Mutua informazioa 25

10
mutua informazioa AURKIBIDEA: • DIBULGAZIO ETA PRESTAKUNTZA JARDUERAK: MARTXOA • • IRUDI-BILKETAREN KONSTITUZI- ONALTASUNA • • IGO EGIN DIRA BAREMO BIDEZKO KALTE ORDAINAK • PREBENTZIO-ALORREKO TREBAKUNTZA ETA INFORMAZIOA FILM BIDEZ • • MUTUALIAKO 2012KO EKINTZA SOZIALAREN BALANTZEA • KONTA IEZAGUZU NOLAKOA IZAN DEN LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOKO ZURE ESPERIENTZIA! • FORO MUTUALIAren edizio berria Iradokizun oneraren sari-banaketa GAUR EGUN GAUR EGUN ELKARRIZKETA FORMAKUNTZA LEGEAK AHOLKUAK PREBENTZIOA PRESTAZIOAK

description

Mutualiaren Mutua Informazioa aldizkariaren 25. zbk

Transcript of Mutua informazioa 25

Page 1: Mutua informazioa 25

mutuainformazioa

aurkibidea:

• dibuLGaZiO eTa PreSTakuNTZa Jarduerak: MarTXOa •

• irudi-biLkeTareN kONSTiTuZi-ONaLTaSuNa •

• iGO eGiN dira bareMO bideZkO kaLTe OrdaiNak •

• PrebeNTZiO-aLOrrekO TrebakuNTZa eTa iNfOrMaZiOa fiLM bideZ •

• MuTuaLiakO 2012kO ekiNTZa SOZiaLareN baLaNTZea •

• kONTa ieZaGuZu NOLakOa iZaN deN LaN-arriSkueN PrebeNTZiOkO Zure eSPerieNTZia! •

FORO MUTUALIAren edizio berria

Iradokizun onerarensari-banaketa

GAUR EGUN

GAUR EGUN

ELKARRIZKETA

FORMAKUNTZA

LEGEAK

AHOLKUAK

PREBENTZIOA

PRESTAZIOAK

Page 2: Mutua informazioa 25

mutua informazioa 2013ko otsaila 25 zbk.

Martxoan, MUTUALIA FOROAren edizio berri bat antolatuko dugu.Lan-aholkularitzei zuzendutako topaketak lau egun iraungo du: 18an, Bilbon izango da; 19an, Donostian; 20an, Eibarren, eta 21ean, Gasteizen. Beti bezala, interesgarriak diren gaiak jorratzen saiatuko gara.

Euren gaurkotasuna dela eta, hauek izango dira aurtengo gaiak:

NOTESS (kasu praktikoa) (Bitarteko elektroniko bidezko jakinarazpenak Gizarte Segurantzaren esparruan).Lege berriak Gizarte Segurantzaren esparruan.- Arauz kontrako enpleguaren eta Gizarte Segurantzako iruzurraren aurkako borroka. Zigor Kodea aldatu da gardentasunari eta zerga-iruzurraren eta Gizarte Segurantzako iruzurraren aurkako borrokari dagokienez; 13/2012 Legea, abenduaren 26koa.-Etxeko langileen sistema berezian kudeaketa eta gizarte-babesa hobetzeko eta arlo ekonomikoko eta sozialeko beste neurri batzuei buruzko 28/2012 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa.

Erretiroari buruzko berritasunen analisia

-Bertan behera geratuko da abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen manu jakin batzuen aplikazioa; hain zuzen ere, erretiro aurreratuari eta erretiro partzialari buruzkoena.- Gizarte Segurantzaren sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak prestazioen arloan ezarritako xedapenak garatzen dituen abenduaren 28ko 1716/2012 Errege Dekretua. . Zenbait alderdi praktiko garatzea: adina zehazteko denbora zenbatzea, egiaztatutako kotizazio-aldiak, zenbatekoa zehazteko aplikatu beharreko ehunekoak, etab.

Otsailaren 1eko 3/2012 Errege Lege Dekretuaren eta 2012ko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen bidez agindutako lan-erreforma gauzatzea: malgutasun neurriak.

