Goiberri 071. zenbakia

16
Txirrindua eguneroko bidelagun Goierriko bidegorri sarean 28 kilometro daude erabilgarri 6-7 Beasainen, Goierrin osoan bezala, bidegorriaren hainbat zati daude eginda. MIKEL ALBISU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Urki Balerdi 3 Iritzia 4-5 Jokin Lasa 8-9 Igor Larrea 10 Itsaso 1915 12 Zeraingo azoka ekologikoa 13 Saretik 14 GOI B ERRI 71. zenbakia. 2013ko irailaren 13a

description

GoiBerri aldizkaria 71. zenbakia

Transcript of Goiberri 071. zenbakia

TxirrinduaegunerokobidelagunGoierriko bidegorrisarean 28 kilometrodaude erabilgarri 6-7

Beasainen, Goierrin osoan bezala, bidegorriaren hainbat zati daude eginda. MIKEL ALBISU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Urki Balerdi 3 Iritzia 4-5Jokin Lasa 8-9 Igor Larrea 10Itsaso 1915 12 Zeraingo azokaekologikoa 13 Saretik 14

GOIBERRI71. zenbakia. 2013ko irailaren 13a

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Txirrinduan ibiltzea gustoko dut,eguraldi ona edo txarra egin»

Urki BalerdiSukaldaria

Mikel Albisu ZerainSukaldaria da Urki Balerdi (Ze-rain, 1986), eta urte bete pasa-txo darama bere herriko osta-tuan lanean.Norentzat prestatuko zenukeotordu bat?Agintean dagoen edozein arta-bururentzat.Eta zein menu jarriko zenioke?Bere ahotik irtetzen den ustel-keria isladatzen duen edozeinplater zikin.Zaletasun bat.Txirrinduan ibiltzea, eguraldiona edo txarra egin.Liburu bat.

Zoritxarrez liburuak eta ni as-paldi haserretu ginen.Pelikula bat.Espartaco. Musika talde bat.Bon Jovi.Abesti bat.Air Supply-ren Come what may.Janari bat.Arroz, tofu eta barazki bolak.Edari bat.Ama lurrak ematen digun urederra.Oporretarako leku bat.Canazei ingurua, Dolomitetan.Amets bat.Amets egiteari ez uztea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Stelvio igo nuenekoa.Jaso duzun oparirik bereziena.La Polla Recordsen jertsea. Gorroto duzuna.Jendearen faltsukeria, handi-keria eta ustea. Denok oinak lu-rrean dauzkagu!Goierriko txoko bat.Edozein mendi punta.Herriko alkate bazina...Uff… herri hau erabat aldatukonuke, batzuen gusturako etaaskoren nahigaberako, je, je.Zerainen biziko ez bazina...Italiako Dolomitetako edozeintxokotan.

«Gorroto dutjendearenfaltsukeria,handikeria etaustea»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

04 GOIBERRIIRITZIA

Iban ArregiBERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria

Marra gorria jarri da; orain aurrera egitea dagokigu

rgitaratu daEusko Jaurla-ritzaren Hiz-kuntz PolitikaSailak (HPS)

euskal hedabideei ematen dienlaguntzen berri ematen duenebazpena (ez osorik, toki tele-bistak eta online argitalpenakfalta direlako). Aurrekontuetanjasotako diru kopurua ezagunazenez, eta gorabehera txiki ba-tzuk tarteko, esperotako bide-tik joan da ebazpena. Hedabi-deen laguntza deialdian iazkodiru kopuru berari eustea era-baki zuen Eusko Jaurlaritzaketa, Hekimen euskal hedabide-en elkarteak bere garaian esanbezala, eta egoera ekonomikozail honetan, errekonozitu be-har da hedabideen arloan ma-rra gorria jarri izana garrantzi-tsua dela, sektore honek ezinduelako gehiago atzera egin.Areago: beti defendatu izan du-gun moduan, sektore honekerakundeen aldetik laguntzahandiagoak behar ditu, inber-tsio handiagoak, oraindik etagehiago krisi garaian, bestelanekez garatuko delako. Gaine-

ra, ez dugu ahaztu behar datuhau: 2010ean baino ia milioibat euro gutxiago dago euskalhedabideentzat aurtengo (etaiazko) Jaurlaritzaren aurrekon-tuetan; eta portzentualki ereberdintsu gertatzen da: heda-bideen deialdiak Jaurlaritzarenaurrekontu orokorrekiko dau-kan pisua duela urte batzukbaino txikiagoa da, nahiz etaiaztik hona proportzio hori he-dabideen aldekoagoa izan (au-rrekontu orokorrak jaitsi egin di-relako eta hedabideena man-tendu). BERRIAren kasuan ereantzeko zerbait geratzen da: iazbaino 60.000 euro gehiago ja-soko ditu BERRIA paperekoak,baina 2010ean aurten baino115.000 euro gehiago jasotzenzituen.

