Ari gara - herri programa 2015-2019 Amorebieta Etxano

Click here to load reader

download Ari gara - herri programa 2015-2019 Amorebieta Etxano

of 14

  • date post

    21-Jul-2016
  • Category

    Documents

  • view

    221
  • download

    5

Embed Size (px)

description

 

Transcript of Ari gara - herri programa 2015-2019 Amorebieta Etxano

  • herri programa2015-2019

    AMOREBIETA ETXANO

  • HizkuntzaUDALA ETA UDALERRIA Euskararen Erabilera Plana zehaztuko dugu Euskara Sail edo Euskara Zerbitzu bereizi eta eraginkorra sustatuko dugu Parte-hartze zabaleko Euskara Batzorde plural, sendo eta eraginkorra eratuko dugu, alor eta adin-tarte guztietako

    eragileak kontuan hartuta.

    HAURRAK ETA GAZTEAK Haur eta gaztetxoei zuzendutako eskolaz kanpoko ekintzen % 100 euskaraz eskaintzeko baliabideak jarriko ditugu Ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko dugu Ametxen bidez haur eta gazteei zuzendutako ikuskizun, ekitaldi, udaleku, ikastaro, irteera eta bestelako ekintzen %

    100 euskaraz eskaintzeko baliabideak jarriko ditugu

    MERKATARIAK ETA OSTALARIAK. Herriko denda, ostatu eta gainerako establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina zabal eta

    eraginkorra abiatuko dugu.

    ELKARTEAK ETA KOMUNIKABIDEAK. Herriko elkarte eta komunikabideei diru-laguntzak emateko baldintzetan euskararen erabilerari buruzko irizpideak

    txertatuko ditugu, horiek betetzeko laguntza eta baliabideak eskaini eta jarraipena eginez.

  • HizkuntzaLAN-MUNDUA Herriko enpresa eta erakundeen euskalduntzea sustatuko dugu, zuzeneko diru-laguntza eta

    bestelako baliabideak eskainiz edo Euskara Planak eta ziurtagiriak bultzatuz. AISIA ETA KIROLA Aisialdia eta kirola euskalduntzea bultzatuko dugu, horretarako,

    entrenatzaileei eta begiraleei zuzendutako hizkuntzan eragiteko formazio ikastaroak bultzatuko ditugu.

  • Politika feminista

    POLITIKA PUBLIKOEN ERALDAKETA Politika publikoetan ikuspegi feminista txertatzeko eta politika feminista garatzeko baldintzak sortuko ditugu. Berdintasun Saila sortu/indartuko dugu, benetako izaera parte-hartzailea

    eta erabakigarria izango den gune bilakatuz. Bitarteko materialak eta pertsonalak ezarriko ditugu. Kontratazioetan eta diru-laguntzetan klausulak, hau da, berdintasun-irizpideak ezarriko ditugu eta baita, horien jarraipenerako adierazleak ere. Diru-laguntzatan genero-ikuspegia txertatuko dugu. Zenbait zergaren moldaketa egingo dugu. Elkarte pribatuek dituzten zergetan ,sariak ezarriko ditugu beraien bazkideen artean dagoen

    parekidetasuna kontutan hartuz. Komunikazioan hizkuntza eta irudi ez sexistak eta inklusiboak erabiliko ditugu.

    Udal-barneko inprimaki eta dokumentuetan. Udalaren kanpo-komunikazioan: aldizkariak, prentsa-oharrak, bandoak Kanpo-harremanetan edo agerraldi publikoetan: erakundearen ordezkaritza mistoak,

    parekideak-anitzak...

  • politika feministaEMAKUMEEN PARTE HARTZE SOZIOPOLITIKOA Parekidetasunean oinarritutako parte-hartze eredu osasuntsu, orekatu, iraunkor eta

    eraldatzailea sustatuko dugu. Herriko emakumeen boteretzea helburu duten proiektuak eta espazioak sortu edo sustatuko

    ditugu. Sortuta dauden kasuetan, kontsolidatzea babestuko dugu. Emakume Txokoak, Jabetze Eskolak edo antzeko ekimenak

    indartuz edo sortuz.

