BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

16
1 LEHEN URTEAK Jose Manuel Etxeita Luzarraga Bizkaiko Mundakan jaio zen mundura 1842.eko abenduaren 13an, eta bertan hil zen 1915.ean, 73 urte zituela. Ama, Mª Josefa Luzarraga Abaroa izan zuen, Mundakako alaba, eta aita, Markos Etxeita Duñabeitia, Durangaldeko Garai herrian jaioa. 1867. urteko azaroaren 25ean Joana Abaroa Ajuriagoxeaskoarekin ezkondu zen Jose Manuel, boterez ezkondu ere. Baina, handik lau egunetara Liverpool-en birretsi zuten ezkontza- egiunea. Elkartze honetatik, Salbador izango zuten ondorengo bakarra. Gizon bardingoa genuen Etxeita luze-laburrean, azalez beltzarana. Izakerari dagokionez, atsegina eta mazala. Harremanetan apal eta maitakorra. Buru argia eta langile f'ina. Gizon osoa, hitz baten esanda. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN JOSE MANUEL ETXEITA LUZARRAGA

Transcript of BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

Page 1: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

1LEHEN URTEAK

Jose Manuel Etxeita LuzarragaBizkaiko Mundakan jaio zen mundura1842.eko abenduaren 13an, eta bertanhil zen 1915.ean, 73 urte zituela. Ama,Mª Josefa Luzarraga Abaroa izanzuen, Mundakako alaba, eta aita,Markos Etxeita Duñabeitia,Durangaldeko Garai herrian jaioa.

1867. urteko azaroaren 25ean JoanaAbaroa Ajuriagoxeaskoarekin ezkonduzen Jose Manuel, boterez ezkonduere. Baina, handik lau egunetaraLiverpool-en birretsi zuten ezkontza-egiunea. Elkartze honetatik, Salbadorizango zuten ondorengo bakarra.

Gizon bardingoa genuen Etxeitaluze-laburrean, azalez beltzarana.Izakerari dagokionez, atsegina etamazala. Harremanetan apal etamaitakorra. Buru argia eta langile f'ina.Gizon osoa, hitz baten esanda.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN

JOSE MANUEL ETXEITA LUZARRAGA

Page 2: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

2

BIZITZAKO HARAT-HONATAK

Bere lehenengo urteak, hau da,umezaro eta gaztetxoaldia, berejaioterrian eman zituen; baina,koxkorra zelarik (hamabi urteko edo)izan zuen itsas-bizitza gogorrarenberri, untzi-mutil edo , «txo» joan zeneta.

Geroago, Biboko Nautika-Eskolaraabiatu zen ikasketak egitera, notaguztiz bikainak lortuz. Jarraian,itsasoratuta, Europa eta Ameriketakohamaika paraje eder ezagutzekoaukera izan zuen, baita itsas bizitzakoune garrantz eta gordinekin topo eginere.

Epe honetan ardura eta kargudesberdinak izan zituen Etxeitak, hariketa hogei urte doi-doi zituela, kapitain-maila jadetsi zuen arte:

Ain fragata ederreko kapitan eginninduenean, ogei urte besterik ez nituan.Eta, orrelakoak izan ba, bizitzakogorabeherak!, fragata ori ezagutunebanean, ni bergantin bateko kamaramorroia —mozo de cámara— nintzan.Españar merkanterik aundiena zan, etanik, amaika bidar ames egin izan neban,ontzi orretako pillotu noiz izango etenintzakean; eta arik zortzigarren urtean, ezbakarrik pillotu, ontziburu nagusi izannintzan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

MUNDAKA ETA ITSASOAEtxeitaren bizitza bezala obra literarioa itsasoari lotuta agerida. Etxeitak txikitatik sentitu zuen bere baitan urruti-mina,baina baita geroago sorterriaren erakarmen bizia ere.

BILBOKO PORTUAJose Manuel barru-barrutik izan zen itsasgizona. Berakkontatzen digunez, oso gaztetatik untziren baten arduraeskuratzea izan zuen bere amets haundia. Bilboko portuasuertatu zitzaion bidaia luzeen abiapuntu eta helburu.

Page 3: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

3

Hurrengo urteetan itsasoak haustenibili zen Etxeita, «Larrinaga»itsasuntzi-etxeak lehorrean geratzekoeskaintza egin zion arte. Lanbide hauzela medio, hamasei urtez ihardunzuen Etxeitak Manilan enpresa-burubezala.

