HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

24
PROGRAMA HTGBren KULTURA GAILURRA KULTURA ETA HIRI IRAUNKORRAK BILBO, 2015eko martxoaren 18tik 20ra

description

 

Transcript of HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

Page 1: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

PROGRAMAHTGBren KULTURA GAILURRA KULTURA ETA HIRI IRAUNKORRAKBILBO, 2015eko martxoaren 18tik 20ra

Page 2: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

BILBOKO ALKATEA

Parte-hartzaileok:

Ongi etorri Bilbora, Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen lehenengo Kultura Gailurrera.

Kultura oso garrantzitsua izan da Bilboren eraldaketa urbanoan. Laurogeita hamarreko hamarkadan Bilboren eraldaketa sakona hasi zenean, lana sortzeko, gizartearen kohesiorako eta hiriaren garapen ekonomikorako estrategian –horren gidari Udala izan da- eragile funtsezkoa eta iraunkorra izan zen kultura, eta horren adierazle nagusia Guggenheim Museoa dugu. Azken hamarkada biotan garatu den politika kulturalaren emaitza da Bilbo erreferente bihurtu izana kulturaren hiri modura, kultur eragileen sare sendoak eta kulturarako azpiegiturak dituena.

Bilbo modu aktiboan aritu da lankidetzan HTGBrekin, 2004an sortu zenetik. Hiri Digitalen eta Jakintzaren Hirien Batzordeko burua da Bilbo eta beste batzorde batzuek sustatutako jardueretan parte hartzen du. Horiek horrela, Kulturaren Batzordeko fundatzaileetako bat da eta 2005ean Kulturaren Agenda 21 agiria onartu zenetik, gure politika kulturala agiri horren printzipioen ildora ekarri dugu eta modu aktiboan jardun dugu kulturaren arloan, informazioa eta jakintza trukatuz beste hiri batzuekin.

Harro gaude HTGBren lehenengo Kultura Gailurra Bilbon egingo delako; izan ere, ekitaldi berri honek hirien eta tokiko gobernuen arteko jakintza hobeto trukatzea sustatu eta sareko lana erraztuko du, kulturak hiri iraunkorretan garrantzia duela onartzen baitute horiek.

Harrotasunez betetzen gaitu baita Bilbon egingo den HTGBren Kultura Gailurrean “Kultura 21: Ekintzak” agiria onartuko delako; agiri hori tresna baliagarria da politika kulturalen arloan hirien artean ezaupideak eta jardunbide egokiak sustatzeko. Espero dezagun agiri hau aitzindaria izatea hiri iraunkorrentzat, Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen agenda globala definitzen laguntzean eta eragin positiboa izatea Nazio Batuen 2015 ondorengo Garapen Agenda prestatzean.

Ongi etorri Bilbora!

Ibon AresoBilboko Alkatea

Page 3: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

3

HTGBko PRESIDENTEA

Lagun eta adiskideok:

Ongi etorri Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen Kultura Gailurrera, tokiko gobernu demokratikoek munduan duten ahots bateratura.

Lehenik eta behin, zorionak Bilbori, ekitaldi berritzaile hau hartzearren eta kulturarekin eta garapen iraunkorrarekin duen konpromiso arrakastatsuagatik. Gaur Bilbo dugu kulturaren eta iraunkortasun urbanoaren mundu mailako aitzindaria.

Gailur honetan Kultura 21: Ekintzak agiria, HTGBren Kultura Batzordeak egindako lanaren emaitza, aurkeztuko dugu. 2004a ezkero, Kulturaren Agenda 21ek mundu osoko tokiko gobernuei laguntza eskaini die garapen iraunkorraren aldeko politika kulturalak gara ditzaten. Kultura 21: Ekintzak agiriak oinarri horren gainean dihardu lanean, hirien arteko jakintza, ebaluazioa eta jardunbide egokiak sustatuz. Datozen egunotan, aukera izango duzue agiri hau aztertu eta hurrengo urteetan Kulturaren Agenda 21 abian jartzeko zein neurritaraino erabil daitekeen eztabaidatzeko.

2015 ondorengo Garapen Agendan, garapen urbano iraunkorrean kulturak duen egitekoa da HTGBren lanaren funtsezko alderdi bat. 2015 ondorengo Garapen Agenda “tokikoa” izateko kanpaina aktiboa egiten ari gara, tokiko eta erregioetako gobernuen egitekoa onartu eta babestuko duena eta toki mailako helburuei eta xedeei buruzko jabetza-sentimendua sorraraziko duena. Hori egiteko bide bakarra kultura Agendaren zati izatea eta kultura garapen iraunkorraren ardatz eta bideratzaile dela onartzea. Hirietako gidariei eta gainerako eragileei gonbitea egin nahi diet Kulturaren Gailur hau erabil dezaten euren lana partekatzeko eta munduari erakusteko euren komunitateetan nola erabiltzen ari diren kulturaren ahala garapen iraunkorraren mesedetan.

Gailurra ekitaldi elkarreragile, parte-hartzaile eta dinamikoa, trukerako eta esperientziak eta irtenbideak partekatzeko plaza izango delakoan, Gailur on!

Ondo izan

Kadir TopbaşIstanbuleko AlkateaHTGBko Presidentea

Page 4: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

4

SARRERA

HTGBren lehen Kultura Gailurra Bilbon egingo da, 2015eko martxoaren 18tik 20ra.

HTGBren Kultura Gailurra ekitaldi berri bat da, kulturak hiri eramangarrietan garrantzi handia duela irizten dioten hirien eta tokiko gobernuen arteko elkarlana eta ezaupide-trukea sustatzeko. Politika kulturaletan giltzarri diren alderdi guztiak biltzea du helburu, batik bat hiriak, tokiko gobernuak eta hiri-agenteak.

HTGBren lehen Kultura Gailurreko jarduera nagusia “Kultura 21: Ekintzak” dokumentuaren aurkezpena izango da. Dokumentu horrek kulturaren Agenda 21 du oinarri, kultura eta garapen iraunkorra uztartzen ditu eta autoebaluaziorako eta inplementaziorako jarraibideak ematen ditu. “Kultura 21: Ekintzak” dokumentuak hiriek ezaupide zientifikoak trukatzea eta elkarrengandik ikastea ere badu helburu.

HTGB Kultura Gailurraren asmoa da partaideek esperientzia global oso bat sortzea. Hala, kulturaren Agenda 21eko jardunbide egokiak aurkeztuko ditugu, “HTGB – Mexiko Hiria – Kultura 21 nazioarteko sari”aren lehen edizioko proiektu onenak zertan diren azalduko dugu eta Hiri Pilotuak programako emaitzen berri emango dugu.

Gailurrak balioko du, baita ere, NBEren Post 2015 Garapen Agenda kulturarekin lotzeko, garapen iraunkorreko helburuak zehazteko prozesuan egindako lana oinarri hartuta, batik bat #culture2015goal eta #UrbanSDG. Gailurrean, gainera, nazioarteko komunitatearekin, Nazio Batuen erakundeekin eta gizarte zibileko erakundeekin elkarrizketan aritzeko aukera izango dugu.

HTGBren lehen Kultura Gailurrak sei osoko bilkura izango ditu, gai hauen ingurukoak:

• Hasiera: Zergatik kultura eta hiri iraunkorrak?

• Hirietako kultura-eskubideak.

• Kulturaren lekua garapen iraunkorreko helburuetan.

• Kultura eta hiri iraunkorrak: konpromisoak.

• Kultura, herritarrak eta garapen iraunkorra.

• Amaiera: Kultura hiri iraunkorretan: etorkizunerako bidea.

