HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten...

22
UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 5 HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA: ERAKUNDETZE POLARIZATUA (1981-1990) Iñaki Zabaleta Imaz Helduen alfabetatze-euskalduntzeak 80.eko hamarkadan izandako bilakaerak ulertzeko batere erraza ez den egoera korapilotsu baten aurrean jartzen gaitu: berreuskalduntze-lanetan diharduten talde eta erakundeen zerrenda amaigabea, hauen arteko koordinazio eza, aparteko eragina duten Euskal Herriak gaur egun dituen hiru marko juridiko-instituzionalak, euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen, egoera horren ardatz nagusien berri ematea da, horretarako aztertzen saiatu garen arazoaren, gure ustez, ezinbestean kontutan hartu beharreko alderdi hauek azpimarratzen direlarik: AEKren erakundetze-prozesua eta HABEren sorrera, instituzioen kontrola (HABESEA legea eta bere garapena Euskal Elkarte Autonomoan, eta helduen alfabetatze-euskalduntze inguruan Nafarroako Gobernuaren politika), eta, azkenik, autonomiaren auzia.

Transcript of HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten...

Page 1: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 5

HELDUEN ALFABETATZE--EUSKALDUNTZEA:

ERAKUNDETZEPOLARIZATUA (1981-1990)

Iñaki Zabaleta Imaz

Helduen alfabetatze-euskalduntzeak 80.eko hamarkadan izandakobilakaerak ulertzeko batere erraza ez den egoera korapilotsu baten aurreanjartzen gaitu: berreuskalduntze-lanetan diharduten talde eta erakundeenzerrenda amaigabea, hauen arteko koordinazio eza, aparteko eragina dutenEuskal Herriak gaur egun dituen hiru marko juridiko-instituzionalak,euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkazblai aurkitzen dugun giroa, etab.

Artikulu honen helburua, hain zuzen, egoera horren ardatz nagusienberri ematea da, horretarako aztertzen saiatu garen arazoaren, gure ustez,ezinbestean kontutan hartu beharreko alderdi hauek azpimarratzen direlarik:AEKren erakundetze-prozesua eta HABEren sorrera, instituzioen kontrola(HABESEA legea eta bere garapena Euskal Elkarte Autonomoan, etahelduen alfabetatze-euskalduntze inguruan Nafarroako Gobernuarenpolitika), eta, azkenik, autonomiaren auzia.

Page 2: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

Sarrera

Alfabetatze inguruan dabiltzanerakunde eta taldeen egungo egoeraulertu ahal izateko, ezinbestekotzatjotzen dugu alfabetatze-mugi-menduaren koordinatze-prozesutikerakundetze-prozesura doan bidearennolabaiteko jarraipena egitea. Jakina,egin beharreko azterketa garaikobaldintza sozial eta politikoek osatzenduten markoan koka beharkolitzateke. Alfabetatze EuskaduntzeMugimenduak –zentzu zabaleanharturik– izan duen izugarrizkobilakaera ulertu nahi izanez gero,behar-beharrezkoa da frankismoarenazken urteak Estatu espainiarreanizango den erreformaren lehenengourteekin lotzen dituzten ibilbidearibegirada zuzentzea.

Alde batetik, eta Hego EuskalHerrian kokaturik, nahiz eta ezinahaztu, arrazoi desberdinak direlamedio, Iparraldean bere eraginaizango duela ere, Estatuaren aurkakoazkeneko urteetako borrokak izuga-rrizko eragina izango du euskalidentitatearen, nortasunaren, sendo-tzean, kontzientzia nazionalarengorakada nabarmentzen delarik.Ondorioz, alfabetatze-euskalduntzemugimenduak, inoiz ez bezala, egoeraindartsu eta osasuntsua bizi izangodu, eta sorturiko Euskal Herrieuskaldunaren helburu, amets edotanahiaren inguruko itxaropenaz blaiekingo zaio urte horietako lanari.

Bestalde, Estatu “berri”arenegituraketak etorkizunean funtsezkoakizango diren aldaketak ekarriko ditu,

maila instituzionalean sortzen direnak,izango duten eraginagatik, azpimarratubehar direlarik. Ikusi ahal izango duguEusko Jaurlaritzaren politikak, baita,urte batzuk beranduago, NafarroakoGobernuarenak ere, nola baldintzatukoduten alfabetatze-euskalduntzearengeroa, ahaztu gabe, nahiz eta lurraldemugatuan jokatu, Euskal Herriko besteherrialdeetan ere begibistako eraginaizango duela, azkenean batasunaezaugarri naguzitzat izan duenfenomenoak polarizazioaren bideahartuko duelarik.

Aipaturiko alfabetatze-euskal-duntzearen sendotzea eraketa-prozesubaten barruan kokatu beharko genukeere, eta, alde horretatik, AEKrenprotagonismoa, mugimendu berarenumea baita, urte horietako ezaugarrinabarmenena dugu. Honek koor-dinatzetik erakundetzerako izugarrizkogarrantzia izango duten urratsakemango ditu, nahiz eta normaliza-ziorantz doan bidean HABErensorrerak inflexio-puntu bat markatu, bierakundeen arteko gatazkari hasieraemago diona hain zuzen.

1. HABEren sorrera etaAEKren alternatiba

HABEren sorrerari heldu aurretik,gogoratu behar dugu EKN eta Garai-koetxearen lehenengo gobernuarengaraian, AEK normalizazio institu-zionalaren bidean jarriko lukeenasmoarekin –hau ente publikobihurtuz– bat zetorrela, bai administra-zioa bai koordinakundea ere, baina ezda Euskal Elkarte Autonomoarenadministrazio eta AEKren arteko

UZTARO, 8 - 1993, 5 - 26 6

Page 3: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

negoziaketarik burutzen. Jakina denez,AEKren sorrerak Euskal Herrikoalfabetatze-euskalduntzearen fisono-mia erabat aldatu zuen, herri--mugimendu zen hari egitura berriaegokitu zitzaiolarik. Nazio-mailakoazen koordinatze-lanak, eta izandakobilakaerak, alfabetatze-euskalduntzemugimenduari inoiz izan ez zituenoinarri sendoak eskaini zizkiolaukatzerik ez badago ere (azpiegitura-eta finantzaketa-arloa, didaktika,irakaslegoa, ...), ikusi izan zenkoordinakundea instituzionalizatzebidean jarri behar zela berreus-kalduntzearen beharrari etorkizuneanmodu egokiz erantzun ahal izateko,horrek bideratuko baitzukeen herri osobaten arazoari aurre egingo liokeenplangintza orokor bat.

Horrela, AEKn etorkizuneanerakunde publikoa izateko asmoariburuzko hausnarketa eta eztabaidapiztu zen. Honek publikotasun--kontzeptuaren inguruko ikuspegikontrajarriak azalarazi zituen, bainaguzti hau, AEKren barne-egituraketabilakaeran baino, erreforma politikoaksortu berriak zituen Hego EuskalHerriko erakunde ofizialekin izandakoharremanen testuinguruan ulertubeharko litzateke. AEK eta EuskalElkarteko Administrazioa harremane-tan hasten dira, bakoitzak lehenengoapubliko bihurtzeko bere proiektuamahai gainean jartzen duelarik.Eusko Kontseilu Nagusiak euskaraberreskuratzeko zuen aurreproiektuaaurkeztu zuen eta koordinakundeak“AEKren Birreraketarako aurreproiek-tua” izenekoa (“Altsasuko txostena”).Gehiegi luzatu gabe, nahiz eta AEKpubliko bihurtzearen aldekoak izan

biak, esan daiteke koordinakundea-renak honen autonomia etaprotagonismoaren defentsa egitenduen bitartean, EKN administraziopublikoaren partehartzeaz arduratzendela, honen zuzendaritza-funtzioanabarmenduz. Nolanahi ere, etaproiektu hauen konparaketa zehatzainteresgarria bada ere, ezin da esan–espekulazio hutsa litzateke– biproiektu horien inguruko eztabaidakzer eskainiko zukeen, ez baitzen, lehenesan dugun bezala, negoziaketarikburutu. Eta ez hori bakarrik; aregehiago, 1981ean Eusko JaurlaritzakHelduen Alfabetatze BerreuskalduntzeErakundea sortzeko hartutakoerabakiak AEK ofizial bihurtzekoasmoa bertan behera uzten du,koordinakundea eta HABEren artekogatazkaren lasterketari irteera ematenzaiolarik. Gertakizun horrek, hainzuzen, koordinakunde-izaera gainditu,eta erakunde bihurtzeko urratsakbultzatzen ditu AEK barnean (HABEsortzen den urte berean, koordinakun-deak izandako Zestoako mintegian,AEKren erakundetze-prozesua daeztabaida-puntu nagusia).

Autonomia eta herri dinamikaa l f a b e t a t z e - e u s k a l d u n t z eirakaskuntzaren ardatz nagusitzathartzen duen AEKrentzat izugarrizkokolpea izan zen HABEren sorrera.Arrazoia oso sinplea da: ezin daberreuskalduntzearen geroa mundupolitikoaren aldakortasunaren eskuutzi eta, beraz, instituzioek ezlukete, laguntza eskaintzeaz gain,zuzendaritza-ardura hartu behar.Esandakoari, honako hau gehitubeharko genioke: Euskal Herri osoarenberreuskalduntzea lortu nahi izanez

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 7

Page 4: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

gero ezin da nazio-mailan hedatutadagoen herri-mugimendua ordeztu(lekuharketa litzateke hau) eta, haugutxi ez bada, Euskal Herriak biziduen zatiketa politiko-administratiboak“Euskal Herriak euskara berres-kuratzeko elebitasun soziala epelaburrera lortuko duen euskara--irakaskuntza”1 instituzioen aldetikbultzatzea eragozten du, horiek ezbaitute proiektu nazional bati aurreegiteko gaitasun politikorik.Instituzioek, horretarako ahalmenik ezbaitute, ezin diote euskararen hizkuntzplangintza nazional bati aurre egin, etahau da, hain zuzen, euskarak inolakosalbabiderik baldin badu, AEKk guztizpremiazkoa, derrigorrezkoa, ikustenduena.

Beraz, AEKk, lehenik eta behin,HABEren sorreran planteamenduordezkatzailea ikusten du, erregula-rizazioaren topikoa erabiliz2; baitaselektiboak direnak, akademiakerijoerak, kontrola, burokrazia etadirigismoa ere3. Horrelako diagnosibat eginez gero, helduen alfabetatze--berreuskalduntzerako erakundeofizialaren aurrean, AEKk berealternatiba definitu behar du: akade-miakeriaren aurrean, hau gainditzekoasmoarekin, euskararen herri--irakaskuntza bultzatu; nahiz etaondorio biderkatzailea dakarrenarilehentasunez erantzun, selektibitatezjokatzearen aurka, zabalkundez jokatudiglosia gainditzeko behar-beharrezkobitartekoa den helduen irakaskuntzan;ikas-elkarteak sendotu, zuzendari--figuraren aurrean ikasle/irakasletaldeen dinamika bultzatuz; eta eraketazein didaktika arloetan, kontrola etaburokraziaren ordez, gestio demokrati-

koa4. Finean, pentsatzen da euskarazabaltzearen helburu nekezari aurreegiteko, derrigorrez euskararenberreskuratze-mugimenduari arnasaeman dion herri-dinamika berabultzatu behar dela.

Gauzak horrela, AEK bereirakaskuntza-estrategia orokorradiseinatzen saiatuko da, aipaturikohelburua (hizkuntzaren berreskurapenaelebitasun soziala lortuz epe laburrera),helduen alfabetatze-euskalduntzearidagokion esparruan gauzatzen saiatukodelarik. Euskal hiztun asko sortunahiak, ondorio biderkatzailea dutenhainbat ekintza aurrera ateratzerabehartzen du: kalitatezko irakaskuntza,irakasle-eskola, ikaslegoaren premieierantzun egokia, giroa aldatu euska-raren alde (eskolatik kanpo ateraeuskara), AEKren azpiegitura sendotueta dinamizatu, ...5.

Zentzu horretan, planifikazioorokor batean kokaturiko lanari ekitenzaio. Izandako esperientziarenondorioz ikasturte normaleko orduakgehitzea eta ikastaro trinkoak zeineskualde euskaldunetan barru--ikastaroak, euskaltegiak eta irakaslededikatuak ere, ugaritzea erabakitzendu AEKk. Horrela, irakaskuntzarenefikazia lortzeaz gain, euskal giroagehitzeko, edota ez dagoen lekutansortzeko, tresna ezinhobea dueskutartean. Instituzioek egingodutenari begira geratu gabe, AEKkuste du iniziatiba hartu behar dela ahalden eta kalitatezko euskaradunenkopuru zabalena lortzeko.

Beharbada, honen inguruko gai--pare bat argitzea komeniko litzateke,

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 8

Page 5: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

bereizteko, alde batetik, zer denzerbitzu baten eskaintza alfabetatze--euskalduntze arloan, eta, bestetik,akademi maila gaindituz, kanpoaneragina izan nahi duen irakaskuntza--iharduera. Jadanik, AEKk Arantzazueta Aralarreko mintegietan, berreuskal-duntzearen helburuari erantzutekoahalmenaz izandako hausnarketarenondorioz, eragina izan zezaketenfaktoreak aztertzerakoan, bi mailabereiztu ziren6. Eskola-mailaridagokiona izan zen lehena; hemenirakaslego eta irakaskuntza arlokonorabideak zehaztu ziren (irakasleenprofesionalizatzea, irakasleen presta-kuntza eta irakaskuntzaren kalitateaeta kontrola), eraketa-arlokoak(koordinazioa, homogenotasuna,estabilitatea, publikotasuna etapartehartzea), eta finantzabidekoak ere(matrikula kobratzea, instituziopublikoen babesa lortzea). Hau guztizgarrantzizkoa izanik, ikusten daestrategia akademiakerian eror zite-keela, maila hori gizartean kokatzenden beste maila bati lotzen ez bazaio.Hau da, irakaskuntzak eragin bat izanbehar du gizartean, alfabetatze--euskalduntze iharduerak eskolakohormak gainditu behar dituelarik eta,bestalde, gizarteak eskain ditzakeenlaguntza onuragarriak jasotzeko prestagertu behar dela.

Zentzu horretan, adibidez, kontutanizan behar da, nahiz eta hau euskaleskolako “klientea” ez izan, berezkoeuskaradunen protagonismoa ezin-bestekoa dela berreuskalduntzean7 eta,beraz, euskaltegi batek, esate baterako,zentzu klasikoan eman dezakeenazgain, kalean dagoen elementuhorrengana jo behar dela beharrezkoa

den bere inplikazioaren bila; hots,hiztun berriak eskolak jasotzeaz ezezik, eskola-kalea batzeko zubia behardu (hemen kokatzen da, adibidez,batere “akademikoa” ez den laguntzai-learen irudia). Laburbilduz, AEKrenustetan, alfabetatze-euskalduntzezerbitzu bat eskaintzea ez da nahikoa,eta bere nahiak, estrategiak, euskaljendea masiboki mobilizatzea eskatzendu, eta hau ezin daiteke aurrera eramanherritarra ez den irakaskuntz-alterna-tiba batez ez bada: “are handiagoairuditzen zaigu alternatiba honenbeharra boterea hain makal agertzendelarik euskararen aldeko plangin-tzan”8, “herria girotu eta kontzien-tziatu behar da, herriak argi edukidezan bere papera ongi betetzeak ikas-prozesuan inportantzia duela”9.

Esandakoak agintari publikoenzereginaz eta irakaskuntzaren publi-kotasunaz pentsatzera garamatza.HABEren sorrera, hain zuzen, bi gaihauek osatzen duten binomioan ulertubehar da: Administrazioak (kasuhonetan Euskal Elkarte Autono-mokoak) bere gain hartu behar duberreuskalduntzearen ardura, alfa-betatze-euskalduntze irakaskuntzapublikoa bultzatuz. AEK arrazoi hauenalde azaltzen da (arrazoien alde, bainaez HABE bezalako erakunde batsortzearen alde) planteatzen duenean,inongo zalantzarik gabe, EuskalHerriko aginte publikoak bere gainhartu beharko lukeela berreus-kalduntzearen ardura, “bere gain hartubehar duela plangintza orokor hauestatu-arazo nagusi bezala”10. Bainasail horren garrantziaz jabeturik agertunahi duen administrazioak, AEKrenustez, begibistan eta esku-eskuan

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 9

Page 6: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

dituzte irakaskuntza-erakunde herrita-rrak, eta hauen artean AEK, EuskalHerri osoan zehar hedaturik jokatzenduen bakarra.

Publikotasunari dagokionez,gainera, administrazioak betebeharreko paperak beste era batekoaizan beharko luke, AEKren iritziz.Honek, herri-mugimenduak sortua etaherri-mugimendu gisa bizi denez, ezdu bere burua pribatutzat hartzen,baina ez du uste irakaskuntza publikoairakaskuntza ofizial moduan ulertubehar denik. Are gehiago, “helduenirakaskuntza publikoa sor dadin urratsgarrantzitsuak eman ditu”11: irakas-kuntzaren dohaintasunera hurbiltzenahalegindu da -”irakasleen lepotikere”- (eta horregatik eskatzen du oraindiru publikoz subentzionatua izatea);gestio demokratikoa erabili du; kontrolideologikorik gabeko irakaskuntzapluralista bultzatu; herri-irakaskuntzaplanteiatu,... Eta irakaskuntzapublikoan erakunde ofizialen egitekoa,hauxe izango litzateke: legez eta orota-riko neurri akuilagarriz inguratzeaeuskararen irakaskuntza; edozeinirakaskuntza publiko jatorri dagozkionaipaturiko baldintzak onartzea etabultzatzea; eta zerbitzu publikoadenez, diru publikoz ordaintzea. Beraz,AEKk instituzioek eskain dezake-tenaren beharra azpimarratzen du,funtsezko ardura baitute berreuskal-duntzean, baina Eusko Jaurlaritzaksortu berria duen HABE erakundeakritikatzen du (ezin da administratiboapublikoarekin identifikatu), honek ezbaitu betetzen erakunde publiko batidagozkion oinarrizko baldintzak.Bestalde, ildo honetatik jarraituz, esanbehar da AEKk, helduak euskaldun-

tzeko eta alfabetatzeko, beharrezkoaikusten duela Erakunde Publikoasortzea12, Euskal Herriko besteedozein elkarte edota erakunderekinbatera, botere eta instituzio publikoekere parte hartuko luketelarik, ”bere--berea duen eginkizuna betez”.

Oinarrizko den finantzabideengaiari begiratuz, HABEk ezarritakosubentzio-sistemaren aurka doa AEK,hau borrokagune zentral bihurtudelarik koordinakundearentzat (honeniritziz, hau AEK apurtzera bideratzenduen HABEren jokabidean kokatubehar da13. Hark subentzioa ikasleari,HABEk berak egindako azterketagaindituz gero, emateko asmoa badu,AEKren ustez erakundeak jasobeharko luke, emandako orduenarabera, eta ikasturtearen hasieratikzehaztu beharko litzateke (ez daadministrazioak kontrolatzekoeskubidea ukatzen, diru publikoadenez, eta HABEk kontrol-mota jakinbat jarri ahal izango zukeen). Erakundehonek ez du proposamena onartzen etaAEKk zuzenean Kultur Sailara jotzendu negoziaketa bat burutzeko asmotan,azkenean subentzioak jasotzekoakordio batera heldu zirelarik –ikasgu--moduluak, kontrol administratiboa etakontrol pedagogikoa– (1983). Nola-nahi ere, AEKrentzat guztiz pozgarriaizan arren, subentzio egokiak, kontrolonargarria eta errekonozimenduofiziala lortzen den neurrian, akordiohori ez da inoiz praktikan jarri, nahizeta Labaienek sinaturiko hitzarmenaerrespetatzeko asmoa azaldu horrenondoren Kultur Sailburua izango denEtxenikek. Hitzarmenak sorturikoitxaropenak, AEKri dagokionez,1983ko urte amaieran aldarrikatutako

UZTARO, 8 - 1993, 5 - 26 10

Page 7: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

Helduen Alfabetatze eta Berreus-kalduntze Erakundea Sortarazteko etaEuskaltegiak Araupetzeko legearekinbukatu ziren, hemendik aurreraHABESEA legearen arabera hartukobaitira helduen alfabetatze etaeuskalduntze arloei dagozkien erabakiguztiak.

2. HABESEA legea

Euskal Elkarte Autonomokolegebiltzarrak “Helduen Alfabetatzeeta Berreuskalduntzerako Erakundeasortarazteko eta Euskaltegiak Araupe-tzeko” legea (Azaroaren 25eko29/1983; EHAA, 1983-12-12) onar-tzen du, elebidun izan dadin herriafinkatzeko, helduen berreuskaldun-tzerako zerbitzu bat sortzea beharrez-kotzat jotzen baita. Helduei euskararenirakaskuntza heleraztea du helburu, etahori ahalbideratzeko, dagozkion arloak(teknika-bideekiko ikerketa, irakasleenprestaketa, irakasmetodologiekikoazterlanak, etab.) bideratzeko arduraHABEk hartuko du. Hain zuzen, IIdazpuruaren lehenengo atalean,HABE sortarazten da ofizialki; lege--nortasun autonomoa eta berehelburuak betetzeko gaitasun osoaizango du, eta erakunde burujabe gisa,Hezkuntza eta Kultura Sailari atxikitaegongo da.

HABESEA legeak, HABE sortzeazgain, bere zereginak zeintzuk izangodiren arautzen ditu14, gobernu--organoak, eta hauen erakuntza etaegitekoak, zehaztu15, euskaltegiak16,eta, azkenik, HABEren ekonomia17

araupetzen ditu.

HABEren zereginak, laburbilduz,hauek izango lirateke: helduei euskarairakastea eta horien euskalduntzeareneta alfabetatzearen sustaketa; helburuhauek lortzeko metodo eta baliabideakbilatzea eta ikerkuntzaren sustapena;didaktika eta pedagogia arlokomateriala sortaraztea eta argitaratzea;irakastegietan egitarau bereziak egitea;irizpide soziolinguistikoak kontuanhartuz ikastegiak sustatzea; “euskal-duntzeko eta alfabetatzeko lanetan aridaitezen herri eta norbanako-jabetza-peko erakundeei laguntzea, eta baiegitamu zehatzetarako horiekinhitzarmenak egitea ere”18 Hezkuntzaeta Kultura Sailari proposamenaluzatzea ikastaroak gainditu dituztenekagiria eskura dezaten; eta bere ardura-peko gaietan erakunde publikoekgomendaturiko ekintzapideak.

Bestalde, gobernu organoeidagokienez19, hauek zehazten dira:Zaingo-Batzorde Arteztailea (HABE-ren ordezkoa izan, erakundearenhelburuak bete daitezen arduratu etabere ihardunerako arauak jarri,...),Irakaskuntza Kontseilua (irakaskuntzaarloko aholkuak), Lehendakaria(Hezkuntz eta Kultura Sailarenordezkotza –sailburua–, “erakundekogoreneko arta eta antolakideketa”, ...)eta Artezkari Nagusia.

Baina, beharbada, euskaltegiakaraupetzen dituen idazpurua20 duguinteresgarriena, AEKn eta alfabetatze--euskalduntze lanetan ari diren besteerakundeetan eragin zuzena izangobaitu. Lehenik eta behin, euskaltegiaksailkatzen dira; pribatuak edo publi-koak izan daitezke. Azkeneko hauek,“Jaurlaritzaren Dekretoz sortarazi eta

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 11

Page 8: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

HABEri eratxikitakoak eta ForuDiputazioek, Udalek edo hoienmenpeko erakundeek sortarazita-koak”21 dira (gutxienez zuzendaria etaidazkaria izan beharko ditu euskaltegibakoitzak).

Pribatuak, bestalde, bi eratakoakizan daitezke: homologatuak (“sendes-pendunak”) eta libreak (“iareak”).Lehenengoak “araudi-bidez jar dedinmoduan Hezkuntza eta Kultura-Sailakhorrelakoetan sailkatuta egon, etairakaskuntza-ahalmen osoa izangodute”22. Libreak, berriz, “agiriak edoegiaztagiriak lortzeko gainditubeharreko saioak eratzeko gaitasunikez dutenak. Herri-euskaltegi batiatxikita egon beharko dute, etahauetako irakasleek egingo dizkieteikasleei...azterketak”23.

Ezarritako euskaltegien sailkapenhonek izugarrizko garrantzia izangodu, kategorien arabera banatuko baitirasubentzioak. Eta hain zuzen, kategoriabat edo bestea lortzeko bete beharrez-ko baldintzen artean, irakasleek betebeharrekoei dagozkienak izango duteaparteko eragina. Hogeigarren atalakdioen bezala, “Hezkuntza eta Kultura--Sailari dagokio HABEko Zaingo--Batzorde Arteztailearen saloz herri--euskaltegietako eta norbanako--jaurgopeko sendespendunetakoirakasgaiak orohar antolakidetzera,horiekiko ikuskaritza eta horietakoirakasleei eskatzen zaizkien tituluakaraupetzea, eta bai Euskaltegitarakoeraikintzek bete beharko dituztenteknikaren aldetikako baldintzak eta,orohar, irakaskuntza-ihardunaridatxezkion guztiak”, baita ikastaldiakamaitzerakoan eman beharreko agiria

edota egiaztagiria ere. Beste hitzbatzuetan esanda, Administrazioak,HABEren bitartez, euskaltegienkontrola izango du, kategoria bateanedo bestean kokatzeko, horretarako,berak ezarritako euskalduntze--alfabetatze irakaskuntzarako baldin-tzak (irakaslegoaren titulazioa, euskal-tegien egoera teknikoa, irakaskuntza--iharduerak) betetzen diren ala ez,ikuskaritza-sistema egokituz.

Lehen genion bezala, irakaslegoaridagozkion baldintzek izango duteeragin ikaragarria. Begiratzen badugu,oraintxe aipatu dugun HABESEAlegearen 20. artikulua garatzen duenKultura Saileko Agindua (1984/6/8;EHAA, 1984-6-20), ikusiko dugubeste baldintza batzuez gain, 11. atalakhauxe dioela: ”Euskaltegi Publiko etaPribatu homologatuetako irakaslegoakhonako baldintza hauek bete beharkoditu: a) Magisterioduna, diplomatuaedo lizentziatua izatea. b) EGA edobalio bereko beste tituluren batedukitzea”. Hemen dago, beste arrazoibatzuen artean, HABESEA legeak, etabere garapenak, AEKren errefusasortarazten duen garrantzitsuenetarikobat; alde batetik, bere irakaslegoarengehiengoak ez du baldintza haubetetzen eta, ondorioz, subentzio--iturriak ez du ur-tanta batzuk besterikemango, eta bestetik, sakoneko arra-zoietara joanez, uste du baldintza ho-riek ez dutela kalitatezko irakaskuntzaziurtatzen (hau irakasle-eskolarenbidez etorriko litzateke).

Baina ez dira hemen amaitzenAEKk lege honen aurka joatekoarrazoiak. Adibidez, eta ebatzorganoaridagokionez (Batzorde Arteztailea edo

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 12

Page 9: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

Patronatoa), gehiegizkoa iruditzen zaioGobernuak izango duen presentzia24,irakaskuntza alorrekoak ia erabatbazterturik geratzen direlarik(Irakaskuntza Kontseiluak aholkuakemateko eskubidea baino ez du)25;ikaslegoaren eskubideak aipatu ere ezdira egiten, eta herriaren etalaguntzaileen gerizarik ere ez dago26.Gainera, Irakaskuntza Kontseilukoordezkariak Patronatuak (ZaingoBatzorde Arteztaileak) izendatzenditu27, eta euskaltegietako zuzendariakere28, ikaselkarteek edo klaustroekizendatu beharrean29. Orokorrean,gobernu-organoei dagokienez, sortu-tako erakundeak “AEKk ulertzen duenpublikotasuna ez du onartzen”30,Euskal Herria berreuskalduntzen aridirenek ez baitute parterik eta guttiagoerabakirik; koordinakundearen ustez,administrazioak ez du ulertzen, goitik--beherako prozesua bultzatzenduenean, euskararen berreskurapenaherri baten ardura dela, eta, berazalfabetatze-euskalduntze mugimen-duaren esku ipini beharko lituzkeelaahalmen gehiago, hauek murriztubeharrean: “irakaskuntza pribatutasunabultzatzen du eta, beraz, publikotasunaez bakarrik frenatzen du, baizik etapublikotzat jotzen duen apurra pribatuadministratiboa baino ez da; ... gestiodemokratikoa goitik behera ukatzendu, irakaskuntzaren autonomia ereukatu egiten du, herri-dinamikarik ezdu onartzen, ...”31.

Legearen helburuaren aurka ereazaltzen da AEK. Zio edo Motiboenadierazpenean esaten denez, legeaelebitasuna lortzera doa -”benetanelebidun izan dadin herri bat”-,benetako gizarte-elebitasuna helburu-

tzat hartu ezin denean lurralde jakinbatean, soziolinguistek azaltzendutenez, lortu ezina baita, hizkuntzabatek bestea beti ordezkatzenduelako32. AEKren helburua, zentzuhorretan, Euskal Herria berreus-kalduntzea da, euskara benetanhizkuntza nazionala izan dadin,elebitasunaren teoria zeharo baztertzenduelarik.

Bestalde, “AEKk eskatzen duEuskal Herri osorako planifikazioorokorra eta ez Komunitate Autono-moko bateango egitamuketa”33 eta,beraz, edozein eratan, uste duHABESEA bezalako lege batek ezindiezaiokeela erantzun egokia eskainEuskal Herriaren berreuskalduntzearenerronkari. AEKren jarrera zehatzagoaezagutu nahi izanez gero, ikus, bat ereonartua izango ez den, legearengarapenean egindako enmenda ugari34.

3. AEKren erakundetzeaeta Kulturgintza

Bidezko Ikaskuntza

Lehen genion bezala, HABErensorrerak eragina izango du AEKrenkoordinakunde-izaera gainditzeraeramango duen erakundetze-proze-suan. Jadanik, epe laburrerako taktikafinkatzeko asmotan, 1981ean Zestoanospaturiko mintegian, eraketaridagokion garrantzi aparta izangoduen erabakia hartzen da: AEKerakunde bihurtu. Pentsatzen dahonek AEKren alternatiba sendotuegingo duela, koordinazio hutsa(erabaki ez-binkulanteak, taldeenautonomia osoa, etab) gainditzen den

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 13

Page 10: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

neurrian Euskal Herri mailakobeharrezkoa den proiektu bateratu bataurrera atera daitekeela35. Gogoradezagun EKN-Eusko Jaurlaritza etaAEKren arteko negoziaketak ezburutzeak erakundetzearen arazoaairean uzten duela. Eta hau da hainzuzen mintegi honetan eztabaidatu-riko gai nagusia, erakundetze--prozesuan urrats sendoak eman ahalizateko honako arlotan eragiteaproposatzen delarik: AEK bakarraizatea, berdintasuna AEKn (irakasle-goaren soldata zein ikaslegoarenmatrikula), Ikas-elkarteak bultzatu etasortu, ikaslegoa gehitu, didaktikaren“ofentsiba” (barnetegiak, mintza--elkarteak eta euskal tokiak ugaldu,herri euskalduna irakasle izatea lortu,irakaslegoaren hobekuntza iraun-korra), etab.

Urte berean hasten dira 1982anburutuko den erakundea legalizatzekoprozesua, horretarako estatutu batzukegiten direlarik. Asoziazioaren figurabidea aukeratzen da, legala izateko eraerrazena baita; egia esanda, AEKk ezdio aparteko garrantzirik ematen gaihoni eta arazo formal bezala ulertukodu. Dena dela, lurraldetasunarenarazoa36 bezalakoak ez ziren falta;prozesu horren amaiera 1982ko aben-duan iritsiko da Barne-Ministerioarenoniritziarekin37.

Askoz ere garrantzi handiagoaizango du 1984ean Zestoan izandakomintegiak, gero AEKren erakundetzeprozesuan funtsezkoa izango denIratxeko mintegiaren ataria denneurrian. Erakundetzerantz emandakourratsaren balioa azpimarratu ondoren,izan duen eragin baliotsuagatik

(eraketa-maila, azpiegitura, metodolo-giari buruzko aurrerapenak, ...), ez dafalta izandako hutsen inguruko ausnar-keta (ikas-elkarte dinamikatik urrun,eskualde batzuetako desajusteak, ...),ezta HABESEA legeak erakundeanizan ditzakeen (dituen) eragineiburuzkoa ere, “Euskal Herriaberreuskalduntzeko proposatzen denalternatiba bakarra desagertzekoarriskuan jarri duelako”38. Bere izaeraeta alternatibaren arabera barne--azterketa egin ondoren, funtziona-mendurako arau minimoen beharraikusten da, erakunde bezala aurreraegiteko AEKren definizioa eta berealternatibaren zehaztapena derrigorrez-kotzat jotzen delarik.

Laburbilduz, “Euskararen herri--ikaskuntza bidez, nazio osokopertsona nagusiak berreuskalduntzekoerakunde herritarra”39 da AEK, etabere alternatibaren ardatz nagusiakhauexek lirateke: irakaskuntzarenautonomia, gestio demokratikoa, herri--dinamika, lurraldetasuna eta publiko-tasuna40. Beraz, ardatz hauek osatzenduten markoan AEKren erakundetzeanaurre egitera erabakitzen du mintegihonek 41: AEK bat bakarra izateatitularitatearen bidez (“honen helburuazentru edo eskualderen batek ezjokatzea AEK orokorraren lineatikkanpo”42, berdintasuna AEKn (irakas-lego-gorputza sendotu –irakaslegoafinkatu–), profesionaltasunaren ize-nean agerturiko “akademiakeria etasasi-sindikalismoari” aurre eginmilitantzia sendotuz, ikas-elkarteakdinamizatu, alternatiba sendotzekomedio propioak indartu, etab.

Hilabete batzuk geroago, AEKk

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 14

Page 11: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

negoziaketak berrastea eskatzen dioHABEri, honen erantzuna HABESEAlegearen barrutian edo lege-eremuanguztia dela negoziagarri izan zelarik43.AEKk egindako proposamenak honakolau puntuak zituen: helduen alorrekoikaskuntzaren dohaintasuna, AEKnegindako ikaskuntzaren errekonozi-mendu soziala, AEKren agirikoerrekonozimendua eta irakaslegoarenhomologazioa. Lehenengo puntueidagokienez, HABEren erabakia hona-ko hau da: “puntu hauei aurrerabiderikez ematea, orain arte HABEk puntuoninguruan finkatu dituen irizpideei tinkoeutsiaz44; eta irakaslegoari dago-kionez, “AEKk zuzenduriko eskaerakez onartzea eta arbuiatzea”45, inongokontraproposamenik eskaintzen ezduelarik: “HABEk bukatutzat ematendu euskalduntze-alfabetatze mailakoirakaslegoaren homologazioa Ekaina-ren 22ko ebazpenean”. HABErenZuzendari Orokorraren ebazpena duguhau (EHAA, 1984-6-29), non helduenalfabetatze- eta euskalduntze-lanetaneuskaltegi publiko eta pribatuhomologatuetan aritzeko irakasleenprestaketa-frogetarako deialdia egitenden; habilitatze-prozesu baten bidez,orain arte irakasle bezala aritu izan, etalegeak eskatzen duen titulu akademi-korik ez duenaren normalkuntzaakademikoa lortu nahi da. Beraz,HABEk amaitutzat ematen duirakaslegoaren homologazioa. AEK,kontraproposamen baten zain dagoela,jasotako erantzuna erabatekoa da:“HABEren zuzendaritza-batzordehonen iritzia HABESEA legeagaratzen duteneko dekretu, agindu etaebazpenetan duzu, HABEren zuzenda-ritza-batzordeak ez baitzuen zueneanbehar adinbateko argumentu sakonik

aurkitu lehendik erabilitakoak atzerabotatzeko”, hauxe ezartzen delarik:“Euskararen egoera ez dago auzi,liskar eta euskaltzaleen artekoborrokatarako”. Ondorioz, AEKrenbalorazioa guztiz ezkorra da: ez du ezerrekonozimendu politikorik lortu, ezirakaslegoaren homologaziorik, eztadiskriminazioa gainditzeko joeramarkatzerik46.

AEKren egoerak, aurreko urteetakokezka eta arazoak ezin izan baitituahalbideratu eta konpondu, Iratxen1985ean egingo zen mintegiarenpremia sortzen du47. Urtebetelehenago Zestoan izandakoan geroariaurre egiteko erabakiak hartu arren,arazoak larriagotu egingo dira AEKbarruan. Alde batetik HABESEAlegeak eta bere garapenak sortutakoegoerak AEKren ekonomi urritasunaareagotu egingo du, erakundearenbaldintza kaskarrak handituz:“administrazioaren erasoak, ..., gehituegin ziren eta ondorioz dirurik gabeaurkitu zuen AEKk bere burua, batezere ikasturtearen bigarren partean etaAEKko zati handi bat soldatarik jasogabe geratu zen hileetan zehar”48. Eta,bestalde, aipaturiko honen eraginakontutan hartu behar delarik, aurretikere erakunde barruan agertutakojarrera eta ikuspegi desberdinak eranabarmenagoan ageriko dira. Beraz,guzti honi aurre egin ahal izateko,AEKren jokabidea eta estrategia zeinizango den erabakitzeko antolatzen daIratxeko mintegia.

Esan behar da, orain arte mintegiakebatzorganoak ez baziren, egoeraorokorrak harturiko norabideakeraginda, erabakitzaile izatera pasatzen

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 15

Page 12: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

dira. Honek barne-kontraesanen mailaareagotu egingo du; jadanik, 1981koZestoan izandako mintegitik AEKerakunde bihurtzeko erabakia begionez ikusi ez zutenak, burokratizazio-,kontrol- eta zentralizazio-prozesutzatjoz, oso kritiko agertuko dira49.Laburbilduz, bi dira hemen guztizkontrajarriak agertzen diren plantea-menduak: alde batetik, erakundetze--prozesuak “aparatoa” indartu eta,zentzu horretan, erabaki propioakhartzeko ahalmena ahultzen delarik,eskualdeetako eta herrialdeetakoautonomia kolokan jartzen duelapentsatzen dutenak; eta bestetik,Euskal Herri mailako estrategi bateratubaten beharrari aurre egiteko erakundesendo eta bakarraren aldekoak.Azkeneko hau nagusitzen da:“erakundetze-prozesua burutu nazio--ikuspegia galdu gabe”50. Bainasorturiko enfrentamenduak ekiditzekoahaleginek, kontraesanak hain handiakdirenez, porrot egingo dute eta prozesuluze eta traumatikoari eutsi beharizango dio AEKk51.

Nolanahi ere, Zestoan erabakitakobarrura begirako taktikarekin (alterna-tiba sendotu, AEK bat bakarra) aurreraegitea erabakitzen da, titularitatearidagokionez Altsasuko Biltzar Naziona-lak erabakitakoarekin bat eginez:“AEKren barru-antolaketa berreratubehar da, AEK koordinadora hutsaizatetik erakunde bihurtzera pasatuz.HABE legeak eta bere garapenaklarriagotzen dute arazoa, HABErenerregistroan zentruen inskripzioaegiterako AEKren titularitatea, legez-tatzea eta barne-araudia eginda ezbadago zentru bakoitzak bere aldetikegin behar duelako inskripzioa”52

(AEKren barne-araudia Durangonizandako Biltzar Nazionalak onartukodu /84-XII-9).

Estrategi mailan hartutakoerabakiaren funtsa KulturgintzaBidezko Ikaskuntzan aurkituko dugu.Euskal Herria berreuskalduntzekohelburua lortu nahi izanez gero,euskararen irakaskuntzak, hau zentzutradizionalean harturik, ez luke inongoetorkizunik baldin eta euskarak biziduen egoera marginalaren aurreanestrategia globala eratzen ez bada. Hauda, ezin begiak itxi, marginalitaterabultzatzen duen euskarak bizi duenegoera diglosikoaren aurrean; beraz,hau gainditzera zuzenduko denirakaskuntza-mota baten beharradago:”herrian intziditu behar dugudiglosiaren kontra borrokatzeko,bakoitzak euskara ikasi berarentzat etabaita ere herriari aportatzeko”53.Herrian sustraitutako ikaskuntza hau,metodologia, egitura, etab. horretarakomoldatu eta egokitu behar direlarik,“kaleko egoerari begira, diglosiagainditzeko ekintzak sistematikokiegitean oinarritzen da”54; hots,“ikasleak ekintzan oinarritutakosistema honen bidez ikasiko lukeeuskara, diglosia gainditzera laguntzenduen bitartean”55, euskarak jasatenduen egoera marginal horri aurreegiteko partehartzaile aktiboa izanbehar du, ez “ikasle hutsa”, etakulturgile bihurtu, kultur ekintzaksistematikoki burutuz.

Onartutako estrategia KulturBidezko Ikaskuntzari egokituko zaio,ikaskuntza antidiglosikoa AEKrenhurrengo etaparako alternatibarenjokaleku eta ardatz nagusi izango

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 16

Page 13: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

delarik. “Ikaskuntza berri honek,ikaslea diglosiaren kontra aportatzekohelburuaz bultzatzen du herrira etabere dinamikan parte hartzera etaondorioz, hartzera joanda bainogehiago hartzen du emanaz”56; honenabiapuntua, beraz, gizartean intziden-tzia izatean datza, sustraiak herriakbizi duen problematikan dituelarik,ekintzaren bidez gizartean eragina izandezan.

Kulturgintzaren bidea hartzeakaparteko eragina izango du AEK-rengan. Irakaskuntza reglatuak neurrihandi batean klasera mugatu du AEK,nahiz eta eskola eta kalearen artekozubia eraiki nahi (eta batzuetan lortu).Baina orain irakaskuntza guztiahorretan oinarrituko da, ekintzaksistematikoki eginez, klaseetatik ateraeta ahalik eta toki gehienetanintzidituz. Estrategia honek metodolo-gia eta ikerketa alorrean planteamenduberriak eskatzen ditu, baita zerbitzuenugaltzea eta eraberritzea ere. Honeksuposatzen du didaktika-arloakaparteko garrantzia hartuko duela,orain arteko sistema komunikatiboarengainditzeak izugarrizko ahaleginaeskatuko duelarik: kulturgintza ildokoikaskuntza bultzatu, programazio--ardatz orokorrak definitu, horretarakomaterial, dokumentazio, harremanakantolatu, eskualdeetako plangintzen etaekintzen jarraipena, egiten denarentransmisio eta publizitatea, ...) Hainzuzen, horretarako beharrezko direndidaktika-lanek kohesioa izan dezatenEuskal Herriko Didaktika TaldearenBarne Araudia burutzea etaeskualdeetako Didaktika Taldeenosaketa gauzatzea erabakitzen da57,finean, didaktikaren funtzionamendua

bultzatzea erakunde osoa antidiglosiarizuzenduz.

Iratxeko mintegi honetan hartutakoerabaki garrantzitsuenetarikoen arteanhomologazioari dagokiona azpimarratubeharko litzateke (gogoratuHABESEA legearen ondorioz AEKkoeuskaltegi gehienak pribatu librebezala geratu direla eta honek dakarrenekonomi ahalmena murrizteak era-kunde osoaren ahultasunean eragitenduela). Euskal Elkarte Autonomoanahal duten zentru gehienek homolo-gatzea eskatzen da, baina ez zentruhauek diru guztia jasotzeko, erakun-deak, barneko berdintasuna gorpuztuahal izateko, Euskal Herriko zentruguztietan ikasleko-orduko diru--laguntza berdina banatzeko baizik.Era honetan dagoen zatiketa adminis-tratiboari aurre egiten zaio, dirualorrean behinik-behin aukera berdin-tsua emanez zentru guztiei onartutakoKulturgintza Bidezko Ikaskuntzagauza dezaten.

Ondorio gisa edo, esan dezakeguIratxeko mintegiak inflexio-puntuamarkatzen duela AEKren bilakaeran.Hasierako erakundetze publikorantzzuzenduriko saiakeraren neurri batekoporrota izan zen hartatik58, HABErensorreraren eraginez, koordinakunde--izaera gainditzeko urtetako ahaleginenburutzea dugu Iratxen lorturikoerakundetzea. Honek, alfabetatze--euskalduntze erakunde nazional baten(bakarraren) proiektua sendotzea ekarribadu, ezin ahaztu ere prozesu honenordaina ezin dela gutxietsi; hau da,gero azaltzen saiatuko garen erakunde--kanpo eta erakunde-barneko egoera-ren dialektikan ulertu behar den

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 17

Page 14: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

sorturiko mugimenduaren erakundetzeberpolarizatua (lehenengo polarizazioaAEK eta HABEren artekoa da), hots,zatiketak ekarriko duen talde berriensarrera (Euskalerria Berreuskalduntzentaldeak (EB), Elkarlan, Ika).

Bestalde, Iratxeko mintegiak,aurreko zenbait planteamendu gaindi-tzen delarik (metodo estrukturala etafuntzional komunikatiboa), irakas-kuntza-estrategia oso bat planteatukodu, euskararen berreskurapena etanormalizazioa lortzeko egoera diglosi-koa gainditzera zuzenduta dagoenestrategia, hain zuzen AEKrenetorkizunerako ardatz nagusia izangoden kulturgintza, Kultur BidezkoIkaskuntza.

4. Instituzioen kontrola etaautonomiaren auzia

Inflexio-puntu bezala markatudugun Iratxeko mintegiaz geroztik, etazentzu orokor batean besterik ez bada,hiru dira, gure ustez, urte hauetakoardatz nagusiak: alde batetik, Nafa-rroako gobernuak euskara arloan, eta,beraz, helduei dagozkien euskararenirakaskuntzan, garatutako politika;Eusko Jaurlaritzak, bere proiektuabermatzen duen bitartean, AEKrekikoerakutsiko duen negoziaketarakojarrera, bestetik; eta, azkenik, garaiberriko AEKren bilakaeran, aipaturikobi instituzioen politikak zerikusinabarmena izango dutelarik, erakun-dearen sendotzeak sortuko duen krisieta polarizazioa, aparato-autonomiabinomio dialektikoaren itzalpean.

Nafarroari dagokionez, eta historia

laburra eginez59, lehenik eta behin,esan, jadanik 1977an DiputazioakBilboko Hizkuntz Eskola Ofizialarekinplangintza bat egitea onartu zuela,beste hizkuntza batzuen artean euska-rak ere bere txokoa zuelarik. Hurrengourtean erabakiko du Iruñean, HizkuntzEskola Ofizialen modura, NafarroakoHizkuntz Eskola ezartzea. Hau,ofizialtasun propioa lortu arte,Zaragozako Hizkuntz Eskola Ofizialariadskribatuko da akademikoki, egoeraxelebrea sortarazten delarik: Zarago-zan euskara-departamentua ipintzen duMinisterioak. Zer esanik ez, prozesubitxi hau AEK Nafarroan nahikohedaturik dagoela gertatzen da, baina1979tik Diputazioarekin izandakoharremanetatik, joera koordinakundeaerabateko pribatizaziora kondenatzea-rena izan da. AEKk Diputazioarinormalizazio instituzionala lortzekourratsak ematen hastea proposatu zion,baina ez zuen erantzunik jaso. Gero,Euskaltzaindiaren bidez publikotasunalortzeko hainbat saiakera egin bazenere (Diputazio barruen dagoen“Principe de Viana” Instituzioansartzeko proposamena), DiputazioakEuskararen irakaskuntza jendehelduaren artean zabaltzeko Erakundebat sortzeko ahaleginak porrot eginzuen60. Hitz batean: NafarroakoDiputazioak, Hizkuntz eskolabultzatuz, ez du berreuskalduntzerakoinongo urratsik eman, euskararenirakaskuntza beste edozein hizkuntzaarrotzen irakaskuntzaren moduanikusten duelarik, eta ez du alfabetatze--euskalduntzearekiko sentsibilitate--izpirik erakutsi.

“Ley Foral del Vascuence”delakoak (1986-XII-15) euskara arloan

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 18

Page 15: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

Nafarroako Gobernuak ezarritakopolitikak garbi asko erakusten duinstituzio honek duen euskararenberreskurapena lortzeko borondatea.Arautzen duen lurralde desberdinetakobereizketa61, euskararen erabilpenofizialaren aldetik62 zein irakaskuntza-ren aldetik63, ikustea besterik ez dagoulertzeko horrelako marko batek ezduela, inondik inora, berreuskalduntze--plangintza orokor bat bideratzekoahalmenik eskaintzen; aldiz, legehonek ezarritako kontrolak euskararenegoera diglosikoa indartu egingo du.Are gehiago, zera esatera ausartukoginateke: legeak adierazitako balizkointeres kulturalak, euskara bultzatzekointeresak, euskal identitate nazionalapiztuko lukeen edozein alternatibariaurre egiteko nahia estaltzen du.

Gure gaiari dagokionez, helduenirakaskuntza arautuko duen dekretuak(1988-V-19) alfabetatze-euskalduntzelanean ari diren taldeak subentzioa jasoahal izateko sistema ezartzen du.Dekretu honetan, Euskal ElkarteAutonomoan HABESEA legearengarapenean gertatu zen antzera,euskaltegiek bete beharreko baldintzakaraupetzen dira. Kasu honetan ere,irakaslegoari eskatzen zaion titulazioakaparteko garrantzia izango du, AEKk,horren aurrean, kalitatezko irakas-kuntza ziurtatuko lukeen IrakasleEskolaren alternatiba planteatzenduelarik. Asko luzatu gabe, esandaiteke dekretu honek Nafarroa osoanhedatuta dagoen erakunde bakarra,honek bere publikotasun-joera behineta berriro aldarrikatu arren, pribatuaizatera behartzen duela. Horretaz gain,oinarrizkoak diren hainbat gai ez ditukontutan hartzen: ikastaro trinkoak,

negukoak zein udakoak, lurraldeahulenak beharko luketen laguntza etaproiektu bereziak,...

AEKren ustez bi proiektu osodesberdin daude jokoan, eta bi logikaelkartezinak: Berreuskalduntzearenbeharrak markatzen duen logikarenaurrean, neurri administratiboarenbidez, legalkeriaz baliatuz, proiektuhorren aurka doan logika64. Dekretuak,gure ustez, agerian uzten duen helbu-rua ez da euskalduntzea bultzatzeaNafarroan, euskara ikasteko edonorkduen eskubide bati aurre egitekozerbitzu bat araupetzea baizik. Eta hauez dator bat AEKren planteamendua-rekin: euskarak Nafarroan bizi duenegoera larriak eskatzen duen ikuspegizabalak, helduen irakaskuntza kontro-latzeaz gain, norbanakakoa den mailahori, zerbitzu-maila, gainditzeaeskatuko luke Gobernuaren aldetik,euskalduntze-alfabetatze mugimenduaito baino.

Dekretu honen eraginez, AEKbarruan ondorio latzak sortarazikoduelarik, orain arte lortutako neurribateko onarpen ofiziala amaitu egitenda; lehen gertatzen zen ez bezala,“AEKren izena ez da agertzen suben-tzioak banatzeko idazki ofizialetan”65.Era berean, “AEKk hautatutakoarduradun eta ebatzorganoak ez diraonartzen”66; komunikazioak erakun-deari bidali beharrean, Gobernuakzentruei zuzentzen dizkie, lehensubentzioa AEKri ematen bazitzaion,herri erakunde gisa, orain, estatutuaketa eskaturiko Identifikazio Fiskalaizan arren ez du jasotzerik izango.Zentruen goitik beherako kontrolalortzera zuzenduta dagoen politika

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 19

Page 16: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

honek, gero argitzen saiatuko garenizugarrizko eragin kaltegarria izangodu AEKrentzat.

Euskal Elkarte Autonomoaridagokionez, AEKk administra-zioarekin akordio orokor bat lortzekoahaleginak egiten jarraituko du,euskararen egoera diglosikoak akordiohorren beharra duela uste baitu67.Dena dela, ez da hau EEAri begirainteresa izango lukeen akordioa;negoziaketak beste herrialdeetakoegoeran ere eragina izango zukeen:“...xuxentzen gatzaizkizu ordezkatzenduzun instituzioak Ipar Euskal Herrianeuskararen berreskuratzea sustatubehar duela komentziturik”68. AEKrenustez, elkarlanaren beharra azpimarra-tzeko, hizkuntzaren garapena etasegurtasuna bermatzeko funtsezkoakdiren hiru faktore hartu behar dira kon-tutan: biztanle-kopurua, hizkuntzarenerabilpen erreala eta herriaren motiba-zioa piztu ikasteko; eta faktore hauekgorpuzten duten erronkari ezin zaioinstituzioek sorturiko irakaskuntzazerbitzuetatik erantzun herri-mugimen-duan oinarritzen ez badira, honenekimenak behar bezalako fruiturikemango ez duen bezala, berez ezdutelako lan hori burutzeko ahalmenik,laguntza ofizialik gabe.

Irudimenez jokatzera komenikolitzatekeen joko honi ateak itxi dizkioEusko Jaurlaritzak, bere ustezkalitatezko irakaskuntza bermatzekofuntsezkoak diren helduen irakaskun-tzarako baldintzak araupetuko dituenpolitika garatuz, kontrolpean jartzenduelarik, subentzio-iturria baita,HABEren sare publikotik at dagoenalfabetatze-euskalduntze lanean

dagoen gehiengoa (ikus HABESEAlegeak izan duen garapena: euskaltegi--motak, irakaslegoa, homologazioak,diru-laguntzak, titulazioa, ikasketenedukiak, ikuskaritza,...).

Beharbada, administrazioarenjarrera gaindiezina ikusi ondoren,AEKk negoziaketa-mailan egindakoapostu handiena EAJrekin lortutakoakordioan aurki dezakegu69, ustebaitzuen modu honetan Jaurlaritzarairitsiko zen zubia eraikitzerik baze-goela. Akordio honen mamia honakopuntuotan ikus daiteke: AEKkoirakaslegoaren homologazioa hiruurteko epe barruan, amnistia fiskala,akordio bereziak eskualde ahuletan,AEKko irakaslegoaren eskubidehistorikoak, ...

Nolanahi ere, nahiz eta akordiohonen inguruan hitzarmen bat lortzekoasmotan AEK eta HABEren artekoharremanak izan, “legearen logika”suertatzen da garaile. Azkeneko honenfilosofiaren funtsa irakasleen normal-kuntza akademikoan eta euskaltegiguztien homologazioan datza (bestegainontzeko arazoak ondorioalirateke): “belaunaldi eta hamarkadajakin bateko egoerari ateak itxi beharzaizkio, behin-betirako itxi gainera,euskararen irakaskuntzaren kalitatea-ren izenean”70; eta horregatik,kalitatea ziurtatu nahian, heldueneuskalduntze-alfabetatzegintzakoirakaslegoaren titulazio akademikoaarautzearen ardura hartzen duAdministrazioak bere gain. Dakigunez,AEKren ikuspegia beste era batekoada; aipaturiko kalitatea, sortzekoasmoa duen Irakasle Eskolaren eskutiketorriko litzateke, honek ziurtatuko

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 20

Page 17: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

bailuke irakaslegoaren prestaketaegokia, eta ez edozein motatakounibertsitate-agiriak. HABEko ordez-kariek zalantzan jarriko dituzteAEKren ekinbide berriak, ezarritakoarauek erabat baldintzatzen dituz-telarik: “helduen euskalduntze--alfabetatzegintzan planteamenduprofesional, enpresariala behar da” 71,“aurrerabidea ezinezkoa da ekonomiarloan gizartean ohizkoak diren lan-egoerak zaindu eta errespetatzen ezbadira”72. AEKk ez du irizpide hauonartuko, erakunde barnean berelehentasunak ezartzeko ukaezina deneskubidea aldarrikatzen duelarik. Ikusdaitekeenez, irakaskuntzari buruzkoguztiz kontrajarriak, elkartezinak,diren bi ikuspegien aurrean aurkitzengara; batak administrazioaren kontrolaezinbestekotzat jotzen duen bitartean(beste hainbeste kalitatezko irakaskun-tza normalizatu baten oinarriakfinkatzeko), besteak, administrazioe-kiko harremanak arautzen dituztenebazpenak oztopo gertatzen direla ustebaitu –laguntzeko tresna izanbeharrean– benetazko kalitate horiposible egingo lukeen alternatibaaurrerakoia gorpuzteko autonomiaaldarrikatzen duelarik.

Esan bezala, saiakera honek ere ezdu irtenbiderik izango, HABE legeagaratze-prozesuan kokatzen baituadministrazioak akordio batera iristekoaukera bakarra. Itxaropen handia sortuzuen EAJrekin lorturikoa ezertangauzatu ez delarik, egindako hutsakeragin aparta izango du AEKrenbarruan, ez baita gatazka Adminis-trazioaren eta erakundearen artekoharremanetara mugatuko.

Iratxeko mintegian hartutakoerabakiaren ondorioz, AEK erakun-detzea burutzen ahaleginduko da,“erakundetzea berreuskalduntzeprozesuaren garantia delako”73, aipatu-riko Kulturgintza bidezko Ikaskuntzakbehar dituen zerbitzuen sorrerariegokituko zaiolarik (Irakasle Eskola,eskualdeetako didaktika-taldeak, IkasElkartea, berreuskalduntze-linea, ...).Baina ez dira enfrentamenduan bilaka-turiko desberdintasunak eta kontraesa-nak falta izan prozesu honetan; esatebaterako, gero kaleratuak izango direnGipuzkoako arduradunen arteansortutako “Euskalerria Berreuskaldun-tze” izeneko talde paraleloa 74, “Gas-teizko zenbait irakaslek bultzaturik“Adur” izeneko elkarte paralelopribatua”75, edota, AEKren titularita-tea dela eta, Nafarroako euskaltegigarrantzitsu batzuk (Ipes, Malderreka,Bortziri, Arturo Kanpion) EuskalHerriko Batzarrari gai horren ingurukoerabakia berplantea zezan egindakoeskaera76, edo egunkarietan ohiartzunhandia izandako R. Arregi edota G.Aresti euskaltegiek AEK uztekohartutako erabakia.

AEK barruan sorturiko gertakizunhauek guztiz interesgarria den gai batiburuzko hausnarketaren beharrasortarazten dute: euskaltegien auto-nomia. Hemen aipatu ditugu AEKrenerakundetze-prozesuaren aurreanizandako barruko kritikak (burokrati-zazioa, kontrola, zentralizazioa).Hauek areagotu egingo dira partaidebatzuen artean, baina sinplekerialitzateke arrazoia AEKren erakun-detzean bilatu nahi izango bagenusoilik; hau da, lehen genion bezala,erakunde-kanpo eta erakunde-barneko

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 21

Page 18: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

egoeraren dialektikan ulertu behar da.

Alde batetik erakundearekikoatxikimendua proiektuarekiko identi-fikazioan oinarritzen dela diotenak eta,beraz, ondasunen jabegoa, berdintasu-nerako neurriak, etab. kuestionatuzeuskaltegien autonomia aldarrikatzendutenak. Bestalde, erakundetzeak,koordinazioaren gainetik, herri--dinamika areagotzeko duen balioaazpimarratzen dutenak, erakundearensendotzeak guztiz gogorrak direnbaldintzetan alternatibaren gauzatzeaziurtatu baitezake77.

Baina hau ez da erakunde barrukoeztabaida hutsa; izan ere administra-zioen politikek eragiten dute, aipatuditugun arrazoiez gain, erakundetze--prozesuan, AEKn egoera objektibodesberdinak sortarazten dituztelarikeskualde eta euskaltegien artean.Ikusitakoaren arabera, badakigu,Elkarte Autonomoan zein Nafarroan,legeak ezarritako baldintzek baieuskaltegi- bai irakasle-mota desber-dinen aurrean jartzen gaituzte, etabereizketa hau zuzen zuzeneansubentzio-sistemari lotzen zaio. Etahau da, gure ustez, errealitateekonomikoa hain zuzen, printzipioekazalaratzen duten gainetik, dagoenoinarrizko arrazoia. Erakundearenlogikak baldintza egokiagotan egonzitezkeen euskaltegi eta bertakoirakasleen aurrean lehentasuna emangodio, erakunde barruko berdintasunarenhelburua aldarrikatuz, eskualde edotaeuskaltegi ahulen beharrei erantzunbehar izateari (baita erakundearenbeharrei ere –didaktika arloko antola-keta, irakaslegoaren prestakuntza, ..–) .Autonomiaren logikak, aldiz, erakun-

dearen eraginkortasunak sortzen duenekonomi mailako zentralizazioa zeinzentruen kontrolaren aurka, taldebakoitzaren gestio ekonomiko propioaeta zentruen jabetza aldarrikatuko du.

Horrela, adibidez, eta lehen aipatudugun Nafarroako subentzio-siste-maren ezarketaren inguruan, nahiz etaherrialdeko batzarrak hartutakoerabakia bestelakoa izan, lehendik ere78 titularitateari buruz kontrako iritzia,baita erakundetze-prozesuari buruzkoaere79 adierazi zuten euskaltegiekGobernuak eskaturiko zentru bakoitza-ren Identifikazio Fiskala (IFZ)aurkeztuko dute, erabakia ekonomigestio autonomoan oinarritzen delarik.Ondorioz, ahaztu gabe Nafarroakobatzarrak erabakitakoa errespetatuzutenak gobernuaren subentziorik gabegeratu zirela80 -honek sortzen duenegoera larria konturan harturik, diru--arazo zuzenagatik zein AEKrenonarpen ofizialaren aldetik-, erakun-dearen aldeko eta koordinakundearenaldekoen arteko eztabaida lehertuko daEuskal Herriko Batzar NazionalakNafarroakoak zentru horiek kanpora-tzeko hartutako erabakia berretsiegiten duenean81. Euskaltegi horiek,antzeko arrazoiengatik (autonomiarendefentsagatik) AEKtik kanpo geratukodiren Arabako beste batzuekin bateraIkastari (IKA) koordinakunde berriasortuko dute.

AEKk, erakundetzearen garapena,lan-kapazidade handia eman dionneurrian -Euskal Herri osoanberreuskalduntze-prozesua zabaltzeko,euskararen aldeko kontzientziapizteko, barneko zerbitzuak egokigaratzeko, ...-, oso garrantzitsua dela

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 22

Page 19: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

pentsatzeaz gain, sorturiko disfuntzio,gatazka eta arazoen ingurukohausnarketa burutuko du82. Ondorioz,oinarrizko antolakuntza eta nazio--mailako dinamikaren arteko orekatze--prozesu bati ekiten zaio, erakundeaAEKide guztien inplikazioa eta partehartzea bultzatu beharrari egokitukozaiolarik, dinamika herritarrean etagestio demokratikoan oinarriturikoherri-ikaskuntzan, kulturgintzansakontzeko, Euskal Herri osokoerakundearen balioa azpimarratuz,berreuskalduntze-prozesuan dihardutentalde guztien elkarlana beharrezkotzatjotzen delarik ere.

Izan ere, eta hemen aztertzen saiatugaren ingurunean kokaturik (nahiz etahorrelako lan batek ezartzen dituenmugak ukaezinezko garrantzia izanduten talde batzuei buruz aritzeaeragotzi), alfabetatze-euskalduntzemugimenduaren bilakaerak, institu-

zioen zein mugimenduaren berarenardatz nagusia izan den -den- AEKreneraginez, panoramika berri batenaurrean jartzen gaitu. Horra hor,oraingo egoeraz ohar gaitezen,aurkitzen dugun berreuskalduntze--lanetan diharduten talde etaerakundeen zerrenda zabala: EuskalElkarte Autonomoan administrazioakbultzaturiko Udal Euskaltegien sarea,Labayru, Maizpide, Elkarlan, Euska-lerria Berreuskalduntzen taldeak, IKAedota AEK bera, garrantzitsueneta-rikoak aipatu arren. Egoera honek,gure ustez, zera eskatzen du: berreus-kalduntzera zuzenduriko helduenirakaskuntzaren mundua berrantolatubeharko litzateke elkarlanerako bideberriak urratuz, euskararen berreskura-pena helburutzat harturik honeninguruan dabiltzan talde eta erakun-deen koordinazio gune baliogarriaEKBk eskaintzen duena izandaitekelarik.

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 23

Page 20: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

Oharrak

1 “AEKren Irakaskuntz Alternatiba”. AEKko Artxiboa. Bilbo.2 “La verdad acerca de la planificación de las instituciones oficiales sobre la

reeuskaldunización y alfabetización de adultos en las provincias vascongadas”.1982. AEKko Artxiboa. Donostia.

3 Titulorik gabeko dokumentua. 1982, 8-9. AEKko Artxiboa. Bilbo.4 Ibid., 9.5 “AEKren Irakaskuntza Alternatiba (1981-82)”. 1981. AEKko Artxiboa. Bilbo.6 “Euskal Eskolak. Nora Goaz?”. 1980. AEKko Artxiboa. Bilbo.7 “TXEPETX” (1981): El espacio simbólico. Eusko Ikaskuntza.8 “Irakaskuntzarako bitartekoak”. AEKko Artxiboa. Bilbo.9 “AEKren Irakaskuntz Aternatiba”, 12. AEKko Atxiboa. Bilbo.

10 Izenik gabeko dokumentua. 1982, 55. AEKko Artxiboa. Bilbo.11 “AEK eta Euskara Irakaskuntza Publikoa”. 1982. AEKko Artxiboa. Bilbo.12 Izenik gabeko dokumentua. 1982, 60-61. AEKko Artxiboa. Bilbo.13 “82-83 Ikasturteko Informea”. 1983, 3. AEKko Artxiboa. Bilbo.14 HABESEA legea, I idazpurua.15 Ibid., II idazpurua.16 Ibid., III idazpurua.17 Ibid., IV idazpurua.18 Ibid., bigarren atala, g.19 Ibid., “HABEren Eraentza Sailak”.20 Ibid., III idazpurua.21 Ibid., III idazpurua, 13. atala.22 Ibid., III idazpurua, 16. atala, a.23 Ibid., III idazpurua, 16. atala, b.24 Ikus legearen V atala.25 Ibid., 8. atala.26 “Altsasuko Biltzar Nazionala (1984-I-22)”. 1984, 3. AEKko Artxiboa. Bilbo.27 HABESEA legea, III idazpurua, 7. atala.28 Ibid., 15. atala.29 “Altsasuko Biltzar Nazionala (1984-I-22)”. 1984, 3. AEKko Artxiboa. Bilbo.30 “HABE legea eta bere desarroiloaren historia”. 1984, 4. AEKko Artxiboa.

Bilbo.31 “Zestoako Mintegia. 1984.eko irailak 7-8-9”. 1984, 3-4. AEKko Artxiboa.

Bilbo.32 “Altsasuko Biltzar Nazionala”. 1984, 4. AEKko Artxiboa. Bilbo.33 “HABE legea eta bere desarroiloaren historia”. 1984, 4. AEKko Artxiboa.

Bilbo.34 “HABESEA legeari AEKk egindako enmendakinak”. AEKko Artxiboa. Bilbo.35 “Zestoako Mintegia”. 1981. AEKko Artxiboa. Donostia.

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 24

Page 21: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

36 Barne-Ministerioak AEKri igorritako idazkia; 1982-V-14. AEKko Artxiboa.Bilbo.

37 Barne-Ministerioak AEKri igorritako idazkia; 1982-XII-2. AEKko Artxiboa.Bilbo.

38 “Zestoako Mintegia. 1984.eko irailak 7-8-9”. 1984, 12. AEKko Artxiboa.Bilbo.

39 Zestoako Mintegian onartutako txostena.( “A txostena”). 1984, 5. AEKkoArtxiboa. Bilbo.

40 Ibid., 12-16.41 “Zestoako Mintegia. 1984.eko irailak 7-8-9”. 1984. AEKko Artxiboa. Bilbo.42 “AEKren barne-araudia, legeztatzea eta titularitateari buruz (laburpentxoa)”.

1986, 1. AEKko Artxiboa. Bilbo.43 “AEKren eskaria kultur Sailburu berriari”. 1985, 10. AEKko Artxiboa. Bilbo.44 HABEk AEKri igorritako idazkia. (1984-XI-19).45 HABEk AEKri igorritako idazkia (1984-X-22).46 “84-85 ikasturteko balantzea”. 1985. AEKko Artxiboa. Bilbo.47 “85-86 ikasturteko balantzea”. 1986. AEKko Artxiboa. Bilbo.48 Ibid., 1.49 “Iratxeko Mintegia. Aktak”. 1985. AEKko Artxiboa. Bilbo.50 Ibid., 50.51 Dossierra. 1991. AEKko Artxiboa. Donostia.52 “AEKren barne-araudia, legeztatzea eta titularitateati buruz”. 1986, 1. AEKko

Artxiboa. Bilbo.53 “Iratxeko Mintegia. Aktak”. 1985, 19. AEKko Artxiboa. Bilbo.54 DIAZ, E. (1981): “Alfabetatze Batzordea. Sorrera eta bilakaera”. Ele, 8.zk.,

81.55 Ibid.56 “Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK)”. 1985, 8. Iruñeko

euskararen aldeko mugimenduaren topaketak.57 “Iratxeko Mintegia. Aktak”. 1985, 51. AEKko Artxiboa. Bilbo.58 “AEKren Birreraketarako aurreproiektua”. 1980. AEKko Artxiboa. Bilbo.59 “Nafarroako Hizkuntz Eskola”. 1985. Iruineko euskararen aldeko

mugimenduaren topaketak. 60 Ibid.61 “Ley Foral del Vascuence” (18/1986-XII-15), Disposiciones Generales, art.5.62 Ibid., Titulo 1.63 Ibid., Titulo 2.64 Izenik gabeko dokumentua. 1988. AEKko Artxiboa. Bilbo.65 Ibid., 5. 66 Ibid.67 “AEK eta administrazioaren arteko harremanak”. AEKko Artxiboa. Bilbo.68 Iparraldeko AEKk Kultur Sail Buruari igorritako idazkia; 1985-II-15. AEKko

Artxiboa. Donostia.69 “EAJ-AEKren arteko ituna”. 1988. AEKko Artxiboa. Bilbo.

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 25

Page 22: HELDUEN ALFABETATZE- -EUSKALDUNTZEA ...euskararen normalkuntza bideratuko lukeen plangintza baten falta, gatazkaz blai aurkitzen dugun giroa, etab. Artikulu honen helburua, hain zuzen,

70 HABEren Zuzendari Orokorrak AEKri igorritako gutuna non bi erakundeakegindako bilera-agiriak hartzen diren. 1988, 2. AEKko Artxiboa. Bilbo.

71 Ibid., 4.72 Ibid., 5.73 “85-86 ikasturterako Plangintza proposamena”. 1985, 8. AEKko Artxiboa.

Bilbo.74 Dossierra. 1991, 10. AEKko Artxiboa. Donostia.75 Ibid., 11.76 Barne erabilpenerako dokumentua. 1986. AEKko Artxiboa. Bilbo.77 “Aiegiko Mintegia”. 1988. AEKko Artxiboa. Bilbo.78 Barne erabilpenerako dokumentua. 1986. AEKko Artxiboa. Bilbo.79 “Aiegiko Mintegia”. 1988. AEKko Artxiboa. Bilbo.80 DIAZ, op.cit., 87.81 “Berriozarreko Batzar Nazionala”. 1989. AEKko Artxiboa. Bilbo.82 “Aiegiko Mintegia (VII mintegia”. 1990. AEKko Artxiboa. Bilbo.

UZTARO, 9 - 1993, 5 - 26 26