Gazteentzako gida didaktikoa · guruan egoera zailak bizi dituzten pertsonak aurkitzeko....

8
Gazteentzako gida didaktikoa Kanpaina Instituzionala 2017-2018

Transcript of Gazteentzako gida didaktikoa · guruan egoera zailak bizi dituzten pertsonak aurkitzeko....

Page 1: Gazteentzako gida didaktikoa · guruan egoera zailak bizi dituzten pertsonak aurkitzeko. Prekarietateak eta lan faltak arazo ... gizon eta emakumeak gara. Jainkoarekiko konpromisoa

Gazteentzakogida didaktikoa

Kanpaina Instituzionala2017-2018

Page 2: Gazteentzako gida didaktikoa · guruan egoera zailak bizi dituzten pertsonak aurkitzeko. Prekarietateak eta lan faltak arazo ... gizon eta emakumeak gara. Jainkoarekiko konpromisoa

2

Konpromiso falta da gure gizartearen ezaugarrietako bat; gaur egun ia dena da “denbora apur ba-terako”. Belaunaldi berriek uste dute familia, lagun, ikastetxe edo lanarekiko konpromisoa ez dela garrantzitsua.

Gaur egun, konpromisoaz hitz egiteak kutsu kontserbadorea eta zaharkitua dauka. Gaur egun, konpromisoaz hitz egitea kontrakorrontean joatea da. Gu, Caritasen, konpromisoaz ari gara, baina konpromiso berezi batez. Oinarria Ebanjelioan duen kristau konpromisoaz ari gara, besteekin eta besteentzat izateaz. Familian sortzen den konpromisoa, komunitatean garatzen dena, Jainkoareki-ko harremanean jaio eta elikatzen den espiritualtasun zehatz batekin.

Gida txiki honetan jarduera batzuk aurkituko dituzu, gazteei konpromisoaren balioa irakasteko, Ca-ritasen ulertzen dugun moduan. Maitasuna eta konpromisoa eskutik eramango dituen bizimodu bat partekatzea da gakoa. Gazte guztiak dira protagonista, eta beren ekintzek besteengan duten eragina deskubrituko dute:

Aurkezten ditugun jarduerek kristau konpromisoa irakatsi eta balioak sendotu nahi dituzte:

Konpromisoa gizartearen eraldaketarako motorra dela

ikusaraztea.

Konpromisoaren balioa sustatzea: Egiteko kolektiboaren

kontzientzia elikatzea.

Konpromisoaren bizipena berriztatu eta sendotzea: Kontrakorrontean

joatera ausartzea.

I. Aurkezpena

II. Animatzaile/hezitzailearentzako gidoia

Anaitasuna: “Hauxe da nire manamendua: Elkar maita dezazuela, nik maitatu zaituztedan beza-la.” (Jn 15, 12-16). Hurkoa maitatzen ikastea, eta besteari esatea: Ez dut zutaz paso egiten, zugatik kezkatzen naiz.

Aniztasuna: “Baina bakoitzari Espirituaren adierazpena ematen zaio, denon ongizaterako.” (Korin-tiarrak 12, 7). Gure dohainak denon ongizaterako erabiltzen ditugunean, indarra hartzen dute eta biderkatu egiten dira.

Konstantzia: “Orduan, tente eraman ahal izango duzu burua; ongi oinarritua, eta ez zara ezeren bel-dur izango.” (Job 11, 15). Pazientzia eduki behar da, eta lehenengo zailtasunak aurkitzen ditugunean konfiantza izan.

Ahalegina: “Nekatuari indarrak berritzen dizkio,ezinduari ahalmena bihurt-zen.” (Isaías 40, 29-31). Besteei laguntzen diedanean, nire ahaleginari balioa ematen diot eta nire eskuzabaltasuna areagotzen da.

Doakotasuna: “Doan jaso duzuena, doan eman ezazue.” (Mt 10, 7-15). Lagunt-zen ikasten dut, trukean ezer Materialaik jaso beharrik gabe.

Zure ahalegina denon atsegina kanpainaren bidez, zera lortu nahi du Caritasek:

Page 3: Gazteentzako gida didaktikoa · guruan egoera zailak bizi dituzten pertsonak aurkitzeko. Prekarietateak eta lan faltak arazo ... gizon eta emakumeak gara. Jainkoarekiko konpromisoa

3

HELBURUAGeure barnera begiratzeko gonbidapena, garrantzitsuak ez diren gauzak albo batera utziz. Gure barneko lorategia haztea, gugan egia osoa hazteko.

MATERIALAPapera, luma eta kutxa.

GARAPENAAnimatzaile edo hezitzaileak isilean egoteko eskatuko die gazteei, hobetu edo zuzendu nahiko luketen horren inguruan hausnarketa egiteko. Ondoren, paper batean idatziko dute. “Zera gainditu nahiko nuke...”; “...honetaz damutzen naiz:…” “nik daukadan arazoa da…” eta antzeko mezuak kutxa edo zapi batean utziko dira. Txandaka, ausaz aterako dituzte mezuak eta ozenki irakurriko dituzte, denen artean komentatzeko. Animatzaile edo hezitzaileak pista batzuk emango ditu egiaren bidetik urruntzen gaituzten eta traba egiten diguten gauza horiek alde batzera uzteko. Gazteek ere parte hartu dezakete, beren esperientzien berri emanez.

ERRONKAEgia zure lelo bilaka ezazu.

ONDORIOAAutokritikarako gaitasuna garatzea eta geure akatsak antzematea ona da pertsona gisa heldu eta hobetzeko. Ez dugu egia aurkitzearen beldur izan behar, izan ere, «Egia bilatzen duenak Jainkoa bilatzen du, nahita zein ez» (Edith Stein – Gurutzeko Saindu Benediktarra).

III. Jarduerak

1. Ireki zure bihotza

Nork bere buruarekin daukan konpromisoa

«Gure barneko gizakian datza Egia», San Agustin.

Page 4: Gazteentzako gida didaktikoa · guruan egoera zailak bizi dituzten pertsonak aurkitzeko. Prekarietateak eta lan faltak arazo ... gizon eta emakumeak gara. Jainkoarekiko konpromisoa

4

HELBURUAErrukia, kontsolamendua eta konpro-misoa sortzea. Gazteak inplikatzea ko-munitateak behartsuenen alde egiten di-tuen jardueretan.

(Lucas 10, 25, 29, 30, 33-37).

MATERIALAZure ahalegina denon atsegina bideoa aurkezteko ikus-entzunezko materiala (2 minutu).

GARAPENAAnimatzaile edo hezitzaileak aurkezpen hitz batzuk esan ditu kanpainaren aurkezpenean. Ondoren, bideoa jarri eta utzi minutu batzuk, gazteek hausnarketa egin dezaten. Gero, galde-tu zein irudik egin dien inpresio gehien. Gazteek erantzungo dute eta haien artean iritziak eta inpresioak partekatuko dituzte. Animatzaile edo hezitzaileak gai batzuk planteatu ditu az-terketan sakontzeko: Zer aldatu behar dugu gure gizartean bazterkeria egoerarik ez egoteko? Zer konponbide ematen ditu kristau komunitateak? Nola jardun dezakegu gauzak hobetzeko?

ERRONKAZure kritika konstruktiboa izan dadila.

ONDORIOAGure mendebaldeko gizarte konplexua ez da perfektua. Ez da askorik bilatu behar gure in-guruan egoera zailak bizi dituzten pertsonak aurkitzeko. Prekarietateak eta lan faltak arazo sozial larriak sortzen dituzte, baina baita axolagabetasuna eta maitasun eza ere. Hurkoari begiratzea, arazoak dituenean, eta maitasunez laguntza ematea, hori da kristauaren egitekoa.

(Mateo 25, 35-45)

III. Jarduerak

2. Aldatu zure begirada

Besteekin dugun konpromisoa

«Pertsonak epaitzen ari bazara, ez daukazu maitatzeko astirik»,Ama Teresa Kalkutakoa.

Page 5: Gazteentzako gida didaktikoa · guruan egoera zailak bizi dituzten pertsonak aurkitzeko. Prekarietateak eta lan faltak arazo ... gizon eta emakumeak gara. Jainkoarekiko konpromisoa

5

3. Daukadana behar al dut?

HELBURUAKontsumoak bizitzaren eremu guztietan hartu duen gehiegizko indarraz ohartzea. Bizimodu xumeago bat proposatzea, gizakien esplotazioa saihesteko eta baliabide naturalak ez xahutzeko.

MATERIALAArkatza eta papera.

GARAPENAAnimatzaile edo hezitzaileak objektuen zerrenda egingo du: Kamisetak, zapatilak, prakak, bi-deo-jokoak, osagarriak... Gazte bakoitzak objektu bakoitzeko daukan kopurua idatziko du. Behin zerrenda hori eginda, animatzaile edo hezitzaileak eskatuko die objektu horien erabi-leraren inguruko hausnarketa egiteko: Ba al dakizu zenbat gauza dituzun armairuan? Zer daukazu eta zer erabiltzen duzu? Gazteak konturatuko dira dituzten gauza asko ez dituztela erabiltzen. Animatzaile edo hezitzaileak azalduko du zein nolako eragin ekonomikoa, eta giza eta ingurumen eragina daukan hori guztia banatu eta birziklatzeak. Estreinatu ere egin ez di-tuzun gauzak dituzu? Gauza horietako zenbat ez dituzu erabiltzen?

ERRONKABizimodu xumeagoa hartzea, kontsumoa bi-zitzaren zentroa izan gabe.

ONDORIOAKonturatuko gara horietako zenbat gauza ez ditugun behar izan eta ondorioztatuko dugu objektu asko edukitzeak mendeko-tasuna sortzen duela eta ez duela zorio-na bermatzen.

Naturarekiko konpromisoa

«Gauza gutxi behar dut, eta behar ditudan apurrak ere, gutxi behar ditut», San Frantzisko Asiskoa

Page 6: Gazteentzako gida didaktikoa · guruan egoera zailak bizi dituzten pertsonak aurkitzeko. Prekarietateak eta lan faltak arazo ... gizon eta emakumeak gara. Jainkoarekiko konpromisoa

6

HELBURUAJainkoaren konpromisoa besteenganako mai-tasun konpromisoa dela ohartzea, bakoitzaren askatasunaren izenean soilik har daitekeena.

MATERIALAEz da materialik behar.

GARAPENAAnimatzaile edo hezitzaileak 3 edo 4 pertsonako taldeak egingo ditu. Talde bakoitzari paper bat entregatuko zaio. Erditik zatitutako 5 esaldi daude. Parte-hartzaileek esaldiak ondo osatu beharko dituzte eta esanahia komentatu.

— Konpromisoa ekintza bat da, /ez hitz soil bat. Jean-Paul Sartre

— Askatasuna ez da konpromisorik eza, baizik eta / geuretzako onena den aukerarekin konpromisoa hartzeko gaitasuna. Paulo Coelho

— Konpromisoa bizitza alferrik galdu nahi ez dutenen erantzun ausarta da, / historia pertsonal eta sozialaren protagonista izan nahi dutenena. Juan Pablo II

— Geure barruan espazio bat landu behar dugu /konpromisoari zentzua emateko. Frantzisko Aita Santua

— Ez naiz etorri zerbitzatu nazaten, / zerbitzatzera baizik. Mateo 20, 28

ERRONKASortu, zure hitzekin, Jainkoarekin duzun konpromisoa definitzeko esaldi bat.

ONDORIOAJainkoaren arabera egindakoak, bere laguntasuna onartzeko edo ez onartzeko aukera dugun gizon eta emakumeak gara. Jainkoarekiko konpromisoa bizi osorako da:

Nirekin etorri nahi duenak bere buruari uko egin diezaiola, bere gurutzea aldean har dezala eta jarrai diezadala. (Mateo 16, 24-28).

III. Jarduerak

4. Konpromiso garaia

Konpromisoak jainkoarekin

«Eta zuek, nor esaten duzue naizela?», Mateo 16.

Page 7: Gazteentzako gida didaktikoa · guruan egoera zailak bizi dituzten pertsonak aurkitzeko. Prekarietateak eta lan faltak arazo ... gizon eta emakumeak gara. Jainkoarekiko konpromisoa

7

Otoitzerako

GIROTZEAIsiltasunerako tarte bat hartzea, entzun eta barneratzeko. Leku lasai bat, musika eta irudiak bilatu.

GARAPENAOzenki edo bakoitzak berea irakurri ostean, animatzaile edo hezitzaileak galdera batzuk plan-teatuko ditu:

— Zer esan nahi du ebanjelio bizidunak?

— Zer esan nahi du munduari argia eta zaporea emateak?

— Zer da piztutako lanpara bat izatea?

Guztien artean ekintza konkretuak definituko ditugu, konpromisoa dugun kristauak izateko.

Jesusek gure izenez deitu eta jarraitzeko eskatuko baligu: “Etorri, jarraitu niri”:

— Zein izango litzateke nire erantzuna?

— Erantzunik ematen uzten ez didan zerbait badago?

— Zer egin dezaket mundua hobetzeko kualitate eta dohainekin?

— Nola har dezaket konpromisoa nire errealitatearekin, nire gertuko jendearekin?

— Gure mundua, denon etxea iraunkorrago bihurtzeko ekarpenen bat egin al dezaket?

— Keinu edo ekimenen bat martxan jarri al dezakegu besteentzako argia izateko?

Frantzisko Aita Santuaren homiliari buruzko hausnarketa (2014ko otsailaren 2a)

Bataiatuta gauden guztiok dizipulu eta misiolariak gara eta ebanjelio bizidun bihurtzera deituta gaude: Bizitza santuaren bidez, “zaporea” emango dugu giro desberdinetan eta ustelkeriatik babestuko ditugu, gatzak egiten duen moduan; eta Kristoren argia karitate berezi baten testigantzarekin eramango dugu. Baina kristauok zaporea galtzen badugu eta gatz eta argiaren presentzia itzaltzen badugu, eraginkortasuna galduko dugu. Zein polita den munduari argia emateko egiteko hori! Baina guk daukagun egiteko bat da. Polita da! Jesusengandik jaso dugun argia mantentzea ere oso polita da. Gordetzea. Zaintzea. Kristauok argiz betetako pertsonak izan beharko ginateke, argia eraman eta ematen dugunak. Gurea ez den argia, baina Jainkoaren oparia dena, Jesusen oparia. Eta guk aurrera eramaten dugu argi hori. Kristauak argi hori itzaltzen badu, bere bizitzak ez dauka zentzurik: Kristaua izenez baino ez da izango, argia eramaten ez duena, zentzurik gabeko bizitza bizi duena. Baina nik zera galdetu nahi dizuet orain: nola bizi nahi duzue zuek? Piztutako lanpara edo itzalitako lanpara gisa? Piztuta edo itzalita? Nola bizi nahi duzue? Ez dut ondo entzuten hemendik! Nola? Piztutako lanpara, ezta? Jainkoa da argi hori ematen diguna, eta guk besteei ematen dieguna. Piztutako lanpara! Hori da kristau bokazioa.

Page 8: Gazteentzako gida didaktikoa · guruan egoera zailak bizi dituzten pertsonak aurkitzeko. Prekarietateak eta lan faltak arazo ... gizon eta emakumeak gara. Jainkoarekiko konpromisoa

Meditaziorako abestia

http://acordes.lacuerda.net/hermana_glenda/en_mi_getsemani

En mi Getsemaní - Glenda Ahizpa

Elkarrekin zure bila (zatia) - Antonio Botana

Otoitzerako

Nire beldurrez, nire ziurgabetasunaz harago, Nire erantzuna eman nahi dizutHemen nago zure borondatea egitekoNire maitasuna zuri baiezkoa ematea izango da, beti (leloa).

Hemen gaude, Jesus Jauna: Elkarrekin zure bila.Hemen gaude, bihotza askatasuna bila.Hemen gaude, Jauna, elkarrekin lagun gisa. Elkarrekin.Zuk esan zenuen elkarrekin dabiltzanen erdian zaudela.Jesus Jauna, elkarrekin eta ortozik gaude.Elkarrekin eta bidea egiteko gogoz, basamortutik ibiltzeko gogoz. Elkarrekin, herri bakar gisa, elkarrekin.Elkarrekin, multzoa osatuz.Jesus Jauna, eman iezaguzu indarra elkarrekin bidea egiteko.Eman iezaguzu, Jesus Jauna, elkarrekin gaudela jakitearen poza. Eman iezaguzu, Jesus Jauna, ondoko anaia-arreben gozamena.Eman iezaguzu, Jesus Jauna, komunitatean bila ari direnen poza.

Meditaziorako testua

ONDORIOAFrantzisko Aita Santuak pilak jartzeko eskatu digu, argiz betetako pertsona izateko; hitz egiteaz gain, komunitatearentzako lan egiten duen pertsona. Maitasuna eta ekintza, zerbitzu bihurtzen dira.

www.caritasbi.org