EH Bildu Irura Herri programa 2015

12
Bildu Irura 2015-2019 HERRI PROGRAMA ZUREKIN ETA ZURETZAKO irura HERRI PROGRAMA ONA.indd 1 2015/04/17 11:24:21

description

 

Transcript of EH Bildu Irura Herri programa 2015

Page 1: EH Bildu Irura Herri programa 2015

2 EDITORIALA · 3-4 PROIEKTU IZARRA · 5-9 LORTZEN HARI GARENA · 10-11 HERRIALDEA · 12 TALDEA

Bildu Irura 2015-2019HERRI PROGRAMA

ZUREKIN ETA ZURETZAKO irura

HERRI PROGRAMA ONA.indd 1 2015/04/17 11:24:21

Page 2: EH Bildu Irura Herri programa 2015

Azken hamarkadetan bezala, Irurako

ezker abertzaletik berriro ere herriaren

alde lan egiteko taldea osatu dugu. Ku-

deaketan eta lan hauetan eskarmentua

dugun pertsonak osatzen dugu gure

taldea.

Zertarako egon nahi dugu udalean?

Irura eta bertako herritar guztiak hobe

bizi daitezen, horixe izango da hurrengo

lau urteetarako gure erronka nagusia.

Herri bizia, herritar aktiboez osatua

nahi dugu. Euskaltzale eta euskaldu-

na, ekologistagoa, feministagoa, eta

ezker ikuspegi batetik pertsona guztien

duintasuna defendatuko duen herri bat

osatu nahi dugu.

Jakinik helburu hauek prozesu luze bat

eskatzen dutela, ez direla bat-batean

etorriko.editoriala

>>

Como en los últimos años, para la legislatura 2015-2019 Bildu Irura ha for-

mado un grupo de personas con experiencia en el ámbito de la gestión, e

ilusionadas para seguir mejorando el pueblo. Porque ese es nuestro objetivo:

mejorar la calidad de vida de Irura, y construir un pueblo más euskaldun, eus-

kaltzale, progresista, ecologista, feminista, participativo y activo.

1

HERRI PROGRAMA ONA.indd 2 2015/04/17 11:24:23

Page 3: EH Bildu Irura Herri programa 2015

-Garbiketa eta mantenu zerbitzuak: zerbitzu hauek aurrera eramateko talde honek behar diren giza baliabideak ipiniko ditu. Irura handitu den neurrian, la-nak areagotu egin dira eta kalean diharduten langile kopurua ere bai. Zerbitzu buruaz gain, beste lau lan-gile izango dira gutxienez. Eta unean uneko lan zama handitzen denean, herriko langabetuei eskainiko zaie aukera, orain arte bezala.-Etxebizitza hutsak: Iruran dauden etxebizitza hutsen kopurua murrizteko, politika zehatzak aplika-tuko ditugu.-Gazteak herrian bertan geratu ahal izateko, diru-laguntzak bideratuko dira (alokairu soziala).-Inbertsioak: Udalean eta herritarrekin batera egi-niko diagnosiak tarteko, ondorengo urteetan udal talde honek egingo dituen inbertsioak hauek dira:Plazako parkea estaltzea: Irurako haur kopurua dela eta, parkeak gehien erabiltzen diren instalazioak dira. Guraso askok herrian parke estali bat egitea es-katu dute. Hala, plazako parkea estaltzeko proiektua gauzatuko dugu.Komun publikoak: Plaza inguruan mugitzen den he-rritar kopurua ikusirik, beharrezko jotzen dugu komun publiko batzuk egitea.

Plaza peatonala: Hainbat neurri hartu dira plazan oinezkoek lehentasuna izan dezaten. Pausoak ematen jarraitzea da gure konpromisoa. Herriko elkargune na-gusia denez, garrantzitsutzat daukagu proiektu hau.Haurtzaindegi berria: Egun haurtzaindegiak ez du kokapenik egokiena,eta Udalak plazan dituen eraiki-netako bat erabiliko dugu egoera hori zuzentzeko; ber-tara doazen haur eta gurasoentzat erosoago izan da-din, legeak eskatzen dituen neurri guztiak ondo betez.Frontoiaren diseinu akustikoa: kultur ekitaldiak antolatzeko garaian, frontoiak gaur egun duen sonori-zazio txarrak asko mugatu izan gaitu. Oihartzun han-diegia dago eta ahotsaren ulermena bera ere ezinezko egiten du. Hala, frontoiaren diseinu akustikoa egin-go duen enpresa kontratatu eta egoerari irtenbidea emango diogu.Herri barneko bidegorria: Mugikortasuna dela eta, ezinbesteko jotzen dugu bizikletaz mugitzeko bideak egitea: inguruetako herrietara, eta eskualdeko bide-gorria osatzeko Irurak duen beharra kontuan hartu-ta, dagokion instituzioetan konponbideak eskatzen jarraituko dugu. Honekin lotuta, motordun ibilgailuen abiadura herri barnean murrizteko beharrezkoak diren ahaleginak egiten jarraituko dugu.

