Jendaurreko Irakurketa-2011-12

44
AHOSKERA – AZENTUA – INTONAZIOA "Esaten dena nola idatzi behar den jakiteak badu bere axola. Are gehiago, ordea, egun eta gure artean, irakurtzerakoan ikusten dena nola ebaki behar den irakasteak Koldo Mitxelena Oinarrizko hainbat arau eta irizpide Ariketa praktikoak Testu eredugarriak Pako Eizagirre

description

ahoskera, azentua, intonazioa

Transcript of Jendaurreko Irakurketa-2011-12

Page 1: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

AHOSKERA – AZENTUA – INTONAZIOA

"Esaten dena nola idatzi behar den jakiteak badu bere axola. Are gehiago, ordea, egun eta gure artean, irakurtzerakoan ikusten dena nola ebaki behar

den irakasteak“ Koldo Mitxelena

• Oinarrizko hainbat arau eta irizpide

• Ariketa praktikoak

• Testu eredugarriak

Pako Eizagirre

Page 2: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

GASTEIZ pk–2011 2

AURKIBIDEA SARRERA .......................................................................................................................... 3 1.Sekuentzia didaktikoa.................................................................................................. 3 2.Jendaurreko irakurketan kontuan hartzekoak .......................................................... 4 3.Gaitasun komunikatiboak........................................................................................... 5 4.Zailtasunak ezagutzeko esaldiak ................................................................................ 6 5.Irakurgaiak .................................................................................................................... 9

AHOSKERA.................................................................................................................... 16 1.Bokal-bilkurak eta kontsonanteak ........................................................................... 16 2.Kontsonante-bilkurak ............................................................................................... 18 3.Ariketak....................................................................................................................... 22

AZENTUA ...................................................................................................................... 24 1.Talde fonikoa ............................................................................................................. 24 2.Irizpideak .................................................................................................................... 25 3.Salbuespenak .............................................................................................................. 30 4.Ariketak....................................................................................................................... 31

INTONAZIOA............................................................................................................... 32 1.Hitz-katea.................................................................................................................... 32 2.Hitz-kateak eta intonazioa ....................................................................................... 32 3.Puntuazio-zeinuak ..................................................................................................... 33 4.Esaldi-amaiera ............................................................................................................ 33 5.Etenak eta tonu-aldaketak ........................................................................................ 33 6.Galderak eta zehar-galderak ..................................................................................... 34 7.Harridura-perpausak.................................................................................................. 34 8.Galdegaia eta mintzagaia........................................................................................... 34 9.Ariketak....................................................................................................................... 37

ERANSKINAK............................................................................................................... 39 A.Esatarien idazki-prestakuntza.................................................................................. 39 B.Jendaurreko irakurketa prestatzeko ........................................................................ 40 C.Euskara batuaren ahoskera zaindua........................................................................ 42

BIBLIOGRAFIA............................................................................................................. 46

Page 3: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

GASTEIZ pk–2011 3

SARRERA

1. Sekuentzia didaktikoa

Azken eginkizuna

Norberak hautatutako testu bat edo beste modu egokian irakurri jendaurrean, irakurle onari dagokion eran.

Helburuak

1. Euskara jasorako ahoskera-, azentu- eta intonazio-arauak eta irizpideak ezagutu.

2. Esatari egokiaren trebakuntza-urratsak ezagutu eta erabili.

3. Jendaurrean egoki irakurtzen trebatu.

4. Jendaurreko irakurketarekin gozatzera eta gozaraztera iritsi.

5. Jendaurrean euskara jasoan hitz egiterakoan ahoskera, azentu eta intonazio egokia erabiltzeko ohitura hartu.

Urratsak

Gaitasun komunikatiboak ezagutu eta praktikan jarri.

Hainbat arau eta irizpide ezagutu eta praktikan jarri.

Prestaketarako urratsak ezagutu eta talde txikitan praktikan jarri.

Ereduak aztertu: testu eredugarriak entzun eta irakurri.

Norberak hautatutako testu bat edo beste jendaurrean irakurri.

Testu motak

1. Narrazioak. Ipuinak. Antzerkiak.

2. Testu literarioak.

3. Saiakerak eta artikuluak.

4. Klasikoak.

5. Testu zientifikoak.

6. Bestelakoak.

Page 4: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

4

2. Jendaurreko irakurketan kontuan hartzekoak

� Jendaurreko irakurketa ekintza komunikatibo sortzailea da.

� Jendaurrean irakurtzen dugunean, besteentzako irakurtzen dugu. Beraz,

testuaren eta entzulearen artean bitartekari lana egiten dugu.

� Bitartekari lana egiteko, irakurleok seguru sentitu behar dugu testua

irakurtzerakoan, eta horretarako ondo prestatu behar dugu.

� Irakurketa on batek testuak dituen zailtasun linguistikoak (ahoskera,

azentua, intonazioa, etenak…) era egokian konpontzea eskatzen du. Hori

beharrezkoa da, baina ez da nahikoa. Testuari zentzu egokia eman behar

zaio.

� Testua sinesgarria eta estetikoki atsegina izan behar da entzulearentzat.

Eta hala izan dadin, irakurleok ere sinetsi eta bizi egin behar dugu testuak

dioena; gozatu irakurtzen duguna, emozioak eta sentimenduak adieraziz.

� Irakurketa onak, beraz, ezaugarri hauek izan behar ditu:

� ulergarria: hitzak ongi ahoskatu, etenak eta tonuak ongi egin,

ahots-bolumen egokia erabili…

� adierazgarria: tonu-aldaketak egin (goi-soinuak eta behe-

soinuak), hitz garrantzitsuenak nabarmendu edo enfatizatu.

� zentzuzkoa: unerik garrantzitsuenak aditzen lagunduko duten

baliabideak erabili: tentsioa igo ala jaitsi, abiadura azkartu ala

moteldu…

� sinesgarria: edozein testu mota dela ere, bizi eta gozatu egin

behar da.

� Jendaurreko irakurketak arriskuan jar lezake irakurlearen irudia eta estimua.

Hori gainditzeko, behar-beharrezkoa da testua ongi prestatzea, behin eta

berriz praktikatzea eta irakurketa unerako konfiantzazko giroa

sortzea.

Page 5: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

SARRERA

GASTEIZ pk–2011

5

3. Gaitasun komunikatiboak

GAITASUN SOZIOLINGUISTIKOA

GAITASUN ESTRATEGIKOA

� Irakurketa zertarako den erabaki.

� Entzuleen ezagutza maila eta interesak kontuan izan.

� Testu egokiak hautatu

� Irakurlearen eta entzuleen kokapen egokia ziurtatu.

� Entzulea erakartzeko begiradak, keinuak, galderak… erabili.

� Keinuak, begirada… erabili.

� Ahotsaren bolumena erabaki.

� Abiadura azkarragoa edo motelagoa erabiltzen jakin

� Ideia edo kontzeptu bat. nabarmentzeko, intonazioarekin jokatu.

� Ideia edo kontzeptu bat nabarmentzeko, ahots-bolumenarekin jokatu.

� Arreta galtzeko arriskuak ekidin.

� Irudien edo audioaren laguntza izan.

GAITASUN DISKURTSIBOA

GAITASUN LINGUISTIKOA

� Testuaren egitura orokorra ezagutu.

� Testuaren zatiak ongi bereizi.

� Hasiera eta bukaera egokiak eman.

� Une garrantzitsuak nabarmentzeko, baliabide adierazgarriak erabili.

� Mintzaira zuzena eta zeharkakoa bereizi.

� Hainbat markagailu eta lokailu nabarmendu.

� Ahoskera zuzena erabili.

� Bokal-bilkurak eta kontsonanteak.

� Kontsonante bilkurak.

� Hitz-elkarketak.

� Azentu zuzena erabili.

� Esaldien intonazioa: hitz-kateen arteko etenak eta tonuak ongi markatu.

� Hitz klabeak enfatizatu, nabarmendu.

� Etenak eta isiluneak egin.

� Ahotsaren bolumena aldatzen jakin.

Page 6: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

6

4. Zailtasunak ezagutzeko esaldiak

Irakurri ahots goraz ondorengo esaldi hauek:

Ahoskera

1. Zapata berriak erosi nituen, Zaragozan. Polit askoak, gainera!

2. Non dago zuk aipatu duzun zentro komertziala?

3. Jokalari horrek maila ona dauka. Makina bat gol sartu ditu.

4. Buruko mina al daukazu? Har ezazu aspirina eta oheratu zaitez.

5. Sagua dago taxiaren azpian. Goxo-goxo dago motorraren epelean.

6. Gure futbol-zelaian belar artifiziala jarri dute.

7. Parke hartan hotz egiten zuen eta, gainera, hots arraroak entzuten ziren.

8. Lehen, Zaramagan bizi izan nintzen, eta, orain, Adurtzan.

9. Nire lagun batek biolina jotzen du, oso belarri fina baitu.

10. Mila esker! Bihotz handia duzu, eta, gainera, atsegina zara!

******

Ahoskera

1. Ez zaitez kezkatu. Ez badago, erosi egingo dugu.

2. Horiek ez dakite nor naizen. Ez daukate ideiarik ere!

3. Gu ez gaude haserre. Zu hala baldin bazaude, okerrago zuretzat.

4. Haiek ez zekiten zer egin, baina ez zuten jakiteko motiborik ere.

5. Nik ez nekien nongoa zinen. Hala ere, ez nizun galdetu.

6. Atsedenaldia? Ez legoke gaizki! Ez litzaiguke gaizki etorriko!

7. Baietz bada, gustura joan zela etxera. Ez ezazu zalantzan jarri.

8. Zakurra autoak jota hil zen. Ala ez zen hala hil?

9. Har ezazu soka eta goazen sokasaltora, jolas polita da eta.

10. Ez jan maionesa, txarra dago eta! Janez gero, auskalo!

******

Page 7: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

SARRERA

GASTEIZ pk–2011

7

Azentua

1. Miren Edurne Etxeberriak fisikari izan nahi du.

2. Atzo Mendizorrotzan jokatu zuen Zaragozak.

3. Aizu, ez daukazu arrazoirik. Coca Cola hori nirea da.

4. Guk ez genekien zer egin behar zen. Ez geneukan informaziorik.

5. Ona dago pastela. Txokolate asko dauka.

6. Artista zara, Nerea. Primeran dago gaur egin duzun marrazkia.

7. Lagunek deitu didate, eta kalera noa. Gero arte!

8. Bihar arte, Mikel. Lana bukatu arte etxean egongo naiz.

9. Zaude geldi, irakaslea hor dago eta. Zuzendaria ere hor dago.

10. Gizarte-etxera joango gara liburutegian ikastera.

******

Azentua

1. Alejandro diru bila joan da Vital Kutxara.

2. Mikel ate atzean dago gordeta.

3. –Aizu, Mikel! Irten hortik, ikusi zaitugu eta!

