Hotsa aldizkaria

8
Umorearen hariari tiraka Gurutze Bei- tiarekin 10. orr. Laugarren aldiko 11. zenbakia Kazetaritzaren gainetik...pertsonak Euskarazko Kazetaritzaren VII. Jardunaldiak CC http://www.flickr.com/photos/4ever30something

description

Nafarroako Unibertsitateko Abarrots euskara taldearen aldizkaria

Transcript of Hotsa aldizkaria

Page 1: Hotsa aldizkaria

Umorearen hariari

tiraka Gurutze Bei-tiarekin

10. orr.

Laugarren aldiko 11. zenbakia

Kazetaritzaren gainetik...pertsonak

Euskarazko Kazetaritzaren VII. JardunaldiakCC http://www.flickr.com/photos/4ever30something

Page 2: Hotsa aldizkaria

hotsa2

Kazetaritzaren osagai nagusiaren bilaZazpigarren urtez, Nafarroako Unibertsitateak Eus-karazko Kazetaritzaren Jardunaldiak antolatu ditu, Euskal Hizkuntza eta Kultura katedraren ekimenez. Kazetaritzaren ezinbesteko sei galderez gain, aur-tengoan beste dimentsio bat ere jorratu dute se-ktoreko profesionalek: pertsonak. Jose María Vélez de Mendizabal, Eusko Ikaskuntzako Zuzendari Ku-deatzailea; Arantza Zugasti, Noticias de Gipuzkoa egunkariko zuzendariondokoa; Pilar Kalzada, Inno-basqueko komunikazio arduraduna; eta Reyes Ilin-txeta, Euskalerria Irratiko esataria izan dira Giza Zientzien eraikinean.Gai-marko bezala, “Konumikabideak eta pertso-nak” jarri genion, komunikabideen munduan eta, bereziki, euskarazko komunikabideen munduan pertsonak ze neurritaraino hartzen diren kontuan. Galdera hauek egin genizkien hizlariei: Komu-nikabideak pertsonen zerbitzuan, pertsonak, nor-banakoak, gizakiak ote dira komunikabideen gune garrantzitsuena?, ala pertsonak ez dira horrenbes-te kontuan hartzen?Bakoitzak bere esperientzia kontatuz, egokitu zi-ren lerro nagusi horretara.

Euskarazko Kazetaritzaren VII. Jardunaldiak >>

Kazetaritzaren jardunaldiak izan arren, oso interesga-rria iruditu zitzaizkidan hitzaldi biak. Batez ere Vélez de Mendizabalena. Mediakraziaren gaia harritzekoa zen. Arlo honetan geneukan ideiaren bat, zer nolako “filosofia” duten egunkariek, nora jotzen duten, baina bat-batean mediakrazia hitza entzutean ikaratu nintzen. Izugarria da jakitea mundua medioen eskuetan dagoela, haiek gure pentsatzeko moduarekin bat egiten dute eta modu zuzen batetik gure mugimenduak “kontrolatzen” dituzte. Gaur egun denok pentsatzen dugu askeak gare-la, inork ez du nire burua menperatzen, ni naiz neure buruaren jabea, eta abar… Baina ez da horrela, edonork kontrola gaitzake, bai egunkarien bidez, edo baita jende gehienak modu batera pentsatzen duelako guk ere hala egiten dugulako. “Egiten dut egin behar dudalako”. Ez gara libreak baina hau jakinda beste modu batera ikus-ten dugu mundua.

Jose Mari Vélez de Mendizábal

Ikasleen iritzia Julen Rosales. Arkitektura.

