FILOSOFIA ARLOKO - Ibaizabal · Web view4.5 Bukatu al da eboluzioa? 4.6 Gizakiaren berezko...

49
FILOSOFIA ETA HERRITARTASUNA PROIEKTU KURRIKULARRA DBHO 1 1

Transcript of FILOSOFIA ARLOKO - Ibaizabal · Web view4.5 Bukatu al da eboluzioa? 4.6 Gizakiaren berezko...

FILOSOFIA ARLOKO

1

FILOSOFIA ETA HERRITARTASUNA

PROIEKTU KURRIKULARRA

DBHO 1

Akats-zerrenda

Filosofia eta Herritartasuna Batxilergoa 1. maila ikasliburuan, honako hauek kontuan hartzekoak dira:

( 97 or. : “Nietzsche: Ecco Homo” ageri duen lekuan, “Nietzche: Ecce Homo” beharko luke.

( 122. or. : “Kinisbergeko gaztelua” ageri den lekuan, “Königsberg-eko gaztelua” beharko luke.

( 152. or. : “1.2. Demokrazia errepresiboa: esparru publikoa” ageri den lekuan, “1.2. Demokrazia errepresentatiboa: esparru publikoa” beharko luke.

( 158. or. : “Inmigrazioa” ageri den lekuan, “immigrazioa” beharko luke.

( 160. or. : “Rousseau, bere aldetik, herritartasun-izaera gizabanako guztiei ematen die: gizabanako bakoitzak,…” ageri den lekuan, honako hau beharko luke:

“Rousseauk, bere aldetik, herritartasun-izaera gizabanako guztiei ematen die: gizabanako bakoitza,…”

( 162. or. : Argazki-oinean “Frantzian 68ko maiatza” ageri den tokian, “Frantzian 68ko Maiatza” beharko luke.

AURKIBIDEA

0. FITXA TEKNIKOA

1. PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA

1.1 Eusko Jaurlaritzaren Dekretua

1.2 Filosofia eta Herritartasunaren betekizunak

1.3 Bizikidetza helburu

2. OINARRIZKO GAITASUNAK

2.1 Herritartasunerako gaitasuna

2.2 Ikasten ikasteko gaitasuna

2.3 Autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

2.4 Hizkuntza-komunikaziorako garrantzia

2.5 Informazioa tratatzeko baliabide digitalak

2.6 Arterako eta kulturarako gaitasuna

3. HELBURU OROKORRAK

3.1 Kontzeptu eta terminoak zuzen eta zehatz erabiltzea

3.2 Arrazoibideak era koherentean erabiltzea

3.3 Elkarrizketa filosofikoa lantzea

3.4 Filosofia-testuak aztertzea

3.5 Lan intelektualerako prozedurak lantzea

3.6 Berdintasun/desberdintasunerako begirunea

3.7 Giza eskubideak eta natura errespetatzea

3.8 Besteen bizimoduak kritikoki errespetatzea

3.9. Munduko gertakariak interpretatzen ikastea

4. EDUKIEN EGITURATZEA

4.1 - 1. multzoa: Eduki komunak

4.2 - 2. multzoa: Jakintza filosofikoa

4.3 - 3 multzoa: Gizakia. Pertsona eta gizartea

4.4 - 4. multzoa: Filosofia morala eta politikoa

4.5 - 5. multzoa: Demokrazia eta herritartasuna

5. GURE PROPOSAMENAREN JUSTIFIKAZIOA

6. ZEHAR LERROAK

7. ANIZTASUNAREN TRATAERA

7.1 Talentu apartekoak

7.2 Minusbaliotasun sentsorialak

7.3 Gutxieneko teknikoak

7.4 Jakin-min zientifikorik gabeak

8. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK

8.1 Filosofiako ikuspegiak eta kontzeptuak zuzen eta zehatz erabiltzea.

8.2 Diskurtso pertsonal sendoa eta arrazoitua osatzea.

8.3 Elkarrizketa filosofikoa hainbat ikuspegi txertatzeko erabiltzea.

8.4 Testuak aztertu, barne-egitura azaldu eta iruzkin kritikoak egitea.

8.5 Informazio-iturriak lantzea, kontrastatzea eta era kritikoan erabiltzea.

8.6 Diskriminazio guztiak baztertzea.

8.7 Garapen iraunkorra eta berdintasunezko gizartea bultzatzea.

8.8 Herritartasuna eta eskubide zibilak sendotzea

8.9 Gizartearen konplexutasuna ulertzea eta geroaren hipotesiak egitea.

0. FITXA TEKNIKOA

• Izenburua: Filosofia eta Herritartasuna

• Etapa: DBHO (LOGSE Batxilergoa)

• Ikasturtea: DBHO1

• Neurriak: 275mm x 215 mm

• Orrialde kopurua: 168

• Egileak::

- Martin Aurrekoetxea Olabarri

- M. Lourdes Villar Rodrigo

- Alfredo Olarra Aristegi

• Egileen koordinatzailea: Martin Aurrekoetxea Olabarri

• Koordinazio editoriala: Leire Calle Arrinda

•Testuaren zuzenketa: Idoia Gillenea Mujika, Jon Urrutxurtu eta Leire Calle Arrinda.

1. PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA

1.1 Eusko Jaurlaritzaren Dekretua

Euskal Jaurlaritzak 2009 otsailaren 3an onartu eta EHAAn 2009ko otsailaren 27an argitaratu duen Dekretuak irakasgai honi beste izen bat eman dio. Orain arte Filosofia I izenez ezagutu den ikasgaiak, aurrerantzean Filosofia eta Herritartasuna izena hartuko du. Hori dela eta, aurrean dugun Filosofia eta herritartasuna proiektua Eusko Jaurlaritzak aipatutako Dekretuan adierazitako irizpideetara moldatzen da.

1.2 Filosofia eta Herritartasunaren betekizunak

Filosofia eta Herritartasuna irakasgaiak bi betekizun ditu Batxilergoan. Batetik, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza eta Etika irakasgaietan landutako eta osatutako ikaskuntzak biltzea, sakontzea eta sendotzea, bigarren mailan Filosofiaren Historia garatzeko oinarria sortzeko moduan iragaziz, sistematikoki eta modu zabalean, bigarren maila horrek ikuspegi zorrotzagoa eta zehatzagoa eskatzen baitu. Batxilergoko bi irakasgai horiek banatu ezineko jarraipena dute, baina sakontasun-maila desberdina.

Bestalde, zubi modura jardun arren, ingurunea bestelako ikuspegi berri eta original batetik ikusteko aukera ematen du irakasgaiak, "informazioaren garairako" ezinbestekoak diren gaitasunak eskuratzeko aukerak emanez ikasleei. Izan ere, batzuetan besterik esaten bada ere, gure gizarte global honek ez du behaketa filosofikoa galzorian jartzen, modako kontu bat edo “jakintza zaharkitua" izango balitz bezala.

Aitzitik, “modernizazio gogoetatsuak” eta haren ondorioek orain arte “errealitatea” interpretatzeko erabili izan ditugun eskemak berrikustea eskatzen digute. Egoera horretan, proposamen epistemologiko zaharkituak eta agortuak eskaini beharrean, ekarpen-iturri agortezina da filosofia, gertatzen dena ulertzeko ahalegin aseezina eta ezer ez-gertatze hutsa bera ere ez-jakintzat ez emateko erabaki ausarta eskaintzen baitigu. Jakintza mota hori galderak egiteari lotuta dago, eta ez erantzunak emateari. Zer dira, bada, Kanten sapere aude, Platonen dialektikaren hedapena, Descartesen cogito, ergo sum eta Wittgesteinen eskailera? Zer da, orduan, pentsaera analitiko zorrotzean eta gupidagabean tematzea ez bada?

Halako eginkizun bitxia izanik, zientziaren eta beste jakintza- alor batzuen ekarpenak erabiltzen ditu filosofiak, "zaldi gaineko espiritu erabatekoari” begira egoteko asmorik izan gabe edo gizakia, ezagutza, ongia eta egia direnari buruzko sintesi orokorrik egiteko asmorik izan gabe, ordea. Ez du "errealitatea" zer den azaldu edo argitu nahi, eta aski zaizkio, behin-behinekoak izan arren, esanguratsuak diren puskak edota osotasuna besarkatu gabe komunitatearentzat onargarria den interpretazio zentzuzko bat bilatzen duten proposamenak. Horixe da, hain zuzen ere, irakasgai berri honetako funtsezko terminoa: komunitatea. Filosofia bezalako irakasgai tradizionalari herritarren osagaia gehitu izanak aldaketa sakona dakar gaiak jorratzen duen eremuan, komunitateak beretzat hartua duen bizikidetza-eredua auzitan jartzen baitu. Agerian dagoenez, berebiziko garrantzia du zeregin horrek. Mundu osoan nahiz gure herrialdeetan (gure autonomia-erkidegoan bereziki) bizi dugun egoera konplexua ikusita, herritarrak azterketa filosofikoaren aztergaitzat hartzean bizikidetza kontzeptua bera ere eztabaidaren muinean jartzen dugu, eta auzitan jartzen ditugu ere gizartearen oinarri-oinarriak.

1.3 Bizikidetza helburu

Bizikidetza da irakasgai honen helburu garrantzitsuenetariko bat eta bizikidetza prestatzeko hiru elementu jorratzen ditu Filosofia eta Herritartasuna irakasgaiak: subjektuaren autonomia, subjektuaren gogoetarako ahalmena eta elkarrizketa. Curriculum honentzat hiru horiek dira hezkuntzaren jardunaren ardatz estrategikoak. Eta curriculum honen "izaera formara” da ikuspegi horren lehenbiziko ondorioa. Ebaluazio-irizpidearen eta bakoitzaren adierazleen oinarrian dauden helburuek osatzen dute honen guztiaren muina, noski. Edukiak helburu horiek lantzeko aitzakia baino ez dira. Eduki bat nahiz beste lantzea, autonomia eta gogoeta akuilatzea eta bultzatzea da garrantzitsuena, elkarrizketaren bidez, ikasleak oinarrizko gaitasunetan aipatutako alderdietan gaituz joan daitezen. Horrek ez du esan nahi helburuek berez inolako garrantzirik ez dutenik, bigarren mailan daudela baizik.