4. Portatu zara, Maider! Eskerrik asko. Mila esker!

5. Nire lagunak Salburuan daude. Ni Mendizabalara joango naiz.

6. Nire ama eta zure aita ezagunak dira. Pedagogia ikasi zuten.

7. Andereño horrek primeran abesten du. Mari Karmen du izena.

8. Zertan zabiltza ate ondoan, Ainara? Zertan pasatu duzu arratsaldea?

9. Hor ari da lanean buru-belarri, gero entrenamendua dauka eta.

10. Kalez kale dabil fanfarrea, festak alaitu nahian.

******

Page 8: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

8

Azentua

1. Aizu, andereño, zer egin behar dugu hau bukatutakoan?

2. Tori, laztana! Opari hau zuretzat da, ongi merezia daukazu eta.

3. Kontuz, neska! Ia-ia bota ninduzun lurrera! Tuntuna zara, gero!

4. Zu, Elena! Isilduko al zara behingoz? Kokoteraino naukazu!

5. Lagunok, gaur nire urtebetetzea da eta gonbidatuta zaudete!

6. Ez ahaztu, Kepa, gaur entrenamendua daukagula. Laster arte!

7. Aizu, lagun! Utziko al dizkidazu hogei euro? Idiazabal gazta erosi nahi

dut.

8. Begira, mutiko! Kokoteraino naukazu gaur goizean! Berritsu hori!

9. Zertan ari zara hor, Maite? Ikasi ordez, kontu-kontari?

10. Ai, ama! Hau da tripako mina, hau! Ohe gainean etzango naiz.

11. Agur, entzuleok! Bihar gehiago eta hobeto!

******

Intonazioa

1. Atzo, Mikel mendira joan zen lagunekin, goizean goiz jaikita.

2. Atzo goizean, goiz jaikita, mendira joan zen Mikel lagunekin.

3. Gu primeran gaude; zuek, berriz, leher eginda zaudete.

4. Gaur ikasgelan sortu den kezka aztertuko dugu.

5. Zaude lasai. Behar duzun laguntza emango dizut.

6. Zaude lasai. Behar duzun laguntza emango dizut, zuk hala eskatuz gero.

7. Noiz izango da hurrengo bilera?

8. Esango al didazu zer gertatu den?

9. Bukatu duzu agindutako lana?

10. Bai jatorra zarela! Zein ederki egin duzun!

******

Page 9: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

SARRERA

GASTEIZ pk–2011

9

5. Irakurgaiak

DANBOLIN JOLE MAGIKOA

Irakurketa antzeztua

Narratzailea: Danbolin-jole hura gerratik zetorren. Pobrea zen, hain pobrea

ere, danbolin bat besterik ez baitzeukan. Baina, hala ere,

pozik zetorren bere etxera hainbat urte gerran jardun

ondoren. Urrutitik entzuten zen danbolinaren hotsa: tarrapata,

tapata, tan!, tarrapata, tapata, tan!

Horrela zihoala, amonatxo batekin egin zuen topo.

Amonatxoa: Aizu, soldatutxo, emango al didazu txanpon bat?

Danbolin jolea: Amonatxo! Bat ez, bi ere emango nizkizuke edukiko banitu.

Baina nik ez daukat txanponik.

Amonatxoa: Ziur al zaude?

Danbolin-jolea: Bai! Poltsikoak ongi arakatu ditut gaur goizean, baina ez dut

ezer ere aurkitu.

Amonatxoa: Begira ezazu berriz! Begiratu ongi, zerbait izango duzu eta!

Danbolin-jolea: Berriz begiratzeko? Bai, bai, begiratuko dut, baina ikusiko

duzu... Arraioa! Zer da hau?

Amonatxoa: Txanpon bat. Ikusten duzu?

Danbolin-jolea: Zin egiten dizut ez nekiela! Harrigarria benetan! Tori,

zuretzat! Nik baino behar gehiago edukiko duzu eta, har

ezazu.

Amonatxoa: Eskerrik asko, soldadutxo! Nik ere zerbait eman nahi nizuke

egin didazun mesedea eskertzeko!

Danbolin-jolea: -Bai? Baina... nik ez dut ezer behar.

Amonatxoa: Nola ezetz! Bai, bai. Sorginkeria iruditzen bazaizu ere, hauxe

da nik emango dizudan oparia: zure danbolina jotzen hasten

denean dantzan hasiko dira entzule guztiak.

Danbolin-jolea: Eskerrik asko, amonatxo! Inork ez dit sekula horrelako

erregaliarik egin.

Page 10: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

10

ERREGEREN PORROTA

Diktaketa egiteko edota irakurtzeko

Bazen behin errege bat bere herrian ohar bat ipinarazi zuena: "Niri gezur

on bat esateko gai den umeari opari handi bat emango diot". Gorteko aitoren

seme eta armadako ofizialek oharra entzun zuten, eta beren semeak erregerengana

joan ziren era guztietako gezurrak kontatzera, baina bat bera ere ez zitzaion

erregeri gustatu. Hala, bada, eta azkeneko unetxoan, mutiko behartsu bat azaldu

zen erregeren aurrean.

—Eta zu, zertara etorri zara? –galdetu zion erregek.

—Aitak bidali nau zuregana, Maiestate, zuk harekin duzun zor bat kitatzera

–erantzun zion mutikoak.

—Zure aitarekin ez dago zorrik, gezurra diozu –esan zuen erregek.

—Benetan gezurra esan badut, benetan zerbait arrazoirik gabea esan badut,

orduan emadazu saria –erantzun zuen mutikoak.

Errege amarruaz ohartu, eta segituan erantzun zuen:

—Uste dut oraindik ez duzula gezurrik esan.

—Nik ez badut gezurrik esan, orduan ordain ezazu zure zorra –egin zion

eraso mutikoak.

Erregeri ez zitzaion beste erremediorik gelditu urrea eta fruituak ematea

baino, agindu zuen moduan.

MONGOLIAKO IPUINA

Page 11: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

SARRERA

GASTEIZ pk–2011

11

HIZKUNTZAREN ZILARGINA

Hartu arnasa. Utzi kezkak alde batera. Kendu zapatak, modua baldin badaukazu. Askatu pijamako botoiak ere, ohean baldin bazaude. Orain, patxadan eta jarrera egokian zaudela, heldu esku artean duzunari eta hasi irakurtzen, esperientzia berezi bat deskubritu behar duzu eta.

Xabier Mendiguren Elizegi Unai Elorriagaren SPRAKO TRANBIA nobelari

egindako hitzaurrearen lehen pasartea

*************

ZALDUNAK

Zaldunak herrialde urrun bateko erregea hiltzea hartu zuen helburu. Eta zaldiz ibili zen eguzkipean eta ilargipean. Behin, norabide bera zuen beste zaldun batekin egin zuen topo. Eta jana banatu zuten eta hitz egin eguzkipean eta ilargipean. Gaizkileak ez zuen bere bidaiaren xedea argitu, harik eta erregea bizi zen hiriko harresietara heldu ziren arte, eta orduan esan zion: “laguna, ez zaik komeni elkarrekin ikus gaitzaten, erregea hiltzera etorri bainaiz eta harrapatuko banindute heu ere urkatuko hindukete”. Lagunak, burumakur, erantzun zion: “bete ezak hire betebeharra, neu naiz erregea”. Gaizkileak erregea besarkatu zuen eta sorterrira itzuli zen.

Agenda - Jose Hierro. SAUTRELAtik jasoa. Hasier Etxeberriak irakurria (CD)

*************

LAPONIARREN AITA

Denboraren hasieran, Jainkoak bi anaia munduratu zituen, eta giro epel eta gozoko lurralde menditsua eman zien bizitzeko. Halako batean, elurte bortitz batek lurralde hura astindu zuen, eta bi anaiak elurpean hiltzeko zorian egon ziren. Bata, babestearren, harpe batean gorde zen. Bestea aire zabalean gertatu, eta elur-ekaitzari aurre egin zion. Atertu ostean, biak onik zeuden. Ekaitzari aurre egin zionak munduko lurralderik hotzena hautatu zuen bizitzeko: laponiar guztien aita izan zen.

Page 12: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

12

LAPUR ADEITSUAK

Bazen behin bikote “progre” bat.

Autoa bere lekutik desagertu zen egunean, sekulakoak eta bi esan zituzten lapurren eta -batez ere- horrelako jendea sortarazten duen gizarte-munduaren kontra.

Handik pare bat egunera, desagertutako lekuan agertu zen berriro autoa, oso-osorik. Barruan lore-sorta bat eta honako ohar hau: “Barkatu autoa eraman izana. Hil edo biziko larrialdia izan dugu, eta zuei egokitu zaizue. Sentitzen dugu”. Lore-sorta eta oharrarekin batera, operarako bi txartel: “Onar ezazue opari xume hau kalte-ordaintzat”.

Gizartearekin adiskideturik, abiatu da gure bikotea operara. Handik etxeraturik, etxea hankaz gora topatu dute, baliozko zer guztiak falta direla.

Bikote “progre” bat gutxiago dago, egun hartatik, munduan. Joxerra Garziaren

“Egonean doazen geziak” liburutik hartua.

***********

CARMEN

Egunsentian benta bakarti batean gelditu ginen, baseliza txiki batetik hurbil samar. Hala esan nion han Carmeni:

—Begira, dena ahaztu dut. Ez dizut ezer aipatuko; baina gauza bat agindu behar didazu: nirekin Ameriketara etorri eta han lasai egongo zarela.

—Ez –esan zuen berak zapuztuta bezala–; ez dut Ameriketara joan nahi. Ondo nago hemen.

—Lucasen ondoan zaudelako. Baina pentsa ezazu ondo, zeren, sendatzen bada ere, ez baita luzaro biziko. Eta gainera, zergatik botatzen diot errua berari? Nekatuta nago zure maitale guztiak hiltzeaz; oraingoan zu hilko zaitut.

Berak, bere begirada basatia nigan jarri, eta hala esan zidan:

—Beti pentsatu dut hil egingo ninduzula azkenean. Aurreneko aldiz ikusi zintudanean, apaiz bat aurkitu berria nuen nire etxe atarian. Eta gaur gauean, Cordobatik ateratzerakoan, ez al duzu ezer ikusi? Erbi batek bidea zeharkatu du zure zaldiaren hanken artetik. Idatzita dago.

—Carmencita -galdetu nion nik-, ez al nauzu jadanik maite?

Ez zuen ezer erantzun. P. Merimée-ren CARMEN nobelatik hartua.

Jose Manuel Goikoetxeak irakurria (CD)

Page 13: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

SARRERA

GASTEIZ pk–2011

13

HABANARA

Itsas bazterreko portura itzuli ziren txalupak. Eta hustu zituzten: kendu arrainak, kendu paluak, kendu belak, sareak, otarreak eta guztiak, arraunak ezik. Eta gauzak eraman zituzten herrira. Arrantzale zahar batek erabaki zuen gaua bere txalupan iraganen zuela. Eta hortxe eman zen gauan eta lotan gelditu zen. Gauaren gauean hurbildu zitzaizkion bi andra gona gorriz jantzita; sartu txalupan, hartu arraunak eta formula bat ematen dutela: “a cada palada, cien leguas” , “arraunaldi bakotx, ehun legua”. Eta orduan altxatu zen txalupa eta, uraren gainean, haizea bezala urrundu zen.

