Kultura s J

7
16/2/2015 ARTEAZ KALE EGITEA; KALEAZ ARTE EGITEA | Berria.eus http://www.berria.eus/paperekoa/1983/032/001/20150215/arteaz_kale_egitea_kaleaz_arte_egitea.htm 1/7 20150215 / Iñigo Astiz Kultura Talkan batzuetan, eskutik besteetan, etengabea da negoziazioa sorkuntza artistikoaren eta espazio publikoaren artean, eta hain zuzen ere bidegurutze horretaz hizketan aritzeko bildu ditu BERRIA egunkariak Bilbon Dora Salazar artista, Maria Mur Dean arte ekoizlea eta Igor Rezola artista. Dora Salazar artista, Maria Mur Dean arte ekoizlea eta Igor Rezola artista Bilbon, BERRIA egunkariak antolatutako hitzorduan. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS B agdad, 2003ko apirilaren 3a. Zuzeneko irudiak telebistan. Gizon kuadrilla bat gogor dabil Saddam Hussein diktadorearen estatua erraldoi bat lurrera bota nahi eta ezinean, baina Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika X

Transcript of Kultura s J

Page 1: Kultura s J

16/2/2015 ARTEAZ KALE EGITEA; KALEAZ ARTE EGITEA | Berria.eus

http://www.berria.eus/paperekoa/1983/032/001/2015­02­15/arteaz_kale_egitea_kaleaz_arte_egitea.htm 1/7

2015­02­15 / Iñigo Astiz

Kultura

ARTEAZ KALE EGITEA; KALEAZ ARTE EGITEATalkan batzuetan, eskutik besteetan, etengabea da negoziazioa sorkuntza artistikoareneta espazio publikoaren artean, eta hain zuzen ere bidegurutze horretaz hizketan aritzekobildu ditu BERRIA egunkariak Bilbon Dora Salazar artista, Maria Mur Dean arte ekoizleaeta Igor Rezola artista.

Dora Salazar artista, Maria Mur Dean arteekoizlea eta Igor Rezola artista Bilbon,BERRIA egunkariak antolatutakohitzorduan. MARISOL RAMIREZ /ARGAZKI PRESS

B agdad, 2003ko apirilaren 3a. Zuzeneko irudiak telebistan.Gizon kuadrilla bat gogor dabil Saddam Hussein diktadorearenestatua erraldoi bat lurrera bota nahi eta ezinean, baina

Webgune honek cookie­ak erabiltzen ditu zurenabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisiestatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu,hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu CookiePolitika

X

Page 2: Kultura s J

16/2/2015 ARTEAZ KALE EGITEA; KALEAZ ARTE EGITEA | Berria.eus

http://www.berria.eus/paperekoa/1983/032/001/2015­02­15/arteaz_kale_egitea_kaleaz_arte_egitea.htm 2/7

B estatua erraldoi bat lurrera bota nahi eta ezinean, bainaapartatu egiten dira une batez denak,mailutzar batekin heldu

den gizonkoteari leku egiteko. Kolpez kolpe txikitu nahi dute azkenhamarkadetako historiaren sinboloa. Eta balio dezake kolpe bakoitzakarteak eta espazio publikoak berezko duten talkaren metafora gisa ere.Muturreko adibidea da ikonoklastiarena, baina intentsitate txikiagoanere etengabea da negoziazioa artelanen eta plazaren artean. Arteakeraikitzen baitu kalea, baina kaleak ere eraldatzen baitu artea. Kristalgainean dabil beti plazan dabilen artista, eta Dora Salazar artistarenhitzek ematen dute sortzailearen arduraren neurria: «Kaleangarrantzitsua da gustu eremu zabal bat barne hartu ahal izatea. Ez dadilasoilik izan elitearentzat, eta ez dadila soilik geratu behean ere. Kalerakozabiltzanean lehen­lehenik espazioa dago, eta lehen­lehenik jendeadago». Eta, hain zuzen ere, sorkuntzaren eta publiko denaren artekobidegurutze horri buruz aritzeko bildu ditu BERRIA egunkariak DoraSalazar eta Igor Rezola artistak eta Maria Mur Dean Consonni arteekoizpen etxeko zuzendaria. Cortes eta Mirasol kaleen bidegurutzeandagoen Consonniren bulegoan, zehazki, Bilbon, 2015eko otsailean.

