irakurketa galderak

4
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak [Guztira 350 bat hitz] Zure izena, banaka: Maialen Torres Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua da): Monereo, C. (2009) Psicología del aprendizaje universitario: la formación en competencias Universitat Autònoma de Barcelona Egin beharrekoa Lehenengo atalaren laburpena egin. Testu honek dioen moduan, oso garrantzitsua da gaur egun beharrezkoa dugun informazioa (edozein motatakoa dela ere) aurkitzen jakitea. Horregatik, beharrezkoa da ikasleek, etorkizunean gaitasun horren beharra izango dutenak, hori egin ahal izateko formakuntza jasotzea. Era honetan, beren intereseko arloen inguruko informazioa lortzeko nora jo jakingo dute, horren zabalduta dauden bilatzaile generikoak erabili gabe. Gainera, behin informazioa aurkitutakoan, hori kriterioz aztertzen jakitea ezinbestekoa da (bestela orain arte aipaturikoak ez du inolako baliorik). Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin. 1. fasean egin beharrekoa zera da: norberaren aurre

description

Monereok bilaketa prozesuari buruz idatzitako testua aztertzeko erantzundako galderak

Transcript of irakurketa galderak

Page 1: irakurketa galderak

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak [Guztira 350 bat hitz]

Zure izena, banaka: Maialen Torres

Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua

da):

Monereo, C. (2009) Psicología del aprendizaje universitario: la formación en

competencias Universitat Autònoma de Barcelona

Egin beharrekoaLehenengo atalaren laburpena egin.

Testu honek dioen moduan, oso garrantzitsua da gaur egun

beharrezkoa dugun informazioa (edozein motatakoa dela ere) aurkitzen

jakitea. Horregatik, beharrezkoa da ikasleek, etorkizunean gaitasun

horren beharra izango dutenak, hori egin ahal izateko formakuntza

jasotzea. Era honetan, beren intereseko arloen inguruko informazioa

lortzeko nora jo jakingo dute, horren zabalduta dauden bilatzaile

generikoak erabili gabe. Gainera, behin informazioa aurkitutakoan, hori

kriterioz aztertzen jakitea ezinbestekoa da (bestela orain arte

aipaturikoak ez du inolako baliorik).

Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin.

1. fasean egin beharrekoa zera da: norberaren aurre ezagutzak neurtu

eta aztertu ondoren bilaketa zein helbururekin egingo den finkatzea:

Zer dakit gai honen inguruan? Aurrez antzeko bilaketarik egin

al dut?

Zer aurkitu nahi dut? Zertarako?

Page 2: irakurketa galderak

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean?

Bilatzaile aktiboak, bilaketa bat egiterako garaian, beti iturri berdinetara

joko du (bilaketaren gaia edozein delarik ere). Bilatzaile estrategikoak,

ordea, bere bilaketa prozesua gai bakoitzaren arabera moldatzen du,

iturri ezberdinak kontsultatuz eta gai bakoitzeko gune espezializatuak

bilatuz.

Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena?

Eman azalpena.

Egiten den azkeneko pausua, nahiz eta ez litzatekeen horrela izan

beharko, aurkitu dugun informazioa baliagarria zaigun edo ez

erabakitzea da. Izan ere, normalean, bilaketa errepikatzen dugu behin

eta berriro (gako hitzak, iturriak edo bilatzaileak aldatuz), aurkitutako

informazioa (itxura interesgarria duena , baina oraindik irakurri gabea)

gordetzen dugularik. Azkenik, lana egiten hasterakoan, benetan

irakurtzen dugu informazioa eta konturatzen gara ez zela guk uste

genuena. Hala ere, orain gero eta gutxiago gertatzen da hori, informazio

bilaketara ohituagoak gaudelako.

Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien

erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu.

Iturriaren fidagarritasuna: Lehenik, kontuan hartzekoa da

dokumentua nork idatzi duen (autorea ezagutzen badugu behintzat)

eta gainera, gai berari buruzko bi bertsio erabat ezberdin topatuz

gero, iturriak zeintzuk diren aztertu eta beren ideologiak hori idaztera

eraman ditzakeen argitzea ere ezinbestekoa da.

Zuzentasuna: Gutxien erabiltzen dudan irizpidea da. Nire ustez,

autoreak hiztegia, gramatika, sintaxia eta egokitasuna zaintzeak ez

du zertan zerikusirik izan azaltzen zaigun informazioarekin. Noski,

betiere fidagarriagoa izango da zuzen idatzitako dokumentu bat,

baina horrek ez du adierazten faltsua edo manipulatua ez denik.

Page 3: irakurketa galderak

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa?

Testuan aipatzen den ideietako bat oso interesgarria iruditu zait:

“googlelizazioa” izan ere, orain arte entzun gabea nuen, eta gainera,

uste dut autoreak arrazoi duela bilatzaile generikoei buruz aipatzen

dituen ideietan eta horiek sortzen dituzten ondorio larrietan.