IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU...

12
IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU SARRERA Biluztuz jantzijardunaldietan identitateei buruzko eztabaidan landu ziren eduki nagusiak jaso ditugu dokumentu honetan. Gaiari lau mahaitan heldu zitzaion eta hizlariek landu zituzten edukiak abiapuntutzat hartu eta hona ekarri ditugu, laburbilduta, jardunaldien ostean sortu diren edo landu gabe geratu ziren gaien inguruan hausnartzeko. Gure praktika feministan eragiten duten gaietan jarri nahi dugu atentzioa, menperatzean, esplotazioan, zapalkuntzan oinarritzen diren sexuen arteko harreman sozialak eraldatzeko eta borrokatzeko, Euskal Herriko subjektu feministak eratzen lagunduko diguten gaietan, . Euskal Herriko askapen nazionala eta soziala batzen dituen beharrezko borrokan aurrera egiten lagunduko diguten gaietan, alegia. Ekarpen teorikoak eta esperientzia praktikoak teorizismoetatik aldendutako hausnarketan batu behar ditugu, subjektu feministak garenez gero, gure praktika politikoan zuzenean eragiten duten aspektuak argitu behar ditugu. Identitateei buruzko eztabaida oinarrizkoa izan da eta 80 1 ko hamarkadatik aurrerako teoria feministaren eta mugimendu feministaren garapena baldintzatu du, izan ere, orduan azaleratu zen emakumeen arteko bereizkerien auzia, arraza eta sexu aukera nabarmenduta (klaseen arteko- bereizkeriek hasieratik bereizi zuten feminismoa: feminismo liberala - feminismo sozialista). Hori horrela, esan genezake feminismoaren baitan eztabaida beti izan dela, azken batean, hor egon dira galdera hauek: zer da emakumea?, zer da emakume izatea? zerk egiten gaitu emakume?, Filosofiaren historiatik berreskuratu diren ideia feministen hastapena dakarten sofista greziarrek egin zituzten eta gaur egungo nerabeek ere egiten dituzte. Eztabaidaren zergatiak: Lehenik eta behin, gaur egun, subjektu feministei buruzko eztabaidaz ari garenean, identitate indibidual eta kolektiboaren inguruan berba egiten dugu. Horrekin argi utzi nahi dugu, gure ikuspuntuaren arabera, identitateari buruzko eztabaidaren interesa termino politikoetan kokatzea dela bai baitirudi eztabaida feministetan une honetan subjektu politiko terminoa ordezkatu nahi dela. Identitatea ulertzen badugu kolektibo bateko partaide izatearen sentimendu subjektibo gisa, norbere esperientzia (batez ere sexualitatearena) eta desberdintasunak azpimarratuko dira (emakumeen eta gizonen artekoak, baita emakumeen artekoak ere). Horregatik, bada, identitateei buruzko eztabaida, ezinbestean subjektu politiko eta bereizkerien inguruan kokatzen dugu. Eztabaidak joera feminista berria azaleratu du, postfeminismoa, transfeminismoa. Ezarritako sexu-diskurtsoaren kritikan oinarritzen diren teoriak eta praktikak dituzten kolektiboak dira, (heteroaraua ). Arauen diskurtsoa desegitea eta identitatearen bilakaera planteatzen dute. Mugimendu feministari berari ere galdegiten diote talde feminista hauek, mugimendu feministaren baitan dauden beste joera feminista batzuek emakumeentzat proposatzen dituzten subjektu politikoak arbuiatzen dituzte. Praktika feministan sexualitateak daukan nagusitasunak, horrek daukan dimentsio 1 “Teoria feminista” eta “mugimendu feminista” bereizten ditugunean, “feminismoen”, “mugimendu feministaren” agerpen eta bilakaeran ekarpen teorikoen eta praktika politiko feministaren arteko elkarreragina adierazi nahi dugu. Hau da, arlo zientifiko - akademikoan ari ziren emakumeak hasi ziren ekarpen teorikoak egiten eta aldi berean militante feministak ziren, nolabaiteko kontzientzia zuten edo errebindikazio feministek erakartzen zituzten, praktika politiko bati nolabait erantzuten diote eta hari ematen diote bueltan. Feminismoaren ezaugarritzat hartu izan den teoriaren eta praktikaren arteko lotura estu horrek zer pentsa ere eman diezaguke. Elkarrekiko lotura hori apurtuz joango da, zenbait errebindikazio eta eskakizun feminista “instituzionalizatzen” diren heinean.

Transcript of IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU...

Page 1: IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU …bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11... · ^Emakumea _ naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat

IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU SARRERA

“Biluztuz jantzi” jardunaldietan identitateei buruzko eztabaidan landu ziren eduki nagusiak jaso ditugu dokumentu honetan. Gaiari lau mahaitan heldu zitzaion eta hizlariek landu zituzten edukiak abiapuntutzat hartu eta hona ekarri ditugu, laburbilduta, jardunaldien ostean sortu diren edo landu gabe geratu ziren gaien inguruan hausnartzeko.

Gure praktika feministan eragiten duten gaietan jarri nahi dugu atentzioa, menperatzean,

esplotazioan, zapalkuntzan oinarritzen diren sexuen arteko harreman sozialak eraldatzeko eta borrokatzeko, Euskal Herriko subjektu feministak eratzen lagunduko diguten gaietan, . Euskal Herriko askapen nazionala eta soziala batzen dituen beharrezko borrokan aurrera egiten lagunduko diguten gaietan, alegia.

Ekarpen teorikoak eta esperientzia praktikoak teorizismoetatik aldendutako hausnarketan batu

behar ditugu, subjektu feministak garenez gero, gure praktika politikoan zuzenean eragiten duten aspektuak argitu behar ditugu.

Identitateei buruzko eztabaida oinarrizkoa izan da eta 801ko hamarkadatik aurrerako teoria

feministaren eta mugimendu feministaren garapena baldintzatu du, izan ere, orduan azaleratu zen emakumeen arteko bereizkerien auzia, arraza eta sexu aukera nabarmenduta (klaseen arteko-bereizkeriek hasieratik bereizi zuten feminismoa: feminismo liberala - feminismo sozialista). Hori horrela, esan genezake feminismoaren baitan eztabaida beti izan dela, azken batean, hor egon dira galdera hauek: zer da emakumea?, zer da emakume izatea? zerk egiten gaitu emakume?, Filosofiaren historiatik berreskuratu diren ideia feministen hastapena dakarten sofista greziarrek egin zituzten eta gaur egungo nerabeek ere egiten dituzte. Eztabaidaren zergatiak:

Lehenik eta behin, gaur egun, subjektu feministei buruzko eztabaidaz ari garenean, identitate indibidual eta kolektiboaren inguruan berba egiten dugu. Horrekin argi utzi nahi dugu, gure ikuspuntuaren arabera, identitateari buruzko eztabaidaren interesa termino politikoetan kokatzea dela bai baitirudi eztabaida feministetan une honetan subjektu politiko terminoa ordezkatu nahi dela. Identitatea ulertzen badugu kolektibo bateko partaide izatearen sentimendu subjektibo gisa, norbere esperientzia (batez ere sexualitatearena) eta desberdintasunak azpimarratuko dira (emakumeen eta gizonen artekoak, baita emakumeen artekoak ere). Horregatik, bada, identitateei buruzko eztabaida, ezinbestean subjektu politiko eta bereizkerien inguruan kokatzen dugu.

