I. BIZITZA

12
1 Bidarrain sortua nuk mendien artean, Hik ezagutu dukan etxeño batean; Hire koplak ikasi ditiat haurrean, Barna sarturik zaudek ene bihotzean (Otxalde-ri, 1911). ETXEKOAK ETA HAURTZARO-GAZTAROAK Bertsoaren arabera, Jules Martin Moulier Bidarrain sortua zen (Nafarroa Beherean), 1888ko apirilaren 7an, Begiederreko guarden kazernan. Jean Moulier bere aita guarda zuen, sortzez kanboarra (1851-1925). Marie Hiribarne ama, berriz, itsasuarra zen (1865-1926). Jules seme zaharren honen ondotik, beste hiru seme-alaba ukan zituzten Moulier-Hiribarne senar- emazteek. Jean Moulier 1888an Bidarraiko kazernan baldin bazegoen ere, buruzagiek laster bidali zuten Lasara, gero Baigorri Urdozera, geroago Anhauzera, 1894ean Bidarraira berriz itzultzeko. Aitaren aldakuntzen arabera, erran dezakegu Jules Moulier-ek eta guraso-haurrideek ongi ezagutu zutela urte haietan Itsasutik Arnegirainoko muga. Hor gaindiko eskoletan eta oporretako etxe batzutan, hala nola Itsasuko bere amaren etxondoan edo Baigorri Otsobiako ahaideen etxean ukanen ditu noizbait Oxobik haurtzaroko oroitzapen gozoenak. 1897an, ordea, ez dakigu zuzen zergatik, Jean Moulier-ek Bidarraitik urruntzea eskatu zuen eta Baionara bidali zuten, urte beteren buruan, aldiz, Zokoara eta 1899an Ahurtira, han bururatuko baitu 1904ean bere ibilaldia. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza I. BIZITZA J.M. MOULIER «OXOBI» (1888-1958) XX. mendean, iparraldeko euskal literaturan lekurik behinena du Oxobi olerkariak. Lagunarteko gizona izan zen, arraia eta hizkera bizikoa. Ahots ederrekoa, hizlari aparta. Herri osoaren zerbitzari ona, eta giza ahuleziak bihotz onez begiratzen zituena. Harrera onik ez zen falta izan haren etxean eta mahaian, Euskaltzalea eta euskaltzaina izan zen. Itxura sendo eta betekoa zen Oxobi, baina haur baten bihotza zuen udaberriaren aurrean, ibaian arrantzan edo basoan perretxiko bila.

Transcript of I. BIZITZA

1

Bidarrain sortua nuk mendien artean,Hik ezagutu dukan etxeño batean;Hire koplak ikasi ditiat haurrean,Barna sarturik zaudek ene bihotzean

(Otxalde-ri, 1911).

ETXEKOAK ETA HAURTZARO-GAZTAROAK

Bertsoaren arabera, Jules MartinMoulier Bidarrain sortua zen (NafarroaBeherean), 1888ko apirilaren 7an,Begiederreko guarden kazernan. JeanMoulier bere aita guarda zuen, sortzezkanboarra (1851-1925). MarieHiribarne ama, berriz, itsasuarra zen(1865-1926). Jules seme zaharrenhonen ondotik, beste hiru seme-alabaukan zituzten Moulier-Hiribarne senar-emazteek.

Jean Moulier 1888an Bidarraikokazernan baldin bazegoen ere,buruzagiek laster bidali zuten Lasara,gero Baigorri Urdozera, geroagoAnhauzera, 1894ean Bidarraira berrizitzultzeko. Aitaren aldakuntzenarabera, erran dezakegu JulesMoulier-ek eta guraso-haurrideek ongiezagutu zutela urte haietan ItsasutikArnegirainoko muga. Hor gaindikoeskoletan eta oporretako etxebatzutan, hala nola Itsasuko bereamaren etxondoan edo Baigorri

Otsobiako ahaideen etxean ukanenditu noizbait Oxobik haurtzarokooroitzapen gozoenak.