Horrez gain, gai espezifikoei buruzko bederatzi saio berezi egongo dira, agente nagusiekin harreman estuak sortzea helburu dutenak. Hiru saio antolatu dira, hiru ardatz nagusi hauetan oinarrituak: “Hiriak eta politika kulturalak”, “Kulturaren Agenda 21eko jardunbide egokiak” eta “Speed-networking: ezagutu gure jendea”.

Saio berezi horietakoren batean kasu espezifikoren bat aurkeztu nahi baduzu, idatz iezaguzu ahal bezain laster (lekua badugu oraindik) helbide honetara: [email protected]

Page 5: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

5

ZERGATIK KULTURA HIRI IRAUNKORRETAN?Nazioarteko jende askoren iritziz, kultura ez da garapen iraunkorraren “apaingarri” edo bigarren mailako elementu bat, aitzitik: kultura programetan sartzea funtsezkoa da programa horiek eraginkorragoak eta iraunkorragoak izan daitezen. Hiriko eta tokiko desafio ugarik osagai kulturala dute.

Gaur egun garapenak askatasuna adierazi nahi du, aukera ugaritasuna, izakiak etorkizunaren ardatzean jartzea.

• Kulturak garapenak bere-bereak dituen balioak dauzka: sormena, ondarea, jakintza eta aniztasuna. Eta balio horiek argi eta garbi adierazi eta martxan jartzen direnean baino ez dugu lortuko ikuspegi holistiko eta osoa edukitzea.

• Kulturak zuzentasunarekin eta barne hartzearekin du zerikusia. Kulturak erresilientzia eta errotzea bizkortzen ditu, pobreziari aurre egiteko tresnak ematen ditu eta herritarren partaidetza, kulturen arteko elkarrizketa eta eskubide-berdintasuna faboratzen ditu.

• Kulturak ekonomia sustatzen du, diru-sarrerak eta enplegua sortzen ditu eta ekintzailetzan, teknologia berrietan eta turismoan eragin handia du. Kulturak, gainera, sormena eta berrikuntza gehitzen dizkio ekonomiari.

• Kulturak ingurumena aintzat hartzen du, nortasunak azaltzen dituelako, erantzukizun ekologikoaz jabearazten gaituelako eta hiri-plangintzako prozesuen berri ematen duelako.

Kulturaren irudia garapen iraunkorraren laugarren ardatz gisa duten tokiko politikak bi estrategia osagarri hauen biudez aplikatu daitezke, arrakastaz:

a) Kultura garapen iraunkorraren pizgarri gisa: kultura gobernantzan erabat integratuta dago, politika kultural esplizitua antolatzen eta aplikatzen delako, gizarte zibilarekin elkarlan estuan eta biztanleen eskubideak, iguripenak eta ahalmenak oinarri hartuta.

b) Kultura garapen iraunkorraren bideratzaile gisa: politikek kulturak ekonomian, gizarteratzean eta ingurumenaren orekan egiten dituen ekarpenak kapitalizatzen dituzte, eta politika horien eragin kulturalaren ebaluazioa helburu eta adierazle neurgarrietan oinarritua dago.

Azpimarratu behar da iraunkortasuna ez dagoela ekologiari eta ingurumenari bakarrik lotua, baizik eta tokikotasunarekin, herritarren ahalduntzearekin eta belaunaldi berriei ezaupideak helaraztearekin ere zerikusia baduela. Pobrezia ez da diru-sarrera eta bitarteko material kontua bakarrik, gaitasun eta aukera faltari lotua ere badago, baita kultura arloko era horretako gabeziekin ere. Gauzak horrela, kulturan errotua dagoen eta testuinguru soziala kontuan hartzen duen garapena da iraunkor izan daitekeen bakarra.

Honela dio Amartya Sen Nobel saridunak:“Gai kulturalak gure bizimoduaren parte dira.Garatzea gure bizitza-estandarrak hobetzea bada, garatzeko ahaleginek ez dute kulturaren mundua alde batera utzi behar”.

HTGBren Kultura Gailurrean kultura garapenerako tokiko politiken parte dela azpimarratuko dugu, eta kulturaren balioek (aniztasunak, jakintzak, ondareak, sormenak) iraunkortasunaren beste alderdi batzuekin (besteak beste gobernantzarekin, hiri-plangintzarekin, gizarteratzearekin eta ekonomiarekin) lotura estua dutenaren ebidentziak aurkeztuko ditugu.

Page 6: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

6

KULTURA HETGBn: AURREKARIAKHiri eta Tokiko Gobernu Batuak (HTGB) erakundea tokiko gobernu autonomo eta demokratikoen ahots bateratua eta munduko ordezkaria da, eta haien balio, helburu eta interesak sustatzen ditu nazioartean, tokiko eta eskualdeko gobernuen arteko elkarlanaren bitartez.

HTGBk funtsezko lana egin du 2004-2014 aldian, kulturak hiri iraunkorretan duen garrantzia azpimarratzeko:

• 2004an, Hiri eta Tokiko Gobernu Batuek kulturaren Agenda 21 adierazpena onartu zuten. Adierazpen horrek 67 artikulu dauzka eta tokiko politika kulturalek giza eskubideekin, gobernantzarekin, garapen iraunkorrarekin, demokrazia partizipatiboarekin eta bakearekin zer erlazio duten deskribatzen du. Kulturaren Agenda 21 izan zen hiriek eta tokiko gobernuek kultura garatzeko oinarritzat hartzeko printzipio eta konpromisoak zehaztu zituen munduko lehen dokumentua. Mundu osoko 550 hiri, tokiko gobernu eta erakundek onartu dute kulturaren Agenda 21 dokumentua.

• 2010ean, Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen Batzorde Betearazleak dokumentu hau onartu zuen Mexiko Hirian egindako Munduko Biltzarrean: “Kultura: garapen iraunkorraren laugarren ardatza”. Dokumentu horrek tokiko gobernuak behartzen ditu kultura garapen ereduan berariaz sartzera, “oraingo premiak betetzeko, hurrengo belaunaldiek beren premiak betetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe”. Arlo operatiboari dagokionez, dokumentuak bi aldeko ikuspegitik begiratzen dio kulturaren eta garapen iraunkorraren arteko loturari: politika kultural sendoa garatzea (kultura garapenaren pizgarri gisa) eta politika publiko guztietan arlo kulturalaren alde egitea (kultura garapenaren bideratzaile gisa).

• 2012an, Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak tokiko gobernuen ordezkari izan zen garapen iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Biltzarrean (Rio+20), eta kulturak garapen iraunkorrean duen zeregina defenditu zuen.

• 2013ko martxotik, HTGBk, Lan-talde Globaleko bideratzaile gisa, tokiko eta eskualdeko gobernuek Post 2015 Agendari egiteko ekarpenetan gai kulturalak sartu ditu.

• 2013ko urrian, HTGBren Rabateko Munduko Biltzarrak kulturaren Agenda 21 berritzea adostu zuen, batetik; eta tokiko aitzindariek kultura garapen iraunkorraren giltzarrietako bat denaren uste osoa dutela berretsi zuten

HTGBko Kultura Batzordea tokiko politika kulturalen eta garapen iraunkorraren arteko lotura sustatzen duten hiri, elkarte eta sareak biltzen dituen plataforma bat da. Batzorde horretako burua Lille-Metropole da, burukideak Buenos Aires, Mexiko Hiria eta Montreal, eta buruordeak Angers, Bartzelona eta Milan. Kultura Batzordean kontinente guztietako kide eta bazkideak daude.

