Gizakiaren eboluzioa

12
GIZA-EBOLUZIOA Irakurri diapositibetan dagoen informazioa eta gero erantzun ariketetan agertzen diren galderak.

Transcript of Gizakiaren eboluzioa

Page 1: Gizakiaren eboluzioa

GIZA-EBOLUZIOA

Irakurri diapositibetan dagoen informazioa eta gero erantzun ariketetan agertzen diren galderak.

Page 2: Gizakiaren eboluzioa

GIZA_EBOLUZIOA: SARRERA Gaur egun dauzkagun datuekin jakin daiteke gizakiak izan

duen eboluzio lerroa.Zuhaitzetan bizi zen ugaztun txiki batetik abiatuta (PURGATORIUS izenekoa) sortuko dira Primateak, Europa eta Amerikan zehar hedatuz.

  Duela 35 milioi urte aldaketa klimatiko handia gertatu zen

Afrikan; horren ondorioz oihanak murriztu ziren, paisai zabalagoak sortuz: sabanak (belardi zabalak eta zuhaitz txikiak).

  Zuhaitzak desagertzean, lurrera jaistera behartuta egon

ziren janaria bilatzeko; horren ondorioz, gero eta lurrean hobeto mugitzen ziren indibiduoak sortu ziren.

 

Page 3: Gizakiaren eboluzioa

Lurrera jaistean, aldaketak gertatu ziren elikaduran: sustraiak eta haziak (fruituak baino gogorragoak) jaten zituzten indibiduoak hortzeria indartsua garatuz: PARANTROPO eta AUSTRALOPITHECUSen eboluzio lerroa sortu zen.

  Bestalde, haragia jaten hasten ziren beste hominido batzuk

sortu ziren (hasieran sarraskijaleak, gero ehiztariak): Australopithecus africanus, eta ondoren Homo generokoak.

  Lurrean ibiltzeak oso arriskutsua zen (harraparien eskura

gelditzen ziren); harrapariak hobeki ikusteko zutitzen hasi ziren, HANKABIKOA bilakatuz (bi hanken gainean ibiltzen): Australopithecus anamensis(duela 3,5 milioi urte).Hankabikoa baina landare jalea zen oraindik. Bere ondorengo hominido guztiak hankabikoak izango dira.

 

Page 4: Gizakiaren eboluzioa

Bipedismoak gainera, eskuak libre izatea dakar: gauzak manipulatzeko ahalmena du (harriak, makilak,..) eta tresnerien erabilera abantaila izango da.

 Gauzak manipulatzeak adimen handiagoa

eskatzen du; GARUNA handitzen hasten da eta ondorioz gaitasun gehiago lortuko dira: EMOZIOAK ADIERAZI, HITZ EGIN ETA KOMUNIKATZEKO gaitasuna.

Homo habilis-en hasiko dira eraldaketak eta Homo sapiens-en (gure espezie) bilakatuko da.

Page 6: Gizakiaren eboluzioa

GIZA_EBOLUZIOA: HOMINIDOAK- Lehenengo hominidoak Etiopian aurkitutako fosilak dira:

Ardipithecus ramidus: Duela 4,4 milioi urte zuhaitzetan bizi zen eta hostoak eta

fruituak jaten zituen txinpantze mota bat zen. Zuhaitzetatik jaistera behartu zenean, hominido bi taldesortu ziren:

- - Australopithecus afarensis: lurreko sustraiak eta haziak jaten zituen (hostoak eta fruituak baino gogorragoak), Ardipithecusak baino hortzeria indartsuagoa zuen.

- - Australopithecus anamensis : sabanan zehar mugitzen zen eta haragi hondarrak jaten zituen.

- Australopithecusak Afrika ekialdean zehar zabaldu ziren, bereziki RIFT haranean eta inguruetan, bi eboluzio-lerro emanez:

Page 8: Gizakiaren eboluzioa

HOMINIDOAK: HOMO GENEROKOAK

Lehenengoa Homo habilis da: ezaugarri nagusia da tresnak egiteko gai zela materialak manipulatuz.

Garunak izugarrizko garapena jasan zuen eta gure espeziea sortu arte eboluzionatu zuen.

Homo habilis sabanako ehiztaria izan zen eta ez zen Afrikatik inoiz irten.

Eboluzioz, Homo ergaster sortu zen eta honen eboluzioz, Homo erectus.

Homo ergaster, Afrikatik irten zen lehena izan zen Europara Gibraltarretik eta Kaukasotik iritsiz. Sua erabiltzen hasi zen.

Homo erectusAsian izugarri zabalduko da, baita Europa eta Afrikatik desagertzen denean ere. Homo erectusak tresna landuagoak sortuko ditu eta sua kontrolatuko du, bizitzarako lagungarria izango dena.

Page 9: Gizakiaren eboluzioa

GIZA_EBOLUZIOA: GIZA_ESPEZIEA

Homo ergasterrek Afrikan eboluzionatuko du Burgosko Atapuercan aurkitu den espezie berri batean:

Homo antecessor: Afrikan sortu zen eta handik Europara mugitu zen, bi kontinenteetan bi eboluzio lerro ezberdin jarraituz:

1. Europan, Homo antecessorretik, Homo heidelbergensis sortu zen, eta honen eboluzioz, Homo neanderthalensis espeziea. Homo neanderthalensis glaziazio garaian sortu zen.Lehenengo gizakia izan zen: ehiztari bikaina, seme-alabak eta agureak zaintzenzituen eta tresna onak ekoiztu zituen.

Page 10: Gizakiaren eboluzioa

2. Afrikan, klima arraz ezberdina izanik, Homo antecessorretik Homo sapiens (gure espeziea) sortu zen.Milaka urte gutxi batzuetan kontinente guztietan sakabanatuko da, ekosistema guztietara egokituz, elkarrekin bizi ziren gainontzeko espezien gainetik nagusituz (Homo erectus, Asian eta Homo neanderthalensis, Europan). Iberiar penintsularen hego aldean aurkitzen dira Neanderthalen azken aztarnak.

Page 12: Gizakiaren eboluzioa