Eztabaidak joera feminista berria azaleratu du, postfeminismoa, transfeminismoa. Ezarritako sexu-diskurtsoaren kritikan oinarritzen diren teoriak eta praktikak dituzten kolektiboak dira, (heteroaraua ). Arauen diskurtsoa desegitea eta identitatearen bilakaera planteatzen dute. Mugimendu feministari berari ere galdegiten diote talde feminista hauek, mugimendu feministaren baitan dauden beste joera feminista batzuek emakumeentzat proposatzen dituzten subjektu politikoak arbuiatzen dituzte. Praktika feministan sexualitateak daukan nagusitasunak, horrek daukan dimentsio

1 “Teoria feminista” eta “mugimendu feminista” bereizten ditugunean, “feminismoen”, “mugimendu feministaren” agerpen eta bilakaeran ekarpen teorikoen eta praktika politiko feministaren arteko elkarreragina adierazi nahi dugu. Hau da, arlo zientifiko - akademikoan ari ziren emakumeak hasi ziren ekarpen teorikoak egiten eta aldi berean militante feministak ziren, nolabaiteko kontzientzia zuten edo errebindikazio feministek erakartzen zituzten, praktika politiko bati nolabait erantzuten diote eta hari ematen diote bueltan. Feminismoaren ezaugarritzat hartu izan den teoriaren eta praktikaren arteko lotura estu horrek zer pentsa ere eman diezaguke. Elkarrekiko lotura hori apurtuz joango da, zenbait errebindikazio eta eskakizun feminista “instituzionalizatzen” diren heinean.

Page 2: IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU …bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11... · ^Emakumea _ naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat

politikoari buruz eta dakartzan subjektu eta praktika feministei buruz hausnarketa egitera eraman behar gaitu.

Gure planteamendu feminista ikuspuntu teoriko-praktikoaren arabera gaurkotzen, fintzen, sendotzen, sakontzen lagunduko du. Eztabaida beharrizan praktiko batetik dator: subjektu feministak eratzea Euskal Herrian, egungo testuinguru ekonomiko, politiko eta ideologikoari egokituak, testuinguru horretan kokatzen baita borroka feminista, sexuen arteko harreman sozial partekatuen aldeko borroka gisa ulertuta. Jendarte patriarkalak ezartzen dituen sexuen arteko botere-harreman sozialak ezin dira bakandu sistema kapitalistak bere aldi neoliberalean ezartzen dituen gainerako botere-harreman sozialetatik: klase eta nazio harremanetatik.

Eztabaidaren helburuak

Mugimendu feministan eragin dituzten ekarpen feministak, teoriak, azterketak eta proposamenak ezagutu. Subjektu politikoak diren subjektu feministen oinarrizko osagai gisa identitatea zentratu dutenak nabarmendu. Genero/sexua identitateen diskurtso patriarkalarekiko zabaldu dituzten hausturak zein izan diren ikusi, ideologia patriarkalaren oinarriak nolatan jartzen dituzten kolokan, kritika politiko feminista gaurkotuz. Subjektu politikoa definitzean identitateen eztabaidak mugimendu feministan bertan eragin dituen hausturak ikusi: “emakumea” kategoria unibertsalaren ideiatik, klase, arraza, etnia, kultura, nazioa edota sexu-aukera direla eta, emakumeen arteko bereizkerien ideiara.

Subjektu feministei buruzko eztabaida politikoa Euskal Herriaren egungo testuinguruan kokatu, hau da, genero/sexuaren identitateen dimentsio politikoa, gainerako identitate sozialekiko elkarloturan (klasea, nazioa, sexu-aukera).

Egungo Euskal Herriaren koordenatu politiko, ekonomiko eta ideologikoetan kokatu subjektu feministen eraikuntza, hau da, borroka feminista testuinguruan kokatu. Bilgune Feministaren estrategia politikoa gaurkotu.

1-IDENTITATEAK MUGIMENDU FEMINISTAREN BAITAN2

Nola heldu zaion eztabaidari Identitateari buruzko eztabaidak pentsamendu eta praktika feminista markatu ditu, mugimendu feministaren bigarren olatuak indarra hartu zuen hirurogei eta hirurogeita hamar urteetatik aurrera. Identitatearen auzia “emakume” subjektuari eta subjektu “feministari” buruzko eztabaidarekin lotuta azaltzen da, emakumeen askapenaren aldeko subjektu gisa. Gizonen aldean emakumea zerk jartzen duen bigarren mailan definitu nahi da eta berezikeriak zertan oinarritzen diren zehaztu nahi da. Hirurogeita hamar urteetako ekarpen nagusi bat izan zen “gizon” eta “emakume” izatearen esangura naturalizatzeko joera zalantzan jartzea eta horrekin batera, sexu bati eta besteari egotzitako jokaera eta balioak. Simone de Beauvoiren esaldi ezaguna jarraituz, “ez gara jaio emakume, emakume izatera heltzen gara”, feministek agerian jarri zuten sexu-bereizkerien eta identitateen eraikuntza

sozialen prozesua.3

2 Alicia Reigada Olaizolaren hitzaldia. 3 Honi buruz gehitu nahi da kritika feminista, Antropologian adibidez, ideologia patriarkalaren kritika politikoa aldi berean osatzen duten honako aspektu hauetan kokatzen dela: sexuaren kategorien naturalizazioa, Aliciak esan duen eran; kategoria horien asimetria (arra/emea), hau da, sexuen arteko kategorien aukera (tarteko beste sexu-kategoria batzuk), aldagarritasuna, bai anatomikoa, bai fisiologikoa, baita soziokulturala ere; azkenik, desberdintasunek dakartzaten botere-harremanak, hau da, sexuen arteko harreman sozialetan osagarritasuna botere-terminoetan ezartzen da.

Page 3: IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU …bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11... · ^Emakumea _ naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat

“Emakumea” naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat hartzen bada, “emakume” izatearen unibertsaltasuna, unibertsalki onartzen den bigarren mailako posizio soziala da. Emakumeen identitatea zehazten duena da nola eratzen den sozialki emakumearen izatea, sexu bakoitzari rol eta estatus hierarkizatuak egozten baitzaizkie sexuaren desberdintasun biologikoagatik (arra/emea). Hamarkada horietan irudikatzen den subjektu feministaren oinarria da emakumeek unibertsalki partekatzen duten bigarren mailako posizio sozialaren kontzientzia (eta horrek emakumeak askapen subjektu gisa batzen ditu).

