Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

35
Internet, lana bilatu eta aurkitzeko giltza? 1

Transcript of Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Page 1: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

1

Page 2: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Krisi garaian gaude. Langabeziaren datuak gero eta kezkagarriagoak dira. Gazteria da batez ere krisiaren eragina jasatzen duen taldea. Baina bestalde, gaur egun baliabide gehiago ditugu lana bilatzeko. Ez da bakarrik lan bulegoetara jotzea edo egunkarietako iragarkiak irakurtzea. Amaitu da lan-eskaintzak itxaroteko garaia. Horretaz aparte, gaur egun norberak beste arlo bateko beharra egin behar du ere: teknologiak, internetek, aukera asko eskaintzen digute gure lan-kontaktuak handitzeko eta lanaren bilaketan proaktiboagoak izateko ere. Nola? Zein bide edo plataforma daude? Nondik has gaitezke? Nolakoa da lana bilatzeko prozesua? Non argitaratu dezakegu gure online kurrikuluma?

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 3: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

1. Nola erabili dugu internet orain arte lana bilatzeko? ◘ Lana bilatzeko webguneak: erabilgarriak dira baina bisitari gehiegi ◘ Bilatzaileak eta ETTak: lagungarriak ◘ Webgune espezializatuak

2. Sare sozialak: hemen ote dago lana bilatzearen etorkizuna?

◘ Lana bilatzeko sare sozial espezializatuak

3. Gure kurrikuluma interneten

◘ Gomendioak

4. Eta kurrikuluma online agertzeko beste modu batzuk?

◘ Infografiak ◘ Porfolioak ◘ Gaitasunak agertzeko erremintak ◘ Bideo-kurrikulumak

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 4: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

1. Nola erabili dugu internet orain arte lana bilatzeko? Interneti esker teknologia aprobetxatuz lana bilatu dezakegu modu erosoago batean eta eskaintzen dituen baliabideei probetxua atera genezaioke gure kurrikuluma osatzeko. Orain arte erabili ohi diren euskarri eta plataformak errepasatuko ditugu. Erabiltzen jarraitzen dugu, bai, baina baita sortuz joan diren beste baliabide batzuekin konbinatuz. ◘ Lana bilatzeko webguneak: erabilgarriak dira baina bisitari gehiegi Lana bilatzeko webgune ugari daude. Egun, lan-eskaintza gutxi eta ordea izen-emate gehiegi daude. Hauen artean ezagunenak:

Infojobs.net Infoempleo.com Trabajos.com Laboris.net Trabajar.com Monster.es

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 5: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Nolakoa da webgune mota hauetako erabiltzailearen profila? Estadistikoki: emakumezkoa, 25-45 urte artekoa, seme-alabarik gabekoa eta langabezian ez dagoena. Zertarako erabiltzen ditu? Beste batentzako lana bilatzeko eta berarentzat, beste lan hobeago baten bila.

Komenigarria da honelako webguneetan profila zabaltzea, mantentzea eta eskaintzei adi egotea. Baina gaur egun beste bide batzuk ere landu behar dira.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 6: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

◘ Bilatzaileak eta ETTak: lagungarriak Lan-bilatzaile espezializatu hauetan ez da izena eman behar: lana aipatu, hiria eta zuzenean eskaintzak jasoko ditugu posta elektronikoz.

Trovit.es Opcionempleo.com Simplyhired.es

Ez dira oso eraginkorrak eta gehienetan beste webgune batera bideratuko gaituzte. ETTak, offline munduan egin izan duten lan berbera orain online formatoa erabiliz egiten dute ere.

Adecco Manpower Randstad Human

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 7: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Lan zehatz batzuk bilatzeko, edo eskaintza konkretuen jarraipena egiteko baliogarriak dira. ETT eta kontratazio enpresen kasuan, adi egon beharko ginateke interesatzen zaizkigun lan-eskaintzetan izena emateko. Hauek gure kabuz egin ditzakegun beste ekintza batzuekin batera bideratu daitezke.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 8: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Zure lan esparru konkreturako lan eskaintzen jarraipena egiteko oso egokiak. Zure arloan egoera zein den ezagutzeko aukera ematen dute.

Badaude ere esparru batzuetan espezializatuak ere. Adibidez, elbarrituentzat lana eskaintzen dituztenak, Mercadis.com bezalakoak; edo arlo publikoan sortzen diren lanpostuak zabaltzen dituztenak, Empleopublico.net kasua.

