EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

18

Transcript of EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

Page 1: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
Page 2: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

Hizkuntzek eskualdeetan zehar era edo aldaera desberdinak izaten dituzte, batik bat ahozko erabileran. Hizkuntza bat banatzen den era nagusietako bakoitzari dialektoa deritzo.Dialektoa, hizkuntza bat banatzen den ra nagusietako fonetikoan, lexikoan eta morfosintaktikoan ezaugarri bereziak izaten ditu eta lurralde jakin batean erabiltzen da.

Page 3: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak
Page 4: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

(1506-1601) idazle lapurtarraEuskal Herrian zehar bere garaian zeuden euskara aldaerez konturatu zen, etxe batetik bestera ere hizkera aldatu egin zela: “ heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco maneran cer differentia eta diuersitatea den “

Page 5: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

Politikari, historialari, lgegizon eta olerkari zuberotarra.(1638) latinez idatzitako historia liburuan euskararen aldaerez hitz egin zuen eta, antzinako euskal tribuen banaketan oinarriturik, nolabait behintzat, lau euskalki bereizi zituela esan dezakegu: iparraldekoa, nafarrera, gipuzkera, arabakoa eta bizkaiera

Page 6: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

(1668-1749) Lapurdiko Biltzar Nagusiari zuzenduriko Lau-Urdiri gomendiozco carta edo gutuna (1718) idatzian eskualde desberdinetako euskaldunek elkar ulertzeko zituzten zailtasimal aipatu zituen.

Page 7: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

(1669-1766) El imposible vencido o Arte de la Lengua Bascongada(1729) liburuan gipuzkera, bizkaiera eta nafarrera edo lapurtera aipatu zituen. Ikertzaile honek Arabako aldaera bizkaieraren barruan sailkatu zuen eta iparraldekoa nafarraren baitan. Corografia o descripcion general de la muy noble y muy leal provincia de Guipuzcoa (1756) liburuan, ostera, sei euskalki aipatzen ditu: zuberera, lapurtera, nafarrera, gipuzkera, arabera eta bizkaiera.

Page 8: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

Bizkaitarra (1777-1840) El verbo regular vangongado del dialecto vizcaino (1848) ikerketan bizkaieraren barruan dauden aldaerez hitz egiten du eta lau aipatzen ditu: Markinakoa, Arratiakoa, erdikoa eta Orozkokoa.

Page 9: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

(1813-1891) euskarak beregan piztu zuen jakinminak eraginik bost ostera egin zituen Euskal Herrira. Txango hauetan jasotakoarekin eta antolatu zuen euskalari laguntzaile taldea igortzen zion informazioarekin, beharbada, euskararen dialektologiaz egin den lanik ederrena eta garrantzitsuena egin zuen.Bonapartek lau sailkapen proposau eta argitaratu zituen: 3 talde handi, 8 euskalki, 25 azpieuskalki eta 50 aldaera bereizten ditu.

Page 10: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

Zuberera, "Xiberotarra" edo "Xiberoko eüskara" ipar-ekialdeko euskalkia da, Zuberoa ia guztian eta administrazioz Bearnokoa den Eskiulan mintzatzen dena.Bere kokagunea dela eta, biarnesaren (okzitanieraren) eragina izan du hiztegian eta fonologian. Berdintasun handiko euskalkia bada ere, bi aldaera nagusitan banatu izan da: Pettarako aldaera iparraldean eta Basabürükoa hegoaldean

Bere urruntasun administratibo eta geografikoagatik, Euskara batuarekin desberdintasun handien dituen euskalkia da bizkaierarekin batera, bai ahoskeran (azentu markatua, ü hotsa eta txistukari ahostunak), bai hiztegian eta morfologian.

Page 11: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

Bonapartek 1869.urtean bi azpieuskalkitan banatuzuen zuberera: BEREZKOA ETA ERRONKARIERA.Azken hau gaur egun desagerturik dagoen arren, garrantzitsua deritzoguIa euskalki nortasuna duten erronkariera eta zaraitzuera re lantzeari.

Ahozko arloak, ordea, askoz indartsuago eta biziago iraun du, batez ere kantuari esker. Euskal Herri osoan zehar oso ezagunak dira Zuberoako koblakariak eta nola ez, zubereraz idatzi ohi diren pastoralak.

Page 12: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

BokalakZubereraz erruz aurki daiteke seigarren bokala deitzen duguna: ü, alegia. Baina bokal hau ez da inondik ere frantsesez entzuten den u bokala, irekia goa baizik.

DiptongoakMaiz euskararentzat arrotzak diren goranzko diptongoak egin egiten dira, segur aski euskalki honek duen azentu gogorrak eraginik. Khakuéta, zián (zuen). . .Zenbait diptongo txandaketa ere gertatzen da: au / ai: gai(gau), gaiza(gauza)... " ai / ei: beit-(bait-), geia(gaia)...Eta baita diptongo laburdurak ere:ai > a: hanbat... ai > e: bena, apez... eu > ü: üskara...

Bokal eIkarketak "e + a > ia: korajia u+ a > ia: burlao + a > ua: herrikua u+e > ie: duzie

Bokal txandaketakZubereraz sistematikoki betetzen"dira zenbait aldaketa:u l ü egiten da beti, r eta s kontsonanteen aurrean dagoenean izan ezik: ükhatü, egün... baina ikusten, gure...u I i bilaka daiteke: Xiberua (Zuberoa). . .o / u bihurtzen da n-ren ondoan: un (on), untsa (ongi, kuntatu (kontatu), espainula (espainola).. .