Ohi bezala, posta elektronikoz jasoko dituzue ekitaldion deialdiak, zehazki noiz eta non izango diren adierazita.Inoiz ez bazara Mutualia Foroan izan, eta bertaratzeko interesa baldin badaukazu, jarri harremanetan Mutualiako zure kudeatzailearekin, edo, nahiago baduzu, eskatu informazioa

lotura honetan edo deitu Kudeaketa Sailera (94 425 25 56).

Laster arte.

Mutualiako Kudeaketa Saila

9. edizioa Mutualia Foroaren

GAUR EGUN

Martxoa

Page 3: Mutua informazioa 25

9. edizioa mutua informazioa 2013ko otsaila 25 zbk.

Honako honetan parte hartzeko gonbita egiten dizugu:

Zarataren kontrola eta neurketa

Jardunaldi honetan zarataren arazoei aurre egiteko oinarrizko erremintak erakutsiko dira: nola entzuten da zarata, zarataren iturriak eta osasunean duen eragina, aztertu behar den postuaren arabera erabili daitezkeen neurketa mota desberdinak, zarataren kontrolerako neurriak eta osasun azterketak ahaztu gabe (9:30etatik 11:30etara).

Datak: Bilbo, martxoaren 5a Donostia, martxoaren 12a Gasteiz, martxoaren 19a

Bibrazioak balioesteko metodoak

Laneko bibrazio mekanikoekiko esposizioa 1311/2005 eta 330/2009 Errege-dekretuen bidez arautua dago. Bibrazioen ondoriozko arriskuak, neurketa metodoak, neurri posibleak, baieta enpresariaren betebeharrak, gaixotasun profesionalak eta laneko bajak saihesteko ezagutu beharreko gai garrantzitsuak dira. Jardunaldi honetan bibrazioen esposizio-kalkuloa egiteko, era erraz eta merkea azaltzen da. (9:30etatik 11:30etara)

Datak: Bilbo, martxoaren 7a Donostia, martxoaren 14a Gasteiz, martxoaren 21a

Jardunaldi horiek gure Prebentzio Sailak emango ditu. Jardunaldiak enpresariei, nagusiei, izendaturiko langileei, prebentzioko alor teknikoko langileei, AT estaldura duten autonomoei eta aholkularitzei zuzenduta daude.

Jardunaldira joateko asmorik baduzu, bete eta bidali ezazu Izena Emateko Fitxa :

[email protected] / fax: 944042103Oharra: plaza mugatuak.

Mutualiaren Prebentzio Saila

FORMAKUNTZA

MartxoaDibulgazio eta prestakuntza jarduerak

Page 4: Mutua informazioa 25

mutua informazioa 2013ko otsaila 25 zbk.

LEGEAK

Pertsona batek irudiak biltzen dituenean ondoren froga gisa erabiltzeko, printzipio babestuen (Espainiako Konstituzioaren 18.1 artikuluan ezarritako norberaren intimitaterako eskubidea) arteko talka gerta daiteke. Hori dela-eta, kasu horietan, neurria justifikatua, egokia, beharrezkoa eta orekatua izan beharko da.

Hala, neurria justifikatua izango da, adibidez, egoera honetan: bajan dagoen langile bat irregulartasun larriak egiten ari den arrazoizko susmoa badago, eta norbaitek langile hori taberna batean lanean ikusten badu, eta, horren eraginez,

detektibe bati deitzen badio, egintza horiek berretsi eta egiazta ditzan.

Aipaturiko adibidean, eta bere helburua aintzat hartuta, neurria egokia izango da. Izan ere, neurri horren helburua langileak benetan susmopeko irregulartasunak egiten dituen egiaztatzea da, hala izanez gero dagozkion diziplinazko

neurriak hartu ahal izateko.

Era berean, neurria beharrezkoa da. Argazki horien bidez, irregulartasunak frogatu ahal izango dira, langileak gertakariak ezeztatzen baditu eta frogabiderik aurkezten badu.

