Nafar lapurtera.eider eta maite

12
NAFAR LAPURTERA Eider Quincoces eta Maite Soriano 2.E

Transcript of Nafar lapurtera.eider eta maite

Page 1: Nafar lapurtera.eider eta maite

NAFAR LAPURTERAEider Quincoces eta Maite Soriano

2.E

Page 2: Nafar lapurtera.eider eta maite

DESKRIBAPENA Nafar-lapurtera iparraldeko

euskalkia da, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako eta Urdazubi, Zugarramurdi eta Luzaiden hitz egiten dena. Tradizionalki lapurtera eta behenafarrera zirenak, gaur egun euskalki bakar bat osatzen dute hiru azpimultzotan banatuta: Sartaldea, Erdigunea eta Sortaldea.

Page 3: Nafar lapurtera.eider eta maite

Sartaldea Lapurdiko barnealdean

Ahetze, Senpere, Ainhoa eta Sara eta Nafarroako Zugarramurdi eta Urdazubi hartzen ditu barne azpieuskalki honek.

Page 4: Nafar lapurtera.eider eta maite

Erdigunea

Lapurdi Ekialdea eta Nafarroa Behereko Lekuine eta Baigorriko kantonamendua ditugu azpimultzo honetan.

Page 5: Nafar lapurtera.eider eta maite

Sortaldea

Nafarroa Behereko Arberoa, Oztibarre eta Garaziko eskualdeetan eta Luzaiden (Nafarroa) hedatzen da.

Page 6: Nafar lapurtera.eider eta maite

FONETIKAEuskalki gehienek bezala, bost bokal ditu Nafar

Lapurtarrak eta hiru irekidura maila: a bokal irekia da, e eta o ertainak dira eta, u eta i itxiak.

BOKALAK

Page 7: Nafar lapurtera.eider eta maite

Diptongoetako gertakariak gertatzen dira, hain zuzen ere; aldaketak eta laburtzeak.

Hiatoetako gertakariak ere aurkitu ditzakeguz; bi bokalen artean kontsonante bat sortzea edo txandakatzeak, hau da, bokal baten ordez beste bat azaltzea.

Bokal txankakatzeak; “o>u” txandakatzea kontsonante sudurkari baten aurrean, asimilazioaren ondorioz ere gertatzen dira aldaketak (adibidez; apezpiki>ipizpiku, dira>dire…), “e>i” eta “o>u” txandakatzeak(kontsonantea galtzea).

Bokal galtzeak eta gehitzeak; hitzaren amaieran eta barruan gertatu izan dira gaur egun ohikoak ez diren arren, gehitzeak ere gertatu baina horiek ere gaur egun ez dira gertatzen.

Beste zenbait gertakari ere badaude, esate baterako, frantzeses “e” mutuz eta kontsonantez amaitzen diren hitzei –a eransten diote Ipar Euskal Herrian(adibidez; presidenta, telefona….).

BOKALAK

Page 8: Nafar lapurtera.eider eta maite

KONTSONANTEAK Herskariak sei dira euskaran, “b, d,g” eta “p,t,k” ahoskabeak. Hauek

dira Nafar Lapurtarrez herskariak direla-eta eta gauzatu diren gertakari nagusiak: bi sailen arteko txandakatzeak, eta hitzen barruko herskari ahostunak galtzea( b,d,g)

Txistukariak sei dira euskaraz; “s,x,z” frikariak eta ts, tz,tx afrikariak. Hasperena, “h” galtzea, adibidez, hitz hasieran, bokal artean, diptongo

eta bokal artean. Palatalizazioa edo bustidura , hauek dira euskarak dituen hots palatal

ohikoenak: ñ, ll,tt,dd,x eta tx.Bi motatakoakizan daiteke palatalizazioa: automatikoa eta adierazgarria.

Dardarkariak bi dira: “r eta rr”. “r>d”txandakatzea, bokal artean galdu egiten dira.

Beste gertakari batzuk; j-ren ahoskera arruntena i grekoarena da eta hegoaldeko euskalkietan st talde kontsonantikoa rtz edo rz izaten da Nafar Lapurterraren hitz batzetan, baina gertakari hori ez da gaur egun emankorra.

