Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere...

12
Komikizale guztiok ondo baino hobeto da- kigunez, komiki gutxi, oso gutxi argitara- tzen da euskaraz. Gutxi sortzen da euskaraz eta are gutxiago erdaretatik euskaratzen; be- raz, ez da harritzekoa Senez-en (ez eta beste inon ere, nik dakidala) komikiak euskara- tzeari buruzko artikulurik batere argitaratu ez izana, jardun hiper minoritarioa izaki. Alabaina, bada horretan ikasbiderik bai itzulpengintzaren gainerako alorretan di- hardutenentzat, bai eta euskaraz sortu eta idazten dutenentzat. Hala iruditzen zait niri behintzat, eta horrexek bultzatu nau artiku- lutxo hau orriotara ekartzera. Deskripzio xume bat baino ez da, frantsesezko komiki- ak euskarara ekartzerakoan sortzen diren arazoak eta kontuan hartu beharreko hain- bat elementu nabarmentzea beste xederik ez duena; baina bere apalean baliagarria izatea espero dut, besterik ez bada, gai berari bu- ruzko beste testu interesgarriago batzuk ar- gitararazteko. Bederatzigarren artea. Literaturaren aldi- riak Lehenik eta behin, adierazi nahi dut lite- ratur itzulpenaren esparruan kokatzen du- dala nik komikiaren itzulpena, askorentzat gehiegikeria izan daitekeen arren. Beste ba- tzuentzat, ordea, iraina litzateke “bederatzi- garren artea” beste ezeren menpe jartzea. Alabaina, itzulpenari gagozkiolarik, guztiz ulergarria deritzot komikien itzulpena lite- ratur itzulpenaren baitara ekartzeari, itzul- tzaileak testua itzultzen baitu, eta komikie- na, bestelako testu motekin erkatuta, gertuago dago literatur testuetatik beste edozeinetatik baino. Gainera, beti ere itzul- penaren ikuspegitik, komikiak itzultzerako- an agertuko zaizkigun hainbat arazo (hitz jokoak, umorea, estilo zuzena…) gainerako literatur testuetan ere aurkituko ditugu, neurri handiago edo txikiagoan. Literatur testuen mugetan ibiliko gara agian, baina ez 99 Komikien itzulpena BEGO MONTORIO

Transcript of Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere...

Page 1: Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke. Hainbeste da

Komikizale guztiok ondo baino hobeto da-kigunez, komiki gutxi, oso gutxi argitara-tzen da euskaraz. Gutxi sortzen da euskarazeta are gutxiago erdaretatik euskaratzen; be-raz, ez da harritzekoa Senez-en (ez eta besteinon ere, nik dakidala) komikiak euskara-tzeari buruzko artikulurik batere argitaratuez izana, jardun hiper minoritarioa izaki.Alabaina, bada horretan ikasbiderik baiitzulpengintzaren gainerako alorretan di-hardutenentzat, bai eta euskaraz sortu etaidazten dutenentzat. Hala iruditzen zait niribehintzat, eta horrexek bultzatu nau artiku-lutxo hau orriotara ekartzera. Deskripzioxume bat baino ez da, frantsesezko komiki-ak euskarara ekartzerakoan sortzen direnarazoak eta kontuan hartu beharreko hain-bat elementu nabarmentzea beste xederik ezduena; baina bere apalean baliagarria izateaespero dut, besterik ez bada, gai berari bu-ruzko beste testu interesgarriago batzuk ar-gitararazteko.

