Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako...

28
Etxebizitza

Transcript of Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako...

Page 1: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

Etxebizitza

Page 2: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

AURKIBIDEA SARRERA 2 ORIENTABIDEA ETA LAGUNTZA 3 1. ERABAKIA HARTU BAINO LEHEN 3 1.1. Lasai jokatu: Nondik has gaitezke? 1.2. Etxea erosi edo alokatzea 1.3. Babes Ofizialeko Etxebizitzak 1.4. Etxebizitza bilatzea 1.5. Hitza eman aurretik egin beharreko egiaztapenak eta kontuan hartu beharrekoak 2. FINANTZAKETA 7 2.1. Hipoteka-mailegua aukeratzea 2.2. Hipoteka-maileguaren barne ez daude zenbatekoak 2.3. Etxebizitzarako aurrezki kontua 3. IZAPIDEAK 7 3.1. Kontratu pribatua: alokairua edo erosketa 3.2. Kontratu publikoa 3.3. Errentak dakartzan gastuak 3.4. Salerosketa eta hipoteka mailegua formalizatzeak dakartzan gastuak 3.5. Etxebizitzaz aldatzeak dakartzan beste izapide batzuk ETXEBIDE – Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua 10 PROGRAMAK ETA LAGUNTZAK 15 1. EROSKETA 16 1.1. BOE (Babes Ofizialeko Etxebizitza) 1.2. Etxebizitza aske erabilia 2. BIRGAITZEA 16 2.1. Lan partikularrak 2.2 Komunitate lanak 2.3. Errentarako etxebizitza 3. 3. HUTSIK DAGOEN ETXEBIZITZA: "BIZIGUNE" PROGRAMA 17 4. ERRENTA LAGUNTZAK 17 HAINBAT GALDERA 21 GLOSARIOA 23 HELBIDE INTERESGARRIAK 27

Page 3: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

SARRERA

Orokorrean, gazteak 15 eta 29 urte bitartekoak badira ere, monografiko hau 18

urtetik 34 urtera arteko gazteei zuzenduta dago, hauei egiten baitzaie

etxebizitza mota honetako eskaria.

Gurasoekin bizi diren gazte gehienek emantzipatu eta norbere etxea izan nahi

duten arren, askok ez dute aukera hori etorkizun hurbilean eskuragarri ikusten.

Gehienek, hortaz, gurasoen etxea uzteko, ezkondu edo bikotekidearekin

bizitzera joan arte itxaroten dute, etxebizitza batek dakartzan gastuei soldata

birekin aurre egin ahal izateko. Oso gazte gutxi joaten dira gurasoenetik soldata

bakar baten laguntzaz. Era berean, herentzia bat jasotzeak edo soldata oneko

lanpostu bat izateak uste baino lehenago independizatzen lagun diezaguke.

Behin etxetik irteteko erabakia hartuta, gazte gehienei ez zaie axola erosiko

duten etxebizitza berria edo bigarren eskukoa den. Metroei erreparatuz gero,

gazte gehienek 80 m2 inguruko etxebizitza erosi nahi lukete, baina gehien

kezkatzen dituena ez da metro-kopurua, prezioa baizik.

Etorkizunean izango duten etxebizitzan pentsatzean, gazte gehienek norbere

etxea nahiago lukete, errentakoa baino. Pentsamolde hau oso bestelakoa da

Europako gainerako herrialdeetan, hango biztanle gehienek errentan bizitzea

aukeratzen baitute.

Euren etxean bizi diren Euskal Herriko gazte gehienek hipoteka baten bidez

erosten dute etxea, baina badaude etxea errentan hartzen duten gazteak ere.

Lehen aipatu dugun bezala, oso gutxi dira osoki ordaindutako edo oinordetzan

hartutako etxebizitzan bizi diren gazteak.

Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek

dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

dituzten soldata txikiak eta lan finkoaren gabezia. Horiekin batera, baina neurri

txikiagoan, ia ez dago gazteen beharrizanetara moldatutako tamainako etxerik,

2

Page 4: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

errentako etxeen eskaria eskasa da eta etxebizitzari buruzko informazioa ere ez

da oso ugaria.

ORIENTABIDEA ETA LAGUNTZA

Etxe bat erosteak zein alokatzeak hainbat administrazio- eta finantza-kudeaketa

dakartza eta gure helburua bide luze horretan laguntza ematea da. Horretarako

eskuragarri ditugun aukerak, dauden finantzaketa moduak, egin beharko

ditugun izapideak, kontratatu beharko ditugun zerbitzuak eta abar zerrendatuko

ditugu.

1. ERABAKIA HARTU BAINO LEHEN Ezer egin aurretik, oso argi izan behar dugu etxea erosi edo alokatu nahi

dugun, bata zein bestea aukeratzeak oso bestelako ondorioak izango baititu

gure etorkizunean.

Monografiko honetan erabaki hori hartzen lagundu nahi dugu eta

horretarako hainbat lorratz emango ditugu. Kontuan izan, gure erabakia ondo

hartu ezean, larrutik ordain dezakegula.

1.1. Lasai jokatu: Nondik has gaitezke? a) Gure beharren eta, bereziki, gure ahalbideen neurriko etxebizitza

aurkitzea oso kostatuko zaigu, beraz, patxada hartuko dugu. Informazio

asko lortu behar dugu eta etxebizitza asko ikusi beharko ditugu bat

aukeratu baino lehen. Lehenik eta behin, funtsesko diren bi gai aipatuko

ditugu:

b) Etxebizitza mota

Hemos de partir del hecho de que el precio de la vivienda, tanto en compra

como en alquiler, va a variar mucho en función de cuatro variables:

Etxebizitzaren prezioa, bai erostean, bai alokatzean, oso bestelakoa izan

daiteke lau aldagairen arabera:

- Kokalekua: hiri ingurua / nekazaritza ingurua, probintzia-hiriburua /

inguruko herriak, hiri zentrotik hurbil / auzo periferikoak / garraioak.

3

Page 5: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

- Azalera erabilgarria: barneko antolamendua, erabilgarriak diren

eranskinak (garajea, ganbara, terraza eta abar).

- Eraikuntzaren kalitatea: materialak, akaberak, berdeguneak eta abar.

- Etxebizitza berria / bigarren eskuko etxebizitza.

Gure bizitza baldintzatzen duten hainbat gauza ere kontuan hartuko ditugu,

hala nola gure lantokiaren kokapena, gure lagunak non bizi diren, familian

zenbat garen...Honek guztiak aukerak areagotu zein murriztu diezazkiguke.

c) Baliabide ekonomikoak

Oso errealistak izan behar dugu, eta etxebizitza erosteko orduan izango

ditugun baliabide ekonomikoak ondo aztertuko ditugu. Horretarako, kontuan

izango ditugu gure aurrezkiak edota mementoan edo etorkizunean

aurreikusten ditugun diru-sarrerak. Mailegua eskatuz gero, hilean ordaindu

behar duguna ez da gure diru-sarreren %40 baino gehiago izango, bestela

ez dugu bizitzeko adina diru izango.