URBANISMO

Seguiremos poniendo medios para recibir las propuestas de los vecinos y para mantener los servicios de limpieza y mantenimiento; implementaremos políticas para sacar al mercado las viviendas vacías y para que los jóvenes puedan vivir en el pueblo.Algunos de los proyectos que impulsaremos son los siguientes: Cubrir el parque de la plaza; váteres públicos; seguir peatonalizando la plaza; nueva guardería; mejorar el diseño acústico del frontón; carril-bici.

HIRIGINTZA

2

HERRI PROGRAMA ONA.indd 3 2015/04/17 11:24:25

Page 4: EH Bildu Irura Herri programa 2015

Guk ez dugu fortuna handien zerga ezabatzea eskat-zen, mantentzea baizik. Izan ere, gehien duenari ge-hiago eskatzea baita zentzudunena, are gehiago, krisi ekonomiko garaian.

Gure helburua jarduera ekonomikoak indartzea eta enplegua sortzea da, ez gutxi batzuen pribilegioak mantentzea.

Bilduk bestelako ekonomia bat bultzatu nahi du, pert-sonak kapitalaren aurretik jartzen dituena, beharrezkoa den eraldaketa sozialaren bidean. Horretarako garbi daukagu gure esku dagoen guztia egin behar dugula, hainbat arlotan:

>> Herriko jarduera ekonomikoa bultzatu. Tokiko merkatari eta ekoizleekin garapenerako bideak landu. Tokiko ekonomia solidario baten alde sareak, sinergiak landu eta erakundetik eskain daitezkeen laguntzak he-rriko jarduera ekonomikoa burutzen dutenen esku jarri (Foru Aldundiak landu dituen bide eta erremintak az-tertu eta garatu, adibidez).

Hau gauzatzeko herriko komertzio eta tabernekiko elkarlana bultzatzen jarraituko dugu, eta herrian sort-zen diren ekimen ekonomiko berriak lagunduko ditugu.

>> Herritarrekin gure errealitate sozio-ekonomikoa landu, eta beste ekonomia baterako alternatibak, auke-rak, irtenbideak, nazioarteko errealitateak... ezagutzera eman eta eztabaidatu. Iniziatiba berrietarako aukerak eman…

>> Udaleko kontratazioak eta zerbitzuak. Kontratatuak diren enpresetan aurrez zehaztutakoa bermatzen dela ziurtatzen saiatu eta hauen aldeko diskriminazio posi-tiboa landu (zenbait kontratazio publikoetako pleguetan zehazten diren klausula sozialak izan daitezke honeta-rako tresna edo eredu).Guretzat estrategikoa denez herria bizirik mantentze-ko herriko eskolari laguntzea, Ikastolarekin elkarlanean jarraituko dugu.Kontsumo aholkularitza zerbitzuak ere eskainiko ditu-gu: bankuekin harremanak, telefonia-internet zerbit-zuak, erosketak, aseguruak, energia kontratuak etab.

ECONOMIA

Cerramos la legislatura con un superávit de cerca de 290.000 euros, y en el período 2015-2019 seguiremos en esta línea; Bildu apuesta por una economía al servicio de las personas, no al servicio de una élites (por eso proponemos mantener el impuesto a las grandes fortunas).Prioridades: cuidar la actividad económica del municipio; impulsar una economía social y solidaria a través por ejemplo de los pliegos de las contrataciones públicas, concretando clausulas sociales; trabajar a favor del necesario y posible cambio del modelo económico.

EKONOMIA2011-2015 legealdia ia 290.000 euroko superabitarekin utziko dugu, inbertsio garrantzitsuak egin ondoren. Ges-tio ekonomiko ona erakusten du honek, eta bide bera jarraituko dugu 2015-2019 artean ere.

