IRAKURRI ZABALDU -...

12
M8 EUSKAL HERRIAN, IRUDITAN GUK PLANTO: GREBA FEMINISTAK GU ERE GARA EUSKALDUNAKO EMAKUME* ...+ EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERA | MARTXOA 2018 emaraun IRAKURRI ZABALDU BI-760-2017

Transcript of IRAKURRI ZABALDU -...

M8 EUSKAL HERRIAN, IRUDITAN GUK PLANTO: GREBA FEMINISTAK GU ERE GARA EUSKALDUNAKO EMAKUME*

...+

EUSK

AL H

ERRI

KO B

ILGU

NE

FEM

INIS

TARE

N B

ERRI

PAPE

RA |

MAR

TXO

A 2

018 emaraun

IRAK

URR

I ZA

BALD

UBI

-760

-201

7

aurkibideaaurkibidea

ema(H)itzaAurkibidea

Herrien txokoa

Erreportaia

Irudia

Askatu mataza

Saretik

Kolaborazioa

Kuleroen kaxa

2

3

4

7

8

10

11

12

erantzun

IKASIGOZATU

Herritarron eskubideak, eta batez ere emakumeonak, deuseztatzen dira

proiektu neoliberal kapitalista gero eta autoritarioagoa, kontserbadoreagoa eta

arrazistagoa den honetan. Hala, bizitzaren merkantilizazioa, botere trasnazionala, ondare

komunen pribatizazioa, bioekonomiak... gailenduz doaz.

Baina Euskal Herriko trantsizio feminista hauspotzen jarraitzeko egingo dugu emakumeok greba! Sistema menperatzaile,

patriarkal, kapitalista, heteroarautzaile, misogino... -aren aurrean, eraldaketarako eta konfrontaziorako subjektu politiko gisa agertzeko!

Ekonomiaren ezkutuko dimentsioak bistaratzeko! Elkar ezagutzeko, enpatizatzeko, babesteko, saretzeko eta aliantzak egiteko! Kapitala entitate

abstraktu bat ez dela salatzeko, izen abizenak eta aurpegiak dituztela agerian uzteko! Ongizate kolektiboa bermatu eta ekonomia eredua sustatzeko!

Egungo ekarpen ekonomikoez gain, beste asko landu eta lortzeko asmoarekin sortzen dugu kanpaina hau. Euskal Herriko Bilgune Feministaren proiektuari hauspoa ematea erabakitzen baduzu idatzi: [email protected] – era.

martxoa2

herrien

txokoaAsko eta askotarikoak izan dira Euskal Herriko Mugimendu Feministak, martxoaren 8an, historikoki deitu dituen mobilizazioak. Hemen bildu ditugu zizka-mizka batzuk:

Emazteak Iraultzen taldea Parisera joan eta blokea egin zuen (1980)

Aizan (1982)

Marisol Ramirez (2001)

Ahotsa - Iruñea (2014)

martxoa3

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

GUK PLANTO! GREBA FEMINISTAK

reba beti izan da borroka eta

a l d a r r i k a p e n e r a k o tresna baliotsua mundu mailan. Baina greba askotan, emakumeak ez-ikusiak izan gara eta bigarren plano batera mugatu dute hedabide nahiz historialari askok. Gurean, gogora datozkigu halakoetan, erraz, Artiach gaileta fabrika (zeinetan langile gehienak emakumeak ziren) edota Euskalduna lantegia bezalako borroketan emakumeok izan dugu parte hartze eta garrantzia.

Euskal Herrian badugu aurrekari bat: Amantalak balkoira!

2012ko martxoaren 29an jarri zen emakumeon grebaranzko bidearen lehenengo harritxoa Euskal Herrian. Greba orokor baten testuinguruan, abiatu zuen, beraz, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxarako Plataformak “Amantalak balkoietara, emakumeok kalera” lelopean, lan produktiboetatik harago zihoan deia.

Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin zuen grebarekin, etxeko balkoi eta

leihoetan amantalak eskegitzera atxikituz, garbiketa, erosketa edo otordu lanik ezaren seinale.

Pobreziaren feminizazioa errealitate bat dela aldarrikatu genuen eta lan-erreformaren kontrako mobilizazio orokorraren baitako ale feminista jarri genuen, ofentsiba kapitalista patriarkaletik eratortzen diren ondorioak zuzenean ordaintzen ditugulako baina ikusezinak garelako oraindik ere.

Aldarrikapenen artean, etxeko lanak eta zaintza lanak aitortzea eta berauetan darabilten emakumeen eskubideak bermatzeko eskaera egin genuen; baita urteetan zehar

emakumeok egin ditugun eta egun ere egiten ditugun lanek, estatistiketan eta medio ofizialetan atera ez arren, ongizatea eta aberastasuna ahalbidetu eta sortzen dutela ere. Horrez gain, sistema ekonomiko eta sozial hau emakumeok egiten dugun lan ikusezinari esker mantentzen dela gaineratu genuen eta baita sistemaren erdigunean merkatuak daudela ere, bizitza eta pertsonak egon beharko ginatekeenean.

Dirudienez, sei urte pasa direnean berriz ekarriko dugu burura balkoietan amantalak zintzilikatu genitueneko hura. Zuk baduzu, zurea prest?

G

Sei urte pasa direnean berriz ekarriko dugu burura balkoietan amantalak zintzilikatu genitueneko hura. Zuk baduzu, zurea prest?

Amantalak balkoira. (2012)

martxoa4

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

Paisos Catalans eredu, Vaga de Totes

Vaga de Totes (emakume guztion greba) 2014an jaio zen, hurrengo urteko udaberrian loratzeko asmotan. Bere helburu nagusia “lan-greba, greba orokorra eta greba sozial produktibo, erreproduktibo, feminista eta erradikala” egitea zelarik. 2015eko maiatzaren 19an hasi zen, beraz, protesta “emakumeok mundua mugitzen dugu. Orain geldituko dugu” lelopean. “Egunen batean greba guztiak, guztionak izan daitezen” azaldu zuten deitzaileek euren blogean.

Proiektua herrika eta auzokako batzordeetan ematen da, koordinazio orokorra mantentzeko saiakera eginez eta antolatzaileek azpimarratu zutenez, greba honek aldarrikapen sozial eta sindikalen arteko harresia apurtu nahi zuen. Horregatik ikus genezakeen, eskaerak abortu libre eta doakotik, etxebizitza duinerako eskubidera ere heltzen zen abaniko handia zegoela. Hau da, garrantzitsu zeritzoten emakumeen eskaerak gehitzeari langileria klaseak egiten zituen aldarrikapen multzoari.

Zergatik greba feminista?Hala dioskute euren manifestuan: “Emakumeok greba berreskuratu nahi dugu borrokarako tresna gisa, iraultza historikoetan jokatu dugun paper klabea aitortuz”. Hala ere, “Greba orokorren formatuak ez digu balio, langile asalariatuak soilik dituelako kontuan eta beste lan eta langileak baztertzen ditu” gaineratzen dute. “Guk langabetuak, jubilatuak, etxeko langileak, ikasleak, prekarioak, autonomoak, sexu-langileak, migratuak... ekarri nahi ditugu bistara, patroi androzentrikoei aurre eginez” argitzen dute feministek. Egoera hauek mahai gaineratzea lan kontziente eta konstantea da, kapitalismo eta patriarkatuaren arteko aliantza ankerrak ikusgabetzen dituenak.

Mugimenduak azaltzen duenez, zatiketa honetan emakumeak gara antolakunde sindikalen

bazterretan aurkitzen garenak, hainbat arrazoi dela medio. Alde batetik, Gizarte Segurantzan agertzen ez diren prekarietate altuko lan asko daudelako. Hemen aurkituko genituzke nomina finko edo kontraturik gabeko lanak: ume, pertsona dependiente nahiz nagusien zaintza, garbiketa lanak edota antzerakoak.