◘ Webgune espezializatuak Lan-arloetan bereizten direnak eta esparru mugatu eta espezializatuagoak lantzen dituztenak. Hauetan, lanpostu mailaren arabera bana daitezke, nagusientzat adibidez, Michael Page, Selección y Formación edo Experteer bezala; arlo batzuetan bereizten direnak, informatika munduko lanpostuetan, adibidez: Tecnoempleo.com eta TICJob.es; edo diseinu eta sortze arloetan Domestika.org.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 9: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

2. Sare sozialak: hemen ote dago lana bilatzearen etorkizuna?

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 10: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Egun badaude sare sozial espezializatuak, justu lan arloan kontaktu berriak sustatu eta eskaintzak zabaltzen dituztenak. Hauetako batzuk gure profila pertsonala sortu eta kurrikuluma zabaltzeko balio dute, lan arloetan kontaktuak eta networking-a egiteko ere. Beste batzuk, eskaintzak aurkitzeko bideak dira. Hauek dira garrantzitsuenak: LinkedIn da ezagunena. Honetan lan munduko profesionalen artean harremanak bultzatzea da helburua. Profila sortu eta kurrikuluma osatzea da hasierako beharra; hemendik abiatuta, harremanak eta kontaktuak lortzea: aurreko lanetakoak, lagunak, lan esparru ezberdinetakoak … ezagunak eta baita ezezagunak ere. Sare honen bidez aukera dago enpresa handitako nagusienetara heltzeko, eta baita kontratazio enpresetara ere zuzenean jotzeko. Gure kurrikuluma online izateko aukera ematen du, gure profila zabaltzeko aukera era profesionalean.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 11: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Facebook eta Monsterren arteko lan akordioari esker BeKnown aplikazioa erabil daiteke Facebook bidez lana bilatzeko. Honetan gure gaitasunak, lan esperientzia, lorpenak eta asmoak erakutsiko dira. Twitter erabiliz ere badaude erreminta batzuk Wiserik, interneteko sektoreko goi eta erdi mailako eskaintzak zabaltzen ditu Twitter bidez.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 12: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Eta tagempleoren bidez aukera dago ere timeline berdinean lan eskaintza guztiak jasotzeko. Tresna honek lan arloko tweet guztiak bildu eta zabaltzen ditu; erabiltzaileak kokapenaren araberako eskaintzak bilatu eta lan-arloko bilaketa sakona ere egin ditzake, lanpostu ezberdinen terminoekin.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 13: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

◘ Lana bilatzeko sare sozial espezializatuak

Badaude egun ere lana bilatu, aurkitu eta eskaintzeko beste sare sozial espezializatu batzuk:

Mokik Twitterren baliabideak aprobetxatu egiten ditu. Twitterren kontuaren bidez sar zaitezke plataforma honetara. Ingelesez soilik erabili daiteke momentuz.

Oraintsu sortu da ere Wempleo plataforma, Womenaliak sortutakoa: Womenalia emakume profesionalentzat sortutako sarea da; eta Wempleoren bidez hauentzako lan-eskaintzak bereiztu eta bideratu nahi ditu.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 14: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Workmunity egitasmo euskaldun berria aipatu beharra dago. Oraintsu aurkeztua izan bada ere (2012ko otsailean), berrikuntza handiak dakartza: lan-eskaintza eta networking-a egiteko doako zerbitzua eskaintzen du. Bai enpresek eta bai hautagaiek doan erabil dezakete baliabide hau. Kostu aldetik abantaila honen bidez, merkaturatze azkarra lortzen ari dira eta enpresa txikienak ere gai dira eskaintzak aurkeztu ahal izateko eta hautagaiek ere tresna erabil dezakete. Bai hautagai eta bai hautatzaileek modu errezean eman dezakete izena plataforman. Tresna berria denez orain hasieratik izena emateak pena merezi du.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 15: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

