diren materialak erabiltzea saihes-

ten dute, landareen eta animalien hondakinak birzi-klatzen baitira, horien elikagaiak lurrera itzultzeko.

- Ura eta airea kutsatzea gutxitzen dute. - Paisaia zaintzen laguntzen dute.- Klima aldaketa geldiarazten laguntzen dute.

Gure osasuna zaintzen dute- Ez dute, ez gehigarririk, ez eta kontserbatzaile artifizialik ere.- Elikagai ezaugarri gehiago gordetzen dute. - Konbentzionalak baino naturalagoak eta gozoagoak dira

Landa garapena laguntzen duteEkoizpen ekologikoak:- Gertuko enplegu iraunkorra sortzen du, tokiko ekoizle ekologikoen tal-

deei laguntzen baitie, hornitze programak gauzatu ahal izateko. - Industria ekoizpenetik ekoizpen ekologikora pasatzera bultzatzen du.- Tokiko nekazaritzako ohiturei eusten die.

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:15 Página 13

Page 14: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

14 / EKOJAIAK ETXEAN

Ekoizpen integratua Ohiko nekazaritzaren eta ekologikoaren artean dagoen tarte-ko aukera da. Ingurua zaintzeko eta ekoizpen prozesuan prak-tika onak bermatzeko helburua du.

Eskulangintzako produktuakKalitate oneneko lehengaiak erabiltzen dituzte, egiteko proze-suan prozesu naturalak zaintzen eta imitatzen dituzte, etazenbait gehigarri erabiltzea mugatzen dute.

Tokiko produktuak, freskoak eta denboraldikoakKontserbatzailerik eta gehigarririk bota behar izan gabe, zaporea gorde-tzen dute, inguruaren tokiko garapena laguntzen dute, eta kontserbatze-ko, tratatzeko, egiteko eta garraiatzeko prozesuen ondorio diren inguru-men kostuak ekiditen dituzte.

Ahal duzun guztietan, tokiko produktuak,freskoak eta denboraldikoak aukeratu. Produktu ekologikoak eta ekoizpen integratukoakerabili. Ospakizunetan, kantitateari baino gehiago,kalitateari eman lehentasuna.Astean egun batean, gutxienez, ez jan haragirik.*

ETXEAN OHARTU GARA,GURE ESKUALDEANSAGARRAK DITUGUNEZ, EZDITUGULA EROSI BEHARMILAKA KILOMETROBIDAIATZEN DUTEN BESTEBATZUK. TOKIKOA NAHIAGODUGU, GUTXIAGOKUTSATZEN DUELAKO.

A U R R E T I K

* Oharra: Rajendra Pachauri jaunaren gomendioa. KlimaAldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeko lehendakaria daPachauri.

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 14

Page 15: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

15

Bidezko merkataritzaMerkataritzako beste aukera bat da, aukera alternatiboa, gobernuzkanpoko erakunde batzuek, Nazio Batuek, eta gizarte eta politikamugimenduek (bakezaletasunak eta ekologismoak, adibidez) bultzatua.Hain zuzen ere, ekoizten dutenen eta kontsumitzen dutenen arteanmerkataritza harreman boluntarioa eta bidezkoa sustatzen dute.

Bidezko merkataritzaren printzipioak:- Nekazariei eta ekoizleei egin duten lanagatik bidezko soldata izango

dutela bermatzen zaie. - Etekinen zati bat beren komunitateetako oinarrizko premietara bideratu

behar dute ekoizleek: osasunera, heziketara, lanerako prestakuntzara...- Merkataritzako harremana epe luzerako egiten da, eta bermatzen da pro-

duktuen zati bat aldez aurretik ordainduko dela. - Erabakiak hartzean parte hartzea eta funtzionamendu demokratikoa

bultzatzen da, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, eta ingurume-na zaintzea.

Bidezko merkataritzako produktuak:KafeaTeaTxokolateaKakaoaInfusioakAzukrea...

Erosi bidezko merkataritzako produktuak.

