I KAST - euskerazaleak · 2017. 2. 22. · Baselizaren inguruan -baserri batzuak dagoz, an emen...

20

Transcript of I KAST - euskerazaleak · 2017. 2. 22. · Baselizaren inguruan -baserri batzuak dagoz, an emen...

  • ZER

    I KAST

    AIZTUTE 111IZKUNTZA BIZI

    Euskaldunak ez gara gauza askotan eritxi batekoak, baiña benetako euskaldunak onetantxe bai ez daukagulazalantzarik: Euskerea galdu ezkero ez dago Euskalerririk edo euskerea il ezkero Euskalerria il da.

    Baiña noz ilten da izkuntza, gutzat euskerearen azkena noz izan leiteke?Erdera egiten dauan bakoitxean euskalduna bere izkuntza ilten dago. Izkuntzak ilteko bidea, ez erabiltea da.

    Orduan euskerea bizitea nai ba'dogu, egin dagigun berba euskeraz, idatzi dagigun euskeraz. Ori egiten dogunean, euske-reari bizia luzatzen gabiltz.

    I KASTEN

    Euskereak ba-ditu ikasleak. Batzuk dakiena sakontzen eta beste batzuk ez dakiena ikasten. Eta on itxaropen-bi-dea da.

    Ikastola batzuk onetan Ian zoragarria egiten dabe: Urteetan ekin eta ekin ibilli ondoren, ikasleak erreztasunosoaz euskerea erabiltea lortzen dabe. Eta edozelako gaiak erabilten dabez euskeraz.

    Beste ikastola batzutan motelagoak izan dira, ez dakienai geiegi begiratu dautsee, eta zer lortu dabe? Dakienakaurrerapen gitxi eta ez dakienak len lez jarraitzea.

    Laterri-eskoletara be asi da sartzen euskerea. Ez da Ian erreza. Baiña gaur baiño be errezago biurtuko da esko-lak geure esku izaten doguzenean. Eskolan aurrerantz emoten diran oinkadak, gauza ederra dira aurrerabide onetan,naizta itxura baten apalak dirala uste izan.

    Ugaritu dira, baita, ikastaroak, ikasturteak eta gau-eskolak be. Benetan Ian onuragarria egiten dabe geienetan, bai-ña gramatikeari baiño berba egiteari bagitu bear jako geiago. Nik uger egiteko arauak ondo ikasi arren uger egiten ezba'dot ez dor sekula ikasiko ut gaiñean ibilten. Gramatikako arauak ondo ikasiaz, berba egiten ez ba'dot ez dakit euske-rarik, ez dot ikasiko.

    Olako ekiñaldietan, euskera berba egiten dabenai onutxu bat: Idatzi ta idatzi da zuen lana, baiña idazten dozuenguztia irakasleak zuzendu dagiala eta zeueri esan beti utsak zertan izan diran.

    AIZTUTEN

    Alderdi on guzti orreik kontuan artu arren. Zori txarrez ezin ukatu euskerea atzera doala eta arin joan be.Ori baiezteko, gaurko gazteai begiratzea da naikoa: Gurasoak ba-dakie, baiña gazteak erderaz erantzuten dautsee, ba-serrietan naiz arranondoetan.

    Orreik euskera aiztu egiten dabe, ikasi barik. Euskera ilten diardue.Zergaitik dan ori?Gaurko gazte askok, eta zarrak be ez gitxik, euskal kontzientzia galdu dabelako edo galtzen diarduelako. Ba-

    dago or urrutikuskin edo ikus-irratiaren indarra, kalearena, kanpotik etorritako erdeldunena... Eta olako giroan Eleizeakberak be, antxiñatik euskerearen gordeleku izan dan Eleizeak be, ezin lortu izango dau. Zer egingo dau ba, euske-rea ulertzen ez daben gazteen aurrean?

    BERBA EGINZ

    Egoera larri orretan eta euskerea bizitea nai dagunok, ez daukagu beste biderik: euskeraz berba egin, euskeraerrezez, errikoiz, taldeetan eta ikasturteetan berba egitea ta idaztea erreztu, kasetten bidez ez dakienak, ikasteko zaletasu-na sartu.

    Urte asi-barri onen azkenean baiezkorragoak izateko zioak izango al doguz. Argi apur bat agertu da, ia aurteneguzki dizdiratsua agertzen dan.

  • GIZAUNDIAK

    ANTONIO OKENDOZelango aretxa, alango ospala. Aretx oneko ospala

    zan Antonio. Aren aita Migel Okendo, Errekalde itsasgi-zon ospatsuaren laguna zan. Arekin batean, Ontzidi Na-gusiaren buruzagi izandakoa. Eta arekin bat, bertan onda-tua be.

    Eta umezurz geratu zan amaika urtekoa zala, bereama Maria Zandategi'rekin. Bere aitaren zoritxarrak ezeban kikildu gure ume sostorra. Eta itsasgizon egin zanamazazpi urterako.

    Kapitan maillara igona ta itsasontzi biren buru egifia,zan ogei ta zortzi urtetarako.

    LENENGO GARAITZA

    Ingeles ta Holandar itsaslapurrez beterik egozan gureitsasbazterrak, gure Ontzidi Nagusia galdu zan ezkeroz-tik.

    Alako ingeles itsasontzi lapur bat ebillen Cadiz ingu-ruan sekulako kalteak egiten. Gure gazteak ikusi, ta aren-gana abiaturik, arerioz bete eutsoezan ontzigaiiiak.

    Ordutara luzatu zan eskumeneko euren borroka Iatza.Ingelesek azkenean amor egin, eta igesiari emon eutsoen.Bahia Okendo, aren atzetik abiatu, ta agiñera jausirik,arin menperatu eban. Eta ontzi ta ontzikoak atxillo artu-rik, Cadiz'ko kaiara eroan ebazan guztiak.

    BRASIL'EN

    Beste garaitza asko ta asko lortu ebazan Okendo'k,eta almirante maillara igon eban erregek. Bizkai'ko ontzi-diaren almirante izan zan, lenengo; Cantabria'koarena,urrengo; ta itsaso zabalekoa, azkenik.

    Holandarrak Brasil'eko itsasbazterrak ondatzen ziar-duela, ta arako deia izan eban, urren. Hanspater zan Hon-darren buru, ta gure ontziak arengana joiazela ikusirik,!aster asi zan dunbadaka bere kañoetzarraz.

    Gureak erantzun, eta bareala zabaldu zan erasoa.Alako baten, kañoe-bala bat sartu zan Holandarren ontzi-barrura, bertoko sutauts-gela jo, ta an doa ankaz gora,milla zatitan apurturik.