Helburuok lortzeko, hainbat eduki mota landu litezkeela egia den bezalaxe, egia da, era berean, tradizio historikoak pisu handia duela gaur egungo filosofía ulertzeko moduan. Eta horregatik aurkezten dira edukiak gai klasikoetan multzokatuta, historian zehar egon diren gizarteek behin eta berriz adierazi dituzten kezkei jarraiki. Gizakiaren berezko ezaugarriak, alderdi soziokulturalak eta arazo moralak ezin dira Filosofia eta Herritartasuna irakasgaitik kanpo utzi, inolaz ere. Bestalde, Herritartasuna ere sartzeak, demokraziarekin eta giza eskubideekin zerikusia duten zenbait eduki lantzea dakar. Azkenik, ezagutza filosofikoak berezkoak dituen trebetasunekin zerikusia duten eduki komun batzuk jaso ditugu curriculum honetan, trebetasun horiek gabe ezinezkoa baita gutxieneko programa filosofiko bat garatzea, trebetasunok filosofia praktikan jartzeko erabiltzen ditugu-eta.

Aipatu ditugun hiru elementuen aldeko erabaki irmoak zeharo baldintzatzen du Filosofia eta Herritartasuna irakasgaian erabili beharreko metodologia. Gure jardun filosofikoa autonomian, gogoetan eta elkarrizketan oinarritu nahi badugu, hiru elementu horiek trance beraren hiru erpintzat hartu beharko ditu, hirurak bereizi gabe, ezinezkoa baita bata besteetatik bereizita lantzea. Eskolako antolakuntza (espazioak, denborak, taldeen banaketa, metodologia... ) da horretarako dugun trabarik handiena hezkuntza-jarduera dialogikoa garatzeko garaian. Hartara, eta gure jardunerako dauzkagun baldintzen arabera, talde mota bat edo beste erabili ahal izango dugu (talde agregatuak, lankidetzakoak, interaktiboak, ikasketa-komunitateen ereduari jarraiki osatutakoak ) eta filosofian aditu diren nahiz ez diren beste pertsona batzuekiko elkarrizketa ere erabili ahal izango dugu, haien testuetara joz, liburutegitik testuak hartuz nahiz Internet erabiliz.

2. OINARRIZKO GAITASUNAK

2. 1. Herritartasunerako gaitasuna

Filosofia eta Herritartasuna irakasgaiak zuzenean laguntzen die ikasleei gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna indartzen, hau da, gizartean jarduteko eta herritar ona izateko gaitasuna eskuratzen. Hurkoekiko elkarrizketan jardunez ikuspegi pertsonala garatzeari ematen zaio garrantzia, genero-harreman orekatuak azpimarratuz bereziki, eta giza eskubideak errespetatuz. Horiek dira aipatu dugun ekarpenaren oinarri nagusiak. Horrez gainera, ikasleek lankidetzan jarduten dute, eta, bakoitza bere izaeratik abiatuta, lotura sozialak eratzen dituzte. Gaitasun hori eskuratzen laguntzen du horrek guztiak.

2.2. Ikasten ikasteko gaitasuna

Era berean, lankidetzan oinarritutako lanak ikasten ikasteko gaitasuna garatzen laguntzen du, azterketa sistematikoan eta argudiaketan oinarritutako gogoeta eta balioespen pertsonalarekin batera, pentsamendua modu zorrotzean erabiltzen ikasten baitute ikasleek, beren eguneroko jarduneko beste alor batzuetara eramanez hori guztia, dakitenaz jabetuz eta beren gaitasun pertsonalei buruzko ideia orekatua osatuz, horrela. Ikaskuntza arautzeko gaitasuna ere lantzen da hemen, ikasitakoa eztabaidetako elkarrizketetan eta lankidetza-lanean landutako irizpideekin erlazionatzeko aukera ematen zaielako ikasleei.

2.3. Autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Irakasgai honek norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna lantzen du, bakoitzak bere jarrerak hartzea eta jarrera horiek elkarrizketaren bidez argudiatzea bultzatzen baitu. Balioespenak eta ekarpenak egin beharrak (ideiak alderatuz, neurtuz, aukeratuz...) eta gauzak ondo argudiatu eta ikuspegi pertsonala osatu beharrak gogoetan oinarritutako koherentzian bermatutako autonomia ematen die subjektuei.

2.4 Hizkuntza-komunikazioaren garrantzia

Gehienbat hitzez baliatzen denez, Filosofia eta Herritartasuna irakasgai honek garrantzi handia ematen dio hizkuntza- komunikazioari. Entzuketan eta erantzunean oinarritzen da irakasgai hau, etengabeko komunikazioan (ahozkoan nahiz idatzian), alegia. Elkarrizketa da entzuketa-erantzun binomioak hartzen duen moldea, argudiaketan oinarritutako koherentziari jarraiki. Testu konplexu samarrak irakurriz ere gaitasun hori landuko da. Azkenik, Filosofiako eta beste ezagutza-alor batzuetako hitzak eta kontzeptuak ezagutuz eta erabiliz beren lexikoa zabalduko dute ikasleek.

2.5. Informazioa tratatzeko baliabide digitalak

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna ere lantzen da irakasgai honetan, jakintzaren gizarteak berezkoak dituen informazio-iturri ugariak eta elkarrekintzarako tresna bereziak erabili behar direlako alor honetan, eta, horretarako, baliabide digitalak ondo erabiltzen jakin beharra dagoelako. Elkarreragina edo interaktibitatea eta jakintza partekatzea bultzatzen dutenak dauzkagu, batetik: Web 2.Oko lankidetza-tresnetan oinarritutako sare digital horizontalak (blogak, wikiak, etab.), alegia. Eta Interneten dagoen informazio guztia irizpide jakin batzuen arabera aukeratzen eta behar bezala lantzen laguntzen diguten tresnak dauzkagu, bestetik.