1897an, ordea, ez dakigu zuzenzergatik, Jean Moulier-ek Bidarraitikurruntzea eskatu zuen eta Baionarabidali zuten, urte beteren buruan, aldiz,Zokoara eta 1899an Ahurtira, hanbururatuko baitu 1904ean bere ibilaldia.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

I. BIZITZA

J.M. MOULIER «OXOBI» (1888-1958)XX. mendean, iparraldeko euskal literaturan lekurik behinena duOxobi olerkariak. Lagunarteko gizona izan zen, arraia eta hizkerabizikoa. Ahots ederrekoa, hizlari aparta. Herri osoaren zerbitzariona, eta giza ahuleziak bihotz onez begiratzen zituena. Harreraonik ez zen falta izan haren etxean eta mahaian, Euskaltzaleaeta euskaltzaina izan zen. Itxura sendo eta betekoa zen Oxobi,baina haur baten bihotza zuen udaberriaren aurrean, ibaianarrantzan edo basoan perretxiko bila.

2

APAIZ-LAN ETA EGOITZAK

Anartean, Jules Moulier gazteakadierazia zuen, apaiztu nahi zuela, etabere gurasoek Larresoroko seminarioaipatura lagundu zuten. Baina, urtehaietan, Frantziako gobernuakahalegin gogorra baitzeraman apaiz,fraile eta seroren aurka, Larresorokoetxeaz gobernu hori jabetu zen, etahango ikasle ta irakasleak kanporatu.Jules Moulier, bere apaizgai lagunekinjoan zen, beraz, lehenik 1906anMaulera eta gero seminario handikoikasketak egiteko Biarnoko Nayherrira. Han apaiztu zen, ba, 19l2kouztailean.

Apaiz egin eta berehala Hiriburukoapaizlagun izendatu zuten Oxobi,1912an. Laster gerra etorri zen; baina,osasun txarrekoa zela apaiz gazteabaitzioten sendagileek, Hiriburungelditu zen. Gerraondoan ere horberean utzi zuten.

1928an, bada, berrogei urtetaraheltzen zela, Moulier apaizaDohoztiriko erretore egin zuenBaionako jaun apezpikuak. Baionakomoldiztegietatik urrundurik ere, berdinlaketu zen gure bidarraitarra Arbelakoetxalde, ostatu, bide, bideska, iraztoreta erreketan.

1941ean apezpiku berri batekNafarroa Beheretik Lapurdira deituzuen berriz Dohoztiriko jaun erretorea,Arrangoitzeko erretore jartzen zuela.Hamalau urte egin behar zituen herrihorretan. Bainan, osasunak huts eginzionean, 1955ean, bere baitarikkargua utzi zuen eta Hiriburukoapaizen zaharretxera bildu zen.

1958ko otsailaren 7an Hiriburukozaharretxean hil zen Jules MartinMoulier apaiza, eta, berak eskatubezala, Moulier familiaren hobira,Itsasuko hilerrietara eraman zutengorputza. Apaiz zenak hain maite zuenairean, Anderea gorarik zaude lehioan,Mixel Labeguerie adiskideak ontuzizkion zazpi bertso:

Mendiak bete elurrez,Begitarteak nigarrez,Otsaileko goiz izotza iguzkiaren dirdirez,Zure begi hetsiak azken loametsez

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IDAZLEAUrteen buruan Oxobik irabazita zuen gazteen arteko itzala ere.Eskutitz honetan ikus daitekeenez, prest zegoen haieilaguntzeko (kasu honetan Iratzeder-en argitalpen batean),baina beti ere handiusterik gabe.

3

Bi begietan ximixtak, botza dena ihurtzuri,Azaletik otso beltza, bainen bamez uso xuri,Lehengo profeta bat zinuen iduri

(M. Labeguerie-k, hiletakoan)

AITA IDURIA

Ileak, begiak, betespalak beltzakzituela errana da, Jean Moulierbrigadieraren paperetan. Bizarra erebeltzarana, omen; sudurra luzea;begitarte orrazea arroltzekara:aurpegia gorrasta; bizkarra zabala etakaizuz bierartekoa, hots 1,65 metro,horra beraz zer zen aitaren itxura, etasemea ezagutu dugunok, errangenezake, zinez, dena aita iduria zelasemea.