KAFE SOLIDARIOAPetrolioaren ondotik, munduan dibisa gehienmugiarazten duen lehengaia da kafea. Kafealandu eta eraldatzetik bizi dira 100.000milioi lagun Hegoko herrialdeetan. Gehienaknekazari komunitateak dira, ustiategitxikietan lan egiten dutenak, edo eremulandatu handietan jornalari aritzen direngizon-emakumeak.

PERTSONA OROK LANDUINA IZATEKOESKUBIDEAREN ALDEEGITEN DUT. BIDEZKOMERKATARITZAKO ZIGILUADUTEN KAFEA ETATXOKOLATEA EROSTENSAIATZEN NAIZ, LANGILEENLAN-BALDINTZAKERRESPETATUTA EGINAKBAITIRA.

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 15

Page 16: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Orain dela gutxi arte, ingurumen edo/eta gizarte etiketak zituzten pro-duktuak erostea jinkana bat egitearen antzekoa zen: hemen fruta, hankafea, urrunago garbigarriak... Zorionez, ordea, gero eta errazagoa daproduktu horiek edozein saltokitan aurkitzea, inguruko herrialdeetangertatzen den bezala, horiek kontsumitzea normaltzen ari baita. Eskaitzazu auzoko dendan, supermerkatuan edo hipermerkatuan.

16 / EKOJAIAK ETXEANA U R R E T I K

Non eros ditzaket produktuekologikoak, bidezkomerkataritzakoak,eskulangintzakoak...?

«EZ BADUZU PRODUKTU BATAURKITZEN, ESAN. HARTARA,BEZEROEN ESKARIAK ZEIN DIRENJAKITEN LAGUNTZEN DIEZUSALTZAILEEI »

«EZ UTZI ALDE BATERA SALTOKITXIKIAK. MODU HURBILAGOAN ETAASKOTARIKOAGOAN EROSTEKOAUKERA EMATEN DUTE, KEGUTXIAGOREKIN, GURE KALEAKALAITZEN DITUZTE ETA TOKIKOEKONOMIA BULTZATZEN DUTE»

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 16

Page 17: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Etxean jaiak eta ospakizunak egiteak askotan motor bidezko joan-eto-rrien kopurua handitzea ekartzen du. Hirigintza eredua, garraio publiko-aren mugak, beste garraiobide batzuk erabiltzeko zailtasunak –esatebaterako, bizikleta–, daramagun erritmo zoroa... Arrazoi asko dituguautoaren mende bizitzeko. Dena den, aintzat hartzen badugu ibilgai-luek eragiten dituzten CO2-ko igorpenen kantitateak urtetik urteragorantz egiten duela, ohartuko gara iritsi dela modu iraunkorrean ibil-tzeko unea.

Ospakizuna egingo den tokiraino joateaJaiaren berri ematen diezunean, bultzatu parte-hartzaileak autoa partekatzera, autobus berberahartzera edo elkarrekin paseoan joatera. Bestenorbaitekin joatea mugikortasun iraunkorrarengiltzetako bat da, eta, gainera, askoz atseginagoada!Autobusen lineei buruzko informazioa eman(ordutegiak, ibilbideak…), eta bai bizikletaz joatekodituzten ibilbideei buruzkoa ere.Etxean gelditu beharrean, gelditu autobusgeltokian.

17

MugikortasunaANAI-ARREBEN ETXETIKGERTU BIZI NAIZENEZ, BETIANTOLATU IZAN GARA AUTOAAHALIK ETA GUTXIENAERABILTZEKO. EZ GENEKIENIRAUNKORRA ZENIK. BATENBATEK GEHIEGI EDATENBAZUEN, BADAEZPADA,EGITEN GENUEN. AUTOAPARTEKATZEA SEGURUAGOA DA.

HAURREKIN JOATENNAIZENEAN FESTETARA, OINEZ EDO GARRAIOPUBLIKOAN EGITEN SAIATZENNAIZ. ERREPIDEAK ETASEMAFOROAK EZ DIREN BESTE GAUZA BATZUK IKUSTEA NAHI DUT. EZ DUTNAHI NIRE GARONDOARI HITZEGITEA. OSO GUSTUKO DUT PASEATZEA ETA NOLA DAUDENKONTATZEA BITARTEAN.