Filipinetako hiriburuan erantzunkizunhandiko karguak hartu zituen bere gainEtxeitak. Hona hemen horietarikobatzuk: Kai-Batzordeko partaide,Filipinetako Adminitraritza eta Tabako-Elkarteko aholkulari, Itsas Bazkunekozuzendari eta Merkatal-Ganbarakolehendakari. Halere, denetan,Manilako alkatetza datekemundakarrak bereganatu zuenardurarik garrantzitsuena.

AZKEN URTEAK

Gaztetasunak berekin dituen adoreeta kemena ahuldu ahala, EuskalHerriratu, Mundaka-ratu egingo daEtxeita, oraingo honetan betiko.Etxeratze honek berebiziko abaguneaeskainiko dio Etxeitari berezaletasunak lantzeko: itsas astronomiaeta musika. Baina, zaletasunoz landa,familiari eta euskarari eskainiko diemarinel zaharrak bere arreta eta astirikgehiena.

Behin alargunduz gero, seme etailobenganako atxekimendua areagotuegin zen Etxeitarengan. Ilobei eguneroematen zizkien euskarazko eskolak,azkena bere heriotz egunean bertan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

MANILAko ZUBI ESEKIAEtxeita Filipinetara iritsi baino urte batzuk lehenago (1868)honela ageri zen Manilako auzune hau, bere zubi eseki etaguzti. Ardura handiko beste hainbat karguren ondoren, hirihartako alkate izatera heldu zen Etxeita mundakarra.

Page 4: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

4

Euskararekiko maitasunak eraginda,Etxeitak bere bizitzako azken urteetaneuskal hizkuntza lantzeari ekingo dio,gogotsu ekin ere, gaztaroko bizitzamugituak eskaini ez zion egokierapatxadatsua, Mundakako erretirolasaian topatu bait zuen. Izan ere,Etxeitaren euskaltzaletasuna EuskalHerriratu aurrekoa izaki, bereprodukzio literarioa 1905-1915.ekohamarkadan eman zuen argitara.

GIROA

Mundakako pausalekura hurbiltzean,Etxeitak giro aproposa aurkitzen dubere idazlanak plazaratzeko; batezere, lantxo laburrak eta olerkiak.Jakina denez, XX. gizaldiaren hasieranizugarrizko goraldia ezagutu zueneuskal kazetaritzak, J. Urkixo, G.Muxika eta zenbait eragileri esker.Bide beretik, Lore-Jokoak eta Literatur-Sariketak polito ugalduko dira, idazleeiparegabeko aukera eskainiz berenlanak argitaratu eta ezagutzeraemateko.

Korronte hau, Euskal Herriakbigarren karlistada galdu ondoren biziduen giro sozio-politikoan ulertubeharra dago; hots, euskal gizarteansortu berri den mugimendu euskaltzaleberrian. Mitxelenak esaten digunez,XIX. gizaldiaren azken hamarkadansoma daitezke gure literaturanabarmenki aldatuko zuen «espirituberri» baten lehen zantzuak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

«ETXEITA» ETXEAMunduan zehar ibili arren,Etxeitak beti piztuta izan zuenberegan sorterri-sortetxeekikoatxekimendua, etaMundakako etxe honetarabildu zen zahartzaroan, bereeuskal lanei gogoz oratuz.Hemendixe zabaldu zituenbere euskal lanak (1909-1915).

«JAGI, JAGI»Euskal Herrira itzultzean, Eusko Pizkundeko ideia berriekin topoegin zuen, eta baita berak ere asmo berri haien alde parte hartu:Etxeitarena da «Jagi, jagi, euzkotarrak» ereserkiaren letra.

Page 5: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

5

Etxeitaren lanak alor askotarazabaltzen dira: kazetaritza, ipuingintza,itzulpengintza, olerkaritza,nobelagintza, etab., nahiz eta bereemaitzarik mardulenak azken sailhonetan eskaini zizkigun; bereziki,Josetxo eta Jaioterri Maitia nobelak.Ikus ditzagun, bada, arloan arlokoak;bidenabar, merezi izan zituen sari etaaipamenei leku amiñi bat eginez.