Azkenik, neurri orekatua izango da, baldin eta argazkian, pertsona hori barraren atzean, zerbitzari moduan lan egiten agertzen bada; hau da, edozein bezerok ikus dezakeen eremu publiko bat ikusten bada, eta ez, adibidez, sukaldea

edo biltegia, establezimenduko eremu pribatuak direnak.

Horiek horrela, langile batek enpresa bateko vending makinetako produktuak lapurtzen dituela erakusten duten irudiak biltzea zuzena eta egokia, beharrezkoa eta orekatua da. Gainera, justifikatuta egongo da enpresa hornitzaileak

kexak aurkeztu baditu eta makinetan kalteak eragin badira, eta, horretaz aparte, kameretan lapurreten xede diren makinak soil-soilik ageri badira (Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren Epaia, 2007/06/04). Baldintza horiek guztiak

beteko dira langile batek enpresaren produktuak lapurtzen dituela egiaztatzeko, enpresak bere produktuak lapurtzen dizkioten unea filmatzen badu kameren bidez (Konstituzio Auzitegiaren 186/2000 Epaia).

Horretaz aparte, justifikatua, egokia, beharrezkoa eta orekatua izan zen kutxa erregistratzaileak zeuden eremua kontrolatzeko telebista-zirkuitu itxi bat instalatzea, langileen jarrera desegokiek eraginda. Neurri hori mugatua izan zen

denboran (hiru hilabete inguru), ez zion langileen intimitateari eragin, eta ez zuen datu pertsonalen tratamenduaren inguruko konstituzio-eskubiderik urratu.

Neurri horren bidez, egiaztatu zen kutxazain gisa jarduten zuten langileek ordaindu gabe bereganatzen zituztela dendako produktuak.

Kasu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak neurria justifikatuta zegoela eta egokia, beharrezkoa eta orekatua zela iritzi zion (EAEAN: 2010eko urtarrilaren 26ko Epaia).

Pedro Fraile, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko Letraduna

konstituzionaltasuna: Irudi-bilketaren

neurria justifikatua, egokia, beharrezkoa eta orekatua izan behar da:

PRESTAZIOAK

Kalte ordainak

Page 5: Mutua informazioa 25

LEGEAK

konstituzionaltasuna: mutua informazioa 2013ko otsaila 25 zbk.

PRESTAZIOAK

Kalte ordainak Igo egin dira baremo bidezko

Urtarrilaren 30ean, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren urtarrilaren 28ko ESS/66/2013 Agindua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE). Luze es-

perotako agindu horren bidez, eguneratu egin da lan-istripua edo lanbide-gaixotasuna izateagatik baliaezintasuna eragiten ez duten ondorio iraunkorrak dituzten langileek

jasotzen dituzten oroharreko kalte-ordainen zenbatekoa.

Aginduan, lesio, mutilazio eta deformazio ugaritarako kalte-ordainak ageri dira: burukoak, aurpegikoak, ugaltze-aparatukoak, guruinetakoak, erraietakoak, goiko eta beheko gorputz-adarretakoak, eta abar. Kalte-ordainen zenbatekoari dagokionez, txikiena 430 eurokoa da (oin bateko lehenengo behatzean artikulazio-zurruntasuna izateagatik), eta handiena

7.940 eurokoa (sudurra galtzeagatik).

Eguneraketa dela bide, kalte-ordainen zenbatekoak % 19,7 igo dira; hots, kontsumoko prezioen indizeak (KPI) 2004ko abendutik 2011ko abendura bitartean izandako bilakaera bezainbeste. Azken eguneraketa 2005eko apirilean egin zen; aldi hartan, KPIk 1991 eta 2004 artean izandako portaerara egokitu zen baremoa.

Arauak atzeraeginezko efektua duenez, 2013ko urtarrilaren 1era, ekitaldi honetan Mutualiako langileei ordaindu dizkiegun zenbatekoak berrikusten ari gara. Gertaera eragilea aipatutako dataz geroztikoa bada, banku-transferentzia egingo diegu, bi zenbatekoen arteko diferentzia ekonomikoarena; onuradunei hurrengo egunetan emango diegu horren berri, idatziz.