2.6. Arterako eta kulturarako gaitasuna

Azkenik, giza eta arterako eta kulturarako gaitasunean ere sakontzen da hemen, kulturako eta arteko sorkuntzak hartzen baititu filosofiak bere gogoeten oinarritzat. Filosofiaren erreferentzia bazterrezina da kultura, orokorrean, eta herritartasuna lantzeari dagokionez, bereziki. Kulturen bat-egitea eta kulturen arteko harremanak lantzen dira bereziki, beste herrialde batzuen kultura- eta arte-adierazpenekiko errespetua landuz, ondorioz.

3. HELBURUAK

Batxilergoan Filosofia eta Herritartasuna irakasgaia emanez gaitasun hauek garatu nahi dira:

3.1. Kontzeptu eta terminoak zuzen eta zehatz erabiltzea

Eguneroko gertakariei aurre egiteko garaian, ikuspegi filosofikoa erabiltzea, egoera zehatzetatik abiatuta eztabaidak eta azterketak egitean kontzeptu eta termino zehatzak ondo eta taxuz erabiliz.

3.2. Arrazoibideak era koherentean erabiltzea

Gure arrazoibideak idatziz nahiz ahoz arrazoitzea, beste batzuekin alderatuz, diskurtso pertsonal koherentea osatzeko

3.3. Elkarrizketa filosofikoa lantzea

Elkarrizketa filosofikoa lantzea, hainbat ikuspegi modu arrazionalean alderatzeko eta bateratzeko prozesuaren barruan, errealitateaz dugun ikuspegi berezia osatzeko garaian elkarrizketa erabiltzearren.

3.4. Filosofia-testuak aztertzea

Filosofia-testuak lantzea, haien barne-koherentzia eta testuinguru historikoa zein izan zen ulertzeko, bertan agertzen diren arazoak eta proposatutako arrazoibideak eta irtenbideak identifikatuz, gure ekarpen bereziekin osatutako iruzkin kritikoa egitearren.

3.5. Lan intelektualerako prozedurak lantzea

Lan intelektual autonomoa egiteko oinarrizko prozedurak erabiltzea: informazioa bilatzea eta aukeratzea iturri idatzietan eta digitaletan (Internet); informazio hori alderatu, aztertu, laburtu eta kritikoki ebaluatzea, taldeko eztabaida arrazionalen bidez arazoak aurkezteko garaian zorroztasun intelektuala bultzatuz, jarduera filosofikoetan eta haietatik sortutako emaitzetan erabiltzearren.

3.6. Berdintasun-desberdintasunerako begirunea

Berdintasunaren eta desberdintasunekiko errespetuaren aldeko arrazoibide koherentea lantzea, giza eskubideetan jasotako balioak eta printzipio demokratikoak oinarritzat hartuta, gizarteko desorekak eta bazterketa oro gaitzesteko (etnia, kultura, sinesmen nahiz bestelako banakako nahiz taldeko ezaugarriengatik egiten direnak, eta generoari lotutakoak bereziki).

3.7. Giza eskubideak eta natura errespetatzea

Giza eskubideak betetzean eta gure natura-ingurunearekiko errespetuan eta bakean bizitzean oinarritutako mundu osoko gizartea eratzeko ahaleginak txalotzea. Horretarako, arrazoiaren arautzeko eta eraldatzeko ahalmena hartu behar da abiapuntutzat, garapen iraunkorrean oinarritutako gizarte bidezkoagorantz jotzen laguntzen duten ekintza eta estrategiak proposatzeko.

3.8. Besteen bizimoduak kritikoki errespetatzea

Munduko herritarrak garela onartzea, besteen ohiturak eta bizimoduak modu kritikoan errespetatuz, "herritartasuna" eta hari dagozkion eskubideak (denonak baina baztertuta dauden taldeenak bereziki) hedatzen lagundu dezaketen ekintzak proposatuz inguru hurbilean (herrian) nahiz mundu zabalean.

3.9. Munduko gertakariak interpretatzen ikastea

Gaur egungo gizarte-aldaketei buruz gogoeta egitea, datu esanguratsuak bilduz eta aztertuz, inguru hurbileko (herriko) nahiz mundu zabaleko gertakariak “irakurtzen” laguntzen duen oinarrizko interpretazio pertsonala egituratzeko.

4. EDUKIEN EGITURATZEA

1. gai-multzoa. Eduki komunak

- Informazioa tratatzea, aztertzea eta kritikatzea. Eztabaidak egitea eta eztabaida horietan parte hartzea, bakoitzaren pentsaera modu arrazoituan eta argudiatuan azalduz.

Filosofiako, zuzenbideko, politikako, soziologiako eta ekonomiako testuak aztertzea, alor bakoitzeko terminoak eta kontzeptuak ondo eta zuzen erabiliz.

- Aurkeztutako arazoak kontsultatzeko, hainbat kontsulta-iturri erabiltzea, informazio- eta komunikazio-teknologiak barne.