Bederatzigarren artea. Literaturaren aldi-riak

Lehenik eta behin, adierazi nahi dut lite-ratur itzulpenaren esparruan kokatzen du-dala nik komikiaren itzulpena, askorentzatgehiegikeria izan daitekeen arren. Beste ba-tzuentzat, ordea, iraina litzateke “bederatzi-garren artea” beste ezeren menpe jartzea.Alabaina, itzulpenari gagozkiolarik, guztizulergarria deritzot komikien itzulpena lite-ratur itzulpenaren baitara ekartzeari, itzul-tzaileak testua itzultzen baitu, eta komikie-na, bestelako testu motekin erkatuta,gertuago dago literatur testuetatik besteedozeinetatik baino. Gainera, beti ere itzul-penaren ikuspegitik, komikiak itzultzerako-an agertuko zaizkigun hainbat arazo (hitzjokoak, umorea, estilo zuzena…) gainerakoliteratur testuetan ere aurkituko ditugu,neurri handiago edo txikiagoan. Literaturtestuen mugetan ibiliko gara agian, baina ez

99

Komikien itzulpena�

BEGO MONTORIO

Page 2: Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke. Hainbeste da

uste daitekeen bezain aldenduta. Eta, halaere, badu komikiak zer berezko eta berezibat, gainerako literatur testuetatik bereiztenduena.

Komikiaren zenbait ezaugarri

Un récit dessiné et imprimé (Renard)Une littérature graphique (Francis Lacassin)

Une figuration narrative (Pierre Carperie)

Ez naiz orain luzatuko komikiaz emanlitezkeen definizio ugariez, funtsean denekonartzen duten ezaugarri nagusia bat berabaita: kode aniztasuna. Hau da, bi kode na-hasten dira komikian: irudia edo kode iko-nikoa eta testua edo kode idatzia, eta bienbatuketatik harantzago doan esanahia sor-tzen du bien arteko elkar eraginak. Horre-gatik ezin daiteke komiki bat itzuli testuenzerrenda hutsa edukita, komikia osotasunadelako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke.

Hainbeste da hori horrela non hainbatkonbentzio ere sortu baitira; esaterako, ani-malia edo pertsona baten gainean “Zzzz”jartzen badu, badakigu lotan dagoela, aur-pegia ikusten ez badiogu ere. Edo pertsonabaten inguruan izarrezko koroa modukobat ikusten dugunean, badakigu zorabiatu-ta dagoela, seguruen kolpe baten ondorioz.Konbentzio horiek ezagutzea, konbentziohoriek irakurtzen jakitea da, noski, komiki-ak itzultzeko baldintza nahitaezkoa.

Testuaren eta irudiaren arteko erabatekolotura horri buruz askoz gehiago hitz eginliteke, komikiaren berezko baliabide asko-ren oinarria baita; adibidez, bien arteankontrastea sortzea efektu komikoa lortzeko,edo pertsonaia baten berbaldiaren barruan

irudiak eta hitzak tartekatzea… Baina itzul-tzaile baten begietatik ikusita, bada hitzezkoeta irudizko kodeen arteko elkarlotura ho-rrek sortzen duen kontu arras arazotsua:irudian txertaturiko testuena (onomatopei-ak, oihuak, etab..).

Garai batean (ordenagailuena baino le-henagoko garaian, eta gaur egun oraindikere zenbait kasutan), inprimaturiko orri ba-koitzeko zenbait plantxa zeuden: beltza, ko-lore nagusi bakoitzeko bat eta testuarena;eta azken hori zen hizkuntza desberdineta-ko argitalpenetan aldatzen zen bakarra,itzultzaileak alda zezakeen bakarra. Bainabatzuetan, hainbat interjekzio (zaratak, oi-huak…) irudiaren plantxatan marraztutaegoten dira, eta orduan itzultzaileak ezergutxi egin dezake jatorrizko “BOUM” ba-ten ordez euskarazko idazkerarekin bat da-torren beste onomatopeia bat agertzeko.Egia da gaur egun ordenagailuen erabilerakgauzak aldatu dituela, baina arazoak hor di-rau, neurri batean, eta geroago ikusiko du-gun bezala, arazo berriak ere ekarri ditu.

