BROWNFIELDS15. zenbakia / Buzo urdinak, mantal zuriak 5 Aitor Bilbao Zegamako Paper-Industria Eusko...

3
4 Aldiri. Arkitektura eta abar Artikulu zientifikoa: «BROWNFIELDS»: hondatutako lurzoru industrialak berrerabiltzeko egitasmoen kontraesanak «BROWNFIELDS»: hondatutako lurzoru industrialak berrerabiltzeko egitasmoen kontraesanak Aitor Bilbao º Aldiri, 2013, III, 15, 4-6, ISSN 1889-7185 Jasotze-data: 2013-03-04 / Onarpen-data: 2013-05-17 Gure hainbat hiritako iragan industrialari lotutako eremuak atentzio berezia jasotzen ari dira azken aldi honetan, esan dezakegu halaber, hiri-estrategien agendan garrantzi zentrala ere hartzen ari direla. Literatura urbanoan, industria-jarduerek utzitako eremu hauek brownfields deitura hartzen dute, eta bi ikuspegitik heltzen zaie: lursail kutsatuen arazoa aintzat hartuz, alde batetik, edota hiri-birgaitzerako aukera modura bestetik. Agian, tartean agertzen den hirugarren bat ere aipatu beharra dago, abagunearena (higiezinen negoziorako). Brownfilelds hauen definizio bat bilatzeko unean, Europar Bata- sunak eratu duen «Cabernet» (1) izeneko ikerketa-taldeak atera duen txostenean aurkitu dezakegu eremu mota honen ezauga- rrien zerrenda. Txosten horren arabera, «gune marroi» batek hurrengo osagaiak izaten ohi ditu: - Aurretik beste erabilera bat izan duen lursaila izanik, orain bertan behera edo ahulduta geratu da. - Sarritan kutsadura-arazoak izan ditzake. - Gehienetan lehendik garatuta dauden gune urbanoetan kokatzen dira. - Esku-hartze moduren bat behar dute etekinezko erabilera batera itzultzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan, brownfields hauen erroldatzat hartu dezakegu IHOBEren «lurzoru marroi»en zerrenda: 4.247 hektarea daude kutsatuta urbanizatutako lur-eremuetan, eta 482 hektareakoa da hondatutako industri jardueren aza- lera. «Lur Poluituen Plana (2007-2012)» (2) ere landu zuen, 25,5 milioi euroko aurrekontuarekin, osorik diru publikoa (8. kapitulua), kutsatzen duenak ordaindu behar du, ingurumen- erantzukizunari buruzko legediaren oinarri juridikoari aipa- menik egin gabe, ordea. Nafarroako Gobernuak ez du daturik argitaratu, nahiz eta jakina izan kasu ugari badirela: Inabonos Iruñean, Katazpegi Lesakan, Funvera Beran… Esanguratsuena da, ez dagoela brownfields honi zuzendutako hirigintza-plan estrategikorik gure erkidegoan. Dena esateko, «Cabernet txos- tenak» ere ez du konpromisorik agintzen, eta abagune ekono- miko argia duten eremu bideragarrietan jartzen du arreta osoa. Baina argi dagoena da, «euskal urbeak» duen garatzeko espazio falta nabarmena dela, eta, ondorioz, eremu marroi hauek balio estrategikoa lortzen dutela, birgaitzerako hiri-egitasmoentzat zein higiezinen negozioen begitan ere. «Lurzoru marroi»en birgaitzeak Euskal Autonomia Erkide- goan Azken aldi honetan, badira gertuan dauden brownfields hauek eraberritzeko abian jarri diren ekimenak. Oso ezagunak dira Bilbo metropolitarrean gauzatu diren bi adibide: Abandoi- barra eta Galindo-Barakaldokoa. Bi egitasmo horiek ezaugarri parekoak izan dituzte: «lurzoru marroia» jabetza publikokoa zen osorik eta inbertsio publikoa izan da osorik, berriz, eremua garbitu behar izan duena; aldiz, helburu horretarako bereziki eratutako bitarteko merkataritza-elkarte bati eman zaio kudea- ketaren gidaritza (Bilbao Ría 2000), eta amaitzeko, higiezinen negoziora zuzendutako estrategia izan da nagusi atera dena (garbiketaren ondoren sortu diren lursail urbanizagarriak sus- tatzaile pribatuei saldu zaizkie). Iritzi orokorrak oso egitasmo arrakastatsuak izan direla esango du, baina badira bestelako azterketa zorrotzagoak (Rodriguez, 2001) (3). Balorizazioan oinarritutako birgaitze-estrategiak zalantzan jarri daitezke, eta esaldi topikoa bihurtu den «eki- men publiko-pribatua»ren arteko elkarkidetza hori ere fikzio hutsa dela ondorioztatu. Horrela, Abandoibarreko birgaitzea, funtsa publikoen bitartez bakarrik garatu ahal izan da, eta Bilbao Ría 2000 elkarte publikoak era pribatuko kudeaketa- izaera hartzean, erakunde barneko oreka finantzarioa eta epe laburreko errentagarritasuna hartu ditu zutabe ezinbestekotzat; eta honek guztiak hasierako egitasmoa erabat baldintzatu du, azken emaitza erabat aldatzeraino. (1) http://www.cabernet.org.uk (2) http://www.ihobe.net (3) Arantxa Rodríguez, “Reinventar la ciudad: milagros y espejismos de la revitalización urbana en Bilbao”, <http://ayp.unia.es/dmdocuments/capyterr02.rtf>. LABURPENA: Industria-jarduerek utzitako eremuei brownfields izenaz ezagutzen zaie. Eremu hauen birgaitze-etorkizunaren aferak Euskal Autonomi Erkidegoan izan duen bidea aztertuko dugu. GAKO-HITZAK: Brownfields, birgaitzea, Euskal Autonomi Erkide- goa ABSTRACT: Fields where industrial activity has disappeared are known as brownfields. This article analyses the development and future problems of brownfields in the Basque Community. KEYWORDS: Brownfields, regeneration, Basque Community

