EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA ......eta artez igo zen eskailerotatik gora. Bere aurpegi eder eta...

12
1 Egun onak LH 2019-2020 kanpaina Astelehena, azaroaren 25a EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA BIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Korintoarrei 13, 4-5 «Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik. Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen». IRAKURGAIA: Zigorra Huraxe zen eguna. Inguruko kaleak huts-hutsik zeuden, ostegunero bezala. Emakume gaztea hara eta hona zebilen ziegaren barruan. Gutxi gosaldu zuen, eta atxilotu zutenean aldean zeraman alkandora zuria zeukan jantzita. Plazan, urkamendia altxatua zegoen. Apurka-apurka jendea hurreratzen hasi zen; hizketan eta barreka zetozen, festara bezala. Urkamendian, borrero zitalak, beltzez jantzita, besoak altxatu eta jendearen txaloak eskatu eta jasotzen zituen. Hara eta hona zebilen oholtzan. Ez zuen bere burua hiltzailetzat, zuzentzat eta justizia-egiletzat baizik. Plazan, atze-atzean, bazterretan, teilaturen batean, senide eta lagunak azaltzen ziren. Erraz antzematen zitzaien nortzuk ziren, plazako festa ankerretik at baitzeuden. Erregearen mezularia borreroaren ondoan zegoen, eguneko zigortu bakarrari itxaroten. Orga oholtzaren aurrean gelditu zen. Emakume gaztea jaitsi eta eskaileretara eraman zuten. Zuzen eta artez igo zen eskailerotatik gora. Bere aurpegi eder eta serioak, azal zuriak, adats luze eta gorrixkak, begi handien begirada lasaiak, unetxo batez, hil egin behar zuela ahaztarazi zieten mezulariari eta borreroari… “Poztu egin behar dira herritarrak”, esan zion ahapetik hark honi. Emakumearengana hurbildu zen eta sama luze eta finean zeraman zapi gorria erantzi zion.

Transcript of EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA ......eta artez igo zen eskailerotatik gora. Bere aurpegi eder eta...

1 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Astelehena, azaroaren 25a

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Korintoarrei 13, 4-5

«Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik. Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen». IRAKURGAIA: Zigorra Huraxe zen eguna. Inguruko kaleak huts-hutsik zeuden, ostegunero bezala. Emakume gaztea hara eta hona zebilen ziegaren barruan. Gutxi gosaldu zuen, eta atxilotu zutenean aldean zeraman alkandora zuria zeukan jantzita. Plazan, urkamendia altxatua zegoen. Apurka-apurka jendea hurreratzen hasi zen; hizketan eta barreka zetozen, festara bezala. Urkamendian, borrero zitalak, beltzez jantzita, besoak altxatu eta jendearen txaloak eskatu eta jasotzen zituen. Hara eta hona zebilen oholtzan. Ez zuen bere burua hiltzailetzat, zuzentzat eta justizia-egiletzat baizik. Plazan, atze-atzean, bazterretan, teilaturen batean, senide eta lagunak azaltzen ziren. Erraz antzematen zitzaien nortzuk ziren, plazako festa ankerretik at baitzeuden. Erregearen mezularia borreroaren ondoan zegoen, eguneko zigortu bakarrari itxaroten. Orga oholtzaren aurrean gelditu zen. Emakume gaztea jaitsi eta eskaileretara eraman zuten. Zuzen eta artez igo zen eskailerotatik gora. Bere aurpegi eder eta serioak, azal zuriak, adats luze eta gorrixkak, begi handien begirada lasaiak, unetxo batez, hil egin behar zuela ahaztarazi zieten mezulariari eta borreroari… “Poztu egin behar dira herritarrak”, esan zion ahapetik hark honi. Emakumearengana hurbildu zen eta sama luze eta finean zeraman zapi gorria erantzi zion.

