BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

12
1 BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA Julene Azpeitia (1888-1980). Bizitza luzea izan zuen: Zumaian jaio zen, eta Bilbon hil. IKASTOLAZ IKASTOLA IBILITAKO MAISTRA Julene Azpeitia -emakume behargina, euskaltzale eta euskarazko irakaskuntzan aintzindaria Zumaian jaio zen, 1888ko Urtarrilaren 8an, eta 92 urte beranduago, 1980ko Otsailaren 5ean, Bilbon hil zen. Haren bizitza luzea bi hitzetan laburtu behar izango bagenu, Umeak eta Euskara aipatuko genituzke, bi arlo horiek izan bait ziren Juleneren bizitzako motor eta ardatz. Donostia eta Bilboko Magistergo- Eskoletan ikasi ondoren, hemeretzi urte zituela Aizarnazabalgo eskolan aritu zen, maistra, Zumaiatik astelehenero oinez joaten zela. Apendizitis gaizto batek hiltzorian eduki zuen; eta Pedro Diaz Carredanok sendatu eta gero, alde egiteko erabakia hartu zuen. Haren hitzetan esateko, ez nuan geiago Aizarnazabalera juan nai izan. Orrelako erritxoetan gaxotzen diranak galduak daudelako. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Transcript of BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

Page 1: BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

1

BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA

Julene Azpeitia (1888-1980). Bizitza luzea izan zuen: Zumaianjaio zen, eta Bilbon hil.

IKASTOLAZ IKASTOLAIBILITAKO MAISTRA

Julene Azpeitia -emakumebehargina, euskaltzale eta euskarazkoirakaskuntzan aintzindaria Zumaianjaio zen, 1888ko Urtarrilaren 8an, eta92 urte beranduago, 1980koOtsailaren 5ean, Bilbon hil zen.

Haren bizitza luzea bi hitzetan laburtubehar izango bagenu, Umeak etaEuskara aipatuko genituzke, bi arlohoriek izan bait ziren Julenerenbizitzako motor eta ardatz.

Donostia eta Bilboko Magistergo-Eskoletan ikasi ondoren, hemeretziurte zituela Aizarnazabalgo eskolanaritu zen, maistra, Zumaiatikastelehenero oinez joaten zela.Apendizitis gaizto batek hiltzorianeduki zuen; eta Pedro DiazCarredanok sendatu eta gero, aldeegiteko erabakia hartu zuen. Harenhitzetan esateko, ez nuan geiagoAizarnazabalera juan nai izan.Orrelako erritxoetan gaxotzen diranakgalduak daudelako.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 2: BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

2

1911n Valladolid-eko oposaketetanlehenen geratu zen, eta, handiketorrita, Bizkaiko ikastoletan irakastenjardun zuen, l9l6an EnrikeEskauriatzarekin ezkondu zen artean.Senarrarekin batera Mexikora joanik,l9l8an euskaraz idazteari ekin zion, baieta argitaratzeari ere, Mexikokoeuskaldunek urtean behin IgnazioDeunaren egunean ateratzen zuten"magazine"an. Lau urtez bizi izan zenitsasoaz bestaldean, eta, EuskalHerrira itzulita, berriz ekin zionikastoletan irakasteari. Haurrenmundua eta euskara izan ziren, berrizere, Juleneren grina eta seta.

Gerraren ondoren zigorra: amaikaurte ikastola gabe, urtebete BizkaykoGorlizen Ume gaixotegiko ikastolan;sei urte Burgosko herri txiki batean(Mena haranean) eta azkenengoikastola Markiñan izan det. OrainDurangon bizi naiz nere senarrarekin,zioen 1961ean, Norbert Tauer-iidatzitako gutun batean. Eta Durangonbertan eman zituen urte gehienak, betiere irakaskuntzaren munduan,erretiroa hartu arte.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Markos Azpeitia eta Martina Gómez, Julene-ren gurasoak.Hizkuntza, belaunaldiek elkarri egiten dioten dohaina

bezala ikusi zuen Julenek.

Page 3: BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

3

EUSKALTZALE SUTSUA

Jainkoarekiko sinesmen sakonarekinbatera, familiarekiko maitasuna,euskararenganako fedea eta adoreaditugu Julene Azpeitiaren idazki,solasaldi eta gutun guztietan mezurikzainduenak. Era berean, sentimendusakonen artean zuen erlijiotasuna, baieta famili zentzua ere. Eta hauekinbatera, hizkuntza eta aberria.