Sasoi hartan subjektu feministen eraikuntzari ekarpen handia egin zitzaion, hala ere, “pertsonala politikoa da” ideiarekin, pertsonalaren dimentsio politikoa eta egunerokotasuna borroka-ardatz eta kontzientzia hartze bilakatu ziren. Emakumeen bigarren mailan egote hori unibertsala ote den argitzeak 80ko hamarkadako teoria eta praktika feministan eragin zuen. Klase, arraza eta sexu-aukeraren arabera emakumeen artean izaten diren bereizkeriak azpimarratzen dira, eta horrek ondorioak ditu subjektu politiko feministak eta identitateak ulertzeko moduan. Emakumeen egoera soziala ez da bera klase eta arraza menperatzaile edo menperatukoak badira, herrialde eta kultura kolonizatu edo inperialistakoak badira, lesbianak edo heterosexualak badira. Emakume/gizon, maskulino/femenino kategoriak jadanik ez dira naturaren esentzia, entitate bakarrak eta homogeneoak izango, sozialki eragiten ziren, beraz, bada, ikusi beharra zegoen historikoki eta kulturalki nola egiten ziren kategoria horiek, emakumeen eta gizonen arteko menperatze-harremanak eraikitzeko garaian. Emakumeen eta gizonen arteko berezikeriak genero-harremanek nolatan sortzen dituzten galdetzea zekarren generoaren nozioak, berezikeriak nabarmendu edo jakintzat

eman beharrean.4 Feminista “beltzek eta ez zuriek” argi uzten zuten ez dagoela opresio zapalkuntza

bakarra, eta horregatik ezin zen zela borroka feministaren erreferente bakartzat hartu genero-identitatea. Era berean, herrialde kolonizatuetako feministen kritikek agerian uzten dutela botere kolonial-inperialistak emakume askoren genero-identitatean esku hartzen duela; testuinguru desberdinetan, emakumeen interesak, helburuak eta esperientziak gatazka etniko eta nazionalek markatuak direla erakutsi zuten eta genero-identitatea ezin zela formulatu klase ertaineko emakume zurien esperientzia, espektatiba eta bizipenen arabera. 90eko hamarkadan, neoliberalismoak (edozer izan daiteke salgai merkatua dagoen bitartean, “lehia libreak” agintzen duen merkatua), globalizazioak (kapitalismo globala), instituzionalizazioak eta indibidualismoak, askapen subjektu gisa subjektu feministen eraikuntzaren eztabaida birkokatu egiten dute. Emakumeen egoera azaltzen duten eta egoera horren zergatia azaltzen duten gako sozial/kolektiboei, norbere esperientziaren eta subjektibotasunaren garrantzia gehituko zaie. Identitate indibiduala, horren eraikuntza soziala, teoria eta praktika feministaren ardatz gisa agertuko dira. Eta eraikuntza horretan, sexu-identitatea gorputzaren eraikuntza subjektibo gisa ulertzen da. Ibilbide historiko honetan oinarrizko planteamendua nabarmendu nahi dugu, alegia, “emakumea” eraikuntza soziala dela pentsatzeak dakarrena, identitatea eta gizonekiko genero-desberdintasuna pentsatzeak esan nahi duena, termino hauetan:

1. Termino historikoetan. Sexu-desberdintasunaren eta sexu/generoaren identitatearen pertzepzioa jendarte batean edo beste batean, eta sasoian sasoikoa aldatu egiten direla pentsarazten du. Harreman sozialak (botere-harremanak izan edo ez) ezartzen dituzten jendarte-ereduak dakarren testuinguru sozialek determinatzen dituzte zein sexu biologiko aitortu behar diren eta desberdintasun hori nola kudeatu. Patriarkatuaren biziraupenak

4 Lourdes Méndezek, Antropología Feminista-n (2007), azpimarratzen du ere Europa mendebaldeko 80 hamarkadako emakume zientzialari-sozialek: “ez zuten eurenganatu generoaren nozioa eta nahiago zuten sexu sozialari buruz hitz egin (generoaz hitz egin ordez) eta sexuen arteko harreman sozialez (genero-harremanez egitearen ordez). Ezagutza feministaren garapenaren historiak dakartzan paradoxak, generoaren nozioa kritikatuz hasten denean [“teorikoki ezegokia izateagatik (eta) politikoki amorfoa eta ez zehatza izateagatik (eta) sexuaren eta generoaren arteko bereizteak zentzurik ez duelako… Europako testuinguru askotan” (Braidotti, 2004)], hain zuzen ere, orduan, feminista teoriko anglosaxoniarrak definitu nahian arituko dira” (191 or.).

Page 4: IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU …bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11... · ^Emakumea _ naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat

(sexuen arteko botere-harreman sozialak) pentsarazi badezake ere, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna eta hierarkia ezartzen dituen sexu/genero sistema iraunkorra dela eta ez dela aldatzen, (.) Honetarako, kontuan izan behar da sexu/generoaren menperatzea bermatzen duten antolakuntza ekonomiko, politiko eta ideologikoak aldatu egiten direla jendarte batetik bestera (hasierako komunismoa, esklabismoa, feudalismoa, kapitalismoa, sozialismoa) eta baita, une historikoaren arabera ere. Sexuaren garrantzia aldatzen da, marka sozial gisa, sexu/genero kategorien aitortza (arra/emea), rol eta estatus desberdinak egoztea, lanaren banaketa soziala, femeninoari eta maskulinoari egotzitako aginpidea eta boterea.

2. Harremanen terminoetan. Hau da, gure jendartean “emakume izate” eta “identitate

femeninoa”, “gizon izate” eta “identitate maskulinoa” izatearekiko harremanean eta oposizioan eraikitzen dira. Baina sexuen arteko harreman sozialez gain, sexua beste aldagai sozial batzuekiko harremanean jarri beharra dago, horiek ere identitateei forma ematen baitiete: sexualitatea, arraza, etnia edo klase soziala. Auzi honi arreta jarriko diogu geroago.

3. Botere-terminoetan. Jendarte patriarkalak harremanen eredu hori ezartzen du botere, hierarkia

eta mendekotasun terminoetan, emakumeak gizonekiko mendekotasuna (norbanakoena zein kolektiboarena) sortzen duen sexu/genero sisteman. Sexu/genero (emakumeak/gizonak) hierarkia, diferentzia sozial gisa, jendarte bakoitzak ezartzen dituen menperatze-harreman sozialen egituratzaile bilakatzen du. Jendarte kapitalistan sexuen arteko botere-harreman sozialak egituratzaileak dira eta gainerako botere-harremanekin elkarlotzen dira, hala nola, klasearekin eta nazioarekin.

Menperatze-harreman sozial horiek birsortzen direla bermatzeko, ideologia patriarkalak esan eta zabalduko du desberdintasuna naturari dagokiola eta bere ondorio sozialak beharrezkoak direla. Diskurtso honetan ikusiko dugu egiteko bakar gisa birsortzera mugatzen gaituztela (birsortze biologikoa eta soziala) eta ideologikoki menperatze-harremana osagarri gisa aurkezten dela.

4. Termino politikoetan. Botere-harreman sozialek gizon menperatzaile eta emakume

menperatuen artean interes kontrajarriak dakartzatelako. Emakume menperatuek kontzientzia hartuz askapen subjektu, subjektu feminista bilakatzen dira eta horrek praktika politikoa sortzen du.

5. Termino kolektiboetan. Identitateak prozesu indibidualaren emaitza gisa baino, sistema sozial

jakin baten barruan nola eraiki eta barneratzen diren, modu kolektiboan eta nola diren kolektiboak ere erreferentziako identitate-ereduen aurrean ditugun erreakzioak eta erantzunak.