2 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Emakumea bera jarri zen gillotinan… eta burua altxatu eta irribarre egin zuen, dena ondo eta ordenan, bakean, egon balitz bezala. Borreroa bere eginkizuna betetzera hurbildu zen. Pozik zegoen eta begiraleen deiadarra eskatu zuen. Gillotinaren ondoan, eskuineko eskua altxatu eta gillotinaren ahoari eusten zion soka hartu zuen; soka askatu baino lehen, ezkerreko eskua belarrian jarri zuen, jendetzaren oihuak hobeto entzuteko bezala… Justu une horretan, borreroak burua bihurtu zuen eta emakume gazteari begiratu zion. Biak elkarri begira geratu ziren, baten begiak bestearen begietan jarrita, eta segundo luze horietan elkarren bizitzen berri izan zuten, emakumearen errugabetasunaz eta xalotasunaz eta borreroaren ezereztasunaz jakin zuten. Gizonak inoiz baino hiltzaileago sentitu zuen bere burua… - Eta, zer gertatu zen, aitatxo? - Ez dakit, semetxoa. - Baina… hil zuen? - Ez dakit… Pentsatu nahi dut une horretan gezi batek borreroa eta mezularia geldiarazi zituela eta herritar zintzo eta zuzen batzuek emakumea erreskatatu zutela… Semea, aitak ipuinari emandako amaieragatik pozik, ohean etzan zen. Aita logelatik atera zen…. GOGOETARAKO

Urtero, azaroaren 25a Emakumearen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Mundu osoan emakumeen aurka gauzatzen den indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan berau desagerrarazteko politikak eskatzeko eguna da.

Zer irizten diozue kontatu dizuegun ipuinaren amaierari? Zer egin dezakegu guk emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazten laguntzeko? Neskok, nola tratatzen duzue batak bestea? Eta mutilok, nola tratatzen dituzue neskak? Behin gogoeta egin ondoren, entzun/irakur dezagun berriz hasieran entzundako/irakurritako Bibliako irakurgai ederra (1 Koriontoarrei 13, 4-5).

3 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Asteartea, azaroaren 26a

INGURURA BEGIRA: DENOK GARA BERDINAK

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Eginak 10, 34-35

«Orain jabetzen naiz benetan Jainkoak ez duela bereizketarik egiten, baizik eta berari begirune dion eta beraren nahia betetzen duen edonor duela gogoko, herri batekoa nahiz bestekoa izan».

IRAKURGAIA

Pablo Virgili Benitez izeneko kubatar batek ondorengo hau idatzi du:

Denok berdinak garela izango ote da?

Kalera irteten naiz eta ingurura begiratzen dut, eta pertsona zuriak, indiarrak, beltzaranak, mulatoak, mestizoak,… ikusten ditut, eta nire buruari galdetzen diot: Zertan dira desberdin? Azalaren kolorean.

Bidean aurrera egiten dut eta hainbat lagun ikusten ditut eliza katoliko batetik irteten. Beste izkina batean, zenbait ateratzen dira eliza baptista batetik, eta bestean Jehovaren lekukoak irteten dira; eta meskitatik eta tenplu budistatik ere jendea ateratzen da. Gogoeta egiten dut: Zer dute desberdina? Erlijioa?

Kalean ezkerreko alderdi baten bilera dago; kale paralelo batean, eskuineko alderdi batekoak bildu dira; beherago, zentrokoak. Batzuk sozialismoaren aldekoak dira; beste batzuk, kapitalismoaren aldekoak. Pentsatzen dut: Zerk desberdintzen ditu? Ideiek.

Kafetegi batean nire eguneroko kafea hartzen dut. Mahai batean ekuadortarrak daude; beste batean, iparramerikarrak. Atearen ondoko mahaian neu nago eta kubatarra naiz,… Hala, beste asko. Jaioterriak desberdintzen gaitu.

Begira jarraitzen dut, hara eta hona begiratzen dut, eta pertsonen arteko itxurazko desberdintasunak ikusten ditut: azalaren kolorea, erlijioa, ideologia, alderdi politikoa, jaioterria,… eta neure buruari pentsatutakoa zuzentzen diot: horiek ez dira desberdintasunak, distantziak baizik. Denok garelako berdinak, zuriak, beltzak zein mestizoak; katolikoak, baptistak zein Jehovaren lekukoak; kubatarrak, ekuadortarrak zein iparramerikarrak. Eta, badakizu zergatik garen denok berdinak? Denok Lur izeneko planetan jaio garelako, oxigeno berbera arnasten dugulako, ur berbera edaten dugulako, lur berbera lantzen dugulako, jaki berberak jaten ditugulako, gu guztion pasaportean Munduko Errepublika azaltzen delako.

