Euskalkiak nafar-lapurtera

25
BONAPARTEREN EUSKALKIEN MAPA(1869) EUSKALKIAK-----------NAFAR- LAPURTERA

Transcript of Euskalkiak nafar-lapurtera

Page 1: Euskalkiak nafar-lapurtera

BONAPARTEREN EUSKALKIEN MAPA(1869) EUSKALKIAK-----------NAFAR-LAPURTERA

Page 2: Euskalkiak nafar-lapurtera

EUSKALKIEN MAPA(Koldo Zuazo)

Berdea: Mendebaldekoa Gorria: Erdialdekoa Urdina: Nafarra Laranja: Nafar-lapurtarra Horia: Zuberotarra

Koldo Zuazok atondutako euskalkien mapa modernoa:

Page 3: Euskalkiak nafar-lapurtera
Page 4: Euskalkiak nafar-lapurtera

►Ohienartek (1657) euskalki bakarra eta bera ikusi zuen Iparralde osoan: akitaniarra.

►Bonapartek (1869) lau euskalki kontuan izan zituen Iparraldean: zuberotarra, lapurtarra, mendebaldeko behe-nafarra eta ekialdeko behe-nafarra. Xuketa zuena Ekialdeko behe-nafarraz jotzen zuen eta ez zeukana mendebaldekoaz. Azken honetan, gainera, hiru azpieuskalki ikusi zituen: Baigorrikoa; Lapurdikoa eta Aezkoa ibar Nafarroakoa. Zuazoren, ustez, ezaugarri gutxi eta zorrotzekin jokatu zuen irizpide hau onesteko.

►Jaques Allierek (1960) zioen, Zuberoa eta Nafarroa Beherea muga argi batek bereizten dituen bezala, lapurtarra eta mendebaldeko behe-nafarrera bereizten duen mugarik ez dagoela ezta ekialdeko behe-nafarrak bereizten dituenik.

►Zuazok euskalki bakarra ikusten du Lapurdi eta Nafarroa Beherean: euskara nafar-lapurtera.: .

.

NAFAR-LAPURTEAREN HISTORIA APUR BAT

Page 5: Euskalkiak nafar-lapurtera

Euskara nafar-lapurtarra

Lapurdi eta Nafarroa Behereako hizkeren artean ez da sekula alde handirik izan, hizkera horien berdintzeko joera nabarmena da azken aldian. Bi herrialde hauek beti egon dira hartu-emanetan, eta erakunde berberetan batuta luzaroan, dela administrazioa, ekonomia, eliza…

Orografia ere lagungarria izan dute: laua. Hirien eragin bateratzailerik ez dute ezagutu ordea, txikiak

direlako alderdi horretako hirigune guztiak: Uztaritze (Lapurdiko hiriburu zaharra), Donibane Garazi eta Donapaleu Nafarroa Behereako hiri nagusiak. Baiona erabat erdaldundua zegoen.

Lapurdiko itsas bazterreko hizkeraren ospea aipatu behar da. XVII. Mendean idazkera horretan idatzi zuten kontraerreforma Katolikoaren bultzatzaileek (Eliza). Ordukoa dugu, Axularren Gero (1643)

Donibane Lohitzune eta Ziburu indar ekonomikoak ere baziren. Pierre Urte-k XVIII. Ingaleterran bizi zela Gramatika bat bideratu zuen. “Ipar E. H-ko euskararik onena Lapurdin hitz egiten da, batez ere Donibanen eta Saran (…) Horixe da herri hartan denok aho batez diotena” (1712)

Page 6: Euskalkiak nafar-lapurtera

Joannes Etxeberrik ere goresten zuen itsasbazterreko lapurtera aipatutako libururan.

XVIII. Mendean behea jo zuen IHEko ekonomiak eta gazteriak atzerrira alde egin behar izan zuen. Lapurdiko kostatarren gainbeheraren ondoren, bakoitzak bere eskualdeko hizkera hartu zuen oinarri.