  • politika feministaZAINTZA DUINA ETA UNIBERTSALA Pertsona guztiok zainduak izateko dugun eskubidea bermatzen hasteko pausuak ematen hasiko

    gara. Zerbitzu publikoak indartuz. Zaintza-sare komunitarioak lagunduz. INDARKERIA MATXISTA Jendartean harreman-eredu berriak eta horizontalak sortzeko oinarriak jarriko ditugu. Prebentzioa lantzeari begira: Nerabeekin indarkeria sexista prebenitzeko eta harreman-eredu egokiak sustatzeko tailerrak

    egingo ditugu, herriko ikastetxeekin elkarlanean. Herriko ikasleen indarkeria sexistaren inguruko jarreren azterketa egingo dugu eta horretarako

    udal-ikastetxeak inplikatuko ditugu. Bertatik ateratako emaitzekin elkarlanean diseinatutako plan bat eraikiko dugu.

    Ekintza adibide bat: Herriko "gune beltzak" herriko gazteekin detektatu eta haiek izan daitezela lanketa horren bozeramaileak.

    Kontzientziazio kanpaina indartsuak burutuko ditugu. Indarkeria sexista jasan duten emakumeen arretan inplikatuta dauden erakunde eta eragile guztien

    artean tokiko protokoloa landuko dugu, hala nola, Udaleko Berdintasun Saila, zerbitzu sozialak, udaltzainak, Osakidetza, Ertzaintza eta epaitegiarekin.

    ANIZTASUN SEXUALA Diskriminaziorik eza bermatuko duten neurriak martxan jarriko ditugu.

  • kirolaAZPIEGITURAK Erabiltzaileekin elkarlanean, azpiegiturak berrikusi eta herriaren beharretara egokitzeko aukerak

    aztertuko ditugu. Besteak beste, Larrea Polikiroldegia, Txolon eta Larreako futbol zelaiak, Ixer Polikiroldegia, Euba eta Jauregibarriako frontoiak, Ogenbarrenako instalazioak

    Ganeko polikiroldegiaren berritzea egingo dugu, Larreako polikiroldegiak betetzen ez dituen beharrak identifikatu eta osatzeko

    Jauregibarria parkea bizikleta erabiltzaileentzako egokituko ditugu: aire bonbak, mangerak... KIROL ELKARTEAK Herrian dauden elkarte ezberdinekin sarea osatuko dugu. Horrela, elkarren arteko hartu emana

    sustatuko da, eta herrirako beharrizanak identifikatzea erraztea lortuko da DIRU LAGUNTZAK Diru laguntzak jasotzeko irizpide batzuk zehaztu eta betearaziko ditugu. Kasuan kasuko

    errealitatea kontuan hartuko da, aurretik diagnostikoak eginez

    ONGIZATEA Larratik San Isidro ermitara bitarteko bide gorria eraikiko dugu

  • zerbitzuakMUGIKORTASUNA Auzo taxiaren zerbitzua indartuko dugu, informazioa zabalduz, herritar gehiagorengana

    helduz eta zerbitzuaren garapen progresiboa bultzatuz.

    APARKALEKUAK 2011-2015 legealdian lortutako aparkalekuak indartu eta herriaren erdialdeko peatonalizazio

    proiektua garatzen joango gara. Zelaieta zentroko parkingaren zati bati izaera publikoa emango diogu. Zirkulazio zergen bonifikazioak esleituko ditugu, kalean aparkaleku publiko gehiago libre

    izateko helburuarekin.

    ORTU SOZIALAK Gestio publikoko ortu sozialak martxan jartzeko prozesua abiatuko dugu, autokontsumoa,

    naturarekiko harremana eta jasagarritasuna sustatzeko.

    HONDAKINEN KUDEAKETA Birziklatzearen beharrizanaz herritarrak kontzientziatzeko komunikazio kanpainak

    antolatuko ditugu Egungo birziklatze tasak hobetze bidean, neurriak hartuko ditugu: autokonpostajea

    auzoetarako, informazio kanpainak, herritarrekin batera parte hartze prozesua etorkizuaneko zabor bilketa metodoa erabakitzeko

  • hirigintzaETXEBIZITZA Etxebizitza hutsen errolda egingo dugu. Etxebizitza horien erabilpena lehenetsiko dugu. Alokairu soziala bultzatuko dugu.

