Europako informazioa 6. maila

14

Transcript of Europako informazioa 6. maila

Page 1: Europako informazioa 6. maila
Page 2: Europako informazioa 6. maila

1. Geografia2. Historia3. Europako estatuak 4. Estaturik gabeko nazioak5. Kultura-Europako hizkuntzak6. Erlijioa7. Ikus, gainera8. Beste informazio bat:9. Europako batasuna10. Europar Batasuneko historia11. Europar Erkidegoak (1973-1993)

AURKIBIDEA

Page 3: Europako informazioa 6. maila

Europa kontinentearen mugak hauexek dira: Ozeano Atlantikoa mendebalderantz, Artikoa iparralderantz, Ural mendiak eta Ural ibaia ekialderantz, Kaspiar itsasoa, Kaukaso mendilerroa eta Itsaso Beltza hego-ekialderantz eta Mediterranear itsasoa hegoaldean. Asiarekin batera Europak superkontinente bat osatzen du: Eurasia. Superkontinente horren bostena da Europa. Zabalerari begiratuz gero, Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da, 11.000.000 km² izanik Ozeania baino apur bat handiagoa baita. Biztanle kopuruaren aldetik, berriz, hirugarrena da, Asiaren eta Afrikaren atzetik. Europako biztanleak 2001. urtean 666.498.000 zirela kalkulatu da.

EUROPAAzalera 10.180.000 km²

Biztanleria 739.165.030 bizt. (2011, 3.a)

Biztanle-dentsitatea 72,5 bizt/km²

Jentilizio europar

Herrialdeak 50

Hizkuntzakaleman, frantses, ingeles, errusiera eta beste asko

Ordu-eremuak UTC-UTC+6

Interneteko TLD .eu (Europar Batasuna)

Hiri nagusiak

Istanbul, Mosku, Londres, San Petersburgo, Berlin

Page 4: Europako informazioa 6. maila

Idatzitako historia Antzinaroan hasi zen. Antzinako Grezian eta Erroman Europako lehendabiziko zibilizazio letradunak izan ziren. Garai horietan, gaur egun Europako sustraiak sortu ziren: Greziakoak dira ezagutzen ditugun filosofia, artea eta historia bera ere; erromatarrak, berriz, zuzenbidea, alfabetoa eta hizkuntza andana (hizkuntza erromantzeak hain zuzen ere) besteak beste. Gainera, garai horietan kristautasuna hasi zen hedatzen. Prozesu motela eta luzea izan arren, urte askotan Europako ikurretako bat erlijio hori (edo erlijio horren mota bat) bilakatu zen.

Erromatar Inperioa Mediterraneo inguruko lurraldeak batu zituen, Europan egungo Portugaldik Turkia arte. K. o. lehendabiziko bi mendeetan ez zuen etsai arriskutsurik ezagutu, eta mugen barruan bakea (Pax Romana) ezarri zen. Hala ere, barneko borrokak eta kanpoko inbasioak zirela medio, Europako Mendebaldean Erromako boterea desagertu zen. Ekialdean, Konstantinopolis hiriburua, Inperioak segi zuen beste milurteko bat gehiago.

Mendebaldean germaniar inbaditzaileek sortutako erresumek Inperioaren tokia hartu zuten. Haien artean borrokatu ziren nagusitasuna nork zeukan. Horretan arrakastatsuena frankoena izan zen. Karlos Handiaren agintepean, erromatarren titulua berriro hartzeko gai sentitu ziren, eta Inperioa sortu zen berriz Mendebaldeko Europan (800). Nolanahi ere, inbasio berriak etorri ziren (Migrazio Garaia): bikingoak, avararrak, hungariarrak eta arabiarrak.

X. mendean, hala ere, herri migratzaile horiek geldiarazita edo finkatuta zeuden. Hiriak berriro garatu ziren Europa osoan zehar, eta populazioaren gorakadak ez zuen aurrekaririk. Feudalismoaren arabera egituratu ziren gizarteak, Eliza Katoliko Erromatarraren agindu moralaren azpian. Ekialdean, musulmanen presiopean Bizantziar Inperioa gero eta ahulago zegoen. Lurralde Santuak berreskuratzeko asmoz, Gurutzadak burutu ziren. Azkenean, Lurralde Santuak eta Inperioa bera (1456an) musulmanen indarraren azpian geratu ziren.