Haizetan jarri du Murrek eztabaidaren lehen harria. «Arte publikoarenkontzeptuak nahasmen handia sortzen du. Zer da arte publikoa? Dirupublikoz lagunduta sortzen dena? Kalean gertatzen dena? Espaziopubliko ere badiren hedabide eta sareetan gertatzen dena? Zer dapublikoa? Horregatik Consonnin maiz hitz egiten dugu RosalynDeutsche pentsalariaren kontzeptuaz. Haren hitzetan, garrantzitsuena ezbaita zer espaziotan dagoen obra, ez zer diruz sortu den, baizik eta zeinden obra horren gaitasuna esfera publikoa sortzeko. Eta horretarakomaiz artelanek ez dute objektu izan beharrik ere. Esfera publiko horrekez du kalean egon beharrik ere. Debatea sortzeko gai izatea da niri arteazinteresatzen zaidana». Eta jarri du adibidea: Jeremy Deller artistarenThe Battle of Orgreave pieza, zehazki. «80ko hamarkadan Orgreaven[Ingalaterra] izan zen sindikatu, meatzari eta Poliziaren arteko gatazkabat berregin zuen artistak. Gatazka hartan parte izan zen jendeagonbidatu zuen berriz gatazka hura irudikatzera. Polizia erretiratubatzuk meatzari rolean jarri ziren, meatzari erretiratuak Poliziarenrolean... Pieza bera oso ongi eginda dago, eta interesgarria da berregitehorrek pertsona horiengan eragindako debatea».

Baietz dio Rezolak, baina amildegi bati buruz mintzo da. Kalean hasi zenhura grafitigintzan; kalean egin zuen sorkuntza esperimental etakontzeptualagoranzko jauzia; eta kalean igartzen duenaz mintzo da orainere. «Amildegi moduko bat dago esparru artistikoaren eta besteesparruen artean, eta batzuetan ez zait erraza egiten hori kudeatzea».Herrian ikusten duenaz mintzo da: «Nik inguruan igartzen dudana daeskultura oso figuratibo oso literal eta oso leziatzaileak ez badira,adibidez, gauza arrarotzat hartzen dituztela gehienek. Jendeak ez ditunahi izaten, edo onartzen baditu, elementu dekoratibo bilakatzen dira

Page 3: Kultura s J

16/2/2015 ARTEAZ KALE EGITEA; KALEAZ ARTE EGITEA | Berria.eus

http://www.berria.eus/paperekoa/1983/032/001/2015­02­15/arteaz_kale_egitea_kaleaz_arte_egitea.htm 3/7

nahi izaten, edo onartzen baditu, elementu dekoratibo bilakatzen diraespazio publikoan. Niri kezka sortzen dit horrek. Non dago esparruartistikoa? Norentzat lan egiten du esparru artistiko horrek? Ez dakitbere esparruan itxita geratzen ote den edo publikora zabaltzen den».

Hiriaren memoria

Memoriak arduratu du gehien Salazar azkenaldian kalerako egin dituenlanetan. Egungo hirian ezkutatuta dagoen iraganeko hiri horrek. ClaraCampoamor sufragistaren omenezko 7.890 kiloko eta 1,78 metrokoeskultura jarri zuen Donostian 2011n, adibidez; eta Gipuzkoakohiriburuaren erreketaren ostean hura berreraikitzen aritu zirenemakumeak omendu zituen beste eskultura figuratibo batekin 2013an.«Ni ari naiz apur bat itzultzen monumentuaren ideiara», aitortu du.«Iruditzen zait horrek baduela zentzua. Jarri ditudan azken bi piezakpertsona batzuei edo kolektibo batzuei eskainitako monumentuak dira.Izan ere, hiria ez da soilik gaurkotasuna. Hiria da bertatik pasa denguztia. Gorde behar dira hiriak bere baitan duen iraganaren arrastoak.Memoria oso garrantzitsua da, eta erabat desmemoriatuta gaude». Pozikgelditu zen egindako lanarekin, baina Campoamorren enkargua jasozueneko beldurra ere aipatu du. «Halako gauzek errespetua ematendute». Eta azaldu du bere estrategia: «Saiatu nintzen ahalik eta eskuhartzerik txikiena egiten, ia ez zedila igar nire eskua. Existitzeari uztensaiatu nintzen nolabait ere, bertan egoten ausartuko ez banintz bezala».