Gehienetan, Bankuak edo Kutxak etxebizitzaren tasatzearen %80aren

balioagatik eskainiko digute mailegua. Hau dela eta, hasiera batean,

gainerako %20 izan behar dugu gure eskuetan. Banketxeak mailegua

eskianiko du tasatzaren balioa kontutan hartuta, prezio erreala baztertuz.

1.2. Etxea erosi edo alokatzea Aukera bakoitzak bere abantaila eta desabantailak ditu. Horregatik, kasu

bakoitzean norbere egoera erabakigarria izango da bata ala bestea

aukeratzean.

Erosketaren kasuan, interes tipoak jaitsi izana oso lasaigarria izan da, baina

etxebizitzen prezioa etengabe igotzen joan denez, baliteke poltsiko

batzuentzat oraindik ere eskuraezina izatea etxe bat erostea. Aspaldi

honetan, Euriborrak gora egin du etengabe, beraz oso zuhur jokatu beharko

dugu.

Euriborraren igoera ikusita, baliteke alokatzea gure aukerarik onena izatea.

Hona hemen alokatzeak dituen abantailak: ahalegin ekonomikoa txikia

izaten da eta epe laburrekoa izaten da, izapideak egiten errazak dira eta

arin egiten dira… Gainera, alokairua aldi baterako izan daiteke, eta gure

4

Page 6: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

poltsikoak uzten digun mementoan, gure etxea erosteko aukera izango

dugu.

Bestalde, badago alokatzearen kontra dagoen jendea ere, hilean gutxi

ordaintzen badugu ere, alokatu dugun etxebizitza ez baita inoiz gurea

izango.

1.3. Babes Ofizialeko Etxebizitzak Etxebizitza bat izateak dakartzan gastu guztien kalkulua egin ondoren, gastu

hauei aurre egiteari ezinezkoa baderitzogu ere, ez dugu etsiko. Badira beste

aukera batzuk, Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) esaterako.

Babes Ofizialeko Etxebizitzen prezioa higiezinen merkatu librea baino askoz

txikiagoa da, eta are gehiago alokairu babestuaz ari bagara. Batzuetan,

independizatu ahal izateko aukerarik onena da, eta honela beste proiektu

batzuk aurrera atera ahal izango ditugu, bizi osorako hipotekatu gabe.

1.4. Etxebizitza bilatzea Etxebizitza bilatzeko orduan, hainbat bide daude informazioa jasotzeko.

Ohikoenak hauexek dira:

- Etxebizitzen / eskaintzen internet bidezko bilatzaileak.

- Banakoen arteko kudeaketa zuzena (beste batzuengatiko

erreferentzien bidez, atarietako iragarkien bidez eta abar)

- Kontratistak eta enpresa sustatzaileak.

- Higiezinen Jabetza Agentziak (HJA)

-Askotariko argitalpenen higiezinen ataria (egunkariak, aldizkari bereziak,

buletinak eta abar)

1.5. Hitza eman aurretik egin beharreko egiaztapenak eta kontuan hartu beharrekoak

Edozein erabaki hartu aurretik, eta batez ere, itunen bat sinatu aurretik,

komeni da zenbait gauza kontuan hartzea:

- Etxebizitza ikustera joan behar dugu.

5

Page 7: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

- Gauza guztiak argitu arte, edozein zalantza galdetuko dugu.

- Jabego Erregistroan erregistroko ziurtagiria eskatuko dugu.

- Eskrituren kopia bat eskatu beharko dugu, ezaugarri eta jabetza guztiak

identifikatu ahal izateko.

- Azken IBIa (Hiri Lurraren kontribuzioaren ordainagiria) ordainduta

dagoela eta etxebizitzaren jabearen izenean dagoela egiaztatuko dugu.

- Etxebizitzaren egoera urbanistikoa eskatuko dugu udaletxean.

- Jabekideen komunitateko kuota guztiak ordainduta daudela egiaztatuko

dugu.

- Etxebizitza berrien kasuan, Obra-Lizentziaren eta Lehen erabilerako

Lizentziaren kopia bana eskatuko dugu.

- Etxea eraikitzeke badago: kalitateen memoria, banaketa planoak eta

abar eskatuko ditugu.

Hanka sartu nahi ez badugu, nahitaezkoa izango da ahalik eta

informazio gehiena jasotzea.

2. FINANTZAKETA

Mailegu bat aukeratzeko orduan, honako hauek dira kontuan hartu

beharreko faktoreak: banku-erakundeak eskatuko dizkigun dokumentuak,

mailegua formalizatzeak dakartzan gastuak...Atal honetan horiek guztiak

azaltzen saiatuko gara.

2.1. Hipoteka-mailegua aukeratzea Bankuetara edo Kutxetara joatea deserosoa gerta dakiguke, erakunde

hauetan erabilitako hiztegia eta zenbakiak arrotzak egiten baitzaizkigu.

Hala eta guztiz ere, hobe dugu hainbat Banku edota Kutxatara joan, bakar

batek eskaintzen diguna onartu beharrean. Erakundeek eskainiko dizkiguten

baldintzen arteko aldea izugarria izan daiteke, eta mailegua gure ekonomia

epe luzean baldintzatuko duen eragiketa denez, hobe dugu ondo

aukeratzea.

6

Page 8: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

2.2. Hipoteka-maileguaren barne ez dauden zenbatekoak Etxebizitza bat erosterakoan, badaude maileguaren barne ez dauden eta

ordaindu beharko ditugun zenbait zenbateko:

Mailegua ordaindu aurretikoak: aurrerakina (etxebizitzaren prezio osoaren

%10 ingurukoa).

Maileguaren barne ez dauden zenbatekoak: Bankuak edo Kutxak

etxebizitzaren prezioaren %80 inguruko mailegua eskainiko digu, beraz,

gainerakoa geuk ordaindu behar dugu. Beste hainbat gastu ere (Notariotza,

Zergak, Erregistroa, altzariak...) mailegutik at geratuko dira.

2.3. Etxebizitzarako Aurrezki Kontua Etxebizitzarako Aurrezki Kontu bat izatea ondo etorriko zaigu dirua pilatzen

joateko, eta behar dugun mementoan, erabili ahal izateko.

Horrez gain, ekitaldi bakoitzean gure Etxebizitza Kontuan pilatzea lortu

dugun kopuru berrien edo lortutako saldo garbien igoeren %15 desgrabatu

ahal izango dugu PFEZren kuotatik.

