Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta? · Gaixotasunak, zainketak edo...

6
Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta? Gorka Maiz www.oseki.eus Lehen Mailako Osasun Arreta da Osasun Sistema Nazionala eratzen duten asistentzia mailetako bat. Hori da OSNren eginkizun eta ardatz nagusia, dituen ezaugarri eta garrantziagatik OSASUN SISTEMA PUBLIKOA Iradokitutako aipua: MAIZ, G. (2019) Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta? OSEKI Osasun eskubidearen aldeko ekimena-Iniciativa por el derecho a la salud. Eskuragai: hps://www.oseki. eus/eu/arloak/osasun-sistema-publikoak/

Transcript of Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta? · Gaixotasunak, zainketak edo...

Page 1: Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta? · Gaixotasunak, zainketak edo heziketa- eta prebentzio-praktikek pertsonak dituzte erdigunean, eta osotasun biopsikosozial

Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta?Gorka Maiz

www.oseki.eus

Lehen Mailako Osasun Arreta da Osasun Sistema Nazionala eratzen duten asistentzia mailetako bat. Hori da OSNren eginkizun eta ardatz nagusia, dituen ezaugarri eta garrantziagatik

OSASUN SISTEMA PUBLIKOA

Iradokitutako aipua: MAIZ, G. (2019) Zergatik da horren garrantzitsua

Lehen Mailako Osasun Arreta? OSEKI Osasun eskubidearen aldeko

ekimena-Iniciativa por el derecho a la salud. Eskuragai: https://www.oseki.

eus/eu/arloak/osasun-sistema-publikoak/

Page 2: Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta? · Gaixotasunak, zainketak edo heziketa- eta prebentzio-praktikek pertsonak dituzte erdigunean, eta osotasun biopsikosozial

ZERGATIK DA HORREN GARRANTZITSUA LEHEN MAILAKO OSASUN ARRETA?2 www.oseki.eus

Lehen Mailako Osasun Arreta (LMOA, aurrerantzean) da Osasun Sistema Nazionala (OSN) eratzen duten asistentzia mailetako bat. Hori da OSNren eginkizun eta ardatz nagusia, dituen ezaugarri eta garrantziagatik (1). OMEk honela de-finitzen du LMOA, Alma-Atako Adierazpenean (1978) (2) oinarrituta: “[…] komunitateko norbanako eta familia guztien eskura dagoen funtsezko osasun-asistentzia, horientzat onargarriak diren bitartekoez gauzatua, euren parte-hart-ze osoarekin eta komunitatearentzat eta herrialdearentzat arrazoizkoa den kostu batean emana. Herrialdearen osasun-sistemaren ardatza da, eta komunitatearen garapen sozioekonomiko nagusiaren alderdi integrala“ (3).

Baina definizio gaurkotuagoa dirudi Javier Padillak emandakoa, zeinak honela azaltzen baitu: “eskuragarritasunari, etengabeko asistentziari eta osasun profesionalen balioaniztasunari esker asistentzia ematen duen sistema pertso-nek eta haien komunitateak sarritan dituzten osasun arazoak konpontzeko, behar den guztian gainerako asistent-zia-mailekin eta baliabide sozial eta sanitarioekin koordinatuta” (4, 5).

LMOAren ezaugarria da berori azaltzeko erabiltzen diren atributu edo printzipio sorta, zeinak bere garrantziaren sor-buru baitira, aldi berean. Lau aipatu ohi dira: irisgarritasuna, longitudinalitatea, osotasuna edo balioaniztasuna, eta koordinazio eginkizuna (6). Atributu horietako lehenak, hots, irisgarritasunak, esan nahi du LMOA oztoporik gabeko (geografikoak, administratiboak, diruzkoak, kultura arlokoak eta bestelakoak) zerbitzua ematen ahalegintzen dela profesional egokien bidez, osasun asistentzia hurbil eta garaiz emandako bermatzen delarik (7). Halere, ez da nahastu behar berehalakotasunarekin. Irisgarritasuna funtsezko alderdia da lehen arretan, baina ez du esan nahi asis-tentzia hori eskaera sortzen denean ahalik denbora laburrenean eman behar denik. Denboran, forman eta kostuan egokia den asistentzia da, izan (8).

Bigarrenik, LMOAk longitudinalitatea du ezaugarritzat, ziurrenik bere ezaugarririk nabarmenena. Esan nahi du den-boran irauten duen harremana dela profesionalaren eta pazientearen artekoa, eta pazientearen tokian eta haren osasunaren ibilbide guztietan zehar eskaintzen dena. Horrek inpaktu zuzena du kontsultan, hobeto maneiatzen baitira ziurgabetasuna eta denbora (9). Osasun emaitzak hobetu eta kostuak gutxitu egiten ditu modu globalean (10).