    Sutu da Hanspater ori, ta Okendo'gana zuzen-zuzen.Jotzen dau bere ontzi-musturragaz, ta an geratzen diraontzi biak katiaturik.

    Eta ango arkabutz eta ezpaten dantza! Hanspaterorrek amor emon eban azkenik, eta igesi joan gura. Alpe-rrik, baiña! Okendo'k lotuta eukan aren ontzia, ta an gal-du zan koitadua.

    FLANDES'EN

    Flandes'ko gerra luzatu ta luzatu, ez zan sekula amai-tzen. Eta ara bialdu eban erregek gure Okendo. Au zan

    oraingo aren eginbearra: Flandes'tar gaixoai guda-izkilluta gudari barriak eroatea.

    Okendo joian bere ontzi nagusian, guztien aurretik.Eta Dunas, Itsas-kaiera urreratzean, ona Holandarrak eu-ren ontzi mordoaz, biderdi urtenda.

    Okendo'k aurrera egin nai ez, ta bertan gelditu zan,bere lagunen zain. Beraganatu ziran, orduan, Holanda-rrak, su ta ke. Eta alako bat naiko urreratu zanean, Oken-do'k dunbadako bat jaurti, ta ankaz-gora bota eban are-rioen ontzia.

    Bere lagunak etorri jakozaneko, berrogei gorpu euka-zan Okendo'k bere ontzigaiiiean, eta ontziko aize-oialguztiak zarpildurik. Alan bere, iges joanak ziran Holanda-rrak.

    BORROKA

    Ez luzarako. Laster etorri ziran beste ontzi geiagoz in-dartuta; eun eta amaika ontzi eukezan guztira; eta ogei tazortzi, gureak.

    Eta, jakiña, kikildu egin ziran gure mutillak. Kosta ja-kon Okendo'ri bere mutillak bizkortzen; baiña, lortu eban,azkenik.

    A zan borrokea a! Okendo ausartu zan lenen, soin-burdin barik, su ta ke; ta aren atzetik joan ziran beste guz-tiak.

    Egun osoa iraun eban borrokeak. Garaille urten zirangureak ankartzetan, eta urpetara bota ebezen, dunbadaka,arerioen ogei ontzi. Eta andik anka egin eben Holanda-rrak, illuntzean.

    Flandes'ko Mardike kaian sartu zan, orduan, gureOkendo. Kañoiak egindako milla zulo baiño geiago euka-zan aren ontziak. Holandarren buruzagia, barriz, epaituata zigortua izan zan.

    ERIOTZA

    Ez eban Okando'k lo andirik egin, azkeneko berrogeiegun areitan, eta oso makalik egoan. Sukarrak jo eban,ondoren; eta gaisotu egin zan. Eta auxe iñoan, leiotik bereontziari begira egoala:

    «Ez dagokit, orain, iltea besterik, nere ontzi ori ta arenikurrin ederra ona osorik ekarri ondoren».

    Orrela emon eban negua, erdi zutik erdi ogean. Etaondatutako ontziak konpondu ebazanean. Españaruntzabiatu zan. Donosti, bere erri parera eltzean, argitu zanbere arpegia. An sartu, ta bere osasunari begiratzeko esaneutsoen bere lagunak.

    Ez eban, baiña, onartu lagunen iritxia, ta Koruña'razuzendu zan, erregeak emondako agindua betetearren.Andik egun gitxira il zan.

    URKIOLA'k

  • EUSKEREA

    IZKUNTZEN

    ARTEAN

    ANTXIÑAKO AMESA

    Gaztetan eta euskera berba egite-ko giro txarra egoan aldi aretan,guda-ostean, bard pozgarri bat en-tzun neban: Jesus'ek GURE AITAderitxogun otoitz ederra irakatsieban tokian, Orio-Mendian, ogei laamabi izkunlzatan eta zoi erreetanidatzita dagoala otoitz au. Euskerazbe bai.

    Eta beli izan dot, arrezkero, otoitzorren argazki bat eskuratzeko gura-ria, eta, a! ba'da, bertara joan etaikustekoa be bai.

    JERUSALEM'EN

    Urte bat igaro da Lur Santua iker-tzera joatekoa erea izan nebala.

    A nire poza! Zoietako otoitz eus-kaldun on ikusteko erea izango ne-ban! Bahia ez. Nire lagunak ez ebenagerlu ara joateko gogorik eta gida-riak be ez euskuen eleiza on erakutsi.

    Neuk ez nekian nondik ibilli... etaikusi bank etxera. Eta argazkirik beeskuratu bank.

    BILLA TA BILLA

    Oraintsu neure adiskide aundi batjoan zan ara eta mezede au eskatuneutson Lem' oa'ko abade dan Erez-kano'lar Jose Luis lagun onari: Ar-gazki on ekarteko andik gomutakilez. Baietz esan eustan eta bertanatera bai argazkia, baiña oraindiñoez dot eskuratu.

    Ez dot orregaitiño ilxaropena gal-du eta argazkiaren billa jarraitu dot.

    OTOIZLARI-ALDIZKARIAN

    «Iratzeder» Belok'eko abat etaneure adiskide aundi dodanak an eu-rak ateraten daben OTOIZLARI al-dizkaria bialtzen daust eta nik ZERbialtzen dautsot ordez. Eta azkenen-go zenbakian ara non ikusten dodanpozez beterik zoi eder arein argazkia«Aita Gurea» idatzita dauala.

    Eta antxe azaltzen dau izenpetubank datorren idaz-lan batek zelanlortu zan otoitz on an ipintea, baiñageiegi zeaztu batik.

    ZELAKO EUSKERAZ

    Otoitz orrek ba-dauko bere kon-dairea.

    Gaurkoz, aztertu dagigun pizkabat euskera au:

    «Aita Gurea» da, España'tik artu-takoaren erara eta ez «Gure Aita»Prantzian esaten dan erara.

    «Donetsia» ilza sartzeak, barri-tzailleen edo sabindarren eragiñaerakusten dau.

    «Erreguekuntzea» gaur ilz oitu-eza jaku.

    «Zelan zeruan alan lurrean»,erde!-kutsu geiegiko esaldia da.

    «Parketan» itzak ez dausku bela-rria ondo joten.

    «Ezpabe» on be erdel kutsu geiegi-koa da.

    Eta idazkera-aldedik gauza arri-garriak daukaguz: «erregue»,«eguin», «oguia», «leguez», «ichi»,«gachetik».