4 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Bai! Denok gara berdinak! Batez ere, denok gizakiak garelako. Horixe dugu lotunea. Hortaz, ezerk ez gaitzala desberdindu; bizi gaitezen beti batasunean, zure onerako, nire onerako, denon onerako, azkenean, denok berdinak baikara.

Zuria naizelako, besteak baino hobetzat dut nire burua? Ederra naizelako, besteak baino hobetzat dut nire burua? Neska edo mutila naizelako, besteak baino hobetzat dut nire burua? Hirian bizi naizelako, besteak baino hobetzat dut nire burua? Gauza asko dauzkadalako, besteak baino hobetzat dut nire burua?

Gauza askotan desberdinak izan arren, denok gizaki eta neba-arreba gara. Hortaz, berdinak gara, ezta?

5 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Asteazkena, azaroaren 27a

INGURURA BEGIRA: DISKRIMINAZIOAREN SEINALEAK

IRAKURGAIA Errepara diezaiogun diskriminazio hitzari. Diskriminazio hitzaren esanahia negatiboa da. Diskriminazioa bereizte gaitzesgarria da. Inor diskriminatzeko edo inori tratu kaltegarria emateko “arrazoiak” honakoak izan daitezke: arraza, sexua, ideiak, gizarte-posizioa, erlijioa, politika,… Diskriminazioak berdintasunik eza dakar, aukerak gutxitzen ditu eta pertsonen eskubideen aurka doa. Diskriminazioa da… injustizia. Berez, diskriminazioa gizakien arteko berdintasunaren aurkako erasoa da. Diskriminatzea da gizakiaren eskubide funtsezkoak ez betetzea, ukatzea. Horren ondorioak: intolerantzia, indarkeria, arrazakeria, ulertezintasuna, injustizia,… Diskriminazio positiboa ere egin daiteke. Zer da? Tratuan berdintasuna/parekotasuna ziurtatzen duten neurriak hartu eta ekintzak gauzatzea. Eta orain berdintasun hitzari erreparatuko diogu, batez ere genero-berdintasunari dagokionez. Berdin baloratu behar ditugu gure ikaskide guztiak, neskak zein mutilak. Dena da femeninoa eta maskulinoa, maskulinoa eta femeninoa: indartsu, sendo, ausart, azkar, independente, alai, zoriontsu,… Biok izan gaitezke hauek guztiak, neska nahiz mutil izan. Berdintasunaren alde borrokatzeko, berdintasunean sinetsi behar dugu… eta berdintasunean bizi behar dugu… egunero, egun guztietan, une guztietan. Denok altxatu behar dugu gure ahotsa berdintasunean bizitzeko. Berdintasuna da besteekiko errespetua. Berdintasuna da ezinbestekoa. Emakumearekiko errespetuak sendotu egiten gaitu.

6 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Siux indiarren ipuina (laburtua eta moldatua) Oso aspaldi, Ipar Amerikako belardi handietan siux indiarrak bizi ziren. Behin batean tribu horretako neska bat eta mutil bat erabat maitemindu ziren. Mutila gerlari kementsua zen, Zezen Ausart izenekoa. Neska, azkarra eta trebea zen, Laino Urdin izenekoa. Bien arteko maitasuna oso handia eta sakona zen… baina beldur ziren egunen batean elkar maitatzeari utziko ote zioten. Elkarrekin oso zoriontsu ziren… eta beti hala jarraitzeko zer egin jakin nahi zuten. Horregatik, goiz batean, buruzagiari aholkua eskatzera joan ziren. Zezen Ausartek esan zion:

- Buruzagi handia, zure laguntza behar dugu. Laino Urdinek eta biok elkar maite dugu, oso maite, eta edozer egingo genuke bion arteko maitasun hau inoiz bukatu ez dadin, beti-betiko izan dadin. Eskatu jainkoei, mesedez, beti elkar maitatuz bizi gaitezen.

Buruzagi jakintsuak atseginez begiratu zion bikoteari. Gero esan zien biei: - Hara, ez diet jainkoei ezer eskatuko, zuok zerbait egin dezakezuelako.