2. gai-multzoa. Jakintza filosofikoa

1. unitatea: Filosofia, zientzia eta beste jakintza-eredu batzuk

1.1 Jakintza-iturriak

1.2 Jakintza motak

-Jakintza arrunta

-Jakintza zientifikoa

-Jakintza teknikoa

-Jakintza filosofikoa

-Jakintza artistikoa

-Jakintza erlijiosoa

1.3 Filosofiaren sorrera

1.4 Jakintza mitikoa

-Jakintza mitikoaren ezaugarriak

1.5 Jakintza filosofikoa

-Jakintza filosofikoaren ezaugarriak

-Filosofiaren metodoak

-Filosofia-jakintzak

1.6 Jakintza zientifikoa

-Zientzien sailkapena

-Zientzien ezaugarriak

-Jakintza zientifikoaren metodoak

1.7 Filosofia eta erlijioa

1.8 Filosofia eta literatura

-Formari buruzko desberdintasunak

-Edukiari buruzko desberdintasunak

1.9 Filosofia eta haren historia

-Greziar filosofia

-Erdi Aroko filosofia

-Filosofia modernoa

-Filosofia garaikidea

1.10 Filosofia, zertarako?

-Giza helburuak aztertzeko

-Dimentsio unibertsala

-Dogmak desegitea

-Hausnarketa bultzatzeko

-Argudiatzeko

-Sistematizatzea

-Integratzeko

2. unitatea: Mitotik logosera: filosofia presokratikoa

2.1 Jakintza mitikotik logikora

2.2 Filosofiaren sorrera historikoaren zergatiak

-Erlijio olinpikoak krisian

-Egoera soziopolitikoa

-Demokraziaren sorrera

-Beste herriekiko harremanak

-Pentsamendu abstraktua

2.3 Sokrates aurreko filosofia

2.4 Miletoko filosofoak

-Tales Miletokoa

-Anaximandro

-Anaximenes

2.5 Heraklito Efesokoa

2.6 Eleako filosofoak

-Parmenides

-Zenon Eleakoa

2.7 Atomismoa

-Enpedokles

-Anaxagoras

-Demokrito

2.8 Pitagorismoa

-Pitagorasen biografia

-Zenbakia, funtsezko errealitatea

3. unitatea: Munduko filosofiak: India, Txina eta Babilonia-Persia

3.1 Indiako filosofia bramanikoa

-Filosofia espekulatibo-erlijiosoa

-Kosmosaren sorrera

-Gizakiaren azken helburua

-Indiako egitura soziala: kastak

-Hinduismoaren printzipio garrantzitsuenak: Drama, Ahimsa, Karma. Samsara eta Moksha

-Filosofia-eskolak

3.2 Budismoaren filosofia

-Lau egiak: Giza bizitza oinazea da, bizitzeko gogoa sufrimenduaren zergatia, birjaiotzera kondenatuta