    Jokera bi agertzen dira ba or, batasabindarren aurrekoa eta sabinda-rrena bestea eta ortik atera lei noz-koa dan: gizaldi onen asierea baiñozerbait lenagokoa.

    Baiña urrengo zenbaki balen zea-tzago azaldu al izango dogu kondai-rea, Arana'tar Sabin'en Ian Guztie-tan 1956-1969 orrialdeetan agertzendan lez.

    «Otoizlari» aldizkariak 1901 'ekoeskutitz bat agertzen dau, Joanategi'-ren eskutitz bat, eta orduan oraindikan ipiñi batik egoan, baiña ba-leitekeaurrerago idatzia izatea.

    OLAZAR'tar Martin'ek

  • LIBURUAK

    I DAZTI BARRI BILiburu barri bi eldu jakuz eskuetara: Jesus Legarreta'ren EUSKALDUNAK eta Beobide'tar Jose Luis'en EUS-

    KALERRIKO IPUIÑAK.Biak dira ikastoletara eta mailla orretan dagozan euskaldunentzat egiñak. Beobide'rena irakurgai lez artzekoa

    da, Legarreta'rena, barriz, ikasgai lez be egokia.

    EUSKALDUNAK

    Irakaskintzan eta idazletzan jo ta ke dabil aspaldiongure Jesus Legarreta, kondaira-gaietan baimendun dogunirakaslea ta ZER'en lankidea.

    Liburu au giza-iztia edo antropolojia zeatu ta ikasleenmaillan jarteko da, eta berak sarreran diñoan lez, «idazlanoneik sarritan euskaldun barriontzat euskera ederregianidatzita aurkitzen dira», «au dala-ta aal danik eta euskeraerrezenean idazten saiatu naz».

    Antropoloji-lanak erriratzea da ba idazlearen elburt a,eta oso ondo lortzen dau bere aldetik. Izango al ditu ira-kurleak ugari!

    Euba'ko Pasiotarrak argitaratua da.

    GAIAK

    Iru zati ditu liburuak: Bizitza, siniskerak eta oitura-izakerak.

    Bizitza-arloan, jaiotza, ezkontza, etxea ta eriotzea az-tertzen ditu, orretan doguzan oiturak agertuz.

    Siniskeretan, kondaira aurrekoak, kristiñautzea, sorgi-ñak, Olentzero ta Donibane, zuaitzak eta egutegia aita-tzen dira.

    Eta oitura-izakeretan, jan-edanak, osabideak, igarobi-deak, indianoa, lanak, etan olakoak.

    Euskal antropoloji edo giza-iztiaren laburpena artunai dauanak or dauko Azkue, Aranzadi, Barandiaran,Caro Baroja, Satrustegi ta Iztueta oiñarri lez artu dituanliburu egokia. Sakonago jo nai dauanak, gero izango dauerea.

    EUSKALERRIKO IPUIÑAK

    Ona emen irakurteko gozo ta euskera errezezkoliburu polit bat.

    EUSKERAZALEAK taldearen arduraz irarko-laratua, eta Bizkai'ko Aurrezki-Kutxaren laguntzazargitaratua.

    Ez da liburu aundia: 110 orrialde guztiz. Bahiaargi irarria eta atsegiñez irakurtekoa.

    120 ipuin inguru dira eta azalean eta barruanirudi egokiz apainduta datoz. Nicolas dogu margola-ria.

    Idazleak berak diñosku ipuiñak nortzukandikartuak diran: Azkue, Barandiaran, Estomba..., Itu-rri garbiak eta onak benetan.

    Lenengo atala ei da liburu au eta bigarrena beateetan ei dago, erea danean argitara urteteko.

    Liburu eder onetan aurkibidearen bearkizunaagiri dala uste dot.

    Zorionak Beobide'tar Jose Luis'eri ta bere lanki-deal.

    OLAZAR'tar Martin'ek

  • ARAZOAK

    IKASTOLARA ALAESKOLARA

    Gazteitz'en bizi naiz, baña tolo-sarra naiz, eta abenduko il onenasieran izan naiz Tolosa'n, nereerrian. Ta an esan didaten gerta-kizun pitxi bat nai dizutet kontatu«ZER» aldizkariaren irakurleei.

    * * *

    Bi gizonek kontatutako gerta-kizuna da: A lustiza adiskideak,aurrena, Tolosa'ko kasinuan etaXegundo praktikanteak gero Uda-letxeko enparantzan.

    Gipuzkoa'ko erri eta uri guz-tiak bezela, Tolosa ere mendi tar-tean sarturik dago. Mendi ede-rrak, mendi garaiak: Ernio, Uztu-rre, Aralar... Oiek baiño apaltza-goa, koxkorrakoa, baña menditxopolita, Izaskun dago uriaren albo-albo-alboan. Zoragarria da men-ditxo orren gaiñetik, Kantauriitxasotikan Aralarko Mailloeta-raiño, ikuspegia.

    * * *

    Baña izaditiko edertasun oiekbaiño ospe aundiagoa eman diotemenditxo oni bere gaiñean da-goan baselizak eta baseliz orrenbarrengo Ama Birjiñaren irudizaarrak: Izaskun'go Andra Mari.Tolosar guztientzat, «Izaskun'goAmatxo», Ama Birjin ori bait daTolosa'ren eta Tolosa-inguru guz-tiaren Zaindaria.

    Baselizaren inguruan - baserribatzuak dagoz, an emen bana-tuak. Baserri zuriak, len gaur bai-ño aberatsagoak izanak.

    Baserri oietako baten izena«MONPOIDO» da, izen oieza(rarua). Ba-dira Tolosa'ren ingu-ruan, eta baita Donosti'ren ingu-ruan ere orrelako izenak,frantziar-kutsua dutenak.

    Lekuona'tar Imano( jakin-tsuak dionez, XII mendean Gas-kuña'ko nekazariek onera eka-rriak, ordurarte Gipuzkoa etaBizkai artzai-lur ornen ziran ba,orduan gaskoiñek, Naparroa'koErregearen baimenarekin, neka-zaritza ekarri ziguten arte.

    Gaskoiñak, errioxatarrak beze-la, odolez eta jatorriz, euskota-rrak dira, naiz berak orain ortazoroitzen ez. Gaskoiñ aiek gañera,zentzu onekojendeak ziran zalan-tzarik gabe. Ala da beintzatMONPOIDO'ko etxekojaunagaur.