Emakume identitatea/Sexu-identitateak. Haustura baten historia. Teoria eta praktika. Feminismoek esan zutenetik eraikuntza sozialak direla, beraietatik boterea eragiten dela eta horiek desegiteko eta borrokatzeko beharrizana dagoela, proposatu nahi ditugun alternatibei buruzko eztabaidak hasi ziren. Eta une horretan hasi ginen mugimendu feministari, berari, barrura (bere barruari) begira. Berdintasunaren eta diferentziaren feministen arteko eztabaida klasikoa esanguratsua izan daiteke. Hor sartuko lirateke ere ekofeminismoaren edo ekonomia feministaren korronte batzuen proposamenak, ordea, “mundua feminizatu” beharra dagoela esaten dutenak. Mugimendu feminista periferikoek mendebaldeko feminismoari (zuria, klase ertainekoa eta heterosexuala) egiten dizkioten kritikek, batez ere laurogeiko hamarkadaz geroztik, identitatea, bereizkeria eta feminismoaren subjektua pentsatzeko eta esperimentatzeko modu anitzak ikusteko aukera ematen digute. Feminismo beltzak, kolonizazio-ostekoak, lesbikoak, indigenak eta langileak salatuko du ez dela nahikoa gizonen eta emakumeen arteko bereizkeriei aditzea, eta era berean esanguratsuak direla emakumeen artean dauden desberdintasunak. Sexuaren alboan, sexualitateak, klase sozialak, “arrazak”, nazioak, etniak izango dira protagonista.

Page 5: IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU …bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11... · ^Emakumea _ naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat

Identitatea eraikitzeko “bizi izandako esperientziak” dakarren garrantziari buruz: “bizi izandako esperientziari” buruz hitz egiteak honakoak aitortzera eramaten gaitu:

Sarri askotan desberdintasun horiek emakumeen arteko bereizkeria dakartela;

Ez dagoela era bakarra menperatze transkulturala eragiteko;

Ez dela desberdintasunen gehitze soila (diskriminazio hirukoitzaren ideia: emakume + langile + immigrantea), baizik eta desberdintasun horiek nola elkarlotzen diren eta moldatzen dituzten bai identitatea, baita menperatze-harremanak ere.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan eta laurogeikoaren zati batean eraiki zen feminismoaren subjektua beraz, homogeneoa eta unibertsala zen. Horrela, abiapuntutzat hartu zen identitatearen ikuspuntu nolabait itxia eta esentzialista, mugimenduari identitate politiko sendoa ematera bideratu baitziren ahaleginak, eta horrek ekarri zuen, desberdinatasunen gainetik, emakumeen arteko elementu komunak nabarmentzea,(.) (desberdintasunen gainetik). Identitatearen kontzepzio esentzialistak eta subjektu politikoaren ideia homogeneo horrek, bide(a) eman zioten aldi horretan mugimendu feminista egonkortzeari eta antolatzeari, nolabait, identitate eta erreferente politiko sendoak eman zizkion. Laurogeiko hamarkadaren erditik aurrera mugimenduaren aldi berri bati eman zitzaion bide, aurreko aldiko esentzialismoak albo batera utziz, barruko aniztasuna eta heterogeneotasuna aitortzen zuen feminismoaren subjektuan oinarrituta. Aldi horretako ezaugarri izango dira mendebaldeko mugimendu feministen eta feminismo periferikoen arteko elkargune eta urruntze-guneak. Gaur egun, emakumeen desberdintasunen auzia mendebaldeko feminismoaren kritika batzuetan eztabaida berriak balira bezala aurkezten bada ere, egia esanik, mugimenduaren hastapenetatik hor izan da era batean edo bestean (feminista sufragista burgesen eta langile-mugimenduari lotutako feministen konfrontazioa Iraultza Errusiarraren sasoian). Laurogeiko hamarkadan kontzientzia-hartze handiagoa izango da problematika honetaz. Gaurkotasuna duen kontu oso garrantzitsua izateak ez du esan nahi berria denik eta horren haritik garrantzitsua da bistatik ez galtzea mugimendu feministaren historia. Transfeminismoa egungo “alternatiba” gisa. Proposamen “postfeministak” eta egungo “transfeministak”, “sexualitate askearen” eskakizun feminista tradizionalari erantzunez agertu ziren 90eko hamarkadan. Sexu-aukeraren problematika abortuarenari eta antisorkuntzakoari gehitu zitzaien, borroka-ardatz eta lesbianen kolektiboen antolakuntza gisa. Horrela, bada, 80ko hamarkadan esaten hasi zen lesbianismoak patriarkatuaren oinarriak zalantzan jartzen dituela. Amatasunarekin lotu gabe, lege-loturarik gabe, azken batean ugalketaren menpe eta erabilera maskulinoaren menpe egongo ez den emakumeen sexualitatea onartzeko eskakizunari gehituko zaio mugimendu feministaren barruan lesbianismoa sexu-aukera gisa onartzearen beharrizana eta homosexualitateak historikoki ekarri dituen bereizkeriak aitortzea (lesbianismoa onartzeak zailtasun handiagoak izango ditu gizonezkoen homosexualitatea onartzea baino) (ekainaren 28a, errebindikazio gay eta lesbianen eguna). Hetero-sexualitateari buruz hasitako hausnarketa feministak eta lesbianen eta gay-en eskubideen aldeko borroka errebindikazio feminista gisa hartzeak, heterosexualitatearen naturaltasuna zalantzan jartzea ekarri zuen eta prozesu konplexu gisa ulertzea. Sexualitatea, horrek sortzen dituen identitateak, horiek fabrikatzen zerikusirik duten prozesu sozial konplexuen emaitzatzat hartzen dira. Kontuan hartu beharko lirateke:

Sexu aukera, aukera politiko modura ulertuta, sexu-jokaera puntualaren edo sexu-praktika jakin baten aldean desberdintzen da; sexualitatearen esperientzia indibidualean oinarritutako “sexu-identitatea” dakar, eraikuntza subjektiboa, non gorputzak oinarrizko papera jokatzen duen; gorputz “sexuatua”, sozialki markatua eta eraikia.

Page 6: IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU …bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11... · ^Emakumea _ naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat

Sexu-praktikak, jokaerak, aukerak, sozialki eraikitzen dira; kapitalismoak (patriarkatua) dakartzan harreman sozialen sistemen sexualitatearen erdiguneak, bere kontrola, alboratu ezin den dimentsio politikoan kokatzen du: sexualitatearen kudeaketa eta politika (birsortze biologiko eta sozialaren arautze instituzionala)

Patriarkatuak heterosexualitatea eredutzat ezartzen du, praktikak, aukerak, sexu-identitateak “arautzen” ditu menperatze-terminoetan; (produktuaren ustiapena eta maskulino/femenino botere-harreman sozialak); instituzionalizatuz (familia, familia ugaria, guraso bakarreko familia, familia desegituratua, senar-emazteak, izatezko bikotea, bikotea, ezkongaiak, goxa-lagunak, kideak, “singleak”, e.a ; seme-alaba biologikoak, kaxakoak, onartuak, bastartak, seme-alabaordeak, adoptatuak, adoptatze prozesuan, abegi-familiakoak, tutoretzakoak, e.a. Zigortuz, diskriminatuz araua betetzen ez duenaren aurka era askotako zigortze-bideak erabilita.