Aurrezki-mota hau operatiboa duen edozein Kreditu Entitatetan irekitzen den

kontu baten bidez egiten da, eta bere helburua lehenengo ohiko etxebizitza

erosteko edo birgaitzeko baliabideak pilatzea da. Inbertsioa, gehienez ere,

kontua ireki eta bost urteko epean egin behar da

Kontu hauek normalean aurrezki arrunteko kontuek baino interes

handiagoak emango dizkigute eta oso malguak dira, hau da, ez da ekarpen

edo kuota finko bat ordaindu behar; aldiz, une bakoitzean ondo datorkigun

diru-kopurua sartu ahal izango dugu eta gainera, eginiko ekarpen guztiak,

edo horien zati bat, eskuratu ahal izango dugu nahi dugunean.

3. IZAPIDEAK Etxebizitza bat erosteko orduan, badaude egin beharreko zenbait izapide.

Ondoren, izapide hauen nondik norakoak azalduko ditugu.

7

Page 9: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

3.1. Kontratu pribatua: alokairua eta erosketa Erosi zein alokatu nahi dugun etxea begiz jo ondoren, saiatu behar dugu

hori bera lortzen. Horretarako, ahozko konpromisoaz gain, hitzartuko ditugun

baldintzak idatzi batean islatuak egotea komeni da. Lehen agiri honexi

“kontratu pribatua” deritzo eta alokairu zein erosketa kasuetan erabiltzen da.

a) Alokairuko kontratu pribatuaNahiz eta gidoi jakin bat jarraitzea nahitaezkoa ez izan, badaude Jabetza

Ganberek eratutako kontratu eredu estandarizatuak. Estankoetan ere,

zuzenean saltzen den formatu bat eskura dezakegu.

b) Salerosketako kontratu pribatua

Behin jabearekin hitzezko akordio batetara iritsiz gero eta operazioa tinkoa

egiteko, ohikoena segidan salerosketa kontratu pribatu bat egitea da.

Kontratu honen bidez, saltzaileak beste pertsona bati higiezina ez saltzeko

konpromisoa hartzen du. Guk, geure aldetik, etxebizitzaren prezioaren zati

bat ordaindu beharko diogu saltzaileari.

Kontratu honek, guk hipoteka mailegua izapidetzeko behar dugun denboran

edo jabeak giltzak emateko edota etxebitza gure eskuetan uzteko behar

duen denboran konprometituta edukiko gaitu.

3.2. Kontratu publikoa Ez da ohikoa Alokairu Kontratu pribatua hitzarmen publikoan jasotzea, nahiz

eta etxebizitza baten Salerosketa Kontratuan ohikoena den prozesua izan.

Nahiz eta araudiak kontratuen baliotasun, eraginkortasun eta

legezkotasunarentzako eskritura publikoa ez eskatu, ezinbestekoa da

etxebizitzaren salerosketa Jabetza-Erregistroan inskribatu nahi badugu,

horrela hirugarrenen aurrean jakitera ematen baitugu.

8

Page 10: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

Eskritura publikoa notario batek idatziko du eta eskritura horrek normalean

Kontratu pribatuan itundutakoa jasoko du, etxebizitzari buruzko beste

zenbait informazio dokumental eta erregistrokoez gain. Behin notarioaren

aurrean eskritura publikoa sinatu ondoren, Jabetza-Erregistroan izena

ematera joan daiteke.

3.3. Errentak dakartzan gastuak Alokairu Kontratua Dokumentu Publikora jaso eta Erregistroan inskribatzen

ez badugu, etxebizitza bat alokatzeak dakarren gastu bakarra fidantza bat

da.

Fidantza maizterrak kontratua sinatzen duen unean jabeari ordaintzera

behartuta dagoen diru kopurua da eta hilabeteko alokairu/errenta batera

baliokidetzen da.

Maizterrak etxebizitzan gauza ditzakeen kalte posibleen berme gisa ikusita

dago eta kalterik ez bada gauzatzen, kontratua bukatzean fidantzaren

zenbateko osoa itzuliko zaio maizterrari.

3.4. Salerosketa eta hipoteka mailegua formalizatzeak dakartzan gastuak

Etxebizitzaren salerosketak zenbait zerga eta gastu dakartza eta

ordainduko dugun salneurria handitu egiten dute.

- Notariotza gastuak

- Erregistro gastuak

- Zergak

Gainera, salerosketako gastuei hipoteka maileguko gastuak gehitu behar

dizkiegu, eta hipoteka maileguaren eskritura sinatu ondoren Jabetza

Erregistroan inskribatu beharko dugu, honako gastu hauek izango

ditugula:

- Notariotza gastuak.

- Erregistro gastuak.

- Aseguruak: Etxeko Arrisku Orotarako Asegurua eta Maileguaren

Amortizazioaren Asegurua.

9

Page 11: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

3.5. Etxebizitzaz aldatzeak dakartzan beste izapide batzuk Etxebizitza bat erosteak edo alokatzeak ohiko etxebizitzaren aldaketa

dakar. Horrek gure helbidea agertzen den dokumentu guztiak eguneratzera

behartuko gaitu, hala nola:

- NANa

- Erroldatze Agiria

- Gidabaimena

- Helbide Fiskala (Foru Ogasuneko datuak)

- Banku kontuak

- Ordainagiri, jankinarazpenen helbideratzeak etab.

-Aldizkako argitalpenen harpidetzak

- Eta abar.

ETXEBIDE-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua

ETXEBIDE –Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua- Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza

eta Gizarte Gaietarako Sailak gizartearentzako sorturiko komunikazio-kanala

da.

Etxebideren bidez Eusko Jaurlaritzak kudeatutako gizarte etxebizitza eta babes

ofizialeko etxebizitzen sustapenen esleitze-prozesuetan parte hartu ahal dugu.

*(Gizarte Etxebizitzen eta Babes Ofizialeko Etxebitzen arteko aldea: gizarte

etxebizitza bat jaso ahal izateko urteko diru-sarrerak BOE bat jasotzeko diru-

sarrerak baino txikiagoak dira).

Babes Ofizialeko Etxebizitzen ezaugarri nagusiak: - BOEek, gehienez ere, 90 m2 izan ohi dituzte. Aparteko kasuetan, 120

m2-ko etxebizitzak eman zaizkie familia ugariei.

10

Page 12: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

- 4 udalerriren artean aukeratu behar da. Beraz, ondo legoke egun diren

eta etorkizunean izango diren promozioen berri izatea.

- Erroldatze Agiria funtseskoa da. EAEn erroldaturik egon behar dugu eta

gure erroldan agertzen den etxebizitzan bizi garela egiaztatu behar dugu.

