Herri programa 2015-2019

12
Etxebarrin Udal Programa 2015-2019

description

 

Transcript of Herri programa 2015-2019

Page 1: Herri programa 2015-2019

1

Munitibar berrian

TITULARRA HIRU

LERROTAN

Etxebarrin

Udal Programa 2015-2019

Page 2: Herri programa 2015-2019

2

Udaberrian sartu berri garen honetan, maiatza ere ate joka dugu eta maiatzarekin batera hauteskundeak. Lau urte pasa dira Bildu sortu eta herriz herri aurkeztu zenetik. Etxebarrin ere aurkeztu genuen eta lau urtean zehar lan asko egin bada ere, aurrera begira asko gelditzen da egiteko.

EHBilduko kideok argi dugu Etxebarrik aldaketa behar duela. Aldaketa herriari bizia emateko, zerbitzu duinak eskaintzen dituen herria izateko, ondoko herrietara alde egin beharrik ez izateko. Azken finean, gure herrian gustura eta harro bizi

ahal izateko, aldaketa nahi eta behar dugu. Horretarako ezinbeztekoa da gaur eguneko egoerari bira ematea, herriak azken urteotan hartu duen norabideari bira ematea, aldatzea, ilusioa sortzea, ekitea.

Baina bide hau nork egin behar du? Guztiok! Etxebarritar guztioik gara bide honetan protagonista nagusi. Denon artean egingo dugu: Haur, gazte, heldu… Guztiok gara beharrezkoak amesten dugu herri hori errealitate bihurtzeko, Etxebarri berri bat sortzeko.

Denon esku dago aldaketa, denok gara aldaketarako gako.sarrera>>

Page 3: Herri programa 2015-2019

3

EHBildu Etxebarria osatzen dugun eragile denok batzen

gaituzten ideia komunak hauek dira, eta nahi ditugu: EUSKAL HERRIA

• Burujabea izan daitekeena, de-mokratikoki erabakiko duena; eskubide eta aukera politiko de-nak errespetatuko dituena eta euskalduna izatea bermatuko duen Euskal Herria.

ESKUBIDE SOZIALAK

• Ezker ikuspegitik aberastasu-nen banaketa justuagoa lor-tzeko aldarrikapenak bultzatuz, beharginen eskubideak berres-kuratzen lagundu. Denontzat beharra izan daiten lan postu duinak sortzen saiatu.

• Bizitza duina izateko beharri-zanak dituzten herritar orori eskubideak eta babes sozialak bermatu (elbarritu psikiko zein fisikoei, langabezian daudenei, bakarrik konpondu ezin den adineko jendeari…)

ETXEBARRIKO ETORKIZUNA

• Denon artean, bakoitzak bere ahotsez eta erabakietan par-te zuzena hartuz, gure herriko etorkizunerako puntu garrantzi-tsuenak finkatu:

• Eginda dauden Diagnostikoen ondorioak aztertu eta behar di-ren proiektuak gauzatu.

• Talde desberdinen parte har-tzea zihurtatu herriko arlo da-netan.

• Gero eta anitzago, gero eta za-balago, gero eta gehiago!

Maitzaren 24an

Etxebarritarrok garaile!

Page 4: Herri programa 2015-2019

4

• Etxebarrin dauden etxebizitza hutsak alokatu ahal izateko laguntzak bideratu.

• Udaletxea etxe bat edo biren jabe egin, hauek herritarren beharrizan ezberdinetarako izango direlarik.

• Herriko lurretan nekazaritza eta abeltzaintza enplegua sustatu eta bultzatu, horretarako proiektu ezberdinak aztertuz.

• Herri ortuak sortu, herritarrek kudeatu ditzaten.

• Udalak gestionatuta errekak zein udal basoak garbitu, sua eta uholdeak ekiditeko.

ETXEBIZITZA

NEKAZARITZA

Page 5: Herri programa 2015-2019

5

• Industria gunean kutsadura kontrolatu eta araudiak betetzea bermatu.

• Industria gunea berrantolatu, berriak egin aurretik hutsik dauden industria eraikinak erabiltzea sustatuz.

• Udal politikarien lan banaketa bultzatu alkatearen zereginak banatuz, borondatezko lana sustatuz eta gehiegizko diru sarrerak eta dietak murriztuz.

• Herriko negozio txikiak (dendak, tabernak, enpresak...) bultzatu, ekintzaile berriei erraztasunak emanez.

• Herri lanetarako kontratu zuzenak egin udalak kudeaturik, bestelako azpikontratuak ekidinez.