KAZETARITZA

Orixe, Lizardi, Manterola eta besteaskok bezala, Etxeitak ere lurongarritua aurkitzen du gizaldi-hasieran loratzen diren aldizkarietan:RIEV (1907), Euskal Esnalea (1908),Euskalerriaren Alde (1911), Jaungoiko-Zale (1912)...; baita orduko zenbaitegunkaritan ere.

Gregorio Muxikak, EuskalerriarenAlde aldizkariaren zuzendariak,Etxeitaren heriotzaren berri ematean,euskarak gure idazleari dion zorraaitortu ondoren, haren idazlanennondik norakoak zehazten ditu: generolaburra, xehea; konplikazio gabekonarraketak, fikziozko edota benetakoelkarrizketak, lantzean behin irakaspenmoralez horniturik (Euskal Esnalea,1915).

Badirudi, txera berezia ziolaEuskalerriaren Alde aldizkariari, etahau zela-eta, literatur sariketetaneskuratzen zuen dirua, poltsikoratubarik, aldizkariaren beharrizanetarakoematen zuen. Produkzio laburrarenzatirik handiena, ordea, aldizkarihorren gehigarri euskaldunean, EuskalEsnalea-n, argitaratu zuen, bigarrenaldiko 3. zenbakitik aurrera behin erehutsik egin barik parte hartuz,heriotzak mundutik eraman zuen arte.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKAL-ESNALEA (1908)EUSKALERRIAREN ALDE (1911)Etxeitaren kazetari-idazlanek honelako aldizkarien orrialdeetanizan zuten beren tokia. Horrela, inguruko euskaltzaleen giroan,aurkitu zuen idazleak zegokion lekua.

ETXEITAREN LANAK

Page 6: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

6

IPUINLARIA«Mari Jesus eta iru artzaiak» hau bezalakoekin ipuiniari-lanaere egin zuen Etxeitak. Kasu honetan, bigarren sari bat jasozuen Euskal Esnalea-ren lehiaketan (1909).

ITZULTZAILEAEtxeitari ez zitzaion sormenikfalta izan, eta literatur sorkaripolitak kaleratu zituen; bainainoren lanak euskararatzen erasaiatu zen, hemen ikusdezakegunez. Literatur gizonenartean Trueba bizkaitar erdalidazlea izan zuen horretarakomaiteena.

ETXEITA IPUINLARI

Etxeitaren ipuingintza arestianaipaturiko aldizkariei loturik dagoneurri handi baten. Lanen bataipatzerakotan, Euskal Esnalea-k1909. Urtean antolatu zuen ipuin-lehiaketan bigarren saria lortu zuenaaipa daiteke: Maria Jesus eta iruartzaiak. Ipuin hau hurrengo urteanEsku-egundiya 1910 argitalpeneankaleratu zen, bertan beste idazleezagun askoren lanak agertzenzirelarik (A. Kanpion, J. Urkixo,T. Aranzadi…).

ETXEITA ITZULTZAILE

Bi dira arlo honetan bereziki aipadaitezkeen lanak. Lanok,Euskalerriaren Alde aldizkariakTruebaren ipuinak euskaratzeko eratuzuen itzulpen-sariketan lehenengo bisariak merezi izan zituzten: «Ziñistutendot Jaungoikoa'gan» (Creo en Dios),eta «Urikoa» (El Expósito). Itzulpenhauek urtebetegarrenean argitaratuziren Donostian Ziñistuten dotJaungoikoa'gan, Urikoa, Jon-Uso.Creo en Dios, El Expósito ta JuanPalomo izenaz Trueba'k erderazegindako ipui oek izenburupean,egilea ordurako mundutik aldeginazela. G. Muxikak dioskunez, inprenta-probak Etxeitak berak zuzendu zituenhil aurretxoan. Badu, halere, Etxeitakitzulpen gehiago aldizkarietan zeharbarreiaturik; adibidez, «Zorijona», hauere Truebaren obratik itzulia.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 7: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

7

ETXEITA OLERKARI

Etxeitak, han-hor-hemenkaargitaraturiko olerkiak eta bertsoakbildu, bere bi nobeletan argitaraemanikoak gehitu, eta Au, ori tabestea bildumatxoa atondu zuen 1913.urtean. 52 olerki dira guztira, etaitsasoa, euskara eta bizitzakogorabeherak ukitzen ditu batipatberauetan. Gai samur etaminberatsuen ondoan, zirikatzaile etaalaiak ere badarabiltza, inoiz edobehin elkarrizketa modura emanez.