Hainbat promoziotan, udalerrian gutxienez ere urtebetez erroldaturik

egotea eskatuko digute.

- Babes Ofizialeko Etxebizitzen erregimena 20 urtekoa da. Denbora-

tarte horretan, etxebizitza saldu nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzak

tasaturiko prezioan saldu beharko dugu.

BOE motak:

Hiru sustapen mota daude:

- Erosketa Jabetzan

- Erosketa Azalera Eskubidean (75 urte pasa eta gero, etxebizitza

Jaurlaritzaren esku geratuko da).

- Alokairua

Baldintzak:

- Etxebizitzarik ez izatea: eskaitzaileak ezin du etxebizitzarik jabetzan

izan.

- Gehienezko eta gutxieneko diru-sarrerak: diru-sarrerak zozketa egiten

denean eskatuko dira.

- Sustapen publikoko etxebizitza sozialei dagokienez, babes

ofizialeko etxebizitzei dagokienez, urteko diru-sarrera ponderatuak ezin

dira izan 15.100 eurotik gorakoak izan, eta sustapen pribatukoei dagokienez, urteko diru-sarrera ponderatuak ezin dira 21.100 eurotik

gorakoak izan.

- Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez,

diru-sarrerak ezin dira 33.000 eurotik gorakoak izan.

- Erregimen tasatuko babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez, diru-

sarrerak ezin dira 43.000 eurotik gorakoak izan.

11

Page 13: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

- Etxebizitzak jabetzan, azalera eskubidean edo errentan (erosteko eskubidearekin) lagatzen badira, urteko diru-sarrerak ezin dira 9.000

eurotik beherakoak izan. Etxebizitzak errentamenduan (erosteko eskubiderik gabe) lagatzen badira, diru-sarrerak ezin dira 3.000 eurotik

beherakoak izan.

Aurreko guztia irakurri ondoren, Babes Ofizialeko Etxebizitza bat lortu nahi

dugula argi badugu, egin behar dugun aurreneko gauza Etxebizitzen Euskal

Zerbitzua - Etxebideko Eskatzaileen Erregistroan izena ematea da.

Eskatzaileen Erregistroa zabalik dago beti eta ez dago sustapen jakin batzuei

lotuta. Beraz, eskabidea altan eman ondoren, etxebizitzak esleitzeko zozketa

guztietan parte hartzeko aukera izango dugu, betiere kasu bakoitzean ezarrita

dauden baldintzak betetzen baditugu.

Gure asmoa inskripzio-prozesu hori ahalik eta dinamikoena eta sinpleena izan

dadin laguntzea da. Horrela, ez dugu inolako zailtasunik izango eskabidea

betetzeko eta beharrezkoa den dokumentazioa eransteko.

Informazio Guneak Gero eta zerbitzu gehiago daudenez, laburpen bat egin behar izan dugu, eta

Etxebideren gaineko informazio guztia eskaini ahal izateko zerbitzu batzuk

baino ez ditugu aipatuko:

- Arreta pertsonala: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza eta Erakunde

laguntzaileen bidez.

- Telefono bidezko arreta: 012 telefono-zerbitzuaren bidez.

- Online arreta web atari hauen bitartez: www.etxebide.info edo

www.euskadi.net/etxebide

Eskabide orria bete eta beharrezko agiriak bildu eta gero, Eusko Jaurlaritzaren

norberaren Lurralde Ordezkaritzan, erakunde laguntzaileen bulegoetako batean

edota etxebizitza eskatzaileen erregistro bakar bat sortzeko helburuarekin

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak lankidetza hitzarmena sinatu duen

Udaletxe edo Udal Elkarteetan entregatzea besterik ez dago

12

Page 14: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

Lurralde Ordezkaritza Ordezkaritzetara jo dezakegu aurretiazko hitzordurik eskatu gabe. Han gaudela Etxebizitza Saileko informazio-mahaira joango gara eta nahi dugun informazioa eskuratu ahal izango dugu; eskabide-orriak jaso zein aurkeztu ahal izango ditugu; galderak egin ahal izango ditugu; inprimaturiko dokumentu aleak eskatu ahal izango ditugu eta abar. BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Kale Nagusia 85

48011 Bilbao

Tel.: 944 03.13.00

Faxa: 944 03.13.09

Udako ordutegia (ekainaren hasieratik urriaren hasierara bitartean):

Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 14:00etara.

Erakunde Laguntzaileak Sail honek mota honetako edozein programaren barne egon daitezkeen

pertsona guztiei lehentasunezko finantza-baldintza batzuk eskaintzera

bideratutako lankidetza-akordio bat izenpetu du hainbat Kreditu Erakunderekin:

BBK, KUTXA, EUSKADIKO KUTXA eta VITAL KUTXA.

Erakunde hauetako batzuek Erakunde Kolaboratzaile gisa ere dihardute eta

hauetako zenbait bulegotan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila garatzen ari

den ekimenei buruzko azalpen orokor bat eskainiko digute. Bulego hauetan

guztietan, informazioa lortzeaz gain, Etxebiden izena emateko bete beharrezko

inprimakiak eskatu eta aurkeztu ahal izango ditugu.

Udalak eta Udal Elkarteak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak hitzarmenak sinatu ditu Bilboko Udal

Etxebizitzekin eta Getxoko Udalarekin, aipaturiko udalerri horietako etxebizitza

eskatzaileen datu-baseak eta Etxebizitzen Euskal Zerbitzua – Etxebide bat etor

daitezen. Hau horrela izanik, Etxebiden izena emateko eskabide-orriak Udal

horietako udaletxeetan edota udal elkarteetan ere jaso eta aurkez ditzakegu.

13

Page 15: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK ORDUTEGIA: Kristo 1. 4. eta 5. solairua. 48007 Bilbao Neguan: 8.30etik 14.00etara.Tel.: 94 413 24 00 / Faxa: 94 446 40 30 Udan: 8.30etik 13.00etara. www.bilbao.net/viviendas E-mail: [email protected] Otxarkoagako bulegoa: Pau Casals etorbidea 21. 48004 Bilbao Neguan: 8.30etik 14:00etara.Tel.: 94 4598080 / Faxa: 94 4117791 GETXOKO UDALA ORDUTEGIA: Foru kalea 1. 48992 Getxo Neguan: 8.30etik 14.00etara.Tel.:94 466 00 66 / Faxa: 94 466 01 07 Udan: 8.30etik 13.00etara. www.getxo.net/cas/ayu/viviendas/indice.htm E-mail: [email protected]

Izena eman eta gero, etxebizitzen esleipenetan parte hartu ahal izango dugu.