Page 3: Hotsa aldizkaria

hotsa 3hotsa

Galdera: Nola hasi zinen NOTICIAS DE GIPUZKOA eta ze-intzuk dira komunikabide honen ezaugarriak? Erantzuna: Noticias de Gipuzkoara joateko erabakia ez zen ba-tere erraza izan niretzat. Urte asko kazetaritzan eta komunikazio munduan pasa eta gero, enpresa txiki bat martxan jartzea lortu nuen lau lagunekin batera eta hura dena uzteak pena handia ema-ten zidan. Baina bide batez egunkariko proiektua urtetan sortu ez den proiektu interesgarrienetako bat zen: komunikazio talde berri bat sortzeko aukera, Gipuzkoan 30 urtetako monopolioari aurre egiteko aukera, talde euskalduna, interesak eta lehentasunak ber-tan dituena...Azkenean baietz esan nuen, nahiz eta jakin ardura handiko zeregina dela. Lehen aipatu ditudan ezaugarriez aparte, jende gazte eta ilusio handiz inguratuta egotea ere pribilejio han-dia da eta ideologiaren aldetik ere bat nator Noticias Taldearekin, beraz, piezak enkajatu besterik ez ziren egin 2005eko azaroan.

G: Ze estiloko jendea da NGn lan egiten duena? Zeintzuk dira zuen medioan lan egiteko baloratzen diren abildade edo konpetentziak? E: Jende gaztea da gure artean dagoena baina ez da esperientzia-rik gabeko jendea. Horrelako proiektu batean egoteko ezinbesteko baldintza batzuk behar dira: ilusioa izatea, kazetaritza maitatzea, talde txikia izanik ere lan egiteko griña izatea eta batez ere, kurio-sitatea izatea. Hori dena betetzen duen jendea daukagu. Eta beste alde batetik ikusita, lan giro positiboa eta partaidetzarako apropo-sa sortzen saiatzen gara enpresatik.

G: Berriak aukeratzerakoan, ze motatako berriei ematen die-zue lehentasuna? E: Eguneroko lan programan, nabarmena da prentsa gabineteek eta beste iturriek sortzen dute informazioa. Hauen lana garran-tzizkoa izan arren, urteak joan ahala komunikabideen eguneroko lana baldintzatzera iritsi dira. Deialdi hauei bizkarrik eman gabe, gure lehentasunak beste alde batzuetatik bideratzen saiatzen gara, guk bilatutako gaiak bilatzen eta hari informatibo berriak sortzen (ikerketa kazetaritza esango genioke). Oreka mantentzea ez da erraza izaten baina lehentasunak gai propioetan dauzkagu.

G: Zeintzuk dira, zure ustez, zuen bezalako medio batean langileendako lan-kondizioak edo egoera egokiak? E: Komunikabideetan sortzen diren produktuak, zabaltzen di-ren edukiak eta eduki horien kalitateak zerikusi handia du bertako langileen egoerarekin. Prekaritate handia dago eta horren ondorio latzak dakartza informazioaren balioa edota kalitatea aztertze-rakoa,. Beraz, ezinbestekoa da lan egoerari begiratzea. Alde horre-tatik plantila behin behineko kontratuak dituzten jendez osatuta egotea garantia da lana antolatu, irizpideak eman eta egunkari serio bat egiterako orduan. Gurean denok izan ginen ‘fijo’ derrigo-rrezko lehen urtea pasa eta gero (eta 60 lagun pasatxo izango gara); horrelakorik ezin dute esan askok.

“Edukien kalitateak zerikusi handia du

langileen egoerarekin” ANE MARTINEZ

Arantza ZugastiNoticias de Gipuzkoa egunkariko zuzendariordea

Euskarazko Kazetaritzaren VII. Jardunaldiak >>

Page 4: Hotsa aldizkaria

hotsa4 Euskarazko Kazetaritzaren VII. Jardunaldiak >>

Ikasleen iritzia

“[…] Eskertzekoa da nola gizon hauek hain medio gutxi izanda eta inolako babesik gabe beraien hel-buru eta nahiak aurrera ateratzen zituzten. Nola hasi zen jakiteak ere, beste ideia batzuetara eramaten nau, adibidez, azkeneko berrogei urtetan egoera ez dela asko aldatu konturatzera. Irrati gutxi dago eta denak benetan txikiak dira, askotan aurrera jarraitzen dutenak bertan lan egiten duten jendeari esker. En-tzule gutxikoak dira eta ondorioz ez dute diru iturri handirik, guzti honek arazo asko ekartzen diete baina hala ere, bertakoek aurrera jarraitzen saiatzen dira. Bestelakoa de Euskalerria Irratiaren kasua, hau Irratirik handiena da Nafarroan, entzule asko ditu, eta programazio luzea ere. Lehendik banekien bere egoera ez zela guztiz argia, baina ez nekien zehatz-mehatz hainbeste arazo zituenik eta benetan penaga-rria iruditzen zait. Ezin dut ulertu nola uka diezaioketen hainbeste lan egin duten pertsona batzuei irrati bat izateko eskubidea”.