Page 7: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

7

KULTURA 21: “KULTURAREN 21 AGENDA BERRIZTU” EKINTZAK“Kultura 21: Ekintzak” dokumentua egiteko prozesua 2013an hasi zuen Kultura Batzordeak. Eztabaidak 2013an eta 2014an egin ziren, Lille-Métropole, Buenos Aires, Rabat, Brusela, Novi Sad, Santiago de Chile, Dakar, Alma, Lyon, Milan, Hildesheim, Montreal, Newcastle, Bilbo, Mexiko hiria, Tunis, Haikou eta beste hainbat hiritan. Eztabaida horretan Batzordeko kideek, ikertzaileek eta beste hiri-agente batzuk parte hartu zuten.

Eztabaida horietan estatuko eta nazioarteko sare nagusiak ere izan ziren, eta bisita teknikoak eta mintegiak egin ziren kultura-agenteekin eta gizarte zibileko sareekin, Hiri Pilotuetan: Belo Horizonte, Bogota, Concepcion, Gabrovo, Jeju, Mexiko Hiria, Talca eta Vaudreuil-Dorion. Batzordeak hainbat adituri agindu die artikuluak idaztea, besteak beste honako hauei: Paul James, Lucina Jimenez, Alfons Martinell, Patrice Meyer-Bisch, Eduard Miralles, Robert Palmer, Johanne Turbide eta Minja Yang. Halaber, gure aitzindari batzuek idatzitako artikuluak argitaratu ditu: Angers, Bartzelona, Bilbo, Buenos Aires, Lille-Metropole, Mexiko, Quito eta Montreal.

Orobat, Batzordeak galdeketa bat egin zuen 2014ko martxoan, eta “Kultura 21: Ekintzak” dokumentua egiteko babes handia jaso zuen. Galdeketako emaitzen arabera, gainera, HTGB kulturaren eta garapen iraunkorraren aldeko sare garrantzitsua da, eta tokiko gobernuek eta gobernu horietako erakundeek kulturaren Agenda 21 aplikatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

HTGBren Kultura Batzordearen 2014ko urteko bileran (Buenos Aires, urriak 1 eta 2), “Kultura 21: Ekintzak” dokumentua behin betiko idazten aritu ginen erabat, modu irekian lan eginez, gizarte zibileko sare kulturalekin eta agenteekin elkarlanean.

2014ko maiatzaren eta 2015eko otsailaren artean, sarean “Kultura 21: Ekintzak” dokumentuaren hiru zirriborro argitaratu ziren, zenbait ekitaldi politikotan eztabaidatzeko. Prozesu horrek Bilbon izango du amaiera, HTGBren Kultura Batzordeak, 2015eko martxoaren 19an “Kultua 21; Ekintzak” dokumentua onartzen duenean, eta HTGBren Kultura Gailurrak testua 2015eko martxoaren 20an hartzen duenean.

Hemen dago jasoa informazio guztia: www.nueva.agenda21culture.net

Page 8: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

8

BILBO HIRIA

Bilboko hiriak garapen iraunkorrerako politika kulturalak eta programak aplikatzen eskarmentu handia dauka. Laurogeita hamarreko hamarkadan, Bilboko hiria izugarri garatzen hasi zen, eta kultura oso presente zegoen.

Guggenheim Museoa da aldaketa horren sinboloa, Udalak ekonomia garatzeko, enplegua sortzeko eta gizartea bateratzeko antolatutako estrategiaren funtsezko elementuetako bat baita. Azken bi hamarkadatan politika kultural koherentea aplikatu denez, Bilbo nazioarteko erreferente gisa finkatu da, azpiegitura eta proiektu kultural garrantzitsuak baitauzka, ondarea babesten, aniztasuna sustatzen, herritarren askatasuna gehitzen eta hiriaren diseinua aberasten dutenak. HTGBren lehen Kultura Gailurra AlhondigaBilbao Arte eta Kultura Zentroan egingo da, Bilboko hiriaren bihotzean.

Azkuna Zentroa hiriko eraikin adierazgarrienetako batean dago kokatua, eta era askotako kultura-, aisia- eta kirol-jarduerak eskaintzen ditu. Banaka, taldeka zein familian gozatzeko eta ikasteko gune ezin hobea da.

Page 9: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

PROGRAMA

Page 10: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

10

Asteazkena, 2015eko martxoak 18

10.30 – 11.30

13.20 – 13.30

13.30 – 15.00

11.30 – 13.20

Izen-ematea

Euskal Dantzen aurkezpena Kukai Dantza Taldearen eskutik

Bazkaria

1. Osoko Bilkura. Hasiera: Zergatik kultura eta hiri (Auditorioa)

Kulturaren Gailurraren hasierako saioan testuingurua, helburuak eta ekitaldian eztabaidatuko diren gai nagusiak aurkeztuko dira. 2004an kulturaren Agenda 21 abian jarri zenetik munduko hiriek aukera izan dute tokiko politika kulturalaren eta garapen iraunkorraren arteko lotura sakonago aintzat hartzeko, herritarren partaidetza bultzatzeko jardun kulturalean eta gai horiei buruzko nazioarteko eztabaidetan parte hartzeko. Parte hartzen duten hirietako alkateek eta buruzagi politikoek hamarkada honetan ikasitakoaz eta gaur egungo erronkez hausnartuko dute.

Gailurra 2015aren osteko Garapen Iraunkorraren Agendarako prestatze-lanen barruan sartzen da. Agenda horrek garapen iraunkorrean arreta handiagoa eskaini beharko lieke faktore kulturalei. Gainera nazioarteko komunitatea 2016an egingo den Etxebizitza eta Hiri Garapen Iraunkorrari buruzko (Habitat III) Nazio Batuen 3. Biltzarra ari da prestatzen. Saio honetan oraingo eta bihar-etziko ekimenez ere jardungo dute, toki gobernuen ordezkari diren hizlariekin, HTGBko buruzagiekin eta Europar batasuneko ordezkariekin.

Daniel Innerarity filosofoak aurkezpen berezia egin eta kulturari, herritarrei eta garapen iraunkorrari buruzko gogoeta egingo du, hurrengo saioetan aztertuko diren galderak plazaratuta.

Moderatzailea: Josep Roig jn, HTGBko Idazkari Nagusia

Paneleko kideak:

• Ibon Areso jn, Bilboko Alkatea

• Won Hee-ryong jn, Jeju probintziako Gobernadorea

• Martine Aubry and, Lille-ko Alkatea eta Lilleko Europar Metropoliko (MEL) Presidenteordea

• Michel Magnier jn, Kultura eta Sormeneko Zuzendaria, Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusia, Europako Batzordea

• Alfred O. Vanderpuije jn, Accra-ko Alkatea

• Xavier Trias jn, Bartzelonako Alkatea

• Catherine Cullen and, HTGBko Kultura Batzordeko Presidentea

Hasierako hitzaldia: Daniel Innerarity jn, Filosofia Sozialeko eta Politikoko irakaslea eta Ikerbasqueko ikerlaria Euskal Herriko Unibertsitatean

Page 11: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

11

Asteazkena, 2015eko martxoak 18

14.30 – 15.00 Bisita Azkuna Zentrora Kultura eta Arte Zentrora

(Baieztatu egin behar da bisitan parte hartzea. Toki-kopuru mugatua. Elkartzeko lekua: sarrera nagusia, pantailaren atzealdea)

15.00 – 17.00

17.00 – 17.30 Etenaldia

2. Osoko Bilkura. Hiriko kultura-eskubideak (Auditorioa)

Kultura-eskubideak giza eskubideen parte diren aldetik, kulturaren, ongizatearen, giza duintasunaren eta garapen iraunkorraren arteko lotura azpimarratzeko bitarteko nagusietako bat da. Hiriak beren-beregiko lekuak dira kultura-eskubideak garatzeko. Ondorengo eztabaida askotarako testuingurua finkatzean, saio honetan kultura-eskubideen garrantzia eta eskubide horiez baliatzeko, batez ere maila lokalean, erronkak aztertuko dira.