Mexikon hasi zen mintzatzen aberri-minaz, eta beranduago Burgosen,"zigorturik" igaro zituen sei urteluzeetan. Euskara dugu hainbat gauzaegitera bultzatu zuen arrazoi etazergati bakarra. Jarrera intelektualaizatetik urrun, momentuoro zuenpresente hizkuntzaren egoera,Euskaltzaindiaren ArantzazukoBatzarrean irakurritako txostenakfrogatzen duenez. Bertan, euskararenhileta-joleak gaitzetsi ondoren (JuanGallastegi abadeak irakurririk),hizkuntzaren berjaiotzerako lauproposamen aurkeztu zituen, ipuin,eskola eta irratsaioen bidez euskarahedatzea helburutzat hartuta.

Beste edozerk baino hobeto, 1962anEuskaltzaindiaren Sariketara aurkeztuzuen ipuinaren lemak azaltzen digujarrera hori: Euzkera jasotzea erabagidogu. Hitz batez, erabaki honekbaldintzatu zuen haren bizitza osoa,Tauer-i idatzi zion gutunean ikusdezakegunez. Euskaltzale honeneskaerari erantzunez, Julene Azpeitiakhonela hasi zuen bere buruarekikodeskribapena: Zumayan jaioa naiz,irakaslea; euskeraren maitetasunabetikoa det nere biotzean, geroago taaundiagoa...

Aita bertsozalearengandik jasotakoeuskararekiko amodioa, semearenganez-ezik, gainerako umeengan ereerein eta sendotu nahi izan zuen: etazuri, ene semea, nere gurasoak neriegin ziraten, eta nik zuri egin dizutanbezela, zuk ere, zeure umeeri,euskeraz itz egitea eskatzen dizutbiotz-biotzez, agertzen zaigu harenliburu ezagunaren eskaintzan,Amandriaren altzoan ipuin labur etaugariz josiriko idazlanean. Liburuhonetan (Azpeitiaren ospetsuena

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 4: BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

4

bestalde) emakume errealista, zuzenaageri da, batzutan mingotsa, inoizumoretsua, eta hainbestetan gauzei

aurreratzeko ahalmenaz, azaltzenzaigu. Emakume pragmatiko etapositiboa zen Julene.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Ohorezko euskaltzain izendatu zutenean, Julenek Pragaraidatzitako hitzak (N. Tauer-i gutuna, 1975-garagarrila-15).

Page 5: BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

5

BEHATZAILE FINA

Idazle eta emakume, JuleneAzpeitiak bere birtute nabarmenakidazgintza lanetan ipini zituen. Sotilbehatu zituen pertsonak eta egoerak,txeratsu deskribatu eta xehetasunezmarraztu. Taxuz mintzatu zitzaigunMexikoko bizitzaz, hango ohitura etahistoriaz, eguneroko bizimoduaz,herriarekiko sentsibilitate handiaadierazi duten pertsona zolien antzera.Hala ere, hitz goxoenak, esaldiberoenak, bere herriarentzat gordezituen, beti gorde ere: baña nieuskalduna izanik, nere biotzakEuskalerritik urrun ez du illuna bañoaurkitzen, ez du ituna besteriknabaitzen, negarra dario ordu

guztietan, errimiñak narama aldeguztietara, baña leku danetan: Urrutida mendia / Bere barrenean nereerria.

Balore hauek izan ziren, istorioakherritik jaso eta literarioki narratzeraeraman zutenak. Juan San Martin-enhitzetan esateko, AzpeitiarJulenerenak (ipuinak) erria zuzenkidute iturburutzat, ta bere eskuz eztikiapainduak dira.

Haren ipuin ugari herri-tradiziotikhartuak direnez, ez dira guztiz berriak,baina aurkezteko orduan badira, izan,originalak. San Martin-ek idatzitakohitzaurrean zera irakur dezakegu:Orregatik irakurle, emen arkitukodituzun askori (ipuini), lenago bestenunbait entzun edo irakurritakoenantza hartuko diozu... baña ezemengoak bezin txukun adierazirik.Aiek erria mintzatzen dan bezelaxejasoak izanarren, apainduak dituzu,batez ere umeentzako eran. Etahemen dugu, hain zuzen, JuleneAzpeitiaren bizitzan aurki dezakegunardatza: umeen irakaskuntza.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Zituen erroen balioa (sorterria, familia, inguru soziala) osogogoan zituen Julenek, baita euskararen etorkizunasegurtatzeko ere.