    ***

    Etxeko jaun ori, Zubelzu'tarKaxildo duzu, eta oso kezkaturikomen dabil egun auetan bere se-mearen eziketan pentsatzen. Semeorrek ikasten duan Euskera da

    Kaxildo Zubeltzu'tarra orrelakezkatzen duan gauza. Kaxildo,jakiña, giputxa da, Ibarre'ko se-mea, eta gipuzkera mintzatzendute berak eta bere jendeeketxean.

    Umeak ordea «el batua» ikas-ten du ikastolan; eta aitak ez diobere umeari ulertzen.

    Umeak gañera Euskeraz ez da-kila esaten dio aitari. To! Euske-raz itzagiten ez dakila esan umemuturtzikin batek, Ibarre'n jaloeta Izaskun'en Monpoido'ko etxe-kojaun dan giputx baserritar ba-teri!

    * * *

    Asarreturik omen dabil alta,eta au esaten omen dio entzun naidion guztiari: «Nik euskera bat,eta . nere semeak bestea? Nik ezdial etxean orrelako nasketariknai! Ikastolatik atera, eta «Eskue-la Nazional«'ean sartuko dialnere ume mukizu ori; eta kitto!».

    Parregarria? Bai, irakurle, ne-gargarria ez ba'litz. Eta..., Tolo-sa'ko Ibarre'ko giputx batek beresemeari «el batua» ulertzen ez ba'-dio, nola ulertuko dio bere semea-ri «el batua» ori bera Orozko'koIbarra'ko bizkaitar batek?

    LATIEGI'tar Bixente

  • BERTSOETAN

    AUTS ZARA(Goiria)

    Eliza Amak gaur kristau guztioibigun -maitero diñosku:

    «Autsa zara ta auts biurtuko»egi aundi au gogaldu.

    Auts zara ta auts biurtukoegi garratz -ezuskorra;

    gizonarentzat dei zerutarra,baita be zigor gogorra.

    Lokatz -tartean gozokeritanlotuta dozu biotza?

    Ez iñoiz aztu gau ta egunezurbil data eriotza.

    Zeure edertasun-aunditasunazbiotza iatzu dollortu?

    Lizunkerizko bizitzarekinJainkoarentzat gogortu?

    Lur-pozkariai salduta zaude?Jainkoarekin aztuta?

    Zeure iakintza -aurrerapide,ondasunekin puztuta?

    Gizon ospetsu eta eta itsu orrekzeure biotza goratu;

    Eliza Amaren egi garratz auixillean gogoratu.

    Biotz -barnean gogoratu baezarri iatzun ikurra:

    munduko gauzak uskeri dirazure bizitza laburra.

    Ezetsi gogoz galkor iatzunata naikeri ustelkorrak;

    billatu beti bake oneanmaitetasun illezkorrak.

    Biotz -barnean eta ixilleanegi aundi au ez aztu:

    «Autsa zarala ta auts izaterabear dozula biurtu ».

    Bilbo - 1931

    BILDOTS ZURIAK eta BALTZAGaur, igande arratsaldean,landara urten naz, pasean.

    Negua da,baiña zeru garbianeguzki ederraargi-argitan dago,!ño!z baiño ederrago.

    Mendi gaillurretan edurra,sutondoan amamak egurra,eta ardi-ama zuriak,ume-egin barriak,bedardian, landan,egun osoanbedarra jaten...Ardiak noiz asetzen?

    Ara, or, bildotsak,ardi-emen inguruan, olgetan,saltoka ta trisketan,itzulipurdika, ariñeketan...

    Jolas ondoren ba-doaz,amaren erraperaesne gozo-epela edatera,buztan-ikaran, dardaranpozaren pozez,atsegiñez.

    Bildots guztiak dira zuri-zuriak,ule kuzkur, malizi-bako begiak...Bahia bat, ballza da, baltz-baltza.

    Eta zer?

    Bildots zuriak,orregatik,baltzaren ondotikiges?

    Eta zer?

    Ardikume zuriak, baltzarekinez nai jolas-egin?

    Bai, zera!!!

    Olago txarkeriakgizonen artean bakarrikgertatzen dira!!!

    GOIKOETXEA'tar Iñakt

    URTE BARRIKOAUrte barri on! —diraustazu— irriparrezta, nik, be, eskua Iuzatuz, bardin dirautzut;ta, urteak lekarken ernaldi bizikorrez,aldi obeago bat, ikusi nai genduke zut.

    Bizi-itxaropenak iñoiz galdu batik,gizarte ariak ondu bediz, maitasunez,—zentzuzko ekintza, benetako gaitasunez-euskal alorrak betikokoz osasundurik.

    Ez bedi izan, beste, galdutako urte bat,baizik euskerea sendatu, gainduko dogunurte-aldi oparo bat, gure erriarentzat.

    Arduraz erein ta, biotzez indarturikoa,—galburu betea bezin eder ta, ogidun-guztion alegin ta, gogoz, ondurikoa.

    MUNIATEGI'tar Sabin.

  • GOMUTAZ

    GERO ARTE, ANTONEriotzak, bat batean, eroan dausku, berrogeta ama-

    bost urte zitula, On Anton Enbeita Ormaetxe, abade gora-garria.

    Uste dot olako gizon ospetsu baten gomutapena gurealdizkari ZER'eko orrietan betirako ipintea, bidezko dala.

    Bilbo'ra, ez atsedenean ta patxadan emen biziteko, baiñabai emen be lanari jarraitzeko.

    Elizako etxe edo Kuriako lan-gelara'ko erretore.Or ibili da ara ta ona, gelditu baga goizean Kuriako

    lan gelan eta arratsaldean bere parrokian.Parroki barria aunditu ta edertu eban eta bardin gela

    barriak erosi, katekesi, eliz batzar eta abarretarako.

    Bilbo'n jaioa, Santiago'ko eliz nagusian bateatua, Mu-jika ta Orozko'koa jatorriz.

    Gazte gazterik lanean asi zan «SEGUROS BILBAO»-ko lantegian.

    Kontu - iakintza ta makiñaz idatziten oso trebea. Egu-neroko illuntzi ta jai-egun guztietan S. Anton parrokikokatoliku ekintzako gaztetxuakaz lan ederra egiña da bera.

    Azkenez, emeretzi urte zituala, abadetzarako ikaske-tak egitera joan zan, bere jakintza ta indar guztiak Jaunarieskeintzeko asmo biziagaz.

    Oso maitatua Kurian bere egin bearragaitik. Bizkaikoabade guztiak arazoetan beragana joten eben eta danen-tzat txera ederra ta serbitzu arin ta askarra eukazan.