kontatzen. Imajina ezazue zein nolako showman zen Jose Manuel Lasarte apai-za. Esan bezala antolatu zuen irrati bat sei urtez lanean arituko zena. Hori izan zen hain zuzen ere Lasarteren lanik handiena euskararen alde eta Berueten egindakoen artean. Euskeraz egiten zen irrati saio ge-hien-gehiena, ia ia osoa, tresneria, liburua, papera, Berueteko elizako sakristian ze-goen emisoraren antena berriz elizako es-kildorreko goiko puntan. Gehienetan Jose Manuel Lasartek berak hitz egiten bazuen ere bazuen laguntzailerik. Urteko egun guztietan adierazten zuten beren mezua. Beraz, ikusten duzuen bezalaxe hor dena etxean gelditzen zen ia ia eta denak fun-tzionatzen zuen. Jorratzen zituzten lanak, nekazaritza basolaritza, herriko bizimo-dua, garaiko gizarteko bizimoduan zeu-den gorabeherak eta elizako gora beherak, inguruko herrietako berriak, euskal kultu-ra eta folklorea, eta abar. Behin, kontatzen du Patxi Zabaletak leit-zarrak, Jose Manuel Lasarte Leitzako jaietara joan zela eta magnetofoia eraman zuela Tolosako musikarien bandako gra-baketak egiteko, gero Berueten eman ahal izateko. Urteak pasa ahala bere grabake-ta, altxorra egiten eta osatzen egin zen; beraz, berak egiten zuen ia ia dena, bere laguntzaileak zituen baina mugitzen zen musika eta abar grabatzeko. Beste kon-

Hemen irratigintzari buruz hitz egingo dugu eta, zehazki, Nafarroan eta eus-karaz egin izan den eta egiten ari den irratigintzari buruz. Mende erdia joan behar dugu atzera euskarazko irratigint-zaren lehen urratsak aurkitzeko hemen Nafarroan. Errosarioko Amaren irratia izan zen nolabaiteko maiztasunarekin emititzen hasi zen lehendabizikoa. 1958garren urtean sortu zen Berueten, Jose Manuel Lasarte apaiz Leitzarraren eskutik. Eta hor sei urtez aritu ziren la-nean 1964an itxi zuten arte. Lehenbiziko saiakera hau oso interesgarria da, ikuste-ko pixka bat zein baldintzatan lan egiten zuten, nola sortu zen, zein kemena zuen apaiz honek, hori guztia martxan jartzeko, [...]. Etxarri Larraungoa zen Jose Manuel Lasarte gero urte batzuetan egon zen han eta hemenka apaiz lanetan. Luzaiden ere izan zen eta Luzaidetik bidali zuten hain zuzen ere Beruetera. Eta Beruetera aile-gatu eta berehala hasi zen martxan. Ma-kina bat omen zen: Berueteko abesbat-za eta korua sortu zituen, ezpata dantza taldea eratu, berak txistulariarena egiten zuelarik... Inguruko herrietara ateratzen hasi ziren eta, esate baterako, Etxalekun euskal jaia antolatu zenean Jose Manuel Lasarte aritu zen dantzak eta abestiak an-tolatzen, txistua jotzen, jaiaren garapena gidatzen eta jendea asper ez zedin txisteak