Hamaika aldiz aritu gara he-men euskal hedabideen sekto-rearen ezinaz, egoera larriaz,etorkizun beltzaz; baina gaurere ezinbestean dagokigu ho-rretaz aritzea, biziraun ezineandagoelako, arnas estuan, krisiekonomikoaren eta hedabidetradizionalen negozio eredu al-daketaren zurrunbiloan sartu-

tako kudeatzaileok, langileok,sortzaileok; egokitu egin behardugu egoera berrira, egokitu gugeu eta egokitu hedabideak. El-karlanean. Bestetik, hedabide-en ingurua edo ekosistemaosatzen duen komunitate za-bal horrek erantzun behar du;orain arte beti erantzun izan du,jakitun gara, baina inplikazioaareagotzea dagokigu, herrita-rrari ikusi araztea gorago genio-ena: ezinbestekoak direla he-dabideok herri honen garape-nerako, hizkuntza haubizkortzeko. Eta hirugarrenik,Administrazioa: aurtengo au-rrekontuetan marra gorria jarridu hedabideen arloan Jaurlari-tzak (eta baita Bizkaiko eta Gi-puzkoako diputazioek ere), etabaloratzekoa dela esan dut le-hen ere, baina ez da nahikoa,hortik harantzago joan behardu Administrazioak. Egoera ho-netan, sektorea estrategikoaeta ezinbestekoa dela pentsa-tzen badute eta benetan sinis-ten badute horretan, adminis-trazio ezberdinek benetakoapustu estrategikoa egin behardute sektorearen alde, epe lu-zera begirakoa, dotazio ekono-mikoen handitzea ekarrikoduena baina batik bat sektore-aren berrikuntza eta garapenasustatuko duena. Apustu ho-rretan eragiteko eta elkarlane-rako prest dago BERRIA etasektore osoa, egoeraren larrita-sunari eta erronkaren tamaina-ri behar bezala eusteko prest.

Ata, atera ezinik. Sektore estra-tegiko bat estu eta larri; herrihonek eta beste edozeinek he-rri izateko, bere hiztun komuni-tatea sendotzeko eta kulturapropioa eta hizkuntza propioagaratzeko ezinbesteko duensektore bat, hedabideena, ata-ka larrian. Euskal hedabideeneuren geroa baino gehiagodago jokoan; hizkuntza komu-nitate osoaren geroa, neurri ba-tean. Horregatik dagokigubehin eta berriz sektorearenegoera larriaz aritzea.

Baina horrekin bakarrik ezdugu aurrera egingo, elkarri pe-nak kontatzen aritzearekin ba-karrik jai dugu. Guzti-guztiokegin behar dugu egoeraren jabeeta, bakoitzak bere neurrian,erantzun. Hasteko, guk geuk,inplikatu nagusiok, hedabidee-

Guzti-guztiok eginbehar duguegoeraren jabe eta,bakoitzak bereneurrian, erantzun.

GOIBERRI 05IRITZIA

Azken idatzian neure burua goierritartzat hartzen ote nuengaldetu zenidan, eta esango dizut abuztuan, Gabiriako festetan,baietz, baina irailean, Urretxukotan ezetz. Kar, kar, kar... Pena da Susaeta jauna, baina uda amaitu da. Akabo goizean

berandu jaikitze hori, zenbait herriko festa, hondartzara joatea,eguzkia... Oporretan izan al zara? Ni lau egun Asturiasen; Picos deEuropa eta Lagos de Covadonga ikusi ditugu, toki politak dira, etabaita hango sagardotegi batean afaldu ere. Ze serio demonio jar-tzen diren sagardoa ateratzen dizuen momentu horretan! Gainerasekulako beroa eta sagardoa «fresquina» ateratzen dizute. Nikhotza nahiago! Egun gutxi, baina tira, bueltatxo bat eman dugu

behintzat. Hori bai, zure ustez derrigorrezkoa al da oporretara joa-tea? Hala ematen du, ezta?Abuztuan ere Donostiako festak izan dira eta entzun dudanez

milioi bat pertsona ibili omen ginen eta hotelak ia 100% betetaegon ziren... gero krisia dagoela esango dute!Abuztuak ere eman digu beste albiste pozgarriren bat: Reala,