XIV. mendeko krisialdiaren ostean (Ehun Urteko Gerra eta Izurrite Beltza dira horren irla), erregeen boterea handituz joan zen. Martin Lutherrek hasitako Erreforma Protestanteari esker, Eliza Katolikoaren nagusitasuna kolokan jarri zen. Garai berri horri Pizkundea deitu zitzaion, Antzinateko jakinduria eta estetika berreskuratu zirelako.

Aldi berean, Atlantikoko hainbat herrialdek (Portugalek, Espainiak, Ingalaterrak eta Frantziak, geroago Herbehereek) Europatik kanpo hedatu nahi zituzten bere agindupeko lurraldeak. Amerika 1492an aurkitu zenetik, erresuma horiek saiatu ziren bere kontrolpean ahalik eta lurralde gehien ezartzen. Afrika eta Asia ere europarren helburu militarra izan ziren…

EUROPAKO HISTORIOA

Page 5: Europako informazioa 6. maila

…Newtonen lanei esker, arrazionalismoa eta ilustrazioa (Europak beretzat dituen beste bi ikur) zabaldu ziren, eta, garaiko egoera politikoa irauli zen. Lehendabiziko iraultza Ingalaterrakoa izan zen, baina, eraginengatik, askoz inportanteagoa Frantziakoa izan zen. Horretan, luze iraun zuen feudalismoari amaiera ofiziala eman zitzaion. Ideia berri horiek hedatzeko, Napoleondar Gerrek Europa osoa suntsitu zuten berriro.

Batzeko ahalegin horien aurka, nazionalismoa sortu zen Europan XIX. mendean. Horren harira, Alemania eta Italia batu ziren, eta Balkanetan gatazkek etengabeak ziruditen, zenbait herrik independentzia aldarrikatzen baitzuten. Aldi berean, Erresuma Batuan sortutako Industria Iraultza iparraldeko Europan zehar hedatu zen XIX. mendean, une horiek arte ezagutu zen egoera ekonomikoa guztiz irauliz. Bidegabekeria sozialari bukaera eman nahian, Karl Marxek bere teoriak plazaratu zituen, zeinek eragin sakonak izatekoak ziren hurrengo urteetan.

Munduaren jabeak, Europako estatu gehienak, nazionalismoak akuilatuta, nagusitasuna nork zeukan ikusteko borrokatu ziren berriro XX. mendearen hasieran. Lehen Mundu Gerra latz horrek Europako inperioen amaiera ekarri zuen, baita Errusiar Iraultzaren eskutik munduko lehen estatu sozialistaren sorrera ere. Alemaniaren porrotaren eta 1929ko krakaren ondorioz, Adolf Hitlerrek boterea eskuratu zuen Berlinen. Benito Mussoliniren Italian bezala, faxismoa edo, behintzat, autoritarismoa, Europa osoan zehar zabaldu zen.

Faxismoaren aurkako borroka Bigarren Mundu Gerra izan zen. Orduko horren ondorioa Europa bi taldetan (komunista eta kapitalista) banantzea izan zen. Nolanahi ere, Mendebaldeko Europan, horrenbeste elkarren kontrako borroken ondoren, batzeko prozesua hasi zen Europako Batasunaren inguruan. Prozesu hau, komunismoaren erorketaren ostean (1991), ekialdera ere zabaldu da, eta, gaur egun, 27 estatuk osatzen dute.

Page 6: Europako informazioa 6. maila

• Albania• Alemania• Armenia• Andorra• Austria• Azerbaijan• Belgika• Bielorrusia• Bosnia-Herzegovina• Bulgaria• Danimarka• Erresuma Batua• Errumania• Errusia• Eslovakia• Eslovenia• Espainia

• Estonia• Finlandia• Frantzia• Georgia• Grezia• Herbehereak• Hungaria• Irlandako Errepublika• Islandia• Italia• Kazakhstan• Kosovo[1]

• Kroazia• Letonia• Liechtenstein• Lituania• Luxenburgo

• Malta• Mazedoniako Errepublika• Moldavia• Monako• Montenegro• Norvegia• Polonia• Portugal• San Marino• Serbia• Suedia• Suitza• Turkia• Txekia• Ukraina• Vatikano Hiria• Zipre

EUROPAKO ESTATUAK

Page 8: Europako informazioa 6. maila

∗ Kontinentean gehien erabiltzen diren hizkuntzak alemana, errusiera, ingelesa, frantsesa eta italiera dira.