Hirugarrenik, LMOAren ezaugarriak dira osotasuna eta balioaniztasuna. Hori da, hain zuzen, kalitatezko LMOA ba-tek aurrera begira duen erronka nagusia. Gaixotasunak, zainketak edo heziketa- eta prebentzio-praktikek pertsonak dituzte erdigunean, eta osotasun biopsikosozial bat balira bezala artatzea eskatzen dute (11). Horren haritik, LMOAk pazientearen eskaera guztiei eman behar die erantzuna, dela une horretan bertan eta zuzenean, dela denboran gero-ratuta edo eratorrita (beste profesional edo zerbitzu batzuek medio) (4). Hainbat ikerketek erakusten dute LMOAko profesionalek erabaki zeharo garrantzitsuak hartu behar izaten dituztela oso denbora tarte laburrean eta gai direla jasotako bisiten %90etan konponbidea jartzeko. Pazienteak konplexutasunaren eta behar duten asistentziaren arabe-ra banatzen badira, ontzat ematen da arazoen %85a LMOAn konpon daitekeela, %10-12 bitarteko kontsultek arreta espezializatuarekin partekatzea eskatzen duela eta soilik %3-5 inguruk eskatzen duela, funtsean, arreta espezializatua (7, 12).

Azkenik, LMOAk koordinazio-lan garrantzitsua betetzen du, asistentzia maila hori izan behar du pazientearentzako erreferentzia, kontaktuak edo kontaktua izatea komeni den gainerako profesionalen (bestelako espezialitate eta asis-tentzia mailak, farmazia, gizarte-lana, etab.) erabakiak koordinatuz. Helburua izan behar du sistemaren alderdi ezber-dinak integratzea, horien artean sor daitezken kontraesanak saihestuz.

Page 3: Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta? · Gaixotasunak, zainketak edo heziketa- eta prebentzio-praktikek pertsonak dituzte erdigunean, eta osotasun biopsikosozial

ZERGATIK DA HORREN GARRANTZITSUA LEHEN MAILAKO OSASUN ARRETA?3 www.oseki.eus

Funtsezko lau ezaugarri horiez gain, eta gutxi edo asko horiei loturik, LMOA pertsonek osasun sistemarekin duten le-hen harremana izateagatik ere nabarmentzen da, pertsona erdigunean jartzen duen arreta eskaintzeagatik, familiaren ikuspegia landuz, baina komunitatearen orientazio eta longitudunalearekin, lankidetza eta talde-lana lehenetsiz (6, 9, 13).

Arestian aipatutako ezaugarriek eta LMOAren zeregin berak –pazientearenganako eta komunitatearenganako orienta-zioarekin, gaixotasunarekiko orientazioaren ordez, Ospitaleko Arretan egiten den moduan– eragiten eta berez zehaz-ten dute Lehen Arretaren garrantzia. Esan liteke adostasuna dagoela, modu enpirikoan frogatzen duten datuez gain, LMOA gehiago indartzearen eta herritarren osasuna hobetzearen artean den loturaz (4, 7, 12, 14). Hainbat ikerketek erakutsi dutenez, LMOA garatuagoa duten edo horra gehiago zuzentzen diren osasun sistemak dituzten herrialde edo eskualdeek heriotza goiztiar gutxiago dutela (15), pisu baxuko haurren jaiotza gutxiago dituztela eta haurren he-riotza-tasa baxuagoa dutela, suizidioak eragindako bizitza gutxiago galtzen dituztela, bizitzeko urte gutxiago galtzen dituztela osasun arrazoiengatik, bizi-itxaropen luzeagoa dutela (16), heriotza-tasa hobeagoak dituztela osorik hartuta, baita haurrei dagokionez ere, heriotza gutxiago dituztela bihotzeko arazoengatik, edo garaizago hautematen direla zenbait minbizi (kolon eta ondestetakoa, bularrekoa, umetokiko/umetoki lepokoa, eta melanoma) (15, 17).

Halaber, kostu gutxiagoarekin edo egokiagoekin lotzen da LMOA indartsu bat, hots, efizientzia gehiagorekin eta ekita-te handiagoarekin, osasun arloan desberdintasun sozialen efektuak murrizteari begira.