Izan ere, sarri ere sarri baliatzen dubere nobeletan bertsoekiko duen senberezia, kasurik gehienetan idatz-iaiotasun nabaria erakutsiz.

Eusebio Erkiaga bizkaitar idazlebikainak adierazten digunez,Etxeitaren bertsoak kantatuak izan diraMundakan, nahiz eta gaurko gazteekez ezagutu. Adibide gisa, Etxeitak,Manilan zegoela, Santa Katalinarenermita jausi zenean paratutakoak aipaditzakegu.

Kopla eta bertsoak agertu ez-eze,hauekiko aipamenak ere tartekatukoditu Etxeitak bere kontakizunetan,orduko euskal gizartearen zaletasunhau azpimarratuz:

Kopla oneek lenengo kalean, urrengojosleak egozan etxeetan, ta geroneskameak, langillak eta edonork, edozeinlekutan kantetan ebazan. Etzan jakin jakinnor zen koplaria (Josetxo).

OLERKARIAHan-hemenka sakabanatuz erein zituen Etxeitak bere olerkiak,eta, gero, «Au, ori ta bestia» izenpean, bilduma batean bilduzituen lan haiek (1913).

Sta. KATALINAHemen ikusten dugun Sta. Katalinaren Mundakako ermitaberriturik dago; baina Jose Manuel Manilan zegoela beheraetorri zen, eta idazleak, gero herriak bere egindako bertsoekingogoratu zuen sorterriko gertakari hura.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 8: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

8

Esanda dugunez, Etxeita bera izanzatekeen behin baino gehiagotanholako kopla askoren paratzailea.

Arlo honetan ere izan zen saritua,Euskalerriaren Alde-k ZarautzekoEuskal Jaien barruan eratu zuenolerki-sariketan, «Itsasoan» izenekoolerki-sortaz bigarren saria lortuz.Hona hemen, erakusgarri gisa, sortakohamar bertsoetatik azkena:

Lurrunak gorutz, euriak berutz, osiña beti lanean,Eta onela jarraituten dau, Betirauna dan bidean. Ludi geyena besarteturik, Beroan eta otzean, Ikusten dogu miragarria, miragarrien artean.

ETXEITA NOBELA GILE

Orain arte aipatutako lanak gutxietsigabe, Etxeitak euskal literaturan duenizena bere bi nobelei zor die inolakoezbairik gabe. Badirudi, ordukoeuskaltzale batzuren geldotasunak etaeuskal narratibaren egoera ahulakbultzatu zutela nobelagintza lantzera,berak bere burua gaitasun urrikoikusten zuen arren: «Utsune askotopako dozuz, irakurlea, irakurgaionetan» (Josetxo, Itzaurrea); «Olakoirakurgeiak nik baiño milla bider obetoegingo leukezan euskaldunak dagoz»(Jaioterri Maitia, Berbaurria).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

JOSETXO (1909)JAIOTERRI MAITIA (1910)Etxeitaren lanetarik, Josetxo-k du sonarik zabalena gureartean, eta Jaioterri maitia-rekin batera osotzen duautorearen elaberri-bikotea. ldazlearen izen ona batez ere biobra nagusi hauetatik jaio zen.TX. AGIRRE

Etxeitaren urte beretsuetan (lehentxoago hasita: 1898, 1901,1907) Txomin Agirre zen euskal kontalarien maisua, eta izanzuen, hortaz, mundakarrak literatur abildade berriak non ikas.

Page 9: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

9

Hasikinetan, hasi-masietan dagoeneginkizun baten murgiltzen da Etxeita,beti bezain gartsu eta gogotsu. Eta,egia esan, ekaitz handietan untziagobernatzeko lemaz erakutsi zuenkemen bera agertuko du lumaz,hitzezko uhinei aurre eginez.

Nobelagintzari lotzen bagatzaizkio,Etxeitak bere lehenengo nobelaargitaratzen duenean (1909), soil-soiliksei elaberri antzeko daude argitaraemanda euskaraz: Peru Abarka (1802-1881), Atheka gaitzeko oihartzunak(1870), Piarres Adame (1889), Behinda betiko (1893), Auñemendiko Lorea(1898) eta Kresala (1906). Baina,nolabaiteko luzera, originaltasun etanobelatasuna eskatuz gero, aditugehienen iritziz, azken biak diratekebakarrik kontutan hartzekoak.Helduleku eta eusgarri gutxi, beraz,Etxeitak bere langintza honetarakoaurkitzen dituenak.