Diferentziengatik, guztira 15.820 euro ordainduko ditugu.

Mutualiak, iaz, horrekin lotutako 1.345 espediente abiarazi zituen Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean, hori baita organo eskuduna, eta 1.647.989 euro ordaindu zizkien onuradunei,

kontzeptu horrengatik. Oraingo igoerarekin, 2013an kostua 325.000 euro handiagoa izango dela aurreikusten dugu.

Sonia Gutiérrez, IMS Prestazioetako Arduraduna

Page 6: Mutua informazioa 25

mutua informazioa 2013ko otsaila 25 zbk.

SEGURTASUN AHOLKUAK

Prebentzio-alorreko trebakuntza eta informazioa film bidez: erakargarriagoa eta eraginkorragoa

Langileei beraiei eragiten dieten arriskuen prebentzioan trebatzeak eta informatzeak lehentasuna du. Eta trebatze eta informatze hori modu eraginkorrean gauza dadin eta arriskuez jabetze-

ko helburua bete dezan, ezinbestekoa da modu erraz eta erakargarrian gauzatzea. Horregatik, MUTUALIAren prebentzio-sailak lan-arriskuen inguruko hainbat konturi buruzko filmak eskurat-

zeko aukera ematen du, DVD formatuan, enpresan egiten diren trebatze- eta informatze-saioak dinamizatzen eta sendotzen lagun dezaketenak.

Nola eskatuko dut zerbitzua?Nahikoa da eskaera-orria beteta bidaltzea, posta elektronikoz [email protected] helbidera, nahiz faxez 944 042 103 zenbakira, eta eskatzen dituzun filmak helaraziko zaizkizu.

Zenbat denboraz izango dut filma?Jaso eta astebeteko epea izango duzu.

Zer film eskaintzen ditu zerbitzuak?

Hauek dira eskura dauden filmen izenburuak (edukiari eta iraupenari buruzko informazio gehiago, Eskura dauden izenburuak atalean)1 Elektrizitatea eta segurtasuna 16 Bulegoko segurtasuna. Hau oilategia!2 Su-itzalgailuak 17 Begien babesa3 Osasuna eta ordenagailu bidezko lana 18 Hepatitisa eta GIB. Lantokian kutsatzeko arriskua4 Pisuak jasotzea. Bizkarreko arazoak saihestea 19 Jasomakinak: beti seguru5 Orgatxo bidez kargak garraiatzea 20 Larrialdiko ebakuazioa: nola irten bizirik6 Ergonomia: baztertu mugimendu errepikakorrek eragiten dituzten lesioak 21 Arriskuak ezagutzea eta kontrolatzea7 Norberaren babesa erorketetan 22 Istripuak ikertzea8 Gai kimikoak segurtasunez erabiltzea: oinarrizko elementuak 23 Segurtasun-aholkua: Zaude adi!9 Makinak deskonektatzea eta bermatzea. Funtsezko 9 arauak 24 Distrakzioaren bidean gidatzen10 Babes indibidualeko ekipamendua 25 Jakiak ondo maneiatzen: segurtasuna zure esku dago11 Espazio itxi batera sartzea; barruko eragiketak 26 Kontratistaren segurtasuna12 Laborategiko segurtasuna 27 Eskailerak: lehen urratsa13 Soldadurako eta beroko ebakidurako segurtasuna 28 Tresna mekaniko eramangarriak segurtasunez erabiltzea14 Istripuak prebenitzea karga esekiekin jardutean 29 Disolbatzaileen arriskua15 Bizitzak salbatzen dituzten keinuak

Mutualiako Prebentzio Saila

DVDak BalantzeaMutualia 2012ko

Page 7: Mutua informazioa 25

Mutualiako Gizarte Ekimenen eta Jardueren taldearen helburu nagusiak bi dira: erakundean elkartasun-kultura sustatzea, eta, tokiko eta nazioarteko garapen-proiektuak gauzatzeko, langileen artean lankidetza ahalbidetzea.