Arrazoi horiek guztiak kontuan, osasun sistema publiko baten helburu ezin garrantzitsuagoa da pazientea erdigunean jartzen duen sistema sendo baten inguruan, hots, Lehen Arretan, antolatuta egotea, pazienteak osasun sistemarekin lehen harremana izatea barne hartuta. LMOA sistemaren “sarbide” gisa aritzeko garrantziaren oinarriak maisuki azal-duak izan ziren “Zaindaria eta magoa” (19) maitagarrien ipuinean. Obra horretan azaltzen da Lehen Mailako Arretak eskarmentua duela ziurgabetasunean eta prebalentzia baxuagoko (hots, gaixotasuna izateko aukera gutxiago den) egoeretan moldatzen. Modu horretan, gai da Ospitale Arretarako aukera gehiago dituzten pazienteak hautatzeko, gai-nerakoak esku-hartzeetara beharrik gabe bideratzea saihestuz eta asistentzia maila espezializatuagoetara prebalentzia handiagoko egoerak zuzenduz, hor hobeto garatzen direlakoan (4).

Laburbilduz, Lehen Mailako Arreta sendoa duten herrialdeek jende osasuntsuagoa dute kostu txikiagoan, eta herritar talde ezberdinen artean saihets daitezken desberdintasunak murrizten laguntzen dute. Osasunaren Erakunde Pa-namerikarrak azaltzen duen moduan, LMOAn oinarritutako osasun sistema batek ekitate eta gizarte elkartasuneko

Adostasuna dago, modu enpirikoan frogatzen duten datuez gain, LMOA gehiago indartzearen eta herritarren osasuna hobetzearen artean den loturaz.

Page 4: Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta? · Gaixotasunak, zainketak edo heziketa- eta prebentzio-praktikek pertsonak dituzte erdigunean, eta osotasun biopsikosozial

ZERGATIK DA HORREN GARRANTZITSUA LEHEN MAILAKO OSASUN ARRETA?4 www.oseki.eus

balioetara zuzentzen ditu bere egitura eta egitekoak, eta gizaki orok ahal den osasun maila handienaz –edozein dela ere bere arraza, erlijio, ideologia politiko edo egoera ekonomiko nahiz soziala– gozatzeko eskubidea bultzatzen du.

LMOA, beraz, sektore arteko estrategia bat izan behar du, komunitateek osasun hobea izateko estrategia globala den bezainbatean, eta osasun sektoreaz gain beste sektore batzuk ere biltzen ditu zeharka, hala nola hezkuntza, etxebizitza, gizarte segurantza eta gisakoak. Haren inplementazioa ez dago, beraz, soilik osasun profesionalen esku, diziplina askoren ekarpen integratu baten eta, batik bat, erabaki politiko irmoen beharrean da (21).

Page 5: Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta? · Gaixotasunak, zainketak edo heziketa- eta prebentzio-praktikek pertsonak dituzte erdigunean, eta osotasun biopsikosozial

ERREFERENTZIAK5 www.oseki.eus

8 Padilla J. La trampa de la accesibilidad - Colectivo

Silesia (Irisgarritasunaren tranpa – Silesia Kolektiboa)

[Internet]. Silesia Kolektiboa. 2018.

https://colectivosilesia.net/2018/12/12/la-trampa-de-

la-accesibilidad

9 Starfield B. Atención primaria. Equilibrio entre

necesidades de salud, servicios y tecnología (Lehen

mailako arreta. Osasun beharren, zerbitzuen eta

teknologiaren arteko oreka). Bartzelona: Masson;

2001. p. 153-81.

https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/

S014067369

10 FoCAP. Los beneficios de la longitudinalidad

y de la continuidad (Longitudinalitatearen eta

jarraikortasunaren onurak) [Internet]. 2019ko urtarrila.

https://focap.files.wordpress.com/2019/01/los-

beneficios-de-la-longitudinalidad.pdf

11 Calderón, C. Atención primaria de salud: por qué,

dónde y cómo (Lehen mailako osasun arreta: zergatik,

non eta nola). Hacia Promoc. Salud. 2019; 24 (1): 9-10.

http://www.scielo.org.co/scielo.php?script=sci_

arttext&pid=S0121-75772019000100009&lng=es&nrm

=iso

12 Caminal Homar J., Martin Zurro A. et al. Sobre la

contribución de la atención primaria a la capacidad

resolutiva del sistema de salud y su medición

(Lehen mailako arretak osasun sistemaren gaitasun

erabakitzailean egiten duen ekarpena eta horren

neurketa). Aten Primaria. 2005;36(8):456-61.

https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/

S0212656705705394

1 Starfield B. New paradigms for quality in primary care.

Br J Gen Pract. 2001 Apr; 51(465): 303–309.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/

PMC1313982/pdf/

2 ALMA-ATAKO ADIERAZPENA, Lehen Mailako Osasun

Arretari buruzko Nazioarteko Konferentzia, Alma-Ata,

SESB, 1978ko irailaren 6-12.