Kasualitatea izango da Unai, baina ni ere Asturias aldean ibilinintzen aste betez.Gustura. Eta ez dakit gustura ibili nintzen he-rritik urrun nengoelako, edo egiten nuenaz edo ez nuenaz inoriazalpenik eman behar ez niolako. Kontua da bake ederrean sentitunituela gorputz eta arima Picos, Ribadesella, Careseko ibilbideaeta Pezoneko hondartzatxoko olatuen kulunkatik harago. Badaki-zu: oporretatik bueltatu eta zer moduz ibili zaren galdetzean sekoaspertu zarela erantzuten baduzu, tipo arrarotzat hartuko zaituztebizi osorako. Hortaz, adi. «Zer moduz oporretan?», galdera erreto-rikoa. «Oso ondo, erabat deskonektatu dut». Oso inportantea dadeskonektatu duzula esatea. Auskalo, ordea, zer esan nahi duenaditz horrek. Aprobetxatuk bezala. Eguraldi hona egiten duenean,Andoni Aizpuruk beti esaten du: «Aprobetxatu eguraldia» Zeresan nahi duzu, Andoni? Gaizkile bat naizela, morroi arraro bat,etxeko salan gelditzen baldin banaiz paretari begira, edo Diez Mi-nutos irakurtzen, edo La Sexta 3-n Rocky II-rekin emozionatzen?

Tira, ez du Aizpuruk bakarrik esaten aprobetxatu; gehienetan, gai-nera, enfasia ematen zaio… «Aprobetxatu!»Champions-a? Orain bederatzi urte Lyonera joan behar izan

nuen, lanera. Sekula ez dut ahaztuko joaneko bidaia, pertsona de-sorekatu samarrez betetako autobus batean. Orain? Nik Donetsk-era bidaiatuko nuen. Manchesterrera joateak, lagun, ez dauka xar-marik; errazegia da.

bateta

batUnai Kerejeta

Igor Susaeta

berriro ere, Champions League-n dela, Olympique Lyon-i egurraeman eta gero! Orain hor dabil jendea bidaiak antolatu nahianManchesterrera, Leverkusenera edota Donestera. Ez dago broma-rik, entzun dudanez, oso garestiak omen daude bidaia hauek; zujoango al zinateke? Ni, egia esan, joanda nago Greziara, Pragara...hori bai, Baskonia ikustera. Joatekotan, gutxienez, 4-5 egunetara-ko beharko luke, zeren 600 euro ordaintzea bi egunengatik...

Asteko irudia Josu Maroto

BidegorriakBizikletak iadanik ez diraudan ibiltzeko bakarrik!Goierrin 28 kilometrobidegorri daude erabilgarri.

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Mugikortasun Astea da datorrena, garraio jasangarria sustatzeko eta autoarialternatibak topatzeko Europak 2002an martxan jarritako ekimena; Goierrinerakundeak zein enpresa pribatuak beren aletxoa jartzen ari dira.

Miriam Luki GoierriDatorren astelehenean hasi etaigandera arte MugikortasunAstea da. Europak 2002anabiarazitako egitasmoa da. He-rri erakundeen bitartez garraiojasangarria bultzatzea da kan-paina honen helburua; autoeialternatibak bilatzea, alegia.Alternatiba horien ardatza dagarraio publikoaren, txirrin-duen erabileraren eta oinezkoguneen sustapena. Txirrinduenerabilerari erreparatuz gero,ezinbestekoa da bidegorrieibegiratu bat ematea. Goierrin28 kilometrotik gorakoa da bi-degorriek hartzen duten luzera.Herri guztiak ez daude elkarrenartean lotuta, baina bidegorrisarea egunetik egunera luza-tzen ari da.

Ordizian abuztuan hasi di-tuzte tren geltokitik Bonberiapareraino joango den bidego-rriaren lanak, 280 metro egingodituzte, eta iraila amaierarakolanak amaituko dituztela au-rreikusten du Ordiziako Udalak.Lanen amaieran CAF enpresa-rekin lotura zuzena egongo da.

Ordiziaren eta Beasainen ar-teko loturak ere hobera egingodu datozen hilabeteetan. Izanere, aste honetan bertan Bea-saingo Udalak bidegorriaren la-nen esleipenari oniritzia emandio, eta behin izapideak amai-tuta, lauzpabost hilabeteetanbidegorria erabilgarri izangodela adierazi dute.

Aurreko biak herri erakunde-ek mugikortasun jasangarriaribultzada emateko egiten ari di-ren lanaren isla dira. Goierri ga-

raian Legazpin eta Urretxunorain gutxi garraio publikoarenaldeko apustua egin dute, etaherri barruko autobus zerbi-tzuak jarri dituzte martxan.

Txirrinduan laneraAurrekoak erakundeetatik egi-ten den lanaren erakusle badi-ra, datorren adibidearen eragi-lea Goierriko enpresa pribatubat da. Langileak lanera txirrin-duan joan daitezen, Idiazabal-go Ampon abian jarritakoproiektua da. Aurreko urteantxirrindu elektrikoekin lotutaegitasmoa burutu zuten. Xa-bier Berasategik hau guztia«ideia soil batetik» sortu zeladio: «Solasaldi batean gaia

atera zen, eta halako batean,egingarria izan zitekeela pen-tsatu, eta kontseilu sozialeraeraman genuen». Dioenez,«gogoeta sakonik ez dago»egitasmoaren atzean, «txirrin-duan lanera joateko aukeramahai gainean jarri genuen, be-harbada aparkalekua autozbeteta ikusten dugulako etakutsadura ekiditeko modua erebadelako».