Page 9: Nafar lapurtera.eider eta maite

MORFOLOGIA Nehor “inor” (eta nehork, nehori, nehun...) tankerako izenordainak

erabiltzen dira. -ño da euskalki honetako atzizki txikigarri ohikoa: baño “bakarra”, begiño,

haurño, irriño... Erdal –on eta amaiera -oin egiteko joera izan da eremu gehienean: arrazoin,

botoin, garratoin 'arratoi'... Dena dela, mailegu berri zenbaitetan -on ere bada hizkera batzuetan, frantsesean bezala: balon, bonbon...

Euskalki honen bereizgarria da -aia amaiera izatea mailegu zaharretan (nahiz eta gaur egun Euskal Herri osoan zabaldu den euskara batuaren eraginez): bisaia ”aurpegia”,domaia ”zoritxarra”, kuraia ”kemena”, langoaia ”hizkuntza”, piaia ”joan-etorria”... Arau hau ez da dagoeneko emankorra, -adxa egiten delako mailegu berrietan: afitxadxa”iragarkia”, brikoladxa ”brikolajea”...

Page 10: Nafar lapurtera.eider eta maite

SINTAXIAEsaldiko hitza ordenari dagokionez, iparraldeko euskalkietan

askatasun handiagoa dago hegoaldekoetan baino. Ipar Eukal Herri osoan ordena markatu gabea(neutroa) duten

perpausetako aditzak trinkoa denean, -ba eransten zaio.Datiboaren eta aditzaren arteko komuztadura falta. Gaur egun

ordea, gertakari hau galtzen ari daBai/ez galderetan –a partikula itsasten zaio aditz laguntzaileariAditz izenen osagarri zuzena jabego genitiboan ematen da(noren)

Page 11: Nafar lapurtera.eider eta maite

Mendeko perpausak: -zehar galderak egiteko -(e)nentz/-(e)netz/-(e)nez atzizkiak erabiltzen dira.

-Kausaskoak egiteko menderagailu erabilienak bait-/beit- eta –lakotz/-lakoz dira.

-Erlatiboak; -(e)n menderagailua, zein/non…bait-/-(e)n egitura erabiltzen da, partizipio buruto soilaz egindako erlatiboak ere arruntak dira.

-Helburuzkoak; -t(z)eko atzizkia –t(z)ekotz izaten da inguru batzuetan.

-Kontzekutiboak egiteko hain/hainbertze…non/ezen…bait-/-(e)n egitura erabiltzen dute.

-Denborazkoak; -(e)larik atzizkia erabiltzen da hegoaldeko –(e)nean edo –(e)la menderagailuen ordez, -(e)ino atzizkia gorde da Ipar Euskal Herrian

-Moduzkoak; -(e)la moduzko esaldiak egiteko menderagailua –(e)larik da Iparraldean.

SINTAXIA

Page 12: Nafar lapurtera.eider eta maite

BereizgarritasunakBereizgarri gutxi ditu eremu honetako hizkerak:1. Euskalkiaren eremu gehienean arrotza da i bokalak eragindako bustidura: in, il, it

bere horretan esaten dira, iñ, ill, itt bilakatu gabe: edozeini, gainetik, etxeraino. Erdaraz ñ eta ll duten hitz batzuk ere il eta in bilakatu dira: botoila ( fr. “bouteille”)

2. Hitz hasieran x- izatea euskalki honen beste bereizgarri bat, tx- izaten delako gainerako euskalkietako ordaina: ximista, xingarra, xirula, xori …

3. Erdal –on amaiera –oin egiteko joera izan da eremu gehienean: kartoin, kamioin… Erial –age bukaera, berriz, - aia: lengoaia “hizkuntza”, salbaia “basatia”…

4. Morfologiaren alorrean, nehor, nehori, nehun tankerako izenordainak dira eremu honetako bereizgarria, gainerako alderdietako “inor” egiturakoen ordainetan.

5. Lexikoan; gauazko “kontrabando”, eskola-maile “maisumaistra”, aurkari “etsai”, erretora “apaiza”, karrika “kalea”, sos “dirua” grabazio honetan erabiltzen diren bertako hitzak.