https://apps.who.int/iris/bitstream/

handle/10665/39244/9243541358/ sequence=1

3 “OME | Lehen mailako osasun arreta.” Osasunaren

Mundu Erakundea. N.p. Web. 2019ko otsailak 13.

https://www.who.int/topics/primary_health_care/es/

4 Padilla J. Atención Primaria: fundamentos, reformas

y ¿futuro? (Lehen Arreta: oinarriak, erreformak, eta

etorkizuna?) [Internet].

https://es.slideshare.net/javithink/atencin-primaria-

fundamentos-reformas-y-futuro

5 Starfield B. Equidad en salud y atención primaria :

Una meta para todos (Ekitatea osasunean eta lehen

mailako arretan: guztientzako helburu). Gerenc y

Políticas Salud 2001;1:7–16.

http://www.redalyc.org/articulo.oa?id=54510103

6 Starfield B. Is primary care essential? Lancet.

1994;344:1129-33.

https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/

S014067369

7 Casajuana J, Gérvas J, zuzendariak. La renovación de

la atención primaria desde la consulta (Lehen mailako

arretaren berritzea kontsultatik hasita). Madril: Springer

Healthcare Ibérica S.L; 2012

Page 6: Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta? · Gaixotasunak, zainketak edo heziketa- eta prebentzio-praktikek pertsonak dituzte erdigunean, eta osotasun biopsikosozial

ERREFERENTZIAK6 www.oseki.eus

17 Macinko J1, Starfield B, Erinosho T. The impact of

primary healthcare on population health in low- and

middle-income countries. J Ambul Care Manage. 2009

Apr-Jun;32(2):150-71.

https://www.jhsph.edu/research/centers-and-

institutes/johns-hopkins-primary-care-policy-center/

Publications_PDFs/A238.pdf

18 Starfield B. Hospitales, Especialistas y Atención

Primaria: las responsabilidades de cada uno en la

atención a la salud de la poblacional (Ospitaleak,

Espezialistak eta Lehen Mailako Arreta: norberaren

ardurak herritarren osasun arretan). Lehen Mailako

Arretaren Kataluniako Foroa; Bartzelona, 2009ko

azaroaren 19a.

http://files.forumatencioprimaria.webnode.

com/200000066-1e4021f3a4/Conferencia%20

Dra.%20Starfield.pdf

19 Mathers N, Hodgkin P. The gatekeeper and the wizard:

a fairy tale. BMJ. 1989;298:172-3..

https://www.bmj.com/content/298/6667/172

20 PAHO | Atención primaria en salud (Lehen mailako

arreta osasunean) [Internet]. Paho.org.

https://www.paho.org/hq/index.php?option=com_

topics&view=article&id=389&Itemid=40976&lang=e

21 Programa de Educación Continua en Salud Familiar,

Ambulatoria y Comunitaria. Introducción a la práctica

de la Medicina Familiar (Heziketa Programa Iraunkorra

Familia, Anbulatorio eta Komunitate Osasunean)

[Internet]. Buenos Aires: PROFAM; 2009.

https://medfamcom.files.wordpress.com/2009/10/

introduccion-a-la-mf-foroaps.pdf

13 Berra S. El estudio de las funciones de la atención

primaria de la salud: adaptación e implementación

de los cuestionarios PCAT en Argentina (Lehen

mailako osasun arretaren egitekoen azterketa: PCAT

galdetegien moldaketa eta ezarpena Argentinan)

[Internet]. Kordoba: Kordobako Unibertsita Nazionala.

Mediku Zientzien Fakultatea. Centro de Investigaciones

Epidemiológicas y en Servicios de Salud Escuela de

Salud Pública Ikerketa Epidemiologikoen eta Osasun

Zerbitzuen Ikerketa Zentroa. Osasun Publikoaren

Eskola; 2012ko urria.

http://ciess.webs.fcm.unc.edu.ar/files/2012/05/2012_

FuncionesAPS_AR-PCAT_CIESS-UNC.pdf

14 Starfield, B., Shi, L., & Macinko, J. (2005). Contribution

of primary care to health systems and health. Milbank

Quarterly, 83(3), 457-502.

https://onlinelibrary.wiley.com/doi/abs/10.1111/j.1468-

0009.2005.00409.x

15 Macinko J, Starfield B, Shi L. The contribution of

primary care systems to health outcomes within

Organization for Economic Cooperation and

Development (OECD) countries, 1970-1998. Health

Serv Res. 2003 Jun;38(3):831-65

https://onlinelibrary.wiley.com/doi/abs/10.1111/1475-

6773.00149

16 Starfield B. Primary Care: Balancing Health Needs,

Services, and Technology. Oxford U. Press, 1998.

Starfield & Shi, Health Policy 2002; 60:201-18.

https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/

PMC1484414/