Beste aspektuetako bat da, etxeko lanak eta zaintza lanak gero eta eremu pribatuagoetara mugatzen ari direla, zeinetan emakumeak diren langile nagusiak. Horrela, urteak daramatzagu doako lanak burutzen, sistema kapitalistaren mesederako. Askotan lan erremuneratuak amaitu, etxera heldu eta ordaindu gabeko lanak ere egiten ditugularik. Zentzu honetan kontzialiazioaren oztopoarekin egiten dugu topo, umeen zaintzarako doako haurtzaindegiak esaterako, bermatzen ez direlarik.

“Egunen batean greba guztiak, guztionak izan

daitezen”

Vaga de Totes (2015)

martxoa5

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

Nazioarteko aurrekari historikoak eta emakumeon* greben eboluzioa

Azaroaren lehen egun hartan emakumeak ez ziren lanera joan, ez zuten sukaldatu eta ez zituzten euren seme-alabak zaindu. Horren ordez Reikiavik-eko plaza hartu zuten, 25 000 lagun bildu zituen protesta erraldoian. Hala burutu zuten, 1975ean, emakumeen lehenengo lanuzte nazionala, %90eko jarraipena eduki zuena.

“Herrialdearen ohiko itxura aldatu zen. Gizonezkoek seme-alabak eraman behar izan zituzten lantokira eta irratian ere entzun zitezkeen esatarien seme-alaben oihuak

mikrofonoan zehar” irakur dezakegu 43 urte geroago, egun hartako lekukoa harro jasoaz.

2016ko urrian bigarren lanuzte bat burutzen da Polonian bortizkeria sexista eta ardura falta salatzeko. Testuinguru honetan hasten dira feminista poloniarrak mundu mailako harremanak egiten eta taldea handitzen, bere buruari izena jartzera heltzen diren arte: Emakumeon Nazioarteko

Lanuztea eta “elkartasuna da gure arma” proposatzen dute lelotzat. Matxismoak aurpegi desberdinak baina gorputz bakarra daukala argudiatuz, elkartasun-lanuzteak egiteko gonbidapena luzatzen diote munduari eta 2017ko otsailerako, batu diren herrialdeen kopurua 35era igotzen da.

“Herrialdearen ohiko itxura aldatu zen. Gizonezkoek seme-alabak eraman behar

izan zituzten lantokira eta irratian ere entzun zitezkeen esatarien seme-alaben

oihuak mikrofonoan zehar”

Islandiako emakume artxiboa. Islandia (1975)

martxoa6

IRUDIA: LUcIA GONzáLEz MOLINA ETA IRATI GONzALEz LARENAmartxoa7

askatu matazaaskatu matazaGU ERE GARA EUSKALDUNAKO EMAKUME: BEGOÑA GUTIERREZ CUEVA ETA ANDREA GUTIERREZ CARBAJAL

egoña Gutierrez Cueva eta Andrea Gutierrez Carbajal ekarri ditugu oraingoan hona. “Gure abizenak berdinak badira ere, ez gara senideak” argitu digute bizitzaren kasualitateei barre eginez. Euskalduna borrokako emakumeak* dira. Herri honen langile-borrokaren historiaren ahots isilduak.

Zer esan nahi du zuentzat, Euskaldunako emakume izateak? Nola eta zergatik ikusi zenituzten zeuen buruak borroka horretan barnebilduta?