Nazio Batuetako Kultura Eskubideen arloko Errelatore Berezia den Farida Shaheed-ek aurkeztuko ditu gau horiek. Osoko Bilkurak munduko hainbat bazterretako zenbait gobernu lokalen eta irakaskuntzako ordezkarien eta gizarte zibileko eragileen ekarpenak ere bilduko ditu. Eskualde eta sektore bakoitzean kultura-eskubideez baliatzeko dauden erronkak eta esperientzia garrantzitsuak arakatuko dituzte.

Moderatzailea: María Victoria Alcaraz and, Kultura Ondarearen Idazkariordea, Buenos Aires Hiri Autonomoko Gobernuko Kultura Ministerioa

Hasierako hitzaldia: Farida Shaheed and, Nazio Batuetako Kultura Eskubideen arloko Errelatore Berezia

Paneleko kideak:

• Clarisa Ruiz Correal and, Bogotako Kultura, Jolas eta Kiroleko Idazkaria

• Leônidas José de Oliveira jn, Ciudad de Belo Horizonte Udalaren Kultur Fundazioko Presidentea

• Patrick Braouezec jn, Plaine Commune-ko Presidentea

• Gültan Kışanak and, Diyarbakir-eko Alkatea

• Patrice Meyer-Bisch jn, Friburg-eko Etika eta Giza Eskubideen Diziplinarteko Institutuko Zuzendaria

• Katherine Watson and, Kulturaren Europako Fundazioko Zuzendaria

• Amareswar Galla jn, Munduko Kultura Foroko Museo Inklusibo eta Aholku-emailerako Nazioarteko Institutuko Zuzendari betearazlea

PR

OG

RAM

A

Page 12: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

12

17.30 – 19.30 Saio bereziak

A.1. Hiriak eta kultur politikak: 2014ko hiri aitzindariak eta liderrak (Auditorioa)

Kultura 21: Ekintzak prestatzean, HTGBko Kultura batzordeak “Hiri Aitzindariak” programa jarri zuen abian 2014an, kulturaren Agenda 21ekin konprometitutako hirientzat, kulturak garapen iraunkor lokalean dituen ondorioak aztertzeko, arlo horietan ezarritako politikei buruzko kanpoko ebaluazioa eta aholkularitza jasotzeko eta profila nazioarte mailara hedatu eta ikusgai jartzeko. Programan parte hartu zuten hiri batzuek euren esperientziak aurkeztuko dituzte saio honetan. Garapen iraunkorrarekin konpromisoa duten kultur politika lokalak taxutzen eta ezartzen esperientzia handia duten beste hiri batzuek ere aurkeztuko dute euren lana.

Moderatzailea: Antoine Guibert jn, kultur politiken eta garapen iraunkorraren aholkularia

Paneleko kideak:

• Pascale Marchand and, Angers-eko Musika eta Arte Eszeniko eta Bisualetako Zinegotzia

• Álvaro Ortiz jn, Concepcion Hiriko Alkatea

• Greg Box jn, Arte, Kultura eta Ondarearen Kudeatzailea, Cordillera de Yarrako Udala

• Leônidas José de Oliveira jn, Ciudad de Belo Horizonte Udalaren Kultur Fundazioko Presidentea

• Tania Hristova and, Gabrovo-ko Alkatea

• Guy Pilon jn, Vaudreuil-Dorion-eko Alkatea eta Michel Vallée jn, Kultura eta Arte Zuzendaria, Vaudreuil-Dorion-eko Udala

Iruzkinak: Alain Le Saux jn, Idazkari Nagusia, Metropoliko Atala, HTGB

B.1. Jardunbide egokiak: HTGB – Mexiko hiria – 2014ko Kultura 21 Saria (CAC2)

2014an egin zen HTGB – Mexiko Hiria – Kultura 21 Sariaren aurreneko edizioa. Garapen iraunkorraren euskarritzat kulturari egindako ekarpenak egiten aurrendari izan diren hiriei esker ona ematea zuen helburu. Munduko bazter guztietako 56 aurkezpen jaso ziren. Jasotako lanen kalitate handiaz harrituta, epaimahaiak gomendatu zuen horietako asko kulturaren Agenda 21en jardunbide egokien datu-basean sartzeko. Saio honetan haietako batzuk sartuko dira.

Moderatzaileak: Eduardo Vázquez jn, Mexiko hiriko Kulturako Idazkaria eta Catherine Cullen and, HTGBko Kultura batzordeko Presidentea

Paneleko kideak:

• Vitor Ortiz jn, Porto Alegre

• Emmanuel Kouela jn, Kultura eta Turismoko Zuzendaria, Ouagadougou hiria

Asteazkena, 2015eko martxoak 18

Page 13: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

13

• Jerónimo Blasco Jáuregui jn, Kultura, Hezkuntza eta Ingurumeneko zinegotzia Zaragozan eta José Manuel Latorre jn, Zaragozako Alde Zaharreko Kultur arteko Esku-hartze Komunitarioko Taldeko koordinatzailea

• Hasan Ünver jn, Nevşehir-eko Alkatea

• Georges Képénékian jn, Lyon-eko Alkateordea

• Sonia Demontigny and, CULTURAT, Abitibi Témiscamingueko Zuzendaria

C.1. Speed Networking (Bastida Aretoa)

Speed networking saioen asmoa hurbileko elkarrizketa sortzea da kulturaren eta garapen iraunkorraren arteko loturari dagozkion esperientzien eta eragileen eta Kulturaren Gailurreko gainerako parte-hartzaileen artean. Saio bakoitzean sarrera laburra egingo du (dute) hizlari gonbidatuak (gonbidatuek) eta eztabaidarako, elkarreraginerako eta ikasketarako tartea egongo da.

17.30 – 18.30 Hiru saio berezi

• “Zorrotzaurre Art Work in Progress”, Tania Diez andrearen eskutik, Bilboko ZAWP mugimenduko kidea

Taniak egingo du ZAWPen aurkezpen. Mugimendu hau 2008an sortu zen kulturaren eta sormenaren bidez abiatzeko Bilboko Deustuibarra eta Zorrotzaurreko Erriberarako hiri-garapenerako plana, gunearen berreskurapenean, sormenean eta gure historia lokalaren balioaren indartzean lan eginez. Saio honetako lan-hizkuntza espainiera izango da gehienbat.

• “Kulturaren iraunkortasuna ikertzen”, Katriina Soini andrearen, Gizarte Zientzietako eta Filosofiako Saila, Jyväaskylä-ko Unibertsitatea, eta Nancy Duxbury andrearen eskutik, Ikerlaria, Gizarte Azterlanetako Zentroa, Coimbra-ko Unibertsitatea

Katriina Soini eta Nancy Duxbury partaide izango dira “kulturaren iraunkortasuna ikertzen” (2011-2015) izeneko Europako ikerketa-proiektuan. Kulturak garapen iraunkorrean duen eginkizunaren ulerkera bultzatu nahi da. Proiektu honetako eta beste batzuetako lanei eta ondorioei buruz jardungo dute. Saio honetako lan-hizkuntza ingelesa izango da gehienbat.