Komikietako testu motak eta horien ezau-garriak

Testu motak

Aurreko guztia kontuan hartuta badaere, itzultzaileak testua itzuli behar du; be-raz, komikietan agertu ohi diren testu mo-tei erreparatuta hiru atal bereiziko ditut:

• Kartutxoak. Elkarrizketakoa ez den tes-tua da, goian edo alboan, koadro batean(“kartutxo” batean) agertu ohi da etaesan genezake halako off ahotsaren mo-dukoa dela. Normalean bi funtzio beteohi ditu kartutxoetako testuak: 1) den-

100

Senez 28

Page 3: Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke. Hainbeste da

bora kokatzea: dela denbora aldaketa ira-gartzea (aldi berean…, bi urte lehena-go…, handik x astera…), dela denboraeta tokia kokatzea (Paris, 1945), deladenbora-elipsietan gertatu denaren berriematea; edo 2) Ainguraketa funtzioa,hots, irudiaren zehazgabetasuna zehaz-tea; esaterako, urrunean ikusten baduguzaldun multzo bat, zaila izango dugu ja-kitea lagunak ala arerioak diren, eta kar-tutxoko testuak azalduko digu hori. No-lanahi ere, egile bakoitzak bere modurajokatzen du, eta hainbat kasutan kartu-txoak ia behin ere erabiltzen ez badiraere, badaude bestelako komikiak non hi-tzezko kontakizunaren hari nagusia kar-tutxoen bidez harilkatzen den.

• Globoak (boule – bocadillo). Hor ager-tzen da normalean testurik gehiena,itzultzailearentzako langairik ugariena.Baina horretan ere, alde grafikoari begi-ratu beharko diogu mezua behar bezalaulertuko badugu. Boule, bokadillo edoglobo horiek borobilduak izaten dira ge-hienetan, eta muturtxo bat dute, hizlarianor den adierazteko. Globoaren formakberak informazio osagarria ematen digu(pentsamendua, beldurra…), komikia-ren konbentzio grafikoei esker. Beste ba-tzuetan, zeinuak erabiltzen dira hitzekinbatera, hitz tabuen ordezko; edo grafiazbalia daiteke egilea enfatizatzeko (hitzbat askoz handiago marraztuz, esaterako).

• Testu osagarriak Irudien barruan agerdaitezkeen bestelako testuei eman dietizen hori: afitxeak, denda izenak, gutu-nak… Askotariko testuak dira, eta itzul-pen estrategia eta teknikak ere askota-rikoak izango dira, kasuan kasukoirtenbidea bilatuta (itzuli, ez itzuli…).

Komikien itzulpena

101

Page 4: Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke. Hainbeste da

Testu osagarrien artean aparteko atalamerezi dute kantuek. Askotan komikiaren“soinu banda”ren osagarrietako bat dira,baina paper askoz garrantzitsuagoa ere izandezakete, Brassens-en Le Gorile kantak Tar-diren komiki honetan bezala; edo kontaki-zunaren kontrapuntua markatu, Kin’LaBelle komikiko rap-ak bezala. Inoiz horrela-korik itzultzen saiatu denak badaki errezeta

edo arau betirakorik ez dagoela, kasuan ka-suko irtenbidea asmatu behar dela, eta As-terixen komikietan agertzen diren kantafrantses tradizionalen ordainetan euskaraz-ko Boga-boga eta antzekoak ematea zilegibaino areago guztiz egokia izan badaitekeere, ez dut uste hori denik hemen emanda-ko adibideetan jarraitu beharreko bidea.

102

Senez 28

Page 5: Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke. Hainbeste da

Komikien itzulpena

103

Page 6: Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke. Hainbeste da

Testuen ezaugarriak

Estilo zuzena

Obraren baitan duten funtzio eta koka-penaren arabera sailkatutako hiru testumota horietatik, alabaina, globoena da ko-mikietako testu mota bereizgarriena, komi-kietako hizkera dei genezakeena, gainerakotestu motak ezer gutxitan bereizten baitirabeste literatur generoetan agertzen direneta-tik, ez bada espazioak ezartzen duen muga-gatik.

Ez da komiki asko irakurri behar kontu-ratzeko estilo zuzena nagusitzen dela globo-etan. Zuzenetan zuzenena, esan genezake:akotaziorik gabeko elkarrizketak. Ñabardu-ren berri, aldarteen berri irudiak emangodigu, eta behar bezalako arreta eman behar-ko dio itzultzaileak, ondo itzuliko badu.