tu interesgarri bat ere bada: garai hartan basoetako zura eta egurra izugarri gares-titu zela. Berueten zuhaitzak eta basoak zituzten eta orduan hortik bazetorren sos interesgarria. Hori banatzen zuten au-zokideen artean, eta udalak ere gauzak oparitan ematen zizkieten auzolagunei, etxerako tresnak, sukaldeko tresnak eta horrelako opariak. Urte batez, erabaki zu-ten etxe guztietara oparitzea irrati tresna bat eta modu horretan etxe guzti guztieta-ra ailegatu zen irratia. Modu horretan as-koz errazagoa egiten zen Lasarteren irrati saioa aditzea, beraz, hori ere oso bultzada handia eta polita izan zen. 1962an Lasar-tek emisora indartsuago baten tresneria erosi zuen, eta tresneri zaharra salgai jarri zuen. Aparatu zaharra hirurogei mila pe-zetatan jarri zuen salgai eta Don Esteban Irigioien apaiz jaunak erosi zuen. Modu honetara montatu zuen Estaban Irigioien baztandarrak bigarren irratia: Arantzako irratia 1960an, Lasarteren bidetik jarrai-tuz eta hor eman zituen 1965 arte, gai oso antzekoak, eta modu oso antzekoaz jorra-tuta.

Zuriñe Argomaniz. Biologia.

Uhinen iraganaReyes Ilintxeta Euskalerria Irratiko esatariak Nafarroako irratigintza-ri buruzko hitzaldia eman zuen jardunaldietan. Honakoa berak esan-

dakoaren zatitxo bat da.

Page 5: Hotsa aldizkaria

hotsaIkasleen iritzia Zuriñe Argomaniz. Biologia.

Euskarazko Kazetaritzaren VII. Jardunaldiak >>

Begirada bat komunikazio zientifikotikInnobasque erakundeko komunikazio arduraduna den Pili Kaltzadak hitzaldia eman zuen kazetaritza jardunaldien baitan, “Berrikuntza eta gizartea informazio eta komunikazio

zientifikoaren barnean” izenburupean.

Nor da Pili Kaltzada?Donostian jaio zen 1970ean. Infor-mazio Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Elhu-yarren lanean aritua da. 18 urte bete zituenean hartu zuen euskara ikasteko erabakia, batez ere Ber-nardo Atxagaren lanak irakurtze-ko, “zerbait interesgarria galtzen” ari zenaren sentsazioa baitzuen.1998an Euskararen Gizarte Erakundeek Kontseiluan hasi zen lanean, komunikazio arduradun gisa, 2000garrenean utzi zuen arte. ETBko Teknopolis saioan ere aritu da aurkezle lanetan.Idazle ere bada Kaltzada: 1999an Ur tximeletak izeneko poema li-burua argitaratu zuen.Azken urteotan Innobasque (Be-rrikuntzarako Euskal Agentzia) de-lakoan aritu da lanean, Sustapen eta Komunikazio arloko zuzendari.

Pilar Kaltzadaren sesioa asko gus-tu zitzaidan. Nahiz eta komu-nikabideei buruz gutxi jakin, ez zitzaidan oztopo bat iruditu, be-

rak komentatutako “gertaera” guztiak gaur egun gertatzen ari direnak baitira. Eta ho-rrek ikasleen artean interesa sortzen duela uste dut (ez da gauza bera aspaldiko gauzak kontatzea, edo gaur egun gertatzen ari di-renak kontatzea). Pilarrek aipatuta gauza inportate bat gaur egungo informazioa ea non aurkitzen den izan zen. Pentsatu gabe erantzuten badugu esango dugu egune-roko informazioa egunkarietan, irratian, telebistako eleberrietan edo telebistak be-rak web gunean duen orrietan aurkitu de-