Aurten ere, taldeak bete egin ditu 2012rako ezarritako helburuak.2012an, Mutualiako langileek jarduera hauetan parte hartzeko aukera izan dute, besteak beste:- Eguberrietako azoka txikiko produktuak salerostea- Gaixotasun «arraroak» dituzten haurrei laguntzeko, tapoiak biltzea- «Kafe beroa» ekimenerako, piruletak eta goxokiak biltzea - GGKEi altzariak dohaintzan ematea- Elkartasun-saskia zozkatzea, abegi-zentroetan dauden haurrentzako jostailuak erosteko.

Jarduera horiek guztiak Mutualiako langileek aukeratu dituzte, eta gure Jokabide Kodeak zehaztutako jarraibideen arabera egin ditugu, tokiko garapena eta hirugarren munduko garapen-proiektuak sustatzeko.

Koadro honetan dauzkazue Mutualiak eta bere kideek aurten lagundu dituzten erakundeak:FUNDAZIOA LANKIDETZA MOTA 2012

DYA Elkartearen helburuei eusteko ekarpen ekonomikoak 800

TELEMARATÓN EITB Gizarte-helburuetarako laguntza ekonomikoa 1.500

MUTUALIA WOP - Walk On Project PROIEKTUA Elkartearen proiektuaren helburuak betetzera bideratutako laguntza: gaixotasun arraroen inguruko (leukodistrofiak, bereziki), ikerketa, informazio-bilketa eta sentsibilizazioa

1.100

Medicus Mundi Bizkaia / Garapaen Proeiktuak Guatemala, 2012: etxebizitzen egungo baldintzak aintzat hartuta, gaixotasunak ekiditeko gutxieneko prebentzioa

4.000

Berakah Elkartasun-saskiaren zozketa eta fundazioaren helburuak lortzeko Mutualiaren ekarpena 1.277

Mundubat Gipuzkoako eguberrietako azoka, elkartasun-saskiaren zozketa eta fundazioaren helburuak lortzeko Mutualiaren ekarpena

2.129

WOP eta “El refugio” Eguberrietako azoka eta elkartasun-saskiaren zozketa 792

Serhuman - Fundación Cáncer y Vida Folioak erosteko laguntza 393

GUZTIRA 11.991

Eskerrak eman nahi dizkizuegu jarduera guztiak garatzeko eman diguzuen laguntzagatik; erabateko arrakasta izan dute aurtengoan ere.

Beste behin ere, urteko balantzea oso positiboa izan da.

Mutualiako Gizarte ekimenen eta Jardueren taldea

SEGURTASUN AHOLKUAK

DVDak mutua informazioa 2013ko otsaila 25 zbk.

GAUR EGUN

BalantzeaMutualia 2012ko

El equipo de Iniciativas y Actividades Sociales (EIAS) de Mutualia tiene como objetivo principal el promover

el desarrollo de la cultura de la solidaridad en la Organización y posibilitar la colaboración de las personas

en proyectos para el desarrollo local e internacional..

Page 8: Mutua informazioa 25

mutua informazioa 2013ko otsaila 25 zbk.

MardonesLuis Maria Iradokizun oneraren sari-irabazlea

Urtarrilaren 31n Iradokizun Oneraren Sari-banaketa izan da. Gure zerbitzuen kalitatea hobetu dezakeen iradokizuna aintzatetsi eta

saritu nahi izan dugu.

Sarian epamaimahaiaren epaiaren unean Mutualiarekin elkartuta zeunden enpresetako edozen pertsonak parte hartu ahal izan du.Urtarrilaren 11n bildu zen epaimahaia eta iradokizun onena hautatu zuen aurkeztutako 328 artean.Honako hau hautatu zuten:

“Interesgarria litzateke web orrian atal bat egotea zeinahi osasun arazo kontsultatu ahal izateko, adibidez… gihar-uzkurdura bat baduzu, hotza jarri behar da, ez erabili lesioari kalte egin lekiokeen beste zerbait”

Metro Bilbao enpresako Luis Maria Mardonesek aurkeztu zuen.