    PGOU Benetako prozesu parte hartzailea aurrera eramango dugu Trenaren soterramendua plan horretan sartuko dugu.

    BIDEGORRIAK eta BASOBIDEAK Bidegorriak: Planifikatuta dauden proiektuei lehentasuna eskainiko diegu. Ahal den neurrian,

    kilometro gehiagoz hornituz. Baso-bideak: Mantentzerako aurrekontuak mantendu edo igoko ditugu, garbiketan eta

    bideen erabilgarritasunean inbertituz.

    INBERTSIOAK Eraikin handien proiektuak ekidingo ditugu, daukaguna berritzea eta erabilpenaz jardutea

    izango da gure lehentasuna. Osakidetzaren eskualdeko bulegoei erabilpen berria emango diegu. Anbulatorio berriaren

    prozesua ere gertutik jarraituko dugu. Erabilera anitzeko eraikinak sustatuko ditugu. Luzerako proiektuak diseinatuko ditugu.

  • ekonomia

    Zerga tasa eta prezio publiko GUZTIAK ordaintzeko orduan prograsibitatea izango da nagusi. Gutxien irabazten duenak gutxiago ordaindiz, eta larrialdi egoeran dagoenak, ez ordainduz.

    Aurrekoantu osoa, partidaz partida, eta sailez sail, jende guztiarentzat eskuragarria egingo dugu, bai udaletxean eta baita Interneten udaletxeak eta Ametxek duten web orrietan ere

    Klausula sozialak aplikatuko dira kontratazio berri guztietan Publikoki argitaratuko dira indarrean dauden herriaren maneiamendu desberdinetarako kontratu

    guztiak: enpresa, iraupena eta diru kopurua barne. Herri-lanen eta abarren adjudikazio publikorako balorazio-prozesua aldatuko da, gardentasun eta

    eraginkortasun gehiago bilatzeko Udaletxearen eta Ametxen auditoretza independiente bat eskatuko dugu, legealdiaren hasieran eta

    bukaera. Alkatearen, kargu publikoen eta konfidantzazkoen %25eko soldata murrizketa Ekintzaile eta negozio berrientzat laguntza ekonomiko, tekniko eta azpiegiturazkoak eskainiko dira. Inbertsioetan pertsonak izango dira lehentasuna, azpiegituren gainetik Aurrekontutik urtero soberan geratzen den dirua enplegu sustapenera eta gizarte-ongizate

    gastuetara joango da lehentasun moduan.

  • basogintzaADMINISTRAZIOA Alde batetik basoen kudeaketa Foru Aldundiari dagokio eta arlo honetan udalaren esku-

    hartzea mugatua da. Gainera jabego pribatuak pisu handia du. Horregatik, lehenengo eta behin, jabe eta bestelako administrazioekin akordioak egiten saiatuko gara.

    NEURRI POSIBLE BATZUK Jabe pribatuekin espezie autoktonoak indartzeko eta kudeaketa jasangarri bat egiteko

    hitzarmenak egingo ditugu. Beti ere, aholkularitza eta beharrezko informazio oro eskainiz. Biodibertsitate, paisaia edo ondar historikoagatik garrantzia duten eremuen erosketa, modu

    jasangarri batean kudeatzea bultzatuko dugu. Erosketa publikoa: Erosketa berdea oinarri hartuta eraikuntza berrietako proiektuetan

    bertako egurra erabiltzea sustatuko dugu Biomasaren erabilera eta kudeaketari buruzko ikerketa eta proiektu pilotuak martxan jarriko

    ditugu.

  • energia

    KONTSUMOA Herriko argazki energetikoa osatuko dugu eta herritarrei helaraziko diegu. Udalean murrizketa plana planteatuko dugu: kontsumo baxuko argiteria, argiteriaren

    ordutegien egokitzea, argiteria detektoreak/sensoreak, udal eraikinetan, beharrezko den kasuetan kontratatutako potentziaren...

    Udalean energia