Mugikortasunaren piramidea

Iraun

kort

asun

a

+

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 17

Page 18: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

18 / EKOJAIAK ETXEAN

Neurtu zeure burua, opariak erostean.

Aztertu ongi oparia jasoko duenak zein premia etagustu dituen.

Jostailuen kasuan: - Ez erosi jostailu belikoak edo sexistak. - Aukeratu heziketarekin lotutako jostailuak(baita bideo jokoak ere). - Erosi eskuz egindako jostailuak, bidezkomerkataritzakoak…- Erosi jostailu seguruak.- Animaliak ez dira jostailuak.

Eman iezaiozu aukera bat sormenari.

Erosi bidezko merkataritzako jostailuak.

Partekatu denbora: opari ezin hobea izango da.

Oparitu esperientziak (antzerkira joateko sarrerak,ikastaroetan izena ematea, paseoak…).

Proposa ezazu jaian parte hartuko dutenek egindakoopariak besterik ez onartzea. Gora irudimena!

A U R R E T I K

Opariak

OPARI GEHIAGO =

ZORIONTASUN HANDIAGOA

OPARI MODUAN, ITUN BATSINATU DUGU: EGUNHORRETAN SAIATUKO GARABEREZIKI ATSEGINAK IZATENETXEAN. ZIURTATZENDIZUET OPARI BIKAINADELA.

ETXEAN, JAIETARAKO, OPARIBAKARRA PRESTATZEN DUGUFAMILIAKO KIDE BAKOITZARENTZAT.ERNE EGOTEN GARA, JAKITEKO ZERDUEN GUSTUKO, ETA BETE-BETEANASMATZEN DUGU!

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 18

Page 19: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

19

Gorde itzazu opariak biltzeko erabili diren paperaketa erabil itzazu beste batzuetan.

Baliatu material mota guztiak, opariak biltzeko(zatar-papera, egunkariak, oihalak…).

Eman garrantzi handiagoa edukiari, itxurari baino.

Opariak erosten dituzunean, eraman oihalezkopoltsak edo berriro erabili aurreko urteetakoak.

URTEBETETZEAKHIRUHILEKOKA PILATZEAERABAKI DUGU. JAI BATEGITEN DUGU, ETAHORRETARA IKASGELAKONESKA-MUTIKO GUZTIAKETORTZEN DIRA.

BETI BEZALA, OPARIGEHIEGI DAGO TXIKIENTZAT.GORDE EGITEN DITUGU ETAURTE OSOAN ATERATZENDITUGU. BALIO HANDIAGOAEMATEN DIETE, HARTARA!

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 19

Page 20: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Emozioak lantzea

Dinamizatzea

Energia kontsumoa

Ospakizuna eginB I T A R T E A N

V2

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 20

Page 21: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Ospakizun guztien lehen helburua da, gertakari atsegin baten ondorioz,gozatzea denbora eta espazioa partekatuta. Badakigu giro lasai horilortzeko, antolatzaileek ahalegindu egin behar dutela, emozio “egokiak”adierazi behar baitituzte, ospakizunen ezaugarri izaten den giro atsegi-nari eusteko. Lan emozionala egin behar izaten da, nekatzen duen lana,eta, beraz, kontuan hartu beharrekoa.

Partekatu lan emozionala.

DinamizatzeaBilera dinamizatzeko:

Gauzatzen ari zareten ingurumen ekintzekinlotuta dauden jolasak, probak, erronkak eta abarantolatu: hondakinak bereizteko jolasak, jostailuakegitekoak, kartelak diseinatzekoak…

Joan kalera, erabili eta gozatu gune publikoak.

Egin jarduerak naturan bertan.