XVIII. Mendeaz gero, eliza izan da I.E.Hko euskararen euskarririk sendoena: a) 1945an Herria, aldizkaria. B) Pierre Lafitte apaizaren Grammaire basque (navarro-labourdin littéraire); Larresoroko seminario zaharra eta Uztaritzeko berria.

Azken hamarkadetan euskara asko galdu bada ere, eusten diotenak estuago eta sendoago eusten diote. Eta Iparraldean ere, eragile indartsuak azaldu dira: ikastola, euskaltegi eta komunikabideek euskara normalizazio bidean ezartzen ahalegintzen ari direnak. Nahasketa guztiaren ondorioa, eurek Iparraldeko batua izenez izenpetzen duten: euskara dugu.

Page 7: Euskalkiak nafar-lapurtera

Nafar-lapurtarraren azpieuskalkiak

Sartaldekoa: Itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen du.

Sartaldekoa: berriz, Nafarroa Beherea osoa eta Lapurdi ekialdean hedatua dago (Aturrialdeko eskualdea eta Hazparne).

Tarteko hizkerak. Amikuztarra (eremu horretakoak dira: Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorratze-Olhabi, Lohitzüne-Oihergi, Etxarri eta Pagola) eta Kostatarra (Hendaia, Biriatu, Urruña, Ziburu, Donibane Lohitzune eta Azkain).

Page 8: Euskalkiak nafar-lapurtera

Nafar lapurtarraren ezaugarriakEuskalkiaren eremu zabalenean arrotza da i bokalak

eragindako bustidura. In, il, it, bere horretan esaten dira. Edozeini, gainetik, etxezaina. Iragan garaietan, gainera, ñ eta ll zuten hitzak il bilakatu ohi ziren: bainu, bonbila, botoila, gaztaina, koinatu, oilo, taila.

Hitz hasiera x, tx-en ordez. xanpona.-txanpona.NEHOR, NEHORI, NEHUN.ÑO. Begiño, haurñoErdal On-Oin: Arrazoin, botoin.AIA amaiera bereizgarria da. Bisaia-aurpegia; kuraia-

kemena: lengoaia-hizkuntza; usaia-ohitura

Page 9: Euskalkiak nafar-lapurtera

Sartaldekoak

1 -Zuberoan hasi eta Uztaritzeko eskualde bitartean u, a, e artean (i):

burua-buruia; duen-duien. Adizkien 2. pertsona zue- z(i)e; duzue, duzie; zaizue-zaizie, dakizue, dakizie.2.- IZAN edo EDIN: ai-i; naiz-niz; zaitezte-zitezte, gaitu-gitu; au-u: nauzu-nuzu.3.- NOR-NORI: ai-au zait-zaut.4.- ST kontsonantea zabaldu eta RTZ desagertu.5.- NORI: Er: laguner-lagunei.6.- Soziatiboa. Kin-kilan (lagunekilan)7.- Nihaur: neroni, nihaur.8.- ÑO irriño.9. - Zuketa eta xuketa tratamendua.10.- Afaldu, bazkaldu. NOR erara. Afaldu niz.11.- A galdera atzizkia. Ikusi duka?

Page 10: Euskalkiak nafar-lapurtera

Sortaldekoak1.- Entzat- Endako2.-Nor nori-nork/ Nor-nork: erran nau.3.-Nor-nori nork- hari, haiei I da erroa Diozkat.4.-I bokala a, e, eta o bokalekin elkartzen denean (i): herria-herriya.5.- I bokala n-ñ, eta l-ll: berdin-berdiña; ginen-giñen; bila-billa.

http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/es/user/anon/page/euskalkiak

Page 11: Euskalkiak nafar-lapurtera

IKASBIL-EUSKALKIAK----------NAFAR LAPURTERA

Nafar lapurteraMendebaldekoa - BizkaieraErdialdekoa - GipuzkeraZubereraEkialdeko nafarreraNafarrera