zakegula. Baina hau ez da guztiz egia. Gaur egun leku guzti hauetan baino gehiagotan aurkitu dezakegu informazioa. Esaterako, wen gunean aurkitzen diren blog-etan ere informazio aurkitzea posible da, Pilarrek argitu zigun bezala. Dena den, blog hauek puntu txar bat dutela uste dut; izan ere, bat-zuetan blog-etan informzaioa eman ordez, jadanik badagoen informazio baten iritzia ematen da. Horrek irakurlea nahastu de-zakela uste dut, berak ez baitaki informazio printzipala edo, esan bezala, soilik iritzi bat den. Komunikazioa izugarri aldatzen ari da gaur egun. Kazetaritzan lan egiten dute-nak diote uharte bat izan daitezkela, baina jakin uharte hori mundi honeran dagoela. Gure protagonistak esan zuenez, eta, gai-nera, asko arritu ninduena, lehen beraiek (kazetariek) eman behar zutela informazio

guztia, baina orain, gaur egun, beraiek ere entzuleari entzun behar diotela da. Hau da, lehen hartzailea solik ziren eta orain, igorleak ere direla. Harritu egin ninduen ez nuelako uste hori gertatzen zenik. Pila-rrek ere aipatu zuen teknologiak ez duela berrikuntza bakarrk ekartzen, edo, hobeto esanda, berrikuntza ez dela bakarrik tek-nologia. Berrikuntza gizartearentzat balio erantsia dakarren jokamolde berria da. Baina kontuan hartu behar dugu berria eta berrikuntza ez direla gauza berdina. Pila-rren hitzetan, “berrikuntzak teknologia du euskarri, eta giza talentua pizgarri”. Gauza asko komentatu ez arren, esan dezaket hau izan zela hitzaldian gehien interesatu zit-zaidana. Berriro esanda, oso interesgarria egin zitzaidan, bai hitzaldia, bai protago-nista bera”.

Ikasleen iritzia Myriam Ugarte. Erizaintza.

5hotsa

ARGAZKIA: M. CASTELLS

Euskarazko Kazetaritzaren VII. Jardunaldiak

Page 6: Hotsa aldizkaria

hotsa6

Esperientziaren arrastoaARGAZKIA: M. CASTELLS

Bere ibilbide profesionala aztertu zuen Anjel Lertxundik unibertsitateko ikasleen aurrean. “Nire ibilbidea literatura- eta kazeta-munduan” izenburupean aritu zen Eraikin Zentralean.

Ikasleen iritzia

Egia esan, oso zuzena iruditzen zait Anjel Lertxundik dioena. Li-teratura eta kazetaritzaren artean mugak badaude, noski, baina bien

arlo espezifikoen barnean, muga horiek, handiagoak edo txikiagoak izan daitezke. Ados nago Lertxundirekin dionean kaze-taritza ez dela idazle literario baten hilobia, inondik inora. Ezta alderantziz ere. Litera-tura eta kazetaritza mundua oso handia da, eta mundo honen barnuan hara-hemenka ibiltzeko nahiko askatasun dagoela uste dut. Bestalde, oso garrantzitsua iruditzen zait bi diziplinetan gora eta behera ibiltzerako mo-mentuan “errealitate errealaren” eta “izan litekeenaren” arteko desberdintasuna argi edukitzea. Kazetari batek ezin ditu bi estilo desberdin hauek nahastu, inola ere.

Unai Cañas. Ikus-entzun. kom. Hostaitza Elortegi. Erizaintza

Anjel Lertxundik, idazteko eraz hitz egin zuen, eta hori, oso gai erabilgarria eta interesgarria da guretzat, ikasleak, esaterako. Azal-

du zuenarekin ados nago, eta ez hori baka-rrik, momentu batzuetan oso identifikatuta sentitzen nintzen, batzutan eskolan testu bat idatzi behar genuenean ez baikenuen kontutan hartzen erabili beharreko erregis-troa eta horrek arazoak ekar ditzake, berak azaldu zuen anekdota modukoa (egunkari batean idatzitako artikulua zeinean arrant-zale batzuen istripua azaltzen zuen, baina istripua gertatu baino lehengo momentuari buruzko istorioa asmatu zuen). Ondo idaz-teko, ezagutu behar dugu zein izango den gure irakurlea edota zer testu mota idatziko dugun eta horren arabera erregistro batean edo bestean mugituko gara, horren adibi-