21

Emozioak lantzea

«OTORDU BAT PRESTATZEA ETXEKOLANA DA; BAINA BESTEARENGUSTUAK ETA OSASUNA ZAINTZENEGITEA, JANARIA ZERBITZATZEKOMODUARI ERREPARATUTA ONGISENTIARAZTEKO MODUAN EGITEA,DIGESTIO ONA IZATEKO BIDEAEMANGO DUEN GIROA SORTZEA,HORI GUZTIA... LANEMOZIONALAREN ZATIA DA»Fundación Mujeres

«5 ETA 16 URTE BITARTEKO HAURESPAINIARREK GERO ETABIZIMODU SEDENTARIOAGOA DUTE.GARAPEN TEKNOLOGIKOARIEGOZTEN AHAL ZAIO BIZIMODUHORI. IZAN ERE, NESKA-MUTIKOHORIEN %28K BI ORDU BAINOGEHIAGO EMATEN DITUZTEEGUNEAN TELEBISTA IKUSTEN,BIDEO JOKOEKIN JOLASTEN EDOORDENAGAILUA ERABILTZEN.GAINERA, %36K EZ DUTE KIROLIKEGITEN ESKOLAZ KANPO»Fundación Dieta Mediterránea

OSO ARGI DAUKAGU:URTEBETETZE JAI BIRIBILAIZATEKO, PLAZARA JOANBEHAR DUGU MALABARETANARITZERA! KONTUA DA ONGIKONTZENTRATZEA BOLAK EZERORTZEKO.

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 21

Page 22: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Gero eta energia gehiago kontsumitzen dugu. Egungo erritmoan, 35urteren buruan bikoitza izango da munduko energia kontsumoa, eta 55urteren buruan, hirukoitza.

BerotzeaGehitzen dugun gradu bakoitzeko, %7 handitzen da energia kontsumoa(IDAE).

ArgiztatzeaKontsumo baxuko lanparek lanpara goriek baino 8 aldiz gehiago irautendute eta 5 aldiz gutxiago kontsumitzen dute (IDAE).

Stand by egoteaEspainian, guztiz itzalita ez dauden tresnek 908.8 milioi kWh kontsu-mitzen dituzte. Hain zuzen ere, 75.000 etxebizitzak urtean beharduten energia da hori (Gas Natural).

Gogoan izan ezazu neguan hobe dela berogailuarentermostatoa gehienez ere 20 gradutara erregulatzea,eta udan, behar bada, aire egokitua programatzea26 gradutik aurrera funtzionatzeko. Erabili balbula termoestatikoak berogailuetan,energiaren %5 eta %10 artean aurrezteko aukeraematen baitute. Baliatu ahalik eta gehiena egun argia.Erabili kontsumo baxuko bonbillak argiztatzeko.Garbitu maiz lanparak eta bonbillak, ez baitagoargitasun berbera zikin badaude.Itzali argiak, gela batetikirten behar duzunean.Saiatu tresnak ez uztenstand by egoeran, batik batordenagailuaren pantaila etatelebista.

22 / EKOJAIAK ETXEAN

Energia kontsumoa

«JATORRI FOSILA DUTENENERGIAK KONTSUMITZEAK ARAZOHANDIAK DAKARTZA: ERRESERBAKAHITZEN ARI DIRA,MENDEKOTASUN ENERGETIKOAERAGITEN DUTE, HORNITZEKOZAILAK DIRA ETA INGURUMENAKUTSATZEN DUTE»

«EGUNGO ENERGIA KONTSUMOAKINGURUMENARI MUNDU OSOANERAGITEN DION ARAZO NAGUSIABEROTEGI EFEKTUA DA»IDAE

B I T A R T E A N

EZ DUGU ERABILTZEN ARGIAEMATEN DUENAPAINGARRIRIK.EGUBERRIETAN, ZUHAITZAAPAINTZEKO, PAPERA ETAIRUDIAK BESTERIK EZ.IRAGANEKO KONTUA DIRAARGIAK. ARE GEHIAGO, UDALASKOK GAUZA BERBERAEGIN BEHARKO LUKETELAUSTE DUGU.

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 22

Page 23: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Hondakinak bereiztea

Garbitzea

Ebaluatzea

Igorpenak neutralizatzea

OspakizunarenO N D O R E N

V3

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 23

Page 24: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

24 / EKOJAIAK ETXEAN

Azken urteetan eztabaida gehien eragin duen ingurumen arazoetakobat etxeko hondakinak tratatu eta deuseztatzearekin lotua dago.Badakigu hiri batean kilogramo bat hondakin baino gehiago sortzenduela herritar bakoitzak egunero. Azken urteetan, gainera, Europakoherrialdeetan, hondakin kantitatea %60 baino gehiago handitu da, “percapita”.