Eta laster heldu zen Habanara. Hara heltzean, bi andrak txalupatik jausi ziren eta beren gauzen egitera urrundu. Gizona ere altxa zen eta txalupatik jausi eta hondartzan ikusi zuen, hantxe, zuhaitz bat. Hurbildu eta abar bat kendu zion. Eta bueltatu zen txalupara, pipa piztu eta itxoiten. Laster itzuli ziren bi andra gonagorridunak. Umm! Tabako usaina? Zer da? Gizon bat badabil hundik ala?

Gizona txalupan zegoen aurkituko zutela beldurrez. Orduan, andreak, txalupan sartu, bi arraunak hartu eta, formula berarekin eta abiada berarekin, berriz abiatu zen itsasuntzia uraren gainean.

Gaua bukatu baino lehen, portura heltzean, bi andrak, txalupatik jausi ziren eta urrundu eta desagertu, nonbait.

Orduan, gizon zaharra, abarra eskuan, herrian zehar, denetan ibili zen Habanako bidaiak kontatzen. Baina herritarrek ez zuten sinetsi.

Eta zuk, sinistuko ote zenuen?

Koldo Ameztoy – Bixente Martinez BEHIN BAZEN ipuin bildumatik hartua. Koldo Ameztoyk irakurria. (CD)

***********

ARGI BAT ILUNTASUNEAN

Izaroko fraile batek kutun bat ei eban Bermeon. Fraile maite-mindu hori, besteak lotaratu ondoren, igerian joaten ei zan gabero, Bermeora. Itsasoan eta inguruan ilun egon arren, zuzen heltzen ei zan bere kutunak kandela-argia ipinten eutsalako leihoan, gidaritzat. Baina behin deabrua sartu ei zan bitartean. Kutunaren krisailu-argia amatau, eta askoz urrunagoko auzo batean argia biztu. Eta frailea, indarrak galduta, ezin helduta, ito egin ei zan.

Peru eta Mari Gureak - Agustin Zubikarai – (Ondarru, 1914) “SAUTRELA” saiotik hartua. Hasier Etxeberriak irakurria (CD)

Page 14: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

14

JERTSE INFORMATIZATUA

Pentsa ezazu baduzula zure medikua egun osoan bizkar gainean eramaterik. Antzeko sistema asmatu dute duela gutxi: gure osasuna zaintzen duen jertse informatizatua. Jertse honek gure gorputzaren martxari dagokion informazioa jasotzen du etengabe: gure bihotz-taupadak zenbatekoak diren, arnasaren erritmoa nolakoa den… hori dena jasotzen du. Informazio guztia gerrikoan lotuta daramagun ordenagailu txiki batean gordetzen da. Gerrikoan bildutako informazioa, Internet bidez, web batera bidaltzen da, eta bertan dauden medikuek erabiltzailearen osasunean egon daitezkeen aldaketak kontrolatzen dituzte.

Sistema hau Marvin Sackner doktoreak asmatu du, eta bere esanetan “pertsona lanean ari den bitartean, estres-egoeran edo etxean lasai-lasai eserita dagoen bitartean nola dagoen jakin dezakegu”.

EKOLOGIA AKUSTIKOA

Ez al zaizue inoiz gertatu mapan galdutako herrixka batera joan, bertako pentsio bateko gela alokatu eta gauean ezin lorik egitea inguruko erabateko isiltasunarengatik? Edo autopista ondoko zuen etxetik oporretara joan, automobilek sortutako etengabeko zarata hilabete baterako ahaztu nahian eta mendiko herrixka idiliko horretako hotelean gauean begiak ezin itxi eta ohean bueltaka ibiltzea, aldameneko elizaren kanpaien danbatekoengatik?

Ludger Mees

EUSKOEUROPA liburutik hartua

IRRIBARREAREN ZIENTZIA

Gure munduan ez dago zientziak ikertuko ez duen gauzarik. Medikuntzak gure gorputzaren zati guztiak aztertu ditu eta horretan darrai. Soziologiak gure arteko harremanak ditu aztergai, psikologiak gure barneko arazoak eta kezkak. Baina zientziak, gaixotasunez eta giza arazoez arduratzeaz gain, guretzat inolako garrantzirik gabeak diren eguneroko gauza txikiak ere aspaldi sartu ditu bere zerrendan. Horrelako bat, irribarre egiteko modua da. Orain dela gutxi aldizkari bateko artikulua irakurri ondoren, nire iritzia aldatu behar izan nuen. Izan ere, lehen garrantzirik ematen ez banion ere, orain badakit, irribarrea munduko gauzarik garrantzitsuenetako bat dela, gizabanakoen portaeran baduelako eraginik. Gainera, irribarrearen azterketa ez da lanik gabe gelditzeko zorian zegoen zientzialari ero bati bururatutako lelokeria izan, ikerketa horrek tradizio luzea baitu. Irribarrearen inguruko lehen teoria Israel Weinbaum frantses sendagileak osatu zuen orain dela 90 urte. Berak aurkitu zuenez, irribarrea, gure arimaren ispilua izateaz gain, gure osasunerako ere oso onuragarria da. Zergatik? Weinbaumek emandako erantzuna oso erraza da: irribarre egiten dugunean, aurpegiaren giharrak lanean jartzen ditugu. Horren ondorioz, odol gehiago iristen da burura, gorputzaren tenperatura igotzen da eta hobeto sentitzen gara.

Ludger Mees EUSKOEUROPA liburutik hartua

Page 15: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

SARRERA

GASTEIZ pk–2011

15

X IZPIEN TRESNA AZKARRAGOA DIAMANTEEI ESKER

Diamante-meategietan langileak X izpiekin behatzen dituzte. Orain, sistema hori medikuntzan hedatzeko asmoa dute.

Munduko diamante gehienak Hegoafrikako Errepublikako meategietan eskuratzen dituzte. Eta egunero langile guztiak X izpiekin behatzen dituzte batere lapur ez dezaten. Horretarako, 1980ko hamarkadan garatu zuten sistema digitala erabiltzen dute eta nahikoa dira 13 segundo gorputz osoaren erradiografia egiteko.

Orain arte, ezin zen gorputz osoaren erradiografia egin; zatika egin beharra zegoen eta 45 minutu behar ziren horretarako. Meategietarako sistemarekin, ordea, denbora asko irabazten da, irudien kalitatea hobea da eta, gainera, pazienteek ohiko sistemarekin baino % 45 erradiazio gutxiago jasotzen du.

Sistema berria jada erabiltzen zuten Hegoafrikako Errepublikako ospitale batzuetan. Orain, lehenengoz herrialde horretatik kanpo erabiliko dute, Maryland-en.

Tira, meategietatik ospitaleetara doan teknologia dugu, beraz. Batzuetan bai zaila dela aurrerapenak nondik etorriko diren igartzea!

Elhuiar

BOTIKAK LENTILLEN BIDEZ

Askotan, botika dosi txikian baina etengabe ematea da egokiena, baina hori ez da beti erraza erietxean egon ezean. Hori ahalbidetuko duten pilulen bila dabiltza, baina, bitartean, lentillen bidetik etor daiteke aukera.

Medikuntzan batzuetan arazoa izaten da botikak nola eman, zenbat denboraz, botiken albo-ondorioak, gorputzean nola hedatu…, baita botikak dosi txikian, baina etengabe, ematea ere.

Azken hori lortu nahian, botika pixkanaka askatuko luketen lentillak ari dira ikertzen. Begian tantak bota ordez, lentillatik askatuko litzateke pixkanaka tantetan egon ohi den botika. Hain zuzen ere, Floridako Unibertsitatean horrelako lentilla bigunak egitea lortu dute.

Botika mikrokapsula ikusezinetan dago.

Egin dituzten lentillek ez dute balio bista zuzentzeko, oraingoz, helburua botika ematea baita. Dena den, bista zuzendu eta botika askatuko luketen lentillak egitea ere posible litzatekeela diote.

Begietako gaitzak sendatzeko botikekin egin dute proba, normalean tanten bidez botatzen diren botikekin, baina, beharbada beste botika batzuk edota antibiotikoak emateko ere balioko dutela diote ikertzaileek.

Elhuiar

Page 16: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

GASTEIZ pk–2011 16

AHOSKERA

Hizkera-maila zainduetarako

Euskaltzaindiak emandako arauak gogoratuz

1. Bokal-bilkurak eta kontsonanteak

• Bokalak idazti bezala ahoskatu behar dira. • Bokal-bilkurak idatzi bezala ahoskatu behar dira: etxea, atea... • Silaba batean eman behar dira beheranzko diptongoak: ai, ei, oi, au, eu, ui

ai-ta, gau-za, neu-rri, ba-loi, eu-ro, Sui-tza... • Bi silabatan eman behar dira hiatoak: ia, ie, io, ua, ue

mundi-ala, Itali-a, pazi-entzi-a, egu-erdi, negu-alde, di-eta... erne ibili behar da, beraz, ondorengoekin eta antzekoekin.

CION � erlazi-oa, klonazi-oa...

SION � sesi-oa, okasi-oa...

XION � erreflexi-oa, flexi-oa...

ION � kami-oia…

CIAL � partzi-ala, komertzi-ala..

IA-IE-... � anbulantzi-a, Arri-eta, sozi-ala…

UA-UE... � Muru-a,Salburu-a…

• H letra tartean dagoenean, bokal bakoitza silaba batean eman behar da: e-hun, na-hiago, ge-hiago, a-hizpa,

• Hitz-elkarketa denean, biak ontzat ematen dira. ama-alabak � amalabak

laranja-azalak � laranjazalak

Page 17: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

AHOSKERA

GASTEIZ pk–2011

1

Oro har, arauen arabera, idatzi bezala ahoskatu behar dira. Dena den, kontuan hartzekoak dira ñabardura hauek:

G � geologia, ginekologoa, biologia... gin, gintonic � yin, yintonic (maileguetan)

Z � zapata, Zaragoza... ofiziala, artifiziala...

TZ � bihotza, partziala... hotza, komertziala...

TS � hotsa, ahotsa, lotsa... otsoa, indartsua, eutsi...

IL � mila, zaila � milla, zalla maila, hila � malla, hilla

IN � baina, mina � baña, miña laino, keinu � laño, keñu

J � joan, jausi � yoan, yausi bisaje, masaje, aje � bisaje, masaje, aje

X � Xabier, goxo, moxolo, sexu, taxi � seksua, taksia (maileguetan)

Mailegu berriak idazkera ahoskera

software software softwarea croissant kruasan kruasana bullyng bulin bulina zapping zapin zapina

Bestelakoak:

-(e)Z GERO ���� EZKERO

ikusiz gero � ikusi ezkero otsailaz gero � otsaila ezkero

ona zenez gero � ona zen ezkero ETA

Ez, badut eta! � Ez, badut eta! Jo eta su, jo eta ke

Ui! Ordua da eta! � Ordua da eta! Ehun eta bi! � Ehun eta bi! BADA

Oro har, bada ahoskatu behar da.

