Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru...

16

Transcript of Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru...

Page 1: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere
Page 2: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

2

235 zenb. 2018ko urria

Gure herriaren etorkizunazkezkatzeko hamaika arrazoi

� Egilea: Xabier Letona

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.718. zenbakiarekin banatua, 2018ko urriaren 28an)

Azala: Joseba Larratxe · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Zeinda

EuskalHerriarenosasunegoera?Galderapotoloegiak egiteakekar dezake bideaneskuak harrapatzea.Arrisku hori bazegoen lanhonetan, eta saihesteko, azken boladankezkari heldu dioten hiru aktorerengana jo dugu.Eneko Bidegainek Lurraldea eta Herria liburua idatziberri du. Beatriz Akizu Eusko Ikaskuntzarenmagaletik ari da jorratzen gaia; mendeurrena delaeta, erakundeak Euskal Herriko lurralde(ar)en liburuberdea idatzi du, liburu zuriaren atariko. Josu AmezagakEuskal Herriko komunikazio espazioa aztertu du. Eta Aman Komunaktaldearentzat euskal komunitate sendoa zer den azaldu digu Joseba Alvarezek.

UNAI FDEZ. DE BETOÑO

Page 3: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

Duela 40 urte erakundetu ziren EAE eta NafarroaHegoaldean. 40 urte hauetan Euskal Herriaren iru-dia indartu egin da ala ahuldu?

Kezka hori nuelako hasi nintzen liburuarekin. Ins-tituzionalizazioen indartzearekin batera ahulduegin da Euskal Herriaren irudia, bereziki azken15-20 urteetan. Lehenbiziko 20 urteetan mugi-mendu abertzalean oso kritikatua zen zatiketahori, ez zuen zilegitasunik. Autonomiaren espaziohoriek indartu ahala, Eusko Jaurlaritzak beregana-tu du Euskal Herriaren iruditeria kanpora begira.Eskola liburuetan ere islatzen da, eguraldi mape-tan, estatistiketan eta beste gauza askotan.

Eta lehenengo 20 urteetan zergatik zen sendoa-goa?

Sektore espainolistek eta EAJren munduakonartzen zuen zatiketa, baina oposizio handiazuen; gerora hori desagertu egin da eta onarpe-na zabalagoa da. Hainbat gauza izan daitezke.80ko hamarkadan Euskal Herriko mapa erres-petatzen zen gutxi gora-behera, El Diario Vasco-tik El Mundo-ra. 2000tik aurrera desagertu zenhori.

Euskal Herriko lurraldeak elkarri bizkarra ematenbizi direla diozu. Zergatik?

3

Euskal Herriaren egoera / Elkarrizketa

HEIDI OTADUY

“Balia ditzagun egituraautonomikoak Euskal Herriaindartzeko eta ez ahultzeko”

ENEKO BIDEGAINMondragon Unibertsitateko irakaslea

Eneko Bidegain (Baiona, 1975)Debagoienan ari da irakasle.

1995etik 1999ra Berria-n aritu zenkazetari. Lurraldea eta herria. Zazpiak bat.Atzo, gaur eta bihar liburua argitaratu duaurten. Euskal Herriko hiru eremuadministratiboen garapenak gureherriaren izaera ahultzen duela deritzo.Bere ustez, lurraldeen arteko loturaksendotzeko, ezinbestekoa daegunerokoan herritarren etaerakundeen arteko harremanak etaekimenak areagotzea.

Page 4: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

Eguneroko bizitzako kontu askotan gertatzenda: gai administratiboetan, osasungintzan, ban-kuekin… Europar Batasunean gaude baina zati-keta administratiboak asko eragiten du. Oztopohoriek bereziki nabaritzen dituzte muga ondoanbizi diren pertsonek, alde batean lan eta besteanbizi direlako, adibidez.

Horrez gain, irudipen hori dut ikasleekin ere;bizkaitarrei, adibidez, gero eta urrunago egitenzaie Nafarroa Garaia edo Ipar Euskal Herria.Oro har, herritarren arteko harremanak txikitzenari dira. Lehen bazen joera bat joateko Lapurdi-ra, orain ez horrenbeste, badirudi frankismoanbaino beldur gehiago dagoela muga pasatzeko.

Orduan, zatiketa administratiboek banatzen bagai-tuzte, hobeto geundeke egitura autonomikorikgabe?

Gure ideala Euskal Herriaren batasuna bada,balia ditzagun egitura autonomikoak batasunabultzatzeko eta ez zatitzeko. Ez dadila izan tarte-ka prentsaren aurrean egiten den sinadura ekital-di bat, zerbait iraunkorragoa baino. EAEko egi-tura askok –adibidez Eustatek– funtzionatzendute EAE Euskal Herria balitz bezala, Ipar Eus-kal Herria eta Nafarroa ahaztuz, eta hori bestesektore askotara kutsatzen da. “Euskal errepi-deetan 57 lagun hil dira aurten” irakurtzen duzu-nean, galdera berez dator: zer dira euskal errepi-deak? Zertan ari da Eusko Jaurlaritza BasqueCountry marka erabiltzen duenean Araba, Bizkaiaeta Gipuzkoa promozionatzeko?

Agenda politikoan ere independentziarenaldarrikapena EAEra ari da mugatzen gero etagehiago: “Beste lurraldeek egin dezatela berenerritmoan eta guk gurean”. Horrek ematen ditbeldurra. Egia esan, orain ez dut ikusten indartsumugimendu indepententista EAEn. Batek daki,agian 50 urtera Nafarroa Garaian da indartsuago.Azkenean galdera zera da, EAEk bakarrik egin-go balu independentziarantz, horrek lagundukoluke beste eremuetan independentismoa indar-tzen ala, orain bezala, urruntzeko joerak indar-tzen jarraituko luke? Poz handia hartuko nukeoker egongo banintz.

Dena handira jokatzeak ere kezkatzen zaitu. Adibi-de gisa aipatzen duzu azken urteetan apustu guz-tia erabakitzeko eskubidean egin dela. Azaldudezakezu zer esan nahi duzun?