Ampoko langile talde bat txi-rrindu elektrikoen merkatua az-tertzen hasi zen, eta «nahikoagarestiak» direla ikusita, Eus-kal Energia Erakundeari diru la-guntza eskatu zioten. «Lagun-tza horiek lortzeko modelo ja-

Txirrindu bideak

Gero eta goierritar gehiagokerabiltzen du txirrinduaeguneroko bizitzan. MIRIAM LUKI

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

kin batzuk aukeratu behar geni-tuen. Txirrinduaren balioarengaineko %25eko deskontualortu genuen azkenean, etaAmpok berak geratzen zen ko-puruaren erdia ordaindu du txi-rrinduko». Bi modelo aukeratuzituzten, bata 1.700 eta 2.300euro ingurukoa eta bestea 900eta 1.200 euro ingurukoa. Guztira, 40 langilek erosi di-

tuzte bizikletak. «Hasieran lan-gile gehiago animatuko zelauste genuen, baina gero atzeraegin zuten». Enpresak baldin-tza bakarra jarri zien: txirrindualanera joateko erabiltzea. «Ho-rren kontrola zaila da. Finean,eguraldiaren araberako erabi-lera egiten dute langileek». Badira egun Ampora Idiaza-

baldik, Ordiziatik, Ormaiztegi-tik, Zegamatik edo Gaintzatiklanera txirrinduan doazen lan-gileak. «Errepideak eta bidego-rriak erabiltzen dituzte, bainasegurtasunagatik bidegorriaknahiago izaten dituzte».Garikoitz Aranburu langile

horietako bat da. GaintzatikIdiazabalera, Ampora, joatenda txirrindu elektrikoan egural-diak uzten dioenean. «Ohikotxirrindu batean GaintzatikIdiazabalera joango banintz,izerdi batean iritsiko nintzateke

lanera. Txirrindu elektrikoakbeste era bateko bidaia balia-tzen du. Ordu erdi inguruan iris-ten naiz. Lanera etortzeko bes-te modu bat da». Aranbururen arabera, bizi-

kleta elektrikoaren erabilerakariketa fisikora hurbildu du:«Eguraldi onarekin lanetik ate-ra eta maiz desbideratzen naizbuelta handitzeko. Indarra ken-

duz gero, ohiko txirrindua bihur-tzen da». Erosiko zuela ez zuenargi izan hasieran, ekarri zituz-tenean eta probatu zueneananimatu zen.

Txirrinduaz jakitekoBigarren adibidea Goierri ga-raian Mugikortasun Asteanbertan gauzatuko dute. Uggasagarapen agentziak antolatuta,Francisco Javier Godoyk bi hi-tzaldi egingo ditu, eta biek txi-rrindua izango dute hizpide na-gusi. Lehenengoan txirrindua-ren erabilera eta segurtasunneurriak zein arauak izango ditumintzagai. Bigarrenean, txirrin-duaren ohiko matxurak kon-pontzeko oinarrizko informa-zioa emango du. Bizikleta elek-triko bat erakusteko asmoa erebadu. Hitzaldiak Legazpin etaUrretxun zein Zumarraganegingo dituzte datorren astean.

Godoyk txirrinduak ariketa fi-sikoarekin duen loturaz gain,mugikortasun jasangarria bul-tzatzeko baliabide gisa eraku-tsiko du: «Umeak eskolara txi-rrinduan joan daitezke, edotahelduak lanera, eta horrek mu-gikortasunarekin zerikusi han-dia dauka». Aitzitik, eguraldiatxirrinduaren erabilpen horiegiteko «traba» handiena deladio, «eta Goierri garaiko herrie-tan, zehazki, maldak ere aipa-tzen dituzte».Txirrindu saltzailea ere bada

Godoy, eta dioenez «txirrin-duaren beste erabilpen bat zabaltzen ari da, ludikoagoaedo. Esate baterako, igandee-tan familia osoak ikusi daitezkebidegorrietan. Neurri handi ba-tean, egunerokoan txirrinduakirola egiteko erabiltzen ezduen jendea dela esan daite-ke». Etorkizunean txirrindu elek-

trikoa «oso ondo kokatuta»ikusten du Godoyk, eta «fisiko-ki txirrinduan ibiltzeko gai ezdela uste duen jendearentzatirtenbide ezin hobea izangoda». Hala ere, eragozpen batikusten dio: prezioa, « ez dagoguztion eskura». Bizikleta elek-trikoak, dena den, beste oztopobat gainditzen du: aldapa.