Elkarrizketak literatur genero guztietanagertzen dira, esango du baten batek, arra-zoi osoz esan ere. Bai, hala da, baina komi-kietakoek badute alderik besteekin er-katuta. Elkarrizketek gidatzen dutenez(normalean) istorioen haria, ahalik eta si-nesgarrienak izan behar dute, benetakoahozko jardunetik ahalik eta gertuen egon,konbentzioak konbentzio. Zinemakoak bi-ziagoak dira, antzerkikoak entzunak izatekoidazten dira…

Eta egiantzekotasun hori lortzeko, beste-lako literatur testuetan ez bezala, komikie-tan erabat onartuta dago hizkuntzaren arauakademikoak haustea, bai esaldien antola-menduan, bai ahoskerak jasotzeko orduan.Eta frantsesez idatzitako komikiei begiratuzgero, argi dago nolabaiteko transkripzio fo-netikoa egiten dela maiz “benetako ahozkohizkuntza” islatzeko. Ez dakit gainerako

hizkuntzetan nola moldatzen diren, bainanago askoz tradizio handiagoa dagoela fran-tsesez <minab’>! idazteko, “minable”ren or-dez, euskaraz <e’ongo ga’> “egongo gara”renordez idazteko baino (frantsesetik komikiakeuskaratzen ditugun itzultzaileon zoritxa-rrerako).

Interjekzioak

Badira beste modu batzuk ahozkotasunhori idatzira ekartzeko, besteak beste inter-jekzioen erabilera. Eta, izan ere, guztiz logi-koa da komikietan interjekzio asko ager-tzea: batetik, benetako ahozko hizkeranasko erabiltzen direlako; eta bestetik, per-tsonen emozioak eta sentimenduak idatzizbaina labur adierazten dituztelako.

Bada esan duenik komikiak itzultzea, sa-konean, interjekzioak itzultzea dela. Nik eznuke horrelako baieztapen borobilik egin-go, komikietatik komikietara aldea baitago,baina ukaezina da garrantzi handia dutelaeta ezinbestekoa dela jatorrizko hizkuntzan

104

Senez 28

Page 7: Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke. Hainbeste da

dituzten erabilerak eta baloreak ondo eza-gutzea euskarazko ordain egokia eman ahalizateko. Eta zin dagit esaten errazagoa delaegiten baino. Batetik, interjekzioak berezkoesanahirik ez duten hizkuntza zeinuak dire-lako, polisemikoetan polisemikoenak, etaitzultzaile orok ondo daki arazoen kutxa za-baltzea dela hori. Eta bestetik, itzultzaileonlan tresna nagusi diren hiztegi eta gainera-koetan zaila delako horiei buruzko argibide-ak aurkitzea, eta aurkituz gero ere, oso lite-keena da horien erabilera bat bera ez izateagaur egun eta duela hamar urte. Adibide la-bur batez azaltzeko, irudia ikusi gabe zail daasmatzen frantsesezko “Aïe” minaren adie-razle den edo beldurrarena.

Eta jatorrizkoa ondo jaso eta ulertu on-doren, euskaraz eman behar da! Ez naiz, bai-na, eginbeharraren zailtasunetan luzatuko.

Onomatopeiak

Onomatopeiak dira beste edozein testu-tan baino gehiago agertzen diren interjekziohorietako batzuk, komikiaren soinu banda-ren osagarri nagusietako bat.

Batzuetan irudiaren barruan agertzendira, eta itzultzaileak egokitu beharra ikus-ten badu ere, ez da beti posible izaten. Bes-te kasu batzuetan globoen barruan agertzendira, eta orduan ordezkoa eman behar danahi eta nahi ez.

Euskarazko ordain egokia emateko go-gan hartu behar da hizkuntza bakoitzakmodu desberdinean eman ohi dituela ob-jektuek sortutako zaratak nahiz naturare-nak, zeinek bere barne arauei jarraituz.