Page 12: Euskalkiak nafar-lapurtera

Donibane LohitzuneSenpereItsasuDonamartiri

Page 13: Euskalkiak nafar-lapurtera

TRANSKIPZIOA-Donibane Lohitzune

* Bon. Zabor hori gero bereizten zen, ekartzen zen etxera, eta pila handi batean ematen zen, meta handi bat egiten zen, eta bereizten zen berina eta burdinkia eta horrelako zikin guziak. Eta hori baliatzen zen ongarritzat. * Eta bakoitzak bere etxerako erabiltzen zuen gero? * Bai. Ongarri hori dena usteltzen zen, biraka-biraka ibiliz, eta usteltzen zelarik landetan ematen zen. * Orduan ez zen zabor... * Hori, hori, orduan, badakizu zer zen? Zuku-hautsa, zuku-hautsa, eta bazen anitz zuku-hautsa, paper eta horrelako; baina bote horiek eta holako burdin zerarik ez zen.

Mixel - Donibane Lohizunehttp://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/donibanelohitzune_argibideak.mp3Letren doinuari dagokionez: */h/ aspiratu egiten du */j/ = /iota/ ahozkatzen du (jendia). */in/ = /ñ/ egiten du: (añitz, itzañ (itzain), bañon, giñen) *eta /il/ = /ll/ (polliki) */z/, /s/ eta /x/ bereizten ditu; baita /tz/, /ts/ eta /tx/ ere.

ARGIBIDEAK

http://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/donibanelohitzune.mp3

Page 14: Euskalkiak nafar-lapurtera

Hitz amaierako aldaketa bereizgarriak: ia > ija egiten du

arratseko igual eurija egiten du Laborari hutsusa, nekazarija eta bizi ginen behi, idi, behor, asto. Itzaña deitzen dugu idijekin ibilki zienak (¿?) Gurdi haundija, guk orgak erratzen dugu Hemen ez dire etxe-jabiak hemen erraten dugu murdabijak

Bukaera bateko -n, -r, -k baten ostean z- agertzen bada hurrengo hitzaren hasieran, tz- egiten du: Añitz (eg)iten tzen baratz-ekarri Baratz-ekarrija ibiltzen tzen beti behorra ta asutekin ta jendia bizi zen ungi Garbitzen tzien karrikak hameka itzañek Ta gurdijak tzien ka(b)itzen tzutenak hamar metra karrera arte (¿??) Ez kiñela biziko idijekin eta behar tzela bizija aldatu Kanpotiarrak tzien

Joan aditzaren aldera berezia = gaten (gan) Orduan ni gaten ni(n)tzen konparsionater

Page 15: Euskalkiak nafar-lapurtera

Galdegin gintuzten ea gaten ahal giñen hoiken zerbitzuko, hoiken laguntzera Gaten naiz hoiken bazkak ematerat Debekatu zen animalijekin gatia uztarrijan herrirat

-ten + ahal + e egitura darabil: urtia ez dut erraten ahal ez zela bizitzen ahal ez da aitzen ahal

Horiek > hoik eta forma horren gainean egiten ditu deklinabideko forma guztiak: Guk hoikin denak gintuen errentan Galdegin gintuzten ea gaten ahal giñen hoiken zerbitzuko, hoiken laguntzera Gaten naiz hoiken bazkak ematerat Aza-hosto pikatzerat eta hoikeri ematen diote (¿??) Animali hoiken lanak iñen tut Hoik ez kitut etxian, aparte kitut