Bego: Gu Euskaldunako langileen alabak, bikotekideak, senideak ginen. Beraien lana zegoen jokoan eta komiteak deitu gintuen euren borroka babesteko manifestapen batean. Hortik emakumeon asanbladak atera ziren. Borroka erradikalizatuz zihoan eta bete-betean sartu ginen. Ni gaztea nintzen baina Andrea bezalako jende asko zegoen, seme-alaben jantokia ordaintzeko dirurik ere ez zutela. Horrelakoetan Euskaldunako s u p e r m e r k a t u e t a r a gindoazen eta bertako janaria hartzen genuen ordaindu gabe. Soldatak, enpresak izoztuta zeuden eta jan behar genuen. Beraz, enpresan hartzen genuen elikagaia. Treneko pasea ere ez genuen ordaintzen Bilbora gentozenean prostestetara, egunero gentozelako. Ondo gogoratzen dut nola parapetatzen gintuzten andre

nagusiek halakoetan. Oro har, esango nuke ikaspen handia izan zela, leku guztietan zeudelako mobidak baina han beldurra eta desilusioa kudeatzen ikasi genuen.

Andrea: Gogoan dut trenarena. Ni bakarrik nentorren, nire trena desberdina zelako eta behin pikak pasatzen utzi zidan. Tarteka, aliaturen bat ere topatzen zenuen, ez pentsa. Baina kontuan hartu behar dugu 1983-1984 urteez ari garela. Orduan dena zen desberdina. Gastuei aurre egitea neketsua zen. Nola ez ginen ba, tartean sartuko? Nik, adibidez, lau alaba ditut eta gure biziraute gastuei etxeko mailegua gehitu behar genizkion. Ardura hitza datorkit burura orain, horretaz pentsatzean. Etxeko lanak, zaintza lanak, enplegua eta borroka uztartu behar nituen nik, adibidez. Hori ardura handia da.

Zuek, bertako langileen senideak, ez zineten baina, Euskaldunako emakume bakarrak, ezta?

Bego: Ez, noski. Gu kalera joan gintezen zaintza lanak egingo zituen jendea behar genuen. Horretarako emakume sareak genituen gu bezainbeste sartu zirenak borrokan, baina paper desberdinarekin. Beraiek ere Euskaldunako emakumeak dira, zalantzarik gabe. Borroka honen parte handia dira. Gu edo bertako langileak bezain garrantzitsu

eta beharrezkoak.

Andrea: Bai. Oso borroka gogorra izan zen eta denok izan ginen horren parte. Poliziak gomazko pilotekin egiten zigun tiro baina nik argi neukan ez niela borrokan zeudenei janaria eramateari utziko; eta ni bezala beste asko zeuden. Baina guri, emakumeoi, erotuta geundela esaten ziguten Gran Vía kalea mozten genuenean. Piropo polit hori bota zigun gobernatzaileak, behintzat.

Bego: Egia da, bai. Behin gobernadore zibilarengana joan ginen gure kasua azaltzera eta gure senarrak builaka genituela esan ziguten eta horrek ondorioak edukiko zituela. Guk, tiragomak erabiltzen zituztenak, guztiok ginela erantzun genion. Gu ere borroka beraren parte ginen eta.

Zergatik dago ahaztuta, emakumearen papera borroka horretan? Eta zergatik da horren garrantzitsua gogora ekartzea?

Andrea: Niri, konkretuki, oso gauza kuriosoa gertatu zait zentzu honetan: Garai hartan ez nintzen lortzen ari ginenaz kontziente. Barruan generaman eta horregatik egiten genuen borroka. Baina pixkanaka konturatzen zara etorkizuna hobetzen ari zarela lan horrekin. Gure parte hartzea ahaztuta egon da borroka honetan eta ez

B

martxoa8

badugu errekonozimendu hori egiten, gaur egun ematen ari dena pairatzen jarraituko dugu.

Bego: Emakumeak ahaztuta gaude historian, oro har, ez soilik borroka honetan. Kale izenei begiratu besterik ez dago. Orduan ez genuen patriarkatuaz hitz egiten, baina erraz identifikatzen genuen hurbil geneukan matxismoa. Zaila zen, askotan, zure lekua egitea borroka horretan, emakume izanda. Adibidez, baziren lau mila gizoni janaria zerbitzatzen zieten emakumeak. Gizon asko tirano hutsak ziren: kexaka, protestaka eta modu txarrean aritzen zitzaizkien kideei. Baina emakume horiek burruntzalia hartu eta “zapla!” botatzen zieten janaria plateretan gizon haiei. Barrikadetan ere kotxeak hartu eta buelta ematen zieten, erraz, lauren artean. Baina hori ez da gogoratzen. Pentsa noraino heltzen den matxismo hori, orain gutxi Euskaldunako emakumeon bazkaria antolatu behar izan genuela, gizonek egin ohi dituztelako baina inoiz ez gaituztelako gonbidatzen,

ez gu ezta garaiko emakume langileak ere.