Zer duzu, bada? � Zer duzu ba? (antzerkietan eta..)

Zatoz, bada! � Zatoz ba!

Page 18: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

18

2. Kontsonante-bilkurak

EZ+B�EZP

• Ez baduzu ekarri, ez kezkatu, neuk utziko dizut.

• Ez badakar dirurik, ez diot ezer ere emango.

• Ez bazenekien, galdetzea zeneukan!

• Ez badago etxean, geroago deituko diot.

• Ez bazenu galdetu, ez nizun erantzungo, aizu!

• Ez bazabiltza argi, ikusiko duzu zer gertatuko zaizun!

EZ+D�EZT

• Ez daukate lotsarik, egun osoa alferkerian!

• Gaurko egunkariak ez dakar berri txarrak besterik.

• Zaude isilik aizu, ez duzu arrazoirik eta!

• Ez dirudi euririk egingo duenik datozen egunetan.

• Ez dago eskubiderik, 300 euroko isuna jarri didate!

• Utziozu, berak ere ez daki zer nahi duen eta!

EZ+G�EZK

• Ez genekien hona etortzekoa zinenik.

• Horrelako erabakiekin ez goaz inora, aizu!

• Nahi duzuna esango duzu, baina gu ez gaude konforme.

• Azkenean ez ginen enteratu zer gertatu zen.

• Zu eta biok ez gatoz bat ia inoiz, baina ez gara haserretzen.

• Etxera joan ginen, ez geneukan zer eginik eta!

Page 19: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

AHOSKERA

GASTEIZ pk–2011

1

EZ+Z�ETZ

• Dirudienez, ez zaude batere gustura gure artean.

• Zer egin ez zekitela zeuden ni joan nintzenean.

• Joan ginen jaialdira, baina ez zegoen aparteko girorik.

• Ez zegoen gustura, eta ez zuen ezer esan.

• Ez zeukan arrazoirik. Halere, bereari eusten zion.

• Ez zuen lagunik, eta ez zegoen txantxetarako.

EZ+N�EN

• Ez nuen ulertu. Beraz, ez nekien zer egin.

• Antartidara? Ez nintzateke sekula santan joango!

• Ez nengoen ziur, eta ez nintzen ausartu erantzutera.

• Ez noa afaltzera, ez nago ondo eta!

• Ez ninduzun ikusi ala? Ez nuen zure agurrik jaso.

• Belauniko eskatuta ere ez nizuke emango.

EZ+L�EL

• Irteera bat egitea? Ez litzateke batere gaizki egongo.

• Egizu igerian. Ez lizuke batere kalterik egingo.

• Zertarako eman azalpenak. Ez liguke ulertuko seguruenik.

• Atsedenaldi bat? Aizu, ez litzaiguke gaizki etorriko.

• Gonbidatuta ere ez lirateke etorriko.

• Ariketaz aldatzea? Ez legoke gaizki, honekin nekatuta gaude eta!

Page 20: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

20

L+Z�LTZ

• Isil zaitez behingoz, astakeriak besterik ez duzu esaten eta!

• Nire aitona-amonak aspaldi hil ziren.

• Erabil ezazu nire bizikleta eta eraman ezazu zurea konpontzera.

• Bil ezazu lurrean dagoena, zeuk bota duzu eta!

• Nire katua hil zorian egon da bi aste, eta azkenean bizirik atera da.

• Nire lagunaren zakurra autoak harrapatuta hil zen.

R+Z�RTZ

• Har ezazu atsedena, lan handia egin duzu eta!

• Ekar ezazu apalean dagoen hiztegi lodikote hori.

• Sar ezazue material guztia armairuan.

• Ohar zaitezte zer gertatzen den ura gatzarekin nahasten denean.

• Sar zaitezte lasai, badago lekua eta.

• Biharko saiorako, ekar ezazue nahi duzuen kontakizuna.

N+Z�NTZ

• Ez zuela ezer ulertu esan zidan. Halere, zerbait egin zuen.

• Jan ezazu, mesede egingo dizu eta!

• Kokoteraino naukazu eta joan zaitez popatik hartzera!

• Bukatu eta gero, egin ezazue nahi duzuena.

• Hura poza eman zidana! Bi musu eman zizkidan!

• Zer esan zion zozoak beleari? Eta zer erantzun zion?

Sanson zein zan? Sanson Sanson zan!

Eta Sanson Sanson ez bazan, Sanson zein izango zan? Sanson Sanson ez bazan ez zan Sanson izango!

Page 21: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

AHOSKERA

GASTEIZ pk–2011

2

6. Ariketak

Saia zaitez egoki ahoskatzen ondorengo esaldi hauek:

• Milaka ikasle ofizial daude ingeniaritza eskoletan. • Jakina! Zaila da maila oneko jokalaria izatea. • Begira, sagu bat dago taxi horren azpian. • Ahots atsegina du horrek, bihotza hunkitzeko modukoa. • Bihotzekoa izan, eta anbulantzia batean eraman zuten.

• Era guztietakoak dira klonazioari buruzko balorazioak. • Bi eta batekoa ez da azken emaitza, partziala baizik. • Etxe komertzial batean hasi da lanean; gustura, gainera. • Izugarrizko afizioa du kamioiak gidatzeko. • Sexuari buruzko informazioa gero eta aberatsagoa omen da.

• Zaila egiten zait existentzialismoaz mintzatzea. • Atentzio handia jartzen du jolasean, baina trakets samarra da. • Faxez bidaliko dizut eskatutako informazioa. • Arnasketa artifiziala egin, eta anbulantzian eraman zuten. • Atzo ez, baina gaur indartsu ikusten zaitut.

• Jan ezazu, on egingo dizu eta! • Honezkero han egongo dira, gu baino lehenago irten dira eta! • Emango ez dizut, bada, arrazoia? Jakina, bada! Arrazoi duzu eta! • Aukera izanez gero, neu ere joango naiz, bada! • Ez nizun agurrik egin, ez zintudan ikusi eta!

• Etxez etxe eta atez ate ibili ohi dira inkestak egiten. • Zoaz, ikasketaburua zure zain dago eta! • Ez bada! Ez dut jango, ez dut gustuko eta! • Etxe barrura sartu da, atea irekia zegoen eta! • Baietz bada! Egia da, lagun batek kontatu dit eta!

• Zoaz pikutara, kokoteraino naukazu eta! • Utzidazu zure arkatza, nirea etxean ahaztu zait eta. • Irakasle-eskolan ezagutu nuen, eta harrezkero ez dut ikusi. • Goazen, bada! Irakaslea ez da agertzen eta. • Zer dela eta suspenditu da futbol-partida?

Page 22: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

GASTEIZ pk–2011 22

AZENTUA

1. Talde fonikoa

Talde fonikoa edo azentu-unitatea silaba batez edo gehiagoz osatutako hitza edo hitz multzoa da, eta etenik gabe irakurri behar da.

Talde fonikoan azenturik markatuena egoki ematerakoan bi zailtasun ditugu batez ere, biak gaztelerak eraginda:

� Gaztelanian hitz bakoitzak du bere azentu markatua eta beti silaba berean egon ohi da, esanahia aldatzen ez den bitartean. Adibidez:

o sala

o profesores

o sala de profesores (hitz bakoitzak bere azentua du eta silaba berean mantentzen du).

Euskaran, ordea, askotan bi hitzek edo gehiagok osatzen dute talde fonikoa eta hitz bakarra balitz bezala irakurri behar da. Azentua silaba batetik bestera alda daiteke. Adibidez:

o irakasleak

o gela

o irakasle gela (biak etenik gabe irakurri behar dira, hitz bakarra balitz bezala).

� Gaztelanian hitz gehienetan azken aurreko silaban ematen da azentua (“llanismoa”).

o Mendizorroza / caminaron / astronomía

Euskaran, ordea, ezkerretik hasi eta bigarrena markatzen da gehien, eta azkena ere bai.

o Mendizorrotzan ibili ziren

o Astronomia irakatsiko dute unibertsitatean

…+2……..……-1 _ _ _ _ _ _

Etxea Etxebizitza Etxe ondoan Etxean dago

Etxean dago eta!

Page 23: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

23

2. Irizpideak

� Talde fonikoa edo azentu-unitatea BI SILABAKOA baldin bada, lehenengo silaban zein bigarrenean jarriko da azentua.

Nortzuk joan dira oporretara?

� ama, aita, Iker eta Nere

� ama, aita, Iker eta Nere

Zer egin duzu zapatarekin?

� hartu, jantzi eta lotu

� hartu, jantzi eta lotu

� Talde fonikoak HIRU SILABA baldin baditu, ezkerretik hasi eta bigarrenean eramango du azentua. (Lehenengoan ere jarri ohi da zenbait

zonaldetan)

• Beraz, hiru silabakoekin...

� Andonik esan dit, baina gaizki ez...

� Bernardo etorri omen da.

� Hernanin izan dira festak.

� Bilbora joan da.

�Ez dator gurekin. (?)

�Badauka arrazoirik. (?)

�Non dago zure laguna? (?)

�Han dago zure zain. (?)

�Leihotik behera bota du.

�Har ezazu nahi duzuna.

�Lur mota asko dago inguruan.

�Su-festak izango dira gero

Andonik esan dit. Bernardo etorri omen da. Hernanin izan dira festak. Bilbora joan da. Ez dator gurekin. Badauka zer esana. Non dago zure laguna? Han dago zure zain. Leihotik behera bota du. Har ezazu nahi duzuna. Lur mota asko dago inguruan. Su-festak izango dira gero.

Page 24: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

24

� Talde fonikoak LAU SILABA EDO GEHIAGO baditu, geroxeago ikusiko ditugun salbuespenak salbuespen, hasi ezkerretik eta bigarren silaba markatuko da gehien, bukaerakoarekin batera. (*)

ezkerretik, bigarren silaba eskuinetik, azkena

+2..............-1

− Hitz bakunak

Alejandro Unamuno Arkonada Albacete Orinoko Venezuela Mendizorrotza Zaramaga Mendizabala medizina aspirinak anbulantzia internauta fisikaria pedagogia maitagarria Ametzaga Ilarduia Urrunaga Arroiabe Ulibarri Estibalitz

− Hitz konposatuak

Miren Edurne Ines Mari Jose Manuel Coca Cola Costa Rica Euskal Herria

− EZ edo BA +Aditz trinkoa:

�Ez dakizu nor naizen. Ez dakarte berri onik. �Bagenekien lehendik ere. Badirudi hala dela.

− OTE, OMEN...+Aditz trinkoa:

�Afaria omen dauka. Zertara ote dator? �Noizkoak ote dira? Dena omen dakite.

************************* Oharra:

Ondorengo adibideetan bakarrik azenturik markatuena (+2) nabarmenduko da, eta ez azkena (-1), azentu markatuena ongi ematean baitago kontua.