Epaimahaiaren iritzian, iradokizunak teknologia berriekin konektatzen du Osasun Arloa eta, hortaz, garapen-abaniko zabala irekitzen digu barruti horretan.

Sariaren banaketa urtarrilaren 31n izan zen.

Ezagutzen al zenuen Mutualia? Ba al zenekien mutualitateak zer ziren?

Bai. Mutualia EAEko mutualitate nagusia da. Hala ere, Estatu osoan jarduten du. Lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen mutualitateak irabazi-asmorik gabeko enpresa-elkarteak dira. Beren helburu nagusia gizarte-segurantzaren izenean jardutea da. Alde batetik, lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak kudeatzen dituzte, eta, bestetik, gertakari arruntek sortutako aldi baterako ezintasunaren prestazio ekonomikoa kudeatzen

dute.

Zer iritzi daukazu iradokizunen lehiaketaren inguruan?

Oso interesgarria iruditu zait mutualitateko pazientearen edo langilearen ikuspuntutik iradokizunak egiteko aukera izatea. Gainera, iradokizun horiek, gero, aplikatu eta garatu egin daitezke.

ELKARRIZKETA

Page 9: Mutua informazioa 25

Nola eta noiz ezagutu zenuen Iradokizun Onenaren saria, eta

nolatan animatu zinen parte hartzera?

Nire enpresaren Intranetaren bidez ezagutu nuen, Metro Bilbaon.Batez ere, sariak erakarri ninduen. Teknologiaren zale amorratua naiz, eta saria oso interesagarria iruditu zitzaidan.

Mutualitatearen zerbitzuak erabiltzen dituzu. Zure ustez, zer

onura ekar ditzake halako iradokizunak ezartzeak?

Mutualitatearen egitura apurtzeko modu bat da. Iradokizunei esker, mutualitatea gehiago hurbiltzen da erabiltzaileengana.

Zure ustez, esperientzia errepikatu beharko litzateke?

Bai, zalantzarik gabe.

Beste erabiltzaile batzuk animatuko zenituzke parte

hartzera? Zergatik?

Bai, Lehenik eta behin, parte hartzeko, minutu gutxi batzuk besterik ez dituzu-lako behar, eta, bestetik, egindako proposamenak benetan aplika daitezkeelako. Eta saria oso ona delako.

Page 10: Mutua informazioa 25

mutua informazioa 2013ko otsaila 25 zbk.

PREBENTZIOA

LAPko esperientzia!Konta iezaguzu Lan-arriskuen prebentzioaren alorrean izandako esperientzia gure aldizkarian

argitaratzeko aukera eman die Mutualiak enpresa kidetuei.

Prebentzioko jakintza eta jardunbide egokiak sustatzearren eta hedatzearren, prebentzioan aktibo diharduten enpresei alor honetan izan dituz-ten esperientziak eta bizipenak gure aldizkarian argitaratzeko aukera eman nahi diegu, hartara irakurleei ere baliagarriak gerta dakizkien.

Artikulu bat argitaratu edo guk elkarrizketa bat egin diezaiokegu, gure aldizkarian argitaratzeko, bere erakundeak arrakastaz kudatutako prebentzio-elementu baten berri eman nahi duen

enpresa nahiz pertsona orori. Halaber arrisku baten aurrean edo istripu baten ondoren izandako jokabidea, integrazioaren antolamendua, higienearen kudeaketa, nahiz ergonomiaren, tre-

bakuntzaren, informazioaren edo planifikazioaren alorreko itemak azaldu nahi dituzten guztiei. Seguru gaude beste enpresentzat eta langileentzat interesgarria izango dela.

Mutua Informazioa aldizkaria hilero agertzen da sarean, Mutualiak kide dituen enpresentzat. Aktualitateko berriak eta Mutualiarekin eta haren jarduerarekin lotutako nobedadeak argitaratzen

dira bertan. Gaur egun, 6.000 harpidetik gora ditu.

Bertan parte hartu nahi duenak Mutualiako Prebentzio Sailarekin harremanetan jarri behar du.

Mutualiako Prebentzio Saila