Page 13: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

HasperenaBeste euskalkietan baino ugariago ageri da. Nafar lapurteran bezala, hurrengoegoeretan ageri da:- Hitz hasieran: herri...- Diptongo eta bokal artean: oihan...- Bokal artean: nahi... - r, n, l ondoan: erhi.../r/ fonemar biguna sistematikoki desagertu egiten da bokal artean eta baita h-renaurrean ere: pastuala (pastorala), ehi (erhi), eho (erho).

Herskariakn-ren ostean beti dira ahoskabeak: abentia (abendua), hunki(ongi). Zenbait mailegutan, hitzaren azken bokala galdu ondoren, azken kontsonantea ahoskabe bilakatzen da: berant(berandu), kontent.Badira ahoskabe hasperendunak (ph, th, kh), eta, gutxiago izan arren, baita ahostun hasperendunen bat ere: ghaltatu (galdetu).

BustidurakZubereraz, nafar lapurteraz ez bezala, i ondoko kontsonantea busti egiten da maiz mendebaleko euskalkian gertatzen den eran, balio adierazkor gabeko bustidura gertatzen delarik:i + n >ñ: kanpaña... i + 1 >ll: milla...i + s >X: adixkide, Xiberua...i + tz >tx: bakhotx, hanitx, egotxi...

AzentuaDudarik gabe euskalki guztietako azenturik azkarrena du zubererak. Horrez gain, oso erregularra da. Hitz markatuak (plural edo maileguak) ez diren guztiak paroxitonoak dira, hau ,da, azentua azken aurreko silaban ebakitzen da: méndi/mendía, ütúrri/ütüma, enthelegátü/enthelegathía,

Page 14: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

Deklinabidea

- NORI kasua (datiboa). Pluralean -eri eta -er amaierak erabiltzen dira:

so(r)huer¡ sohueri (soroei).- NORA kasua (adlatiboa). -la eta -lat atzizkiak hartzen ditu, aurretik -a

mugatzailea daramatelarik: mendialat (mendira).- NOREKIN kasua (soziatiboa). -ki edo -kila atzizkiak hartzen ditu: zurekila,

eneki.

- NONDIK (ablatiboa). -rik. amaiera -tik baino gehiago erabiltzen da: horietarik- NORENTZAT (destinatiboa). NORENTAKO erabiltzen da: amarentako.- NON Cinesiboa). -ean amaierak -in egiten dira: batin (batean).

Page 15: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

Aditza

- Etorkizuneko formak nafar lapurterazko eran egiten dira, aditzoinari -(r)en erantsiz (eginen, ikhasiren), baina zenbaitetan atzizkiak biderka turik ere ager daitezke: bizirenko (Iparraldeko -(r)en eta Hegoaldeko -ko).- Aditz ez burutuak osatzeko, sarritan -tzen amaieraren ordez -ten hartzen dute: altxaten, jalkiten, joaiten, izaiten.- Ahalera egiteko berezia den erroa erabiltzen dute, -IRO- erroa: niro (nezake),diro (dezake), dirogü (dezakegu).- Aipatu bi ezaugarrioi nafar lapurteraz esandakoak gehitu behar zaizkio, besteak beste honakoak: aditz oinaren erabilera zuzena: aphur ditirotzie (dezakezue)¡ nahi/gogo hitzena: sartu gogo nizin (nahi nuen)¡ iraganeko -a- erroa (zagoen) eta uka / uken aditzen erabilera.- Aditz tratamenduak. Bi tratamendu erabiltzen dira, hots, HIKA eta ZUKA:

jin da (arrunta), jin dük/-n (hika), jin düzü (zuka), jin düxü (xuka)..

Page 16: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

Oro har, nafar lapurteraz esandakoak dira. Hala ere lau garrantzitsuenak gogoratuko ditugu hemen:- -a atzizki galdetzailea darabilte, erdialdeko euskalkian al partikula erabil tzen den kasuetan: Orhit-düka?(Oroitu al duk?).- Perpausean NORI sintagmak izan arren, aditzek ez dute horí kontuan izaten: Literaturari lotu zen (zitzaion).

I

- Aditzek -tze- atzizkia dutenean, osagarri zuzena NOR kasuan joan barik

ZEREN kasuan doa: breskaren egiteko (aberaska egiteko).- Galdegaiaren legea ere erruz apurtzen da naturaltasun osoz: ürrüntik

dütü ikus erazten (urrundik ikusarazi ditu).- Perpaus txertatuen artean, erlatiboak dira

aipatzekoak, izan ere, aditzpartizipio hutsez ematen dira inolako atzizkirik gabe:

gertatu hi1kheta(gertaturiko, gertatutako hilketa).

Page 17: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratuAtarratzeko Jaunak bata du galdatu;uken du arrapostu eztirela huntu,hunturik direnian batto ukenen du.

Portaliala juan zite, ahizpa maitia,ingoiti horra duzu Atarratzeko Jauna,otoi erran izozu ni eri nizala,zazpi egun hoietan oihan nizala.

Klara, zuaza orai salako leihora,ipar-ala egua denez jakitera,iparra baldin bada goraintzi Salari,ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.

Ama, juanen gira oro elkarrekin,etxerat jinen zira xangri handireki,bihotza kargaturik, begiak bustirik,eta zure alaba tunban ehortzirik.

Ama, saldu nauzu bige bat bezala,bai eta desterratu, oi Españiala,aita bizi uken banu, ama zu bezalaenundunun ezkunduren Atarratzeko salala.

Page 18: EUSKALKIAK: Zuberera Idazleak

Noemi LopezIraia Bejarano