∗ Hizkuntza familien arabera, horrela sailkatuko ditugu: Hizkuntza erromantzeak: gaztelania, frantsesa, okzitaniera, sardiniera, italiera, errumaniera, erromantxera, eskoziera, portugesa, asturiera, galiziera, katalana, grisoiera, frankoprovenzera

∗ Germaniar hizkuntzak: ingelesa, nederlandera, alemana, behe-saxoiera, frisiera, suediera, daniera, norvegiera, islandiera, eskoziera, faroera

∗ Eslaviar hizkuntzak: bosniera, bulgariera, errusiera, poloniera, txekiera, serbokroaziera, bielorrusiera, ukrainera, esloveniera, mazedoniera

∗ Uraldar hizkuntzak: finera, estoniera, hungariera, samiera∗ Zelta hizkuntzak: irlandera, Eskoziako gaelera, galesa, bretainiera, manxera, 

kornubiera∗ Greziar hizkuntzak: Greziera∗ Hizkuntza baltikoak: letoniera, lituaniera∗ Beste familia batzuetakoak: albaniera, maltera, turkiera∗ Hizkuntza isolatua: euskara

EUROPAKO HIZKUNTZAK (KULTURA)

Page 9: Europako informazioa 6. maila

∗ Europako erlijio garrantzitsuena kristautasuna da, Behe Erdi Aroko garaiatik. Hiru adar nagusi ditu: katolizismoa, protestantismoa eta eliza ortodoxoa. Protestanteak iparraldean kokatzen dira, ortodoxoak ekialdean eta katolizismoa hegoaldean eta mendebaldean.

∗ Islama Balkanetan dago zerbait hedatuta, XVI. eta XIX. mende bitartean Otomandar Inperioaren mende baitzeuden: Albanian, lehengo Jugoslavian, Bulgarian eta Grezian. Europako Errusiak kontinenteko komunitate musulmanik handiena dauka, Volga erdiko tartarrak eta Kaukasoko talde franko (txetxeniarrak, avararrak, ingushtarrak eta abar) bere baitan edukita. XX. mendeko migrazioak direla medio, Mendebaldeko Europan ere gutxiengo nabarmena bilakatu dira musulmanak.

∗ Juduek historia luzea daukate Europan, baina gutxiengoen erlijioa izanda. Gaur egun Frantzia da Europako herrialde bakarra non judutarren populazioa %1era iristen den. Europako juduek bi adar nagusi dituzte: askenaziak eta sefardiak. Askenaziak VIII. mendean heldu ziren, eta sefardiak Iberiar penintsulan lehenago ere finkatu ziren. XX. mendean Holokaustoak urritu egin zuen judu europarren kopurua, era zuzenean (6 bat milioi hil baitzituzten) edo emigrazioa eraginez.

∗ Garai modernoetan, sekularizazio zabala gertatu da, batik bat XIX. mendeko Frantzian eta XX. mendeko herrialde komunistetan. Gaur egun, sinesmen erlijiosoen maila oso desberdina izan daiteke tokia zein den: Polonian %95 da erlijiosoa, baina %20 besterik ez Txekian. Batez beste, 2005eko Eurobarometroak[2] adierazi zuen europarren %52k jainkoarengan sinesten zuela.

EUROPAKO ERLIJIOA

Page 10: Europako informazioa 6. maila

∗ Erdialdeko Europa∗ Mendebaldeko Europa∗ Iparraldeko Europa∗ Ekialdeko Europa∗ Hegoaldeko Europa∗ Europar Batasuna∗ Estaturik gabeko nazioak

IKUS, GAINERA

Afrika-Eurasia Amerika Eurasia Ozeania

Afrika Antartika Asia Ozeania Europa Ipar Amerika Hego Amerika

Superkontinente geologikoakGondwana • Laurasia • Pangea • Pannotia • Rodinia • Columbia • Kenorland • Ur • Vaalbara

Kontinente mitiko eta teorizatuakAtlantida • Kerguelen goi ordokia • Lemuria • Mu • Terra Australis • Zeelandia

Page 11: Europako informazioa 6. maila

∗ 1993ko azaroaren 1ean Maastricht-eko Ituna indarrean sartu zen, erkidegoak "Europar Batasuna" izena hartu zuen. Ordutik aurrera Batasunak eragin ekonomikoa ez ezik, politikoa ere hartu zuen.