Berdin ikusi zuten ere MixelLaberguerie sendagile poetak (berebertsuetan, Azaletik otso beltza dio)eta Pierre Narbaitz bikario nagusiak,bere hitzaldian, Hiriburuko ehortzetan.

AZALEZ OTSO

«Haurretik edo dakit nondik, zioenNarbaitz kalonjeak, gogoan daramagupoetaren halako itxura berezi bat.Poeta honek, ordea, asmatzen dugungizon herba, ameslari, gogoetatuharen deus antzekorik ez zeukan.Hedoietan gogoz ibiliagatik ez zuensekulan lurra gaitzen. Nehor guti ikusidugu hura bezain finko lurreanfinkaturik: gizon motzorra zen irazkizeta haren aurpegi gorrailak bekansalatzen zuen poetaren barne ikara.Bekan ere zuen irri batek harenbegitarte geldia arraitzen eta nork ikusiote du behinere karkailaz lehertzen?Bainan barnez bazekien irribarreegiten. Haren begiak, hain argiak etahain eztiak, pindartzen ziren batzuetaneta bapatean ekaitza zapartatzen zen;ohiko botz ezti hura ortzantzbilakatzen; Olympo gaineko Zeus-ekberak ez duke maiz horrelakoihortziririk aurtiki».

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

II. GIZONA ETA APAIZA

KASERNAN JAIOA (1888)Jules Martin Nafarroa Behereko Bidarrain jaiozen, Aduanetako kasernan, Begieder auzoan,bere aita goarda bait zuen bertan. Aitarenogibideak eramanda, familiak herriz herri ibilibehar izan zuen Oxobiren haurtzaroan.

4

BARNEZ USO

Baina ez zen, izatez, Moulier apaizabaino gizon hoberik. Ez baitziren finkihartu behar haren uztar eta putarrak.Izan ote da inor hura bainoeskuzabalagorik? Inor bihotz-hoberik?Inor maitagarriagorik? Inorjarraikiagorik? Eta hain pozik zegoendenekin, handiekin bai eta xumeekin.Bera, «handikietarik» zelarik, hitzhorrek berez eta egiaz adieraztenduenaren arabera, ezen bere bihotzhandia erakusten zuen, bainaburuzagiak gutietsi gabe; ez baita horNarbaitzen ustez, batere kontraesanik.

Ontasun isil eta ulerkor horrenoinarri, bazegoen gizonaren buru argia,edo areago, haren sentiperatasuna....

Horra zergatik bazekien, poeta zenbezala, biziaren emaitza guztieiohartzen eta haiek neurri oneangozatzen. Maite zituela-eta, txoriñoarenkantua, eguzki izpiaren ferekaiheskorra, ur erreka zurru-murrutsukoxarboaren jauzia, iratze gorriarenoineko onddoen usain on goxoa etaostatu xokoko mahain inguruan bildudiren adiskide on eta xeheenkonpainia, nor da harrituko?.

Eta gero bazekien ere bere barnekoberri ematen «hitzaren» laguntzaz.«Hitza» baitzen haren tresna hautuzkoa,hain ongi ezagutzen zuena; hain artezkieta hain tematsuki zerabilen tresna.Baina bego behin poetaren lana,aipatzeko orain apaiz-lana.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BIDARRAIBesteak baste, Oxobik Bidarrain, bere sorterrian, eman zituenSeminariora aurreko urte on batzuk: hango elizan ibili zen etahango eskoletan ikasi zuen. Argazkietan, Bidarraiko herria(eskuinetan Eskola ere) eta Eliza.