Laino Urdinek, bere bikote-lagunari irribarre egin ondoren, esan zuen: - Esan zer, mesedez! Pozik egingo dugu zuk esaten diguzuna!

Agureak argi azaldu zien zer egin behar zuten: - Zuk, Laino Urdin, belatzik ederrena eta sendoena ekarri beharko didazu mendi garaitik. Hiru

egun barru hementxe egon beharko duzu. Neskak baietz esan zion.

- Zuk, Zezen Ausart, arranorik ederrena eta ausartena ekarri beharko didazu mendi malkartsutik. Hiru egun barru hementxe egon beharko duzu.

Mutilak baietz esan zion. Neska-mutilak, elkar besarkatu ondoren, bide banatatik abiatu ziren. Edozer egingo zuketen beren maitasuna gordetzearren. Hiru egun barru biak elkartu ziren herrixkaren sarreran. Neskak belatzik sendoena zeraman besoan; mutilak, arranorik ausartena. Buruzagiaren aurrean azaldu zirenean, urduri zeuden. Zezen Ausartek hitz egin zuen lehenengo:

- Hementxe gaude. Zer egin behar dugu hegaztiokin? Jan? Askatu? Inori oparitu? - Ez, ez. Halakorik ez. Hauxe egin behar duzue: hegazti biak, hanka batetik bata besteari lotu

eta zer gertatzen den begiratu. Bikoteak ez zuen ezer ulertu, baina biek buruzagiak eskatutakoa egin zuten… Eta zer ikusi zuten? Hegaztiak hegaz egiten saiatzen zirela, baina ezin zutela. Hegoak astindu arren, ezin ziren lurretik altxatu. Azkenean, hegazti biak, estu eta artega, berotuta, mokoka hasi ziren. Agureak neska-mutil gazteen aurpegi ikaratuak ikusi zituen eta esan zien:

- Ikusten duzuenez, ezin da hegaz egin bata besteari lotuta gaudenean. Maitasunean horixe berori gertatzen da. Hortaz, zuon arteko maitasuna betiko izatea nahi baduzue, egizue hegaz elkarrekin, biok batera; izan zaitezte beti elkarren lagun, baina lotuta edo kateatuta sentitu gabe. Pertsona autonomo izan behar duzue, libre sentitzeko eta zuon onena emateko. Horixe

7 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

da nire aholkua: bizi elkarrekin, izan elkarren lagun bizitzan, baina ez izan elkarren gatibu. Halaxe lortuko duzue betiko maitasuna.

Besterik esan gabe, buruzagiak hegaztien arteko soka ebaki zuen eta belatza eta arranoa libre utzi zituen. IRUDIA

Genero-berdintasunaren ikurra

BIDEOA Abestia: Plegaria por la igualdad: https://www.youtube.com/watch?v=m3VmQVpqDYE GOGOETARAKO Besteak baino hobetzat duzu zure burua? Errespetatzen dituzu zutaz bestelakoak?

8 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Osteguna, azaroaren 28a

GIZONA ETA EMAKUMEA, BERDINAK DUINTASUNEAN

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Hasiera 1, 27

«Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen».

IRAKURGAIA: Zer da “duintasuna”?

Duintasuna da gizakiak, berez, izaki adimendun, pentsatzaile, libre eta sortzaile den heinean, bere baitan duen balioa. Zer esan nahi du horrek? Pertsona guztiek alda eta hobe ditzaketela beren bizimoduak, beren erabakiak hartuz eta askatasunean jardunez. Duintasuna ez dago ondasun materialei ez gizarte-posizioari ez sexuari lotua. Denok gara berdinak duintasunari dagokionez.

Astronauta izan nahi zuen neskatila

Mia 9 urteko neskatila zen, inguruko neskatilez bestelakoa. Ez zuen gogoko panpinekin jolastea, ez “nesken” gauzak egitea. Mundu guztiak oso neskatila arraroa zela pentsatzen zuen. Egun batean, eskolan, andereñok nagusitan zer izan nahi zuten galdetu zien ikasleei.