Etxebideren zozketetan parte hartzeko, Udal bakoitzak eskatzen dituen

baldintzak bete beharko ditugu. Hau da, sustapen guztietan ez dituzte baldintza

berberak eskatuko.

Ondoren jarraitu beharreko urratsak aipatuko ditugu:

1. ESKABIDEA - Etxebide

2. JAKINARAZPEN TAULA - Ongitze, ukapena, altak, bajak.

(Jakinarazpen guztiak ez dira postaz

heltzen, beraz, hobe dugu Ordezkaritzara

joan edota web orrialdean gure NANa

sartu gure eskabidearen egoera

kontsultatu ahal izateko)

3. ETXEBIZITZEN ESLEIPENAK - Onartuen eta baztertuen zerrenda

- Behin betiko zerrendak

- Zozketa

- Itxaronzerrenda

- Formalizazioa

14

Page 16: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

Lehenik eta behin, sustapenak eskatzaileen artean zozkatzen dira. Geroago,

sustapen araberako zozketa egiten da. Itxaronzerrendan dauden esleipen-

hartzaileek etxebizitza bat lortzeko %25eko aukera dute. Bi etxebizitza

egokitzen bazaizkigu bati uko egin beharko diogu 15 eguneko epe barruan. Bi

sustapeneri uko egiten badiegu, gure eskabidea bajan emango dute Etxebide

Programan.

PROGRAMAK ETA LAGUNTZAK

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, babes ofizialeko etxebizitzak ez ezik,

beste ekimen eta programa asko ere bultzatzen ditu. Hona hemen programa

horien guztien laburpena eta horien onuradun izateko eskatzen diren

baldintzak.

1. EROSKETA

Merkatuan dauden BOEetako bat edo erabilitako etxebizitza libre bat erosi nahi

badugu edota etxebizitza bat erosi eta errentan eman nahi badugu,

zenbaitetan, gure diru-sarreren %50 mailegua ordaindu behar izaten dugu gure

nahia bete ahal izateko.

Hori dela eta, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak etxebizitza baten

erosketa errazteko hainbat finantza-neurri martxan jartzea erabaki du.

1.1. BOE (Babes Ofizialeko Etxebizitza) Hipoteka-mailegu bat eta EAEko Administrazioaren eta zenbait finantza-

erakunderen artean itundutako baldintza abantailatsu batzuk lortu ahal

izateko laguntza da. Mailegu hori etxebizitzaren prezioaren %80ra bitartekoa

eta etxebizitzari erantsitako elementuen %60ra bitartekoa izan daiteke.

15

Page 17: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

1.2. Etxebizitza aske erabilia Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren helburuetako bat, etxebizitzen

eskaintzan lehenago erabili diren eta gaur egun hutsik eta erabili gabe

dauden etxebizitza guztiak barne hartzea da.

Helburu horrekin, finantza-laguntzen programa berri bat garatu da zeinean

etxebizitza aske erabilien erosketarako itzuli beharrik gabeko diru laguntza

begiesten den. Gaur egun, itzuli beharrik gabeko diru laguntzak

etxebizitzaren balioztatze balioaren %5era iritsi daitezke

2. BIRGAITZEA

2.1. Lan partikularrak Gure etxebizitza egokitzeko eta ekipo sanitarioak hobetzeko obrak egin,

instalazio elektrikoaren edo gas-instalazioaren segurtasuna hobetu edota

igogailua jarri nahi badugu, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hainbat

laguntza jarri ditu martxan horrek guztiak dakarren gastu osoari aurre egin

ahal izateko.

Norberaren egoera berezien eta birgaitu nahi dugun etxebizitzaren

ezaugarrien arabera, oso baldintza abantailatsuetan emandako mailegu bat

edo itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat lortu ahal izango dugu obrak

egiteko.

2.2. Komunitate lanak Gure Jabeen Elkartean igogailua jartzeko, minusbaliatuentzako sarbideak

egiteko, teilatua edo fatxada konpontzeko, hezeguneak kentzeko edo

eraikina egoera onean mantentzeko beharrezkoak diren bestelako

erreformak edo birgaitze-obrak egiteko asmotan bagabiltza, Etxebizitza eta

Gizarte Gaietako Sailak laguntza ekonomiko batzuk lortzeko aukera

eskainiko digu.

Kasu hauetarako martxan jarri diren neurriak EAEko Administrazioaren eta

hainbat Erakunde Laguntzaileren artean itundutako finantza-baldintzetan

oinarritutako itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak begiesten dira.

16

Page 18: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

2.3. Errentarako etxebizitza BIZIGUNE programaren barne dago, eta honen helburua errentarako

etxebizitzen jabeak errenta babestura destinatu ahal izateko beharrezkoak

diren birgaitze eta egokitzapen obrak egitera bultzatuko dituzten laguntzak

eskaintzea da. Errentamendu hori Etxebiden izena eman duten, ezarritako

baldintzak betetzen dituzten eta zozketa bidez etxebizitza horietako bat

eskuratzea lortu duten pertsonentzat izango litzateke.

3. HUTSIK DAGOEN ETXEBIZITZA: "BIZIGUNE" PROGRAMA

Egun Euskadin dauden eta Sail honek jasotako datuen arabera azken bi

urteotan egun inoiz erabili ez diren eta merkatuan salgai edota errentan

emateko jarri ez diren ia 30.000 etxebizitza hutsei erabilgarritasuna ematea da

programa honen helburua.

Erabili gabeko etxebizitza horiek guztiak hutsik mantentzeko ikusi ditugun

arrazoien artean ondokoak azpimarra ditzakegu:

- Etxebizitza horien erreforman inbertsio bat egiteko beharra, puntuan

jartzeko premia duten etxebizitza zaharrak baitira.

- Jabeek erakutsitako mesfidantza; izan ere, hauek atzera egiten dute

alokairu-kontratuak, ez-kobratzeak, etxebizitzan hondatutzeak eta abarrek ekar

ditzaketen arazoen aurrean.

“Bizigune” programak arazo biei eman nahi die irtenbidea. Alde batetik,

erreformetarako diru-laguntzak emango ditu (sukaldea, komunak eta etxearen

bizigarritasuna bermatzeko hertsiki beharrezkoa dena) eta, bestetik, Eusko

Jaurlaritzak berak alokatzen du etxebizitza eta bermatzen ditu errentaren

ordainketa eta etxebizitza egoera onean itzuliko dela.

4. ERRENTA LAGUNTZAK Emantzipatzeko oinarrizko errenta jasotzeko neurri berria, urte hasieran abian

jarri dena, hilero 210 euroko laguntza zuzenean datza. Halaber, gazteek beste

17

Page 19: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

120 euro lortu ditzakete abalaren gastuak ordaintzeko. Honez gain, 600 euroko

fidantza jaso dezakete (errenta kobrazeari uzten diozunean, Etxebizitza

Ministerioari itzuli beharko diozu mailegu hau).