Transcript of BROWNFIELDS15. zenbakia / Buzo urdinak, mantal zuriak 5 Aitor Bilbao Zegamako Paper-Industria Eusko...

Page 1: BROWNFIELDS15. zenbakia / Buzo urdinak, mantal zuriak 5 Aitor Bilbao Zegamako Paper-Industria Eusko Jaurlaritzako Eraispen Programaren esku-hartzea baino lehen eta ondoren, 1995. 1,9

4 Aldiri. Arkitektura eta abar

Artikulu zientifikoa: «BROWNFIELDS»: hondatutako lurzoru industrialak berrerabiltzeko egitasmoen kontraesanak

«BROWNFIELDS»: hondatutako lurzoru industrialak

berrerabiltzeko egitasmoen kontraesanak

Aitor Bilbao ºAldiri, 2013, III, 15, 4-6, ISSN 1889-7185Jasotze-data: 2013-03-04 / Onarpen-data: 2013-05-17

Gure hainbat hiritako iragan industrialari lotutako eremuak atentzio berezia jasotzen ari dira azken aldi honetan, esan dezakegu halaber, hiri-estrategien agendan garrantzi zentrala ere hartzen ari direla. Literatura urbanoan, industria-jarduerek utzitako eremu hauek brownfields deitura hartzen dute, eta bi ikuspegitik heltzen zaie: lursail kutsatuen arazoa aintzat hartuz, alde batetik, edota hiri-birgaitzerako aukera modura bestetik. Agian, tartean agertzen den hirugarren bat ere aipatu beharra dago, abagunearena (higiezinen negoziorako).

Brownfilelds hauen definizio bat bilatzeko unean, Europar Bata-sunak eratu duen «Cabernet» (1) izeneko ikerketa-taldeak atera duen txostenean aurkitu dezakegu eremu mota honen ezauga-rrien zerrenda. Txosten horren arabera, «gune marroi» batek hurrengo osagaiak izaten ohi ditu:

- Aurretik beste erabilera bat izan duen lursaila izanik, orain bertan behera edo ahulduta geratu da.- Sarritan kutsadura-arazoak izan ditzake.- Gehienetan lehendik garatuta dauden gune urbanoetan kokatzen dira.- Esku-hartze moduren bat behar dute etekinezko erabilera batera itzultzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan, brownfields hauen erroldatzat hartu dezakegu IHOBEren «lurzoru marroi»en zerrenda: 4.247 hektarea daude kutsatuta urbanizatutako lur-eremuetan, eta 482 hektareakoa da hondatutako industri jardueren aza-lera. «Lur Poluituen Plana (2007-2012)» (2) ere landu zuen, 25,5 milioi euroko aurrekontuarekin, osorik diru publikoa (8. kapitulua), kutsatzen duenak ordaindu behar du, ingurumen-erantzukizunari buruzko legediaren oinarri juridikoari aipa-menik egin gabe, ordea. Nafarroako Gobernuak ez du daturik argitaratu, nahiz eta jakina izan kasu ugari badirela: Inabonos Iruñean, Katazpegi Lesakan, Funvera Beran… Esanguratsuena da, ez dagoela brownfields honi zuzendutako hirigintza-plan