5

APAIZ-LANA

Hiriburutik Hiriburura, Dohoztiri etaArrangoitzen barna, Moulier apaizakegin zuen itzulian, ez dugu aurkitzenurrats desbideraturik, ez zalapartarik,ez bihurrikeriarik. Bakarrik apaiz onbaten gar jarraikia, hutsik gabekolaguntza gordea, ahulezia etaherbaldura guztien adimen isila. Etanolako duintasuna! Bereizkuntzarikegiten ez duen apaizarena. Orozgainetik aldarean zen elizgizonagertzen. Ofizio-emaile paregabeabaitzen bere xehean, hango mintza,kanta, ibil-moldeen nobleziagatik.Noblezia berarekin jakin zuen, ordua

iristean, kargua uzten eta azkenikpairamenaren aroan isil eta umilsartzen. Baina gero, hileta-egunean,han omen zen Itsasuko bidea argitzeraetorria eta zenduari ohore egitera,sasoin kontra izanarren, Hego-haizea:

Aingeru hegal ixil bat jin zautzu bila gau batez, Eta orai iduri du, haize hegoa entzunez, Intzirika dagola euskara oinazez.

(M. Labeguerie)

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

OTSOBIA (Baigorri)Bidarraiko sortetxeaz aparte, eta bere familiarekin hainbatherritan bizi izandako herri-etxeez gain, oporraidietako etxehaurrarentzat maitagarriagoak ere ezagutu zituen Jules Martinhaurrak: Itsasun eta Baigorrin, adibidez. Argazkian, BaigorrikoOtsobia baserria, ahaidekoen etxea. Oroitzapen maitagarrihonetatik hartu zuen geroko idazle-izenordea ere.

MOULIER / HIRIBARNETARRAKOxobik, itsasuarra zuen bere ama: Marie Hiribarne (1865-1926), eta Itsasun dago Moulier-Hiribarnetarren hilobia.Hitz bakar eta labur batez bildu da hilarrian bizien hilondokoametsa: Pax (Bakea).

6

LARRESORO: SEMINARIO OHIALarresoroko Seminario txikia 1820an ireki zen. XIX.mendearen hondarretan euskal idazleen mintegia bilakatuzen, baina 1906an Gobernuak konfiskatu egin zuen.1926rarte apaizgaien ikasketak handik kanpo egin behar izanziren. Horregatik, Oxobi Maulera pasa zen (1906) eta geroBiarnoko Nay-ra: 1912an hemen apaiztu zen.

EUSKALTZALEA

Esnea zurgatzean euskara dut edan,Euskaraz minltzo're zaut odola zainetan...

(Haur elhe haurrentzat. 1944)

Zenbatetaraino euskaramenderatzen zuen Moulier aitak,zuzen ez genekike, nahiz sortzezkanboarra zen, eta orduan –gaur ezbezala– Kanboko seme-alabakeuskaldunak ziren, gehienak behintzat.Euskararekin batean, kaskoin piskabat ere entzun bederen zuela JulesMoulier gazteak, aitaren guardalagunen artean, uste dugu. Dena den,amarengandik, hainbat aldiz etahain ederki kantatu zuenamarengandik, zuela euskarazurgatu, berak aitorturik badakigu:

Aho batek eztiki diolarik «ama»!Hitz goxo bakar horrek mundu bat derama...

(Botz, ohiu, deiadar, nigar. 1913)

Haurtzaroko beste oroitzapengozoenak gogoratzean ere, baiItsasuko amaren etxondokoak, baiBaigorriko Otsobian iragan oporraldiak,baita Bidarraiko xaharrekin ikasitakoOtxalde zenaren bertsoak ere, ez dadudarik Oxobiri bere euskaldungoarensustraiak berritzen zitzaizkiola.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

III. EUSKALTZALEA ETA IDAZLEA

7

Baina erraz asma dezakegueuskararen aldeko atxekimendu horisakondu baizik ez zitzaiola egin bereikastaroetan, ohartzen garenean zeinziren Larresoron edo Nay-en aurkituzituen irakasle eta ikaskide zenbait.Urte haietan, alabainan, Larresoronbazebilen euskaltzale saldo ederra:Arnaud Abbadie buruzagia beralehenik eta gero Manex Hiriart-Urruty,Jean Blaise Adéma, Jean Barbier etabeste zenbait irakasle. Ikasleenartean, berriz, bera baino zahartxeagoJean Elissalde eta Jean Saint-Pierre,baina adin bereko Louis Dassanceuztariztarra.