Errenta hau 22 eta 30 urte bitartekoek jaso dezakete, beti ere urteko 22.00 euro

gordinak gainditzen ez badituzte diru-iturri erregular batetik. Onuradunak ezin

da etxebizitza baten jabe izan. Europako erkidegokoa ez diren atzerriko

herritarra bazara, legezko bizileku iraunkorra Espainian izan behar duzu.

Lan-egoerari dagokionez, errenta honek beregaineko langileak, besteren

konturako langileak, ikerketa-bekadunak eta langabezia-prestazioa zein

ezintasun-pentsioa jasotzen duten pertsonak barne hartzen ditu (kasu honetan,

eskaria egiterakoan egoera hau azkenengo edo hurrengo sei hilabetetan

horrela mantendu dela edo mantenduko dela frogatu beharko da). Zeure

kontura lan egiten baduzu eta diru-iturri erregularra enpresa-jardueretan,

jarduera profesionaletan edota artistikoetan oinarritzen badituzu, diru-sarrera

horiek lortzeko behar diren gastuak ken ditzakezu diru-sarrera gordinen

zenbaketa egiterakoan.

Laguntza alokairu-kontratu bakoitzeko ezarriko da, beti ere hau lehen mailako

edo bigarren mailako senitartekoen artean ez denean. Honez gain, hainbat

maizterrek baldintzak betetzen badituzte, diru-laguntza banatu beharko dute.

Errentaren iraupena, gehienez ere, lau urtekoa da, ondo-ondokoak izan ala ez

izan. Diru-laguntza eten daiteke baldintzak betetzen ez direnean, baina aurreko

egoerara itzultzerakoan, berriro jaso daiteke diru-laguntza hau.

Eskaera beteta duzula (web hautetaik jaitsi dezakezu:www.etexebide.info,

www.euskadi.net, www.alquilerjoven.es.), dagoen autonomia erkidegoko

etxebizitza sailean aurkeztu behar duzu. Gure kasuan, Bizilagun bulegora

hurbildu beharko gara, Henao Kalea, 9. Zalantzak badituzu, Oinarrizko

Emantzipazio Errentaren informazio orokorreko telefono zenbakira deitu

dezakezu: 012.

Bi hileko epean onuradun bakoitzak baldintzak betetzen dituen ala ez jakingo

du. Ebazpenarekin, banku-erakunde laguntzaile batera jo beharko du

ordainketa eskatzera. Ordainketa hau hilero burutuko da, hileko alokailuaren

18

Page 20: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

kuota jabeari ordaindu diozula egiaztatu ostean. Alokairu-kontraturik ez baduzu,

eskatzaileak hiru hilabeteko epea izango du hau aurkezteko.

Aurkeztu beharreko agirien zerrenda

1. Eskatzailearen NAN edo baliokidea kopia.

2. Eskatzailea Europar Batasuneko kidea ez den Estatu batekoa bada,

Espainian legez eta modu iraunkorrean bizi dela egiaztatzen duen

dokumentazioa aurkeztu behar da.

3. Errentamendu-kontratu kopia.

4. Maizterraren banku-kontua egiaztatzen duen dokumentua.

5. Alokairua jabeari ordaintzeko erabiliko den banku-kontua egiaztatzen duen

dokumentua, baldin eta banku-kontu hori ez bada aurreko puntuan laguntzak

kobratzeko aipatu dena.

6 Lan Bizitzaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzako Idazkaritza Nagusiak

emana.

7. Eskaria egin aurreko edo/eta ondorengo sei hilabeteotako ordainsariei buruz

enpresek emandako ziurtagiriak, bai eta hilabete horietako soldata-

ordainagiriak eta lan-kontratuak ere.

8. Behar izanez gero, langabeziagatiko sariaren ziurtagiria, Enpleguko Institutu

Nazionalak emana, edo Enpleguko Institutu Nazionalak eskuordetu eta

eskumena transferitu duen autonomia-erkidegoetan dagokion organo

eskudunak emana.

9. Behar izanez gero, pentsio-ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Institutu

Nazionalak emana edo Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak eskuordetu

eta eskumena transferitu duen autonomia-erkidegoetan dagokion organo

eskudunak emana.

10. Beren kontura ari diren langileen kasuan, PFEZ aitorpena aurkeztu beharko

da, aurkezteko epea bukaturik daukan azken ekitaldiarena.

11. Hala badagokio, eta maizterra beste etxebizitza baten titularra bada,

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren azken ordainketaren ziurtagiriaren

kopia, etxebizitza horren katastro-balioak araubide orokorreko etxebizitza

babestu batek gehienez izan dezakeen prezioa baino % 60 gehiago balio ez

19

Page 21: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

duela egiaztatzeko. Etxebizitza babestuak

laguntza-eskari hau aurkeztean herri berean behin-behinean kalifikazioa

jasotakoa izan behar du

Jabeen kasua

Bestealdean, etxeko jabeak ditugu. Hauek laguntza bat jasoko dute euren

etxebizitza alokailuan ipini dezaten. Honela, maizterra 35 urtetik beherakoa

bada, 2008. urtean jabeek ez dute alokailutik lortutako diru-sarreren zergak

ordainduko (eta %50ak nagusiagoa bada). Halaber, Alokailuaren Sozietate

Publikoak arrisku anitzeko (ez ordaintze) asegurua eskaintzen du. Etxebizitza

Estatu Planak, 6.000 euroko kopurua eskaintzen dizkie euren etxea alokairuan

5 urtez uzten badute.

20

Page 22: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

HAINBAT GALDERA

Etxebizitza bat lortzerakoan zalantza edo galdera batzuk burura etorri

dakizkiguke. Jarraian hauetariko batzuk argituko ditugu.

Zer da ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ)? Derrigorrizkoa da udalerri guztieetan eta estatuaren administrazioarekin batera

kudeatzen da. Honek, ondasun higiezinen katastro-balioa zergapetzen du.

Urtero ordaindu behar den zerga dugu hau. Behin etxebizitza erosi dugula

ordaindu behar dugu (berdin dio lehen edo bigarren eskukoa izatea).

Etxebizitza erosten dugun urtean, ohiko jabeak (saltzaileak) zati proportzionala

ordaindu beharko du.

Etxebizitza berria erosterakoan, ze zerga ordaindu beharko ditut? Balio erantsiaren gaineko zerga, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko

dokumentatuen gaineko zerga eta ondasun higiezinen gaineko zerga.