∗ 1995eko urtarrilaren 1ean Austria, Finlandia eta Suedia erkidegoan sartu ziren, guztira 18 estatu batuz.∗ 2000ko martxoan Lisboako estrategia jarri zen indarrean. Europako ekonomia modernizatzea eta

munduko potentzien lehiakide bihurtzea zituen helburu∗ 2002ko urtarrilaren 1ean Euroa ezarri zuten Batasuneko 12 estatuko diru ofizialtzat.∗ 2004ko urtarrilaren 1ean Zipre, Txekia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Eslovakia

eta Eslovenia Europako Batasunean sartu ziren.∗ 2004ko urriaren 29an Europako Konstituzioa ezartzeko ituna sinatu zen Erroman. Itun hau onartzeko

herrialde batzuek erreferendumak egitea erabaki zuten. Espainian egin zen lehen erreferenduma eta bertan parte hartze txikia izan arren (%43koa), %77ak baiezkoa eman zion. Hala ere, Konstituzio proiektua bertan behera gelditu zen maiatzaren 29an eta ekainaren 1ean Frantziako eta Herbeheretako hautesleek ezekoa eman ondoren.

∗ 2007ko urtarrilaren 1ean Bulgaria eta Errumania kide bihurtu ziren.∗ 2007ko ekainean Europar Kontseiluak Konstituzio proiektuaren porrotaren ondoren Erreformarako

Ituna adosteko lanak hasi zituen. Itun hau 2007ko abenduaren 13an sinatu zen Lisboan. Berrespenak estatu kideetako parlamentuek egingo dituztela espero da, Irlandan izan ezik. Izan ere, Irlandako konstituzioak nazioarteko itun guztiak erreferendum bidez onartu behar direla adierazten du. Aurreikuspenak betetzen badira, Itun hau 2009ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

∗ 2014ko urriaren 1ean, EBtik ateratzeak ez ziokeela atsekaberik eragingo esan zuen Cameronek. Europar Batasunean aldaketak egitea beharrezkoa zela eta Erresuma Batuak horren baitan posizio berria izan behar zuela azpimarratu zuen lehen ministro britainiarrak[1].

∗ 2014ko urriaren 21ean jakin zenez, Zipreko Errepublikak blokeatu egingo zituen Turkiak Europako Batasunera elkartzeko egindako prozedurak. Turkiak ontzi bat bidali zuen Zipren gasa bilatzeko, eta Nikosiak protestan hartu zuen erabakia[2].

Europako batasuna

Page 12: Europako informazioa 6. maila

∗ Europar Batasuneko historia antzinatik uler daitekeen prozesu baten emaitza da. Historian zehar hainbat inperiok Europa mailako zabalkundea izan zuten; hauen artean Erromatar Inperioa, Inperio Frankoa, Germaniako Erromatar Inperio Santua, Frantziako Lehen Inperioa eta Alemania nazia leudeke. Europan izandako gerren sarraskiak aintzat hartuta, 1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu aurretik, hainbat politikari eta pentsalarik Europako herri eta estatuen arteko batasunean amesten zuten, besteak beste, Victor Hugo, Charles de Saint-Pierre, William Penn eta Giuseppe Manzini aipa daitezke.Hala ere, Europako estatu eta herrien arteko batasuna bilatzeko benetako urratsak Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean sortu ziren. Winston Churchillek Europako Estatu Batuak sortzea proposatu zuen. 1949an Europako Kontseilua sortu zen, estatuz gaindiko lehen erakunde europarra.

Europar Batasuneko historia

Page 13: Europako informazioa 6. maila

∗ 1973ko urtarrilaren 1ean Danimarka, Irlanda eta Erresuma Batua komunitatean sartu ziren, guztira 12 estatu batuz.

∗ 1975ean Europako Eskualde Garapenerako Funtsa sortu zen. Bere helburua garapen ekonomiko handiagoa duten eskualde eta herrialdeek gainerako herrialdeei laguntza ematea zen, horrela Europako herrialde guztiak garapen maila antzekoa lortzeko.

∗ 1979ko ekainean Europako Parlamentua aukeratzeko lehen hauteskundeak egin ziren sufragio unibertsal zuzenez.

∗ 1981eko urtarrilaren 1ean Grezia sartu zen.∗ 1985eko urtarrilaren 1ean Groenlandia atera zen,

Danimarkako agindua gaindituz.∗ 1986ko urtarrilaren 1ean Portugal eta Espainia kide

bilakatu ziren, guztira 15 estatu batuz. Maiatzaren 26an Europako bandera urdin eta izarduna onetsi zuen.

∗ 1987ko uztailaren 1ean Europako Akta Bakarra indarrean sartu zen.

∗ 1990eko urriaren 3an Alemaniako ekialdeko zatia ere (aurretik erregimen komunistaren menpe zegoena) sartu zen erkidegoan

Europar Erkidegoak (1973-1993)

Page 14: Europako informazioa 6. maila