Bereizi ongi hondakinak.

“Erabili eta bota” ez egiten saiatu.

Berrerabili produktuak.

Itzultzekoak diren ontziak erabili.

Garbitzea

EkoetiketakProduktu baten bizitzako ziklo osoan ingurumen irizpi-deak kontuan izan dituztela egiaztatzen dute: baliabide-en eta energiaren erabilera, igorpen kutsatzaileak, hon-dakinak deuseztatzea eta ekosistemen gaineko eragina.Europar Batasuneko etiketa da ezagunena. Ingurumenagehien zaintzen duten ondasunak eta zerbitzuak bul-tzatzen ditu, janari produktuak eta botikak izan ezik.

Etiketa ekologikoa duten garbigarriak erosi.Saiatu etxean ahalik eta produktu kimiko gutxienerabiltzen.Erabili fabrikatzaileek gomendatzen dituztengutxieneko kantitateak.

Hondakinak bereiztea

O N D O R E N

HAINBAT ASTETANHOZKAILUAN GORDEBEHARREAN, JANARIHONDARRAK BOTATZEN HASININTZEN ETA ORDUANKONTURATU NINTZENZENBAT GALTZEN NUENALFERRIK. ORAIN,KANTITATEAK KALKULATZENIKASI DUT ETA EZ DUT EZERBOTATZEN.

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 24

Page 25: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Hitz egin jaian parte hartu dutenekin, zer irudituzaien jakiteko.

Aipatu dituzten hobekuntzak idatzi, hurrengoetankontuan izateko.

Partekatu emaitzak, inplikatu diren guztiekin.

Gogoan izan ezazu aurrez aurre egonda egin dezakezula, baina baitatelefonoz hitz eginda edo posta elektronikoaren bidez.

Igorpenak neutralizatzeaGidaliburu honen hasieran ikusi dugun moduan, gure planeta berotzen aridenez, uholdeak, lehorteak, urakanak... ari dira gertatzen, eta horiek ondo-rio bereziak dituzte herrialde behartsuenetan (lehen sektorean oinarritu-tako ekonomiak dituzte, biztanleria ahulagoa, egokitzeko ahalmen txikia-goa...). Herrialde horiek gu baino garestiago ari dira ordaintzen klima alda-ketaren ondorioak, nahiz eta guk baino askoz ere zerikusi txikiagoa izanduten aldaketa hori eragiten. ZeroCO2 Navarra izeneko ekimenak erantzukizunak eta baliabideak birba-natzea du helburu, pertsonek, etxebizitzek eta erakundeek boluntariokiegiten dituzten ekarpenen bidez. Izan ere, horiek guztiek, elkartasunez,egunero-egunero sortzen dituzten berotegi efektuko gasen igorpenakgutxitu nahi dituzte.

Gutxitu, elkartasunez, etxean sortzen dituzun CO2-ko igorpenak.Oparitu CO2-a elkartasun moduan murriztekoaukera.

25

EbaluatzeaLAGUNTZEKO MODUAK: PAUSOAK1. CRANAk lagunduta, pertsona edoerakunde batek zenbat CO2 igortzen duenkalkulatu behar du.2. Bere igorpenen araberako ekarpena egin:tona bat CO2 = 15 €.3. Urte osoan biltzen den diruaGarapenerako Gobernuz Kanpoko NafarroakoErakundeek (GGKE) bultzatzen dituztenproiektuetara bideratzen da; garapen bideanden herrialderen batean igorpenak murrizteahelburu duten proiektuak, hain zuzen; izanere, herrialde batzuen eta besteen arteandauden aldeak konpentsatzea da asmoa.

CINQUERAKO OIHANA, EL SALVADORRENZeroCO2 Nafarroa funtsari ematen zaiondirua “Cinquerako Oihanean baso-lurrakerostea” proiektua laguntzeko erabiliko da. ElSalvador Elkartasuna GGKEak bultzatzen duproiektu hori.Hain zuzen, helburu hauek ditu:> Herritarrek edateko ura izan dezatelalaguntzea.> Zonalde horretako emakumeen bizi-baldintzak hobetzea.> Ingurumen iraunkortasuna bultzatzea.> Komunitatearen antolakuntza eta parte-hartzean oinarritutako garapena izatekogaitzea eta hori laguntzea.