Page 25: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

25

− izena, izenlaguna, aditzlaguna... +ADITZ TRINKOA:

�Amak dauka, ez nik. Gainera, asko dauka. �Ona dago pastela. Ondo daukazu jertsea.

− Galdetzailea / erakuslea / ... +ADITZ TRINKOA:

�Non daukazu mina? Hortxe daukazu behar duzuna. �Zertan zabiltza ate ondoan? Nola dakizu nor izan den?

− Aditz nagusia + laguntzailea:

�Atzo ikusi nuen. Zuk esan zenidan. �Handik hartu zenuten. Gustura joan zineten. �Lagunek deitu zidaten. Berehala ikusi zaituztet.

− Aditza+ honelako partikulak:

�Ikasi ezean, jai duzu! Ikasiz gero , alde ederra! �Ekarri arte, nola jakingo duzu? Gauzak esan bezala gertatu ziren.

− Aditza + BEHAR, NAHI, EZIN, AHAL:

�Hori ere entzun behar! Ai, ama! Ulertu nahi, eta ezin! �Zein da horren esan nahia? Ez daukat gogorik, baina egin behar!

− Beste hitz bat + ERE:

�Aita etorri da. Ama ere bai. Ikusita ere, ezin dut sinetsi. �Atzo ere ez zen etorri. Izan ere, gaixorik dabil aspaldian.

− Izena, aditza + ETA:

�Miren eta ikusi ditut lehen. Aita eta etxean gelditu dira. � Goazen, bukatu du eta. Dirua dela eta haserretu da.

− Hitz elkartuak:

�Gizarte etxera joan da. Vital Kutxan sartu da. �Giza Zientziak ditu gogoko. Kontu-kontari egon dira. �Zezen plazara doaz. Idiazabal gazta nahi nuke! �Musika eskolan ikusi dut. Informatika gelan egon naiz.

Oharra: Aditz nagusia eta laguntzailea luzeak direnean bi azentu-unitate daudela onar genezake, eta honela irakurri beharko genituzke ondorengoa bezalakoak:

�irakurriko zizkigutelakoan

Page 26: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

26

− Izena+posposizioa:

�Etxe ondoan gorde da. Kalez kale ibili gara. � Diru bila joan da. Laguntza eske etorri zaigu.

− Izena+determinatzailea:

�Neska batek esan dit. Txakur hori izan da. �Mutiko horrek badaki. Mesede gutxi egingo dizu!

− Bestelakoak:

�Ederki asko irakurtzen du! Arrazoia du ziur aski. �Gaizki samar omen dabil. Nahikoa larri ikusi dut. �Ezer gutxi esan dezaket. Nekatu gabe bukatu zuen.

Oharra: Gauzak horrela, lau silaba edo gehiagoko talde fonikoekin kontuz ibili behar dugu. Gazteleraren eragina nabarmena da eta, "llanismoa dela eta" ezkerretik hasita BIGARRENA markatu ordez eskuinetik hasita AZKEN AURREKOA markatzeko joera zabaltzen ari da. Hainbat kasutan lehengo silaba markatzeko joera ere hor dago, eta onargarria da. Adibide gisa: Non daukazu? Zer zabiltza? Horrek daki, ez nik.

Beraz, kontuz honelakoetan!

• andereño esan behar da, eta ez � andereño • Mendizorrotza eta ez � Mendizorrotza • ikastola eta ez � ikastola • Eskerrik asko eta ez � eskerrik asko • Kaixo, aspaldiko! eta ez � Kaixo, aspaldiko! • Unibertsitatea eta ez � Unibertsitatea • Nire ama eta ez � nire ama. • Zure lagunak eta ez � zure lagunak. • Joan ginen eta ez � joan ginen. • Salburuan dago eta ez � Salburuan dago. • Medikuntzan ari da eta ez � medikuntzan ari da. • Sukaldaritza eta ez �Sukaldaritza • Miren Edurne eta ez �Miren Edurne • Venezuela eta ez �Venezuela • Babilonia eta ez �Babilonia

Page 27: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

27

AZENTU UNITATE BAKARREAN SARTZEN DIREN

HITZ MULTZOAK

• Miren Edurne • Jose Ignazio • Costa Rica • Coca Cola • San Donato

• Giza eskubideak • Irakasle gela • Hizkuntz ereduak • Literatura lanak • Ortografi arauak • Kultur astea • Garapen maila

• Iragarki taula • Behi esnea • Esne behia • Jaiotza data • Bilera eguna • Gari irina

• Egur pila • Azukre koskorra • Metro erdi • Kilo laurden • Hanka arrastoa

• Arrain-zopa • Sagar-tarta • Ardi-gazta • Sagardo-botila • Haragi-salda

• Seme-alabak • Senar-emazteak • Zuri-gorriak • Sartu-irtena • Joan-etorria

• Tarteka-marteka • Nahaste-borrastea • Zehatz-mehatz • Banan-banan • Plisti-plasta • • Kezka aurpegia • Gaizto itxura • Lelo aurpegia • Zikin fama

• Pausoz pauso • Kalez kale • Kalerik kale • Mendiz mendi

• Liburu bila • Diru eske • Lotsa falta • Santa eskean

• Etorri berria • Bukatu berria • Egin beharra • Ikasi ezina • Ulertu nahia

• Kale bazterrean • Etxe aurrean • Armairu azpian • Ate ondoan

• Gaizto samarra • Eder askoa • Seguru asko • Azkar asko

• Ez dakigu • Badakigu • Zer dakigu? • Asko dakigu • Al dakigu! • Omen dakigu • Ote dakigu

• Esan zidaten • Ikusi zaituztet • Etorri da eta! • Hartu zutelako

Page 28: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

28

3. Salbuespenak

� Orokorrean ondokoa betetzea bada ere,…

ezkerretik, bigarren silaba eskuinetik, azkena

+2..............-1

� Hitz markatuetan lehenengo silaban eman ohi da azentua: Besteak beste:

• Erroa silababakarra denean:

• Gai gaiarekin gaiarentzat gairako • Dei deitzeko deituta deitzerakoan

• Lehen silaba diptongoa denean:

• Aurre aurretik aurrera aurreko • euskara euskarari euskaragatik euskaraz

• Hainbat maileguetan:

• Datu datuarekin datu hori datu bat • Testu testuan testutik testurako

• Baita hauek ere: sekula, makina, musika, bankua, litroa...

� Bokatiboak azken silaban eraman ohi du azenturik markatuena.

Adibide gisa hemen dituzu ondorengoak:

• Aizu, Eneko! Zer nahi duzu? • Kontuz, neska! Ia erori zinen! • Horrelaxe dira gauzak, adiskide! • Kontuan izan, entzule, ondorengoa. • Aupa, neskatxa! Hori hori, Maite! • Ondo dakizue, lagunok, nola diren gauzak. • Ikasle maiteok, gaurkoz nahikoa da. • Ea ba, Mikel eta Edurne, zatozte hona! • Zer zabiltza hor, Enrike? • Lagunok, gaur nire kontu izango da kafea! • Ez ahaztu, aizu, ogitartekoa ekartzea! • Zu, Begoña! Zaude isilik! Eta zuk, Mertxe, kontatu zerbait! • Aupa, Luisma, gutxi falta da eta! • Lehen ere esan dizut, mutiko, ez nagoela txantxetarako.

Page 29: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

29

4. Ariketak

Saia zaitez ahoskera eta azentu egokia erabiltzen ondorengo esaldiak irakurtzerakoan:

• Ez dago esan beharrik, birziklatzea beharrezkoa da irakaskuntzan.

• Aizu, adiskide, nora zoaz kezka-aurpegi horrekin?

• Kontuz, neska, hartu duzun ardura ez da nolanahikoa eta!

• Han zebilen gure laguna, eskolarako liburu bila.

• Ondo asko dakizu zer gertatzen den hemengo neska-mutilekin.

• Armairu gainean dagoen aldizkari-sorta ez dakit nork utzi duen.

• Zergatik duzu hainbesteko beldurra kobazuloan sartzeko?

• Aizu, Ana, nola dakizu nire seme-alabak dantza-eskolara doazela?

• Ez liguke kalterik egingo mendi-buelta bat emateak.

• Giza Zientziak ikasi nahi ditu eta hor dabil buru-belarri.

• Ate ondoan egon omen zen diru eske, zer janik ez zuen eta.

• Gure ikasleak perretxiko bila joan ziren baso barrura.

• Jator askoak dira horren seme-alabak. Ia sekula ez dira haserretzen.

• Aizu, adiskide, zer zabiltza ordu hauetan egunkari bila?

• Har ezazue goxoki bana, eta utz nazazue bakean!

• Rosa Mari, non dago Mari Joseren lore-sorta?

• Zer zabiltza hor ate ondoan? Noren zain zaude ordu hauetan?

• Vital Kutxara joan nahi nuke, ez baitaukat xentimorik!

• Aupa, neska, ia bukatu duzu eta zure lana!

• Ba al duzue galderarik atseden ostean argitzeko?

• Ez dakizu zuk zer gertatu den Florida kalean!

• Kalez kale ibili nintzen ogi bila, egin berria erosi nahian.

Page 30: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

30

INTONAZIOA

1. Hitz-katea

Kontuan izan behar dugu hitzak ez direla, askotan, bakarka eta isolaturik ahoskatzen, aurrekoekin edota atzekoekin lotuta baizik, etenik egin gabe. Etenik gabe esan behar den hitz multzoari HITZ KATEA esaten zaio.

Adibide gisa:

� ehun eta zortzi ehundazortzi

� etxe txiki bat daukat etxetxikibatdaukat

� erori egin delako eroriegindelako

� egin duzun lan hori eginduzunlanhori

� duela hamarren bat egun duelahamarrenbategun

2. Hitz-kateak eta intonazioa

Hitz-kateen bukaerako etenetan INTONAZIO ezberdinak eman behar dira, testua ulergarria izan dadin. Honela:

• Galdegaia eta aditzaren aurreko hitz-kateak gorantz ����

Joan zen astean���� Ander nire laguna ����berandu etorri zen gure etxera afaltzera.

• Galdegaia eta aditzaren ondorengo hitz-kateak beherantz ����

Joan zen astean berandu etorri zen ���� Ander nire laguna���� gure etxera���� afaltzera.

• Esaldiaren bukaerakoak behera ����

Joan zen astean berandu etorri zen Ander nire laguna gure etxera afaltzera. ����

Irakurri beste hauek:

Euri zaparrada ederra egin zuen atzo, etxera nindoala.

Atzo etxera nindoala, euri zaparrada ederra egin zuen.

Nik egin nuen azterketa, zalantza handiak izan arren.

Nik egin nuen azterketa zurearen antzekoa izan zen.

Nik egin nuen azterketa, ez nire lagunak.

Page 31: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

31

3. Puntuazio-zeinuak

Puntuazio-zeinuak ez datoz beti bat etenarekin. Koma bat egon arren, batzuetan ez da etenik egin behar. Eta komarik egon ez arren, egin behar dira etenak.