Page 16: Euskalkiak nafar-lapurtera

* Bo, han zera ginen, eta orain kan baten barnean dena, eta katexistez eta inguratua zen, ongi inguratua zen, eta han baginen bizpahiru mila soldado ta, eta lasterka atera ginen handik kanporat, eta gero joaten ginen Rio de Oro erraten zen orduan, Ifni eta horrat joaten ginen, baina ez ginen libro kontsolaik, baina ailegatzen ginen harat. * Eta nehork jakin gabian e, egundo ez du nehork jakin; alo, aintzindariek bazekiten horrelakorik baina, ez zen, ez zen Frantziako journaletan eta, ez zen hedatzen gauza hori, nola gu operazionetan ibiltzen ginen Rio de Oron. * A, Bai, e? * Bai, eta han errekontraturizatu dut euskaldun bat. Han baziren, zera... Legionarios de la bandera, baziren han. * Bai. * Eta beren posta zuten mendi zolan, eta gainean bazituzten, zera, hango bereko jendeak kontra zituzten handik nahi zituzten haizatu, eta han ezagutu izan dut elizondoar bat, Goienetxe izena. * A! * Eta legionarietan zen. Egundo ez dut jakindu zer bilakatu zen geroztik, e! * Eta, bestela, zure herritarrak edo zure adineko beste inguruko herrietako gazteak eta ere ba al ziren han? * Ez, ez, batto hemen izan da: arnegiarra, Kamino. To! Senperen da ezkondua.

TRANSKIPZIOA-SENPEREhttp://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/senpere.mp3

Page 17: Euskalkiak nafar-lapurtera

ARGIBIDEAK

Paskal Mendiburu - Senpere (Lapurdi)

Soldadutza kontuak alde batera utzita, bertatik ia batere atera gabea, beraz, bere euskalkia ez du kutsatuegi izango.Entonazioa eta ahoskera entzunda, argi igartzen zaio iparraldekoa dela. Mugaz bestaldeko /r/ berezia darabil.

Letren doinuari dagokionez: */j/ = /iota/ ahoskatzen du (Aljeria, jakin, justu, jaten, jendea). */in/ ez du /ñ/ egiten (irteten ginen, ez ginen fido). *ez eta /il/ = /ll/ ere (han baginen bizpahiru mila soldado) */z/, /s/ eta /x/ bereizten ditu; baita /tz/, /ts/ eta /tx/ ere: (kameluek bazuten harrizko askatzar bat, laborantzan, etxean). Ahoskatzen ez diren kontsonanteak: a(rra)tsaldetan, o(r)ai(n), deneta(r)ikHiztegian, berba batzuk frantsesetik hartuak: gure kartiera (quartier = auzoa) deitzen da el varon ene etxondoa hemendik 200 metretan hola da bisaia (aurpegia) gure operazionetan ibiltzen ginen kamiona Frantsesaren eraginez edo, Moritania esaten du: guk Mauritania esango genukeena.

Page 18: Euskalkiak nafar-lapurtera

hartan fini (bukatu, amaitu) han errekontraturizatu (aurkitu) dut eskualdun bat erriza (arroza) jaten zuten klientala Lapurterari dagokion hiztegia eta aldaerak baserri anitzetan baziren aita 50 urte zituela ez zen deusetako Arnegi eta Luzaide elgarren ondoan dire Besta, libro (libre), bisaia (aurpegia), kanba (kanbera, gela), ene, beno (baino), pastore, batto, zilo (zulo), eskualdun, arrunt eri (oso gaixo), jo aitzina, laborantza (nekazaritza) Rotazismoak: Bortzehun (bostehun), hainbertze (hainbeste)Erakusleetan, hau-hori-hura eta antzekoak erabiltzeko, forma batzuk bereziak ditu: kameluek bazuten harrizko askatzar bat hena Hek tiratzen zuten ura goiti

Egituretan ere, forma batzuk bereizgarriak dira: anaiak hartua du etxean segida Gasteizen inguratua zen hura Senpererat ezkondua da ez ginen fido behar duzu kontentatu gazte ginelarik

Aditzetan: dire esaten du dira esateko (Arnegi eta Luzaide elgarren ondoan dire) zuzten esaten du zituzten esateko (handik nahi zuzten haizatu, sekulako kameluak biltzen zuzten elgarretarat)

Page 19: Euskalkiak nafar-lapurtera

TRANSKIPZIOA- ITSASUhttp://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/itsasu.mp3TRANSKIPZIOA- ITSASUhttp://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/itsasu.mp3