Hetero-arauarekin bat ez datorren sexu-aukera edo identitatearen ondorio sozialek, patriarkatuak emakume eta gizonei historikoki eragin dien sexu-errepresioak, kontzientzia kolektiboa sorrarazi dute; gay eta lesbianen aldarrikapena borroka feministara bilduko da patriarkatuari aurre egiten dion heinean, sexualitate mota jakin bat arautu eta inposatzen duelako; arauarekin bat ez datozen sexu-identitateek ez dute berez identitate feminista ekarriko, lesbianen mugimenduak bere garaian bereizketa hori egin zuenez (lesbianen kolektiboetatik lesbiana feministen kolektiboetara).

Hauek dira, laburbilduta, subjektu feministen eraikuntzan sexualitateak izan duen pisuari buruz hausnarketa feminista gidatu duten ideiak. Nazioartean teoria post-modernoek eta queer teoriek izan duten garapenak oihartzun garrantzitsua izan du teorian, filosofian eta akademizismoan, eta horrek hizkera kriptiko samarra eta orain arte mugimendu feministak izan duen praktika politiko feministan txertatzea zaila den perspektiba ekarri ditu. Proposamen honen ezaugarri batzuk dira: identitatea norbanakoan dago, nolatan bizi eta esperimentatzen duen bere gorputza sexuatua inposaketa heterosexualaren aurrean, “hetero-araua”; inposatutako sexu-rolak diskurtsoa baino ez dira, urratu behar diren kategoria heterosexualen antzezpena; genero-identitateak ez dira aldez aurretik existitzen, modu “funtsezkoan”. Sexu-identitatea “perfomance narratzailea da eta horren bitartez subjektibotasun ez egonkor, aurpegi anitzekoa eta etengabe egiten ari da”; sexu-kategoriak auzitan jartzen dira, urratu egiten dira, eta izendatzen ez diren beste batzuk aurreratzen dira (transexualitatea, pornografia, prostituzioa, urraketa-esparru lehentasunezkoak izango dira). Era honetako planteamendu postmoderno hauek batzuentzat kritika dakarte, mugimendu feministak tradizionalki proposatu duen subjektu feministaren krisia, termino heterosexualetan proposatzen denez gero (emakumea/gizona edo generoa, patriarkatuak “izendatzen” dituen identitateak bereganatzea dakar) “emakume” kategoria erreferente gisa ezartzean (“emakumeak” jada ez badu balio, zer zentzu dauka emakumeen eskubideen alde borrokatzeak?, zein da borroka feministaren subjektu nagusia eta zeren arabera eraikitzen da?) Hurrengo atalean horretaz jardungo dugun arren, oraingoz esango dugu, guk, borroka feministaren subjektuak esaten dugunean menperatuaren kontzientzian eta askapenerako utopian oinarrituta eraikitzen diren horiei aditzen diogula. Emakumeak dira, patriarkatuak ezartzen duen sexu-soziala, menperatuak, eta zentzu guztietan dira menperatuak, emakume, langile eta herritar modura. 2- SUBJEKTU FEMINISTAK. Atal honetan gure hausnarketaren ideia orokorrak jasoko ditugu. Ez da hausnarketa teorikoa, gure jarrera argitu nahi da, gure praktika feminista garatzeko kontuan izan beharko genituzkeen galderak eginez eta aspektuak argituz. Horretarako, ezinbesteko zeregina da subjektu politiko feministak eraikitzea Euskal Herrian.

Page 7: IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU …bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11... · ^Emakumea _ naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat

Identitateei buruzko eztabaidaren azpian dauden galderek izaera politikoa dute: Zer daukagu komunean emakumeok Euskal Herrian subjektu feminista izateko?. Zertan oinarritu dezakegu subjektu horien identitate feminista sexuen arteko harreman sozialak lankidetzari bideratuta eta ez menperatzeari bideratutako praktika politikoa garatzeko (Euskal Herri feminista)?. Nola kokatzen ditugu borroka eta subjektu feministak egungo koordenatu ekonomiko, politiko eta ideologikoetan? Identitateei buruzko eztabaidaren aurrean Identitateen dimentsio politikoari heltzen diogun une honetan, kontuan izan behar dugu, “identitatea” nola ulertzen den, sozialki izateko modu bat, pentsaera jakin bat, bizi-estilo bat, indibiduala, subjektiboa, aukerazkoa. Azpimarratu nahi dugu emakumeen identitateei buruzko polemika feministaren baitan sartu diren planteamendu batzuen ondorio politikoak, izan ere, identitate indibidualei izaera arazotsua kentzen diete, despolitizatzen, testuingurutik ateratzen dituzte. Era honetako ikuspuntuetatik aldentzen gara:

Arreta gunea desberdintasunetan jartzen duten ikuspuntuetatik aldentzen gara, izan sozialak, kulturalak, ekonomikoak, sexu-aukerari buruzkoak, etab., eta nahi izanda edo ez, subjektu garen bereizkeriak, hierarkiak, menperatze-harremanak gutxiesten dituztenak; edo bereizketak ulertzen dituzte desberdintasun horien ondorioz. Berriro esan behar dugu hierarkiak sozialak direla, inposatu egiten dizkigutela, eta horiek, hain zuzen ere, desberdintasunak markatzen dituztela. Hierarkien beharrizan sozialak (lanaren sexu-banaketa kapitalismoan, esplotazioa) desberdintasuna dakar (kapitalismoak arrazaren marka biologikoa eta sexua ezartzen ditu esplotazio ekonomikoaren oinarri gisa)

Identitateen dimentsio ideologikoa, sinbolikoa, kulturala baino kontuan hartzen ez duten ikuspuntuetatik aldentzen gara. Ahaztu egiten dute ideologikoa ezin dela ekonomiko eta politikotik aldenduta aztertu. Kontuan izan behar dira sinbolikoaren dimentsio ekonomikoa eta politikoa.

Ikuspegi mentalista, subjektibistaren arabera, prozesu sinbolikoak praktikaren, ekintza sozialaren aurrekotzat hartzen dituzten ikuspuntuetatik aldentzen gara. Garrantzitsua ez da pentsatzen duguna edo subjektiboki eta indibidualki nola kokatzen dugun gure burua, baizik eta egiten dugunaren, harremanak egiten ditugun moduaren ondorioz dagoen posizio soziala. Gainera, norbanakoaren jokaerak, ideologia pertsonalak ez datoz jarrera-hartzearen ondorioz, berez, ideologia nagusiarekiko datoz.

Identitateak sozialki eta kulturalki eratzen diren ideia transmititzen duten ikuspuntuetatik aldentzen gara, testuinguru jakin batean egiten dutela, jendarte kapitalistan menperatze-terminoetan, botere-harreman sozialetan eratzen direla ahazten baitute. Horrela ikus ditzakegu bizi garen jendartea eratzen dituzten kontraesan sozialak, gatazkak, oposizioak. Beraz, ezin ditugu(la) bereizi identitate indibidualak horiek sostengatzen dituzten harremanetako eredu eta eredu normatiboetatik. Identitate “femeninoez” hitz egiten badugu, “maskulinoez” ere hitz egin behar dugu botere-terminoetan.

Generoaren identitatea, edozein definizio ematen zaiola ere, klase, kultura eta nazio-identitatetik isolatzen dituzten ikuspuntuetatik aldentzen gara. Emakume gisa osatzen gaitu sexu, klase sozial, kultura, herri jakin batekoa izateak.