Ni ����ongi nago; zuk, berriz, ez duzu itxura onik.

Hemengoak ziren batzuk; besteak, ordea, kanpotik etorritakoak.

Aizu, Ixone! Ni zurekin joango naiz afaltzera. Patxo ez, ordea!

Lasai, neska! Gaur neuk lagunduko dizut etxera.

4. Esaldi-amaiera

intonazioaren bidez adierazten dugu esaldia amaitu dugun ala ez.

Gaur igeritokira joango naiz. ����

Gaur igeritokira joango naiz ���� biok elkarrekin joatekotan. ����

Irakurri beste hauek:

Nik esandako orduan etorri zen.

Nik esandako orduan etorri zen nik agindutako lekura.

Ni ez naiz afaltzera joango.

Ni ez naiz afaltzera joango, zu joan ezean.

5. Etenak eta tonu-aldaketak

egoki egiteak garrantzi handia du esaldiaren kohesioa eta ulergarritasuna ziurtatzeko.

Gaur gure ikastetxera etorri den irakasle berriak���� sekulakoak esan ditu. ����

Gaur���� gure ikastetxera etorri den irakasle berriak���� sekulakoak esan ditu. ����

Irakurri beste hauek:

Joan zen astean, ikastetxean idatzitako ipuina galdu nuen.

Joan zen astean, ikastetxean, idatzitako ipuina galdu nuen.

Barkatu, baina nik egin nuen azterketa.

Barkatu, baina nik egin nuen azterketa.

Page 32: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

32

6. Galderak eta zehar-galderak

Galdera egiteko partikula bat baldin badaukagu, partikula horretan eman behar da enfasia, eta esaldiaren bukaeran tonuak behera egin behar du.

Aizue, noiz egin behar dugu hurrengo afaria? ����

Etorriko al zarete gure etxera? ����

Bukatu duzu lana? ����

Irakurri beste hauek:

Hartuko dugu zerbait? Hartuko al dugu zerbait? Begira ea nor datorren. Zuk ba al dakizu nongoa naizen? Nork esan dizu horrelako astakeria?

7. Harridura-perpausak

Harridura-perpausetan ere harridura-partikula nabarmentzen da, eta ez harridura-marka.

Bai jatorra zarela! ����

Zein ederki egin duzun! Baietz asmatu zenbat urte dituzun!

8. Galdegaia eta mintzagaia

Galdegaia eta mintzagaia zer diren argi edukitzea oso garrantzitsua da esaldi batean intonazioa nola egin behar den jakiteko Galdegaia: Esaldian, informazio berria daraman edo dakarren perpausaren zatia.

Bereziki azpimarratu nahi den osagaia, sintagma. Mintzagaia: Esaldian, aldez aurretik ezagutzen duguna errepikatzen duen atala.

Adibideak: Anek lore-sorta bat ekarri dio Kepari. Zer ekarri dio? Bai, ekarri dio Anek lore-sorta bat. Ekarri dio, bai ala ez? Anek esan du lore-sorta bat ekarri diola. Zer esan du Anek?

Beste sintagmak mintzagaik dira.

���� G +A ����

���� Ag ����

A ���� +G ����

Page 33: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

33

Beraz, hona hemen JOKABIDEA etenak egoki egiteko:

1. Esaldi nagusiko aditza aurkitu.

-Jon gaur joan da Bilbora.

-Irratiak esan du bihar euria egingo duela.

2. Galdegaia aurkitu.

Horretarako, GOGOAN EDUKI ondorengo hiru kasu hauek:

1. Galdegaia den hitz-katea (sintagma) ADITZAREN AURREKOA izan ohi da. Horrelakoetan, aditzaren aurreko galdegaiari eman behar zaio enfasia, eta aditzarekin batera irakurri behar da, inolako etenik gabe.

− Jonek auto berria erosi du, lehengoa saldu eta gero. (Zer erosi du Jonek?)

− Auto berria erosi du Jonek, lehengoa saldu eta gero. (Zer erosi du Jonek?)

− Jonek erosi du auto berria, lehengoa saldu eta gero. (Nork erosi du?)

− Auto berria Jonek erosi du, lehengoa saldu eta gero. (Nork erosi du?)

− Irratiak esan du bihar euria egingo duela. (Zeinek esan du hori?)

Oharra: galdegaiaren ezkerraldera dauden hitz-kateek (mintzagaiek) gorantz dute intonazioa; galdegaiaren eta aditzaren eskuinaldera daudenek, aldiz, beherantz.

2. Galdegaia ADITZA BERA izan ohi da hainbat kasutan. Hala da, bai ala ez?, zer egin du?, zer gertatu da? bezalako galderei erantzuten ari gatzaizkienean. Horrelakoetan, aditza bera denez galdegai, aditzari berari eman behar zaio enfasia.

− Jonek erosi du auto berria, nahiz eta zalantzak izan. (Erosi du, bai ala ez?)

− Jonek erosi egin du auto berria, ez du alokatu. (Zer egin du, erosi ala alokatu?)

− Irratiak esan du bihar euria egingo duela; telebistak… ez dakit. (Esan du, bai ala ez?)

Oharra: galdegaiaren ezkerraldera dauden hitz-kateek (mintzagaiek) gorantz dute intonazioa; galdegaiaren eta aditzaren eskuinaldera daudenek, aldiz, beherantz.

Page 34: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

34

3. Galdegaia ADITZAREN ONDORENGOA izan ohi da beste hainbat kasutan, batez ere, galdegaia luzea denean eta informazio ugari ematen duenean. Horrelakoetan, aditzaren ondorengoari eman behar zaio enfasia, subjektuaren eta aditzaren intonazioa gorantz eginik (intonazioa, gorantz zintzilikatua)

Besteak beste, honelakoetan onartzen da galdegaia aditzaren ondoan jartzeko lizentzia:

• Perpaus konpletiboetan (adierazpen aditzak darabiltzagunean):

− Gaur goizean irratiak esan du bihar euria egingo duela. (Zer

esan du irratiak?)

− Irratiak horixe esan du.

− Zuzendariak adierazi du datorren astean izango dela

hurrengo bilera. (Zer…?)

− Zuzendariak hala adierazi du.

• Definizio luzeak ematerakoan:

− Upela da ardoa nahiz beste zenbait likido gordetzeko

edo garraiatzeko erabiltzen den zurezko ontzi gerri zabala.

− Astrofisika da astroen izaera fisikoa, sorkuntza eta

bilakaera, eta Unibertsoaren egitura oro har aztertzen

duen fisikaren adarra.

• Baita honelakoetan ere:

− Kontua da nik esandakoa ez zela behar bezala ulertu eta berriro adierazi behar izan nuela.

− Arazoa da ez dakidala zer egin behar den gauzak behar

bezala bideratzeko.

Oharra: subjektuaren eta aditzaren ezkerraldera dauden hitz-kateek (mintzagaiek) gorantz dute intonazioa; aditzaren ondoren ere gorantz mantentzen da, eta hortik eskuinaldera daudenek, aldiz, beherantz.

Page 35: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

35

9. Ariketak Eman intonazioa egokia, azpiko galdera kontuan izanda:

1. Ikasleak idatzi zuena irakurri zuen.

(Zer irakurri zuen?)

2. Ikasleak idatzi zuena irakurri zuen.

(Irakurri zuen, bai ala ez?)

3. Irakaskuntzari buruzko gaiek izango dute lekua irratsaio honetan.

(Zeintzuk izango dute lekua?)

4. Irakaskuntzari buruzko gaiek izango dute lekua irratsaio honetan.

(Izango dute lekua gai hauek?)

5. Ama haserretu da, etxeko lanetan inork lagundu ez diolako.

(Zein haserretu da?)

6. Ama haserretu da, etxeko lanetan inork lagundu ez diolako.

(Haserretu da ama, bai ala ez?)

7. Alkateak jakinarazi du aurtengo jaietan ez dela su-festarik izango.

(Zer jakinarazi du?)

8. Alkateak jakinarazi du aurtengo jaietan ez dela su-festarik izango.

(Zeinek jakinarazi du?)

9. Alkateak jakinarazi du aurtengo jaietan ez dela su-festarik izango.

(Jakinarazi du? Seguru?)

Page 36: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

36

Aztertu zein galderari erantzuten dioten esaldi hauek eta

irakurri ahots gora informazio garrantzitsuena nabarmenduz:

1. Errezilgo (Gipuzkoa) mendi gailur batean izan zen istripua.

2. Korrikalari asko, herrialde guztietatik etorriak, bilduko dira Elgoibarren.

3. Korrikalari asko bilduko dira Elgoibarren, herrialde guztietatik etorriak.

4. Venezuelako gorabeherak direla eta, gutun bat idatzi zidan joan den astean Sabinek.

5. Sabinek gutun bat idatzi zidan joan den astean, Venezuelako gorabeherak direla eta.

6. Venezuelako gorabeherak direla eta, joan zen astean gutun bat idatzi zidan Sabinek.

7. Venezuelako gorabeherak direla eta, Sabinek idatzi zidan gutun bat joan zen astean.

8. Venezuelako gorabeherak direla eta, joan zen astean idatzi zidan gutun bat Sabinek.

9. Venezuelako gorabeherak direla eta, idatzi zidan gutun bat Sabinek joan zen astean.

10. Neska bat, egun asko ez dela, hona etorri zen unibertsitatea non zegoen galdezka.

11. Geunden goialde hartatik, toki isil eta sosegu baten traza hartzen zitzaion munduari.

12. Landetxe hartan ez zuten mutil bat beste seme-alabarik. Mutil horren gurasoek, jakina

denez, beren seme bakar horrengan zeukaten etxeari jarraipena emateko itxaropena.

13. Badira pertsonak, irribarre egiten dizutenean zer pentsa ez dakizula uzten zaituztenak.

14. Badakit abesti bat, zuk aipatu duzun gai hori primeran jorratzen duena.

15. Badakit arazo hori ez dela atzo goizekoa, baina saiatu gaitezen konpontzen.

16. Aitortzen dut ezer gutxi dakidala atera berri duen gai horretaz.

Page 37: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

GASTEIZ pk–2011 37

1. Idazki osoa gaingiroki irakurri (irakurketa isila).

2. Berriro irakurri, astiro oraingoan, hitz ezezagunak eta zalantzazkoak azpimarratuz (irakurketa isila).

3. Hiztegia erabiliz, hitz ezezagunen esanahia begiratu eta zalantzak uxatu, mezuaz jabetu eta idazkia ongi ulertu arte.

4. Ahots gora eta arretaz irakurri —irakurri ahalean entzunez— zailtasunez ohartzeko.

5. Ahoskerari dagokion lotura, bustidura eta abarrak markatu.

6. Hiatoen eta diptongoen ahoskera seinalatu.

7. Hitzen azentua markatu.

8. Puntuazio-marken funtzioari erreparatu eta haien tonu-aldaketa markatu (harridura, azalpena, galdera...).

9. Perpaus nagusiari eta menpekoari erreparatu eta haien arteko harremanaz jabetu.

10. Etenaldiak seinalatu, sintagmaren osotasunaz erreparatuz.

11. Galdegaia markatu, etena non egin behar den jakiteko.

12. Ahots gorako bigarren irakurraldia egin, seinalatutako ohar guztiak kontuan harturik.

13. Ahots gorako azken irakurketa: aldarrikapena. Aktore-lana izanez gero, bizpahiru tonu dramatiko ezberdinetan saiatzea komeni izaten da. Irrati-telebistako albiste-emankizunetan, aldiz, recto tono deritzana erabili behar da; hau da, batere gorabehera dramatikorik gabea.