• “Culture Montréal”, Simon Brault jaunaren eskutik, Zuzendari Betearazlea, Kanadako Arteetako Kontseilua

Simon Brault izan zen Culture Montréaleko buru. Herritarren mugimendu independente hau 2001ean sortu zen kultura bultzatzeko Montreal hiriaren garapenerako funtsezko osagai moduan. Saio honetan bere esperientzia aurkeztuko du, gizarte zibilak kulturaren, herritarren eta garapenaren alde bideratutako ekimena, eta kultura garapen lokalerako lagungarria dela erakusten duten beste adibide batzuk eskainiko ditu. Saio honetako lan-hizkuntzak frantsesa eta ingelesa izango dira gehienbat.

Asteazkena, 2015eko martxoak 18

PR

OG

RAM

A

Page 14: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

14

18.30 – 19.30 Hiru saio berezi

• “Harrobia Bilbao”. Amaia Ibáñez andrearen eskutik, Harrobiako kidea

Amaiak Harrobia aurkeztuko du. Arte eszenikoen ekoizpenerako zentroa da eta zerbitzuen hornitzailea, berrikuntzan eta bikaintasunean oinarrituta. Otxarkoagako eliza bat zen lekuan kokatu zen zentroa 2011n, Bilboko Udalaren ekimenez. ESKENA da kudeatzailea, arte eszenikoak ekoizteko euskal konpainien federazioa. Saio honetako lan-hizkuntza ingelesa izango da gehienbat.

• “U40 sarea- Kultur aniztasuna 2030”. Christine Merkel andrearen eskutik, UNESCOrako Alemaniako batzordea

Saio honetan Christine Merkel-ek “ U40 sarea- Kultur aniztasuna 2030” sare globala aurkeztuko du nagusiki. Sare honetan hainbat sektore eta naziotako gazte profesionalak biltzen dira, kultur aniztasuna sustatzeko. Saio honetako lan-hizkuntza ingelesa izango da gehienbat.

• “Libanoko hiriak” tailerra

Gailurrean parte hartzen duten Libanoko hirietako gaur egungo politika kulturalak aurkeztuko dira saio honetan. Nazioarteko lankidetzarako eta aukeretarako erronkak ere eztabaidatuko dira. Kultur proiektuetako lankidetza zenbateraino izan daitekeen lagungarri ere bai garapen lokal iraunkorrerako. Saio honetako lan-hizkuntzak frantsesa eta ingelesa izango dira gehienbat.

“Cités Unies Liban/Bureau Technique des Villes Libanaises” da saio hau antolatu duena, HTGBko kide diren Libanoko hirien sarea ordezkatzen baitu.

Bisita Guggenheim Bilbao Museora eta ongi etorriko harrera

20.30 Bisita Guggenheim Museora

21.15 Koktela

Ongi etorriko hitzak:

• Juan Ignacio Vidarte jn, Zuzendari Nagusia, Guggenheim Bilbao Museoa

• Ibone Bengoetxea and, Alkateordea, Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzia, Bilboko Udala

• Josep Roig jn, HTGBko Idazkari Nagusia

Asteazkena, 2015eko martxoak 18

20.30 – 22.30

Page 15: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

15

Osteguna, 2015eko martxoak 19

9.00 – 11.00 3. osoko bilkura. Kulturaren lekua Garapen Jasangarriaren Helburuetan (Auditorioa)

Nazio Batuetako Batzar Orokorrak Garapen Jasangarrirako Agenda berria ezarriko du 2015eko irailean. Agenda horrek Milurteko Garapenerako Helburuen bidez 2000n ezarritakoa ordezkatuko du. Gaur egun, nazioarteko zenbait sare eta erakunde, euren artean CGLUko Kultura Batzordea, kanpaina egiten ari dira, faktore kulturalak 2015aren osteko Agendan eta Garapen Jasangarrirako Helburuetan kontuan hartuko direla ziurtatzeko. Saio honetan, #culture2015goal kanpainako ordezkariek eta tokiko zein nazioarteko gainerako eragileek parte hartuko dute, eta kanpainako argudioen laburpen orokorra aurkeztuko da, baita kultura Garapen Jasangarrirako Agendan benetan kontuan hartzen dela bermatzeko aukerak eta zailtasunak ere.

Moderatzailea: Emilia Sáiz and, idazkari ondoko nagusia, CGLU

Hizlariak - 1. zatia:

• Ton Rombouts jn, Den Boscheko alkatea eta Herbehereetako Udalen Elkarteko (VNG) Nazioarteko Batzordeko presidentea

• Bouchra Itani and, alkateordea eta Ondare eta Kultura Batzordeko presidentea, Beirut

• Nabil Bonduki jn, São Pauloko hiriko Kulturako idazkaria

• Salih Efiloğlu jn, prentsa-burua eta harreman publikoak, Istanbuleko metropolialdeko udalerria

• Alfredo Pérez de Armiñán jn, Kulturarako zuzendariorde nagusia

• Sarah Gardner and, zuzendari eragilea, IFACCA - Arte eta Agentzia Kulturaletako Kontseiluen Nazioarteko Federazioa

• Jordi Pascual jn, koordinatzailea, CGLUko Kultura Batzordea

• Larry Ng Lye Hock jn, Singapurreko Hiri Birgarapenerako Agintaritzako zuzendaria eta Hirien Munduko Biltzarreko zuzendari nagusia

Hizlariak - 2. zatia:

• Gustavo Meza-Cuadra jn, Peruko enbaxadorea NBEren aurrean eta Kulturaren eta Garapenaren Lagunen Taldeko presidentea

• Peter Rorvik jn, idazkari nagusia, Arterial Network

• Mercedes Giovinazzo and, Culture Action Europeko presidentea

• Charles Vallerand jn, idazkari nagusia, Aniztasun Kulturalerako Koalizioen Nazioarteko Federazioa

• Andrew Potts jn, presidentea, Monumentu eta Guneen Nazioarteko Kontseiluko Batzorde Estatubatuarra (US ICOMOS)

• NBE-Habitat-eko ordezkaria

• Christine Merkel and, UNESCOrako batzorde alemaniarra eta U40 Sarea

PR

OG

RAM

A

Page 16: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

16

Osteguna, 2015eko martxoak 19

11.00 – 11.30

11.30 – 13.30

Kafea

Aldi bereko saioak

A.2. Hiriak eta politika kulturalak: Kultura 21: Ekintzak agiriaren ezarpena (Auditorioa)

Urtebete baino gehiago iraun zuen kontsulta-prozesuaren ondorioz, Kultura 21: Ekintzak agiria sortu zen, eta Kulturako Agenda 21eko elementuak eguneratzen ditu, kulturarekin eta garapen jasangarriarekin konpromisoa daukaten hiriek praktikotasunez ezartzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, Kultura 21: Ekintzak agiria honako honexetarako ere erabili beharra dago: tokiko politika kulturalak autoebaluatzea, abian jartzen dutenen hirien eskuerara jakintza zehatz hobeak jartzea eta hirien artean esperientzien zein jakintzen trukea areagotzea. Saio honetan, CGLUko Kultura Batzordearen bilera ofiziala egingo da, eta batzordekideek zein behatzaileek modu pertsonalean edo instituzionalean parte hartu ahal izango dute bertan. Bilera horretan, CGLUko Kultura Batzordeak modu formalean onartuko du Kultura 21: Ekintzak agiria. Horrez gain, Kultura 21: Ekintzak ezartzeko aurreikusitako metodologien aurkezpen xehatua ere egingo da, baita CGLUko Kultura Batzordeak 2015-2017ko epealdirako prestatutako lan-programako arlo nagusiei buruzko eztabaida ere.

