Gaixotasunak

20

Transcript of Gaixotasunak

ZER DA?

ARRAZOIAK

SINTOMAK

DIAGNOSTIKOA

TRATAMENDUA

● Parkinson nerbio-sistema zentralaren gaixotasun neuroendekatzailea da.

● Ezin da sendatu, bakarrik arindu daiteke sendagaiak edo neurokirurgia erabiliz.

● Ezin da prebenitu eta denborarekin progresiboa da.

● Oraindik bere jatorria ez da ezagutzen.

● Askotan generitarioa da, hau da, familiako beste kideek izaten duelako.

Sintomak, hasieran oso txikiak dira ia ez dira nabaritzen, baina denborarekin gero eta gehiago ikusten dira. Lehenengo sintomak, gorputzaren alde bakarrean agertzen dira. Eta hauek dira sintoma nagusienak:

● dardarak atsedenean

● zurruntasun muskularra

● nahitako mugimenduen gutxipena (hipokinesia)

● aurpegi espresioaren eza

● hiperaktibitate kolinergikoa (sialorrea)

● asaldura kognitiboak

● Parkinson, zaila da diagnostikatzea lehenengo etapan, sintomak, beste gaixotasun batzuekin nahasi ahal direlako.

● Diagnostikoa baieztatzeko, (tac) froga bat egiten da, lesio cerebralak aurkitzen dituena.

● Bide onena, gaixoaren familiar baten behaketa da,

● Oraindik ez dute sendatzeko metodorik aurkitu, baina bai gaixotasuna murrizteko.

● Gaixotasunaren hasieran, sintomak eskasak direnean, potentzia gutxiko medikamendua erabiltzen da, adibidez antikolinergikoak.

● Gaixotasuna aurreratua denean, levodopa medikamentua erabiltzen da, potenzia handiena daukalako.

● Gehien erabiltzen diren diren medikamentuak: -Levadopa -Selegilina -Anticolinergikoak -Amantadina Gauer egun ere, tratamendu kirurjikoa dago.

Autismoa norberaren baitara bilduz eta itxuraz behintzat kanpoko munduaz desinteresatuz, errealitatearekin harremanak haustearen fenomeno patologikoa da.

Normalean umeek duten gaixotasuna da

Ez da bere kausa zehatza ezagutzen baina askotan, genetako arazo batengatik izaten da.

Autismo klasikoak hiru sintoma mota ditu:

1. Gizartearekiko elkar eragin mugatua.

2. Ahozko eta beste eratako komunikazioekin arazoak, baita irudimenarekin

ere.

3. Aktibitate eta interes mugatuak edota ez oso arruntak.

10.000 pertsoneko autismoa lau pertsonek pairatzen dute. Gizonezkoek emakumezkoek baino lau aldiz gehiago sufritzen dute

Autismoak mailan, gradu, ezberdinak izan ditzake, autismo mailarik altuenean pertsonen jarrera oso errepikakorra da, haien burua mintzeko

gai dira eta oso erasokorrak dira. Defizit mental hau (autismoa) maila baxuago batean pairatzen dutenek, ikasteko arazoak dituzte, baita

beste pertsoneekiko erlazioak mantentzeko ere.

Ume bat autista den ala ez jakiteko, hainbat ezaugarri har ditzakegu kontuan:

● Oso pasiboak izaten dira.

● Ez dute ingurunearekiko inolako harremanik garatzen.

● Inguruan dituzten pertsonenganako eta gauzetarako sentiberatasun txikia agertzen dute.

komunikatzeko asmorik ezak, interesen bat besteei adierazteko gaitasunak eta emozioak ulertzeko zailtasunak, alderdi horiek guztiak,

komunikazio-estrategia goiztiarrak eta hitzezko lengoaia garatzen hasi aurrekoak direnak, haur-garapenaren hasiera-hasieratik daude

alteratuta.

Adibidez:

● Norbaitek hartu behar dituenean besoak altxatzea. Aurre-hartze jarraibideak eta haurtxoengan diren gizarte-onarpen eta

atxikimendu motak.

● Gauzak aztertzeko jakinmin eza.

● Alterazioak gizarte – elkar eraginaren garapenean.