Page 6: BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

6

ARDURA PEDAGOGIKOA

Julene Azpeitia gaztetandikdakusagu maistra lanetan,irakaskuntzaren munduan zeharomurgildurik. Esan bear det baita ere,neri iñoiz galdetu didatenean: Aizu,berriz jaioko baziñake zer karreraartuko zenduke? Nik beti erantzun det:Maistren karrera. Milla bider jaiokobanintzake ere. Hitz hauekin amaituzuen bere mintzaldia, EuskaltzaindiakJauregiberri eta Mujikarekin bateraomendu zuen egunean, EmakumearenUrtea deituriko 1975ean.

Azpeitiak ez zuen bokazioa erratu.Maistra izan nahi, eta maistra izan zenbizitza osoan, erakusteko etairakasteko nahiak gehiago ikasterabultzatu zuelarik. Jakin-min bizia zuen,beti ere are gehiago jakitearren, etaeskuzabala zen, hartutakoa ematean.Haren jarrera pedagogikoa, ikasgelanez-ezik handik kanpo ere agertu zen,gutun eta artikulugintzan bezalaeguneroko ekintza arruntetan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Eskola publikoan lan-postua irabazteak eta hobetzeak dituztenegoitza-aldaketak ezagutu zituen Julene Azpeitiak ere, etagerraondoko haizeek ere eraman zuten erbestera.

MAGISTERGOAREKIKO ARDURA

Abadinoko Auzo-Eskola honetan ere lan egin zuen Julenek(Matiena auzoan, 1922-1936), euskarari berea emanez.

Page 7: BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

7

ldazten eta irakurtzen ez zekienemakume nagusiari egindakomesedea gogoratzean, maistra lanakeman zizkion pozak berrazaldu zituenbehinola, gogotik azaldu ere: Egun uraguztiz egun ona izan zan neretzat.Maistren karrera egindako damurik eznuan orduantxe!! Ez orixe!! Egia esan,iñoiz ez det karrera au egindakodamurik izan, eta bai poz aundiak,biotza bete-beteko pozak sarriaskotan. Eta egun au izan zan bat.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

HAURRAK ETA EUSKARA

Irakasteko grina, batez ere umeekikoaagertu zuen Julenek, beti umeak etahizkuntza helburu sendoena zituela.Nola ihardun, euskara iraun erazteko,eta berau umeengan biziberritzeko?:horixe zen haren funtsezko galdera. Etaerantzunak bilatzen saiatu zen. Ipuinak,kantak, irratsaioak eta Euskaltzaindiariegindako lau proposamenak, zuzen etapragmatikoak, izan ziren erantzunhaietariko batzuk: lehena, Bizkai etaGipuzkoako udaletxeek antolatuta, haureuskaldunen arteko sariketa; bigarrena,irratitik esateko umeentzako ipuinpolitak gertatzea; hirugarrena, jaunartzeegunean irratiaren bidez eskaintzendiren kantak euskaraz izatea, etalaugarren eta azkena, ezkontzaegunean irratian zorionak ematekojartzen diren abestiak euskarazkoakizatea.

Ama Euskera ikastoletan sartu eziñdugun bitartean, umeak ikastoletatik atirakurtzen eta idazten ikasten badutegure izkuntzak aurrerakuntza aundiaegiñgo du. Erriak, euzkeraz itz egitenduan erri guztiak, euzkeraz irakurteneta idazten jakiñ bear du Euzkera bizikobada.

Page 8: BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

8

Hemen dakusagu, beraz, ipuingileaizatearen arrazoia. Modu zuzen etagozoz, amandrearen altzoanbaigeunde, beraren liburuetako orribakoitzean, kontu politak eta ipuinalaiak murmuriatzen dituen JuleneAzpeitiak, helburu bat du eduki: umeakzale daitezela, ama hizkuntza gozadezatela. Azeri jauna izeneko ipuinliburuari fabulen didaktismo handianabari diezaiokegu, baina batez ere,irakurlearekiko ardura du begibistan,lerro guztietan isurian datorren ardura.Nork irakurriko duen, eta unebakoitzean zer pentsatuko duen duAzpeitiak gogoan, eta batez ereirakurle haurrarekin ari da beti, bereasmotan. Nola egin, gustora egondadin? Nola mintza, uler dezan?