SOZIOEKONOMIA

INDUSTRIA

Page 6: Herri programa 2015-2019

6

• Herriko ekipamenduak (udalaren lokalak, eskola, kirol guneak…) aztertu eta behar izanez gero berrantolatu edota berriak eraiki.

• Etxebarriko saihesbideen proiektuak bideratu.

• Bidegorriaren mantenua bideratu.

• Izaera integrala izango duen herri eskola berria eraikitzeko pausuak eman.

• Herritarrek ohitura osasuntsuak landu eta bereganatzeko prebentzio eta formakuntza plan estrategikoak definitu eta garatu, profesionalen laguntzarekin (elikadura osasuntsua, sexu heziketa, drogen prebentzioa...).

• Ingurumenean osasun politikak txertatu (uraren/airearen kalitatean, uhin elektromagnetikoen esparruan, hondakinei dagokionez…).

HERRI ETA LURRALDE ANTOLAKETA

OSASUNA

Page 7: Herri programa 2015-2019

7

• Borrokan dauden herrialdeetako ordezkariekin harremanak garatu eta sendotu eta aurrekontuaren %0,7

POLITIKA FEMINISTA

INTERNAZIONALISMOA

• Feminismoa herriko gai, esparru eta eremu guztietan landu eta zabaldu.

• Udal langileen zein herriko talde ezberdinen formakuntza bideratu.

• Parekidetasun batzordea eratu eta berdintasun plana burutu.

• Udal mailan, tratu txarren protokoloa sortu.

Page 8: Herri programa 2015-2019

8

• Herritar ororen inklusioa sustatu, gizarte bazterketei aurre egiteko informazioa eta laguntza udaletik bideratuz.

• Belaunaldien arteko harremanak bultzatzeko proiektuak sortu.

• Indarrean dauden gizarte segurantzaren prestazio edo zerbitzuei buruzko informazioa zabaldu herritarrei.

• Eskaera edo tramite administratiboak egiteko erraztasunak eman, gizarte hezitzailearen laguntzarekin.

• Zaintza eta familia laguntzen proiektuak finkatu eta martxan jarri.

• Gazteen beharrizanei aurre egiteko baliabide ezberdinak sortu eta bideak erraztu eremu ezberdinetan (formakuntzan, lan munduan eta etxebizitza arloan…).

GIZARTE POLITIKA

GAZTE POLITIKA

Ekintza ezberdinak aurrera eramateko eta Etxebarriko gazte guztiak biltzeko egokia izango den eremu baten aukeraketa herri mailan adostu, gazteen iritziak eta beharrizanak kontutan harturik.

Page 9: Herri programa 2015-2019

9

• Kirola bultzatzeko ekimen/ irteera ezberdinak antolatu edo bultzatu (mendira, eskiatzera…) eta ekonomikoki lagundu, beti ere kultur taldeekin harremana galdu gabe.

• Erabilera askotako (gimnasioa, aerobik, zumba, pilates...) kirol-gune bat sortu, herrian bertan kirola egin ahal izateko.

• Bide berde berriak egin edota seinalatu; Muniben, Akondian eta Akarregin.

• Mendi eta bizikleta ibilbideen mapa egin eta bideak balizatu.

EUSKARA

KIROLA

• Etxebarriko Udala UEMAn sartu.

• Herrian euskararen erabilera bultzatu (tailerrak, “Mintzalagun”...).

• Euskara bultzatzen duten taldeekin harremanak sendotu (AEK, Lea-ArtiBAI EUSKARARI...) eta ekonomikoki lagundu.

Page 10: Herri programa 2015-2019

10

• Kultur batzorde horizontal, herrikoi eta erabakitzailea bermatu.

• Ondare historikoa zaindu eta euskal kultura landu eta indartu.

• Kultur taldeak bultzatu eta lagundu.

• Herrian ditugun kultura ezberdinak ezagutarazi eta elkartrukeak antolatu.

KULTURA

HEZKUNTZA• Beste herrialde batzutatik herrira

bizitzera datozenentzat harrera plana egin eta martxan jarri.

• Hezkuntza komunitateko kideekin batzorde zabal bat eratu herriko hezkuntza plan edo proiektu bat osatzeko helburuarekin (herri curriculuma, eskola berria...).

• LOMCEren hezkuntza eredua baztertu, herrian beste hezkuntza eredu bat bultzatuz.