- Nik erizaina izan nahi dut! – esan zuen neska batek. - Nik, dantzaria! –erantzun zuen beste batek. - Nik, maistra! – gehitu zuen hirugarrenak. - …

Andereñok, Miak erantzuten ez zuela ohartzean, galdetu zion gozoro:

- Mia, eta zuk? Zer izan nahi duzu zuk? - Andereño, nik astronauta izan nahi dut! –erantzun zion Miak.

Gelako ume guztiek, neskek eta mutikoek, barre egin zuten. Andereñok, oso haserre, denei barrea isiltzeko eskatu zien.

- Zeri irizten diozue barregarri?

9 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Ume guztiek esan zuten Mia ezingo zela astronauta izan, mutilak bakarrik izan daitezkeelako… eta astronauta izateko oso adimentsua eta sendoa izan behar delako.

Egun hartan oso triste etxeratu zen gure Mia. Amatxok, negarrez ikusi zuenean, zer zeukan galdetu zion. Miak eskolan gertatutakoa azaldu zuen… eta amak ilusioz eta ahaleginez edozer lor daitekeela esan zion.

Hortaz, Mia ikasten eta astronauten munduari buruzko gauzak irakurtzen hasi zen. Ez zen nekatzen. Liburu asko irakurri zituen, interneten informazioa bilatu zuen,… eta egunen batean astronauta izateko prestatu zen.

Institutuan berriz lehengoa gertatu zitzaion. Ikaskide guztiek, Miak astronauta izan nahi zuela jakin zutenean, hamaikatxo barre eta burla egin zioten.

- Mia, utzi zorakeria horiek! Bikaina izan behar da astronauta izateko. Zuk ez duzu lortuko! Eta gainera… neska zara!

Baina Miak ez zien jaramonik egin. Inoiz ez zuen ilusiorik galdu, inoiz ez zion ahalegintzeari utzi. Aurrerantzean ere liburuak irakurtzen, informazioa bilatzen, gauzak ikasten eta egunero ahalegintzen jarraitu zuen. Eta denbora igaro zen… eta Mia hazi, nagusitu eta unibertsitatera hasi zen; notarik onenak atera zituen. Ondoren, beste herrialde batera joan behar izan zuen astronauta izateko probak egitera. Azterketa eta proba asko izan ziren. Bukatu ondoren, etxera itzuli zen. Egun batzuen buruan gutun bat jaso zuen: “Zorionak! Astronauta zara!” zioen. Astronauta gisa gauza bikainak egin zituen Miak; hain bikainak, ezen telebistan atera baitzen… eta aspaldiko ikaskide haiek, barre egin ziotenak, oker zeudela eta Mia gaizki tratatu zutela ohartu ziren. Mia, egun batean, bere herrira itzuli zen, familia ikustera. Iritsi zenean, denek agurtu eta zoriondu zuten. Hain zen famatua, ezen mundu guztiak Miarekin selfiak egin nahi baitzituen.

- Mia, nola lortu duzu hain astronauta garrantzitsua izatea? –galdetzen zioten. Miak, inolako gorroto barik, zera erantzuten zien:

- Ilusioz, ahaleginez eta lanez dena lortzen delako, mutila zein neska izan. Garrantzitsuena da gure buruagan konfiantza izatea.

GOGOETARAKO Miaren istorioak argi uzten digu ahalegina eta lana oso garrantzitsuak direla nahi duguna lortzeko. Halaxe gauzatuko ditugu gure ametsak. Besteen iritzi negatiboek ez diezagutela ilusiorik kendu. Inoiz. Ez dio ardura nolakoak garen; denok gara pertsonak, berdinak, duintasun berberaz.

10 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Ostirala, azaroaren 29a

MUNDUA TRANSFORMATZEN: BERDINTASUNA AREAGOTZEN

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Galaziarrei 3, 28

«Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan».

IRAKURGAIA

Bazen behin batean oso printze berezia. Printzesak salbatzen, guduetan parte hartzen eta dragoiak menperatzen ibili beharrak oso aspertuta zeukan. Bestalde, ez zuen ezpatarik, ezkuturik eta arropa astunik eraman nahi. Beti jokabidea zaindu beharrak (saltorik ez, oihurik ez, korrokadarik ez, uzkerrik ez…) gogaituta zeukan.