Hasteko, estrategia hori pentsatua dago banaketaadministratiboaren arabera. Orain agenda politi-koan dago EAEko estatusean erabakitzeko esku-bidea sartzeko aukera, baina gai hori hor bukatzenda. Gauza asko esan daitezke Lizarra-Garazikogaraiaz, baina niri ilusio handia egin zidan, oinarri-tzen zelako gauzak egitean, euskal herritar guztienartean edo euskal lurralde osoa kontuan hartuta.Handik sortu ziren Udalbiltza eta Gaindegia, esatebatera. Han bazen ideia nagusi bat: gauza zeha-tzak eginez egiten dugu herri bat.

4

235 zenb. 2018ko urria

“Ez dut ikusten herria oso kezkatutaEuskal Herriaren gaiarekin.Instituzioak ere ez. Eta diputazioeibegiratzen badiegu, ikusiko dugunola ari den handitzen ikaragarriprobintzialismoa”

“Azkenean galdera zera da, EAEkbakarrik egingo baluindependentziarantz, horreklagunduko luke beste eremuetanindependentismoa indartzen ala,orain bezala, urruntzeko joerakindartzen jarraituko luke?”

Page 5: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

EAEren erabakitzeko eskubidea gauzatukobalitz ere ez luke bermatuko Euskal Herri osoankohesioa bultzatzea. Ez dut hainbeste esperan-tzarik politika profesional eta instituzionalean,egunkarietako azal gutxiagoren bila joan beharkolitzateke. Askoz emankorrago ikusten dut azpikopolitika, elkarteen, erakundeen, jende xeheareneguneroko lana.

Baina ikuspegi demokratiko batetik, herri bateknola adierazi dezake zer nahi duen, bere etorkizu-naz erabakitzeko eskubidearekin ez bada?

Niretzat Euskal Herria, Katalunia bezala, legezkanpo da Espainia eta Frantziaren parte; berenegoera zapalkuntzaren emaitza da eta zapalkun-tzak jarraitzen du. Zapalkuntza horren ondorioz,administrazioarekin, komunikabideekin, kultura-rekin, poliziarekin… horrekin guztiarekin gizartebat egin dute. Beraz, gauza bat da gizartea eta bes-tea herria. Espainiak onartuko balu bere barruannazioak direla eta hauek askatasunerako eskubideadutela, onartu beharko luke zuzenkontra daudelamenpe eta, beraz, independentzia onartu beharkolieke; eta behin herria aske denean, erabaki dezakenahi duena, Espainiarekin batu ala ez. Bainazapaltzailearen menpe gauden bitartean, nekezerabaki ahal izango dugu ezer. Egungo zapalkun-tza baldintzetan bozketa hori izango balitz ere, ezlitzateke ez bidezkoa ez demokratikoa.

Ari zara esaten, “ez jarri indarrik estatus kontue-tan, egunerokotasunean baizik”, baina biak ezdaude kontrajarriak.

Ez ditugu indarrak soberan, eta indarrak bateanedo bestean jartzen dira. Begiratu LaborantzaGanbera, ikastolak edo beste hainbat proiektu.Balio izan dute euren eremuak garatzeko, bainabaita jende asko erakartzeko eta helburuak sozia-lizatzeko ere.

Sektore politiko batek inoiz onartu ez duenzatiketa onartzen bada –baita erabaki eskubidea-rekin ere–, indartu dezakegu autonomismoa

baina ez independentismoa. Herri gisa aurrera-tzeko batuta edo koordinatuta egin behar da,baina giza kate bat egiten bada Donostia-Bilbo-Gasteiz lotuko dituena, horrekin herri ikuspegiaahuldu egiten da. Arabarra, zuberotarra eta nafa-rra elkarrekin lanean ari direnean, herri gisa dago-en zatiketa argiago bistaratzen eta gainditzen da.Hori kentzen badugu ez da herri ikuspegia gara-tzen eta herri ikuspegiaren garapen faltatik ez daindependentismoa indartuko. Lapurtarrekin edonafarrekin lan egitearen ekarpena da herri kon-tzientzia sendoago bat edukitzea, eta hortik erra-zago egin daiteke independentismoaren bidean.

Lurraldeen arteko loturak areagotzeko ekimen etaideia ugari aipatzen dituzu liburuan. Aipa ditzakezuhorietako batzuk?

Batzuk zailak dira, beste batzuk egin ezinak unehonetan… Egingarrienak herri ekimenetik edo

5

Euskal Herriaren egoera / Elkarrizketa

“Baina zapalduaren menpe gaudenbitartean, nekez erabaki ahal izangodugu ezer. Egungo zapalkuntzabaldintzetan bozketa hori izangobalitz ere, ez litzateke ez bidezkoa ezdemokratikoa”

“Gauza asko esan daitezke Lizarra-Garaziko garaiaz, baina niri ilusiohandia egin zidan, oinarritzen zelakogauzak egitean, euskal herritarguztien artean edo euskal lurraldeosoa kontuan hartuta”

Page 6: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

instituzio txikietatik bultzatutakoak dira, oztopolegal eta instituzional gutxien izango dituztenak,udalak, euskal kazetari asko dago gauza asko egi-teko, gure festei buruzko gogoetaren bat, herrielkarteetatik topaguneak sortzea…

Ipar Euskal Herriko kultura politikoa asko aipatzenari da orain Hego Euskal Herrian. Zer ikasi behardu Hegoaldeak Iparraldetik?

Hego Euskal Herrian gauza batzuk oraindik ezdira posible talka politiko oso gogorra egon dela-ko: hildako asko dago, mehatxatuak, torturatuak,presoak… Horrek guztiak askoz zailagoa egitendu Ipar Euskal Herrian izan den elkarrizketa.Adostasun zabalak ekartzen du ados jartzeaelkartzen gaituen oinarri komun txikienean.Adostasun oso zabaletik nekez egin daitezkeurrats handirik. EAEren estatusaren gaian, adibi-dez, adostasun zabalen izenean EH Bildu eta PPados jartzea lortzen baduzu, bateren batek seku-

lako amore ematea egin beharko luke. Hala ere,Ipar Euskal Herriko politikak badu gauza on bat,azken 50 urteetan gutxienez harreman politikoakmodu zibilizatuan egiten direla. Adi baina, irudifaltsu bat ere sortzen da: harreman molde horre-tan nork galtzen du gehien? Max Brisson aber-tzaleen oso laguna da, baina irmoki azpimarra-tzen du Ipar Euskal Herria Frantzia dela eta kito.

Gu hemen ari gara kalaka, baina gizartean ba al daEuskal Herriari buruzko kezkarik kalean, erakun-deetan, instituzioetan?

Euskal Herriko gizartearen arazoetako bat da,eta bereziki mundu abertzalean, ekonomikokinahiko eroso bizi dela. Jende asko nahiko ondobizi da, edo ustez nahiko ondo, asko direlakohipotekatuak etxebizitzagatik edo kontsumo ohi-turengatik… Jende askok bere burua bakarrikikusten du, eta herriaren ikuspegia lausotu ahala,kezka hau ere lausotzen da. Kulturalki estatuenereduak indar handia duen bitartean, kezka horilausoagoa izango da. Elkarren arteko zubiakgaratzen ez badira, harremanak ahultzen dira…Ez dut ikusten herria oso kezkatuta gai honekin.Instituzioak ere ez. Eta diputazioei begiratzenbadiegu, ikusiko dugu nola ari den handitzen ika-ragarri probintzialismoa: diru-laguntzekin,garraioarekin… Euskal Herriko klabean gehienari direnak Euskal Herri mailako ikuspegia dute-nak dira, eta batez ere euskalgintza.

Eusko Ikaskuntzan Euskal Herriar lurralde(ar)enLiburu Berdea prestatu dute eta Liburu Zuriarenoinarriak ere jartzen ari dira. Zer iritzi duzu?

Erakunde nazionala den heinean, Euskal Herria-ren lurraldetasunaren alde lan egitea dagokio.Eta hori ongi iruditzen zait. Liburu Berdea ira-kurri nuen, eta badaude gogoeta interesgarriak.Orain Liburu Zuriaren zain nago. Zalantza sor-tzen zait “Euskal lurraldeak” izendapenarekin,ez baita argi zertaz ari garen “lurraldeak” aipa-tzean, eta Euskal Herriak, berez, lurralde bakarrabaitu. �

6

235 zenb. 2018ko urria

“Ez dut hainbeste esperantzarikpolitika profesional etainstituzionalean, askoz emankorragoikusten dut azpiko politika, elkarteen,erakundeen, jende xeheareneguneroko lana”

“Herri gisa aurreratzeko batuta edokoordinatuta egin behar da, bainagiza kate bat egiten bada Donostia-Bilbo-Gasteiz lotuko dituena,horrekin herri ikuspegia ahulduegiten da”

Page 7: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

7

Euskal Herriaren egoera / Elkarrizketa

“Gure lehen kezka da EuskalHerriaren iraunkortasuna XXI.mendean”

BEA AKIZUEusko Ikaskuntzako kidea

Bea Akizuk (Soraluze, 1969) EuskoIkaskuntzako bi eremu koordinatzen

ditu, sozio-politika bata, eta gizartea etaaniztasuna bestea. Antropologoaformazioz, irakaskuntza, musika etaartean ere jardun du hainbat urtez.Erakundeko gainerako kideak bezalaEusko Ikaskuntzaren mendeurreneanburu-belarri dabil, besteak beste EuskalHerriko Lurralde(ar)en Liburu Berdea-rengauzatzean. Liburu berde batek gai batiburuz askoren artean egindakohausnarketa biltzen du eta sarri liburuzuriaren atarikoa da, kasu honetan bezala.

Euskal Herriko Lurralde(ar)en Liburu Berdea egindu Eusko Ikaskuntzak. Zergatik?

Duela ehun urte antzeko erronka izan genuen,herri honek bere baitatik egin beharreko haus-narketan laguntzea etorkizun berri bat irudika-tzeko. Orduan, oraindik jorratu gabeko bideakirudikatu behar ziren. Gaur, galdera berari eran-tzun beharrean gaude, baina egoera konplexuagobatetik. Gizarte zibil oso aktibatua dugu, ezagu-tza gune desberdin eta askotan dago, euskallurraldeak erakundetuta daude… Konplexutasunhoni erantzuteko, gure etorkizuna erabakitzekomodu berritzailean erantzutea dagokigu.

Euskal lurraldeen kohesioa eta elkarkidetzaardatz hartuta, 2014an hasi ginen askoren arte-ko hausnarketa honekin. Hasieratik argi genuenlogika gehigarria eta integratzailea aplikatubehar genuela, lankidetzan oinarritutako bideaireki; begirada poliedrikoa jaso, ezagutza akade-mikoa eta praxitik datozen ezagutzak bildu.hasi ginen Liburu Berdearen oinarriak jartzen.

Duela 100 urte Euskal Herriko lau diputazioetatiketorri zitzaion enkargua Eusko Ikaskuntzari. Orainnondik datorkio bultzada?

Eusko Ikaskuntzaren sorrera orduko elite sozia-

XABIER LETONA

Page 8: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

lak, politikoak eta kulturalak bultzatu zuen laudiputazioen babesa eta zaintzarekin batera.Eusko Ikaskuntzaren kapitala pertsonak dira etaerakundeekin duen lotura. EIren potentzialitate-rik handiena da pertsona desberdinen artekosolaserako esparruak eraikitzeko ahalmena etaduen lurraldetasuna izaera –lurralde guztietanondo kokatua dago eta begirunez hartzen da his-torian egin duen lanagatik–. Liburu Berdeanikuspegi desberdinak metatu ditugu hainbatesparruren bueltan. Pertsonetan oinarrituta, era-gile eta erakundeen arteko konfiantza kateakbideratzean dago gure arrakasta.

Beraz, Euskal Herriko esparru sozio-politiko etakultural ugarietako pertsonak daude lanean LiburuBerdean.

Halako hausnarketetara datozen lehenak diraEuskal Herria subjektu gisa hartzen dituztensektoreak. Geruza gehiagotara zabaldu behardugu, baina ari gara apurka. Askotariko fosiliza-zioei egin behar diegu aurre; politika egiteko era,ezagutza sortzeko eta zabaltzeko era… askorenartean ekin behar diogu gure etorkizunari, deli-berazio esparru estrategiko berritzaileak sortuzeta taktikak beste eszenatokietan landuz.

Garrantzitsua da baita ere lurralde guztiennarratiba biltzea. Askotan hitz egiten dugu Eus-kal Herriaz, baina bizkaitarrismotik edo EAE-zentrismotik. Bakoitzak bere nortasuna du etaguztien artean elkar aberasten dugu.

Liburu Berdearen helburuetako bat da lurraldearendemokratizazioan sakontzea. Non dira horretarakoklabeak?

Herritarren ahalduntze politikoa, deliberazioa,berdintasuna, bermea, behetik gorako erabaki-mena… Demokratizazioan oinarritutako gober-nantza eredu berria sortzeko, herritarrek jarrerademokratizatzaileak sustatzeko, gizarte zibilaketa erakundeek egin behar dituzte euren delibe-razio prozesuak, denon artean trukatzeko eta eli-katzeko. Inteligentzia kolektiboa aktibatukoduen prozesu sakonaren aldeko apustua eginbeharrean gaude.

Liburuaren sarreran deigarria egin zait honi guztia-ri erreferentzia egiten dion puntua hasiera sama-rrean egon beharrean 21. puntuan dagoela, Herri-tartasuna izenburupean.

Ordenak ez du garrantzirik lan honetan, osagaieta ikuspuntu oinarrizkoenak biltzea da inpor-tanteena. Lau poltsa nagusi ditugu. Poltsa bat danortasun anitzeko gure jendartea: zer gara eta zernahi dugu izan? Nola eraiki proiektu partekatubat? Nola sendotu herritartasuna? Beste batlurraldea eta lurra: nolako harremana nahi dugubeste lurraldeekin, nola trinkotu harremanak?Hirugarren bat sozio-ekonomia da: sortu-banatuhorretan, zer eta nola? Ze ongizate eredua behardugu? Eta laugarren bat demokratizazioan oina-rritutako gobernantza da: zer harreman nahidugu estatuekin? Europarekin? Zer nolakodemokratizazio prozesuak behar ditugu aktibatuglobalizazio prozesuari eusteko?

Eta honetan guztian ba al dago kezkarik EuskalHerriaren ideiaz? Euskal Herria indartzen edo ahul-tzen ari ote den?

Bai, gure prozesua 2014an Iruñean, Baionan etaDurangon gauzatutako dinamika parte-hartzai-lean oinarritzen da. Orduan bildutako eragileeketa herritarrek identifikatu zituzten erantzunbeharreko kezkak eta erronkak. Lehen kezka zen

8

235 zenb. 2018ko urria

“Gobernantza demokratikoa, ongizateeredua, aniztasuna eta euskararenalorrean, adibidez, agendakonprometituak sortuko dira,arkitektura eta bide-orri batekin”

Page 9: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

Euskal Herriaren iraunkortasuna XXI. mendeaneta hori sostengatzeko adarrak: sozio-ekonomia,sozio-politika, euskara eta errealitate sozio-kultu-rala. Beti geroa eraikitzeari begira.

Hego Euskal Herria frankismotik atera zenean erehori zen kezka nagusietako bat. Orduan abiatuziren Gernikako Estatua eta Foru Hobekuntza. 40urtetan behar bezala baliatu dira tresna horiekEuskal Herriaren errealitatea sendotzeko?

Horren inguruan hainbat iritzi egon daitezke.Tresna horiek eman dizkigute gure autogobernu-rako bide bat Hegoaldean, aurrerapauso handiakeman dira eta oraindik badute potentzialitatehandia. Baina, orduan egin zen bezala, orain ereposible ote dugu beste aurrerapauso bat eman?XXI. Mendeak planteatzen dizkigun erronkeierantzuteko, gero eta beharrezkoagoa ikusten daeredu eta marko berrien premia. Batez ere demo-kratizazioari begira eta, honetan, gakoak diraherritarren borondatea errespetatzea eta lurraldebakoitzaren erritmoa kontuan hartzea. Esatebaterako, Europari begira, berau egituratzekoprintzipioak herritarrak eta herriak ziren, bainagero estatuen eta merkatuen Europan bilakatuda. Beraz, erakutsi diezaiokegu Europari hasiera-ko printzipioetan oinarritutako beste harremanmota bat posible dela?

Euskal Herrian askok pentsatzen du lurralde admi-nistratiboen zatiketa horrek ekarri duela bakoitzaberean zentratzea eta ikuspegi orokorra galtzea.

Kezka hori ere atera da. Sektorekako hainbatharreman badira, baina gero ez dugu ahalmenik–gure beldurrak ere hor daude– beste erabatekolotuneak sortu eta hainbat esparru trinkotzeko.Hainbat klusterretan badira loturak, euskalgin-tzan ere bai… baina dugun kultura politikoak ezdigu lagatzen pentsatzen maila instituzionaleanere beste modu batera aritu daitekeenik. Horre-gatik ematen diogu indarra gizarte zibilari, herri-tarrak, erakundeak eta akademia herri proiektuklabean aktibatzeari.

Komunikazioaren esparrua gaur egun giltzarritzatjotzen da herri baten nortasun osagaiak eraikitze-ko. LARRUN honetan Josu Amezagak dioenez, ezdago nazio komunikazio espaziorik Euskal Herrian.Oso ahulak gara alde horretatik.

Hala da, bai. Komunikazio sistema sendo batgakoa da elkar ezagutzeko eta dugun agendakomunikatiboaren hegemonia apurtzeko. EuskalHerria desagertu egiten da eskaintzen digutenagenda horretatik, lurraldeen eta ikuskeren arte-ko gatazkak elikatzeko agendak dira eta ez lotu-neak, zoru komunak eta proiektu partekatuakosatzen lagunduko digutenak. Kohesio bideakirudikatzen laguntzeko erantzukizun izugarriadute komunikabideek.

Ardura instituzionala dutenen artean, ba al daborondaterik komunikazio esparru hori eraikitze-ko? Esparru horretan gabiltzanok sarri boluntaris-mo ariketa handia egin behar dugu hori sinesteko.

Hala da bai. Baikorragoak garenok badakigumaratoian gaudela, baina ez zenbat kilometrokomaratoia den. Zaila da eta gainera ohituta gaudehalakoei gure gotorlekutik erantzuten. Komuni-kazioa esparru garrantzitsuetako bat da, hezkun-tza sistema beste bat, unibertsitatea… Ongigaude, aurrerapauso handiak eman dira, bainakrisialdia hor nabaritzen da. Erakundeek berri-tzaileak eta oso ausartak izan behar dute. Ohiko-an gizarte zibila erakundeen aurretik dabil.Horregatik, sinetsi behar dugu gizarte zibilsendo batek lagunduko diela erakundeei beldu-

9

Euskal Herriaren egoera! / Elkarrizketa

“Demokratizazioari begira gakoak diraherritarren borondatea errespetatzeaeta lurralde bakoitzaren erritmoakontuan hartzea”

Page 10: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

rrak uxatzen eta eraberritzen. Ezin dugu erakun-deen tokia hartu, ezta haiek bortxatu, bakoitzakgure betebeharrak eta erritmoak ditugu, bainaausartak izatera lagundu bai.

Azken 40 urteetan ez gara gai izan festa bateratubat egiteko Euskal Herrian, ezta liburutegi nazionalbat ere, estatistika erakunde instituzional batera-tua… eta berdin herri baten nortasun bateratuaeraikitzeko beste hainbat alorretan. Maratoi latzaaipatzen duzuna.

Bai, eta berau egiteko klabea da ulertzea horiaskoren arteko lana dela. Euskal Herriari begiralan egiten duenak zailtasun handiak ditu datubateratuak eskuratzeko, erakunde bakoitzarendiru-laguntzetan arakatzeko, bestelako deialdiakoso egituratuta daude euren esparruetan eta osozaila egiten da handik harantzago joatea, daudentresnak ez daude prestatuta osotasuneko logikahorri erantzuteko.

Ezaguna da ur berotan dagoen igelaren kasua,apurka berotzen da hura eta igela goxo, bainaohartu orduko ura gehiegi berotu da eta igela hil.Ba al da halako arriskurik Euskal Herriarekin?

Kezka hori da, eta lortu behar dugu kezka horre-taz gizartea ohartaraztea. Guk nahi dugu herrita-rrak bere barneko indarrak aktibatzea, ohartaraz-tea bere ongizatea nortasun kolektiboaaktibatzetik datorrela eta horrek, gainera, lagun-duko digula Europan eta munduan kokatzen.Liburu Berdearen prozesuan ari garenak hainbatikuskerakoak gara, baina hortaz jabetzen gara,partekatzen dugun zorua da. Gizartea ez dago lo,baina konektatzea falta zaio.

Baina ez gaitezen engaina, botere politikoa klabeada Euskal Herri mailako edozelako proiektu eraiki-tzeko. Erabiltzen ari gara dugun botere politiko horinorabide horretan?

Hori da kontua. Lurralde desberdinetako gizar-tean botere maila bat duten eragileak bildu eta

elkarrekin solasean jartzen ari gara eurentzat ohi-koa ez den eszenatoki batean, eratzailea izan dai-tekeen herri proiektu baterako oinarriak eztabai-dagai hartuta.

Eta ba al dute horretarako borondaterik?

Intentsitate desberdinarekin, baina bai. LiburuZurirako planteatuko ditugun oinarriak norabidehorretan doaz, indar politiko horiek elkar laneanjartzera. Abiadura desberdinak egongo dira, eki-men batzuk geldoagoak, baina izan behar dirapraktikara ere eramateko moduko ekimenak.Ideia edo ekimen batzuk izango dira politikapublikoetan berehalakoan abiarazteko moduko-ak eta beste batzuk konfiantza, sareak eta harre-manak garatzeko bideak.

Liburu Zuriaren oinarrietan hitz egiten da epeengainean?

Finkatuko dira halakoak, baina gure LiburuZuria batez ere maratoiarekin lotua dago. LiburuZuria ez dator inongo instituzioren enkargutik,gizarte zibiletik dator eta oraindik lokarri etasinergia ugari lotzeko ditugu. Baina lortu duguizaera, lurralde eta jatorri ezberdinetako milapertsona aktibatzea hausnarketa prozesu hone-tan, eta hori asko da. Liburu Zuriak konpromi-sozko oinarriak izango ditu.

Liburua bera noizko bukatu nahi da?

Aurten landuko duguna 2019an gauzatzekomodukoa izango da. Gai batzuek epe luzerabegiratuko dute. Kulturaren arloa eta hezkuntzasistema ez ditugu asko sakondu oraindik. Bainagobernantza demokratikoa, ongizate eredua,aniztasunaren kudeaketa eta euskaraz bizi nahiduen komunitatearen alorrean, adibidez, agendakonprometituak sortuko dira, arkitektura etabide-orri batekin. Uste dut aurten aterako dena-rekin izango dugula hiruzpalau urterako bultza-da, gero beste aurrerapauso bat eman beharkoda, etengabeko konplizitateak kateatuz. �

10

235 zenb. 2018ko urria

Page 11: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

Goazen begirada bat ematera aztertu dituzunkomunikazio espazioei: espazio nazionala, estatalaeta erregionala.

Lehenik argitu nahiko nuke komunikazio espa-zioaz ari naizenean komunikazioa iristen denespazioaz ari naizela. Hiru espazio bereiztenditut: nazionala, Euskal Herri osoa hartzenduena; erregionala edo autonomikoa; eta estata-la, Frantzia edo Espainiako espazioaz ari dena.Tokiko komunikabideak ez ditut sartu azterke-tan, berez espazio lokal hori birsortzen dutelako;lagundu dezakete nazioa eraikitzen, baina isla-tzen duten espazioa ez da nazioa, tokia baizik.

Ongi da, orain goazen ikustera nola hedatzendiren.

Gehien kontsumitzen diren komunikabideakdira espazio estatala bisortzen dutenak. EguneroEuskal Herriko herritarren %80 baino gehiagokEspainia edo Frantziari buruz hitz egiten dionkomunikabide bat kontsumitzen du; aldiz, %35-40k bakarrik kontsumitzen ditu Euskal Herriosoari buruz ari diren komunikabideak. Jakina,herritarrak kontsumitu dezake bi espazioetatik,ez dira baztertzaileak, baina kasurik onenean,gutxi-gora-behera herenak kontsumitzen duespazio nazionala.

11

Euskal Herriaren egoera / Elkarrizketa

“Komunikazio esparrunazionalik gabe, ezin da euskalnaziorik eraiki”

JOSU AMEZAGAEHUko irakaslea

Soziologian doktorea da Amezaga(Caracas, 1960) eta EHUko Ikus-

entzunezko Komunikazio etaPublizitate Saileko zuzendaria.Komunikazio espazioaren garrantzianaziogintzaren erronkaren aurreanazterlana aurkeztu zuen 2017an etahonen inguruan jardun dugu batez ere.Bere tesia latza da: Euskal Herria naziogisa ikusten dugunok ez dugu nazioesparru komunikatiborik eta hori gabe,gaur egun, nekez eraiki daiteke euskalnaziorik.

XABIER LETONA

Page 12: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

Horrek zer dakar? Ondorio handiak. EuskalHerria azkenean irudikatzen dugun lurralde batda, hizkuntza bat du, historia bat, oroimena,proiektu politiko batzuk eta abar. Horrek guztiakosatzen du nazio bat. Baina imajina dezagunkanpotik datorren pertsona bat: euskararik ezdu, hemengo oroimenik ere ez, ez du egitasmopolitiko nazionalik Euskal Herrirako, egunero-koan hiri batean bizi da eta, akaso, Kantabriaradoa oporretan. Pertsona horrentzat zein da Eus-kal Herriaren eguneroko esperientzia? Batez erekomunikabideek ematen diotena, eta hor batezere Espainia edo Frantziaren iruditeria da nagusi,eta Euskal Herriarena oso txikia. Beraz, ez dagokomunikazio esparruan oinarritutako euskalnaziorik.

Hori larria da etorkizunari begira.

Euskal Herria zer da? Oraintxe aipatu ditugunelementu horiek guztiak eta gehiago, bainahoriek egunero elikatu behar dira, bestela, gauregun munduak daraman abiadurarekin, bihar-etzi aldatu egiten dira. Kultura informazioanoinarritzen da eta kultura bera ere gaur eguninoiz baino azkarrago aldatzen da; eta kulturekinbatera ideologiak, mundu ikuskerak…

Hori guztia kontuan hartuta, Euskal Herriaren iru-dia handitzen ala txikitzen doa azken hamarkada-tan?

Ez dut erantzun borobilik, dimentsio batzuetanagian indartzen ari da eta beste batzuetan ahul-tzen.

Komunikazioaren esparruan ere pentsa daiteke hori?

Bai. Adibidez, badira zantzuak pentsatzekokomunikazioaren esparru nazionala indartu dai-tekeela. EITB ia Euskal Herri osora hedatzealortu da; euskarazko komunikabideek krisia pai-ratu dute, baina eutsi egin diote eta laguntzendute esparru hori indartzen. Zantzu negatiboakere badira. Digitalizazioak sekulako atzerakadaekarri digula uste dut: esaterako, duela 10-15 urteETBk haurren artean zuen nagusitasuna lehertuegin da. Prentsaren kasuan, estatuko prentsaaskoz gehiago sartu da, jendeak ez du erosten ElPais, El Mundo edo El Diario.es, baina internetenasko kontsumitzen dira. Iritzi publikoari dago-kionez, lehen gatazkak espazio handia zuen etahori orain batez ere estatuko beste gai batzuekokupatu dute. Sare sozialetan estatuko txisteaketa informazioa zein erraz sartzen den ikusgarrida… Ez dakit aurrera edo atzera goazen, bainaarrisku handiak ikusten ditut.

Zure ustez ba al da arrisku horren pertzepziorikgizartean, instituzioetan, unibertsitatean…

Uste dut ez dagoela. Hamarkadatan zehar askoeztabaidatu da komunikabideen eraginaz eta,esaterako, aipatu izan da nola 40 urteko frankis-moan ez zen lortu euskal nazio sentimendua eza-batzea. Baina baziren beste autodefentsa meka-nismo batzuk: ideologia, kultura sendoa… Gauregun mekanismo horiek ahuldu egin dira: kulturaeta gizartea oso aldakorrak dira, munduko kultu-rek gero eta antzekotasun handiagoak dituztehaien artean… eta, beraz, nire susmoa da komu-nikabideek gaur egun indar handiagoa dutela.

Milaka urteko herria gara, erromatarrak pasadira hemendik, arabiarrak, Europako hizkuntzazaharrena, Franco… eta gu beti tinko hemen.Halakoak errepikatzen ditugu eta ez dakit ez ote

12

235 zenb. 2018ko urria

“Egunero Euskal Herriko herritarren%80 baino gehiagok Espainia edoFrantziari buruz hitz egiten dionkomunikabide bat kontsumitzen du;aldiz, %35-40k bakarrik kontsumitzenditu Euskal Herri osoari buruz aridiren komunikabideak”

Page 13: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

dugun gehiegizko konfiantza horretan; hau da,milaka urtez iraun badugu, beste milaka iraundezakegula uste dugu…

Mitologiaren kutsua hartzen du horrek guztiakgaur egun…

Iragana idatzi daiteke, baina etorkizuna idatzigabe dago. Gaur egun nazio bat gara, bainabihar? Lurralde honetako hiru milioi pertsonakhartuta, batzuetan pentsatu beharko genuke eagaur egun ere nazio bat garen.

Katalanek azken hamarkadatan zezenari adarreta-tik heldu diotela diozu. Zer egin dute?

Katalanek hasieratik ikusi zuten komunikazioainportantea dela. [Jordi] Pujolek kontatzen duautonomiaren hasieran gizarteari erakutsi beharziotela zerbait handia egin zutela, eta mahai gai-nean bi proposamen izan zituztela: polizia auto-nomikoa egin ala telebista. ``Pujolek argi esanzuen: telebista. Hemen telebista baino lehenagoBerroziak [Ertzaintzaren aitzindariak] sortu ziren.

Katalanek hasieratik ikusi zuten argi komuni-kazio sare sendo bat behar zutela eta hortik eto-rri dira komunikabide sare sozial sendoa, hedabi-de pribatuak katalanismoan lerrotzea,ikus-entzunezkoen kontseilua, ikerketa… Gene-ralitatean ere beti eduki dute gaia lehendakari-tzan eta ez kultura sailean. Beste gauza batzuekinbatera, nazio estrategia baten erdian kokatu dutekomunikazioa. EAEko lehen gobernuan komu-nikazio sailburuordetza bat izan zen ETB sortuarte eta kito.

Industrian, adibidez, bai egin dira plan estra-tegikoak eta baliabideak ere jarri dira. Komuni-kazioan ez da maila horretako planik egin.Horrekin agian bihar aberatsak izan gaitezke,baina zer izango gara: espainarrak, euskaldunak,globalak… Herri izaera emango diguna ez daindustriatik etorriko, trenetik; etorriko da norta-sunetik, hizkuntzatik, kulturatik, eta horretarako

komunikazioa behar da. Instituzioetatik ez dahorren beharrik ikusi. Pertsona bakarren batzukikusten dute, baina horren aldeko politikarik ezda garatu.

Zeintzuk izan beharko lirateke Euskal Herriarenespazio komunikatiboa eraikitzeko estrategiarenzutoinak?

Administrazioa, gizarte zibila eta mundu priba-tuaren arteko komunikazio politika adostu batizatea, hori lehena. Komunikazio legeak Europa-ko estatu guztietan daude, hemen ez. Eta hor baibegiratu behar diogu historiari, hemen naziogin-tzan eta euskararen kasuan, egin denaren zatihandi bat herri ekimenetik etorri da eta. Horiezin da bazterrean utzi.

Gaur egun zientzia fikzioa dirudi Eusko Jaurlaritzaeta Nafarroako Gobernuaren arteko koordinazioabilatzea komunikazio legeak garatzeko.

Duela gutxi Arantxa Tapiak esan zuen AHTestrategikoa zela lurralde kohesioaren ikuspegi-tik. Nik eskema hori nahi dut komunikazioan erebai. Gaur egun badira baldintzak Euskal Herriosoan pausuak emateko alor honetan. Duela 100urte Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia sortuzireneko antzeko planteamendua beharko litza-teke: “Herri bat gara eta mugitzen ez bagaradesagertuko gara, beraz, behar ditugu gutxienekoinstituzio batzuk”. Eta Hegoaldeko lau diputa-

13

Euskal Herriaren egoera / Elkarrizketa

“Eskolak irakatsi egiten du eta legeakexijitu –ofizialtasuna–, baina gerozerk bultzatzen du erabilera? Mailasozialean ez da behar beste egin, etahor komunikabideek sekulakoeragina dute”

Page 14: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

zioen sostenguarekin aipatu bi erakunde sortuziren. Zergatik ezin da halako zerbait egin komu-nikazioaren esparruan? Zergatik ez euskararentelebista bat euskararen lurralde guztian? Jakina,horretarako gainditu behar da logika partidistaeta pentsatu behar da komunikabide horiekalderdien gainetik egon behar dutela.

Arreta berezia jartzen duzu telebistan. Zergatik?

Gaur egun gehien hedatzen den komunikabideadelako. Prentsa ere oso inportantea da, jakina,sortzen duelako irudi bat elite politiko eta kultu-raletan eta horrek eragina duelako gizarte osoan,baina jendearengana modu zuzenean iristekomedio indartsuena telebista da.

Dagoeneko ETB ia Euskal Herri osoan ikusten da.

Bai, baina gutxienez baditu bi arazo handi: bat,jende gutxik ikusten du eta bi, alboan ditu ehun-ka telebista, espazio estatalak eta globalak elika-tzen. Badugu ETB, baina indartu behar dugu.Horrez gain, komunikabide batek bakarrik ez duezer egingo, komunikazioa sistema gisa pentsatubehar dugu. Gaur egun oso telebista gutxik lor-tzen du audientziaren %15etik pasatzea, bainaaskoren lana batzen baduzu, %80k birsortzendute Espainia. Sistema bezala jokatzen dute.Guk daukagu telebista bat sistema oso bati aurreegiteko.

Espazio nazionala ahula da beste biekin konparatutaeta espazio nazional horretan euskarazkoak gutxigara: ETB, Euskadi Irratia, Berria, ARGIA, Hamaika…

Ordaintzen ari gara komunikazio estrategia faltahori eta ordaintzen ari gara euskararen normali-zazio politika oker bat. Euskararen berreskura-penean eskola izan da apustu nagusia; oso apustuhandia egin da, arazoak arazo emaitzak emanditu ezagutzan, baina hori ez da behar adinalagundu beste politika batzuekin. Eskolak iraka-tsi egiten du eta legeak exijitu –ofizialtasuna–,baina gero zerk bultzatzen du erabilera? Mailasozialean ez da behar beste egin, eta hor komuni-kabideek sekulako eragina dute.

Leku batek aparteko aipamena merezi du. BilboHandia aztertu duzu eta egoera latza da.

Oso latza. Bilbo Handian egunero komunikazioespazio nazionalean murgiltzen direnak %30 diraeta espazio estatalean egunero murgiltzen direnak%90. Azken hamar urteetan espazio nazionalarenportzentajeak %10 galdu du. Orduan, bilbotaraskorentzat Euskal Herria zer da Bilbo Handitikia mugitzen ez badira eta kontsumitzen dituztenhedabideak eremu estatalekoak badira? Hiriburuguztietako arazoa da, baina Bilbon da larriena etahan bizi da Euskal Herriko biztanleriaren herena.

Komunikazio esparrurik gabe, posible da euskalnaziorik eraikitzea?

Uste dut gaur egun ezetz. Beste inork komunika-zio esparrurik ez balu, guk ere iraun ahal izangogenuke herri bezala. Baina komunikazio espa-rruz inguratuta gaude, bai estatuenak baita glo-balak ere, eta horren aurrean guk gurea ez badu-gu, ez dugu zereginik. Estatuarekin ere antzeragerta liteke: estatua beharrezkoa da herri bat iza-teko? Tira, besteek ez badute, zuk ere ez agian,baina besteek baldin badute zuk ere behar duzu,bestela irentsi egiten zaituzte. Estatu indartsuasko ere kezkatuta daude esparru globalarekineta neurriak hartzen ari dira. �

14

235 zenb. 2018ko urria

“Industrian, adibidez, bai egin diraplan estrategikoak eta baliabideakere jarri dira. Komunikazioan ez damaila horretako planik egin. Horrekinagian bihar aberatsak izan gaitezke,baina zer izango gara: espainarrak,euskaldunak, globalak…”

Page 15: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere

Inguratzen gaituen mundua bezala, EuskalHerria ere errotik aldatu da azken hamarkadatan.Mota guztietako izugarrizko eraldaketak bizi izanditu gure herriak, bai lan harremanetan, bai kon-tsumo ereduan, bai jendarte antolaketan eta baitagure eguneroko bizitzaren beste mila alorretanere. Eta beldur naiz euskal indar politikoen alde-tik eskaini izan zaizkigun proposamen politikohistorikoak ez ote diren lekuz kanpo geratu.

Baina formak asko aldatu badira ere, edukia beti-koa ez ote den, edota oso antzekoa ez ote denpentsatu beharko genuke. Izan ere, gaur, atzobezala, sistema kapitalistak, heteropatriarkalakorain, herriak, herritarrak, eta langileria miseriaraeta uniformizaziora kondenatzen ditu, belaunal-di berrien eta planetaren etrokizuna zalantzanjartzeraino. Eta gainera, krisiaren aitzakian egoe-ra gogortu dute, segurtasunaren izenean herrita-rron oinarrizko eskubide zibil, politiko, ekono-miko eta kulturalak gehiago zapuztuz. Horrelaikusita, aldaketa gutxi, ezta?

Kapitalismoak formen eztabaidatara eramannahi gaitu, edukia aldatzen ez den bitartean for-mak aldatzeko prest dagoelako. Eta beldur naizpragmatismoaren izenean, eta jendarte askoaldatu dela argudiatuz, euskal indar politikogehienen eskaintza berria ez ote den nagusikiformen eztabaidara mugatzen, benetako eralda-keta helburutzat duten jendarte mugimenduen-gandik zein herritar eta langileengandik alden-duz. Horretan datza Euskal Herrian ematen ariden aldaketarik nagusienetako bat.

Ondorioa argia da, gero eta gehiago dira indarpolitikoak alde batera utzi eta beraien lana, ekar-pena eta borroka, jendarte mugimenduetan edotaeragile sozialetan ematen duten herritarrak. Bidehorretatik Euskal Komunitate Soziala indartu da

azken hamarkadatan, baina garai batean ez bezala,egun ez du bere burua inongo eskaintza politikozehatz –eta batez ere praktika– batean islatuaikusten. Euskal Espazio Soziala egituratzen ari daeta, oraingoan, espazio autonomo, autogestionatueta desobediente moduan egiten ari da. Nagusikieuskaraz gainera, euskalduna delako eta bestelakoEuskal Herria helburu duelako. Alderdientzat,honakoa aukera aproposa izan daiteke mugidahauekin partekatu nahi dituzten ardatz eta eginmoldeen inguruan erabaki egokiak hartzeko.

Izan ere, Euskal Herriko jendarte mugimenduakez du sistemaren formazko eraldaketa bilatzen,fondokoa baino. Lurralde Askean ondo esatendugun moduan, Euskal Herria Bizimodu Ona-ren herria bihurtu nahi dugu jendarte mugimen-duok eta horrek konpromiso eraldatzaileak har-tzea eskatzen du, pausoka gure alternatibakeraikitzea eta bidean jarriko dizkiguten oztopoenaurrean, desobedientziaz, ekintza zuzenaz, kola-borazio ezaz ala erresistentziaz jokatzea. Euskalindar politiko nagusiak ere bide horiek landu etaasumitzeko prest agertuko ote dira ?

Eta horixe da Aman Komunak sarean ala Zubie-tan Lurralde Askeak antolatutako Iraultza Txi-kien Akanpadan bildu ginen pertsona, talde etaeragile ezberdinak dagoeneko egiten ari garenlana, mota guztietako proiektu autogestionatueilehentasuna emanez eta hauen arteko elkarlanazein ezagutza bilatuz. Bi hitzetan esanda, EuskalHerria Bizimodu Onaren herria bihurtu nahiduen euskal komunitatea indartuz eta artikulatuzdoa. Inoiz baino herriago gara eta Euskal Herriabehetik eta ezkerretik eraiki dezagun, gure espa-zio soziala, herri boterea, egituratzen ari gara.Hori da datozen urteetarako lan lerro nagusia. �

*(Aman Komuneko sareko eta Lurralde Askea taldeko kidea)

15

Euskal Herriaren egoera / Iritzia

EUSKAL KOMUNITATEA INDARTUZJOSEBA ALVAREZ *

Page 16: Gure herriaren etorkizunazAtzo, gaur eta bihar liburua argitaratu du aurten. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen garapenak gure herriaren izaera ahultzen duela deritzo. Bere