B.2. Jarduera egokiak: Kultura eta inklusio soziala (CAC2)

Mundu zabaleko hiri askotako politika kulturalak kohesio sozialean egon dira oinarrituta, honako hauxe sustatu eta aitortu egin dute-eta: egoera txarragoan dauden taldeak, ondasun zein zerbitzu publikoak berdintasunez eskuratzeko aukera edukitzea, oroimen kolektiboa lantzeko proiektuak egitea, gatazken prebentziorako proiektuak garatzea... Testuinguruan, bazterketa-arriskua, arrazakeria-mehatxua eta adierazpen-askatasunaren murrizketa nagusi direnean, kulturak nola berreskuratuko du demokrazian eta tokiko politika publikoetan zeukan leku nagusia? Nola indartu kulturak erkidegoak eratzeko daukan gaitasuna?

Saio honetan, tokiko garapen jasangarriaren dimentsio kulturalaren eta dimentsio sozialaren arteko lotuneak landuko dira, batez ere. Horretarako, kultura eskuratzeko ikuspegi tradizionalak eta kulturaren demokratizazioa aztertuko dira modu kritikoan. Horrez gain, lehendik zeuden adibideetan oinarrituta, tokiko politika kulturaletako goranzko eta beherazko ikuspegien arteko oreka diseinatzea ere izango da helburua. Era berean, azkenean politika kulturalak herritartasun kritiko eta aktiboa eratzeko eta lotune sozialak indartzeko oinarria ere izan daitezkeela aztertuko da.

Moderatzailea: Valentine Roy and, Kulturako zuzendaria, Plaine Commune

Hizlariak:

• Jemma Neville and, zuzendaria, Voluntary Arts Scotland

• Seo Myung-sook and, zuzendari eragilea, Jeju Olle

• Caroline Coll and, Kulturako zuzendaria, La Courneuve

• Jorge Melguizo jn, aholkularia eta Medellingo hiriko Kulturako idazkari ohia

• Lucina Jiménez and, Mexikoko ConArteko zuzendaria eta Nazioarteko ConArteko presidenteordea

• Nabil Bonduki jn, São Pauloko hiriko Kulturako idazkaria

Saio hau CGLUko Inklusio Sozial, Partaidetzazko Demokrazia eta Giza Eskubideen Batzordearekin batera antolatu da.

Page 17: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

17

Osteguna, 2015eko martxoak 19

C.2. Speed Networkinga (Bastida Aretoa)

Speed networkingeko saioek kulturaren nahi garapen jasangarriaren arteko loturaren inguruko eragileen eta esperientzien eta Kulturaren Gailurreko gainerako parte-hartzaileen arteko elkarrizketa hurbila sortzea dute xede. Saio bakoitzean, hizlari gonbidatuak edo gonbidatuek sarrera laburra egingo dute, eta eztabaidarako, elkarreraginerako zein ikasbiderako denbora egongo da ondoren.

11.30 – 12.30 Aldi bereko hiru saio

• “Donostia, 2016ko Kulturaren Hiriburu Europarra”. Juan Karlos Izagirre jn, Donostiako alkatea

Saio honetan, “Donostia, 2016ko Kulturaren Hiriburu Europarra” proiektua aurkeztuko da. Saio honetako lan-hizkuntza gaztelania izango da, ahal dela.

• “Kultura, jasangarritasunaren laugarren zutabea, 14 urte geroago”. Jon Hawkes jn, analista kultural egoiliarra, Victoriako Garapen Kulturalerako Sarea (Australia)

2001ean, Jon Hawkesek El cuarto pilar de la sostenibilidad. El rol esencial de la cultura en la planificación pública idatzi zuen, eta behar besteko oinarriak ezarri zituen, kulturaren ikuspegia garapen jasangarriaren “laugarren zutabea” izan zedin. Besteak beste, ideia hori Kulturako Agenda 21en inspirazio-iturria izan zen, gainera. Saio honetan, Hawkes jaunak 14 urte geroago kulturaren eta garapen jasangarriaren artean dagoen lotunea izango du aztergai. Saio honetako lan-hizkuntza ingelesa izango da, ahal dela.

• “Arterial Network”. Peter Rorvik jn, idazkari nagusia

Saio honetan, Arterial Networkerako sarrera egingo da. Bertan, hain zuzen ere, Afrikako kulturaren garapena sustatzen duten artistak, ekintzaileak, enpresa kulturalak, GKEak, instituzioak eta gainerako eragileak daude elkartuta. Era berean, bete-betean ere lan egiten dute, mundu zabaleko garapen jasangarrian kulturaren beraren aitorpen handiagoa lortzeko. Saio honetako lan-hizkuntza ingelesa izango da, ahal dela.

12.30 – 13.30 Aldi bereko hiru saio

• “Karraskan Bilbao - Esperientzia Sortzaileen Sarea”. Irene Basilio Intxausti and eta Igor de Quadra jn, Karraskan Sareko kideak

Saio honetan, hizlariek Karraskan sarea aurkeztuko dute. Bertan, hain zuzen ere, sormen garaikide eta aplikatuarekin lotutako eragileak, lekuak eta programak biltzen dira, eta, Euskadin bertan, sektore kulturaleko berrikuntza eta “berrikuntzaren kultura” sustatzea dauka helburu. Saio honetako lan-hizkuntza ingelesa izango da, ahal dela.

• “Museo inklusiboa, museoetan eta ondarean gaitasunak ikertzeko eta garatzeko ekimena”. Amareswar Galla jn, Museo Inklusiborako Nazioarteko Institutuko zuzendari eragilea eta Munduko Foro Kulturaleko aholkularia

Amareswar Gallak Museo Inklusiborako Nazioarteko Institutua aurkeztuko du. Izan ere, museoetan eta ondarean eredu inklusiboagoak sustatzea dauka helburu, ikerketaren, gaitasunen garapenaren eta esperientzia globalen trukearen bitartez. Saio honetako lan-hizkuntza ingelesa izango da, ahal dela.

• “Hiri Musikalen Konbentzioa”. Shain Shapiro jn, zuzendaria

Hiri Musikalen Konbentzioa Ingalaterrako Brightonen egingo da 2015eko maiatzean. Musika-industriaren garapenaren eta honako arlo hauen inguruko gaien arteko ideia eta estrategia berriak arakatzea izango du xede: hiri-plangintza, aniztasuna, enplegua, hezkuntza, arauketa eta hiriko bizimoduaren kalitatea. Saio honetako lan-hizkuntza ingelesa izango da, ahal dela.

PR

OG

RAM

A

Page 18: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

18

Osteguna, 2015eko martxoak 19

13.30 – 15.00

14.30 – 15.00

15.00 – 17.00

Bazkaria

Museums, cities and Soft Power liburuaren aurkezpena (Auditorioa)

liburu hau Gail Dexter Lordek eta Ngaire Blankenbergek idatzi dute (Lord Cultural Resources), eta Museoen Aliantza Estatubatuarrak (AAM Press) argitaratuko du 2015. urtean. Bertan, museoek hirietako “botere bigunean” daukaten zeresana aztertzen da, bertako kultura arteko bildumak, hiriko mugarri moduan duten zeregina eta, iragana zein oraina hobeto ulertzeko eta etorkizuna eratzeko orduan, elkargune moduan duten garrantzia kontuan hartuta.