    Danak arrituta baita poz pozik egozan beragaz.Ao batez ori diñoe guztiak.Parrokian, bardin, danak maite eben, orregaitik bera

    iltean, danak tamaldurik agertuten dira.

    * * *

    * * *

    Abadetuta bereala Barrika ta Armintza'ko erretoreizentatua izan zan.

    Armintza'ko elizatxoa ederto ornitu ta aunditu eban.Armintza'n abade-etxe barri bat eta nagusi ta gazteen-

    tzat jolas ta batzarretarako bebarru ederrak egin bere.Eliz inguruan zelai eder bat erosi eban orain erriaren

    zelai edo parke dana.

    * * *

    Eliza maite maite eban eta ikusirik an Txilloe Pazifikoitxasoan dagoan ugartean abade gutxi egozala, beste aba-de bigaz, bost urterako, Mixiolari lez joan zan.

    An lan aundia egiñik eta angoak zenbat maite ebenikusirik, ez bost urte, zortzi egin zituan, ain zuzen be, lan-gille uts-utsa ta asperbagea zalarik.

    * * *

    Ondoren Iparragirrek diñoana... «Baiña bio-tzak diño zoaz euskalerrira» biotzean entzunik, biurtu zan

    Bere albide ta zeintasun urtenenak onek izan dira:Oriomen argi ta ezin aundiagoa, egizko apaltasuna, esaerasakonentzako etorri ugaria, Euskalerriaren maitasun bere-bizikoa, ezer egin barik egon eziña.

    Beti lanean eta atseden aldietan, irakurle ezin asetua.Euskaldun lez, arro arro egoan bere senitartean ainbat

    euskal bertsolari gorengoak eukazala ta (ain zuzen bereEnbeita'tar bertsolari zerrenda luzearen senidea zar. Zen-lateraiño maite genduan argi agertu lere alde San Anto-n'en egin zan illetan.

    Eunetik gora abade, Gotzaiña buru zala. Elizan jende-tza ikaragarria, batez bere, gaztetatik esagutu dogunoketa bere Mixiolari lagunak gure begietatik malko iturriezin agortua jarioaz.

    GERO ARTE ANTON! EGUN AUNDIRA ARTE!

    BAKARDADEAN ITZI GAITUZUANTON EMENGO LAGUNAKGOI-ALDE ORTIK GURI LAGUNDUBETEZ GU ITXAROPENAKBIZKAIKO ELIZA OTOI TA OTOIGURE GOIKO JAINKOARIBIDAL ZERUTIK GURE ERRIRAABADE ONAK UGARI

    ON Klaudio

  • EBANJELIOA .Goiria

    ELEIZEA

    Ebanjelioa ta kristau -bizitza bateradagoz. Ezin banandu leitekez.

    Askok esan oi dabe: erlejiñoa bai,baiña ebanjelioa ez. Alde baten itzibear da gaur ebanjelioa. Ez dogu berebearrik, bere premiñarik.

    Zorakeri aundia deritxat niri eban-jelioa aide baten itzi nai izatea. Begi-rune aundia izan dautso beti giza-diak, munduak ebanjelioari. Kris-tauak bakarrik ez, sinisterik ez dabe-nak be bai.

    Diderot'ek, Rousseau'k, Victor Hu-go'k eta beste askok goraldu ebenebanjelioa.

    Ona euretariko batzuen iritxia.«Ebanjelioaren santutasunak itz

    dagio nire biotzari. Begira jakitunenliburuak. Bai dirala txikiak aren on-doan» (Rousseau).

    «Orrialderik -orrialde irakurten dabegizadiak ebanjelioa. Bere itz bat ba-karrik irakurten ba'dozue be, anei ira-kurten dozuez» (Lamartine).

    «Idazti au ez dauken erriak bereeske dabiltza. Illunpetan izan diranogei gizaldik ikasi daroe» (Victor Hu-go).

    Gogoan dot: udabarriko egunsen-tian esnatzeak dagian sentipena, ala-koa egian nire gogoan 18 urte neba-zanean egunero ebanjelioa irakur-tzeak.

    Zeruko doiñuak entzuten lez esna-tzen nintzan eta zoratzen ninduangoimaitasunezko aize gozoa igotenzan mizteriozko orialdeetatik-zear»(Augusto Nikolas).

    «Ederra ta sakona da dana ebanje-lioan. Dauan jakintzak jakituna ta ez-jakiña Iilluratzen ditu batera; bardinBossuet eta baserriko umea. Trebeta-sunik gabe idatzitako edestia dagoberagan, obeto esan, Jainkozko trebe-tasuna. Ez da ikusten, ez da agiri;leiarraren antzekoa da; begiak ezdabe zertzen, ez dabe bereizkatzen;ain argia da bere trebetasuna. Olerki,esaera ta irudi bereziak ditu; Home-ro'ren eta Birjili'ren irudiak ez jakozurreratzen naizta samurrak eta ukiga-rriak izan. Bere itzaldiak arritu dagie;

    bere esaera errezak oldozkaia goi-goian jarri ta egia argitu. Dituan si-nisteak, aginduak, aolkuak eta adibi-deak legedi oso-osoa dauke. Ebanje-lioaren itz bakoitza bizitz-azia dira.Ezarri bedi ebanjelioa ta lurra zorion-zeru biurtuko da ta bere-gain dituangaitzik asko kenduko dautsazuezmunduari» (Gibier).

    «Liburutegi guztiak baiño geiagobalio dauan liburu bat da; umeak, gi-zon elduak eta zaarrak eskuratu bearleukez bere orrialdeak.

    Mosuz bete ta malkoz bustitzekoduin dira bere izkiak. 40 gizaldi zaiegon ostian agertu zan lurrean liburuau. 19 gizaldietako kritika - irizteak le-rro bat ezin kendu al'izan dautso. Li-buru onek gizonen artean bizi danJaikoaren itza dauko beragan.

    Liburu au Ebanjelioa da. Irakurriegizue ta beste iñon baiño obeto iku-siko dozue beragan, Jainkoaren onta-suna. Ontasun au orrialde ta irudiguztietan agiri da. Bere esaera ta dea-dar guztietan ikusten eta entzuten daontasun au. Argia da dana ertz bate-tik bestera liburu ontan guztia maita-suna baita. Jaungoikoak Gizon egi-tean emon eban Bera zan guztia, bai-ña oraindik urriñago joan zan» (Bi-bier).