3

HERRI PROGRAMA ONA.indd 4 2015/04/17 11:24:25

Page 5: EH Bildu Irura Herri programa 2015

Bereziki interesatzen zaigun arloa da hau, Irura bizi bat nahi baitugu, herritar aktibo eta parte-hartzaileak dituena. Ez dugu nahi jendea herrira lotara bakarrik etortzea. Horretarako herri bizitza bultzatu nahi dugu, komunitate zentzua, kalea, elkarrekin egon, hitz egin eta gauzak egitea. Produkziora eta kontsumora mu-gatutako herritarrak bilatzen dituztenen aurrean, pa-sibotasuna eta apolitikotasuna sustatzen dituztenen aurrean, guk parte-hartze sozial eta politikoa alda-rrikatzen ditugu.

Horretarako, herritarrek ahalik eta informazio eta era-bakitze ahalmen gehien edukitzea da gure helburua, Internet bidezko baliabideak (Udalaren web orria, sare sozialak) eta tresna presentzialak (herri batzarrak, bes-telako bilerak, iradokizun kutxak) erabiliaz.

Herriko aurrekontuaren gero eta zati handiagoa he-rritarrekin erabakitzea da gure helburua: 2014an 10.000 euroko partida bat jaso zen horretarako, eta

2015rako 30.000 euroko izan da partida hori; baina horretaz gain, 2015eko aurrekontuan inbertsioetarako dauden 200.000 euroekin zer egin daitekeen erabaki aurretik ere, kontsultatu da herritarrekin Auzoz-Auzoko eta Herri Batzarretan.

Honetaz gain, 2015-2019 legealdian ere epe ertain eta luzeragora begiratuko duen Herriko Plan Estrate-gikoa berrikusi nahi genuke herritarrekin.Bilduk agintzen duen herrietan martxan jarri diren esperientzietatik, honakoak iruditzen zaizkigu bereziki interesgarriak Iruran ere probatzeko: herritarrek infor-mazioa eta datuak izan ditzaten Open Data sistema martxan jartzea; herritarren eskaerak eta kexak azka-rrago erantzuteko zerbitzua antolatzea (dagoeneko beste herri batzutan baden “tita zerbitzua”); hirigint-zako proiektuak herritarrekin diseinatzea; auzolana sustatzea (adibidez mendiko leize-zuloetan seinaleak jarri eta segurtasuna bermatuaz) eta abar.

PARTICIPACION CIUDADANA

Para nosotras es prioritario ir construyendo un pueblo cada vez más activo y participativo. Segui-remos trabajando por lo tanto la participación, la comunicación, la información y la trasparencia y la toma de decisiones de la ciudadanía… Reuniones por barrios, asamblea del pueblo, nuevos servicios para agilizar la atención de pro-puestas y quejas, presupuestos participativos.

PARTE-HARTZEA

4

HERRI PROGRAMA ONA.indd 5 2015/04/17 11:24:25

Page 6: EH Bildu Irura Herri programa 2015

Irura Euskal Herriaren parte den heinean, gure asmoa euskal kulturaren alde etengabe lanean aritzea izango da. Herri honek bereak dituen berezitasunak zainduko ditugu, beti ere euskara izanik ardatz nagusia. Baina gainontzeko herrien kultura desberdinei diegun erres-petuaren bidetik, kultur aniztasuna eta partekatzea ere bultzatuko ditugu. Euskaratik eta euskaraz eginiko kul-tura indartzeko pausoak ematen jarraituko dugu.- Loatzo musika eskola: gure herriko kultura eta hezkuntzan pisu handia du eta proiektu hau egonko-rra izan dadin orain arteko bideari jarraipena emango diogu.- Xareari bultzada berri bat emateko premia adierazi genuen Aurreko udal hauteskundeetan. Duela lau urte, xare eskola desagertze bidean zegoen, eta Ametsa pilota elkartearen eta Udalaren arteko elkarla-na bere fruituak ematen ari da. Gaur egun, xare esko-lan 60 haur baino gehiago dabiltza. Etorkizunari begi-ra, elkarlan horri jarraipena emango diogu. Xarea, kirol bat izateaz gain, Irurako ondarearen parte da.