3. Gure kurrikuluma interneten Lan bila bazabiltza, internet eta bereziki sare sozialak aukera berriak aurkitzeko bidea izan daitezke. Baina ekintza honek bi alderdi ditu: gure profila erabil dezakegu gure burua saltzeko eta gaitasunak zabaltzeko; baina argi izan behar dugu ere enpresek bide hau erabiltzen dutela ere hautagai eta langileen profilak ikertzeko. Gero eta gehiago, gainera. Horregatik kontuz ibili behar dugu gure online irudia zaintzen eta egoki adierazten. Interneteko bilatzaileak sarean gutaz dagoen guztia arakatu eta erakusteko gai dira eta beraz, kontutan izan behar dugu edozein jardueratan. Lan eskaintza edo hautagai bat bilatzeko 2.0 webguneak oso baliogarriak dira: mundu osoan zehar profilak eta lanak bilatu ahal izatea, sektore berdineko profesionalen artean harremanak ezartzea eta erabiltzaileen informazio eguneratua jaso ahal izatea dira hauen ezaugarririk nabarmenenak. Beraz, zentzuz jokatu beharra dago gure interneteko irudiari dagokionez: profilak guztiz zabalik ez izatea eta pribatutasun baldintzak ondo ezagutzea eta moldatzea; ematen ditugun datu pertsonalen inguruko arreta izatea …

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 16: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

◘ Gomendioak Lan bila bazabiltza guztiz beharrezkoa duzu sarea erabiltzea zure profila profesionala ezagutzera emateko eta zabaltzeko. Gaur egun dauden erraminta eta baliabideei esker oso erreza da profila sortu eta osatzea. Lan eskaintzak bilatzea ere bai. Baina profila sortzen dugunean gauza batzuk izan behar ditugu kontutan, gure esfortzuengandik ahalik eta etekin handienak lortzeko. Hona hemen gomendio orokor batzuk online profilak egoki osatzeko: • Kurrikulumeko atal guztiak betetzea. Ahalik eta osatua egotea, aukera

gehiago izateko. Azaldu ezazu lan bakoitzean zer egin eta zer lortu zenuen.

• Profilean argazki konprometiturik ez gordetzea eta pribatutasun aldetik hau ondo mugatzea. Profila birtuala lan elkarrizketa batetarako prestatzeko ipintzen dugun arretarekin parekatu daiteke.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 17: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

• Datu pertsonalekin arreta izatea. Kontutan izan zein datu ematen dituzun, erabiliak izan daitezkeelako beste hirugarren baten eskutan.

• Sare ezberdinetan onartzen ditugun lagunak mugatzea eta kontrolatzea. Komenigarria litzateke zerrendak sortzea eta lan edo arlo profesionaleko kontaktuak pertsonalekin ez nahastea.

• Publikoki egiten ditugun adierazpenetan arreta ipintzea.

• Asmo ekonomikoak: kurrikulumetan atal hau betetzea beharrezkoa izaten da. Ordaineko kopuru handia hasieratik eskatzea ez da enpresa kontratatzaileen gustukoa izaten; baina gutxi eskatzeak ere esperientziarik ez izatearen susmoa eman dezake. Sektorean soldatak zein baremotan dauden ondo jakitea komeni da.

• Agiriak eta erreferentziak: garrantzitsuak direnak sartu eta lanpostuarekin harremanatuta daudenak ere bai. Baina horietaz aparte, kontuz ibili gehiegizkoak ez sartzeko.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 18: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

• Premium kontuak: webgune batzuk premium kontuak eskaintzen dituzte eta horiei esker agiriak ateratzeko aukera dago, kurrikuluma nabarmentzeko aukera etab. Batzuetan komeni da honetako profila izatea.

• Zein eskaintzetara ematen duzun izena kontrolatu: langabezian gaudenean edozein eskaintzetara apuntatzeko joera daukagu. Kontuz ibili horrekin: enpresek zenbat eskaintzetan ematen duzun izena ikus dezakete eta gehiegizkoa bada ez zaituzte kontutan hartuko.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 19: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

4. Eta kurrikuluma online agertzeko beste modu batzuk? Mila kurrikulum biltzen dira hautatzaileen mahaietan eta hautagaiek ezberdindu eta beraien profila nabarmendu beharrean daude. Gaur egun badaude nahiko erraminta gure kurrikuluma modu grafiko erakargarriago batez azaltzeko. Hona hemen ideia batzuk eta baliabide horiek eskaintzen dituzten aplikazioak:

◘ Infografiak Zergatik ez animatu eta datu guztiak grafiko baten adierazi? Badaude aplikazio batzuk zure profilaren datu publikoak lana bilatzeko webgune batetik har ditzaketenak (LinkedInetik, adibidez) eta hauek modu erakargarriago baten erakutsi grafismoa erabiliz.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 20: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Cvgram

• Gaitasunak agertzeko komenigarriagoa.

