informazioa bilatu

8
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Irakurketa-galderak Monereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó. Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena egin eta esteka txertatu. 1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez) Ezagutza etengabe aldatuz doanez, ikasleontzat garrantzitsuena ez da jakinduria zehatz batzuk izatea, baizik eta formazio prozesuaren amaieran (hala nola, eskola, unibertsitatea …) gai izatea geure ezagutza osatu eta aberasten duen informazioa eskuratzeko, aukeratzeko eta interpretatzeko. Gainera, gaur egungo gizarteak ezaugarri hauek dituzten profesionalak eskatzen ditu, hau da, egoera bakoitzean informazio egokia bilatzeko gai direnak. 1 IZENA: Asier Rekalde eta Maialen Torres

description

informazioa bilatzerako garaian beharrezkoa da estrategia bat aurrez pentxatzea

Transcript of informazioa bilatu

Page 1: informazioa bilatu

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Irakurketa-galderakMonereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó.

Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena

egin eta esteka txertatu.

1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta

interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez)

Ezagutza etengabe aldatuz doanez, ikasleontzat garrantzitsuena ez da jakinduria

zehatz batzuk izatea, baizik eta formazio prozesuaren amaieran (hala nola, eskola,

unibertsitatea …) gai izatea geure ezagutza osatu eta aberasten duen informazioa

eskuratzeko, aukeratzeko eta interpretatzeko. Gainera, gaur egungo gizarteak

ezaugarri hauek dituzten profesionalak eskatzen ditu, hau da, egoera bakoitzean

informazio egokia bilatzeko gai direnak.

2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet “hipermercado

hipermedia” bezala?

1

IZENA: Asier Rekalde eta Maialen Torres

Page 2: informazioa bilatu

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

- Euskarri hipertestuala zera da: informazioa bilatzerako garaian,

elementu guztiak elkarrekin lotuta daudela, adibidez, entziklopedia

batekin lan egiterakoan, idatzizko informazioa soilik dugu eskura eta

internetek, ordea, ez dauka mugarik: hainbat formatutan eta, aldi

berean, elkarrekin lotuta aurkitzen dugu informazioa, horrela, informazio

aberatsagoa bilakatuz.

- Internetek, euskarri hipertestuala izanik, aukera ematen digulako nahi

ditugun elementuak aztertzeko eta horietatik beharrezkoak ditugunak

aukeratzeko. Gainera nahi dugun formatuan bila daiteke informazioa:

audioa, bideoa, idatzizkoa …

3. Egileak aipatzen ditu Interneten arrisku batzuk. Zure ustez zein da

arrisku handiena?

Gure ustez, internetek dakarren arriskurik handiena, informazioaren

benetakotasunaren frogapen eza da, hau da, “informazio zaborra” delakoa.

Internetek ahalbidetzen duen anonimatuak informazioa faltsua izatearen

arriskua dakar. Honen ondorioz, gure ezagutza prozesuan edo bestelako

egoeretan erabiltzen dugun informazioa faltsua izateak kalte asko eragin

ditzake.

4. Informazioa era estrategikoan bilatzerakoan kontuan izan beharreko

faktore batzuk aipatzen dira. Zeintzuk dira?

2

Page 3: informazioa bilatu

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

- Kontuan hartzea eta argi izatea zer informazio behar dugun eta zer

helbururekin bilatzen dugun, horretarako kontuan izan behar da non ari

garen bilatzen, nola ari garen bilatzen … Bilaketa on bat egiteko

beharrezkoa da aurrez estrategia bat izatea: zer bilatzaile erabili eta zer

nolako aukera eta tresnak eskaintzen dituen, zer hitz “klabe” erabili …

- Behin informazioa bilatuta, argi izan behar dugu informazio guztia ez

dela baliagarria izango eta behar ez duguna baztertu beharko dugula.

Aukeraketa egiteko faktore batzuk izan behar dira kontuan: gaiari lotuta

egotea, kalitatezkoa izatea, benetakotasuna (itxuraz behintzat) …

- Azkenik, dugun informazioa baloratu ostean, prozesatu eta baloratu

egingo dugu, gure lanean erabili ahal izateko.