Nola ikusten duzue gaur egun, emakumearen papera lan munduan? Eta langile borrokan? Zein erronka daukagu mugimendu feministatik?

Andrea: Alde batetik, esango nuke belaunaldi berriak erosoago hazi direla. Guk lehen arranke handiagoa geneukan. Baina hau normala da, pentsa guk zer pasa dugun eta noski, ez dugu hori nahi gure seme-alabentzat. Horregatik hezi zaituztegu erosotasunean. Beste alde batetik, gaur egun zailagoa da erantzutea. Harrapatuta gauzkate.

Bego: Ados nago Andrearekin. Lehen oso ohikoa zen “patrón colgado”¹ entzutea non nahi. Orain, ordea, ezingo genuke hori esan, ez dago sokarik horrenbeste patroirako! Horri gehituko nioke, gaur egun eragiteko dagoen zailtasuna. Nire oraingo lanean, adibidez, langileei ez zaizkie behar dituzten zapatak ematen eta eskatu beharrean, eurek erosten dituzte beren

poltsikotik. Horrelako gauzak normalizatuta daude eta askotan egoten gara gure arteko gatazketan galduta, enpresa nagusiak iji eta aja dauden bitartean. Kontzientzia falta da. Bestalde, sindikatuetatik buelta bat eman behar zaio feminismoari. Oso emakume gutxi egoten da, ia inor ez, sindikatuen zuzendaritza postuetan. Horrela, nola aldatuko dugu ba, gauzen ordena?

Zer esango zeniekete belaunaldi berriei?

Bego: Kideok, borrokatuz berreskuratu ditugun eskubideak, borrokatuz babestu behar ditugu. Elkartasunez eta batasunaz, denok batera.

Andrea: Lortu duguna ez digu inork oparitu. Lan gogorra egin dugu horretarako eta asko arriskatu dugu. Munduan gauza asko daude hobetzeko eta horregatik jarraitu behar dugu borrokan. Bestela, kobazulo garairaino egingo dugu atzera denboran.

--¹Gaztelerazko esamolde baten zati bat, patroia lepotik soka batez eskegitzea iradokitzen duena.

Argazkiak: Andrea Gutierrez Carbajal eta Begoña Gutierrez Cueva eta Euskaldunako Karola garabia

martxoa9

lara Zetkin ekintzaile alemaniarrak zazpi urte lehenago Kopenhagen ospatu zen

Emakume Sozialisten Nazioarteko Bigarren Konferentzian, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko mozioa aurkeztu zuen. Emakumeen boto eskubidearen aldeko borroka bultzatzeko neurriak hartu, sufragio horri izaera internazionalista aitortu eta ikuspegi sozialista batetik eztabaidatzearen beharra azpimarratzen zuen. Sozialismoa berez feminista dela aldarrikatzen du, berdintasuna lortzeko ezinbesteko tresna.

Lehen Mundu Gerraren ondorioz gosea eta prekarietatea ziren nagusi Petrogradoko (egun, San Petersburgo) kaleetan. Gizonezkoak frontera joatera behartuta, emakume langileen kopurua biderkatu, lan baldintzak okertu eta elikagaien garestitze izugarria eman zen. Ehun-lantegietako emakumeak izan ziren egoera honen aurrean antolatzen hasi zirenak; martxoaren zortzia aukeratu zuten lehen greba deialdia egiteko.Erakunde bat berak ere ez zuen greba deialdiarekin bat egin. Ez omen zen horretarako momentu egokia. Baina Komitearen erabakia desobedituta, ehun-lantegietako milaka emakume grebara irten eta lantegiz-lantegi, beharginak mobilizazioetan parte hatzera gonbidatu zituzten.