• Facebook edo LinkedIneko profilekin eman dezakegu izena.

• Txantiloi ezberdinak aukeratzerik ez dago, baina bai ordea koloreak eta letra tipoak aldatzeko.

• Pdf bat sor dezake ere emaitzarekin.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 21: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Vizualize.me

• LinkedIneko profilaren bidez ematen da izena eta hortik hartzen ditu datu guztiak ere. • Txantiloi ezberdinen bidez datuak erakusteko modua aukeratu daiteke. • Beste aukera gehiago ematen ditu ere: adibidez, sortutako infografiarekin kamiseta bat izateko.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 22: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Re.vu

• Infografia eta testuzko kurrikuluma lotzen ditu • LinkedIneko profiletik har ditzake datuak • Aukera asko ematen ditu, bai kurrikuluma modu klasikoan erakusteko, edo bai era kreatiboago

batetan • QR kode bat sortzeko aukera ematen du, edozein orrialdetan sartzeko • Ez da estetikoki hain erakargarria

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 23: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Issuu

• Gure lanak aurkezpen edo PDF formatoan bihurtzen ditu.

• Blog edo webgune baten sartzeko eta partekatzeko aukera dago.

◘ Porfolioak Gure lan esparrua kreatiboagoa bada edo erakusteko moduko lanak sortzen baditugu, badaude ere online porfolioak sortzeko erramintak:

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 24: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Calameo

• Pdf fitxategiak online argitalpenetan bihurtzen ditu ere.

• Isuuk baino fitxategi formato gehiago onartzen ditu: .PDF, .DOC, .RTF, .PPT, .PPS, .XLS, .ODT, .OTT, .SXW, .STW, .ODP, .OTP, .SXI, .STI, .ODS, .OTS, .SXC, .STC eta .TXT.

• Gure fitxategi berriaren formatoa aukeratu dezakegu ere.

• Beste webgune, blog etab batetan partekatzeko aukera dago.

• Flash erabiltzen du.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 25: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Identyme

• Txartela edo aurkezpen digitala sortzeko erreminta, laburpen bat, gure kontaktua eta porfolio txiki bat erantsiz.

• Itxuraz erakargarria da. • Informazioa errez partekatzeko aukera ematen du. • Sare sozial batzuen profiletik har ditzake datuak.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 26: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

◘ Gaitasunak agertzeko herramintak Egindako ikasketa eta lortutako lan esperientziez gain, enpresek gero eta balio gehiago ematen dizkiete hautagaien gaitasun eta trebesiei. Hauek online formatoan agertzeko tresna ezberdinak sortu dira ere:

Cuvitt

• Gaitasun sozialak, talentuak eta asmoak ager daitezke honen bidez.

• Grafikoa eta estetikoki argia da.

• Luzea, hala ere, datu guztiak osatzeko.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 27: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Marketyou

• Kurrikuluma osatzeko baliogarria • Facebook eta LinkedIneko profiletatik har

dezake informazioa • Enpresek zein neurritan hartzen gaituzten

kontutan eta gure kurrikulumeko zein ataletan hobetu behar dugun esaten digu

• Puntuaketa lortzen dugu, 1etik 100era • Lortutako emaitzak gure sare sozialetako

profiletan partekatu ditzakegu • PDF fitxategi batetan txostena ere lor

dezakegu, non azpimarratzen diren zeintzuk diren gure gaitasun eta trebetasunik nabarmenenak

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 28: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Aipatzekoa ere TwiCVer herraminta: sare sozialen arloan lana bilatzen dutenentzat aproposa, agian.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 29: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

◘ Bisita txartela

Oso garrantzitsua da euskarri fisiko bat izatea interesatzen zaigun jendeari emateko. Horrela, elkarrizketa batera goazela edo edozein lekutan kontaktu bat egiten badugu, gu gogoratuko duten zerbait banatuko dugu:

Moo

• Sektore ezberdinen arabera txartelak egiteko diseinu ezberdinak aukeratu ditzakezu.