Hiru lan nagusi ditu Etxeitak alorhonetan, baina bik bakarrik izan duteargia ikusteko zoria:

1) Josetxo, F. Elosu, Durango, 1909,368 orr. Liburu mardul honetan,Josetxo izeneko umezurtzaren bizitzakontatzen zaigu, inutseinetan hasi etahogeitamar urte bete artekogorabeherak harilduz

Ohitura —eta abentura— nobelahonetan, Etxeita eta protagonistarenbizipenen artean nolabaitekoparalelotasuna soma daiteke, zenbaitpasartetan kutsu blografikoa hartzenduelarik.

2) Jaioterri Maitia, F. Elosu,Durango, 1910, 255 orr. Bigarrenliburuan, Josetxo-ren anaia menditarraberau, protagononistak (artzainak)Ardibaso izeneko Arkadia antzekobatean kokatzen ditu egileak. Ekintza,halere, Mexiko eta Euskal Herriarenartean balantzatuko da. Lehendabizikonobelan gertatzen denaren arabera,bigarren honetan ere atzerria,aberasteko bidea besterik ez daizango, jaioterrira itzulirik, bizimodueroso eta zoriontsu bat jadetsi ahalizateko.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 10: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

10

ERBESTEAREN PREMIAEtxeitaren bizitzan bezalatsu elaberrietan ere, norberarenerosotasun ekonomikoari oinarriak jartzeko bide bezala ikusiizan da atzerria. Koloniak metropoliaren beharrei erantzunbehar zien: hona dakargun mahai eder hau, adibidez,Filipinetako enbor bakar batekin egina da, ata GipuzkoakoOrdizian dago, bertako Kultur Etxean (Barrena Jauregia).Etxeitak era ongi ezagutu zuen hango izadi emankorra.

3) Oroitzapenak (Argitaragabea).«Memorias» delako eskuizkribuan,Etxeitak bere bizitzako zenbaitgertaera, pasadizu eta gorabeherabatzen ditu; nola itsas eta atzerrikobizitzari dagozkionak, hala bereharreman pertsonal etafamiliarekikoak.

Argitara eman izan diren atalurrietan interesgarritasuna nabaridaitekeen arren, zailtasunak egon dira,antza, idazki hau plazaratzeko.

ETXEITAREN NOBELA GINTZA

Etxeitaren asmoa, bere garaikozenbait joera bildu eta bide eklektikobat hartzea dela dirudi. Abentura-,pertsonai- eta ohitura-nobelaren artekozerbait egin nahian ihardun zuen;lanak, sarritan, moralismozzipristinduz. Eraginei gagozkiela,Pereda, Mogel eta Tx. Agirre diratekeaipagarrienak, Truebarena ahaztugabe.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 11: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

11

ARTEKALE, MOLDIZTEGIEN KALEAEzaguna denez, Eusko Pizkundearen barnean Durangoko moidiztegiekzeregin nabaria bete zuten euskal edizioetan: Astarloa, Mogel, Agirre,Urruzono eta abar luze batek Durangon eman zituen argitara bere lanak.Etxeitak era bai bere hiru liburuak.

HIZKUNTZ ZALANTZAKMende-hasierako euskal idazleek (aurreko belaunaldietan bezalaxe)hamaika eta bost zalantza izaten zuten, euskaraz nola idatzierabakitzeko (ez da ahantzi behar Euskaltzaindia 1919koa dela),norberaren izenaren idazkeratik hasita. Hona Etxeitak Elosu bereargitaratzaileari bidalitako gutun bat (1908), hain zuzen zalantza horienberri ematen zion bertan idazleak. (Arantzazuko artxibategikoa).