Betikotasunak ere kezkatzen duela dio Rezolak. «Kalean jarri direnartelanak askotan iraupen luzea izan duten lanak izan dira.Monumentuak, eskulturak eta halakoak. Baina kalea bizia da, eta,gauzak aldatzen doazenez, ez dut ulertzen arte bat etengabe mantendubehar denik jaio edo sortu den bezala». Negoziazio etengabean dagoespazio publikoa, artistak dioenez, eta ezinezkoa da artea negoziaziohorretatik libre uztea. Baina ez da soilik kanpora begirako kritikaartistarena. Autokritika zama darama Rezolaren gogoetak. «Berenmargoketak denboran manten daitezen nahi dute grafitigileek ere. Udalada haien lana ezaba dezakeen bakarra. Zuk ezin duzu beste grafitigilebaten lanaren gainean ezer ere margotu. Hor espazio publikoarenjabetze bat dago, eta oso gutxitan jartzen da auzitan grafitigintzaren edolegezkotasunaren eta instituzionalizazioaren ertzetik datozen bestelakomugimenduen barruan. Hor pose bat dago maiz: 'Begira zer makarranaizen, banoa kalera eta margotu egiten dut nahi dudana'. Baina eraberean hor badago zerbait ideologikoa ez zaidana batere gustatzen. Baduerrebeldia ukitu bat ekintzak, baina era berean horma hori zure egitenduzu. Hor badago kontraesan bat». Eta horregatik Rezolaren ezinegona.

Zintzotasun premia

«Pentsatzen dut interesgarriena dela errealitatearekiko zintzotasun

Page 4: Kultura s J

16/2/2015 ARTEAZ KALE EGITEA; KALEAZ ARTE EGITEA | Berria.eus

http://www.berria.eus/paperekoa/1983/032/001/2015­02­15/arteaz_kale_egitea_kaleaz_arte_egitea.htm 4/7

ariketa bat egotea». Murrena da oraingoan azalpena. Objektu ez direnartelanekin lan egiten du berak gidatzen duen arte ekoizpen etxeak,baina ez du horrek esan nahi arriskuz libre denik haien jarduna ere.«Kalean dagoen objektuak zalantzak sortzen dizkit», onartu du. «Orainarte halako lanek izan duten monolito kutsu horregatik eta gehiegikeriahorregatik izango da ziur aski, eta baita halakoek dakarten gastuagatikere. Baina beste muturrera pasatzeak ere ez nau betetzen. Hasten bagarasoilik behin­behineko gauza parte hartzaileak eta ez­objektualak egiten,badago zerekin kezkatua. Hor ere kontuz ibili beharra dago, zeren IKEAjadanik ez da sekula mintzo altzariei buruz bere iragarkietan. 'Ongietorri zure etxeko errepublika independentera'. Kapitalismoaesperientzien bitartez dator egun. Eta gure ekoizpen etxea objektusorkuntzaren ideiatik kanpo dagoen arren, eta egia den arren sorkuntzaefimeroak interesatzen zaizkidala, alarmarako motiboak daude bimuturretan. Bi moduak izan daitezke instrumentalizatzaileak;monolitoek eta esperientzia parte hartzaileek problema bera dute, etaformatuen batailan sartu baino nahiago dut horregatik pentsatzeaerrealitatearekiko zintzotasuna dela interesgarriena».