Zer daukagu komunean Euskal Herriko emakumeok, zer konpartitzen dugu borroka politiko

feminista batera jotzeko, gaur, XXI. mendean, generoaren, berdintasunaren, errekonozimenduaren, jabekuntzaren, uztarketaren, parte-hartzearen kuoten eta abarren mendean?

Ez dugu partekatzen izaera, esentzia, fisiologia, pentsaera edo sentitzeko modu bera emakume edo gizon (emea edo arra) izateagatik zuzenean ondorio gisa. Ezta emakume eta euskaldun izateagatik ere. Emakumeen interesak ezin ditugu oinarritu ustezko esentzia maskulino edo femeninoetan.

Page 8: IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU …bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11... · ^Emakumea _ naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat

Ez dugu partekatzen klase-posizio bera, posizio ekonomiko berean kokatzen gaituen klase soziala ez dugu osatzen emakumeok.

Ez dugu partekatzen botere edo ez botere-posizio bera, erabakiak hartzeko gaitasun bera, botere politiko bera.

Ez dugu partekatzen planteamendu feminista bera termino politikoetan (batzuentzat politikoa da erakundeetan parte hartzea, beste batzuentzat emakumeen interesen aldeko konfrontazio-eremua da).

Ez dugu partekatzen erreferentzia politiko bera herritar, kultur identitate eta identitate nazionalaren aldetik. Ezta Euskal Herria nazio gisa aitortzea, horrek dakarren gatazka politikoarekin ere.

Ez baldin badugu identitate komuna horrela ulertuta, zerk egiten gaitu subjektu politiko

feminista? Zer partekatzen dugu Euskal Herriko emakumeen interesak eta eskubideak formulatu eta horien alde egiteko?. Egungo testuinguru politiko, sozial eta ekonomikoa Euskal Herrian. Borroka feministaren kokagunea

Zalantzarik gabe konpartitzen dugu testuinguru soziala, eraikuntza soziala, Euskal Herria, non patriarkatuak historikoki ekarri dizkigun esplotazio ekonomikoa, zapalkuntza politikoa, menperatze ideologikoa.

Egiturazko bereizkeria, oraindik orain emakumeak diskriminatzen dituen sistema osoa.

Gatazka politiko iraunkorra, kontraesan sozialak ikusgai ipintzen dituena. Herriaren eskakizunek hartzen duten dimentsio politikoa Euskal Herrirako jendarte-proiektu desberdinak aurrez aurre jartzen direnean.

Partekatzen ditugu emakumeen askapenaren aldeko gure borrokak kokatzen dituen koordenatu ekonomiko, politiko eta ideologikoak, Euskal Herrirako harreman sozialen eredu berri baten aldeko borroka gisa, non sexu/generoek ez duten menperatzerik ekarriko.

Estrategia feminista jakina partekatu dezakegu, non bizi-baldintzak hobetu eta Euskal Herrirako jendarte proiektu berria ekarriko duen.

Azken batean, komunean izan dezakeguna, emakume gisa konpartitu dezakeguna, batez ere,

kontzientzia feminista izango da, emakumeen egiturazko bereizkeria-egoeraren aitortza eta interpretazio politikoa. Eta batez ere, errealitate hori eraldatzeko borondate politikoa. Horiek lirateke subjektu feministak eraikitzeko oinarriak, jakitun garen arren une hauetan zein zaila den zentzu guztietan krisi sentsazioa nagusi den egoeran, indibidualismo erradikal erabatekoa, kontzientzia eza orokorra, instituzionalizazioa, kontrola, errepresioa, e.a. Hein batean, eredu ekonomiko eta politikoak bere ondorio sozial txarrenak erakusten ari den testuinguruan, kontraesanek eraldaketaren beharra sortzen duten testuinguruan, eraldatze soziala, politikoa eta ekonomikoa eta horrek guztiak ekartzen dituen salaketa, errebindikazioa eta alternatiba borroka politiko gisatzat abian jartzea. Egungo koordenatuen arabera subjektu feministak garatzen ditugun neurrian, praktika feminista egungo testuinguruan kokatuko dituztenak (mugimendu feministarenak, herri borrokarenak, ezkerren borrokarenak e.a. Borroka feministak aurrera egingo du eta bere erantzukizun historikoaren jabe egin ahal izango da (eta egungo subjektu feministei eskatu), Euskal Herri feminista eratzeko bidean.

Page 9: IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU …bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11... · ^Emakumea _ naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat

3- SEXUA, KLASEA, NAZIOA, IDENTITATE/SUBJEKTU FEMINISTEN OSAGAI GILTZARRIAK

Subjektu feministak emakume zapalduen identitatearen arabera eraikitzen dira. Beraz, subjektu feministak, emakume zapalduen identitate horretako dimentsio politikoa lirateke, kontzientzia-jabetze horretatik sortzen den praktika politikoan islatuta, zein halabeharrez kolektiboa den. Subjektu feministak, subjektu politiko gisa ulertuta, kontzientzia-jabetzearen eta praktika politikoa garatzearen arabera eraikitzen dira.

Sexu/generoa, identitate/subjektu feministen osagai gisa, emakumeen menperatze eta opresio sistema den patriarkatuaren aurrean daukan aitortza eta jarreratik ulertu behar da. Sistemak desberdintasun sozialak, ekonomikoak eta politikoak ezartzen baititu sexuaren arabera. Harreman sozialen sisteman sexuari marka biologiko gisa ematen dio lehentasuna eta aukera bakar bi ezartzen ditu, emea edo arra. Emeak azpiratu egiten ditu arrenganako, ekonomian, politikan eta ideologian, botere-harreman desberdinak ezartzen dizkie.

Sexuaren markan sexualitateak garrantzia hartzen du, bereizkeriak sortzen dituenez gero. Eredu hetero-arauemaile historikoki inposatzen da (heterosexualitatea, genitalitatea, birsortzea), unean uneko jokaera sexualetatik harago. Sexu aukera bakar bi ezartzen ditu, sexu bati edo besteari atxiki beharra, birsorkuntzari lotuak. Kontuan izan behar dugu hetero-arauak ez diola bakarrik sexualitateari eragiten, ekonomiari, politikari eta ideologiari ere eragiten baitie.

Kontzientzia feministaren arabera, patriarkatua era honetan ulertu dezakegu: emakumeak menperatzeko sistema, antolakuntza eta mekanismo ugariz hornitua (ekonomikoak, politikoak eta ideologikoak) sozialki ezarriak, sexualitatearen produktuez, sexualitateaz, gorputz sexuatuez eta euren aktibitate guztiez jabetzeko inposatuak. Ildo horretan eta helburu horretarako, “emakume” eta “gizon” sexu/genero identitateak “eraiki” eta instituzionalizatzen dira, botere-terminoetan.

Identitateak sozialki inposatzen direla esaten dugu eta era berean, jendartean dauden botere-harremanak inposatuz egiten dira. Gure ikuspuntuaren arabera, egungo sistema kapitalistan botere-harremanak, klase, sexua eta nazio-kultura terminoetan ezartzen dira. Patriarkatua, sexuen arteko botere-harreman sozialen sistema gisa ulertuta, ezin da aztertu gainerako botere-harremanetatik bereizita. Gainera, onartu behar dugu patriarkatua esplotazio ekonomiko, zapalkuntza politiko eta menperatze ideologikoa eragiteko modu bat dela.