detzat, Don Quijote liburua aipatu zuen, nola hainbat idazle esaten zuten kazetaritza testua zirudiela idatzita zegoen era aztertuz.Bestalde, gaia nola sartu zuen asko gustatu zitzaidan: olerkiaren bitartez erregistroei buruz hitz egiten hasi baitzen. Olerkia ere asko gustatu zitzaidan eta berak esan zuen eraz interpretazio asko egin ahal ziren erre-gistroa errealitatetik asko urruntzen baitzen eta nik, berak esan zuen eraz, uste dut, ida-zleak, olerkiarekin bere haurtzaroa azaldu nahi zuela.Gainera, azken xehetasun aipatu nahi nuke, asko gustatu zitzaidan gizon heldu bat eus-karaz hitz egiten entzutea, badakit normala dela, lehen gainera euskaraz gehiago hitz egiten baitzen baina nire familian ez du inork ez euskaraz egiten eta askoz ere gu-txiago aiton-amonek.

Page 7: Hotsa aldizkaria

hotsaIkasleen sormena saritu du beste behin

Filosofia eta Letretako FakultateakBeste ikasturte batez, ikasleen olerkien lehiaketa abiatu du unibertsitateak.

Gaztelerazko modalitateaz gain, azken urteotan ohitura den moduan, euskarazkoa ere izan da, eta gonbidatu moduan, Luis Garde poeta iruindarrak poesia-emanaldia eskaini zuen.

Sarituak 1. saria: Amaia Aranceta-rentzat, “Vladivostik, Ekialde-ko Printzea” poemarekin.

2. saria: Xabier Pérez de Arenazarentzat, “Erreka ertze-ko harri galdua” poemarekin.

3. saria: Egoitz Telletxearen-tzat, “Apirilaren 2a” poemare-kin.

ARGAZKIA: M. CASTELLS

Ikasleen iritzia

Idazleak esan bezala, bere poesietan hitz sinpleak erabiltzea gustatzen zaio (“Lo-kiarik gabe” poesian esate baterako). Gainera bere liburu guztietan ahots des-

berdinak erabiltzen ditu. Aipatzekoa da bai-ta ere, testuetan erabiltzen duen ni-a ez dela biografikoa; fikzioa da. Azatzen diren gauza bizituak, irudikatuak, irakurriak... izan dai-tezke. Idazleari hasieratik gaiak aurkeztea gustatzen zaio, baino hori baino gehaigo bere ahotsa zein izango den azaltzea gustat-zen zaio. Hobeto esanda, lehenengo poema-tik ahotsa zein den azaltzen du. Baina hotsaz gain, idazleari gustatzen zaio liburu bakoi-tzean argudiotxo bat asmatzea. Idazlearen helburua ez da irakurlea harritzea, baizik eta irakurlea egoera batean sartzea. Oroko-rrean, Luis Garderen hitzaldia nahiko inte-resgarria iruditu zait. Ez naiz inoiz poesiaz oso interesatua egon, baina konturatu naiz poesiaren mundua ez nuelako sekulan eza-gutu izan dela.

Luis Garderen hitzaldian egon nintzen, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan, poesia-ri buruz bere egiteko era eta ikuspuntua eman zigulako. Uste dut nahiko moder-noa eta ezberdina dela. Ni gai honetan ez naiz oso aditua eta neukan pentsamendua honako hau zen: poemak bakoitzaren barrenean sentitzen duguna adierazteko idazten dela gehienbat, baina Luis Gardek adibidez ez du horretarako idazten. Nobe-lako pertsona bat balitz bezala idazten du. Ez du bere penak kontatzeko erabiltzen, ez bere bizipenak. Lehena, ze gaiak jorratu eta ahots hori nola izango den pentsatzen du. Errekursto asko erabili ohi ditu. Estilo soila ere gustuko du. Ez du ia adjektiborik erabiltzen eta estilo errepikakorra irakurri dezakegu bere poemetan. Zenbait poema irakurri zituen: - “Lokiarik gabekoa”, ber-tan leihoa aipatzen duela entzun genuen. Bere mundua izango balitz bezala. Ardatz batetaz baliatzen da poesiak kontatze-