● Irudimen alterazioak.

● Komunikazio alterazioak:

● Komunikatzeko asmorik ez dute.

● Komunikazio-keinuen erabilera funtzionala dute.

● Begiradaren erabilera eta kontaktu bisualik ez dute.

NERABEZAROAN:Garai honetan posible dira aldaketak bi norabideetan agertzea: Posible da garapen positiboa indartzea edo autistaren jarrera arazoak berragertzea( asaldura, antsia, auto-erasoa…) edo halaber bestelako zailtasunak agertzea (krisialdi epileptikoak). Kasu guztietan mantentzen da harreman pertsonalentzako ezintasuna, eta maila intelektual handiko autistei, gainerako pertsonen asmo eta arrazoiak ez ulertzeak estualdia sortzen die.

HELDUTASUNEAN: Autista gehienek laguntzaren beharra izaten jarraitzen dute. Salbuespenekoak dira ekoizpen lana garatzera iristen direnak eta are gehiago independenteki bizitzera iristen direnak. Gaitza kronikoa da, baina, agerpenak adinaren eta ezintasunaren larritasunaren arabera aldatzen dira. Autismoa duten pertsonek gaitza mantentzen dute nahiz eta sintomak batzuetan leundu daitezkeen.

1. Prestakuntza psikopedagiko on bat eduki behar du. Hau da, bere prestakuntza profesionala kontutan eduki behar ditu:

2. Benetan bokazioa duen pertsona izan behar da. Hezitzaileak umeari bere eginkizun guztietan lagundu behar dio, elikaduran, oinarrizko higiene arduretan ( garbitu, jantzi...), baita ardura hauek gero eta gehiago hartzen lagundu behar dio. Aditu hauen lana ez da batere erraza eta gogorra da benetan.

3. Hezitzailearen nortasunak garrantzi handia du, bera izango delako umearen eredua eta berarengandik

portaera konkretuak hartuko dituelako. Bera da umearentzat “ni” laguntzaile bat bezala. Pertsona

orekatuak eta helduak izan behar dira, hau da, ezagutzen eta kontrolatzen diren pertsonak.

4. Ilusioa, eta aldaketa eta ume bakoitzaren aurrerakuntza posibilitateetan, itxaropena duten pertsonak

izan behar dira:

Normalean sintoma hauek bizitzaren lehenengo hiru urteetan zehar agertzen dira, bizitza osorako. Autismoarentzako ez dago sendagairik

baina pertsonak “ondo” zainduz gero jarrera ez ohikoak gutxitu daitezke. Normalean autismoa duten pertsonen bizi iraupena normala da.

Orain arte zenbait tratamendu sortu izan dira autismoa tratatzeko, batzuk arrakastatsuagoak eta beste batzuk emaitza urriarekin. Dena den,

garrantzitsua da azaltzea egiaztatuta dagoela, aurrerapenik hoberenak tratamenduak nahasten lortzen direla.

Jarraian azalduko dira daudenen artean ezagunenak direnak, nahiz eta batzuen aplikazioa gomendatuta ez egon. Gurasoak izanen dira,

tratamendu hauetako bakoitzak dituen abantailak eta desabantailak ebaluatuko dutenak, beraien semearen kasuen arabera.

● Jokaera aldaketa: Tratamendu hau orain arte dagoen eraginkorrenetakoa da, zeinak haurraren arreta lortzean eta haurra

instituzio kontrolpean jartzea duen helburu. Honetan errefortzu positiboa erabiltzen da jokaera egokiak indartzeko eta desegokiak

saihesteko, komunikazio jokaerak hobetzeko…

● Jokaera terapia: Terapia hau baita ere Lovaas, ABA edo Skinner bezala ezaguna da eta konduktismoan oinarrituta dago. Honetan

gaitasunak irakasten dira indartzaile eta higuingarrien bidez, hau da, saria eta zigorra.

● http://www.dmedicina.com/enfermedades/neurologicas/parkinson

● http://www.webconsultas.com/categoria/salud-al-dia/autismo

● https://www.google.es/imghp?hl=es&ei=TrQuVf6gIsKwaYTVgOAN&ved=0CAMQqi4oAg

● https://www.youtube.com/?feature=ytca