- Yoga

-Gizakiaren funtsezko ezaugarriak

3.3 Aintzinako Txinako filosofia

-Lao-Tseuren filosofia

-Lao-Tseuren morala

-Konfuzioaren filosofia

-Tcheou-Hi-ren filosofia

-Taiki edo substantzia gorena

-Gizakia izaki konposatua

3.4 Babilonia eta Persiako filosofia

-Mazdeismoa

-Hiru jainko eta gizaki mota

-Zaratustra

-Morala

-Hammurabiren kodea

3. gai-multzoa. Gizakia. Pertsona eta gizartea

4. unitatea: Gizakiaren dimentsio biologikoa eta soziokulturala

4.1 Gizakiaren alderdi biologikoa

4.2 Eboluzioaren teoriak

-Lamarkismoa

-Darwinismoa

-Mutazionismoa

4.3 Biziaren sorreraren auzia: integroiaren hipotesia

4.4 Gizakiaren sorrera

4.5 Bukatu al da eboluzioa?

4.6 Gizakiaren berezko ezaugarriak

-Ezaugarri fisiologikoak

-Gizakia, izaki kontzientziaduna

-Gizakia, animalia arrazoiduna

-Gizakia, izaki askea

-Gizakia, izaki gizartekoia

-Gizakia, izaki kulturala

4.7 Kultura: edukiak eta sozializazioa

-Sozializazio faseak

-Sozializazio-eragileak

5. unitatea: Gizakiaren ikuskera filosofikoak

5.1 Gizakia eta kultura

-Kulturaren definizioa

-Kulturaren osagaiak

-Kulturaren ezaugarriak eta funtzioa

-Azpikulturak eta kontrakultura

-Integrazio kulturala eta kultura-erlatibismoa

5.2 Gizakiari buruzko diskurtso filosofikoa

-Antzinako mundua: Platon eta gizaki ideala

-Kristautasunaren gizakiaren ikuskera: Erdi Aroa

-Aro Modernoa: subjektuaren filosofia

-XIX. mendea: ilustrazioari egindako kritika

-XX. mendea: humanismoaren inguruko eztabaida

5.3 Gogo-gorputz erlazioak gaur egungo filosofian

-Monismoa

-Emergentismoa

-Dualismoa

4. gai-multzoa. Filosofia morala eta politikoa

6. unitatea: Ekintza moralaren oinarriak: askatasuna eta erantzukizuna

6.1 Gizakia, izaki morala

- Moralak, nahitaez

6.2 Askatasuna eta determinismoa

-Barne- eta kanpo-askatasuna

-Determinismoak

-Determinismoei egindako kritikak

-Askatasuna historian zehar

6.3 Gizakiaren ekintzak

-Ekintza moralak

6.4 Arauak

-Arau moralak

6.5 Moralaren funts motak

-Jainkoa

-Giza natura

-Gizartea

-Nahimena

6.6 Moral autonomoa eta heteronomoa

-Askatasun gizatiarra

6.7 Heldutasun morala

6.7 Erantzukizuna

-Erantzulea izatea

-Erantzukizunaren erronka berriak

-Herritar arduratsua

-Kontsumitzaileen ardura

7. unitatea: Egungo gizartearen erronka etikoak: zoriona eta justizia

7.1 Mendebaldeko etikaren sorrera

-Mendebaldeko lehenengo ereduak

-Lehenengo moral arrazionala: Sokrates

7.2 Etikaren gaineko teoriak

-Etika materialak

7.3 Etika formalak

-Kantiar formalismoa

-Egungo jarrera etikoak

7.4 Justiziaren teoriak

-Liberalismo politiko berdinzalea

-Teoria propietarista

-Teoria pluralista

7.5 Elkartasuna: Gaurko erronka etikoak

-Ellacuriaren proposamena

5. gai-multzoa. Demokrazia eta herritartasuna

8. unitatea: Botere politikoaren jatorria eta zilegitasuna

8.1 Gizarte zibilaren sorrera

-Ikuspegi naturalista: gizakia berez da gizartekoia

-Ikuspegi konbentzionala: gizartea hitzarmen baten ondorioa da

8.2 Gizartearen eta boterearen egitura

-Boterea Jainkoarengandik jasoa da

-Boterea naturan oinarritzen da

-Boterearen jatorria arrazoimena da

8.3 Erregimen politikoaren tipologia

8.4 Zuzenbidezko estatu soziala eta sistema demokratikoaren antolaketa

-Zuzenbide kontzeptua

-Estatua erakunde bezala

8.5 Estatuaren agintea legitimatzen duten printzipioak

-Aginte politikoa eta haren formak

-Aginte politikoaren legitimazioa

9. unitatea: Demokrazia mediatikoa eta herritartasun kosmopolita

9.1 Gizarte mediatikoa eta haren esparru politikoa

-Demokrazia kontzeptua

-Demokrazia errepresiboa: esparru publikoa

-Demokrazia mediatikoa

9.2 Giza eskubideak eta demokrazia

-Giza eskubideen aurkako erasoak

-Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala, serioski hartuta

9.3 Herritartasuna eta globalizazioa

-Globalizazioaren kontzeptua

-Herritartasunaren kontzeptua

9.4 Mugimendu zibilak: eskubideen berdintasuna eta aniztasuna

-Herritarren parte-hartzea, behar demokratikoa

-Mugimendu sozialak eta ekintza politikoa

5. GURE PROPOSAMENAREN JUSTIFIKAZIOA

Dekretuan agertzen diren edukiak bederatzi unitatetan laburbildu ditugu, jakinda Filosofia eta Herritartasuna irakasgaiak astero hiru erreferentzia-ordu dituela eta ikasturtean zehar unitate gehiago lantzea ezinezkoa egiten dela ordu kopuru horiek kontuan hartuta.

Dekretuan Batxilergoko lehen mailako Filosofia eta Herritartasuna irakasgaia bost gai-multzotan banatuta agertzen da, baina lehen gai-multzoak beste gai-multzoetako unitateetan landu behar diren eduki komunez dihardu, hala nola, informazioaren trataeraz, mahai-inguruez, hainbat testu motari buruzko aritzeaz eta abar.

Liburu honetako lehen gai-multzoak Jakintza filosofikoaz dihardu. Bertan hiru unitate agertzen dira: filosofia, zientzia eta beste jakintza batzuk, mitotik logosera: Sokratesen aurreko filosofia eta munduko filosofiak: India, Txina eta Babilonia-Persia.

Bigarren gai-multzoak Gizakia. Pertsona eta gizarteaz dihardu. Gai-multzo horrek bi unitate ditu: Gizakiaren dimentsio biologikoa eta soziokulturala eta Gizakiaren ikuskera filosofikoak. Gai-multzo horretan Dekretuan agertzen den dimentsio psikologikoa: hautematea, oroimena, ikaskuntza, afektibitatea gai interesgarria izan arren ez dugu landu. Arrazoia honako hau da: batxilergoko bigarren mailan Psikologia hautazko irakasgaian azaltzen denez, lehen mailako ikasleren bat interesatuta badago hautazko asignatura horretara bideratzen dugu. Gai-multzo honetako beste eduki guztiak laburbilduta agertzen dira guk landutako bi unitateetan.

Hirugarren gai-multzoak filosofia moralaz eta politikaz dihardu. Gai-multzo horretan bi unitate landu ditugu: ekintza moralaren oinarriak: askatasuna eta erantzukizuna eta egungo gizartearen erronka etikoak: zoriona eta justizia. Bi unitate horietan ondo adierazita daude Eusko Jaurlaritzak Dekretuan adierazitako edukiak.

Laugarren gai-multzoak demokrazia eta herritartasunaz dihardu. Bloke horretan bi unitate agertzen dira: botere politikoaren jatorrria eta zilegitasuna eta demokrazia mediatikoa eta herritartasun kosmopolita. Gai-multzo horretan landu ditugun bi unitateetan ere oso ondo sakontzen dira Dekretuak azken gai-multzoan aipatzen dituen edukiak.

Azkenik, esan beharra dago unitate bakoitzak honelako atalak dituela: sarrera, kontzeptuzko edukiak, gaia berrikusteko ariketak, gaian sakontzeko ariketak, testuak lantzen eta bibliografia.