AINTZINDARITASUNA

Etxeparek honela idatzi zion BernardLeheteri, 1545ean: «Igorten derauritzutheuscarazco copla batzu eneignoranciaren araura eguinac» (1545);eta Leizarragak Albreteko Joanari(1571): «eta ikussiric ecenhalacoequin (beste hizkuntzetakoitzuitzaileekin) comparatzera ez-deusbaino ezdeusago nintzela». Honelakopentsamenduen durundia dantzuguEtxeitaren lehenengo liburuarenhitzaurrean ere. Jakin bazekienmarinel zaharrak zelako oztopoakaurkituko zituen zapaltzen ari zen bidemalkartsuan. Bide malkarra, zinez,haginak berdindutako gizasemebatentzat. Horrexegatik agertzen zaigu

Etxeita apal eta borondatetsu:

nator guztiz indarga, egingo dodana baiño egin gura neukeana geiago dala; aldana egiñaz egituten da egipidea (Josetxo, Itzaurrea).

Hala eta guztiz ere, ez zaio umorerikfalta, aurreratxoago, honako hauesaten duenean: «jarraitu beti aurrera,esan oi dan lez, esanaz: Lenengoanparkatu, urrengoan urkatu».

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

LANAREN PENTSAMENDU-ARD ATZAK

Page 12: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

12

Aintzindaritasunak, itaurreanibiltzeak damaio Etxeitari segurtasunikeza. Izan ere, literatur-hizkuntza ez-eze, ortografia bera ere arautu barikbait dago mundakarraren lanakargitaratzen diren garaian. Izanzituzkeen duda-muden erakusgarripolit bat, Aita Villasantek ematen digu,Arantzazun gordetzen den eskutitz batijarraituz. Eskutitza, Etxeitakinpresoreari bidalia da eta bertanJosetxo argitaratu aurretik bereizenpena aldatzeko eskatzen dio; hauda, «Jose Manuel Etxeita-rrak» kendu,eta sabindar erara, «Etxeita-tar JoseManuel» jartzeko, Isaac López deMendizabalek bere Manual deConversación Castellano-Euskeraliburuan esandakoa aintzakotzathartuz.

Bideren bat aukeratu behar eta,Etxeitak azkenean bere bidearijarraituko dio, lehenengo liburuanAñibarro arratiarraren ildotik abiatuzeta bigarrenean Mogelmarkinarrarenetik.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

GERNIKAKO ARBOLAEtxeitak, izan zuen ardurarik euskal nortasun politikoaz, etaberorri zegozkion oroimen-irudiak maite izan zituen, horienartean Gernikako Arbola eta Juntetxea.

Page 13: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

13

ABERTZALETASUNA

Bere lehen liburuaren hitzaurrean,beren beregi aipatzen ditu Etxeitakabertzaletasunaren garapen etazabalkundearekin zerikusi handiazuten idazle eta politikari batzurenizenak: Astarloa, Kanpion, Arana... Ezda harritzekoa, beraz, bere garaikosemea izanik, Etxeitaren obrakabertzaletasunez opilduak egotea.

Etxeitarentzat Euskal Herriarensinbolorik esanguratsuena GernikakoArbola da («Gernikako Aritxa»/»Aritx-tantaia»). Arbola honen azpian euskalohitura, lege eta nortasuna aterpeseguruan daudela, haren gerizpegozora noiz itzuliko biziko diraatzerrian aurkitzen diren euskaldunakere. Foruak galdu aurreko gizartea dugogoan Etxeitak, ikuskera horretanaberri-mina eta lehen-mina uztartzendituela.

ERLIJIOA

JELpean umotutako belaunaldiadugu Etxeitarena. Hortaz, irmo ereirmo eutsiko dio «euskaldun-fededun»batasun ezagunari, sarritan moralkeriaeta didaktismoan jausiz: «Zeinbatbider gogoratu ete jaken Jaungoikuakzeatu ebala bere gizabideokerragaitik!» (Jaioterri Maitia).

EUSKALTZALETASUNA

S. Aranak gidatzen duen proiektupolitikoan arreta berezia jarriko daeuskararen lanketa eta zabalpenean,egitasmo orokor honetan, hizkuntzahabe garrantzienetariko bat izaki. Haudela-eta, hizkuntzak sekulako indarrabereganatuko du; jarrera desberdinenarabera, nortasunaren eragile,fedearen babesle, edota ikur-politikobilakatuz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

HIZKUNTZAEtxeitarentzat, oinarrizko nortasun-agiria zen herri batenhizkuntza, eta behin baino gehiagotan azpimarratu zuenkomentzimendu hori.

Page 14: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

14

Etxeitarentzat ere, ezinbestekoa zeneuskararen iraupena:

Euskereak alde egin ezkero (... ): ordubanguztijok izango gintzakez erdaldunak,geure jatorrijaren ezaugarri senduena etamaitiena galduta (Jaioterri Maitia,Berbaurria).