«Txirrinduanlanera joatekoaukera mahaigainean jarrigenuen»Xabier BerasategiAmpoko langilea

«Txirrinduelektrikoariindarra kenduzgero ohikotxirrindua da»Garikoitz AranburuAmpoko langilea

«Kirolaz gain,txirrinduaren besteerabilpen batzabaltzen ari da,ludikoagoa edo»Javier GodoyTxirrindu aditua

Datua

28Kilometro. Goierriko herrietan 28kilometro eta 400 metro egin dai-tezke bidegorriei jarraituz. Kilo-metro horietan zenbatuta daudeUrretxutik Azkoitira doan bidego-rriaren hamar kilometroak. Goie-rrin bidegorri sareak etenak ditu,eta hainbat herriren arteko lotura-rik ez dago orain artean. Esate ba-terako, Urretxutik Legazpira doanbidegorriak bi eten ditu Ertzain-Etxean lehena eta Legazpiko sa-rreran bigarrena. Beste adibidebat Ordizia eta Lazkao arteko lotu-ra da, Beasaingo ibilbide labur batlotzeko dago.

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Orain musika landuagoaegiten dut, inoizko garaionenean nago horretan»

Jokin Lasa Abeslaria

IDOIA GEREÑU

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Aimar Maiz Lazkao Iraganeko kontuak gogoratzeabaino nahiago du Jokin Lasa(Lazkao, 1954) orainaldiari etaetorkizunari buruz hitz egin. Etahori musikaren munduan his-toria mamitsua edukita. Aurtenbete dira 40 urte BeasaingoUsurbe zineman Josu Irastor-tza lagunarekin lehen kantaldiaegin zutenetik. Pantxoa etaPeio ere baziren saio hartan.Emaria ez zaio agortu, eta Zor-tziko txiki bat diskoa ondu duLasak, Kaki Arkarazo herrikideeta lagunaren estudioan. ‘Zortziko txiki bat’ aurkeztuduzu, Ataunen. Zer nolako lanaosatu duzu? Disko hau orain dela pare baturte hasi nintzen grabatzen.Printzipioz 16 kanta grabatu ge-nituen, eta asmoa zen 16ko bil-duma bat egitea. Baina ez nin-tzen oso konforme geratu egin-dako lanarekin, eta standby-angeratu zen, gauzak argiagoeduki arte. Aurten erabaki nuenbeste bueltatxo bat ematea;zenbait arreglo eta letra batzukaldatuz, azkenean zortzi kanta-rekin geratu naiz. Hortik atera duzu izenburua? Alde batetik zenbakiagatik.

Beste aldetik, kantak ez direla-ko oso luzeak. Eta hirugarrenarrazoia da, hasiera batean 16kantetako letrak zortziko txi-kian eginak zeudela. Ataunen aurkezteak esanahibereziren bat ba al du? Ataunen ezagunak ditut. SanGregorioko jaiak zirela, eta pro-posamena iritsi zitzaidan Joxe-miel Barandiaran Museoanemanalditxo bat egiteko. Tokiaezagutzen nuen, eta oso lekupolita iruditu zitzaidan; txikia,baina aldi berean oso goxoa.Beste alde batetik, diskoarenkanta guztiak grabatuta zeu-den, eta diskoa inprimategirabidalita. Aukera hori baliatu ge-nuen hor emateko. Goierrin baduzu beste kantaldi-ren bat aurreikusita? Bai, oraingoz dauzkadanakGoierrin dauzkat. Ataungo ho-rretaz aparte, irailaren 28an

nahiz eta desabantaila izanneurri batean, ikusten dut egi-ten ditudan gauzak askoz erehelduagoak direla, nolabaitesan kontzienteagoak 20 urtegenituenean baino. Orduanuholde baten barruan sartu gi-nen, beste garai batzuk ziren. Askeago sentitzen zara orainsortzaile bezala? Bai, hori da. Alde batetik, musi-karen merkatua gainbeherabatean dago. Baina, bestetik,nik gauzak presarik gabe egitenditut, nahi dudana egiten dut,eta alde horretatik behintzataskoz ere pentsatuago, lan-duagoa da nire musika. Nikuste, alde horretatik behintzat,inoizko garai onenean nagoela,neure burua nik horrela ikustendut. Egia da ahotsa ez dudalagarai batean nuen besteko in-

Lazkaon, eta urriaren 18an Bea-sainen, Udazken Kulturala egi-tarauaren barruan joko dut.Zer bilatu nahi izan duzu musi-kaltasun aldetik? Zer talde sar-tu duzu orkestrazioan? Ez zait gehiegi gustatzen estilo-ez hitz egitea. Nonbait kokatze-kotan, kantautore ildoaren ba-rruan kokatuko nintzateke. Dis-koa, soinu aldetik nahikoakustikoa da, gitarra akustiko-ak nabarmentzen dira. Gitarraelektrikoak ere badaude, bainaexajeratu gabe, beti ere soinugoxoa bilatuz. Perkusioa erebai; batzuetan bateria, gogorraez baina intentsitate gehixea-gorekin, eta beste batzuetanapalago, eskobillekin. Horretazaparte, beste kolore batzuk bi-latzeko eta beti gitarra izan ezdadin —nahiz horiek diren na-gusi—, eskusoinua sartu du Pe-llo Ramirezek, tronpeta batzukere bai, diskornoa, haizezko ins-trumentu batzuk, eta teklatubatzuk ere badaude, kanta ba-tzuetan. Aurkezpenean Kaki Arkarazoherrikideak lagundu zizun. Dis-koan ere tartean ibili al da? Bai. Kaki Arkarazorekin grabatudut, Garate estudioan. Soinu

tekninkaria bera izan da. Kakiaspalditik ezagutzen dut, ha-sieran, 70eko gure garai haie-tan, bera gurekin hasi zen. Kakikgero karrera luzea egin du, etagu 80an desagertu egin ginenjada. Teknikari ona delako, aldebatetik, eta egiten duen lanakkonfiantza handia ematen di-dalako bestetik, berarekin gra-batu dut. Zuzenekoetarako ereprest agertu da. Oraingoz,behintzat, biok joango gara. Musikan ibilbide luzea duzu.Zein puntutan harrapatu zaitudisko honek? Zer ase dizu? Lehenik eta behin, nire gustuaegiten dut. Musika betidanikizan dut gustukoa. Musika askoentzuten dut. Nahiz eta urte as-koan egon jendearen aurreanazaldu gabe, nik beti egin izanditut neure kasa edo neuretza-ko gauzak. Beste alde batetik,urte batzuk ere baditut, eta hori

darrekoa, neu ere konturatzennaiz. Baina, beno, bataz bestekonpentsatzen da. Iraganera begiratu zalea ez za-rela esan didazu hasieran. Bai-na, ezinbestean gogoratu beha-rrekoa da 1973ko Beasaingo le-hen emanaldia, aurten 40 urtedira eta. Zergatik atzera begira-tzeko galga hori? Zer sumatzenduzu faltan, orduan eta orain? Orduan oso gazteak ginen. Hasiginen, sartu ginen uholde ho-rretan... Beno, gaur ere bai, tal-deak eta kantariak asko daude.Baina orduan errazago zen.Hasi eta segituan disko bat gra-batu genuen, Madrilera joanda.Jaialdietarako emanaldiak bi-latzea oso erraza zen. EuskalHerri osoa zeharkatu genuen:Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa,Iparraldea ere bai. Gaur, aldehorretatik askoz ere zailagoadago. Garai hartatik hona ikus-ten dudan aldea hori da. Or-duan edozeinek kantatzenzuen; gaur egun musikariak ho-beak dira, jendea prestatutadago ahots aldetik, instrumen-tu aldetik... Baina ez da errazaemanaldiak bilatzea. Musika oso garaiz utzi zenuen,jende aurrekoa behintzat;1979an, soldadutzatik itzulita.Zer bide egin duzu ordutik, per-tsonalki? Irakasle jardun naiz. Deban bizinaiz, 1980tik. Ezkondu nintzen,bi seme-alaba ditut, eta hil ho-nen 11n urtebete egin duen bilo-ba baten aitona ere bai. Gura-soak bizi izan diren artean joanohi nintzen Lazkaora. Beti egi-ten genuen hara gutxienez hile-an behin edo pare bat aldiz.Anai-arrebak ere gehienakGoierrin bizi ditut. Orduan, noiz-behinka joaten naiz, bainahainbeste ez. Beste aldetik,Kaki eta biok sartu gineneanproiektu honetan, ikusten ge-nuen agian errazago zela Goie-rrin hastea, bai bera eta bai niGoierri aldean ezagunagoakgarelako, beste zenbait tokitanbaino. Hortik atera dira baiAtaun, Lazkao eta Beasaingoemanaldiak.

«Musika merkatuagainbeheran dago,baina nik gauzakpresarik gabeegiten ditut»

«Ez zait gustatzenestiloez hitz egitea;inon kokatzekotan,kantautore ildoansartuko nitzateke»

«Gaur, musikariakhobeak dira, jendeaprestatuago dago;baina zailagoa dasaioak bilatzea»

«Oraingoz ditudanemanaldi guztiakGoierrin ditut;28an Lazkaon etaurrian Beasainen»

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Plater-tiraketa kirolgarestia da, baina,zorionez, babesleak ditut»

Asier Zaldua LegorretaIgor Larrea(Legorreta,1993) pla-

ter-tiratzaile bikaina da. Euro-pako eta munduko txapeldunaizan da taldeka eta hirugarrenabakarka. Bere familian ehizaoso gustuko dute, aitonarekinhasi zen 9 urte bakarrik zitue-nean, eta bere ametsa egunenbatean munduko txapelketairabaztea da.Nolatan hasi zinen ehizan?Familian ehiza oso gustukodugu. Aitona ehiztaria zen etaosabek eta aitak ere oso gustu-ko dute ehiza. Aitonarekin hasinintzen 9 urte nituenean.Eta plater-tiroketan?Eskopeta berria erosi eta tiro-eremura joan ginen probatzera.12 urte bakarrik nituen arren, ai-tari eta osabari irabazi eginnien. Harrituta utzi nituen etaplater-tiroketan aritzera ani-matu ninduten.Zeintzuk dira zure erronkak?Orain arte gazte mailan aritunaiz, baina datorren urtetik au-rrera helduekin arituko naiz.Nire ametsa munduko txapel-keta irabaztea da. Gainera, pla-ter-tiroketa joko olinpikoetaraeramateko lanean ari dira etabenetan bikaina izango litzate-ke parte hartzea.Zuen kirola dirudien bezain ga-restia al da?

Kirol garestia da, baina, zorio-nez, babesleak ditut. Blaser F3enpresa alemaniarrak eskope-tak ematen dizkit eta J.G. en-presa espainiarrak, berriz, kar-tutxoak. Nola entrenatzen duzu?Tiro-eremura joateaz gain,mendira joaten naiz txakurre-kin. Ez da komeni pisua hartzea,eskopetak neurrira egiten bai-tizkigute. Kaxa oso garrantzi-tsua da. Batzuk bere neurrikoaaurkitu ezinik ibiltzen dira, bai-

na ni egin zidatenarekin osogustura nago.Egunen batean plater-tiroketa-tik soilik bizitzea espero alduzu?Oso zaila da. Gutxi batzuk ba-karrik bizi dira plater-tiroketa-tik. Estatu espainiarrean, inorere ez. Enpresa ikasketak egi-ten ari naiz Donostian.Ehizari dagokionez, nora joatenzarete?Burgosera, Huescara eta par-tzoneriara gehienbat. Nireametsa Errusiara edo Eslova-kiara joatea da. Izan ere, hanhemen baino askoz ere oilagorgehiago daude. Abuztuan Bur-gosen izan nintzen, aitarekin,osabarekin eta Segurako le-hengusu batekin. Adur Alustizadu izena eta aurki berari eginbeharko diozue elkarrizketa. 16urte bakarrik ditu, baina dagoe-neko tiratzaile bikaina da.

Igor Larrea plater-tiratzailea mundukohirugarrena da gazte mailan eta2014an helduekin lehiatuko da.

Babeslea

ASIER ZALDUA

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Asier Zaldua Ezkio-Itsaso1915eko argazki honetan Itsa-soko udal agintariak ageri dira.Zutik, ezkerretik eskuinera: Ru-

fino Agirre (idazkariaren lagun-tzailea), Franzisko Agirre (idaz-karia), Esteban Mendia, Fran-cisco Etxezarreta eta FranziskoUsabiaga (zinegotziak), Fran-zisko Irastortza (epailea) etaIsaac Aldanondo (aguazila).Eserita, ezkerretik eskuinera:

Joakin Lasa (sindikoa), Fran-cisco Usabiaga (alkatea), Igna-cio Maria Agirre (parrokoa),Jose Laskurain (apaiz lagunki-

dea) eta Juan Cruz Iraeta (zine-gotzia). 1965ean Ezkio eta Itsa-so elkartzera behartu zituzteneta ordutik udalerri bakarraosatzen dute. Aste gutxi barruherri izaera sendotzeko partehartze prozesua jarri behardute martxan.

1965ean batzera behartu zituzten arte, Ezkiok eta Itsasok udal bana zuten. GUREGIPUZKOA.NET

Itsasokoagintariak1915ean

GOIBERRI 13GURE LURRA

Azoka bainogehiago

Loinaz Agirre ZerainHemeretzigarren urtez Gipuz-koako Nekazaritza ekologikoa-ren hiriburu bihurtuko da Zerainetzi, hilak 15. Produktu ekologi-koen ekoizpenerako arauenarabera ekoizturik dauden pro-

duktuen erakusleihoa izangoda 09:00etatik 14:00etara.Aukera zabala izango da ba-

razkietan, frutetan, barazkikontserbetan, ogietan, eztie-tan eta ardoetan. Gipuzkoa,Bizkaia, Araba, Nafarroa etaEspainiako 26 ekoizlek jarrikodute postua. Tartean sei goie-rritar izango dira.Azokaz gain, beste hainbat

ekintza ere antolatu dituzteBiolur elkarteak, Zerain Deza-gun Fundazioak eta GoierrikoBaratzak. Goizean, sagar muz-tioa egingo dute zeraindarrek

antzinako eran. Pintxo ekologi-koak dastatzeko aukera ereizango da. Urtero bezala, haurrentzako

hiru tailer antolatu dituzte:gozo tailerra, landaketa bara-tzan eta sendabelarrekin egin-dako ukenduen tailerra. Goie-rriko artisauek ere lekua izangodute Zerainen: keramika, maki-lak, tailak, kandelak... Arratsal-dean festak jarraituko du: herrikirolen saioa, eta 18:00etanhasita, erromeria egingo dute

Zeraingo plazan Xapre eta Fu-rriola trikitilariekin, Aitor Furun-darenarekin eta herriko txistu-lariekin, sagardoz lagunduta.

HamabostaldiaZeraingo azoka, VI. Goierriko bi-zitza eta nekazaritza ekologi-koaren hamabostaldiaren le-henengo ekitaldia da. Lau hi-tzaldi antolatu dituzte:asteartean, hilak 17, Inausketanola egin? hitzaldia egingo duXabi Akizuk Zerainen,

eraingo azoka ekolo-gikoan 26 ekoizlek

hartuko dute parte; tarteanizango dira sei goierritar. Ordiziako Goierriko Baratzadendakoek ere informaziomahaia jarriko dute.Mikel Lopez (Legorreta). BarazkiakBengoetxe (Olaberria).Txakolina.Goiti baserria (Ezkio-Itsaso).OgiaHaristizabal (Ezkio-Itsaso).Ogia eta sagarrak.Aikur (Urretxu).Eztia.Joseba Baez (Idiazabal).Behi gazta.

ZEkoizleak

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko hartuemanak sendotzeko baliagarriak dira azokak. BIOLUR

19:00etan; ostegunean, hilak19, Maialen Sarasolak EuskalHerriko sendabelarrak izangodu gai Ataungo Batzar aretoan,19:00etan; hilaren 24an, Zerga-tik produktu ekologikoak?azalduko du Biolurrek, Zaldi-biako kultur etxean, 19:00etan;eta 26an, Santia Ochoa de Eri-be industria ingeniariak Laseléctricas: entre el dominio y lanecesidad buruz hitz egingo duOrdiziako Barrenan, 19:00etan.Hitzaldiez gain, hiru ikastaro

ere antolatu dituzte. Hilaren21ean Inausketa, kurtso prakti-koa egingo dute Ezkio ItsasokoHaristizabalen (10:00etan);28an, Nola preparatu zure kon-tserba ekologikoakAbaltziske-tan (10:00etan), eta urriko la-runbatetan, sukaldaritza ma-krobiotikoa Zerainen.

14 GOIBERRIINTERNET

saretikherriakelkarlanean.org

Herriak ElkarlaneanGKEren webgune berriaHerriak Elkarlanean GobernuzKanpoko Erakundeak webgu-nea berritu du, eta aste hone-tan egin dituzte aurkezpen la-nak. Leire Plazaola elkarteko ki-dearen arabera, «Internetenaurrez zerbait bazegoen ere,web orrialde osatuagoa sortubeharra ikusi genuen». Hala, diseinu berria egin

dute, bisualagoa eta erakarga-rriagoa. Faktore etxeak izan duberrikuntza hori aurrera erama-teko ardura. Unai Altolagirre di-seinatzaileak «ahalik eta infor-mazio osoena» eman nahi izandutela azaldu du, beti ere,«ahalik eta modurik errazene-an nabigatuz».Webgune berrian, elkartea-

ren eta urtean zehar egiten du-ten lanaren inguruko informa-

Sarean ikusia

Zure herrikoinformazioasakelekoanNorbere herriaren ingurukoinformazio guztia sakelekoanerakusten duen erreminta ga-ratu du CodeSyntax etxeak;Zurean izeneko aplikazioa.Norbere herria aukeratu, etabertako eguraldiaren iragar-pena, albisteak, mapak etagarraio publikoaren konbina-zioak erakusten ditu .

zurean.com

zioa ematen dute. Baina horrezgain, «boluntario berriak» lor-tzeko erremina ere izan nahi du.Hala, bazkide egiteko edota di-rulaguntza online emateko au-kera ere eskaintzen du plata-forma berriak. Herriak Elkarlanean GKEa,

Facebook eta Twitter bidez ere

jarraitu daiteke.

Klik

Euskal aditzak, klik bakarreanEuskara ikasleei hainbeste bu-ruhauste sortzen dieten aditzeta aditz-laguntzaileak moduerraz eta bizkor batean joka-tzen dituen erreminta sortu duIdeateca etxeak. Aditz mota,modua eta pertsona hautatueta adizki egokia erakusten du.euskalapps.net/aditzak

‘Euskarabildua’jardunaldiaEuskarak teknologia berrietanduen tokia aztertzen duen Eus-karabildua jardunaldia urriaren11n egingo dute, DonostiakoKoldo Mitxelenan. Aurten, ikus-entzunezkoen mundua izangodute hizpide nagusi.euskarabildua.com

GOIBERRI 15PUBLIZITATEA