6. ZEHAR LERROAK

Azken urteotan zehar-lerroak irakaskuntzan oso presente egon dira, eta gaurko gizartearentzat oso garrantzitsuak diren edukiak ditugu. Berauek hiru mailatan landuko dira:

1. Maila teorikoan, errealitatea eta bere elementuak ezagutzea ahalbidetuz.

2. Pertsona-mailan, jokabide eta jarrera pertsonalak kritikoki aztertuz.

3. Gizate-mailan, pertsona bakoitzak eta talde desberdinek gai horiek nola balioesten dituzten eta zer motatako konpromisoak hartzen dituzten aztertuz.

Ondorioz, eskolako tratamendua ere hiru mailatan egingo da: teorikoan, pertsonalean eta sozialean.

Gai horiek guztiak gizartean bizi-bizirik dauden gaiak dira, eta hezkuntza-aukera ederrak eskaintzen dituzte. Dena dela, zehar-lerro hauek ez dute arloetan proposatzen diren hezkuntza-eduki kopurua gehitu beharrik. Alderantziz, arloetan banaturik dauden edukien arteko harremanak ikusteko modu berri bat dira, eta sentsibilitate berri bat bultzatu nahi dute; hau da, ikuspegi globalizatzailea edo jakintzagaien arteko ikuspegia emateko aukera izango dugu, eta hezkuntza-ekintzari irizpide-batasuna emango diogu.

Hori guztia kontuan izanik, zehar lerroei arreta berezia eskaini zaie testu zatiak aukeratzerakoan, adibideak ematerakoan, liburuko irudiak, argazkiak eta abar prestatzerakoan.

7. ANIZTASUNAREN TRATAMENDUA

Batxilergoak ere aparteko arreta eskatzen du aniztasunarentzat, hezkuntzan nahitaezko etapa ez bada ere, eta gertakari diferentzialak alde batera uztea akats larria izango litzateke.

Hezkuntzaren helburuak bete daitezen, ziurtatu beharra dago ikasleen adimen eta giza heldutasuna indartzen direla, aldi berean, dagozkien funtzio sozialak erantzukizunez eta konpetentziaz betetzea ahalbidetuko dieten ezagutza eta trebetasunez hornitzen direla, unibertsitatekoak zein izaera profesionalekoak. Helburu horiek era orekatuan egon behar dute Batxilergoan, zeinak, era berean, behar bezala zainduko dituen, ikasleari berau amaitzean irekiko zaizkion bide desberdinak, goi-mailako ikasketekin jarraitzeko edo bizitza aktiboan sartzeko.

Batxilergoko ikasleen aniztasuna kanpoko zenbait egoeratatik dator: adibidez, familia-ingurunea, ingurune soziala, zein ikastetxetik datorren eta aurrez eman dioten irakaskuntza mota; eta barrukoetatik: horiek bakoitzaren ezaugarri fisikoak, sentsorialak eta intelektualak dira.

Horregatik, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak honako multzo hauetan sar daitezke:

7.1 Talentu apartekoak.

Gaur egun, oso eskola desberdinek erruz aztertu duten arren, aparteko talentudunaren irudia zehaztu gabe dago oraindik. Ia ikasle-multzo aleatorio guztietan azaltzen den ezaugarri bakan horrek tratamendu berezia merezi du.

Gure materialarekin irakaskuntza pertsonalizatu sakona egin daiteke. Maila maximoa nahikoa da ondoen hornitutako ikasleen espektatibak asetzeko edo askiesteko. Baina, gainera, gai-multzo bakoitzaren amaieran, ikerketak azaltzen dira; horiek, beren izaera ireki eta gutxi landuari esker, egokiak dira sormen bereziko ikasleentzat.

7.2 Minusbaliotasun sentsorialak.

Minusbaliotasun akustiko eta bisualak dituzten ikasleen tratamendurako gaur egun dauden baliabideek ikasle hauek taldean erabat integratzea errazten dute. Hori DBHn zailagoa bada ere, minusbaliotasunak dituztenek beren taldeak eratzeko joera dutelako, Batxilergoan errazagoa da, etapa honetako ikasleek duten heldutasun intelektualari esker.

7.3 Gutxieneko teknikoak.

Hizkuntzarekin zailtasunak dituzten ikasleek, ez dute oztopo handirik aurkituko ikaskuntzan, zeren gure testuetako hizkera oso xumea eta erraza baita.

7. Jakin-min zientifikorik gabeak.

Agian ez da oso egokia, baina termino hau erabiltzen da helburu handiak lortzeko gogorik edo gaitasunik ez dutenen ikasle-taldeari buruz dihardugunean. Horientzat ere gure proiektuan aurkezten dugun Filosofia eta herritartasuna liburua gutxieneko baldintzak eskuratzeko egokia dela uste dugu.

8. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

8.1. Filosofia-ikuspegiak eta -kontzeptuak zuzen eta zehatz erabiltzea

Ikuspegi filosofikoa eta ikuspegi horri dagozkion terminoak zuzen eta zehatz erabiltzea, gertatuak esplikatzeko dauden beste esplikazio molde batzuetatik ondo bereiziz.

-Filosofiako termino zehatzen eremu semantikoa deskribatzea

-Jatorri desberdinetako kulturetako filosofien parekotasunak eta desberdintasunak azaltzea.

-Gertakariak filosofiaren ikuspegitik interpretatzea.

-Analisien ondorioak zeinahi gairi buruzko eztabaidetan erabiltzea.