estrategikorik gure erkidegoan. Dena esateko, «Cabernet txos-tenak» ere ez du konpromisorik agintzen, eta abagune ekono-miko argia duten eremu bideragarrietan jartzen du arreta osoa. Baina argi dagoena da, «euskal urbeak» duen garatzeko espazio falta nabarmena dela, eta, ondorioz, eremu marroi hauek balio estrategikoa lortzen dutela, birgaitzerako hiri-egitasmoentzat zein higiezinen negozioen begitan ere.

«Lurzoru marroi»en birgaitzeak Euskal Autonomia Erkide-goan

Azken aldi honetan, badira gertuan dauden brownfields hauek eraberritzeko abian jarri diren ekimenak. Oso ezagunak dira Bilbo metropolitarrean gauzatu diren bi adibide: Abandoi-barra eta Galindo-Barakaldokoa. Bi egitasmo horiek ezaugarri parekoak izan dituzte: «lurzoru marroia» jabetza publikokoa zen osorik eta inbertsio publikoa izan da osorik, berriz, eremua garbitu behar izan duena; aldiz, helburu horretarako bereziki eratutako bitarteko merkataritza-elkarte bati eman zaio kudea-ketaren gidaritza (Bilbao Ría 2000), eta amaitzeko, higiezinen negoziora zuzendutako estrategia izan da nagusi atera dena (garbiketaren ondoren sortu diren lursail urbanizagarriak sus-tatzaile pribatuei saldu zaizkie).

Iritzi orokorrak oso egitasmo arrakastatsuak izan direla esango du, baina badira bestelako azterketa zorrotzagoak (Rodriguez, 2001) (3). Balorizazioan oinarritutako birgaitze-estrategiak zalantzan jarri daitezke, eta esaldi topikoa bihurtu den «eki-men publiko-pribatua»ren arteko elkarkidetza hori ere fikzio hutsa dela ondorioztatu. Horrela, Abandoibarreko birgaitzea, funtsa publikoen bitartez bakarrik garatu ahal izan da, eta Bilbao Ría 2000 elkarte publikoak era pribatuko kudeaketa-izaera hartzean, erakunde barneko oreka finantzarioa eta epe laburreko errentagarritasuna hartu ditu zutabe ezinbestekotzat; eta honek guztiak hasierako egitasmoa erabat baldintzatu du, azken emaitza erabat aldatzeraino.

(1) http://www.cabernet.org.uk(2) http://www.ihobe.net

(3) Arantxa Rodríguez, “Reinventar la ciudad: milagros y espejismos de la revitalización urbana en Bilbao”, <http://ayp.unia.es/dmdocuments/capyterr02.rtf>.

LABURPENA: Industria-jarduerek utzitako eremuei brownfields izenaz ezagutzen zaie. Eremu hauen birgaitze-etorkizunaren aferak Euskal Autonomi Erkidegoan izan duen bidea aztertuko dugu.

GAKO-HITZAK: Brownfields, birgaitzea, Euskal Autonomi Erkide-goa

ABSTRACT: Fields where industrial activity has disappeared are known as brownfields. This article analyses the development and future problems of brownfields in the Basque Community.

KEYWORDS: Brownfields, regeneration, Basque Community

Page 2: BROWNFIELDS15. zenbakia / Buzo urdinak, mantal zuriak 5 Aitor Bilbao Zegamako Paper-Industria Eusko Jaurlaritzako Eraispen Programaren esku-hartzea baino lehen eta ondoren, 1995. 1,9

515. zenbakia / Buzo urdinak, mantal zuriak

Aitor Bilbao

Zegamako Paper-Industria Eusko Jaurlaritzako Eraispen Programaren esku-hartzea baino lehen eta ondoren, 1995. 1,9 ha berreskuratu ziren egoitza-gune berria kokatzeko. Argazkia: Euskal Autonomi Erkidegoko Aurri Industrialaren Eraispen Programaren Jarduketak