    «Libururik ederrena da. Aspertu ba-rik irakurten dot. Egunero poz aun-diagoaz. Iñon ezin aurkitu daitekepentsamentu ta esaera ederragorik.Zeruko gudarosteak lez igaro oi diragure aurretik. Ebanjelioa gure adime-naren jabe egin danean, oso-osoanberaganatzen dau gure biotza. Besteezerk baiño obeto azaltzen ditu Eban-jelioak munduaren oiturak eta edestia»(Napoleon).

    Ebanjelioa kantu ta bat da. Kantueder, sakon eta mamitsua. Filosofi sa-kona dau ebanjelioak. Lege ederrak,jakintsuak daukoz ebanjelioak. Bereitz bakoitza bizitz-azia da. Ebanje-

    lioak salbatu eban antziñako munduata gaurkoa be ebanjelioak eta ebanje-lioak bakarrik salbatuko dau. Paga-nismoak itota dauko gaurko mundua.Gaurko geienak dabezan pentsamen-tuak, itzak, asmoak eta egiteak gogo-ratu. Ezbaia ta ukatzea da dana.

    Jaungoikoa bai dala, betiko bizitzabai dala, arima ezilkorra dala, urko-maitasurLa, besteren eskubideak, gu-rasoen eskubideak... dana ukatu egi-ten da gaur... il-zorian dago gizartea.Eskura datorkon edozer irakurtzendau gaur gizonak, ebanjelioa osterabaztertuta dago, ez da irakurtzen...ortik sortzen dira ainbat eta ainbatukatze... ortik dana zapaltzea.

    Begira gizartea... jan-edan-etxeak... jolas-etxeak... sukaldeak...ikastetxeak... ikastolak... begira oitu-rak... zer irakurtzen dan... zelako iz-ketaldiak entzuten diran... zer idaztendan... zer irratian... telebisan... egune-rokoetan... aldizkarietan...

    Gure errian be... gure Aberrianbe... gure Euzkadi'n be... begira guregaztedia... zergaitik? Nun da oneniturria? Nun onen sorrera? Ebanje-lioa baztertu dalako. Kristo'ren ira-katsiak onartu ta bete bearrean Mao'-ren, Lenin'en eta beste antzeko sasi-maisuen irakatsiak ontzat artu diraaspaldion gure errian. Eta irakatsiokontzat artze onek euzkotarrak batezbe gure gaztedia elizetatik uxatu egindau. Ebanjelioa ez eta kristau-iraka-tsian aurkako liburuak ikusten etairakurtzen dira gure txokoetan. Oin-kada aundia egin dau gure erriakkristautasun -bidean baiña atzeruntz.

    Beraz gure erria salbatu gura ba'-dogu, guztiz eta betiko ondatzerik naiezpa'dogu betor, betor barriro eban-jelioa gure errira, gure sukaldeetara.Ebanjelio-beroak bakarrik sendatukodau gure erriaren gaizo -aldia. Ebanje-lioak bakarrik ekarriko dau barrirogure errira zuzentasuna, alkartasuna,anaitasuna ta zoriona ta bakea.

    Gizonen -tarteko itunbenak eta al-kargoak utsak izango dira ebanjelioa-ren kerizpean egiten ez ba'dira.

    - 8 —

  • KON DAI RA

    "SANTIÑA" EUSKALDUNAJAKITUN ETA APAL

    Aedo'lar Maria Josefa, Ermu'koa izatez, 1766 urteanjaio zan. Neskatilla onbidetsu au, amalau urtekoa zala,bere amagaz Koruña'ra joan zan.

    Emen eskolatu la ikasketak egin ondoren, ogei ta biurte bete ziluanean, Santiago'ko Merzede-lekaimeen etxe-ra sartu zan, aizta lez. Bere apaltasunak ez eulson itzi le-kaimeen artean ama-maillakoa izaterik.

    ZENTZUNEN GOITIK

    Idi aretako kondaira-edestiak diñoenez, ain onbide-tsua te deuna zanez, bere aragia astindu la mindu arren,bere oiturazko poza iñoz ez eban galdu.

    1974 garren urtean, Pedro Nolasko deunaren zortziu-rrenaren barruan, ez eban arlu beste janaririk Eukaristiabaiño.

    1801 'ko iraillaren 27'an, Ama Birjiñeak Lekaime-Ama mezedetakoaren oiala ipiñi eutson ordura arte aiztazanari. Bitartean lau ordutan egon zan zentzunez kanpo,lekaimeen abestiak eta beste zarata aundiago batzuk en-tzun batik. Bere burua estaldu eulson oial zuria korukolekaime nagusiaren jarlekuan agertu zan.

    * * *

    ARRIGARRI

    Jazokun au Santiago'n, Galizia guztian, Asturias etaGaztela Zar danean zabaldu zan eta biotz-ikara aundiasortu eban.

    Baiña biozkadea ta arritasuna aundiagoak izan zi-ran, Maria Josepa'ri jazo jakozan beste jazokizun batzunaurrean.

    * * *

    IZKUNTZEN DOIA

    Aedo'tar Maria Josepa'k, latin-ikuntza ikasi barik,erraz ulertuten eban eta berba bakoitxak zer esan guraeban ondo be ondo ekian.

    Eleiz-oloitzak buruz jakiten zituan eta iñoz ikasi bakosalmoak berak, abesburu zala, aslen zituan.

    * * *

    GAISO-ALDIAN

    Gaisotu egin zan lekaime ezagutu au eta ogetak ille-beteetan elbarrituta egon bear izan eban, ezerjan ez edanbarik, janari bakarra Eukaristia ebala.

    Lagundi-Buru Nagusiak gauza arrigarri oneik jakinzituanean, egi osoa jakiteko la gaia sakonagotik aztertze-ko Migel Muzkiz Santiago'ko Golzaiñari eskubideakemon eutsozan.

    * * *

    AZTERPENAK

    Golzaiñak ikertu eban lekaimea eta arazo miragarriaaztertu eban eta aizta zana ama-maillara jazoteko eskatueulson lagundiari.

    Asmo fa onu on onartu eben lagunak eta elbarritua-ren buruan oial baltza jarri eben eta gaisoa bat-bateanosatu zan.

    Jagi ogetik eta besteen artean aurkeztu zan, golzain-eraztunari mun egin eutson eta bere aiztak banan-bananbesarkatu eta begira egozan guztiak agurtu zituan.

    * * *

    BIZITZA ARRIGARRIA

    Lekaime onen bizitzea benetan arrigarria izan zan:Miraririk mirari igaroten zan.