• Txartelan agertzen den informazioa guztiak norberak sartzen du.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 30: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

◘ Bideokurrikulumak

Mundu digitalak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatu daitezke eta bideokurrikuluma erabili gure izaera eta irudia azaltzeko. Bideokurrikuluma bideoz egindako hautagaiaren aurkezpena da: honetan ikasketa, hizkuntzen ezagutza, lan esperientzia eta asmoak ager daitezke laburbilduta; baina nola azalpen hori nola egin erabakiorra da nabarmentzeko eta emaitza on bat sortzeko. Bideokurrikuluma norberaren iragarkia balitz moduan hartu behar dugu eta beraz, arreta handia ipini ezaugarri guztietan. Egun, badago empresa profesional ugari bideokurrikulumak sortzen dituztenak. Baina guk ere gure kabuz lan polita eta erakusteko modukoa sor dezakegu; bideokamara hartuta, arreta ipini detaile batzuk zaintzen, oso argi izan hasieratik zein mezu bota nahi dugun eta modu txukunean editatzen saiatu. Hemen lagungarri izan daitezkeen gomendio batzuk :

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 31: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

• Grabatzen hasi baino lehen helburuak ondo pentsatu eta galdera batzuk erantzuten saiatu:

• Beharrezkoa duzu formato hau erabiltzea? Zer lortu nahi duzu? Ze zentsazio sortu nahi duzu? barregarria izatea atentzioa deitzeko, zuzeneko lan-elkarrizketa baterako deialdia jasotzea…

• Zer azpimarratu nahi duzu formato honen bidez? • Badago ezaugarriren bat formato honetan adierazi dezakezuna

paperean baino hobeto?

• Bideoa askorik ez luzatzea: 2-3 minutu nahikoak izan behar dute.

• Arreta ipini ezaugarri teknikoetan: argi eta kokapen egokia, soinu eta enkuadre onak…

• Zure irudia eta itxura zaindu. Azken finean, hautatzaileek hori ikusiko dute. Pentsatu lan-elkarrizketa batera zoazela.

• Mezua: ondo pentsatu zabalduko duzun mezua eta gidoi bat sortu hasi aurretik; ez jarri bapatean kamararen aurrean zer esango duzun jakin gabe.

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 32: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

• Hasi baino lehen moldatu botako duzun mezua bilatzen ari zaren lan esparrura: ez da berdina irakasle izateko lan bat bilatzea edo injenieritza arlokoa, adibidez.

• Kreatiboa izan eta ausartu! Badago gauza berdina esateko modu ezberdin asko eta saiatu atentzioa sustatzen duen bat erabiltzen.

• Bideoa aukera ona da zuzenean gaitasunak erakusteko: hizkuntzak menperatzen dituzula, kantatzen, dantzatzen dakizula edo musika tresnaren bat jotzen duzula azpimarratzeko…

• Bideoa ondo eta txukun editatu; arreta handia jarri musika aukeratzerakoan, titulu eta errotulazioan, agertuko diren irudi eta planoetan…

• Zure datuak ematea ez ahaztu! Izena, telefonoa edo posta elektroniko helbidea. Nola jarriko dira zurekin harremanetan bestela? Errotulu batekin ez bada, idatzita agertzea eta irudi baten erakustea behintzat.

• Behin osatuta dagoenean, bidali pieza enpresetara, baina zabaldu ere posta elektroniko bidez zure ezagunen artean eta sare sozialen bidez (YouTuben eskegi, adibidez eta veste profiletan zabaldu).

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 33: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Hemen adibide on batzuk: * Sakatu irudi bakoitzaren gainean esteka zabaltzeko

Zoragarriak, ezta?

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Page 34: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Gogoratu: • Lana bilatzeko ekintza tradizionalak eta online munduan

bideratutakoak egoki konbinatu daitezke. • Profilak zabaldu lana bilatzeko online plataforma

ezberdinetan eta datu guztiak ahalik eta hoberen osatu. • Zure lan konkretuarekin harremanatuta dagoen

bilatzaileren bat ote dagoen ikertu eta jarraitu. • Zaindu zure online irudia: sare sozialetan publikoki egin eta

zabaltzen duzuna… • Ondo osatu zure online kurrikuluma eta saiatu tresna

berritzaile hoietatik ere probetxua ateratzen. Aukera asko eta ezberdinak daude.

• Zure kontaktuen artean zabaldu lana bilatzen zaudela. Lan eskaintza gehienak kontaktuen bidez zabaltzen baitira.

• Garrantzitsuena: ez etsitu!

Page 35: Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Zorte on eta eskerrik asko!!

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak