Gure gizartearen garapenak premia berriak dakartza berarekin … · Gure gizartearen garapenak...

9

Transcript of Gure gizartearen garapenak premia berriak dakartza berarekin … · Gure gizartearen garapenak...

  • Gure gizartearen garapenak premia berriak dakartza berarekin batera. Eta ikastetxeoi dagokigu horietako batzuei erantzuna ematea, haurtzaindegi zerbitzuaren (eskolaratze goiztiarra edo ordutegi malguak), eskolaz kanpoko jardueren edo jantoki zerbitzuaren bidez.

    Sasoi batean, jantoki zerbitzuaren helburu nagusia umeei  jaten ematea bazen ere, gaur egun, umeen heziketan atal garrantzitsua da. Alde batetik, pertsona arteko komunikaziorako eta giza harremanetarako leku aproposa da (harreman afektiboak eta trebetasun sozialak lantzen dira); beste aldetik, higienea zaintzen ikasten dute, janari ezberdinak deskubritzen dituzte (testura berriak, zapore berria …), eta bertan  ardurak banatu eta bete behar dituzte.

    Azken batean Ikastolaren  Hezkuntza proiektuko balore eta printzipioak lantzeko gunea dugu jantokia. Eta balore horiek praktikan jartzeak jantoki ekologiko eta autogestionatu baten aldeko apustua egitera eraman gaitu.

    Apustu horrek 1) kontsumo arduratsua bultzatzea, 2) baserritarraren eta Ikastolaren arteko harreman zuzena sustatzea, 3) Lea Artibain, edo inguruan, ekoiztutako sasoiko elikagai ekologikoak erabiltzea eta 4) bertoko ekonomia sustatzea dakar.

  • 1. Nutrizionista baten laguntza dugu menuak prestatzeko. Berak proposatzen du ere gaueko afaria eguerdian jan dutena kontutan hartuta.

    2. Menua, tresna baliagarria izan daiteke jantokira doazen ikasleen gurasoentzako (formazioa).

  • 1. Jantokiaren helburua ez da “elikatzea” soilik. Autonomia, jateko ohitura kulturalak eta harremanak garatzeko ere balio dezake. Horregatik, esploraziorako eta esperimentaziorako gune ere izan daiteke (elkarrizketekin, koloreekin, zaporeekin, usainekin, eta abarrekin).2. Haurren beharrizanak behar bezala ase ahal izateko trataera pertsonalizatua eskainiko zaio haur bakoitzari. Horrek eskatzen du haur bakoitzaren erritmoa errespetatzea, jatera ez behartzea eta guztientzat une lasaia izatea.

    3. Kontuz zigorra zelan erabiltzen dugun. Ahoz edo fisikoki ez zigortu (ikaslea ez lotsatu besteen aurrean, ez esan “beti zeu” edo ume gazteagoen mahaira eseri). Zigorra ez da hezigarria, ondorio naturalak bai eta zergatiak argi azaldu begietara zuzen begiratuta.

    4. Jateko arazoak dituztenekin, animatu janaria probatzera eta dastatzera. Besteek platera bukatzen hasten direnean platera kendu eta hurrengokoa ipini.

    5. HH 5ekoek kutxiloa erabiliko dute eta eskatzen duten HH 3-4 mailako ikasleek ere. Irakatsi behar zaie etxean modura zelan kolpe eta erabili tenedorea, kutxiloa eta koilara. Jolasteko tresnak ez direla ere jakin behar dute.

    6. Alta-bajak, intolerantziak, alergiak eta beste edozein ohar Aitziber idazkariari eman behar diote parte gurasoek. Jarraipen berezia duten ikasleekin kontu handia izan (alergiaren bat, etxera jan dutenaren erregistroa…).

  • JARDUERAJARDUERA MAILAMAILA IKASLEAKIKASLEAK JANTOKI BEG.JANTOKI BEG. ZAINTZA BEG.ZAINTZA BEG.

    1. TXANDA HH 2 10 1 1 (irakaslea)1. TXANDA HH 3-4-5 45 3 22. TXANDA LH 1-2-3-4 65

    3 32. TXANDA LH 5-6 183. TXANDA DBH 1-2-3-4 15

    GUZTIRA: 153 ikasle 7 pertsona 6 pertsona

  • 1. Janari kantitateak (errepikatzeko aukerarik ez). Arraina era ezberdinetan sukaldatzea.

    2. Bazkaltzen arin bukatzen dutenekin zer egin berrikusi.

    3. Kurtso hasieran argi egotea langile bakoitzaren ardurak eta betebeharrak.

  • 1. Aurten horma irudiak jarri ditugu jantokia apaintzeko eta sabaiko plakak aldatu zarata gutxiago entzuteko. Emaitza oso ona izan da. Zarata gutxitzeak lasaitasuna eta giro atseginagoa ekarri du (datorren ikasturterako antolaketa eta material berriak).

    2. Barruko langileen harremana atseginagoa izan da ere. Giro ederra, elkar lagundu…

    3. Ikasle bakoitzaren beharrizanetara gehiagotan heldu.

    4. HH jantokien bezala ikaslea ardura gehiago eman (jasotzeko bere platerak, mahaia jartzeko, janaria banatzeko…).

  • 1. Pixkanaka LH eta DBH ikasleek ere beharrizanaren arabera banatzen dira jantoki osteko zaintza tartean. Eguraldi ona denean: jolas eta kirol txokoak, koltxoneta txokoa, jolas librea, liburutegia, lasai egoteko txoko askeak.

    2. Ikasturte hasieran eta bukaeran etxera bakarrik joan ahal direnak argitzea. Orokorrean arautegia argitzea (geletara, portatilak, ikastola eremutik irten, etxetik datozenekin zer…).

  • 1. Sukaldaritza jarduera atsegina, erakargarria eta baliagarria dela uste dugu gure ikasleentzako.

    2. BCC eta Ikastola Elkarteak proiektu bat jarri dute martxan ikasleei bertoko produktuen garrantziaz jabetzeko, janariaren propietateak ezagutzeko eta sukaldaritza sustatzeko helburuekin.

    3. Proiektu honetan LH 5, LH 6 eta DBH 1 mailetako ikasleek parte hartu dute. Honez gain, guraso, irakasleak eta jantokiko langileak ere izan zuten beraien saioa.

    Diapositiba 1Diapositiba 2Diapositiba 3Diapositiba 4Diapositiba 5Diapositiba 6Diapositiba 7Diapositiba 8Diapositiba 9