Beraz, bada, emakumeen eta gizonen identitatea “identitateen gurutzaketa” gisa deitu dugunaren ondorioa da, klase, sexu-genero eta nazio-kulturaren identitatearen artikulazioa. Ez da hiruren batuketa hutsa, ez bada hiruren elkarlotura edo artikulazioa. Identitateari hiru aurpegi dituen prismatik begiratuz gero (edo bata bestearen gainean dauden hiru lente) euren artean dagoen elkarlotura ulertuko dugu: sexu/genero sistematik begiratuz gero, klase eta nazio/kulturaren botere-harreman soziala zeharkatzen dutela ikusiko dugu; klasetik begiratuz gero, sexu/genero sistema eta nazio/kulturaren menperatzea ikusiko ditugu; eta gauza bera, botere-harremanak nazio eta kulturaren terminoen arabera begiratzen baditugu, klasearenak eta sexuarenak piztuko dira.

Patriarkatuaren eta sexu/genero sistemaren ikuspuntu hau ez da berria, ez teoria feministetan (70eko hamarkadan hasi zen eztabaida hau), ez eta Euskal Herriko mugimendu feministan ere.

Maila teorikoan ekarpena egin zuen, generoa eraikuntza sozial gisa ez dela emakumeei buruzkoa, egiten dutenari buruzkoa, esanahia baita sexuen arteko harreman sozialak nola antolatzen diren, botere-terminoetan, “sexuen arteko harreman sozialak beste botere-harreman batzuen baitan kokatzen dira, soziala egituratzen duten harremanetan eta aldi berean, sexu/generoaren identitatea eraikitzen dute. Ikerketa feminista garatu zen hamarkada bi horietako ekarria (70 eta 80), arraza edo etnizitatea (nazioa gure kasuan), klasea eta praktika sexuala, sexu/generoaren identitateei gehitu edo gainjarri beharrean, egituratzen ditu modu esanguratsuan” (Méndez, L., 2009: Antropología del campo artístico. 107. or.).

Page 10: IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU …bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11... · ^Emakumea _ naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat

Praktika politikoan, eztabaida honek askapen feministaren proiektuaren definiziora garamatza. Borroka feministaren subjektuak zein izango direnaren arabera, planteamendu desberdinak sortuko dira, gaur egun Euskal Herriko mugimendu feministako erakundeetan iraun dutenak. Modu orokorrean, honakoak:

- Ulertzen bada patriarkatua, sexu/genero sistema, beste botere-harreman sozialetatik at kokatzen dela, emakumeak zapaltzen dituen menperatze-sistema bakarra dela, orduan, borroka feminista emakumeen askapen gisa ulertuko da. Aldiz, beste borroka batzuekin batera ez doana, eta jendarte-proiektuak ez du ezinbestean zalantzan jarriko patriarkatua eratzen den jendarte eredua; subjektu feministak izango dira sistema neoliberalaren erreforma hutsak onartzetik (eredu honetan hobekuntzak aldarrikatzen dituzten gizonekin partekatu ditzakete), ustez femeninoak diren balioetan oinarritzen den orden sozial berria diseinatzen saiatzera arte (diferentziaren feminismoa).

- Patriarkatuaren oinarria, emakumeak menperatzeko sexu/genero sistemaren oinarria, esplotazio ekonomikoa dela ulertzen bada, izan ere, beren produktuen, produkzioen, gorputzen jabetze sozialak balio ekonomikoa dute eta jendarte kapitalistak merkantzia hutsaltzat hartzen ditu,. Honela, eskaintza eta eskariaren legearen menpe; doan ekoizten diren merkantziak izango dira, ordainketarik gabe, dakarren lanaren aitortzarik gabe; hori guztia horrela bada, orduan borroka feminista ekoizpen eredu berri baten aldeko borroka bilakatzen da. Honela bada, subjektu feministak izango dira, kontzientzia duten emakumeak eta esplotaziorik eta baliabideen jabetza pribaturik gabeko jendartearen beharra bereganatzen duten gizonak.

- Gainera kontuan izaten badugu esplotazio ekonomikoa esparru politiko/juridiko jakin batean kokatzen dela (arauak ezartzeko, erabakiak hartu eta gauzatzeko moduak, araua aurkatzen duena erreprimitu eta hiritarrak, nazionalitate jakin bat, lurralde bateko estatus juridikoa duten norbanakoei eragiten diena). Honez gain, estatuen lurraldeak ez datozela bat nazioekin, kultura, historia, elkarrekiko harreman sozialetan oinarrituta erabaki askeak hartzen dituen jendarte gisa ulertuta; orduan, borroka feminista Euskal Herriaren koordenatuetan kokatzen da, botere-harremanak lotzen dituen sexu/klase/nazio sistematik emakumeen eta gizonen askapena ekarriko duten harreman sozialak eratzean; ondorioz subjektu feministak “identitateen gurutzaketatik” sortzen den kontzientzia izango du, emakume menperatu gisa; eraiki eta sortu nahi ditugun subjektu feministak dira; sexu identitateak eta beste era batekoak elkarlotzen dira arazo handirik gabe subjektu feminista horien eraikuntzan.

Subjektu feministak, sexu, klase eta nazioaren arabera zapalkuntza kontzientzia duten subjektu gisa planteatzea problematikoa da, oraindik orain, emakumeak, emakume izateagatik modu espezifikoan zapalduta gaudelako (espezifikotasuna ez da emakumeak izateagatik daukaguna, baizik eta emakumeen zapalkuntzaren espezifikotasuna menperatze-sistema batean nola artikulatzen den). Indarra jarri nahi dugu subjektu feminista horien eraikuntzan klase eta nazioaren osagaien artean beharrezkoa den artikulazioan. Horretarako, egungo gako batzuei buruzko kontsiderazio batzuk aurreratuko ditugu.

Klasea

Emakume gara eta langile (soldatapekoak eta ez) sistema kapitalista batean. Klasearen osagaia (gure identitateari begira subjektu feminista gisa) egungo esplotazio sistemak kokatzen gaituen posizio ekonomikoari dagokio (modu indibidualean zein kolektiboan). Sistema honek lanaren banaketa soziala inposatzen du, hierarkien sistema ezartzen du sozialki beharrezkoak diren lanak banatuz, bai ondasun eta zerbitzuak ekoizteko, baita birsortze biologiko eta sozialerako ere. Sexuaren araberako lan banaketa berezkoa, beharrezkoa du menperatze kapitalistaren sistemak. Lanaren sexuaren araberako banaketak, ekoizpen eta birsortze ereduak egituratzen ditu, lan merkatua, kontsumoa, jabetzaren eta aberastasunaren banaketa, lanagatiko zerbitzuak eskuratzea, aitortza e.a. eta merkatu horren gorabeherei, enpresa eta finantza-eskariei egokitzen zaie (etxeko lanen bateratzea eta banaketa, e.a.) edo kapitalismoaren krisi ekonomikoen egoeretara, menperatze-mekanismoak birkokatzen dituztenak.