1903-1905etako urte haietanberetan, hain zuzen, ikusi zuenbidarraitar gazteak, nola Frantziakogobernua jazartzen zitzaioneuskaldunen mintzairari, Pabekoprefetak zigortzen zituenaz gerozBidarraiko bi apaizak, eta bestefrango, ez zietelako beren herrietakohaurrei «katixima» euskararen ordezfrantsesez eman nahi.

Bazekikeen, beraz, zertaz ari zengure Oxobik, berrogei urte geroago,bai apaizen bilkuretan euskarenzaintzeaz eta lantzeaz bere laguneimintzo zitzaieiarik, bai EuskaltzaleenBiltzarrean, Gureak gure oihukatzenzuenean, baita euskal haurrentzatbertso eder hauek ontzean ere:

Iratzea mertxikaz bete jarriko,Zezen beltza zazpi xahalez erdiko,Labettoa elhur xuriz gorrituko,Euskaldunek euskara dute galduko.

(Haur elhe haurrentzat. 1944)

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

HIRIBURU (1912)Apaiz egin orduko Hiriburura bidali zuten apaiz gaztea. Hemenbete zuen urte-sail bat 1928rarte. Urte haietan, lehentxoago1911n hasita, ekin zion bere idazle-lanari, aldizkaritan ezezikbaita liburutan ere. Laster izan zen ezaguna iparraldeko euskalirakurlegoaren artean. Argazkian, Hiriburuko eliza.

8

LEHEN BERTSOAK ETAARTIKULUAK

Apaizgai zelarik oraino, 1911n, hasizen Jules Moulier gaztea, bere lehenbertsoak argitaratzen. Euskaldunaastekarian zituen argitaratu eta orduanegiten ohi zen bezala, izenorde bathartu zuen: Haurretako oroitzapenetatikhartu zuen «Otsobi», geroago «Oxobi»izango dena. Bertso horiek gero,orraztaldi berri bat emanik, biltzen dituOxobik bere lehen liburuan. HauBaionan agertu zen, 1913an, Botz,oihu, deiadar, nigar! izenarekin. Biargitalpenak erkatuz, errazki ohartzengara hastetik aireak eta gaiak ongihautatzen dituela bertsolari gazteak:aireak dira, aspaldiko EuskaldunKantaria, A. Goyeneche sendagilezenaren kantutegi aipatuan aurkitzenziren haiek berak: «Lurraren pean»,«Mendian zoin den eder»,«Bidarraitarra», «Ume eder bat»,«Kaiku», «Amikuzeko Gilen»,eta holako.

Gaiak, aldiz, XIX. mendeko bertsolariezagunek erabili ohi zituztenak:laboraria, arotza, xardina saltzailea,baita haurrak, txori papogorria, ottia,sagarrak edo arrosak ere, eta goragoigoz ama, Euskal Herria, euskara,adiskide zaharrak edo aintzinekobertsolariak. Neurtitzaren berarenaldetik, ordea, badute lehen bertsoekhalako herrebes edo herrenbel aire bat,tarteka. Baina, gero, huts horiekzuzentzen dira, ariz-ariz trebatu baitaegundainotik arotz aprendiza.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ALEGIAK (1926)Alegien munduari gogoz heldu zion Oxobik eta alor honetanidazle maisua bilakatu zen, aldizkako argitalpenetan bezalabere liburuetan ere. Hona hemen, Garmendia-renapaingarriekin kaleratu zuen alegi liburua.

BOZ-OIHU! DEIADAR! NIGAR!Han-hemen sakabanatuta zebiltzanak berelehenengo liburu honetan bildu zituen Oxobik(1913): Izadia, laborariaren bizitza, EuskalHerria, familiartea, etab. ziren olerkizunak. Badu«Gaiten eskuaraz mintza» dioen poema bat ere.

