garesko udala 20 urtez euskaraz

1
Garesko Udala 20 urtez euskaraz Aurten Garesko Udalak beteko ditu 20 urte euskarazko zerbitzuak ematen. Legeak dioena hobeki betetzeko Udalak euskara Zerbitzua antolatu zuen. Legeak aitortzen dituen herritarren eskubide unibertsalak bermatze aldera, munduaren hizkuntza dibertsitatea mantentzeko eta gurea den hizkuntza minorizatuari laguntza emateko asmoz aritu da azken urteotan Garesko Udala. Izan ere inguruko herrientzat euskara zerbitzuaren lana argia izan da euskalduntze bidean. Neurri batean eta hari esker egungo ibarreko euskaldunen kopurua berreskuratu da XIX.mendearen porzentaiari eutsiz (%15). Baina, ezbairik gabe, berreskuratze honetan herritarrek izan dute protagonismo nagusia. Askatasun osoz hautatuz, D ereduan matrikulazio kopurua Garesko eskolako eredu nagusia da egun. Beste erronka batzuk egiteko geratzen dira Euskal komunitatearen etorkizunari so haietariko garrantzitsu bat euskararen erabilera izanik. Ez da erronka makala. Faktore aunitz daude dantzan, besteak beste, hizkuntza gaitasun mail eta mantentzea, erabilera esparru falta, pertsona euskaldun eta talde euskaldun ereduen gabezia, nerabeen eta gazteen artean erabilera bultzatze konplexua, herri txikiek berez dituzten trabak lagun sareak egiteko unean, baliabide pertsonal eta ekonomikoak mugatuak, euskara ez egiteko balizko kortesiari buruzko zabalduriko aurreiritziak, erabilera ohiturak eta euskaldunen komunitatearen prestigio eta identifikazio falta, hots, euskalduna izateko harrotasuna, etabar.. 20. urteurrenaren ospakizunetan Udalak hainbat jarduera xume antolatu nahi ditu. Hurrengo hilabetetan Euskara Zerbitzuak argazki atari bat zabalduko du interneten. Bertan 20 urte hauetako euskara arloko irudiak zintzilikatu ahal izanen dira eta herritarrek ere parte hartzen ahal izanen dute euren argazkiak eta bizipen pertsonalak jarriz. Abuztuan jazz kontzertu bat antolatuko da, irailean Pirritx eta Porrotxek berriro eginen digute bisita eta 20 urtetako argazki erakusketa bat paratuko da. Jarduera guztietan parte hartzera gonbidatuta zaudete.

description

news, euskara, gares udala

Transcript of garesko udala 20 urtez euskaraz

Garesko Udala 20 urtez euskaraz

Aurten Garesko Udalak beteko ditu 20 urte euskarazko zerbitzuak ematen. Legeak

dioena hobeki betetzeko Udalak euskara Zerbitzua antolatu zuen. Legeak aitortzen

dituen herritarren eskubide unibertsalak bermatze aldera, munduaren hizkuntza

dibertsitatea mantentzeko eta gurea den hizkuntza minorizatuari laguntza emateko

asmoz aritu da azken urteotan Garesko Udala. Izan ere inguruko herrientzat euskara

zerbitzuaren lana argia izan da euskalduntze bidean. Neurri batean eta hari esker egungo

ibarreko euskaldunen kopurua berreskuratu da XIX.mendearen porzentaiari eutsiz

(%15).

Baina, ezbairik gabe, berreskuratze honetan herritarrek izan dute protagonismo nagusia.

Askatasun osoz hautatuz, D ereduan matrikulazio kopurua Garesko eskolako eredu

nagusia da egun. Beste erronka batzuk egiteko geratzen dira Euskal komunitatearen

etorkizunari so haietariko garrantzitsu bat euskararen erabilera izanik. Ez da erronka

makala. Faktore aunitz daude dantzan, besteak beste, hizkuntza gaitasun mail eta

mantentzea, erabilera esparru falta, pertsona euskaldun eta talde euskaldun ereduen

gabezia, nerabeen eta gazteen artean erabilera bultzatze konplexua, herri txikiek berez

dituzten trabak lagun sareak egiteko unean, baliabide pertsonal eta ekonomikoak

mugatuak, euskara ez egiteko balizko kortesiari buruzko zabalduriko aurreiritziak,

erabilera ohiturak eta euskaldunen komunitatearen prestigio eta identifikazio falta, hots,

euskalduna izateko harrotasuna, etabar..

20. urteurrenaren ospakizunetan Udalak hainbat jarduera xume antolatu nahi ditu.

Hurrengo hilabetetan Euskara Zerbitzuak argazki atari bat zabalduko du interneten.

Bertan 20 urte hauetako euskara arloko irudiak zintzilikatu ahal izanen dira eta

herritarrek ere parte hartzen ahal izanen dute euren argazkiak eta bizipen pertsonalak

jarriz. Abuztuan jazz kontzertu bat antolatuko da, irailean Pirritx eta Porrotxek berriro

eginen digute bisita eta 20 urtetako argazki erakusketa bat paratuko da. Jarduera

guztietan parte hartzera gonbidatuta zaudete.