Alabaina, bada kontuan hartzeko bestegertakizun bat. Tebeoetan agertzen direnhainbat onomatopeia Ipar Amerikakokomikietatik Frantzia-Belgikakoetara etahorietatik Europa osora zabaldutakoakdira, askotan kalko huts modura, eta gauregun komikiaren kode edo konbentziotzatjo litezke; ezagunenetako bi baino ez aipa-tzearren “bang” (tiroa) edo “snif ” (usainahartzea).

Zer egin, bada, euskarazko ordain ego-kiak emateko?

Hortxe du lana itzultzaileak, animalienahotsak eta beste ezer gutxi aurkituko baituhiztegi edo gramatiketan jasota. Hainbate-tan maileguan hartuko ditu jatorrizkoak,eta orduan grafia zaindu beharko du; bestebatzuetan asmatu edo sortu egingo ditu,xede hizkuntzako soinu eta arauak kontuanhartuta. Eta beste batzuetan, ondo itzulikobadu, akademiek ezarritako arauak hautsieta testu jakin horretarako baino balio ezduten irtenbideak asmatu beharko ditu.

Komikien itzulpena

105

Page 8: Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke. Hainbeste da

Ahozkotasuna islatzeko bestelako baliabidebatzuk

Lehen aipatu dugun ahozkotasuna isla-tzeko beste baliabide batzuk ere badira, esa-terako hitz hasierako silaba errepikatzea za-

lantza adierazteko (ba… baina…). Edo hi-tzak luzatzea (Kontuuuuuuuuz). Efektu beralor daiteke esaldi etenak erabiliz (eta, bat ba-tean…). Asko erabiltzen dira, baita ere, esal-di laburrak (interjekzioak askotan), harridu-razkoak, galderazkoak… (Geldi! Hara!)

106

Senez 28

Page 9: Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke. Hainbeste da

Azkenik, azpimarratzekoa da hizkera be-rezien erabilera eta transkripzioa, direla so-ziolektoak nahiz ideolektoak eta antzera-koak… Sinesgarritasuna ematen dietepertsonaiei eta, gainera, haiei buruzko in-formazio osagarria eskaintzen digute. Fran-tsesezko milaka adibide aurki genitzake,baina lagin modura haur eta gaztetxoen hiz-kera agertzen duten biñeta bana, eta fran-tsesa nolabaiteko azentuarekin hitz egitenduten bi pertsonena (bata portugesa etabestea afrikarra) ekarri nahi ditut hona.

Eta orain GALDERA, horrela, hitz larri-tan: nola eman hori dena euskaraz?

Bada, nik ez dut erantzunik, ez errezeta-rik, baina han-hemenka begira aurkitu di-tut bide interesgarriak. Literaturan badira

saio politak, esaterako Sarrionadiaren Kiro-mandxia, edo Urtzi Urrutikoetxearen Kantabakarra Ikernerentzat, edo Pablo SartrerenL’Europan irakur dezakeguna. Gazte hiz-kerari buruz azken boladan argitaratutakotestu eta gogoetak ere interesgarriak izandaitezke komikien “ahozkotasun” horrekplanteatzen dituen itzulpen arazoak gaindi-tzeko. Baina gehien bat euskaraz sortutakokomikiei begiratu beharko diegu, eta horre-tan ezin aipatu gabe utzi Antton Olariaga-ren lana, bai komikietan bertan, bai etaZazpiak Batman eta antzeko ekimenetanegindako ekarpenagatik. Hari esker idatz de-zakegu lasai “tumatxa”, “aixkiria”, “dunk”…Are gehiago, ez dakit zein izango den moz-korren zotinen onomatopeia akademikoa,kanonikoa, baina nik ez dut dudarik: euskalmozkorrek Iptxs! egiten dute.

Umorearen adierazpena

Eta azkenik, umorea aipatu nahi dut.Izatez, umorea ez da komikien ezaugarrieta-ko bat -badira umorezko komikiak eta gauabera baino beltzagoak direnak-, nahiz etaegia izan askotan baliatzen direla komikiegileak umoreaz. Hortaz, gainerako lite-ratur testuetan umorearen itzulpenak sorditzakeen arazo berberak sortuko dizkigukomikietan ere: kultura jakinetan oinarritu-tako txisteak, hitz jokoak eta abar. Alabaina,badira bi errekurtso, komikietan berezikimaiz erabiltzen direnak efektu barregarrialortzeko eta itzultzaileoi makina bat buru-hauste ematen dizkigutenak.