ZeroCO2 Nafarroa funtsari ematen zaiondirua kontu zenbaki honetan sartzen da: 2054 / 0073 / 91 / 9147737408

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 25

Page 26: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Arduraduna izendatu. Ez du balio errepikatzeak. Ezin dapertsona berbera aritu ondoz ondoko bi festatan.

Antolaketa-egitekoak berdintasunez banatu.

Gonbidatzeko, saiatu papera ez erabiltzen, telefonoa edo postaelektronikoa baizik.

Ez erabili behin erabili eta botatzekoa den baxera, behin etaberriz erabil daitezkeen ontziak eta zapiak baizik.

Pertsona bakoitzeko errazioak kalkulatu, hartara, gehiegi ezprestatzeko.

Tokiko produktuak eta denboraldikoak erabilita, etxean bertanprestatu otorduak, prestatuak erosi beharrean.

Elikagai ekologiko, eskulangintzako, bidezko merkataritzakoedo ekoizpen integratuko batzuk jan edo edan.

Iturriko ura zerbitzatu pitxerrean eta hori edan. Ahal bada, ezerosi botilaratutakoa.

Eskatu auzokideei gainerako egunetan behar ez dituzungauzak, esaterako, aulkiak eta baxerak.

Material birziklatua erabili apaintzeko.

Elkarrengandik hurbil bizi diren parte-hartzaileakharremanetan jarri, elkarrekin joan daitezen.

Garraio publikoa erabiltzera bultzatu.

Ibilbide erakargarria proposatu etxera oinez edo bizikletazjoateko.

Autobus geltokian gelditu.

Opariak egiteko muga bat jarri. Azaldu gonbidatuei zergatikjarri den muga hori, eta bultzatu ez lotzera maitasuna oparibaten tamainarekin.

Opariak biltzeko bilgarri askorik ez erabiltzea proposatu.

Berrerabiltzera bultzatu. Gauza bat ongi badago, ez baduzuerabiltzen eta hartuko duenaren interesekoa bada, ez daitsusia oparitzea.

Sormena sustatu.

Opari bat erosten bada, bidezko merkataritzakoa, ekologikoaedo material birziklatuekin egina izan dadila proposatu.

Aintzat hartu lan emozionala. Ez abusatu, ez aldezaurretiko jarrera onaz, ez eta pazientziaz ere.

Neska-mutikoentzako jolasak antolatu ingurumen gaiakkontuan hartuta.

Jolastera... kalera! Erabili gune publikoak, gozatzeko tokimoduan.

Kontrolatu argitasuna, gehiegizkoa izan ez dadin.

Erabili garbigarri ekologikoak (adibidez: lore europarradutenak).

Hondakinak ongi bereizi.

Janari hondarrekin beste otordu bikain bat prestatu.

Elkartasun moduan CO2-ko igorpenak murriztu.

Gogokoa izan al da? Galdetu parte-hartzaileei zeriruditu zaien.

A U R R E T I K

B I T A R T E A N O N D O R E N

AUTODIAGNOSTIKOA_EGIAZTATZEKO ZERRENDA

JAIA ETXEAN: URTEBETETZEAK

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 26

Page 27: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

ETXETIK KANPOKO OSPAKIZUNAK: EZKONTZAK

Ekitaldiaren antolaketa partekatu.Antolatzeko egitekoak berdintasunez banatu.

Aurreztu papera erabiltzean. Telefonoz edo postaelektronikoz gonbidatu.

Paperezko gonbidapenak egiten badira, paper birziklatuaerabili.

Ezkontzari buruzko bloga sortu. Hartara, ez da hainbestepaper erabiliko eta denek izango dute informazioa.

Jatetxean. Ez erabili behin erabiltzekoa den baxera.

Jatetxean. Elikagai ekologiko, eskulangintzako, bidezkomerkataritzako edo ekoizpen integratuko batzuk jarrimenuan.