* Nahi baduzu guk gasnatzen dugu esnea auzoko... auzoko laborari-etxe batean. * A! * Hark urte guztikoak egiten baititu, han egiten dugu gasna, eta gasna egin, eta, arratsaldean -hori goiz jaikian egiten dut-, eta arratsaldean ekartzen dugu, eta etxerat, eta etxean, eta, nahi baduzu, eta gatzean ematen/ eta, gero, kontserbatzen. * A, ederki! Eta gazta... * Hark batetik direlakoan e... gasna egiteko lekuak eta denak... Europako normetan eginak. * Hori da. Ze gaur egun neurri zorrotzak daude, ezin da edozein tokitan eta edozein modutara egin, ezta? * Hara, holaxe. * Eta esaiguzu gazta bat nola egiten den, gasna bat nola egiten den. * Bon! (beno) Alaba da okupatzen dena... -bon, hark erranen zizun xuxen nola egiten den, nik xuxen ez badizut erraten ahal- heldua eta gasna, joan, eta, lehenik, 32 gradutan berotzen dute. Presura ematen. * Bai. * Presura, edo nola erraten da? * Presioa, ezta? * Presioa eman. Eta, gero, berriz berotzen 37tan. Eta, gero, buelta baten buruan hura biltzen nahi baduzu, gasna biltzen, eta ematen, beraz, ontzitan. Eta, gero, tinkatzeko, tinkatzeko pisuekin atxikitzen honenbeste oren.

Page 20: Euskalkiak nafar-lapurtera

http://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/itsasu_argibideak.mp3

Mixel - Itsasu (Lapurdi)

Entonazioa eta letren soinua entzunda, argi igartzen zaio iparraldekoa dela. Mugaz bestaldeko /r/ berezia darabil.Letren doinuari dagokionez: */h/ aspiratu egiten du (hemen, hiru, ahal) */j/ = /iota/ ahozkatzen du (joan, jende). */in/ ez du /ñ/ egiten (Oropako normetan eginak) */il/ ez du /ll/ egiten (hamabost bat mila) */z/, /s/ eta /x/ bereizten ditu; baita /tz/, /ts/ eta /tx/ ere: (Bagira hiru asiozatioak, guk egiten dugu gazna, harek erainen zauzun xuxen nola egiten den gero bultsa baten burian biltzen).

Hiztegian, berba batzuek frantsesaren eragina: Oropa = Europa asoziatio presura = presioa bon kilometre

Page 21: Euskalkiak nafar-lapurtera

Gu pertsonaren aldaera = gourek (guhaurek): Ardi esnia saltzen dugu parte on bat eta hiru hilabetez ardi esnia gaznatzen dugu gourek etxian.

Bi zenbakiaren aldaera = bigaAditz forma bereziak: Denbora guzia hemen laborantzan pasatu ot Denak lanian elgarrekin ari gira Heldu den maiatzetik goiti hasten gira gaznatzen Harek baditilako han gazna egiteko lekuak (lekiak ¿???) Harek errainen zauzun xuxen nola egiten den. Nik xuxen ez dauzut erraiten ahal. Guri galdegin zaukun egitea gazna Oain lan betian gira Ene gazte denborarik beti ardiak ezautu tut

Gero aldia egiteko -en erabiltzen du Harek errainen zauzun xuxen nola egiten den

-ten amaieraren ordez -iten erabili: Presura emaiten Eta e(ra)maiten untzitan eta gero finkatzeko pisuekin atsiditzen hunenbeste oren

Nahiz eta esaldian NORI marka agertu aditzak ez darama

Page 22: Euskalkiak nafar-lapurtera

Hitz amaieran aldaketak: *ea > ia: guk hemen ardi esnia egiten dugu esnia gaznatzen dugu gourek etxian denak elgarrekin lanian ari gira laborari etxe batian

Nora à Norat: -ra > rat egiten du Arratsaldean ekartzen dugu etxerat

Hemendik Doni(b)ane Loizunerat hogeita hamar kilometre dira Doni(b)ane Garazirat beste hogeita hamar bat. Hogoi kilometre Baionarat