Horietako bat izen propioekin jolasteada, hots, izenak asmatzea. Batzuetan per-tsonaien izaerarekin loturik daude, bestebatzuetan soinu jolas hutsez asmatuak

Komikien itzulpena

107

Page 10: Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke. Hainbeste da

dira, eta beste batzuetan erreferentzia kul-turalak dituzte atzean, edo metaliteratu-ra… Asterixen abenturetako edozein har-tu, eta erreparatu izenei: denek dute atzeanbeste irakurketa bat, guztien atzean dagojolasen bat, fonetikoa, kulturala… Etahori adibide bat baino ez da, bestela begi-ratu Achille Tallon-en biñeta honi, ez dulan makala izango hori euskaratzeari ekiten

dion itzultzaileak; eta libertimentua ere,bide batez esanda.

Amaitzeko, beste literatur genero guzti-etan ere erabiltzen den baliabide bat, bainakomikietan ia pentsaezinezko mailetara era-man daitekeena: hitz jokoak.

Batzuetan obraren barruko errepika edosasi-errepikekin egiten da hitz jokoa, besteaskotan erreferente kulturalekiko hitz joko-

108

Senez 28

Page 11: Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke. Hainbeste da

ak dira (Asterixen latinezko esaldiekin edoErromaren garaiko nahiz Frantzia garaiki-deko pertsonaiekin egiten direnak), eta bes-te batzuetan hizkuntzaren baitako jolaseroak dira. Eta honetan, inolako oinarri zi-

entifikorik ez dudan arren, esango nuke ko-miki frantses eta belgikarrek aparteko zale-tasuna dutela. Eta hori erakusteko ale batnahikoa dela sinistuta, hona Achille Talon aun gros nez albumaren aurkibidea.

Komikien itzulpena

109

Page 12: Komikien itzulpena - EIZIE€¦ · zerrenda hutsa edukita, komikia osotasuna delako, eta testua ere osotasun horren ba-rruan bakarrik uler (eta beraz itzul) daiteke. Hainbeste da

Formatoak ezarritako mugak

Orain arte aipatutako guztiei nahikoairitzi ez, eta gindatxoa jarriko diot komikiitzultzaileen kezkabideari: espazioak ere bal-dintzatuko du gure itzulpena.

Globo nahiz kartutxoetako testuek ba-dute muga fisikoa, ez beti bera, ez badajatorrizkoak markatzen duena. Bestela esan-da, perifrasien bidetik abiatuz gero, irakur-leari lupa oparitu beharrera heldu gaitezke,eta komikia ikusi egiten da, irakurri ere bai,baina batez ere ikusi.

Eta espazioarekin loturik, errotulazioarazoak ere egoten dira, eta ez bakarrikagertu behar diren zeinu guztiak etab. ondomarkatu behar direlako, ez bada azken ga-raian komiki batzuk ordenagailuz errotula-tzen direlako, eta kasu horietan hitzak ez

dira zatitzen lerrotik lerrora (eskuzko erro-tulazioetan bai); bada, horrek espazio askokentzen du, eta letra tipoa txikitzea ez dabeti irtenbide egokia.

Itzulpenarekin estuago lotuta dagoenbeste arazo espazial bat ere badago, esaldienantolaketarena. Askotan testua biñeta bate-tik bestera pasatzen da eta segida logikoaeman behar zaio kontaketari, beraz, arretaberezia jarri beharko dio itzultzaileak esaldibarruko ordenari, esaldien arteko loturari,mozketak egiteko moduari.

Honaino bada, arazo eta kezkabideenzerrenda. Baina ez nuke azken puntua jarrinahi Fernandoren egia borobil horietakobat bota gabe: arazo, zailtasun eta oztopozerrenda luze hori gorabehera, komikiakitzuli egiten dira, itzuli egingo dira eta itzu-li egin behar dira. Nik hala uste.

Senez 28