Berriz jarri du galdera mahai gainean Murrek. «Nik uste dut arte orodela publikoa. Arte politikoaren eztabaidaren pareko zerbait da. Badagoarte politikorik? Arte oro da politikoa! Politikoa da gizakia, ezinbestean.Politikoak gara beste inorekin harreman motaren bat ezartzen dugunmomentutik beretik. Nik beti esaten dut ez zaidala interesatzen arteariabizenak jartzea. Euskal ote den, feminista ote den, politikoa ote den...Interesatzen zaidana da lan egiteko modua. Era politiko batean lanegitea, ikuspegi feminista batetik aritzea... Eta berdin arte publikoarekinere». Eta esfera publikoa sortzen duen artea da haren ustez interesgarridena. «Negoziazioa beti dago presente arte praktika guztietan, baina arepresenteago artelan horiek publikotasunaren gaiarekin konfrontatzendituzunean».

Auzotarren aurkako artea

Beste adibide bat jarri du: Itziar Okariz artistaren Espazio publiko etapribatuetan pixa egitea. Sinplea da ideia, baina ikusgarri dira ekintzarenirudiak. Okariz ageri da guztietan, gona batekin, hankak zabalduta, etapixa egiten. Zutik askotan. Metro geltoki batean. Auto baten gainean.Arte galeria baten barruan... Keinu txiki hori dokumentatu, eta kolpeanmahai gainean da espazio publikoaren erabileraren eta genero rolenarteko loturari buruzko eztabaida. Eztabaida hori, adibidez. Murrekjarraipena: «Niri asko gustatzen zait. Kontrapuntu moduko bat dirairudi horiek. Batzuetan badirudi hiri artean sekulako garabia beharduzula artea sortzeko, baina gero ikusten duzu halako ekintza txiki etahutsalarekin egindako pieza batek nolako indarra izan dezakeen.Eztabaida mahai gaineratzea lortzen du, eta oso egunerokoa den ekintzabatekin. Gastu handirik gabekoa da proposamena, baina oso

Page 5: Kultura s J

16/2/2015 ARTEAZ KALE EGITEA; KALEAZ ARTE EGITEA | Berria.eus

http://www.berria.eus/paperekoa/1983/032/001/2015­02­15/arteaz_kale_egitea_kaleaz_arte_egitea.htm 5/7

batekin. Gastu handirik gabekoa da proposamena, baina osoeraginkorra». Bestela esanda: balio duela arteak plaza sortzeko.

Bada arma moduko bat ere, ordea. Maiz erabili dute artea urbanismoarduradunek auzo txiro edo gatazkatsuak estandarizatzeko, eta ezagunzaie arazo hori hiru sortzaileei. Izena ere jarri dio Murrek hiriareneraldaketa prozesu horri: gentrifikazioa. Sinplea da azalpena. Auzopobretu bateko jatorrizko biztanleriaren lekua hartzen du diru sarrerahandiagoko auzokide talde berriak. Eta baietz dio Rezolak, maizlaguntzen duela arteak prozesu horiek bizkortzen. «Instrumentalizatuegiten dira artistak auzoak berritzeko aitzakia horrekin. Bestelakointeres tipo batzuk ere badaude mugimendu horien atzean. Argi ikustenda hori munduko kirol txapelketetan eta gisako ekitaldi erraldoietan.Baliatu egiten dute aukera kalea sexu langilez, diskoak saltzen dituztenmigranteez, etxegabeez eta abarrez garbitzeko. Pintura berria botatzenda hormetan, eta zeinen hiri ederra dugun erakusten saiatzen dira.Batzuetan kontziente gara hori egin nahi dutela, eta orduan erabakitzendugu jokoan sartu ala ez. Grafitiak ezabatzeko ere erabiltzen diragrafitiak. Ni neu ere deitu naute margoketaz betetako horma batengainean margotzeko». Eta zer egin orduan? Zintzo bezain gordinRezolak erantzuna. «Jateko beharra duzunean izorratu eta esandakoaegitea beste aukerarik ez duzu. Baina beste batzuetan ezetz esaten duzu,noski. Baina gauzak ez dira debaldekoak. Bilboko Gorte kalera deitzenzaituztenean zerbait margotzera, gutxienez jakin beharra duzu non arizaren lanean. Ezin duzu hor lurreratu, edozer gauza margotu eta aldeegin. Gogoeta asko pizten duen gaia da. Zertarako egiten dira halakoaketa nork irabazten du halakoekin?».