Page 11: Herri programa 2015-2019

11

Lea-ArtibaiLea-Artibai eskualde txikia izanik eta Bizkaiko erdigunetik kanpo dagoenez beharrezkoa da udalerri guztiak batera lan egitea. Guk EH Bildutik Eskualdearen aldeko apustu irmoa egiten dugu eta horretarako gaur egun dauden mankomu-nitate bien arteko elkarlana bultzatuko dugu. Gure ustez gaur egun Lea Artibaiko mankomunitatean ditugun esku-menekin jarraitzeko apustua egiten dugu baina eraginkorra-go bihurtuz, horretarako alderdien arteko talkak alde batera utziz. Aurrerantzean gure asmoa eskumen gehiago manko-munizatzea da beti ere herritarrei eskaintza hobea egiteko eta Lea Artibai justoago eta parekideagoa lortzeko.

Bizkaitarron garaia da, herritarron garaia. Behetik gora eraikiko dugu Bizkaia barria

Iritsi da herritarrek bizitza publikoa erregu-latzen duten prozesu guztien kontrola be-rreskuratzeko garaia. Badago eta beharra! Halabeharrez, klientelismoa, lagunkeria, zerga iruzurra edota ate birakariak bezalako hitzak gure hiztegietara gehitu behar izan ditugu azken bolada honetan.

Bukatu da porlanean oinarritutako ekonomiaren garaia, etengabe zorpetu gaituen garapen eredu desarrollistaren garaia, tokiko ekonomia erreala ahuldu du-ten finantza ekonomia espe-kulatzailearen garaia. Garaipen eredu orekatu, dibertsifikatu eta iraunkorrari bidea ireki behar zaio. Eraiki dezagun behetik gora Biz-kaia barria!

EH Bilduk lau hankako Bizkaia barria pro-posatzen du: 1. Inor ez dadila bide bazterrean gelditu: Pertsona guztien eskubide sozialak bermatu behar dira.

2. Bizitza ona helburu, trantsizio sozial eta ekologikoa: XXI. mendeko Euskal He-rriaren eredu produktiboa eta erreprodukti-

boa gaurdanik eraldatu behar dugu.

3. Gehien dutenek gehiago ordaindu: Zerga politika progresibo eta ekitatiboa-ren alde egingo dugu.

4. Erabakiak hemen hartu. Dena era-baki dena aldatzeko: Burujabetza behar

dugu gure bizimoduetan eragin zuzena duten politika publikoak gara-

tzeko.

JOSU UNANUE ASTOREKA Bizkaiko Ahaldun Nagusirako

hautagaia

RAKEL ELU BENGOETXEA Lea-Artibaiko Amankomunazgorako

lehendakarigaia

Page 12: Herri programa 2015-2019

12Gure konpromisoa, UDAL ZABALAGOA• Gure asmoa udaletxeko ateak he-

rritarrei zabaltzea da, jendearen parte hartzeari eta ekimenei ahal den neurrian laguntzea (gazte, gu-raso, nagusi, auzo-elkarte, kultur talde…).

• Herri ordezkarien zerbitzu sentzua bultzatuko dugu; kontuan hartuko dugu herri txiki bat garela, eta gure nahia taldean lan egitea dela, ho-rregatik zinegotzien artean lana banatuko dugu. EHBILDUrentzat politika ez da lanbidea, herritarrei zerbitzatzeko bidea baino. Hau dela eta alkatearen soldata egokituko dugu eta diru kontuetan transpa-rentzia (gardentasuna) bultzatuko

dugu, dirua HERRITARRONA baita. Hau horrela izanik aldiro informa-tuko zaituztegu zuek herritarrok, honetarako informazioa zabaltzeko web gunea eta aldizkaria bultzatuko ditugularik.

• Arau subsidioaren aldaketa lehe-nengo unetik martxan jarriko dugu, prozesu herrikoi eta parte hartzai-le batekin. Zertarako? Hemendik 15-20 urtera arlo guztietan nolako Etxebarria nahi dugun zehazteko.

• Euskal Herriko udalen instituzioa denez, Udalbiltzaren parte izango gara euskal nazio independenterako bidean.

EH Bildu Etxebarria [email protected] etxebarria.ehbildu.eus

1. Karmelo Ibarluzea Aranbarri 2. Kepa Castillo Muniozguren 3. Mari Karmen Bustindui Zelaia 4. Arantza Loiola Azkune 5. Alain Altzibar Ibarzabal

6. Iraide Baskaran Uranga 7. Andoni Eskortza Estebez 8. Maite Juaristi Ansotegi 9. Aritz Meabebasterretxea Bustindui 10. Zaloa Zenarrutzabeitia Iruguenpagate