Egiturari dagokienez: *Ahalera ezezkoan egiteko : ez + ahal Nik xuxen ez dauzut erraiten ahal *-(r)en (aditza)+tzen: Laborariek badute lanik aski laborantzako lurren begiratzen Lanik asko bada ume hoien segitzen

Page 23: Euskalkiak nafar-lapurtera

Transkipzioa-Donamartirihttp://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/donamartiri.mp3

* Azken urteotan, azken kontaketaz gero ez gara biziki ito, egon gara hain beso batean, baina azken kontaketa egina da mila bederatziehun eta lautan hogeita zortzian, eta ordu... mila bederatziehun eta hirurogeita hamarretik eta laurogeita zortzira errango du hemezortzi-hogei urtez biziki-biziki jendea txipitu da hemen gaindi. Eta iduri luke, azken kontaketaz geroz, anitz lekutan, nonbait, berdintsu egiten den jende-kopurua, nonbait, egiten da berdintsu. * Eutsi egin zaio, ezta? * Nola? * Eutsi, mantendu egin dela kopurua azken urte hauetan, ezta? * Nonbait, egiten da azken kontaketa honetan 1988an bezalatsu da. * Bai, bai. * Salbu kostari buruz, Euskal Herriko kostari buruz, jende-kopurua hor berriz emendatzen ari da. Iduri luke jendea horra buruz joan dela, noski.”

http://www.ikasbil.net/jetspeed/estatico/archivos/euskalkiak/donamartiri_argibideak.mp3ARGIBIDEAK

Pierre - DonamartiriLetren doinuari dagokionez: */h/ aspiratu egiten du */j/ = /iota/ ahozkatzen du: hiri handietan */z/, /s/ eta /x/ bereizten ditu; baita /tz/ eta /ts/ ere. */tx/ > /tt/ egiten du (ttipitu, gutti)

Page 24: Euskalkiak nafar-lapurtera

Egiturak -ela konpletibako amaieraren ordez –en erabiltzen du: Uste ot hori biziki makur handia egin duen hemen gaindi ez dut uste ameste bat den Hemen ez da nihor, ez dut uste baden gazna egiten Iduri luke jendia ohartu den lan tokiak ez direla beti hiri haundietan egin behar

Aditza +-tik: Horrek izigarrizko (¿??) kaltia ekar lezake sekula sekulak esnek biltzetik leku penatietan gelditzen badira Enpresak egunen baten gelditzen badira esne horren biltzetik, izigarriko makurra litake leku makurretan bizitzen den jendeendako Behi haragia erostetik gelditu da jendia, behi haragia jatetik gelditu da jendia

-(r)en + (aditza + tzen) Hemen gaindi, gure herrian bada bizpalau enpresaseorik ibiltzen baitira esne horren biltzen gazna egiteko

-ago > o Ardi esnia egiten den lekietan irudi luke gero eta bortzezo heldu direla enpresak esneketara Enpresak gero eta nekezo heldu dira esneketara leku penatietarat-rat: Leku penatietarat Juan dira hiri nagusirat Jin diten Eskual Herri barnerat

Page 25: Euskalkiak nafar-lapurtera

Esaldian NORI forma agertzen bada ere, aditzak ez du hartzen: Jendia lotzen baita ardi esnia egiteari eta ordian ardi esne produkzio horrek atsulutuki (¿???) behar luke begiratu leku penatietan

NORENDAKO: Enpresak egunen baten gelditzen badira esne horren biltzetik, izigarriko makurra litake leku makurretan bizitzen den jendeendako

ZEREKILAN Gure auzo-herriakilan egina du piez bat, eskola bat atxikitzeko zuti (¿??), bainan klaseak badira bi herrietan

JOAN aditza > JUAN (ahozkera gogorra) eta JIN (iota ahozkera) (¿????) Haurrak egoiten dira hamar-hameka urte artio eta gero juan dira kantonamenduko hiri nagusirat Jin diten Eskual Herri barnerat

NORI formaren –er amaieradunak: Ene arrengurarik haundiena da nola gazteer lana proposatu eta gazteak interesatu egon diten herrian

http://www.ikasbil.net/