Jatetxean. Iturriko ura zerbitzatu pitxerrean eta hori edan.Ahal bada, ez erosi botilaratutakoa.

Jatetxean. Saiatu ez egiten bankete pantagrueliarrak.

Jatetxean. Tokiko produktuak eta denboraldikoak aukeratu.

Jatetxean. Kudeaketan ingurumen irizpideak aintzathartzen dituen jatetxea aukeratu.

Jatetxean. Bidezko merkataritzako produktuak emanoparitan gonbidatuei.

Ekitaldirako arropa, edo alokatu, edo uzteko eskatu.

Zonalde horretako eta denboraldiko loreak aukeratu.

Opariak egiteko zerrenda bat proposatu (adibidez, IntermonOxfam).

Argi utzi zein diren ezkonberrien gustuak. Hartara, oparitzendena erabiliko dutela ziurtatuko dugu.

Igorpenak elkartasun moduan murritzeko bonoak oparitzeapentsatu (adibidez, eztei-bidaiaren igorpenakkonpentsatzeko).

Gonbidatuak taldean joan daitezen lagundu.

Joan-etorri luzeak badira, gonbidatuei proposatuhegazkinaren ordez trena erabiltzeko.

Gozatu!

Eztei-bidaia iraunkorra antolatu. Kontuan hartu turismo iraunkorrerako gomendio hauek:

1. Kontuan izan turismo eskaintza ona izateko ez dela beti osourrun joan behar.

2. Beren inguruko baliabideak egoki kudeatzen dituzten tokiakaukeratu.

3. Baliabide naturalak, besteak beste, ura eta energia, neurrizerabili. Gogoan izan ondasun urriak direla.

4. Hondakin gutxiago sortu eta ez zikindu bisitatzen dituzunlekuak.

5. Gune natural batean uzten dituzun arrasto bakarrakoinetakoek egindakoak izan daitezela saiatu.

6. Egin behar dituzun ibilbideetarako, ingurumenaren gainekoeragin txikia duten garraiobideak erabili, esate baterako,autobusa, bizikleta, edo oinez edo zaldiz egitekoak.

7. Opariak eta oroigarriak erosten dituzunean, tokikokulturaren adierazpen izan daitezela saiatu. Bertako herrienekonomia eta kultura aniztasuna bultzatuko duzu.

8. Ez erosi, ez animaliarik, ez landarerik. Baliteke horiekdesagertzen laguntzea.

9. Bertako herrien kultura, ohiturak, sukaldaritza etausadioak ezagutzen gozatu.

10. Bertara joatearekin turismo arduratsua eta iraunkorragaratzen lagundu; hartara, osasuntsuagoa etasolidarioagoa den planeta eraikiko baitugu.

Iturria: Fundación Biodiversidad eta FACUA

P R E S T A T Z E K O L A N A K

O S P A T Z E A

E Z T E I - B I D A I A

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 27

Page 28: Ekojaiak etxean - crana.org · tik igaro ezinik, Lurrera itzultzen dira eta atmosfera berotzen ari da. Berotze global hori dela medio, planetako klima aldatzen ari da. Lehorteak,

Argitaratzaileak: Babesleak:

AntsoaingoUdala

BerriozarkoUdala

Ayuntamientode Tudela

Kyoto Etxebizitzak:Ingurumenaren gaineko eragina gutxitzeko, etxean energia, ura eta abarnola kontsumitu behar duzun jakin nahi baduzu, zure udalarekin,elkartearekin, taldearekin... parte har dezakezu “Kyoto Etxebizitzak”programan.

Argibideak:Telefono zenbakian: 948 14 08 18Helbide elektronikoan: [email protected] webgunean: www.crana.org

Argitalpena: Fundación Centro de Recursos Ambientales de Navarra. Koordinazioa eta idazketa: CRANA, Graciela González eta Maricruz Lerga. Diseinua eta maketazioa: Heda Comunicación. Inprimatzea: Gráficas Ona. D.L.: NA-1.343/2010. Pamplona/Iruñea, 2010eko aprila.

Paper birziklatuan inprimatu da

Laguntzaileak:

FolletoKioto-OK eusk.qxd 5/5/10 09:16 Página 28