Bigarren eskuko etxebizitza erosterakoan, ze zerga ordaindu beharko ditut? Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, hiri-

lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zerga eta ondasun higiezinen gaineko

zerga.

Ondasunen aseguru bat kontratatzera behartuta al nago? Bai. Mailegua eskaini dizun entitateak aipatutako asegurua ez edukitzeari

hutsegite larria deritzo. Komenigarria da, beste aseguru batzuk izatea

ezbeharrak estaltzeko, arrisku anitzeko asegurua, bizitza asegurua edo

maileguaren amortizazio asegurua, besteak beste.

21

Page 23: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

Zertarako balio du jabetza-erregistroa? Erakunde honek saltzailea etxebizitza baten titular eta jabea dela egiaztatzen

du. Era berean, etxebizitzaren gainean zamarik dagoen argitzen du. Jabetza-

erregistroko kontsulta berme juridikoa da.

Ze agiri behar ditut etxebizitza berri bat erosteko? Beharrezkoa da hirigintza-zedula, katastro-zedula eta bizigarritasun-zedula

notariotzan aurkeztea. Era berean, obra baimenak eta tekniko eskudunaren

ziurtapenak, eraikinaren lehen erabilerako lizentziak, bizigarritasun-zedulak eta

jabetza-erregistroan inskribatzeak (azken hauek sustatzaileak eskainiko ditu),

ereraikitze- eta erabilera-legezkotasuna bermatzen dute.

Ze agiri behar ditut bigarren eskuko etxebizitza bat erosteko? Saltzaileak ordaindutako ondasun higiezinen gaineko zergaren azkeneko

ordainagiria eta jabetzaren eskritura originala, jabetza-erregistroan behar

bezala inskribatua. Saltzailea titularra dela egiaztatzeaz gain, etxebizitzaren

ezaugarri guztiak agertu behar dira. Honez gain, auzkide komunitatearen

presidenteak egiaztagiri bat egin beharko du saltzaileak komunitatearen

gastuak ordaindu dituela adieraziz.

Nire etxebizitza berrirako informazio guztia bildu dut. Eta orain zer? Notariotzara joan zaitez. Bertan salerosketa egiten lagunduko eta aholku

emango dizute. Notarioak salerosketaren eskritura publikoa idatzi eta zilegituko

du. Eskritura publikoa derrigorrezkoa da etxebizitza jabetzaerregistroan

inskribatzeko.

22

Page 24: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

GLOSARIOA

AMORTIZAZIO AURRERATUA: Finantza-entitatearekin itundutako dataren

aurretik, eta kuota arruntak alde batera utzita, maileguaren zati bat edo mailegu

osoa itzultzeari deritzo. Kontratua egin aurretik, gomendagarria da galdetzea

guk aukeratutako banketxeak horrelakorik egiteko aukera ematen duen,

gutxieneko diru-kopururik eskatzen duen eta amortizazioaren truke komisiorik

eskatuko duen.

ASEGURATUA: Ordaindutako diru-kopuru baten truke, gerta lekizkiokeen

zenbait ezbeharren kalteetatik babestutako pertsona. Pertsona horrek

kontratuak ezarritako baldintzak onartzen ditu. Guri dagokigun kasuan,

etxebizitzaren jabea litzateke aseguratua.

ABALA: Fidantzatutako kopuruaren erantzulea da fidatzailea, mailegu-

hartzaileak mailegua ordaindu ezean.

OINARRI ZERGAGARRIA: Zergagarriak diren etekin guztien batuketatik

ateratako likidazio oinarria.

LIKIDAZIO OINARRIA: Zergaren likidazio oinarria.

ONURADUNA: Kalte-ordaina jasoko duen pertsona fisiko zein juridikoa. Guri

dagokigun kasuan, ezbeharrik gertatuz gero, kreditu-erakundea litzateke

onuraduna.

KITAPENA: Bankuari eskatutako dirua gehi interesak bere osotasunean

ordaintzea.

IREKIERA KOMISIOA: Finantza-entitateak behin bakarrik eta mailegua hartzen

denean kobratzen duen kopurua da. Maileguaren zenbatekotik kentzen du

zuzenean.

Maileguaren zenbateko osoaren portzentaje baten arabera finkatzen da.

KITAPEN KOMISIOA: Hipoteka-mailegua ordaintzeagatik kobratzen den

komisioa.

KITAPEN AURRERATUEN KOMISIOA: Finantza-entitateari mugaegunaren

aurretik mailegu osoa edo horren zati bat itzultzen badiogu baino ez digute

aplikatuko komisio hau. Legeak ezartzen du maileguak interes finkoa badu,

kobratu ahal izango diguten gehieneko komisioa %2 edo %4koa izango dela,

23

Page 25: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

eta maileguak interes aldakorra badu, berriz, %1ekoa.

KOMISIOAK: Bezeroak kreditu-erakundeari eskatutako zerbitzuek eragindako

gastuak dira. Gastu hauek azalpen-liburuxkan ezarriko dira, eta geroago,

hipoteka-maileguaren eskritura publikoan ere ezarriko dira.

EDUKIA: Oro har, aseguratuaren barruan dauden etxeko ondasun higigarriak,

arreoa, etxetresnak, telebista-, bideo- eta telebista ekipoak, ordenagailuak,

bitxiak eta apaingarriak, esku-dirua eta balio handiko objektuak.

Orokorrean, birgaitze eta hobetze lanak ere edukitzaile gisa hartzen dira.

EDUKITZAILEA: Etxea. Honako hauek daude bere barruan: zimenduak,

hormak, paretak, estalkiak, sabaiak, zoruak, ateak eta instalazio finkoak.

Aipatutakoez gain, pareten, sabaien eta zoruen dekorazioa ere (pintura, paper

dekoratua, moketa, zura eta abar) edukitzaileak dira.

KUOTA: Maileguaren zenbatekoa, interes mota eta amortizazio epea kontuan

hartuz, ordaindu beharreko diru-kopurua. Kuoten aldizkakotasunen arabera,

kuotak hilekoak, hiru hilekoak eta sei hilekoak izan daitezke. Kuotaren barruan

amortizatutako kapitalaren zati bat eta horri dagozkion interesak daude, hau da,

ordaintzen dugun kuota bakoitzeko, horren diru-kopuru bat kapitala ordaintzeko

erabiliko da eta bestea maileguari dagozkion interesak ordaintzeko erabiliko da.

ATZERA ESKURATZEKO ESKUBIDEA: Etxebizitza alokatu baten jabeak hura

saldu nahi badu, legeak lehendabizi errentaria edo maizterrari eskaintzera

behartzen du eta salmenta-prezioaren eta gainerako baldintzen berri eman

behar dio. Maizterrari dagokionez, lehentasunez erosteko eskubidea edo

tanteo-eskubidea izango du: 30 egun izango ditu eskubide hori erabiltzeko eta

nahi badu, erosi egingo du.

