Etxebizitza 2015

Click here to load reader

  • date post

    24-Jul-2016
  • Category

    Documents

  • view

    221
  • download

    2

Embed Size (px)

description

Goierriko Hitza egunkariaren etxebizitza gehigarria 2015.

Transcript of Etxebizitza 2015

  • GOIERRI.HITZA.EUSJO

    SUNE ZA

    RANDONA

    OSTEGUNA, 2015EKO AZAROAREN 19A

    Etxebizitza gehigarria

    BERRESKURATZE BIDEANKrisiaren itzala oraindik luzea den arren,etxebizitzen salmentak gora egin du azkenaldianoso geldo bada ere. Sektorearen normalizazioa,hala ere, urruti ikusten dute adituek, momentuz.

    TESTUAK JOSUNE ZARANDONA

  • 2 //Etxebizitza

    GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2015eko azaroaren 19a

    Gipuzkoako, Bizkaiko eta Araba-ko higiezinen-merkatuak hazte-ko joera nabarmena izan du ha-markada bat baino gehiagoz.2007. urtetik aurrera gauzak al-datu egin dira higiezinen bur-builaren ondorioz. Gertakari ho-nen ezaugarri nagusiena heda-pen aroaren amaiera etaatzeraldiaren hasiera izan dira.

    Etxebizitzen hedapena fakto-re demografiko, sozial eta eko-nomikoen elkarreraginaren on-dorioa izan zen. Eustat-ek (Eus-kal Estatistika Erakundeak)bildutako datuen arabera, etxe-bizitzen eraikuntzak izugarrizkohazkundea izan zuen 2001. eta2007. urte artean. Gipuzkoanurte tarte horretan urtero eraiki-

    tako etxebizitza kopurua 5.259zen batez beste.

    Eraikitako etxebizitzak2007tik aurrera etxebizitza be-rriak hasteko erritmoa motelduegin zen, hala, 2008-2010 den-boraldian urtero 3.090 etxe erai-ki ziren, batez beste. 2010ean2.249 izan ziren. Ordutik hona

    etxebizitzaren merkatuak nola-baiteko susperraldia bizi izanduela esan daitekeen arren, adi-tuek hazkundea motel doaladiote. 2014ko datuei erreparatu-ta, Gipuzkoako, Bizkaiko etaArabako etxebizitza kopurua1.033.801ean finkatu du Eusta-tek, urtebete lehenago baino6.050 gehiago, %0,6, alegia.

    Etxebizitza berrien eraikuntzakgora egin du, baina oso motel2014an urtebete lehenago baino 6.050 etxebizitza gehiago zegoen Gipuzkoa, Bizkaieta Araban .2011n lurralde horretako etxebizitzen %10,2 hutsik zeuden Gipuzkoan

    Eraikuntza berriak egiten ari diren arren, salmenta oso motela dela diote higiezinen merkatuko adituek. JOSUNE ZARANDONA

    Datu horiek Gipuzkoara etaGoierrira ekarrita, etxebizitza-ren hazkundea %0,6 eta %0,7izan dela esan daiteke. Babes Ofizialeko Etxebizitzen

    (BOE) merkatuari begiratuta,2007. urtetik aurrera mota hone-tako etxebizitzaren pisu erlati-boa etxebizitza libreena bainohandiagoa dela esan daiteke.Ondorioz, 2010ean babestutakoetxebizitzaren kuota eraikitzenhasitako etxebizitza guztien%72,3ra iritsi zen. 2000. urtekoportzentajea (%19) baino askozere handiagoa. Gipuzkoaren ka-suan, %22,1etik %68,5era gehituda kopuru bera.

    Etxebizitzaren prezioaEraikuntzarekin gertatu bezala,2007ra bitartean etxebizitza li-breen, nahiz bigarren eskukoenmetro koadroko batez bestekoprezioak etengabe egin zuengora. Urte horretatik aurrera pre-zioetan jaitsiera txikiak, bainaetengabeak ematen hasi ziren.Hala, 2010ean etxebizitza librebaten metro koadroko batez bes-teko prezioa 3.877 eurotan finka-tu zen; bigarren eskuko etxebizi-tzen aldiz, 3.891 eurotan. Erai-kuntza berriko segmentuanbabestutako etxebizitzak metrokoadroko 1.474 euroko prezioazuen 2010ean, hau da, merkatulibrekoa baino hiru aldiz merke-agoa. Prezioen jaitsierak ez du ete-

    nik izan gaur egunera arte. Adi-tuen esanetan batez ere, etxebi-zitza libreetako prezioek beheajo dute. Promotoreek egungoprezioetan etxean saltzen ez ba-dituzte etxeak egiteari utzikodiotela esateraino. Bestalde, 2011n etxebizitzen