Hizlariak:

• Lourdes Fernández and, Azkuna Zentroko zuzendaria

• Ngaire Blankenberg and, Lord Cultural Resources

4. osoko bilkura. Kultura eta hiri jasangarriak: konpromisoak (Auditorioa)

Saio honetan, tokiko garapen jasangarriaren eta kulturaren arteko lotunea aztertuko da, baita politika kulturalen eta tokiko garapen jasangarriko gainerako arloen arteko sinergiak (hezkuntza, inklusio soziala, garapen ekonomikoa, enplegua, jakintza, ingurumena...) eta nazioarteko tresnen zein lankidetzapeko ikaskuntzaren garrantzia ere. Horri dagokionez, 2004tik zabaldutako Kulturako Agenda 21i buruz ere eztabaidatuko da, baita hurrengo urteei begira Kultura 21: Ekintzak agiriak politiken diseinurako, ebaluaziorako, ikaskuntzarako eta partaidetzarako eskaintzen dituen aukerei buruz ere.

Moderatzailea: Danielle Cliche and, Adieraz Kulturalen Aniztasuna Babesteko eta sustatzeko Konbentzioko idazkaria, UNESCO

Hizlariak - 1. zatia:

• Simon Brault jn, Kanadako Arteen Kontseiluko zuzendari eragilea

• Jyoti Hosagrahar and, Sustainable Urbanism Internationaleko zuzendaria

• Alfons Martinell jn, irakaslea, Politika Kultural eta Lankidetzako UNESCO Katedra, Gironako Unibertsitatea

• Jon Hawkes jn, analista kultural egoiliarra, Victoriako Garapen Kulturalerako Sarea

• Íñigo de la Serna jn, Santanderreko alkatea eta Espainiako Udalen Federazioko presidentea (FEMP)

• Cheng Jieru jn, idazkariorde nagusia, Wuhango Udal Gobernu Popularra

• Lucina Jiménez and, Mexikoko ConArteko zuzendaria eta Nazioarteko ConArteko presidenteordea

Hizlariak - 2. zatia:

• Ferdinand Richard jn, AMIko zuzendaria (Aide aux Musiques Innovatrices), Roberto Cimetta Fondoko presidentea eta UNESCOko Aniztasun Kulturalerako Nazioarteko Fondoko Adituen Lantaldeko koordinatzailea

Page 19: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

19

Osteguna, 2015eko martxoak 19

• Jorge Melguizo jn, aholkularia eta Medellingo hiriko Kulturako idazkari ohia

• Justin O’Connor jn, Komunikazio eta Ekonomia Kulturaleko irakaslea, Komunikabide, Zinematografia eta Kazetaritzako Fakultatea, Monasheko Unibertsitatea

• Mücahit Sami Küçüktiğli jn, Kultura eta gizarte Gaietako Saileko arduraduna, Konyako Udala

• Rabiaa Belf Guira and, Kulturako zinegotzia, Sfax

• Cristina Ortega and, Administrazio Kultural eta Prestakuntza Zentroen Europako Sareko “Kulturako Begiraleak” Arlo Tematikoko presidentea (ENCATC) eta Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Ikaskuntzen Institutuko zuzendaria

PR

OG

RAM

A

17.00 – 17.30

17.30 – 19.30

Kafea

Aldi bereko saioak

A.3. Hiriak eta politika kulturalak: erreferentziako hiri europarretako politika kulturalak (Auditorioa)

Saio honetan, Europako hirietan politika kulturala garapen jasangarriarekin lotzean lortutako zenbait esperientzia arrakastatsu aurkeztuko dira. Parte-hartzaileek tokiko prozesuetako ageriko erronkak eta emaitzak zein diren azalduko dute, eta, horretarako, kulturaren zein garapenaren arteko sinergiak arakatuko dituzte. Saio honetan, Culture Action Europek ere parte hartuko du. Sare hori, hain zuzen ere, CGLUko Kultura Batzordearekin elkartu da, hurrengo urteetan Europako hirietan Kultura 21: Ekintzak agiriaren ezarpen eraginkorra bultzatzeko.

Moderatzailea: Frédéric Vallier jn, idazkari nagusia, Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua (CCRE-CEMR)

Hizlariak:

• Ton Rombouts jn, Den Boscheko alkatea eta Herbehereetako Udalen Elkarteko Nazioarteko Batzordeko presidentea (VNG)

• Catarina Vaz-Pinto and, Lisboako Kulturako alkateordea

• Marcelo Javier Arce Castillo jn, Malmöko Kultura Batzordeko presidenteordea

• Dan Diaconu jn, Kulturako alkateordea, Timisoara

• Marc Gegenfurtner jn, Arte eta Kultura Saila, Municheko hiria

• Miren Josune Ariztondo Akarregi and, Kulturako diputatua, Bizkaiko Foru Aldundia

• Tomasz Kacprzak jn, Łódźeko Udal Kontzejuko presidentea

Iruzkinak: Luca Bergamo jn, idazkari nagusia, Culture Action Europe

Page 20: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

20

Osteguna, 2015eko martxoak 19

B.3. Jarduera egokiak: kulturaren eta jasangarritasunaren inguruko sareak (CAC2)

Erronka partekatuak eskualdean eta nazioartean aitortzea eta tokiko garapen jasangarriko zenbait erronkaren artean gero eta antzekotasun handiagoak daudela onartzea sarean lan egiteko premia indartzen duen faktorea da, politika kultural garaikidearen berezko faktore eta ikaskuntzarako tresna moduan. Izan ere, Kultura 21: Ekintzak hirien artean esperientzien, metodologien eta ikasbideen trukea sustatzeko plataforma da. Saio honetan, kulturaren eta garapen jasangarriaren arloko sareko lanerako zenbait ekimen aurkeztuko dira, euren arteko zenbait ikuspegi kontuan hartuta: gizarte zibilaren sareak, tokiko eta nazioko gobernuen sareak...

Moderatzailea: Jordi Baltà jn, aholkularia eta aditua, CGLUko Kultura Batzordea

Hizlariak:

• Lynda Roy and, Les Arts et la Villeko zuzendaria

• Greg Box jn, Victoriako Garapen Kulturalerako Sareko Zuzendaritza Kontseiluko kidea eta Australiako Kultura eta Tokiko Gobernuen Foruko kidea

• Mikael Höysti jn, Kultura eta Baliabide Saileko zuzendaria, Ministroen Kontseilu Nordikoa

• Christelle Blouet and, Culture21.fr Sareko zuzendaria

• Xolile George and, Hego Afrikako tokiko Gobernuen Elkarteko zuzendari eragilea (SALGA)

• Komlan Agbo jn, Kulturako zuzendaria, Mendebaldeko Afrikako Ekonomia eta Diru Batasuna (UEMOA)

• Anupama Sekhar and, zuzendaria (bitartekoa), Kultura Saila, Asia-Europa Fundazioa (ASEF)

• Joxean Muñoz jn, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea, Eusko Jaurlaritza

C.3. Speed Networkinga (Bastida Aretoa)

Speed networkingeko saioek kulturaren nahi garapen jasangarriaren arteko loturaren inguruko eragileen eta esperientzien eta Kulturaren Gailurreko gainerako parte-hartzaileen arteko elkarrizketa hurbila sortzea dute xede. Saio bakoitzean, hizlari gonbidatuak edo gonbidatuek sarrera laburra egingo dute, eta eztabaidarako, elkarreraginerako zein ikasbiderako denbora egongo da ondoren.

17.30 – 18.30 Aldi bereko hiru saio

• “Pabellón 6”. Ramon Barea jn, Pabellón 6ko kidea

Pabellón 6 bere kabuz kudeatutako ekimena da, eta, bertan, arte eszenikoetako 13 ekoizle eta artista daude elkartuta, sinergiak sustatzeko, kudeaketa-ereduen berrikuntza bultzatzeko eta ikus-entzuleekin harreman berriak eratzeko. ZAWP Bilbaon dituzten instalazioetan, ikuskizunak, eztabaidak eta bilerak egiteko guneak daude jende guztiarentzat nahiz tokiko gainerako eragileentzat. Saio honetako lan-hizkuntza gaztelania izango da, ahal dela.