Hasiera batean, 90eko hamarkadaren hastapenetan, Abandoi-barreko eremu hori «arku atlantiarra» deritzon eskualdearen jarduera ekonomikoetarako erreferentziazko negoziogune izateko asmatu zen (etxebizitzak eraikitzea espresuki baz-tertuta zegoen hasierako Plan Berezian). Hau da, hiriaren indarberritze ekonomikorako plan estrategikoa zen helburu-muga. Baina epe ertain-luzerako egitasmoek arriskuak hartzea eskatzen dute berez, eta, aldiz, emaitza ikusgarririk lortuko denik ez dago bermatzerik. Aitzitik, garai hartan higiezinen merkatuak eskaintzen zituen plusbalio izugarriek erakarrita, etxebizitza elitista eta jarduera tertziarioen bitartez plusbalio horiek eskuratzeko abaguneak pisua irabazten joan ziren, harik eta hasierako egitasmo estrategikoa guztiz itxuraldatu arte (Plan Berezia hiru aldiz jarraian aldatu zuten).

Bestalde, autofinatzaketaren fikzioa ere agerian geratu zen, kontuan hartuta ezen lehengo portu-erabilerak Santurtziko superportura lekuz aldatzeak eta Feve-ren trenbidea desage-rraraztean «hegoaldeko trenbide saihesbidea» eraiki beharrak eragin zituzten inbertsio erraldoiak operazioaren balantze ekonomikoan agertu beharko zirela, balantze zintzo bat egin nahi bada. Baina, ordea, azpiegitura berriok, sortutako elkartearen jardun-eremutik kanpo geratzen zirenez, ez dira barne-kontabilitatean agertu behar izan… antza denez. Beraz, irakaspena hauxe izan daiteke: alde batetik, hiri-planeamendu estrategikoakerrazegi aldatzen direla une bakoitzeko aba-guneen eta epe laburrerako interesen eraginez; eta bestetik, zeregin berezi horretarako eratzen den kudeaketarako elkarte batek, bere arrakasta zuritzeko duen beharrak, hiri-egitasmoa-ren norabidea eta zentzua osorik gatibatzen amaitu dezakeela.

Baina, higiezinen plusbalioen panorama goitik behera aldatu da orain. Eta sasoi berri hauetako gertuko «eremu marroi»en egitasmo estrategiko gisa lantzen ari diren bi adibide analizatu ditzakegu: Pasaiako badia eta Gernikako ibarreko industri-aldea. Pasaiakoak antz handia du aurretik Abandoibarrean

gauzatutakoarekin: portuerabilerak lekuz aldatu nahi dira (he-men Jaizkibeleko kanpo-portua eraikitzea da aurrebaldintza) eta haren lekuan etxebizitza eta jarduera tertziarioak ezarri nahi dira. «Nolako badia, halako haizea» izeneko proiektu irabazleak eraikigarritasunahalmenak banatzean kopuru bera gorde du etxegintzarako (341.000 m2 jarduera ekonomikoak orokorrean deitzen dituen erabileretarako (343.000 m2 mer-kataritza-guneak eta ekoizpenerako guneak izenburu beraren itzalpean nahastuta.

Argitaratutako dokumentazioan ikus daitekeenez, arlo sozio-ekonomikoa lantzen duen atal bakarra, eremua banatzen duten zazpi guneei buruzko errentagarritasunen kalkuluari buruzkoa da, sortuko liratekeen ustezko higiezin-plusbalioetan oinarritatuta. Baina egun, nork ziurtatu dezake kalkulatu diren plusbalioak benetan lortuko direla? Eta zergatik ez dira kos-tuen lerroetan Jaizkibeleko superportuarenak ere agertzen?

Beste alde batetik, har ditzagun Gernikako Beko-Ibarreko industriagune zaharkitua. «Eremu marroi» bezala geratu da, his-torikoki zegoen industria-jarduera bertan behera geratu zelako hainbat urte direla. Aipatzekoa Astra deituriko arma-fabrika. Orain, hiriaren eta eskualdearen suspertze sozioekonomikoa bilatze aldera, lursail horietan hiru jarduera mota aurreikusten dira: eko-diseinurako euskal institutua, energia berriztagarrien ikasketa- eta ikerketa-zentroa, eta sormen kulturalerako gunea (azken hau Astra eraikinean). Hau da, nahiz eta hirigunean bertan kokatuta egon (trenbideak banatzen du hiri-zentrotik) ez da etxe-auzo berria izango ezta merkataritza-gune erraldoi baten egoitza ere (alderatu Barakaldoko Lutxana-Sefanitro egoitzaldearen egitasmoarekin, adibidez). Badu zeozer desberdin, baina, ostera, ez dauka aurrera egiteko erabateko bermerik. Erakunde publikoak zatituta dabiltza (epai judiziala tarteko ere), eta aldi berean, gune urbanotik aldenduta dagoen Muxikako udalerriko landagune batean eraiki nahi dute 60 hektareako jarduera ekonomikoetarako eremu berri bat.