9

Hitz lauez ere, laster hasi zitekeenJules Moulier apaiza, Manex Hiriart-Urruty bere irakasle ohiari artikulu batedo besteren bidaltzen, Euskalduna-rentzat eta Almanaka-rako. Baina,oroz gainetik, Hiriart-Urruty bapateanhil zelarik, 1915eko Azaroan, etaeuskaltzale gazte gehienak gerranzirenez, Blaise Ademak euskalastekariaren zuzendaritza hartu beharizan zuenean, Hiriburuko bikariogaztea bilakatu zen Euskalduna-renisileko idazkari.

KAZETARI-LANAK

Gerra-denboran eta hala beharrezesan daiteke, beraz, kazetari bilakatuzela Oxobi. Baina kazetari isila, izenikgabe agertzen ohi baitziren harenartikuluak. Gerraondoan bizkitartean,Jean Saint-Pierre eta Jean Elissaldeadiskideekin hitzartu ziren, BilbokoEuzkadi egunkarian zegoen Kirikiño-riIparraldeko berriak helerazteko etahorrela egin zuten, Oxobi eta berelagunek, bizpahiru urtez (1919-1922).

Urte haietan sortu zen Gure Herriahilabetekaria ere, sortzailetarik izanbaitzen Oxobi, bere adiskide Saint-Pierre, Elissalde, Dassance,Apesteguy, Choribit eta Barbier-ekin.«Bertzen Irakurgaietan» izenburupeaneman zuen artikulu-sail bat, 1921etik1924era, baita, bestalde, «Lihoarenlanaz», Bidarraiko «Harpen dagoensainduaz», «Euskaltzaleen Biltzarraz»,

«Gipuzkoan eta Bizkaiangaindi» egin itzuliaz

orrialde ugari ere;baina, oroz gainetik,

aldizkari berri horretanargitaratzen hasi zen

Belea eta Axeria eta lehenalegiak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

HEIATIK ZERURA (1935)Liburu honetan bildu zituen Oxobi-k bere olerki erlijiosoak,kritikariren baten ustez autorearen ederrenak:Ebanjelioetako gertakariak eta Garizuma-Aste Santuetakomisterioak dira kantagai.

10

HAUR ELHE HAURRENTZAT (1944)Nabaria da Oxobirengan haur eta gazteekiko ardura. Liburuxkahonetan bildu zituen haientzat bereziki idatzitako bere lanak.

OXOBIREN ALEGIAK

Nahiz alegi-idazle asko izan duguneuskal literaturan, Juan Antonio Mogeleta Juan Mateo Zabalagandik hasita,Agustin Iturriaga eta LeonGoyetcheren bitartez, Adema-Zaldubiganaino, gure ustez guztiakgainditu zituen Oxobik. 1926an,alabaina, Baionan argitara zuen, P.Garmendiaren apaindurekin, Alegiakizeneko liburuska eta berehala EuskalHerri osora zabaldu zuen argitalpentxukun horrek egilearen omena.

Ez zen bada bere neurrian liburuhandia: Axular, euskaldun idazlenIrakasleari egin eskaintzaren ondotik,13-14 alegia doi-doia. Baina nolakopitxiak! Zinez harrigarria da hitzneurtuaren betea, hotsen musika,treituen zehatza, ipuinak buruan burudaraman urratsaren zuzena.

Zenbait urte geroago Oxobik bilduzituen beste horrenbeste alegia, hariberetik, Haur elhe haurrentzatizenburuarekin oraingoan, Baionan1944ean argitara emandako besteliburuska batean.

Azkenean, hil aitzinean, GurreHerrian eman baitzizkigun orainobeste bospasei alegia, esan dezakeguhogeitamar bat direla orotara Oxobikondu dizkigunak; baina, denak ezbada gehienak bederen, ikasiz gerozerraz ahaitzen ez direnak, hala nolaBele beltza-rena, Jaun Erretorarenmando mula xuria-rena, Aker adarmakurra-rena, Pelo artzaina-rena edoSaguen Biltzarra-rena.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

11

OXOBIREN OLERKIAK

Guarda seme naiz eta, barkamendu beraz,Menditar gaizo aurten nola bainintzen jaz;Gauaz ametsetarik, halaber egunaz,Gogo bihotzak alhan mendiaren onaz.