TANTEO-ESKUBIDEA: Tanteo Eskubideak (edo Lehentasunez Eskuratzeko

Eskubidea) eskubide honen titularrari zerbaiten jabegoa eskuratzean beste

erosleekiko lehentasuna izateko aukera ematen dio. Jabeak nahitaez jakinarazi

behar dio eskubide honen titularrari saltzeko asmoa duela eta zer baldintzatan

saldu nahi duen.

DERRAMAK: Aparteko gastuak.

ENBARGATU: Norbaiten ondasunak, haren zorrei erantzuteko edo,

agintaritzak bere esku hartzea.

24

Page 26: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

ESKRITURA: Negozio juridiko bat jasotzen duen agiria, izenpetzen

dutenenganako indar lotesle eta derrigorrezkoa duena. Notario batek

baimendutako dokumentua da.

FEDE PUBLIKOA: Notario, burtsako agente, kontsul eta epaitegi, auzitegi

nahiz beste erakunde ofizial batzuetako idazkariei legez emandako agintea.

Horren ondorioz, baimendutako agiriak kautotuta geratzen dira, eta agiri horien

edukia egiatzat hartzen da, aurkakoa frogatzen ez den artean

KARGA: Zor baten ordainketan ezartzen den kopuru edo portzentajea;

ordaindu behar dena.

ZERGAPEKO EGITATEA: Zergapeko egitatea subjektu pasiboak errenta

lortzean datza, errenta horren iturria edo jatorria edozein izanda ere.

INFRA-ASEGURUA: Kapital aseguratua aseguratutako objektuaren balio

erreala baino txikiagoa den asegurua.

HIGIEZINA: Lursaila, eraikina eraikuntza, meategia.

BERANDUTZAKO INTERESAK: Ehuneko interes gehigarri moduan jartzen

den zigorra da. Zigor hori, mailegu bat jaso, eta eskrituran zehaztutako

ordainketa-data iritsitakoan, betebeharra betetzen ez duenak, eta adostutako

kopurua ordaintzen ez duenak ordaindu beharrekoa da.

Nahitaezkoa da ordainketak ez egiteagatik jarriko liguketen berandutzako

interesen ehunekoa eskrituran (kontratuan) azaltzea.

MAILEGUA BERRITU EDO ALDATZEA: Bankua edo Aurrezki Kutxaren eta

bezeroaren arteko akordio baten bidez, interes eta epeei dagozkien baldintzak

hobetzea.

NORTASUN JURIDIKOA: Zenbait gizarte erakundek pertsona fisikoek dituzten

eskubideen eta betebeharren subjektu izateko duten legezko gaitasuna.

AMORTIZAZIO EPEA: Maileguaren iraupen epea. Kontratazioa egiten denean,

lehen eta azken ordainketaren data zehazten da. Epea zenbat eta luzeagoa

izan, hileko kuoten zenbatekoa txikiagoa izango da, baina epe luzera, diru

gehiago ordainduko dugu, interesak ere handiagoak izango baitira. Gure

finantza-ahalmenetara egokitzen den kuota aukeratuko dugu (oro har, ez da

gomendagarria gure sarrera garbien %35 baino handiagoa izatea).

25

Page 27: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

BALDINTZA-AGIRIA: Kontratazio administratiborako aurretiaz eta publikoki

ezartzen diren oinarri orokorrak.

ZORTASUNA: Ondasun higiezin baten gainean bete beharreko zor edo karga

bat ezartzea, bere kaltean eta beste ondasun higiezin baten edo beste pertsona

baten onuratan ezarri ere. Adibidez: bide-zortasuna, argi eta bisten zortasuna...

SUBROGAZIOA: Aseguratzaileak, ezbeharra dela-eta aseguratuari dagozkion

eskubideak eta akzioak erantzule diren pertsonen aurrean egikaritzea.

FINANTZA ERAKUNDEEN ARTEKO SUBROGAZIOA: Hipoteka-mailegua

finantza-entitate batetik bestera aldatzea da. Entitate berriak interes-tasaren

hobekuntza bat eskaini behar du, aurretik itundutako baldintzak errespetatuz.

PERTSONA FISIKOEN ARTEKO SUBROGAZIOA: Etxebizitzaren erosleak

aurreko jabeak hipoteka ordaintzen zuen erakundean bertan ordaintzen

jarraituko du (hark zituen baldintza bertsuekin).

UTB (Urteko Tasa Baliokidea): Maileguaren benetako kostu erreala da, eta

indarrean dagoen araudiak ezarritako formula matematiko baten arabera

kalkulatzen da. Araudia Espainiako Bankuak ezarria da.

TASA: Partikularrei, zerbitzu publikoak erabiltzeagatik eta zerbitzu horiek

ematen dieten etekinaren heinean, Administrazioak eskatzen dien

kontraprestazio ekonomikoa da. Tasak estatuak, autonomia erkidego batek zein

udalek ezarri ditzakete.

GOZAMEN-ESKUBIDEA: Inoren gauza erabiltzeko eskubidea, gauzaren forma

eta izaera aldatu gabe.

BERRITAKO BALIOA: Berriro erosi nahi izanez gero, aseguratutako

objektuaren truke ordainduko beharko genukeena. Horrela izanik, kalte-ordaina

eskuratu ondoren, objektuak gaur egun balio duena ordaindu ahal izango dugu.

BALIO ERREALA: Objektuaren antzinatasuna kontuan hartuz, merkatuan

duen balioa.

26

Page 28: Etxebizitza · 2008-06-27 · Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten

HELBIDE INTERESGARRIAK http://www.etxebide.info/q01a/q01aindex_e.jsp http://www.etxebide.info/etxebide/html/topics/bizilagun/index_c.htm http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-2208/eu/contenidos/informacion/presentacion_subhome_vivienda/eu_5894/presentacion_subh_viv_arch.html http://www.ej-gv.net/m45a/m45aresultadobusqueda.jsp?page_id=-611265783457871973 http://www.alpiso.net/busqueda/pisos/pisos_sea.php http://www.visesa.com/ www.alquiler.com www.pisoweb.com http://www.civilia.es/vivienda/indice.html http://www.cje.org/actividades.nsf/sub!readform&cat=socioeconomia&subcat=vivienda www.kelifinder.com http://www.informajoven.org/info/derechos/H_9.htm http://www.spaviv.es/ http://www.provivienda.org/index_a.php http://www.madrid.org/oficinavivienda/ www.idealista.com www.fotocasa.es www.atrea.com http://www.alquilerjoven.es http://www.emancipacionjoven.es

27