Aldiri, 2013, III, 15, 4-6, ISSN 1889-7185

Page 3: BROWNFIELDS15. zenbakia / Buzo urdinak, mantal zuriak 5 Aitor Bilbao Zegamako Paper-Industria Eusko Jaurlaritzako Eraispen Programaren esku-hartzea baino lehen eta ondoren, 1995. 1,9

6 Aldiri. Arkitektura eta abar

Bartzelona Berdea. Irudia: Beatriz Ramo

Artikulu zientifikoa: «BROWNFIELDS»: hondatutako lurzoru industrialak berrerabiltzeko egitasmoen kontraesanak

Eta galdera da ea zein metodo erabiliko den egitasmo bi horien arteko kostu-etekinen ebaluazioa lantzeko, bata edo bestea hautatzeko, ze ezinezkoa da biak batera garatzea, batak bestearen bideragarritasuna ezereztatu egiten baitu.

Industriagune historikoetan, jarduera astunak eta sarritan ku-tsadura-maila jasanezinak aurkitzen ziren, bizitoki-auzuneeta-tik gertuegi. Baina, gaur egun, ekonomiaren tertziarizazioa dela-eta, ingurumen urbanoan inolako eraginik (zarata, ke, eta abar) eragiten ez duten hainbat jarduera kokatu daitezke, «bikaintasun-guneak» ezartzeko urrutiko landaberdeak urba-nizatzen ibili ordez. Gainera, toki horien esanahi urbanoa ere balio bat da berez, eta haien inguruan ezarri ziren bizimodu eta hiri-mugarriei eustea, ondarearen birgaitzean oinarritutako plangintza-eredu baten helburua izan beharko litzateke.

Aldiz, higiezinen jabegoari ustez dagokion plusbalioaren zorpeko iritzi-taldeek epe laburreko errentagarritasunaren alde egingo dute presioa maila instituzionalean. Baina, badira, orain arte hiri-fokuetatik haratago, periferian geratu diren industria-eraikin batzuetan oso interesagarriak diren elkarla-nerako eta autoeraketatik sortutako ekimen sozialen ehuntze-lanak (Astra, Berreibar, Zwap Bilbao, Colaborabora…).

«Lurzoru marroi»en estrategia bateratuaren gabezia EAEn

Oraindik, estrategia urbano orokor baten hutsunea sumatzen da, industria-jarduerak izan dituzten hiri-eremuetan, ekoiz-

penaren ildotik (ekoizpen hitza gizarte eta kultura esanahie-tara zabalduz, baita ere) jardueren birkokapenaren aldeko apustua lehenetsiko duena. Izan bada, egiaztapen hori, arau lotesle ere bihurtu dezakeen tresna juridikoa: Lurralde Antolamendurako Gidalerroak (LAG), hain zuzen (eta haren garapena den jarduera ekonomikoetarako Lurralde Plan Sektoriala). Porrot egin duen eredu ekonomiko batean gaude murgilduta (itotzekotan ere), hein handi batean, hirigintza-burbuilak eraginda, higiezinen negozioaren gidaritza itsutuak agintea bere esku izan duen urteen emaitza gisa. Bada, arlo beretik, hirigintzatik alegia, etorri daiteke behar dugun eredu-aldaketarako trantsizio-prozesua.

Hondatutako industria-erabilera izan duten guneek (4.000 hektareatatik gora IHOBEren kalkuluetan) erabaki baten zain daude. Hirigintza zorretan dago gizartearekin, aurreko urteetako gehiegikerien aurrean izan duen ostrukaren jarrera errudunari buelta emateko beharrean. Bada, hemen dauka joko-zelai paregabea, «gune marroi» ugari horiek inguru-men- eta ekonomia-eredu eutsigarri baten aldeko adierazle bihurtzeko erronka hartu behar badu.

º Aitor Bilbao abokatua da.

Aldiri, 2013, III, 15, 4-6, ISSN 1889-7185

Bilboko Euskalduna itsasontzitegiaren eremua Eusko Jaurlaritzako Eraispen Programaren esku-hartzea baino lehen eta ondoren, 1975 eta 1995 urteei dagokie hurrenez hurren. 8,4 ha berreskuratu ziren ekipamenduen sistema orokorra kokatzeko.

Argazkia: Euskal Autonomi Erkidegoko Aurri Industrialaren Eraispen Programaren Jarduketak