    %10,2 hutsik zeuden Gipuzkoan,33.844 guztira. Horietatik 8.985(%2,7) denboraldiko etxebizi-tzak ziren, eta 24.859 (%7,5) jen-derik gabekoak. Hutsik daudenhiru etxebizitzetatik bat bainogehiago (%41,5) 2010a baino le-henagotik daude horrela.

  • //3Etxebizitza

    GOIERRIKO HITZAOsteguna, 2015eko azaroaren 19a

    Egungo egoera ekonomikoaulertzeko atzera begiratu be-harra dago. Zer faktorek era-ginda sortu zen azken urteeta-ko krisi gogorrena?Krisia gertatu aurretik oparoaldihandia bizi izan zuen, batez ere,etxebizitzaren sektoreak. Etxeakneurriz kanpo egin eta saltzen zi-ren. 2006an eta 2007an Espai-nian Frantzian, Herbehereetaneta Alemanian batera egiten zenetxe kopurua baino gehiago erai-kitzen zen. Bankuak ere mailegumerkeak ematen hasi ziren.Guzti horrek burbuila bat sortuzuen. Sektorean adituak zaretenak,ez al zenuten gainera zetorrenaaurreikusterik izan?Egoera hark ezin zuela bere ho-rretan iraun ikusten genuen.Baina burbuila bat ezin frogatudaiteke lehertzen den arte, zer-bait irrazionala baita. Kanpokofaktoreek eraginda lehertu zenazkenean egoera. Hasierako joe-ra errua kanpora botatzea izanzen, baina azken batean gukgeure erantzukizuna ere badau-kagu guzti honetan. Nola ulertu behar da hortazkrisia?Paralisi bat gertatu zen. Eraikun-tzaren merkatua gelditu eginzen, ez zegoen salerosketarik,etxebizitzen prezioa finkatzera-ko garaian zalantzak sortu ziren,maileguak emateari utzi zietenbanketxeek, langabeziak goraegin zuen nabarmen. Etxebizi-

    tzaren sektorean lanpostu galeraerdia baino gehiago izan zen se-guru. Beldur sentipena gailenduzen. Familia arruntei nola eraginzien guzti honek?Une hartan bi familietatik bat hi-potekatuta zegoen. Hipoteka za-harra edo hipoteka berria zutenfamiliak ezberdindu behar dira.Ordurako zor maila txikia zute-nei krisia ongi etorri zitzaien,Euriborrak behea jo zuelako.2003 eta 2008 artean etxea erosizutenentzako egoera larriagoa

    da, are gehiago lana galdu denkasuetan. Guztiarekin krisiakmito bat haustea ekarri zuen be-rarekin.Zer esan nahi duzu horrekin?Oparoaldietan aberastasun ideiabat sortzen da, aberatsen bizitzaegitera eramaten zaituena. Krisiaurreko garaian 400.000 eurokoetxe bat erosten zuenarentzat,kotxe batengatik 60.000 euro or-daintzea ez zen ezer. Orain, zureetxeak 120.000 euro balio ditue-la esaten badizute, 60.000 euro-ko kotxe bat garesti irudituko

    zaizu. Krisiak gauzak bere neu-rrira itzularazi ditu, eta zentzuzjokatzera behartu gaitu. Zein izan da azken urteetakobilakaera?2009a oso urte txarra izan zenEuskal Herrian, baita 2013a ere.Tarteko urteetan ekonomiakzerbait hobera egin bazuen ere,ez da errekuperazio lineal bateman. Krisi hau beste krisi ba-tzuk baino sakonagoa eta oroko-rragoa izan da, lanpostuetan eregalera handiagoak suposatuditu. Gipuzkoan, Araban eta Biz-

    kaian milioi bat lanpostu izaterairitsi ginen, gaur egun 870.000inguruan gaude. 2015 eta 2016urte artean gauzak ondo joanda30.000 edo 35.000 lanpostu be-rri sortuko direla diote aurrei-kuspenek. Horrek esan nahi duoraindik urte asko gelditzen di-rela lehengo zenbakietara iriste-ko. Aurrera begira orduan, zer?Gizartea zahartzaro prozesuandaukagu. Hemendik urte ba-tzuetara adinekoak gazteak bai-no asko gehiago izango dira.Maila ekonomikoan bi teoriadaude: batetik, erretiroa hartze-ko adina atzeratu beharko da,