Ogia, bakea eta Zar-aren kanporatzea exijitzen zituzten. Duma (parlamentu zarista) zaintzen ari ziren kosakoei, indar armatu errepresiboenak bezala ezagun zirenei, aurrez-aurre begiratuta esaten zieten: “Gure senarrak, aitak eta nebak frontean ditugu. Eta guk, gosea besterik ez dugu, lan karga itzelak, erasoak, gutxiespenak eta gehiegikeriak. Zuek ere badituzue amak, emazteak, arrebak eta alabak. Ogia eta gerraren amaiera eskatzen dugu”.

Lehen eguna lasai joan zen eta agintariek ez zioten protestari berebiziko garrantzirik

eman. Baina hurrengo goizean, metalurgiako enpresa erraldoietako beharginak grebara batu ziren eta hauekin batera, beste hainbat eta hainbat auzo eta lantegietako komiteak. Inork ezin izango zuen imajinatu Emakumeen Nazioarteko egun hura, Errusiako Iraultzaren lehen eguna izango zenik. Ez eta, gainerako herrialdeetako komite sozialistek Emakumeen Nazioarteko Eguna behin-betiko finkatzeko mugarria izango zenik ere.

Ondorengo egunetan gertaerak bata bestearen atzetik lotu ziren. Masa iraultzaileak bost egunez kaleak hartu zituen eta ofizial zaristen desarmatzea, erakunde publikoen okupazioa zein preso politikoen askapena lortu zuten, besteak beste. Zarra abdikatzera behartu eta erregimen zaharra, behin-behineko gobernu batek ordezkatu zuen. Gora behera handiko hilabeteak izan ziren haiek eta 1917ko urrian gobernu hau kendu eta boltxebikeek (Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokratako fakzioa, Leninek gidatutakoa) hartu zuten boterea.

Cinzya Arruzak Las sin parte: matrimonios y divorcios entre feminismo y marxismo liburuan dio, gerra zibilak eta egitura ekonomikoen itotzeak sortutako zailtasunak, erresistentzia kontserbadoreak eta bestelako oztopoak handiak izan ziren arren, ez dela emakumeek garai eta leku hartan lortu zuten askatasun eta duintasun maila ahalbidetu duen gertaera historiko antzerakorik eman historian. Eskubide osoko subjektuak, bizitza publiko eta sozialean parte hartzeko aukera guztien jabe, bestelako ordena sozial eta politiko bat eraikitzeko aukera izan zuten emakume errusiarrek. Hala, emakumeen emantzipazio eta auto-antolaketa eta langile mugimenduaren arteko loturak inoiz baino agerikoago egin ziren. Laster etorriko zen ordea estalinismoa eta berarekin, dagoeneko burokratizatutako Hirugarren Internazionaleko alderdi komunisten politika, zeinak lotura hauek suntsituko zituen.

saretiksaretik

cErrusiako Iraultza martxoaren 8an hasi zen

Irai

tz A

girr

e Ar

angu

ren

martxoa10

artxoaren 8an emakumeok planto egingo dugu. Hau ez da betiko greba klasikoa. Nazioarteko geldialdia da, ASKI DELA oihu kolektibo argi eta gogorra egiteko. Gure bizitzak eta gorputzak modu gordin eta zuzen batean eragin eta kolpatzen dituzten indarkeri anitzen aurrean planto egiten dugu. Erailketa, bortxaketa, objektifikazio, desjabetza, urratze, kolonizazio, harrapaketa eta esplotazioa salau nahi dugu. Horregatik egingo dugu planto, indartsu, boteretsu, bihurri, menderakaitz, inkoformista, nahastuta, sortzaile, kuriosa eta bizirik gaudelako.