    1804'ko epaillaren 6'an gaisotu egin zan barriro etaoraingoan il-zorian egoteraiño. Illearen 10'ean eleiza-koak artu zituan eta itsurik, gor-mutu la gorpu-antzerageratu zan.

    Egoera itun onetan egoala, San Marin'go Gabrielgogo-zuzendariak, esanekotasunpean jagiteko agindu eu-tson eta ortozik ibilli ta ibilli asi zan agindu barria artuarte.

    Negar-maloak isuri eta gero egin eban esana eta guz-liz osasuntsu bizi izan zan.

    * * *

    NAGUSI-ORDE

    Guztiak arriturik geratu ziran eta A lkarte aretakoNagusi-orde aukeratu eben.

    Eginbear onetan, bizitza eredugarri fa nekez beteri-koa eroanez, bizi izan zan eta 1805'eko garagarrillaren11 'n, azken-arnasa emon eban, bere gogoa Jaunaren be-soetan itzita eta 39 urte zituala, 17 urtetan lekaime izanondoren.

    * * *

    ERIOTZ-OSTEA

    Bere eriotzearen barria zabaldu zanean, Goi-Gotzai-ñak eta kanonikuak erritarrakaz batera «Santiña dasMadres» en gorpua ikustera eleizako ate-ondora urreratuziran.

    LETONA'k

    —9--

  • EDESTIA

    I RAKAS LEAETA KURUBIOA

    Giovanni Mosca

    Irakasle batek ikastetxetan irakasten ez diran ia-kintza eta ikaspideak bear izaten dauz batzuetan.

    Ogei urtegaz, irakasle ordezko izentapen agiribat sakelean nebalarik eta, biotza, estu, taupaka, zu-zendu nintzan izendatua netorren ikastetxera, eta,zuzendariaz berba egiteko gogoa agertu neban.

    Nor zaitugu? —itaundu eustan idazkarimeak—.Ordu-garai ontan, zuzendariak, irakasleren bat edoizan ezik, ez dau iñor artzen.

    Irakasle barria nozu —erantzun neuntsan— agi-ria erakutsiz.

    Marmarka sartu zan idazkarimea zuzendariarenidazgelan. Au atara zan, begiratu bat egin eustan ta,kopetea zimurtu eban.

    Zer barraban gertatzen yako Ezikuntzako Sai-llari? —ots egin eban—. Orain mutiko bat bialtzendauste, nik goitik -beerako gizon egin gogor bat beardodanean, berrogei astakirten orreik mentzeko. Bi-rrinduko dabe! Beriala konturatu zan on ez zala niriadorea emoteko erarik onena eta, irriparrez, sorbal-dan laztankiro jo nindun, eta, abots legun gozoz,esan eustan: Bete al dozuz ogei urte? Amesei urtekoitxurea dozu. Ziur zagoz DANTE ALIGHIERI es-kolarako izendatua izan zarala?

    Agiria emen daukazu —esan neban— eskuraemonik neure izentapen agerpena.

    Iainkoak zaindu zagizala —esan eustan zuzen-dariak—. Oraindik iñor ez da duin izan mutiko biurriauek menera ekarteko. Berrogei deabrukume, arma-tuak eta eratuak, Guerreschi deiturazko baten buru-zagitzapean. Azkenengo maixua, irakaslea, entzuteaundiko agurea bera, beren zorroztasunagaitik,emendik, aldatze eskabidea egin ondoren, atzo aideegin eban, negar -malkoak ixuriz.

    Ori esanaz gero, aide banatara ikasgelak euka-zan arteka batetik eroan nindun. «Auxe da» —esaneban zuzendariak—, gelditurik 5-C ikasgelaren atean;ez zan makala gela barruan zebillen astrapaladea:oivak, karraxiak, berunezko peloten takadea olbel-tzean, abestiak, eta narrasturiko maien krakadak.

    «Uste dot barrikadak jartzen ari dirala» —esaneban zuzendariak.

    Besoan ikutu bat egin eustan eta bakarrik itxinindun, an, 5-C ikasgelaren ate ondoan. Urte beteosoan, lanbide onen zai egon ezpanintzan eta, niresendiak eta, nik, izan ezpageñdun ainbesteko dirubearrik, laster aide egingo nuan bai andik. Ordea,edegi nuan atea eta sartu nintzan.

    Bat-batean sortu zan ixiltasuna. Atea itxi etaurreratu nintzan neure maira. Berrogei mutiko,begira -begira neukazan meatxuz.

    Kanpoko aldetik aizeak astintzen ebazan zugai-tzen abarrak leioko leiarren kontra.

    Ukubillak estutuz, txitik ez esateko adorea artueziñik negon. Berba bat esatea naiko izango zan, uneatako geltasuna apurtzeko.

    Beraz, ona zan apur bat itxoitea. Gertaerak ez zi-ran zertan aurreratu. Mutillak niri begira tenean ia-rraitu eben, betoskoz, eta, nik be, begirik ez neuntsenkentzen, ezitzalle bati dagokion lez. Laster konturatunintzan buru egiten ebana Guerreschi zala. Jarritazegon lenengo errenkadan. Mutiko txiker bat zan,kaskamoztuzko uleaz; agin bi falta yakozan eta,aren begiratua illuna zan. Urresagar bat erabillan al-datuz, esku batetik bestera, eta, aurpegira begiratzeneustan betoskoz, adi. Eldu zan garaia.

    Karraxi aundi bat egiñaz, eskumako eskuanurresagarra gogor eutsita zeukalarik, besoa bat-ba-tean atzeratu eta, jaurti eustan indar guztiaz. Buruaapur bat aldebateratu neban eta urresagarra nireatzeko aldeko orman brintzatu zan. Bearbada a izan-go zan Guerreschi'k lenengo biderrez uts egindakoarrikadea. Eta, nik, arrikada on ez artzeko buruaapur bat aldebateratu, besterik ezer ez neban egin.

    Su eta, gar, irakitan, Guerreschi zutundu zan eta,niganantza zuzendu eban beren goma gorridun tira-gaillua, txistutan bustiriko paperaz egindako pelotaantzekoz gertua. Ia, erdi batera, beste 39 mutikoakbe, zutundu ziran eta, niganatu ebezen euren gomaaruntezko tiragailluak; gorriak ez, ba, margo on ba-karrik buruzagiai yagokona da.

    Oraindik leioko leiarretan zugaitzen abarrotsanabaitzen zan. Burrunbada ost bat zala iruditu yataneta, alaxe zan, gero nabarmenago nabaitzen zalarikalango ixilgune atezuan. Kurubio bat sartu zan ge-lan.