Eta bazen printzesa izan nahi ez zuen printzesa. Ez zuen nahi jantzi barregarririk, ez brodatzen ibili beharrik, ez printzipe dotore batek esnatzerik, ez maitagarriak gauzak nahasten ibiltzerik, ez zerbitzariei ezer agintzerik,…

Felipek eta Aurorak plan bana zuten. Eta biak, beren gazteluetatik alde eginda, abenturak bizitzera joan ziren.

Felipek Merlin magoaren liburutegian bizi nahi zuen, lasai-lasai, nahi zuena irakurtzeko. Aurorak Merlin magoagandik sorginkeriak ikasi nahi zituen, bere burua babesteko. Eta, hala, biek elkar ezagutu zuten eta Merlini beren arazoen berri eman zioten.

Marlinek ondo begiratu eta esan zien:

- Hara, Aurora izango da Felipe eta Felipe izango da Aurora!

Esan eta egin. Sorginkeria baten bidez, gorputza aldatu zien. Felipe txilioka hasi zen bere burua ispiluan ikusi zuenean. Aurorak, pozarren, ezpata eskuan hartu zuen eta saltoka hasi zen.

Eta biak beren bidetik joan ziren.

11 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Feliperi asko gustatu zitzaion Auroraren gazteluko liburutegia. Ehunka liburu zeuden. Aurora biziki poztu zen bere lehenengo dragoia menperatu zuenean.

Felipe irakurtzen hasi zen. Aurora, dragoien eta ogroen aurka borrokatzen. Dena zegoen ondo, ezta? Horixe nahi zuten, ezta?

Kontua da, egun batean, Felipek iruten ikasi nahi izan … eta ardatzaz atzamarra sastatu zuela. Lo geratu zen, jakina, Aurora Loti ederra ipuinean bezala. Gazteluko guztiak ere lo geratu ziren.

Aurorak laster izan zuen horren berri. Hortaz, Felipe salbatzea erabaki zuen.

Ezkutua eta ezpata hartuta, Malefikaren gaztelura joan zen. Malefika, nola ez, ispiluaren aurrean aurkitu zuen.

- Eder egiten zaitu soineko horrek –esan zion Aurorak.

Malefikaren aldartea sano samurtu zen hori entzutean eta, egindakoaz damututa, edabe zikin bat eman zion printzesari, baina ez printzeak edateko… honen sudur azpian jartzeko baizik!

Joan zen printzesa bere zaldi gainean bere gaztelura. Eta bere logelan, bere ohean, Felipe aurkitu zuen. Zurrungaka lo zegoen.

- Grrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr. - Hara, dragoi amorratua ematen du!

Baina atsegin zuen Aurorak Felipe, gero eta atseginago. Hurbildu zion edabea sudurrera eta berehala esnatu zen printzea salto batez.

- Arrano beltza! Zer da kirats hori?

Baina ulertu zuen Aurorak salbatu zuela betiko lotik. Eta atsegin zuen Felipek Aurora, gero eta atseginago. Elkarri begira geratu ziren, ezer esan gabe. Gero, eskutik helduta, Merlinen etxera joan ziren.

Merlinek:

- Banekien itzuliko zinetela! Ez kezkatu! Berehala konponduko dut nahaste hau!

Makilatxo magikoa altxatu eta esan zuen:

- Patatin, patatan, nor bere gorputzean!!

Eta Aurora berriz Aurora izan zen. Eta Felipe, berriz Felipe. Eta biek elkarrekin zoriontsu izan ziren beti.

12 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

GOGOETARAKO

+ Bai neskak bai mutilak nahi dutena izan daitezke. Sexu biak dira ausartak eta kementsuak. Ez dago nesken lanik eta mutilen lanik.

+ Gauzak, askotan, ez dira diruditen bezalakoak. Malefikak argi uzten digu gaizto guztiak ez direla hain gaiztoak… Itxurak ez dira beti egia.

+ Zu zeu izan; ez saiatu bestelakoa izaten. Ipuinak diosku garen modukoak izan behar dugula, inor imitatzen ibili gabe, inoren itxurak egiten ibili gabe. Egiaz, hobe dugu gu geu izan, mozorrotzen eta itxurakerietan ibili baino, horrek, azkenean, dena nahasten baitu.