- Liburutegiaren zerbitzua hobetu dugu kokapena aldatzearekin azken urte hauetan, orain beste hobe-kuntza batzuek gauzatuko ditugu. Zerbitzua indartu eta zabalduko da. Irakurzaletasunaren aldeko pausoak areagotuko ditugu, kasu batzuetan Irurako Ikastolare-kin elkarlanean. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak) gero eta tarte gehiago izango dute udal liburutegian.- Ekintzak: Gaur egun Udalak eskaintza zabala du kultur eta kirol arloetan. Indar-guneak elikatzen ja-rraituko dugu (ikastaroak, jaiak, tabernetako musika emanaldiak, kirol ekipamenduak….). Eta herritarrentzat erakargarri izan daitezkeen ekintza berriak eskainiko ditugu. Udalaren eskaintzaz aparte, garrantzitsua da herritar edo eragile ezberdinek ere antolatzea. Horre-gatik talde hauen sorrerarako gure borondatea azal-tzen dugu. Borondateaz gain, baliabideak ere jarriko ditugu herritarren eskura. Hau dela eta, plazako par-kearen ondoan dagoen eraikinari erabilpen soziokultu-rala ematea planteatzen dugu. Herriko taldeen elkar-gune izango litzakeena, ekintza propioak lantzeko leku bat.

KULTURA

KULTURA

Apostamos por una sociedad multicultural inclusiva que en el País Vasco y en Irura tendrá como eje y base la cultura euskaldun. Nuestros proyectos: seguir apostando por la escuela de música Loatzo; mantener la colaboración con la Escuela de Xare; seguir reforzando la Biblioteca; organizar el edificio del parque de la plaza para usos socio-culturales.

5

HERRI PROGRAMA ONA.indd 6 2015/04/17 11:24:25

Page 7: EH Bildu Irura Herri programa 2015

Nerabe eta gazteek herrian presentzia eta parte-hartze handiagoa izan dezaten lanean jarraituko dugu beraien aisialdia herrian gauzatu dezaten, horretarako beraiekin batera proiektu komun bat abiatzea da helburua, beraien aldarrikapen eta beharrei erantzun bateratu bat emateko.

Nerabe zein gazteei espazio propioen berrantolaketa bat eskainiko zaie. Gazteleku, gaztetxe, zein udaleku, beraien topalekua izan dadin.

Horretaz gain, aisialdi parte-hartzaile, parekide eta euskalduna izateko pro-gramak bideratuko ditugu, dagoeneko horretan dabiltzanak hartuz errefe-rentzia gisa (Txatxilipurdi, Haurren Herria, Irrien Lagunak Oarsoaldean…).

NERABE ETA GAZTEAK

ADOLESCENTES Y JOVENES

Para un pueblo vivo, es central la presencia y la participación de todos los sectores de edad, también de los adolescentes y jóvenes; tenemos que trabajar en este sentido, partiendo de sus aficiones e intereses. A partir de referencias que ya están trabajando en esta línea, seguiremos impulsando servicios y actividades.

EUSKARAGure ikuspuntutik euskarak izan behar du hizkuntza nagusia Iruran eta, noski, Euskal Herrian, bestelakoak ukatu gabe. Horregatik, Iruran ere euskarari emango zaio lehentasuna, herritar euskaldun eleanitzak edukitzeko lanean jarraituaz.“Gurasoen arteko harremanak euskalduntzeko egitasmoa” martxan jartzeko pausoak emango ditugu.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin (UEMA) dugun harremana berretsiz, euskarak udal harremanetarako lehen hizkuntza izaten jarraituko du.Euskara ikasi nahi duenari edota ikasten jarraitu nahi duenari diru-laguntzak emango zaizkio euskalduntzea gauzatzeko.

EUSKARA

Apostamos por una Irura euskaldun y multilingüe. Porque como decía Eduardo Chillida, que-remos ser arboles con las ramas abiertas al mundo, y las raíces en nuestra tierra. Por eso, seguiremos ayudando y facilitando aprender euskera y promoviendo medidas y proyectos para aumentar su uso.

6

HERRI PROGRAMA ONA.indd 7 2015/04/17 11:24:26

Page 8: EH Bildu Irura Herri programa 2015

- Etorkinak: Harrera protokoloa gauzatu; kultur aniz-tasuna ezagutarazi, harremanak sendotu eta aberas-tasun kulturalaz gozatzeko; berdintasunaren aldeko lana sustatu (kontzientziazioa).

- Osasungintza: Pediatria lortzeko lanean jarraitu; Tolosaldean Eskualdeko Ospitale Publikoa edukitzea bultzako dugu.

- Hirugarren Adina: Jubilatuekin eta menpekota-suna dutenekin lanean jarraituko dugu, hezitzaileen laguntzaz; jubilatuekin ere lanean jarraituko dugu pre-bentzio-jarduerak burutu ditzaten.

- Parekidetasuna: Udaleko batzorde guztiekin jarrai-tuko dugu berdintasuna lantzen eta genero berdinta-sunaren kontzientzia zabaltzen.

- Langabezia, pobrezia: Aisialdian antolatzen diren ekitaldietan ere beherapenak izatea, euren ekonomiak ez dezan ekidin herriko ekitaldietan parte hartzea; lan-gabetuei Lehiberri-ren berri emango diegu, lehen bai lehen lan mundura bideratzeko; Anoetarekin elkarla-nean jarraituko dugu (elikagaien bankua).

IRURA JUSTUAGOA

SERVICIOS SOCIALES, JUSTICIA SOCIAL

Protocolo de acogida para inmigrantes, concienciación con el respeto y la valoración de la di-versidad cultural; seguir trabajando para conseguir servicio de pediatría y un Hospital Público Comarcal; colaboración con la Asociación de Jubilados y Pensionistas; continuar con los servicios de apoyo a la dependencia, exclusión social, pobreza, desempleo.

7

HERRI PROGRAMA ONA.indd 8 2015/04/17 11:24:27

Page 9: EH Bildu Irura Herri programa 2015

2011-2015 legealdian, pausoak eman ditugu honda-kinen bilketa sistema hobetu, birziklatze tasak igo eta errausketari alternatibak bilatzeko bidean. Ildo horre-tan sakontzen jarraituko dugu.Horretaz gain, Irura iraunkortasun ekologikoa bilatzen duen herria izateko, honakoak proposatzen ditugu:- Hondakinen prebentzioa lantzen jarraitzea, erre-fusa gutxitzeko ekintzak landuz, eta berrerabilpena ere bultzatu (bigarren eskuko azokak eginez adibidez).- Energia kontsumoa eta CO2 isurketak murriz-teko kanpainak sustatuko ditugu, bide horretan be-harrezkoak diren neurriak hartuko direlarik udal erai-kinetan.- Kontsumo taldeak sustatzea, Tolosaldeko pro-duktuekin.- Proiektu desarrollista eta anti-ekologikoen aurka gure aurkakotasuna argi eta garbi adie-raztea, batez ere herrian eragina izan dezaketen ka-suetan (Goi-Tentsioko lineak, Frackinga, AHT eta abar).- Herri inguruko mendiak ere zaindu behar ditugu: bide zaharrak garbitu, jendeari ezagutarazteko kanpainak egin etab.- Izadi 21 enpresaren aholkularit-za teknikoarekin prestatutako eta onartutako “Irurako Iraunkor-tasun Diagnosiaren Laburpen Exekutiboa” (2013ko urria) eta “Irurako Garapen Iraunkorraren Aldeko Plan Estrategikoaren Zirri-borroa” (2013ko abendua) doku-mentuetan jasotako planak eta jar-duerak garatzen jarraituko dugu.

Herri Plangintzari dagokionez adibidez: “udalerrian ba-bes berezia duen azalera handitzea”; eta “artifizializatu gabe geratzen diren erriberako eremuak ibai-ekosis-temaren berreskurapen jardueretara eta bateragarriak izan daitezkeen bestelako jardueretara bideratzea”.

Mugikortasunari dagokionez: “Irura inguruko udale-rriekin bizikletaz modu seguruan lotzea eta herri bar-nean ere bizikletaz ibiltzeko bidea prestatzea”; “ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea (motorizazio-tasa gu-txitzea) eta garraio publikoa erabiltzen duten herritar kopurua handitzea”; “oinezkoek lehentasuna duten gu-neen eta ibilbideen diseinuan aurrera egitea”, eta abar.

INGURUMENA

MEDIO AMBIENTE

Medio-ambiente: seguimos apostando por la recogida selectiva de residuos como alternativa a la incineración. Seguimos apostando por seguir las Directivas de la Unión Europea: “Reducir-Reciclar-Reutilizar”. Queremos reducir también el consumo energético, y que la mayor parte posible del mismo sea renovable.Nos oponemos a proyectos desarrollistas y anti-ecológicos: TAV, Fracking, líneas de alta tensión. Nos basaremos en documentos ya aprobados (2013) dentro del marco de la estrategia de las Naciones Unidas “Agenda 21”: “Diagnóstico y Plan General del Desarrollo Sostenible de Irura”.

8

HERRI PROGRAMA ONA.indd 9 2015/04/17 11:24:27

Page 10: EH Bildu Irura Herri programa 2015

9

Eskualdeko Landa Garapen agentzia dugu. Lehen sektorari eta bere garapena dira lan lerro nagusia. Honetaz gain, landa herri txikien garapena bultzatzea ere badago. He-rrien arteko bertebrazioa ere ezinbestekoa da landa garapenari begira. Herri txikietan sorturiko produktuak, herri ertain eta handietan saldu behar dira eta denen arteko koordinazioan ezinbesteko tresna izango da Tolomendi.

ESKUALDEATolosaldeak badu eskualde izaera bat. Tolosak herri ertainekin batera, herri txiki askoko eskualde bat bertebrat-zen dute. Zerbitzuen gehiengoa herri handi eta ertainetan barnebiltzen dira. Horregatik, ezinbestekoa dugu eskualde mailako ikuspegia landu eta eskualde osorako plantementuak egitea.

Garapen ekonomiko eta industrialaz haratago egiten du lan eskualdeko garapen agent-ziak. Herri txikiei zerbitzu partekatuak eman eta eskualdeko garapen ekonomikoa ditu ardatz. Eskualdeko baliabide ezberdinak aztertu (hezkuntza, ingurugiroa, enpresa ehuna, gizarte eragileak...) eta beraien arteko elkarlana sustatuko dugu, eskualde indartsu bat egikaritzeko asmoz.

Hondakinen bilketa eta kudeaketaz arduratzen den mankomunitatea dugu. Zero zabor helburuan sakondu eta gaikako bilketa emaitza hobetzen saiatu. Sortzez bidezko or-dainketan eta zerbitzu publikoaren izaeran sakontzen jarraituko dugu.

Tresna ezberdin hauen koordinazioa ezinbestekoa da helburua eskualdearen garapen osoa bilatzea bada. Garbi dugu hautetsiek bakarrik ezin dutela helburu hau lortu eta horretarako lan lerro bakoitzean dauden eragile ez-berdinekin elkarlanean egingo dugu lan. Koordinazio hau eramateko erreferentziazko hautetsi bat edukiko dute herritar eta eragileek elkarlana errazteko asmoz.

ILDOAK-PROIEKTUAK1.- Energia: Eskualde mailako proiektuak sortu, herrietan egiten direnekin uztartuz. Energia berriztagarrien apostuan sakondu eta bertatik bertarako baliabideen aprobetxamendua landu. Efizientzia energetikoan lanketa orokor eta sakon baten beharra, kontsumo arduratsua bultzatuz.2.- Elikadura burujabetza: Lehen sektoreak pisu nabaria du eskualdean. Bertako produktuen aldeko lanketa sakona egin beharko litzateke, eragile guztien partehartzearekin. 3.- Genero berdintasuna: Udal handiek bakarrik dute gai hau egoki jorratzeko baliabide nahiko. Eskualde prespektiba eman eta herri guztietan egin behar dira lanketak. 4.- Euskara: Eskualde euskalduna izaki, euskararen arnasgune izaten jarraitzeko neurriak hartzea ezinbestekoa da. Udalez gaindiko erakundeen laguntzaz, euskara behar duen trasbertsalitatea emango zaio eskualdean.5.- Garapen industriala: Sinergiak bilatuko dira eskualdeko enpresa eta eragile ezberdinen artean. Denon artean produktu ezberdin eta hobeak sortzeko aukera dugulako. Enpresa berrien eta gazte ekintzaileei babesa ematea ere izango da helburu.

HERRI PROGRAMA ONA.indd 10 2015/04/17 11:24:27

Page 11: EH Bildu Irura Herri programa 2015

11

HERRI PROGRAMA ONA.indd 11 2015/04/17 11:24:29

Page 12: EH Bildu Irura Herri programa 2015

Herriarekiko konpromezua, Iruraren alde lan egiteko borondatea

@BILDUIRURA BILDUIRURA [email protected]

Jaxone Garmendia (fisioterapeuta) Joxi Imaz (soziologia irakaslea unibertsitatean) Ainhoa Ugalde (diseinatzaile grafikoa)Jabier Larrinaga (jubilatua)Eider Goenaga (“Berria”ko kazetaria) Mikel Iturbe (metaleko langilea)

Olaia Nieto (enpresaritzan lizentziatua)Aitor Lasa (metaleko langilea)Begoña Oteiza (irakaslea eta logopeda)Andoni Garro (komertziala) Noelia Lataburu (kazetaria) Asier Goikoetxea (metaleko langilea)

Bildu Irura 2015-2019, ezkerretik eskuinera:

HERRI PROGRAMA ONA.indd 12 2015/04/17 11:24:37