5. Zergatik uste duzu esaten duela hau “ llevar a termino un proceso de

planificación-revisión-regulación y evaluación sistemático puede

compensar la falta de conocimientos temáticos previos”?

Aurreko galderan zehaztutako estrategia bezalakoak erabiltzeko gai baldin

bagara, ez da beharrezkoa internet aditu izatea, hau da, internetek eskaintzen

dituen baliabide basikoak erabiltzeko gai bagara ( bilatzaileak, tresnak …)

nahikoa izango da estrategia prozesu hori jarraitzea informazio egokia

eskuratzeko.

3

Page 4: informazioa bilatu

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

6. Artikuluan ikasle askok egiten duten bilaketa desegokia deskribatzen da.

Horietatik, aipatu zuk maiz egiten dituzun hiru jarduera eta azaldu zure

ustez zergatik egiten dituzun.

- Askotan, informazioa bilatu aurretik ez dugu estrategiarik pentsatzen,

gehienetan denbora aurrezteagatik.

- Behin informazioa aurkituta, ez gara gehiegi arduratzen ea informazioa

benetakoa den, zer kalitate duen ... Hau ere denbora aurrezteko.

- Askotan, aurkitutako lehen informazioarekin konformatzen gara. Adibidez,

bilatzaileen kasuetan, bakarra erabiltzen dugu eta agian beste batek

baliabide egokiagoak eskaintzen dizkigu. Hau ere denbora aurrezteko.

7. Zer esan nahi du “las revisiones deben ser constantes a lo largo de todo

el proceso hasta concluir en una selección critica de la información

encontrada”?

Ez dugula aurkitutako lehen informazioarekin konformatu behar, behin eta

berriro errepasatuz eta beste iturri batzuekin kontrastatuz.

4

Page 5: informazioa bilatu

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

8. Aztertu 2. Koadroa, bilaketa-estrategiaren ingurukoa. “Condiciones”

atalean dauden hiru puntuak zer esan nahi dute?

- Demanda: argi izan behar dugu hasieratik zer informazio behar dugun

eta zertarako behar dugun.

- Sujeto: bilatzaile (pertsona) bakoitzak jarrera jakin bat izan behar du

aurkitzen duen informazioarekiko, hau da kritikoa izanez eta

informazioaren kalitatea eta benetakotasuna baloratuz.

- Entorno: informazioa biltzen dugun gunean, interneten bilatzen ari garela

kontuan hartu behar dugu, hau da, sare hipertestual eta hipermediatiko

batean. Beraz, zer, nola eta non bilatzen ari garen kontuan izan behar

dugu.

9. Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea zenbat informazio

behar duzun? Zergatik?

Bai. Kantitatea egoera bakoitzaren araberakoa izango da baina beti jakin behar

dugu bereizten garrantzitsua dena eta ez dena.

5

Page 6: informazioa bilatu

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

10. Informazioa bilatu aurretik zergatik da inportantea jakitea ze informazio

eta ze kalitateko informazioa behar duzun?

Egoera bakoitzak informazio mota ezberdina eskatzen duelako eta kalitatea

ere horren araberakoa izango delako, hala ere, beti saiatuko gara gure

informazioak kalitatezkoak izaten.

11. Ze ezberdintasun da “aprendiz permanente” eta “aprendiz autonomo”

artean?

“Aprendiz permanente” bere kabuz bizitza osoan zehar ikasiz joango dena

izango da eta “aprendiz autonomo”, ordea, ikasitakoa bere baliabideak

erabiliz ikasi duena, baina beste norbaiten gidaritzapean.

12. Ze erlazio dago informazioan-konpetente izatea eta “aprendiz

estrategico” artean?

Azken finean, gutxi gora behera ezaugarri berdinak dituzte: errekurtsodun

pertsona izatea eta baliabide horiek egoeraren arabera erabiltzen jakitea.

6