Horrexegatik idazten du, literato ezden arren, eta arrazoi berberengatikzetorkigun bere lehenengo liburuan:«euskeraren alde bere alegiñaegitera». Euskara helburu duelaidazten du, bada, Etxeitak, euskalliteraturan idazle ugarik egin izan duenantzera.

AUTOBLOGRAFISMOA

Etxeitaren bizitzako elementu bikerabateko eragina izan zuten harenobra literarioan: batetik, itsasoak; etabestetik, bere harreman afektiboetangurasoengan aurkitu omen zuenaurkakotasunak. Josetxo eta JaioterriMaitia-n eurrez agertzen zaizkigugurasoen seme-alabekiko jarrerahonen oihartzunak, kasurikgehienetan, aurkakotasun honenzergatia egoera ekonomikoandatzalarik.

Itsas-bizipenek ere badute berenislada Etxeitaren obran, leku, ekintzaeta protagonistek bizi dituztengorabeherak erakusten dutenez.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

MUNDAKANBehin-behineko erbestealdi luzeak bizi izandako askorenantzera, Etxeitak ere bere buruaren erroak sorterrian sentituzituen, Euskal Herrian eta Mundakan. Hemen eraiki zuen bere«Etxeita» etxea eta azkenik hementxe aurkitu zuenhaurtzaroko herria, artean geroko aldakuntzarik gabea.

Page 15: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

15

ETXEITAREN EUSKARA

Batek baino gehiagok, Etxeitakerabiltzen duen euskara, ulergarri etaikasten ari direnentzat gomendagarriadela esan arren, darabilen euskarakontu apur batez begiratu beharralegoke, batez ere, joskeraridagokionean.

Hondarrean, Etxeitak hizkuntzajatorra darabil; baina, badirudi,itsasoan eta atzerrian luzaro egonamoteldu eta kolorebakotu egin ziolaumetan edoskitako hizkuntza. Apur batmugatua dugu esakune, lokuzio,hiztegi eta adierazkortasun aldetik.Baina, baditu, halere, esamolde jatorugari; baita, txitean-pitean, herrianondo sustraiturik dauden erabilkerajatorrak ere.

Joskera du, baina, alderdirikahulena; batez ere, galdegaiarenerabilkera. Bere garaiko estilo-ezaugarritzat, hau da, zenbait idazlekaintzakotzat hartzen zuen ikutu kultueta dotore gisa har daitekeen arren,Txomin Agirreren lanak ikusi besterikez dago, gaitzak ez zituela den-denakjo frogatu ahal izateko.

Hiztegian, zahar kutsuko berbak etagarbizaletasunak eragindako hitzak etamoldeak elkarren ondoan agertzendira, lanei berezitasun egoki baterantsiz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 16: BIZITZA, BERE TESTUINGURUAN - Euskadi

16

EZAGUTU BEHARREKOIDAZLEA

Gure literatur esparru meharrean ezdirateke alde batera uztekoak Etxeitabezalako idazle xume eta Jatorrak.Izan ere, nekez ezagutu ahal izangodugu gure prosagintzaren funtsaaintzindariaren jokera etaespresabideen berri izan gabe. Azkenbatean, idazle guztiek eman ohi dioteberen bultzadatxoa hizkuntzaliterarioari, ekarriaren eragina etagarrantzia idazletik idazlera erabatdesberdina den arren.

Bukatzeko, hona hemen Mundakakobidegile honi buruz, Mitxelenak euskalliteraturaren nondik norakoakaztertzean zioskuna: «Ia ahazturikdagoen aintzindari bat, ahaztuegibeharbada, Jose Manuel Etxeitabizkaitarra dugu».

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

GREGORIO MUXIKAGaraiko beste hainbaten gisara, harreman zuzenak izan zituenEtxeitak Gregorio Muxikarekin, hau da, XX. mendearenlehenengo hiru hamarkadetako euskalgintzan halako tokihandia izan zuen Euskal Esnalea Elkartearen idazkariarekin.Sustatzaile ata idazle honen eskuetatik pasa zen, argitaraaurretik, Jose Manuelen kazetari-lan anitz. Muxikari zor diogu,gainera, Etxeitaren heriotzondoko oroitagurra.