Page 11: IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU …bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11... · ^Emakumea _ naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat

Emakumeoi birsortze biologiko eta soziala ezartzen zaigu oraindik ere eta horiekin batera zerikusia duten lanak, ez produktibotzat hartzen direnak. Merkatuaren kontsumitzaile nagusitzat hartzen gaituzte, produktuen menpekoago egiten eta emakume izateko irudi eta ereduen menpekoago. Honela, betiko estereotipoekin apurtu beharrean, merkatuaren beharrizan berriei eta berregituratzeko duen beharrari egokitzea baino ez dakarrena.

Egungo Euskal Herrian merkatu kapitalistak dituen beharrizanak direla eta, (merkantziak eta lan-eskua) emakumeok doaneko lan-esku gisa erabiltzen jarraitzea dakar; lan-merkatura sartzen bigarren mailako egoeran; emandako gizarte-zerbitzuen truke ezer jaso gabe, sistema sostengatzeko doanik sortzen den aberastasun sozialaren truke ezer jaso gabe, (bere emakumeak ondoen tratatzen dituen sistema “demokratiko” gisa saltzen du bere burua eta generoaren berdintasun formala aldarrikatzeko gobernuaren antolakuntzak prest daukana). Azken krisiak agerian utzi badu ere menperatze-ereduaren krisia dela, iraunarazi nahi duen sistema da.

Eraiki nahi ditugun subjektu feministen osagai gisa, klasearen izateak, honako bi ideia barnebilduko lituzke: kapitalismoak emakumeoi gizonei baino balio ekonomiko txikiagoa ematen digun kontzientzia hartzea eta baita emakumeen artean sortzen dituen desberdintasunen kontzientzia ere. Horrela, bada, eredu sozio-ekonomiko berri baten aldeko borroka praktika feministaren baitan sartzen da.

Nazioa

Euskal emakume gara. Identitate/subjektu feministak eraikitzeko “nazio/kultura” deitu dugun osagai modura baieztapen horri ematen diogun zentzua, feminismoan izandako oinarrizko eztabaidetako bat izan da. 80ko hamarkadatik atentzio gunea jartzen baitu emakumeen arteko desberdintasunetan, arraza, etnia edo kultura jakin batekoak izateagatik. Urte haietan kultur desberdintasunak bereizkeri - terminoetan ulertzen ziren eta kultura eta herri zapalduetako emakumeen menperatze-egoera azaleratu zen. Kultura-aniztasuna, kultura-artekotasuna, globalizazioa, migrazio-mugimenduek emakumeentzat dituzten ondorioek, Euskal Herriko mugimendu feministaren egungo ardatzetariko bat osatzen dute, emakume immigranteak borroka feministarekin bat eginda.

Arrazak, marka biologiko gisa, geroago etniak, kultura bateko kide izatearen zentzuan, markatu zuten eztabaida hau. Gaur egun, kultur identitateari ematen zaion garrantzia euskal identitatearen ezaugarri gisa ezin ukatuzkoa da eta ez da horrenbeste euskal kulturak izan ditzakeen desberdintasunagatik; edozein eratan kultura gutxitua, menperatua eta erreprimitua izanagatik, folklore hutsa edo merkantzia legez aurkeztu izanagatik baizik. Horrela, bada, nazio/kultura binomioa proposatzen dugunean, kultur identitateak hartzen duen dimentsio politikoa nabarmendu nahi dugula adierazi nahi dugu.

Nazio identitateak, kultura izaeraz gain, kulturaren eta politikaren artean dagoen nozioa jasotzen du; “herri” nozioak, identitate kolektiboaren osagai gisa adierazten digu. Hau da, nola joan den identitate hori osotzen Euskal Herrian herri zapaldutzat aitortzeagatik eta beraz, bere subiranotasuna gauzatzeko gogoagatik. Nazio terminoa hautatu izana kontsiderazio hauetatik dator, Euskal Herria estaturik gabeko nazioa dela nabarmentzeko, ez daukagula gure esparru juridiko politikoa. Egungo esparru politikoak botere-harreman jakin batzuk dakartza, hau da, erabaki kolektiboak hartzean botere-banaketa desberdina dago (eta horrek eragiten dio, batez ere baliabideen produkzioaren, banaketaren, aberastasunaren kudeaketa publikoari), kasu honetan estatuek hartzen dituzte erabakiak. Hiritartasuna eta eskubide zibilak ahalbidetzeko sistema arau-emaileari, exekuzioari, kontrolari eta errepresioari buruzko erabakiak dira.

Subjektu feministak eraikitzeko nazio/kultura osagaia kontuan izateak, patriarkatuak eta honek inposatzen duen sexu/genero sistemak eredu sozio-ekonomiko eta eredu politiko jakin batean gorpuztea dakar. Euskal Herriko emakumeon egoera hiritar gisa, estatuek baldintzatzen dute, erabakiak hartzen baitituzte herri modura daukagun subiranotasun nazionala ukatzen. Inposaketa hori aitortzeak aukera ematen du beste erabakitze-esparru jakin bat pentsatzeko eta eskatzeko. Euskal hiritarren arteko harreman sozialetan parekatzea, berdintasuna, kooperazioa bermatuko dituen esparrua aldarrikatzea,

Page 12: IDENTITATE FEMINISTAK SORTUZ, EUSKAL HERRIA ALDATU …bilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2016/11... · ^Emakumea _ naturaren gertaera moduan hartzen ez bada eta gertaera sozialtzat

Euskal Herri feminista, alegia. Emakumeen interesak eta eskubideak alor ekonomikoan, politikoan eta ideologikoan errespetatu, aintzat hartu eta hauen alde lana egingo duen. 4- PRAKTIKA FEMINISTA. Euskal Herriak eraldaketa politiko eta soziala behar ditu. Eraldaketa sozial eta politiko horrek bermatu behar ditu emakumeen bizi-baldintzak hobetzea, emakumeen eskubideak benetakoak izan daitezen neurriak aitortu eta artikulatzea. EH feminista eraikitzeko baldintzak sortu behar ditugu. Horretarako emakume feministen parte hartze aktiboa lehentasunezkoa da, subjektu feminista gisa agertu behar dugu. Guk, subjektu feministok, tresnak sortu behar ditugu eraldaketa hori bermatzeko. Azken batean:

Subjektu feministak osotu eta eraiki eraldaketa horretarako.

Eraldaketa soziala, ekonomikoa, politikoa, beharrezkoa da ikuspuntu feminista batetik egitea.

Harreman sozial berriak Euskal Herrirako. Euskal Herri feminista. Praktika politika feministatik nabarmenduko ditugu:

Kontzientzia zabaltzeko lan egin behar da. Borroka ideologikoa.

Mugimendu feminista solaskide izatea.

Euskal Herriko emakumeen bizi-baldintzak hobetzeko beharrizanak antzematea.

Diskriminazio egoerei erantzuna ematea. Hauxe da bultzatu eta dinamizatu behar dugun praktika feminista. Subjektu feministak sortzea eraldaketa sozial eta politikorako gure lehentasuna izan behar da, eraldaketa eragiteko baldintzak sortzearekin batera. Datozen urteetan gure praktika feministak subjektu feministak osatzean jarri behar ditu indarrak eta horretarako bi galdera hauek erantzun behar ditugu:

Nola kontzientziatuko ditugu emakumeak? Zergatik behar dugu eraldaketa hori emakumeok EHn?

Euskal Herria, 2010eko apirila.

Euskal Herriko Bilgune Feminista