Horretarako greba borroka tresna bezala aldarrikatu nahi dugu baina esanahi berriak sortuz; greba feminista gaur egungo sistema berreraikitzea baino harago joan nahi duen baliabide kolektiboa delako. Helburua ez da baldintza hobeak lortzea edo egungo eredua petatxatzea. Argi dugu sistema hau errotik eraldatu arte ez garela geldituko eta horregatik egingo dugu planto.Historikoki grebaren subjektua soldapeteko gizona izan da, erreproduzio eta produzio zirkuituak oztopatzen, kapitalaren kontra borrokatu egin duena. Greba feministak, aldiz, eszenatoki berria irekitzen du eta orain arte ikusezin izan diren subjektuak bistaraziko ditu.

Kapitala-bizitza gatazka erdigunean jarri nahi dugu,

jabegoan eta pilaketan oinarritutako egungo kontsumo eta zaintza lanen antolakuntza berrikusteko.

Deialdiarekin esparru erreproduktiboa ere gelditu nahi dugu; badaudelako lan batzuk soilik egiten ez direnean ikusten direnak. Zentzu honetan, grebaren helburu nagusietako bat heteropatriarkatu, kapitalismo, arrazismoa eta xenofobiaren arteko aliantzak bizitza sostengatzeko eta erreproduzitzeko beharrezkoak diren lan guzti horietan eusten, sustatzen eta onura ateratzen duela ikusaraztea da.

Euskal Herrian hilabeteak daramatzagu prozesu hau sukaldatzen eta erronka nagusietako bat zaintza eta lanaren kontzeptuak berrikustea da. Lanei buruz hitz egiten dugunean ez garelako bakarrik enpleguari buruz ari. Lan guztiak ez daudelako ordaindutako lan merkatuaren barruan; merkataritzako harremanetik kanpo egiten diren gizarterako ekimen baliagarriak, hala nola, etxeko lanak, zaintza lanak eta elkatasunez egindako beste batzuk, denborak eta erantzukizunak banatzerakoan kontutan hartu behar dira.

Hori dela eta, berrantolakuntzaz ari garenean, baliabide eta aberastasunen birbanaketa alternatibo eta premiazko baten inguruan hitz egin

behar dugu. Izendatzen ez dena, ez delako ikusten. Zerbait definitzen dugunean, konturatu gabe, esanahi eta edukiak gaineratzen ari gara. Izendatzea, aldi berean, ekintza politikoa da, “zer” eta “zer ez” dugu kontuan hartuko erabakitzen dugun heinean. Horregatik, greba honetara deitu egiten dugu, ikusgai egiteko, salatzeko eta aurre egiteko. Baina baita eraldatzeko ere. Silvia Federici-k esaten duenez: “Planto egitea ez da bakarrik lan ekimen batzuk etetea, eraldatzaileak diren ekimenekin ere konpromisoa hartzea baizik. Eta azken honek, eguneroko eta ohiko zereginetan harago joatera behartzen gaitu”.

Hori dela eta, sistema hau salatu nahi dugu eta bere tresnak aspalditik ezagutzen ditugula aurpegira oihukatu nahi diogu: amodio erromantikoa, familia nuklearra, zaintzaren etika erreakzionarioa… indarkeria, bere forma desberdin guztietan.

Erabil ditzagun argudio hauek gure artean elkar kutsatzeko. Elkarrekin eta anitz garenean ikusgai eta indartsuago gaudelako. Mugi dezagun Martxoaren 8a bakoitzak bere tokitik. Emakume bakoitzak greba hau berea dela sentitzeko eta kalera irtetzeko arrazoi desberdinak aurki ditzake. DENOK planto egiten badugu, DENA geldituko dugulako!

MDenok gelditu, dena eraldatzeko

Liz Quintana, Txefi Roco eta Itziar Gandarias Sorgin eta Anitzak - Grebako Zaintza lan-taldea

martxoa11

kuleroenKAXA

IRAKURRI ZABALDUBI-760-2017