rakoan. - “Esnea eta eztia” - “Arropa lisat-zen”, hau irakurritakoan eman zuen azal-pena gustatu zitzaidan. Honelakoa izan zen: Zerbait gertatzen bada, zeure buruari galdetzen diozu: zer? zergatik? pentsatzen gelditzen gara, eta Garde hortik hasten da idazten. -”Denbora” -”Helbide ezezaguna ohia”, koadro batean inspiratutako poema. -”Guantanamo” -”Blues” Ondorio bezala esan nahi nuke, bere poesia egiteko era gustatu zitzaidala eta interesgarria izan zela deritzot

Myriam Ugarte Nerea Lacunza

7hotsa

Page 8: Hotsa aldizkaria

hotsa8

Umorearen hariari tiraka

Gurutze Beitia martxoaren 31ean Nafarroako Uni-bertsitatean egon zen tira umoretsuen sari banaketan parte hartzeko. Urte asko

daramazki umorearekin lan egiten eta ekitaldia aitzakitzat hartuz gurera eto-rri zen bere ikuspuntutik umorea zer den eta nola bizi duen azaltzeko. Marta Revueltak, Ekintzen Zerbitzuko arduradunak, ongietorria eman eta umorista hitzarekin aurkeztu zuen bai-na Gurutze Beitiak irri batekin zuzen-du zion esanez umorista baino, umorea erabiltzen duen aktorea dela. Ondoren Beitiak azaldu zien 12. gelan zeuden lagunei lanbide honetan be-randu hasi zela. Banku batean egiten zuen lan eta egunerokotasunak eta se-rietateak itotzen zutenez bere bizitzan aldaketak behar zituela pentsatu zuen. Bilbon antzerkia ikasten hasi zen eta hortik gutxira hainbat lan proposamen

mahaigainean zituen. Gurutze Beitiarentzat umorea arma bat da. Alegia, mundu honetan dauden gauza txar guztiei aurre egiteko behar duen arma. Albistegiak ikusi ondoren burua makurtu beharrean gaiei alde positiboak bilatzen dizkio eta barre-algaretaz inguratzen ahalegintzen da. Beitiak umorea askotan defentsa bat dela baina norberak bere buruaz ba-rre egiten ikasi behar duela esan zuen. Gauzak alde positibotik ikusten badi-tugu askoz zoriontsuago eta arazo gu-txiagorekin biziko garelakoan dago. Hitzaldian zegoen gazte batek umorean erlijioa eta sexua ez ote den gehiegi era-biltzen, hau da, ez ote den bide errazena aukeratzen barrea sorrarazteko galdetu zion. Beitiak gaiaren alde umoretsuak aprobetxatzen dituela gizartearekin irri egiteko erantzun zion. Tabuak edo debekatuak egon diren gaiak asko gus-tatzen zaizkigula uste du, hori bai, beti

errespetuz lantzen diren bitartean.Mahomaren inguruko binetak eta arlo intelektualean mugak jartzea ere az-tergai izan zen hitzaldian. Gurutze Beitiaren ikuspuntutik mugak jartzea arriskutsua da eta orokorrean ez da bide egokia, nork jarriko dituen eta zer punturaino zehaztea ere oso zaila iza-ten delako.Umorea modu garbian erabiltzea da Beitiarentzat bide egokia, maltzurke-riaz jokatzen dutenek alderdi guztietan kaltetu dezaketelako, umorean barne. Hortaz, zintzo aritzen direnek umorea bizitzaren alde positiboak eta negati-boak goraipatzeko erabiliko dute eta publikoari benetan gustatuko zaio. Azkenik, Marta Revueltak tira umoretsuen sari irabazleen izenak esan zituen Gurutze Beitiaren la-guntzarekin eta hitzaldian zeudenen txalo-zaparradaren berotasunaz apain-duta.

Gurutze Beitia aktorea. ARGAZKIA: MANUEL CASTELLS

Tamara Ferrari