BIZITZAREKIK O JARRERADIDAKTIKOA

Didaktismoa ez zuen literaturgintzaramugatu. Osasuna, merketza etajanaritza izeneko sukalde-liburuan,beste gisa bateko gaiak eta ardurakazaldu zituen: zer, zenbat, zelan, noizyan bear dan, galdetzen du idazleak.Sukalde-errezetak dira: zukuak (sopak),okelak, brijiduak, arrañak, makalaua,arrautzak, gozo batzu, merketza(ekonomia). Aholkuen artean, jakiaknon eta nola gorde behar diren irakurdezakegu, eta jakiak beren arotan erosibehar direla ere gogoratzen zaigu,erretserba eduki eta diru dena ez delagastatu behar, hau da, "sentidocomún"eko aholkuak, bere hitzetan.

Hezkuntza klasikodun emakumeaizanik, ez zuen arlo pertsonaleanaurrekoekin hausturarik sortu.Tradizioa eta ohizko baloreak jaso etabereganatu zituen, etena planteatugabe. Argi eta garbi ikus dezakeguaipatu liburuan: Etxeko gastuetansartzen dan gizonak bere burua eratsiegiten dau. Gizonen bearra etxea ezdalako, baña andre buru argidunak ezdau eginkizun au bete barik itxiko.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Zuentzat.Donostia, (1974).

Amandriaren altzoan.Zarautz, 1961.

Page 9: BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

9

KULTUR EMAKUMEA

1888an jaioa, eta emakumearenpaperaz ideia tradizionalak zituenarren, Azpeitiak garaiko kulturmunduan aktiboki hartu zuen parte.Literatur sariketetara aurkeztu etasariak bereganatu zituen, hainbataldizkaritan argitaratu zituen bereartikuluak, irratsaio ugari egin zuen,eta kultur munduko pertsonaiapublikoekin ere izan zituenharremanak. Julene paper tradizionalagainditzera eramango duen arrazoia,zalantza barik, euskararekiko arduradugu.

1925ean eskuratu zuen bere lehensaria, Bizkaiko Diputazioak pedagogigaiz eratutako lehiaketan, Irakurrimatte lanarekin. 1933an, Kirikiño Sariaizan zen, "Euli baten edestia"ipuinarekin, eskuratu zuena. Berehala,Osasuna, merketza eta janaritzaargitaratzea lortu zuen, 1920anEuskaltzaindiak saritutakoa. 1954ean,eta berriz Euskaltzaindiaren KirikiñoSariketan, bigarren gelditzea lortuzuen, Felix Bilbaoren ostean,"Amandriaren altzoan" liburuarekin.Azkenik, 1959an, Miarritzeko"Kulturaren Alde" elkarteakantolatutako Sariketan, "Goizekoizarra" ipuinarekin jaso zuen sari bat.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

LITERATURGILE APALA

Hau da Julene-k idatzi ohi zuen sinadura, osorik, senarrarenaipua ela guzti.

Page 10: BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

10

Literatur lanez gain, irratiak hartuzion denbora handia. Urtetan aritu zenastero ordu-erdiz irratigintzan, eta 74urte zituela ere, oraindik bidaltzenzituen bere lanak Arrate eta Loiolairratietara.

Aldizkarigintzan ere, ehundakaartikulu zuen argitaraturik, "Arritokieta"ezizenarekin "Euzkadi" egunkarian,"Karmel", "Yakintza", "Egan" eta"Zeruko Argia" aldizkarietan.Liburugintzan bereari azkenerainoeutsi zion: 1975ean, ordurako 87 urteeta ikusmen txarra zituela, bere azkenliburua editoreari emateko adorerik ereerakutsi zuen.

Honetaz mintzatzen zaigu, hainzuzen, Norbert Tauer-ekin gutunenbidez izan zuen elkarrizketa luzean.Nere ustez, euskerak bultzakada aundibat artu du aurrerantz, urte abetan etaGoiko Jaunak egingo al digu onelaxejarraitzeko eskerra. Erri bakoitzean, zubezelako maitaleak ba´leuska gureeuskera maite onek…!, ziotsanpragatarrari 1962an.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Julene Azpeitiaren lehenengo liburua:1920an Euskaltzaindiak saritua.