    eta bestetik erretiratuko direnakordezkatzeko gazte jendea kan-potik ekarri beharko da, etorkinasko behar izango da. Etxebizitzaren sektorean nolaeragingo du horrek?Gizartea zahartuz doan heinean,adineko jendearen beharretaraegokitutako etxebizitzak eginbeharko dira. Jada errealitatedira zenbait lekutan behar an-tzekoak dituzten adinekoentza-ko etxebizitza blokeak. Laneraetorriko diren etorkinen kasuan,alokairuaren aukera erostea bai-no erakargarriagoa denez, motahonetako etxebizitzen eskaintzaugarituko da.

    Krisia lehertzean bi familietatikbat hipotekatuta zegoenJOSEBA BARANDIARANEKONOMIALARIAKrisi honen susperraldia aurrekoetan baino motelagoa izango dela dio JosebaBarandiaranek (Legazpi, 1973), besteak beste, sakonagoa eta orokorragoa izan delako.

    JOSUNE ZARANDONA

    Krisia gertatuaurretik etxeakneurriz kanpo egineta saltzen ziren

    Aberastasun ideiasortu zen aberatsenbizitza egiteraeraman gintuena

    Hemendik gutxiraadinekoak gazteakbaino askoz gehiagoizango dira

  • Etxebizitzaren merkatua ezdago normalizatuta oraindik,baina poliki-poliki hobera doa.Hori da, Lazkaoko Lamy higiezi-nen agentziako Gorka Lamykegungo egoeraz galdetuta ateraduen ondorio nagusia. Merka-tua normalizatuta egoteaketxebizitzen salerosketan mu-gimendua egotea esan nahi du.Krisiaren eraginez merkatuageldituta egon da urteetan, bai-na dirudienez azken aldian sal-menten joera poliki bada ere, go-rakoa dela esan daiteke. Bi dira, Lamyren iritziz, mer-

    katua mugitu ahal izateko bal-

    dintza nagusiak: Gazteek lehe-nengo etxebizitza erostea, etajada etxea dutenek berria eroste-ko zaharra saldu nahi izatea.Krisiaren eraginez gazteeketxeak erosteari utzi diote, bes-teak beste, bankuek %80 bainogehiago ez dutelako finantza-tzen. Era berean, merkatuanmugimendurik ez egoteak, etxeberria erosi nahi duten erosleenzenbatekoan eragin du, saltze-rako orduan operazioa itxikoden segurtasuna izan nahi baitusaltzaileak. Etxe bat erosterako orduan bi

    faktorek berebiziko garrantzia

    dute: Egoera ekonomikoak etabankuek maileguak eman ahalizatea. Zentzu horretan ban-kuek maileguak emateko bal-dintzak malgutu dituzte, etahorrek zenbait gazte etxeak eros-tera animatu ditu. Hala ere, es-tatistikoki merkatuan behar lu-ketenak baino gutxiago dira.

    Etxebizitzen prezioaMerkatuan salgai dauden etxe-bizitzen prezioak ere beheraegin du nabarmen azken urtee-tan. Lamyren iritziz, eraikuntzaberrietan etxebizitzaren prezio-ak behea jo du, gaur egun es-

    kaintzen diren prezioan saltzenez badira, etxe berriak egiteariutzi beharko diotela esaten dutepromotoreek. Etxe berriak sal-du saltzen dira, baina lehen bai-no motelago. Bigarren eskuko etxebizitzen

    kasuan ere, prezioek behera egindute baina ez berrietan bezainnabarmen. Mota honetako etxe-bizitza bat saltzeko arrazoi nagu-siak bi dira: Herentzian jaso iza-na edo etxebizitza hobe bat eros-teko asmoa izatea. Gaur egunetxe berrien prezioak, bigarreneskukoenak baino gehiago estu-tu dituzte. Hala ere, Lamyk ar-

    gitu duenez, saltzen diren biga-rren eskuko etxebizitzak prezioonean ari dira saltzen, kasurikgehienetan hasieran finkatuta-ko prezioaren azpitik. Alokairuari dagokionez, az-

    ken urteetan eskaerak gora eginbadu ere aldaketa nabarmenikez dute nabar