ERANSKINAK

A. Esatarien idazki-prestakuntza

Esatari, aktore, bikoiztaile eta hizlari guztiek aldez aurretik prestatu behar izaten dute irakurgaia. Testua nork bere erara landuko du, jakina, langintza bakoitzak bere ezaugarriak dituenez eta langile bakoitzak bere joerak. Hala ere, aldarrikapen mota edozein delarik ere, komenigarria deritzogu ondoren adierazten diren oinarrizko aholkuak pausoz pauso jarraitzeari:

Esatari trebeak aldi berean ematen ditu hamahiru urratsok; batik bat, berak

idatzi badu testua. Nolanahi ere, ez ahaztu esaera zaharra: Azkar eta ondo,

usoak hegan.

Aholku hauek ITZULIDATZ lan-taldeak prestatuak dira.

Page 38: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

38

B. Jendaurreko irakurketa prestatzeko

(kontuan izan beharrekoak)

1.- AHOSKERAN

Hainbat kontsonante:

• baina, maila, taxi, jakina, geologia.... Hiatoak:

• anbulantzia, ofiziala, komertziala, afizioa. Kontsonante bilkurak:

• ez daukat, ez nuen entzun, ez litzateke gaizki egongo... • irakurriz gero, ibiliz gero, aztertuz gero... • ehun eta hogei, seiehun eta hamar... bezalakoak.

Bestelakoak:

• horrela bada, nekatuta nago eta... 2.- AZENTUAN Izenak, izen lagunak, aditz lagunak...:

• Andereñoa, unibertsitatea, astronauta, Unamuno, Maria Luisa, Mendizorrotza...

Aditz trinkoak:

• Ez daukagu, ez zekitelako, ez dakite eta, badaukagu... Aditz trinkoa+galdegaia:

• Hortxe dago, asko daki, ona dago, berehala dator... Aditz konposatuak:

• Deitu zidaten, eramango nuke, begira ezazu, ikusiko duzue... Galdera+aditz trinkoa:

• Zertan zabiltza, nora zoaz, zertara zatoz, zer daukazu... Posesiboa+izena:

• Nire lagunak, gure ama, zure bizitza... Posposizioak:

• Etxe ondoan, bide ertzean, etxetik gertu, diru eske, liburu bila, kalez kale...

Hitz konposatuak:

• Giza Zientziak, ikasketa-burua, buru-belarri, irakasle-gela... Behar, nahi, ezin, ahala...:

• Ikasi behar, ikusi nahia, ulertu ezina, egin beharra... Ere, omen, ote...:

• Igandean ere, asko omen daki, hala ote da?... Izena+erakusleak:

• Neska hori, kale horretan, mutiko hauek... Deikariak:

• Aizu, Edurne; Kaixo, lagunok; Zatoz hona, Andoni!... Hainbat hitz markatu:

• Primeran, benetan, auskalo, utikan, sekula, euskara, testua...

Page 39: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

GASTEIZ pk–2011

3.- INTONAZIOAN Galderak:

• Nork esan dizu horrela dela? • Ekarri al duzu eskatutakoa?

Harridurak:

• Zein ondo ulertu dizudan azalpena! • Bai ondo egiten dituzula marrazkiak!

Hitz kateak:

• Nire ondoan eserita, lasai asko eserita gainera, dagoen honek primeran irakurtzen du.

• Gaur goizean gosaltzen ari nintzela irratian entzun dudanak harrituta utzi nau.

Galdegaia+aditza:

• Ama etorri da. (etenik gabe eta galdegaia nabarmenduz) • Zuk emandako liburua irakurri dut, ez Patxik emandakoa.

Aditza galdegai denean:

• Ama / etorri da. (etenarekin eta aditza nabarmenduz) • Zuk emandako liburua / irakurri dut, baina ez zait gustatu. • Zuk emandako artikulua gorde egin nuen, ez bota.

Aditza+galdegaia: � Irakasleak esan du arretaz irakurri behar dela artikulu osoa. � Kontua da oraindik ez dudala eskuratu zorioneko artikulu hori.

Komak:

• Ni ongi; zu, berriz, ez dakit nola zabiltzan.

Testu bat jendaurrean ahots gora irakurri behar dugunean, nolabaiteko prestaketa teknikoa egiteko eman behar diren pausoez aparte, ondorengo hauek ere kontuan izan behar dira testuari beharrezko sinesgarritasuna eta aldarrikapena emateko:

• Zer-nolako testu mota den ikusita (azalpena, iritzia, narrazioa, ipuina, antzerkia…) eta zer-nolako entzulea daukagun aurrean kontuan izanda:

o Ahotsari dagozkionak: • Ahoskatze garbia, bokalizazioa... • Intentsitatea edo bolumena • Abiadura • Tonua: alaia, tristea, serioa, ironikoa, urruna, hurbila… • Geldiuneak eta isiluneak: suspensea…

o Gorputzari dagozkionak: • Jarrerak eta mugimenduak • Eskuen eta besoen keinuak • Aurpegiera eta keinu-imintzioak • Begirada • Irakurketa antzeztua?

Page 40: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

40

C. Euskara batuaren ahoskera zaindua

Atarikoak

Batasuna zertarako

Arantzazuko Biltzarrerako prestatu zuen txostenean, Euskara Batua euskara idatzirako zela mugatu zuen Koldo Mitxelenak eta, euskara idatziaren barrutian, irakaste lanetarako. Irrati eta telebista euskaldunak ditugunetik bereziki ahoskeran ere batasunerako irizpideak ematea beharrezko iruditzen zaio bati baino gehiagori. Eskari horri erantzunez ematen ditu ondoko arauak Euskaltzaindiak, beti ere gogoan izanik hizkera zaindua, maila jasokoa, erabili behar denerako direla, irrati-telebistetako berri-emanaldietarako, jendaurreko hitzaldietarako, eskolako azalpenetarako eta horien antzeko egoeretarako.

Bestalde, ahoskera-kontuetan ohiturak aldatzea zein zaila den kontuan izanik, ohartzen gara oraingo arau hauek denbora gehiago eskatuko dutela idatzirako ematen direnek baino.

Zer da Euskara Batuaren ahoskera zaindua

Euskara Batuaren ahoskera zaindua (EBAZ) ahozko hizkuntza estandarra izango da, alegia hiztun ororen erreferentzia tresna, hizkuntzaren maila formaletan erabili beharko dena.

EBAZ ez da orain arteko hizkeren ordezkotzat hartu behar, osagarritzat baizik. Ez da Euskara Batua ahoskatzeko modu bakarra eta are gutxiago, noski, euskalkiak ahoskatzeko era.

Besteak beste, horrek esan nahi du EBAZ ingurukoaz edo irakaslearen ahoskera biziaz gainera irakatsi beharko dela eta ez haren ordez. Era berean, on da, komunikabideek ere askotariko eredua edo eredu malgua ematea.

Ahoskeraren aniztasuna eta arauen malgutasuna: Arauak nola ulertu behar diren

Arauak ematean, aintzat hartu dira:

1. Euskalki ezberdinetatik datorkigun nahitaezko aniztasuna eta, EBAZ erabiltzean, ezberdintasun minimoak izango direnak (<hau> esatean, <h> ahoskatzen dutenak eta ahoskatzen ez dutenak; <agian> esatean, <ia> silaba bakarrean ahoskatzeko erritmoan hitz egiten dutenak eta hitz hori hiru silabatan neurtzen dutenak; <garaje> esatean, <j> belarra egiten dutenak egungo gaztelaniaz bezala eta egungo frantsesaren erara egiten dutenak). Aniztasun hori gaindiezina da hizketa berri bat asmatzen ez bada behintzat eta ez da euskara berri bat asmatu nahi, duguna erabilera zaindurako baliabidez jantzi baizik.

Ahoskera arauak euskalki- edo hiztegi-eremuaren araberako gutxieneko aldakortasuna islatzen du. Ahoskera zaindurako artamendatuan aukera bat baino gehiago daudenean, aukera horiek adierazten dira.

2. Bada hizkuntzaren bizi-iturri den aniztasunaren beste alderdi garrantzitsu bat: hiztun bakoitzarengan gertatzen dena. Hizkuntzaren funtsezko ezaugarri da, izan ere, hizketa gertatzen den egoerara, gai duen edukiari, entzulearen ezaugarriei, hizketa-lagunen arteko distantziari eta abarri egokitzea. Horregatik, hizketa egokia hizketa malgua da: ahoskerari dagokionez oso garrantzitsu da (eta erabat beharrezko EBAZak euskara aberastuko badu) ongi ulertzea euskaraz ere, beste edozein hizkuntza osotan bezala, ez dela berdin ahoskatu behar testu akademiko baten jendaurreko irakurketan eta adiskide edo senideekiko elkarrizketan, berrien mikrofono aurreko aurkezpenean eta ama eta haurraren arteko elkarrizketan. EBAZen lekua lehenengo erabilera horietan dago ez bigarrenetan.

Horrela, hizkuntza baten ahoskera behar bezala ezagutzea esaldi beraren ahoskera bat baino gehiago ezagutzea da. Esaldiak formaltasun mailari egokitzeko gaitasuna guztion esku egon dadin, beharrezko dirudi erabilera zaindurako arauekin batera, gainerako mailetarako proposamenak ere ematea. Oso da aintzat hartzekoa asko direla gure artean hizkuntza etxean ikasi edo ikasten ez dutenak eta, horretaz gainera, hizkuntza maila formal gehienetan lehen aldiz ari garela erabiltzen gure belaunaldietan. Aniztasuna, dena den, ez da kaosa eta hizkera zainduenetatik arduragabeagoetarainoko mailak gauzak nahasi gabe egin behar dira. Horregatik arauetan ematen diren adibideak lekuan lekuko edo norberaren sistemaren arabera hartu behar dira. Esaterako, ahoskera zainduko etxea etxea, erabilera arduragabeagoan etxia izango da ea > ia ordezkatzea egiten den euskara batean, bokal bilkura horretan ordezkatzerik egiten ez den euskaran etxea etxea izango da hizkera maila guztietan. Era

Page 41: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

GASTEIZ pk–2011

berean mila mila eta maila malla esaten duen baztandarraren ahoskera bere horretan uzten du VII. Arauak.