Page 11: BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

11

ZUZEN ETA ZEHATZA

Estilo zuzen eta arina, hiztegizehatza eta egitura sinplea erabiliz,ardura handia erakutsi zuen Azpeitiakhizkuntzarekiko. Gipuzkera zeinbizkaiera erabili zituen, bizi zenlekuetako umeen hizkerari moldatunahiz. Eta hizkuntzaren batasun-bideaurratu zenetik, berak ere batuarenantza eman zien bere idaztiei, arauguztiak bete-betean jarraitu ez arren.Ortografia da izan, agian, gutxienaldatu zuena, baina baturantzako joerabetidanik somatzen diogu beretestuetan, horixe bait zuenulergarriago suertatzeko bidea.

Ipuinak bezala haren esaldiak,ezagutuak, laburtuak, moldatuak etazehaztuak dira, eta zalantzarik sortukasurako, hiztegi labur eta argigarri bateskaini ohi zuen atzekaldean.

Zenbait liburutan, janaritzaz idatzizuenean batez ere, "lursagarra" eta"esne-koipea" moduko berbak topabaditzakegu ere, eta garaiko joerakhorretara bultzatu arren, ezingenezake esan garbizalekeriatandesbideratu zenik. Korronteetatik atibili zela esan liteke, planteamenduteorikoei baino arrazoi pragmatikoeijarraikiz. Erabiltzen zuen hiztegia,halere, hiztegi herrikoi eta aberatsadugu, eta batez ere erreala; fikzioandihardunetan ere, errealtasun kutsuadario haren literaturgintzari, etasinesgarritasunarekiko ardura eta,batez ere, irakurlearekikokomunikazioa. Komunikazio hori etenez zedin arreta nabaria erakutsi zuenbere lanetan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Irakurri, matte. Bilbo, 1932.

Page 12: BIZITZA LUZE ETA EMANKORRA IKASTOLAZ IKASTOLA ...

12

APALTASUNAREN BALIOLITERARIOA

Erraza eta mediokrea parekatu nahidituztenen aurrean, Julene Azpeitiarenlanak erraztasuna kalitatearekin uztardaitekeela erakusten digu. Helburuaaurretik finkaturik eta zehazturikedukitzeak laguntzen dio sinpletasunitxura ematen. Helburua zein denesana dugu aitzinean, euskararenzuzpertzea, eta hizkuntzarenetorkizuna eraikitzea, eta hori hainzuzen gerokoan mintzatuko direnhiztunen bidez: haurrak irabazizalegia. Xede hauen betetzeaksinpletasuna eskatzen du, eta horixedugu Azpeitiak eskaintzen duena, lanliterario apala, erosoa.

Arau hutsal eta mito funskabeakdituen literatur munduak aise berdinlitzake lan erraza eta txarra, iluna etakalitatekoa. ldazle askok erakutsirikdigute zein zaila den obra handiakerraztasun itxuraz ematea, eta

alderantziz: zailtasunak ez dakarrelaberez ezeren kalitaterik. Apaltasunabalio literariotzat harturik, Azpeitiarenipuin-sortak, bidal artikulu-multzoak etakontakizun atseginek, berezko lekuadute euskal literaturaren historian.

Euskal literaturak gizartetik azagokobideak ibiltzen zituen garaietan, hauda, egunerokotasunari heldu ezinikzebilenean, idazle honen lanak egunezeguneko beharrizanei atxekirik agerizaizkigu, errealitatearen arazoekinzeharo uztarturik, hizkuntza etahezkuntza, etorkizuna eta irakaskuntzaelkartuz. Horixe dugu, apika,apaltasunarekin batera, Azpeitiarenlorpen handienetarikoa: tokian tokikoarazoei erantzuna emateko ahalmenhori, ekintzen bidez zein literaturaerabiliz, eta literaturaren berezkoeskakizunak ahantzi barik lan eginez,noski.

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Euskal Irratiak sortu zirenean, Juleneprest agertu zen komunikabide berrienlankide izateko. (N. Tauer-i gutuna,1962-maiatza-31).