(Oxobiren lan oroigarri zenbait,1966: «Mendiz mendi»)

Oxobiren alegiak erakusten digutezein neurtiziari trebea zen haienontzailea; baina, beste bertso askotanikus dezakegu, nola zerabilen Oxobikbere trebetasun hori, bai barreneanbarna sartzeko, bai goian goraigotzeko, hala nola Euskal Herrikomendiez bururatu gabe utzi zuenobraren moldatzean edo lehenagoJean Saint-Pierre adiskide apaizpikuzenduari otoitz bat eskaintzean:

Ordu zen har zinezan lanen arau sariOtoi zerutik zaude gure lagun handi,Emaguzu aintzina esku, bihotz, argi!

Oxobiren olerki aberatsenak, gureustez, 1935ean Baionan argitara zuenliburuskan aurkitzen ditugu, HeiatikZerura izeneko obran. Hor sartzen ditugure gizonak Agur Mariatik hasita,Zurginaren semea, Oren Beltza,Amaren Altzoan eta Ebanjeliokopasarte nagusietan barna, Aitareneskuinerat deritzan azkenerainko,olerki bete horiek. Hala nola OrtzegunSaindu-ren karietara aipu duelarik ogiahamenaren etorki harrigarria:

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ARRANGOITZELapurdiko herri honetan bizi izan zen Oxobihamalau urtetan (1941-1955). Argazkian,herriko eliza eta apaiz-etxea.

Gogoan hartu duguia behin zer den ogi ahamena?Zenbat lan eta nek'izerdiren azkenekotz den ordaina?Neguko xuxen bekigun belhar, hazia garbi eraina;Udaberrian sarha jorratze, onak hartu arte gaina,Udaminean uztailarekin, distiran ogiak zorhi.

12

OXOBI HIZLARI

Bada aldizkari edo liburuetanargitara zituen artikulu, ipuin, alegiaedo olerkiez bestalde inon argitara ezdiren Oxobi-ren mintzaldi eta predikuasko ere, aipatzea merezi luketenak:Hain ziren argiak, zuzenak, zorrotzaketa sarkorrak non hizlari eder etahandiaren fama eman baitzioteneuskal herrietan. Baditugu, hala ere,adierazgarri, Gure Herria-k begiraturik,1938ko Euskaltzaleen Biltzarrean,Gureak gure gaiaz emandakohitzaldia, eta 1952ko bertsolarienegunean Sarako elizan egindakopredikua. Galdu diren prediku etamintzaldiek ez zieten horiei zorrik, etaentzuten zituztenek aitortzen, bai,orduan zuela Oxobik «Iehengo profetabat iduri», Labeguerie adiskideakberari kantatu zion bezala:

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKAL HERRIKO HERRIAKBera bizi izandako herriak, maite zituen Oxobi olerkariak. Ikusibesterik ez dago nola kantatu zituen Uztaritze edo Kanbo.Argazkian, Kanboko herria egun. Honelakoetan ere asmatuzuen euskal kezka kantatzen: «Eskual baratzeetan Kanbo dalehena! (... ). Jendeak aireketa zabiltzan kanpoan: / Heienahotik hitz bat eskuaraz ez zoan!.. / Zorigaitz! Kanboraino hiriada jina... ». Aita Kanbokoa zuen Oxobik.

ANTOLOGIA (1966)Gure Herriak kaleratutako obra hau dugu idazlan poetikoenartean bilduma hautatu zabalena eskaintzen diguna, pastoralbat era barne dela: «Nola gauden euskaldun».

Mendiak dira elhurtu, zure lanak bururatu,Bere fruituak emanik, zuhaitz zaharra kraskatu,Eta Euskal lurrean betikotz pausatu.