Beraz, ahoskera malgua eta askotarikoa dela esatean ez da esan nahi edozein nahaste egokitzat ematen dela. Hizkera zainduenetik (EBAZrako arauak erabiltzen dituenetik) informalagoetarainoko mailaketa euskalkietan barrena egingo da. Adibidez, II.b Arauak ez dio inori baimenik ematen batzuetan ogixa, beste batzuetan ogiya nahasirik hitz egiteko hizketa arduragabearen aitzakian.

ARAUAK

Bokalak

I. <a, e, i, o, u> Idatzi bezala ahoskatu: [a, e, i, o, u]; sei bokaleko sistema duten Iparraldeko euskaretan <u>ren ahoskera biak onartzen dira ([u] eta [ü]) hala eskatzen duten hitzetan eta baita ere euskalkiaren erabilera zainduan.

Bokal bilkurak

II. Bokalak bokalen ondoan daudenean ere idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera maila zainduetan: etxea etxea, geroago geroago, mendia mendia, burua burua.

Gainera aintzat hartu behar da:

II.a. <ea, oa> idazten direnen bestelako ahoskerak egoki eta zuzen direla gainerako hizkera mailetan (hala nola: etxia, etxie; geruago, telefonua eta kidekoak).

II.b. <ia, ua> idazten direnen bestelako ahoskerak egoki eta zuzen direla gainerako hizkera mailetan (hala nola, zerbait tartekatuz: mendiya, mendixa, mendiza; buruba eta kidekoak edo, bigarren bokala aldatuz edo kenduz: mendie, mendi; burue, buru eta kidekoak).

III.1. Bokal bi elkarren segidan daudenean, lehenengoa <i> edo <u> bada, bokal bilkura bi silabatan ahoskatuko da (hala nola: abi.an, sozi.ala, zi.ur). Dena den, badira hitz batzuetan ui diptongoak.

III.2. Bokal bilkura hauek silaba bakarrean (diptongoan) ahoskatzen dituzten Ekialde eta Iparraldeko euskalkietako hiztunengan hizkera zaindutzat hartuko da ahoskera hori.

IV. Bokal biren artean <h> idazten denean, <h> ahoskatzen ez den euskalkietako hiztunek ere bokal bakoitza silaba batean ahoskatzera joko dute hizkera maila zainduan (hala nola: za.harra; na.hi du; bi.hurturik; a.hula; be.hi).

Kontsonanteak

V. Idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera maila zainduan

<b, d, f, g, k, l, ll, m, n, ñ, p, r, rr, s, t, ts, tx, tz, z>

Beraz:

1. <g> <e> eta <i> bokalen aurrean beste bokalen aurrean bezalaxe ahoskatu behar da ahoskera zainduan behintzat (hala nola geologia). Azken orduko maileguetan, salbuespenak banan-banan markatuko dira. Esaterako, dagoeneko onartua dugun gin (edaria).

2. <s, z> eta <ts, tz> Hizkera zainduenetarako pare hauek bereiztea hobetsiko da. Bestalde <z> euskaraz beti (eta areago hizkera zainduetan) txistukaria da eta gaitzetsi egin behar da gaztelaniazko ahoskera hortzartekaria (gaztelerazko zapato hitzaren lehen kontsonantea, alegia). Beraz, eskizofrenia hitzaren lehen eta hirugarren kontsonanteak txistukariak dira (bata apikala eta bestea bizkarkaria); halaber soziologia hitzaren lehena eta bigarrena.

Page 42: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

JENDAURREKO IRAKURKETA AHOSKERA, AZENTUA ETA INTONAZIOA

GASTEIZ pk–2011

42

3. <b, d, g, r> bokal artean gertatzen direnean, hurrenkera honetan handiagotzen den oparotasunaz desager edo alda daitezke hizketa arduragabean (hala nola: ari naiz ai naiz, horiek (h)oiek, egon eon, edan ean, eran, etab.). Ahoskera horiek erabat egoki eta bidezko dira gainerako hizkera mailetan, baina hizkera zainduan bokalarteko kontsonanteak ahoskatu egin behar dira.

4. <r, rr> euskaraz beti (eta areago hizkera zainduetan) hobikari dira eta gaitzetsi egin behar da frantsesezko ahoskera ubularra (frantsesezko rue hitzaren lehen kontsonantea, alegia).

VI. <h> Letra hau hosduna den Iparraldeko euskalkietako hiztunek idatzi bezala ahoskatuko dute hizkera zainduan. Letra hoskabea den Hegoaldeko euskalkietako hiztunen ahoskera zainduan ere <h> ez da ahoskatuko. Letra horren mututasunaren salbuespen bakarra Hegoaldekoen ahoskeran zihoan, zihoazen bezalakoetan gertatzen da, hor <h> [x] belarraz ahoskatzen delarik (gaztelaniazko jamón hitzaren lehen kontsonanteaz, alegia).

<h>az esanak berdin balio du <ph, th, kh> ahoskeretarako: erabat egoki da ebakera hasperenduna halakoa duten Iparraldeko euskalkietako hiztunengan (hala nola eperra epherra eta kidekoak).

VII. <il, in> letra bilkura hauek <(i)ll> eta <(i)ñ> (hala nola: mila milla edo mailua mallua, bina biña edo baino baño) ahoskatzen diren euskalkietako hiztunengan bustidura hori ahoskera zainduan ere egoki da (ahoskera zaindua <ll> —milla— da eta ez <y> — miya—). Bustidura hori ez duten euskalkietako hiztunengan, noski, bustidurarik gabea izango da ahoskera zaindua ere (hala nola: mila mila edo mailua mailua, bina bina edo baino baino).

VIII. <j> letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa <y> da eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera oro har. Halaz ere eta beraz:

VIII.1. <j> hitz hasieran <y> ahoskatuko da (hala nola jateko yateko, jokalariak yokalariak).

Badira [x] belarraz ere ahoska daitezkeen hitzak. Hitz horietako batzuk hizkera maila zainduetan gertakortasun urrikoak dira, beste batzuk (Heg. marka daramatenak) Hegoaldean erabiltzen dira (hala nola jertse, jipoi, jira).

VIII.2. <j> hitz barruan gertatzen denean, <y> izango litzateke ahoskera zainduena. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamón) eta Iparraldeko <�> sabaiaurrekoa ere (fr. jambon) onartzen dira hizkera zainduan garaje, ijito bezalako hitzetan.

IX.1. <x> Ahoskera sabaikaria du lehengo euskal hitzetan: xagu, xoxo, Xabier.

IX.2. <x> Maileguetan bokalartekoa <ks> ahoskatzea hobesten da hizkera zainduan (hala nola: sexua seksua, taxian taksian, faxez faksez). Hitz amaieran oso gutxitan agertzen da eta hitz bereziak dira. Horietan ere [ks] ahoskera egin daiteke.

Kontsonante bilkurak

X. <zb, zd, zg> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren ondoren ondorengo <d> kontsonantea (aditz formen hasieran agertuko dena) ahoskabe ebaki behar da (hala nola ez da: ezta). Ez adberbioaren ondorengo <b, g> kontsonanteak ere ahoskabe ebakitzea hobesten da (hala nola: ez gara: ezkara; ez bada: ezpada). Hortik kanpo ere <z> eta <b, d, g> ahoskeran biltzen diren guztietan ahoskabetzea onargarria da hizkera maila zainduan ere.

XI. <zz> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren azkeneko <z> kontsonantea eta ondorengo <z> (aditz formen hasieran agertuko dena) batera ebaki behar dira afrikatua osatuz (hala nola: ez zara: etzara; ez zetozela: etzetozela; ez zenion: etzenion; ez zuen: etzuen).

XII. <nz, lz, rz> eta <ns, ls, rs> Letra bilkura horietako txistukaria (<z, s>) afrikatu (<tz, ts>) egin ohi da euskaraz (hala nola unibertsitate, Frantzia, faltsua). Hitz mugan ere ordezkatze hori egiten den euskaretan afrikatzea onartzen da ahoskera zainduan (hala nola esan zuen: esantzuen; eman zion: emantzion).

Page 43: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

GASTEIZ pk–2011

XIII. <zn, zl, zh> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren ondoren <n, l, h> kontsonantez hasitako aditz formak agertzen direnean, euskara batzuetan <z> ez da ahoskatzen. Ahoskera zaindutzat hartuko da horrelakoetan <z> ahoskatzea eta baita ez ahoskatzea ere (alegia, ez naiz: eznaiz edo enaiz; ez luke: ezluke edo eluke; ez haiz: ezaiz edo ehaiz).

1. Adibideetan hitzen forma ortografikoa letra etzanean agertzen dena da: jateko yateko. Bigarren formak ahoskera adierazten du. Batuaren ortografian ez dauden ikur batzuk erabili behar izan dira ahoskera islatzeko: <�>: sabaiaurreko ahostuna (Lekeitioko ogi�a azken kontsonante hori); <y>: <j> letraren ahoskera sabaikaria adierazteko gardentasunaren izenean eta askotan egiten den <j>-[x] belarrarekiko loturaren haustea grafikoki nabarmentzeko; [x] igurzkari belarra da (gazt. jamón hitzaren lehen kontsonantea). 2. Arauaren zenbaki erromatarraren ondoan zenbaki arabiarrak ematen dira, ulerterraztasunagatik araua zatitu denean (esate baterako, III. eta III.a). 3. Arauaren zenbakiari letrak gehitu zaizkio, ulerterraztasunagatik araua zatitu denean (II.a eta II.b). (Euskaltzaindiak, Donostian, 1998ko ekainaren 26an onartua)

Page 44: Jendaurreko Irakurketa-2011-12

GASTEIZ pk–2011 44

BIBLIOGRAFIA

1. EUSKALTZAINDIA: Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (EBAZ)

Euskaltzaindia. ARAUAK, 2. karpeta, 87.araua / 805-808. orr.

2. EUSKALTZAINDIA: EGLU I eranskina, 15-41. orr. 1987.

3. ALBERDI, ANDRÉS: Eskola Gramatika, Elkar– GIE, Donostia, 1996.

4. ALCOBA, SANTIAGO: La expresión oral, ARIEL, Bartzelona, 2000.

5. GAMINDE ,IÑAKI: Euskaldunen azentuak, Labayru ikastegia, 1998.

6. HUALDE, JOSE IGNACIO: Euskararen azentuerak, Gipuzkoako Foru

Aldundia eta EHU, 1997.

7. SOSA, JUAN MANUEL: La entonación del español, CÁTEDRA, Madril,

1999.

8. TXILLARDEGI: Euskal Azentuaz, Elkar, 1994.

9. ZUBIMENDI, J.R.; ESNAL, P: Idazkera liburua, Eusko Jaurlaritza,

1993.

10. ZUBIMENDI, J.R.; ESNAL, P: Irakurbideak, Sendoa, 1997.

11. ZUBIRI, ILARI ETA ENTZI: Euskal Gramatika Osoa, Didaktiker, 1995.

Bibliografia hau ITZULIDATZ lan-taldeak prestatua da.

12. GARMENDIA JUAN GARZIA: Joskera lantegi, IVAP, 1997