8.2 Diskurtso pertsonal sendoa eta arrazoitua osatzea

Arrazoibide sendo eta kontrastatuetan oinarritutako diskurtso pertsonala osatzea.

- Zenbait prozesu modu orokorrean: eboluzio-prozesua, gizarteratze-prozesua azaltzea.

- Gizabanakoaren eta gizartearen arteko erlazioa, zenbait ikuspegitatik (biologikotik, sikologikotik, soziokulturaletik, filosofikotik) azaltzea

· Gizabanakoaren eta gizartearen arteko erlazioan, hizkuntza-komunikazioaren funtzioa azaltzea.

- Gizabanakoaren eta gizartearen arteko tirabirari buruz duen ikuspegia koherentziaz azaltzea.

- Arrazoibide pertsonalaren eta harekin bat ez datozen beste arrazoibide batzuen alderatzetik sortutakoa sintesi bat egitea.

8.3. Elkarrizketa filosofikoa ikuspegi desberdinak txertatzeko erabiltzea

- Gai moral, soziokultural, filosofiko eta abarretan parte hartzea.

- Beste solaskideen ikuspegiak norberaren arrazoibidean txertatzea.

- Erlatibismoaren eta unibertsalismoaren arteko dikotomiaren aurrean jarrera teoriko zehatza hartzea.

- Dikotomia horretako osagai bakoitzetik datorren jokamoldearen adibide praktikoak ematea.

- Norberaren lanak (ahozkoak nahiz idatziak) egiterakoan, elkarrizketa filosofikoa (ikasleekin nahiz pentsalariekin) erabiltzea.

8.4 Testuak aztertzea, barne-egitura azaltzea eta iruzkin kritikoak egitea.

-Testu baten ideia nagusiaz jabetzea.

-Iritziak eta argudioak bereiztea.

-Testu batean, gai bati buruz ematen diren arrazoibideei aurre egitea.

-Testu batean, landutako gaiari buruz, iritzi pertsonalak ematea.

8.5 Informazio-iturriak lantzea, kontrastatzea eta era kritikoan erabiltzea.

Informazio garrantzitsua lortzea hainbat iturritatik eta informazio hori lantzea, kontrastatzea eta modu kritikoan erabiltzea era bateko eta bestelako gertakariak aztertzeko, pentsaera filosofikoak berezkoak dituen lan intelektualerako tresnez baliatuz.

-Iturri idatzi eta digitaletatik (Internet) lortutako informazioa sailkatzea.

-Jarduera filosofikoaren teknikak erabiliz (azterketa, laburpena, ebaluazio kritikoa), lankideekin elkarrizketan jardunez informazioa lantzea.

-Aurreko ariketatik abiatuta, testu idatzi bat sortzea.

8.6 Diskriminazio guztiak baztertzea.

Diskriminazio guztiak baztertzea, genero diskriminazioa bereziki, ondo errotutako gaitzespen baten bidez (giza eskubideak erreferentziatzat hartuta).

-Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean agertzen diren eskubideetako batzuk ezagutzea.

-Eskubide horietakoren bat errealitatean nola gauzatzen den aztertzea.

-Diskriminazioari buruzko datuak (generoari dagokiona barne) azaltzea.

-Ikaskideekin elkarrizketan “berdintasun” kontzeptuaren definizioa adostea.

-Genero-diskriminazioaren (eta bestelakoen) aurkako gaitzespen arrazionalak, giza eskubideetan oinarrituta, lantzea.

8.7 Garapen iraunkorra eta berdintasunezko gizartea bultzatzea

-Garapen iraunkorra deritzon kontzeptua azaltzea.

-Garapen iraunkorraren, gizarte bidezkoaren eta giza eskubideen artean dauden erlazioak azaltzea.

-Gizartean, naturan eta pertsonen artean dugun jardunaren erreferentziatzat arrazoia hartzea ontzat jotzea.

-Gizarte iraunkorraren ildotik, giza eskubideetan oinarritutako gizarte bidezkoa lortzen laguntzen duen arrazoian oinarritutako ekintzak proposatzea.

8.8 Herritartasuna eta eskubide zibilak sendotzea

-Herritartasun kontzeptuaren sorrerak boterea zilegiztatzeko teorien garapenarekin batera izan duen prozesu historikoa azaltzea.

-Ikaskideen bizi-aukerekiko errespetua erakutsi.

-Herritartasun nazionalaren eta mundu-mailako herritartasunaren artean dauden aldeak eta parekotasunak azaltzea.

-Sistema politikoak (parlamentuan oinarritutako demokrazia eta zuzenbide-estatua) mundu-mailako herritartasunaren ideia garatzeko eta errotzeko ematen dituen aukerak aztertzea.

-Mundu-mailako herritartasuna gure gizartean (maila nazionalean nahiz nazioartean) sendotzeko proposamenak egitea.

8.9 Gizartearen konplexutasuna ulertzea eta geroaren hipotesiak egitea.

-Mundu-mailako gizartearen oinarrizko ezaugarriak azaltzea.

-Oinarrizko ezaugarri horiek justifikatzen dituzten datuak ematea.

-Mundu-mailako gizartearen baitan, hedabideek demokrazian duten betekizuna azaltzea

-Globalizazioak gure bizitza pertsonalean eta harreman sozialetan eta politikoetan duen eraginari buruzko diskurtso arrazionala osatzea.