Baietz Murrek. «Erakundeek instrumentalizatu egiten dute maizartista». Eta are bihurriago egiten du gero ekuazioa. «Baina artistek erebatzuetan instrumentalizatu egiten dute testuinguru soziala». Etahorregatik lehen ere aipatu duen zintzotasunaren beharra. «Guk ez duguobjektu sorkuntzarekin lan egiten, eta gogoan dut auzora etorri gineneanizan genuela halako gizarte zentro bilakatzeko arrisku moduko bat».Beren esperientziaz mintzo da Consonniko zuzendaria. Beren auzoaz.«Hemen gizarte klase ezberdinen arteko nahasketa nahiko handia dago.Hor daude sexu langileak, modernoak eta bestelakoak eta denak batera.Eta nola aurre egin gentrifikazio prozesu horri?». Artelan bat aipatu duadibide modura: Sra Polaroiska arte kolektiboarekin egindakoa zehazki.«Kutxa beltz bat bihurtu zuten gure lokala. Ez zen ezer ere ikusten, etahamabost pertsonako taldetan ematen zitzaion jendeari sarrera. Kantatuegiten zuen jendeak, auzokideak ziren guztiak. Jendearekin aurreiritzirikgabe harremanetan jartzeko proposamen bat zen. Ingelesez abesten zuennerabe bat, ijito bikote bat, rapero bat... Baina oso gauza organikoa izanzen. Ez zen izan sekulako erreparoa ematen didan 'goazen jende gixajohau laguntzera' edo gisako beste jarrerak bultzatutako ezer ere».

Page 6: Kultura s J

16/2/2015 ARTEAZ KALE EGITEA; KALEAZ ARTE EGITEA | Berria.eus

http://www.berria.eus/paperekoa/1983/032/001/2015­02­15/arteaz_kale_egitea_kaleaz_arte_egitea.htm 6/7

Aberastasuna eta banaketa

Rezolak jarri du azken arantza mahai gainean. Nabarmen barrurantzitzulitako arantza. «Mugimendu handiko auzoak ere hiria den fabrikarenparte dira. Hori da azkenaldiko teoria batzuek planteatzen dutena.Mugimendu horrek turismoa erakartzen du. Kapitala biltzen du...Halako ekimen guztiek erreklamo gisa funtzionatzen dute, baitazintzotasunez egiten direnean ere». Baietz Murrek eta baietz Salazarrekere. Baina zail dela horri kontra egitea biek. «Bizitzeak dakar hori»,Salazarrek. Eta Murrek berriz zintzotasunaren ideia: «Nik sinesten dutalde handia dagoela zintzotasunez egindako eta zintzotasunik gabeegindako proiektuen artean». Rezola ados biekin, baina sakonagokozerbait zuela berak buruan. «Jakintza sortzen da auzo horietan, kulturasortzen da auzo horietan, eta azken batean hori aberastasuna da. Bainasortzen den aberastasun hori guztia ez da gehienetan aberastasun horisortzen duen jendearengana bueltatzen. Bidezko lan horrek eragitenduen aberastasuna ez da era bidezkoan banatzen». Baietz hirurek, haladela. «Hori aipatu behar da artikuluan», Salazarrek eskaera. Eta plazanda eztabaida.

0 Iruzkin Berria Saioa hasi

Berrienetik hasita Partekatu ⤤

Hasi eztabaida...

Izan zaitez lehena iruzkina argitaratzen.

Harpidetu Gehitu Disqus zure webgunerad Pribatutasuna

Gogokoena

Informazio osagarria

Dora Salazar. Artista

Igor Rezola. Artista

Maria Mur Dean. Arte ekoizlea

Berria.eus ­ Euskal Editorea S.L.Telefonoa: 943 304 030 • Faxa: 943 590 172

Lege Informazioa Pribatutasun politikaCookieak Publizitatea

Page 7: Kultura s J

16/2/2015 ARTEAZ KALE EGITEA; KALEAZ ARTE EGITEA | Berria.eus

http://www.berria.eus/paperekoa/1983/032/001/2015­02­15/arteaz_kale_egitea_kaleaz_arte_egitea.htm 7/7

Helbide elektronikoak: Webgunea: [email protected] |Publizitatea: [email protected] Harpidetza: [email protected]

Creative Commons lizentzia