Page 21: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

21

Osteguna, 2015eko martxoak 19

• “Bide Kultural Atlantikoa”. Marcos Diez jn, Santander Creativa Fundazioko presidentea

Bide Kultural Atlantikoa Espainiako Santanderko hiriko ekimena da, eta, bertan, Portugalgo nahiz Espainiako kostalde atlantikoko 11 hiri daude elkartuta, eskualde horietako dimentsio kulturala nazioartean bertan agerian jartzeko asmoz. Saio honetako lan-hizkuntza gaztelania izango da, ahal dela.

• “Culture Shift”, Fern Smith jaunaren eskutik. Emergence eta Galeseko Arteen Kontseilua.

“Culture Shift” (aldaketa kulturala) txosten bat da, une honetan Galesen arteari eta iraunkortasuna buruz garatzen ari diren ekimen gehienak jasotzen dituena. Aldi berean, txostena gertatzen ari denaren lekukotza da, asmoen adierazpena eta ekintzarako deia, eta azpimarratzen du bizitzari eutsiko dion gizarterako trantsizio-bidean egiteko garrantzitsua hartzeko arteak duen indarra. Saio honetako lan-hizkuntza ingelesa izango da gehienbat.

18.30 – 19.30 Saio bakarra

• Kulturaren Agenda 21en 10 urteak (2004-2015)

Saio honetan, Kulturako Agenda 21en aurrekariak eta garapena aurkeztuko dira 2004. urteaz geroztik. Horretarako, honako hauexek egongo dira parte-hartzaileen artean: agiri horren jaulkipenean aitzindariak izandako hirietako ordezkariak, prozesuan esku hartu zuten adituak eta Kulturako Agenda 21en historiari buruz argitaratuko den liburuaren idazleak. Saio honetako lan-hizkuntza gaztelania izango da, ahal dela.

Hizlariak:

• Fritz Glockner jn, Kulturako Agenda 21en historiari buruz prestatzen ari diren liburuaren idazlekidea

• Enrique Glockner jn, Kulturako Agenda 21en historiari buruz prestatzen ari diren liburuaren idazlekidea

• Jordi Martí jn, Bartzelonako Kulturako ordezkari ohia eta Kulturako Agenda 21 Idazteko Taldeko liderkidea (2004)

• Vitor Ortiz jn, Porto Alegreko Kulturako idazkari ohia eta Kulturako Agenda 21 Idazteko Taldeko liderkidea (2004)

• Eduard Miralles jn, Interarts fundazioko presidentea

PR

OG

RAM

A

20.30 – 21.30 Ongietorri-harrera Bilboko udaletxean

Honako hauexen ongietorri-hitzak:

• Ibon Areso jn, Bilboko alkatea

• Josep Roig jn, CGLUko idazkari nagusia

Page 22: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

22

Ostirala, 2015eko martxoak 20

9.00 – 9.30

9.30 – 10.30

Bilera Azkuna Zentroko sarrera nagusian, pantailaren atzean, terraza taldetan bisitatzeko

Eguzki-eklipsea zuzenean ikustea

Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Espazio Gelaren laguntzaz antolatuta

Aurkezpena: Agustín Sánchez Lavega jn, Fisika Aplikatuko irakaslea eta Espazio Gelako zuzendaria

10.30 – 10.45

12.00 – 12.30

10.45 – 12.00

Terrazatik auditoriora joatea

Kafea

5. osoko bilkura. Hiri jasangarrietako kultura: etorkizuneranzko bidea (Auditorioa)

Saio honetan, politika kulturalak eta tokiko garapen jasangarria gehiago txertatzeko aurreikusitako urratsei buruz eztabaidatuko dute. Munduko zenbait eskualdetako tokiko gobernuetako ordezkariak diren parte-hartzaileek euren ikuspegia eta konpromisoak aurkeztuko dituzte, politika kulturalak garapen jasangarrirako estrategietako dimentsio nagusia izan daitezen.

Moderatzailea: Robert Palmer jn, nazioarteko aholkulari kulturala eta politika zein estrategia kulturaleko aditua

Hizlariak:

• Ibone Bengoetxea and, alkateordea, Kultura eta Hezkuntzako zinegotzia, Bilboko Udala

• María Victoria Alcaraz and, Ondare Kulturaleko idazkariordea, Buenos Aireseko Hiri Autonomoko gobernuko Kultura Ministerioa

• Manon Gauthier and, Montrealgo Udaleko Batzorde Eragileko kidea eta Kultura, Ondare, Diseinu, Bizigune eta Emakumeen Egoerako arduraduna

• Jaume Ciurana jn, Bartzelonako Kultura, Jakintza, Sormen eta Hezkuntzako alkateordea

• Pascale Marchand and, Musika, Arte Eszeniko eta Ikusizko Arteetako zinegotzia, Angerseko hiria

• Abdoulaye Elimane Kane jn, Dakarko Kulturako zinegotzia

• Bruno Julliard jn, Pariseko lehen alkateordea eta Kulturako zinegotzia

• Eduardo Vázquez jn, Mexikoko hiriko Kulturako idazkaria

Page 23: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

23

Ostirala, 2015eko martxoak 20

PR

OG

RAM

A15.30 – 18.30 Bisitaldi teknikoak

(Joango diren ala ez baieztatu beharko dute, leku gutxi egongo dira-eta)

• Zorrotzaurre

• Bilbao Arte + Bilbao La Vieja

• Bilbao Art District

13.45 – 14.00 Taldearen argazkia, Azkuna Zentroko sarrera nagusian

12.30 – 13.45 6. osoko bilkura. Ondorioak eta amaiera

Azken saio honetan, gailurrean eztabaidatutako zenbait ideia laburtu eta etorkizuneko ekimenak aurkeztuko dira, tokian-tokian zein nazioartean kulturaren eta garapen jasangarriaren arteko lotuneak are gehiago sendotzeko. Honako hauexek egongo dira parte-hartzaileen artean: tokiko gobernuetako ordezkariak, nazioarteko erakundeak eta 2015aren osteko Garapen Jasangarrirako Agendaren diseinuan inplikatutako gainerako eragileak. Saioari bukaera emateko, Bilboko Udaleko alkateorde eta Kultura eta Hezkuntzako zinegotziak amaiera-hitzak eskainiko ditu.

Moderatzailea: Josep Roig jn, CGLUko idazkari nagusia

Hizlariak:

• Khalifa Ababacar Sall jn, Dakarko alkatea

• Gustavo Meza-Cuadra jn, Peruko enbaxadorea NBEren aurrean eta Kulturaren eta Garapenaren Lagunen Taldeko presidentea

• Alfredo Pérez de Armiñán jn, Kulturarako zuzendariorde nagusia, UNESCO

Honako hauexen hitzak:

• Manon Gauthier and, CGLUko Kultura Batzordeko presidentekidea

• María Victoria Alcaraz and, CGLUko Kultura Batzordeko presidentekidea

• Eduardo Vázquez jn, CGLUko Kultura Batzordeko presidentekidea

• Catherine Cullen and, CGLUko Kultura Batzordeko presidentea

Amaierako hitzak:

• Ibone Bengoetxea and, alkateordea eta Kultura eta Hezkuntzako zinegotzia, Bilboko Udala

Page 24: HTGBren KULTURA GAILURRA - Programa

www.uclg-culturesummit2015.org

#Culture21Actions#UCLGculture#BilbaoKultura #BilbaoCulture#UCLGmeets

#culture2015goal#urbanSDG