    Guerreschi'k ez ebazan begiak nigandik aldetzen,baiña, tarteka, begirada bat edo beste zuzentzen eu-tson kurubioari. Nabarikoa zan mutikoaren barruansortu zan zer-egingozko burrukea: Zein izango zanaukeratua?: Irakaslea ala mamorroa?

    Ondo baiño obeto nekian bai, zein atsegingarriizaten yaken mutillei olako mamorroakaz jostatzea;mamorroa ia, urtena zegon eskolatik eta, ni be, ezinnintzan geiago ezeren ardura barik, geldirik egon,ezer ezbalitz lez, kurubioaren aurkezpenaz.

    Bat-batean, 'esan neban,:Guerreschi (mutikoa izu-ikaratu zan, arrituta nik

    nundik edo zelan ete nekian bere izena): uste dozuzure tiragaillu orregaz kurubio on ilteko trebea izan-go zarala?

    Zergaitik ez? —erantzun eban.Kuxu -muxuzko marmara bat zabaltzen asi zan

    ikasgelako areto barruz. Tiratzailleak, nigana zuzen-

  • EDESTIA

    durik egozanak, beren atezua galdu eben, eta, begira-da danak Guerreschi'gana zuzendu ziran, eta onekbere maia itxi eta kurubioari tiratu eutson. Baiña, pa-perezko bolatxoa argontzi baten kontra estekatu zaneta, kurubioak alaikiro, egazean jarraitu eban.

    —Emoidazu tiragaillu ori —esan neban.Paper zatitxo bat agoan xeaturik, bolatxo bat

    egin neban eta, kurubioari zuzendu neutson Guerres-chi'ren tiragaillua.

    Tirokada artan zegon nire salbapena edota nireentzutea.

    Gogoratu egizu —esan neutson neure buruari—,eskolan egoten ziñanean, beste iñork ez zeukala zukaiñako trebetasunik kurubioak ilteko. Tiratu neu-tson. Une artantxe bertan, amaitu zan durundo-otsaeta, nire oñetara ilda jausi zan kurubioa.

    «Guereschi'ren tiragaillua daukat» —esan neban,tiragallua, eskuan iasorik, goi. «Orain besteak ekarriegidazuez.

    Entzun nebazan kuxu-muxu batzuk, baiña, asa-rrezkoak baffle) geiago mireskundezkoak ziran; arri-turik itxi nebazan eta, banan-banan, buru makur,nire maira urbildu ziran eta an geratu ziran berrogeitiragailluak.

    Garrantzirik emon barik, ezer gertatu ezbalitzlez, esan neban: «Asi gaitezen ba, aditzakaz». Gue-rreschi, olbeltzera! ».

    Jaurti neutson gredea eta asi nintzan astiro esa-ten: «Ni naiz, zu zara, bera da...»

    MUNIATEGI'tar Sabin'ek euskeratua.(Gaztelerazko «Selecciones» aldizkaritik jasoa)

    GOSEAREN AURKAKOEKIÑALDIA

    ZER DAN

    GOSEA

    Erri-maillako erakunde bat. Ga-searen, gaisoaren, alzerakuntzaren,zapalkuntzaren aurka jokalukodauan erakundea. Guztion ardureasorlu nai dau eta Irugarren Mundu-ko arazoai begira guzliok jarri. Mun-du orretako lurralde guztien aurrera-kuntzarako diru-laguntza emotendau.

    JAIOTZA TA ERAGINTZA

    1955 'garren urtean, UMOFC'kgosearen aurkako deadar aundi bategin eban.

    1960 garrenean, FAO'k Gosearenaurkako ekiñaldia indartu eban eta92 laterrik onarlu.

    Gure artean «Esku Alkartuak» ize-na eukan Katoliku-taldeak artu ebanzeregin ori eta beronek daroa aurre-ra lan au, agintarien ardurapetikkanpoan.

    BENETAKO LAGUNTZA DA?

    Urte bakoitzeko ekiñaldian elburubatzuk jarten dira eta ekiñaldiarenazkenean elburu orreik beleteko beardan tokira eltzen dira laguntzak.

    EMEN BA-DAGO GOSERIK?

    Ez gagoz lurralde atzeratuen edoIrugarren Munduaren barruan, bai-

    ña ba-dagoz gure anean be talde lanorki beartsuak, txiroak. Emengo go-searen arazoari urtenbidea emoteko,abarastasunak egokiro banatzeko,geure anean alkar laguntzeko era-kundeak naikoa daukaguz. Orreikegin bear dabe emengo lana.

    BESTE BEARKIZUN BATZUK?

    Ba-dira gure Errian urtenbide ga-txa dauken beste bearkizun batzuketa orretarako be geure laguntzaemon bear izaten dogu.

    Baiña atxaki ori dalata-ta, ezingeinke munduko gose, atzerakunlzata jakinlzarik ezaren aurrean gurelaguntza ukatu.

    Banaka la bakoitxak ez daukagualmen aundirik, baiña guztiok alkar-turik lan ederra egin geinke.

    Ez dagigun aiztu Irakasle Aun-diak esana:

    «GOSE NINTZAN ETA ZUEKJATEN EMON ZEUNSTEN ».

  • BENETAKO

    URREA

    KONTU-KONTAR1

    AITA

    Munduan beste askok lez, aitabatek iru seme eukazan.

    Eta irurok ondo azten aleginguztiak egin ei ebazan. Dana al-perrik, baiña! Seme orreik laneanez eben ikasten..., ez etsipenik ar-tzen...

    Alako baten, aita orŕ gaisotuegin zan eta joiala bere buruariigarri eutson eta bere semeai bereondora deitu, ta esan ei eutsen:

    Urrea, lanaren gara... Orraor, etxe aurreko soloa. Leen garbita apaindua, eta dana sasiz beteaorain... Or dozuez gure ondasu-nak... Ba-dozue or naiko urre!

    Eta zelan azaldu zendun, ai-ta— itanduten deutsoe semeak.

    Zelan...? Laiaz eta atxurrazjo oi neban solo guztia..., eta gariaerein gero. Eta urteetan eta urtee-tan orrela. Eta udaldiro bako-txean urre-mordoska ateraten ne-ban ortik. Ba-dozue oindiño, guraaiña.

    —Eta zer aldetan dago urreorŕ ?

    Baiña, aita ori, geixoaren inda-rrez, itz barik geratu bai, eta be-

    realaxe il zan, beste garbŕtasunŕkemon barik.

    SEMEAK

    Eta gero esan eben semeakeuren kautan:

    Ez dakigu zein tokitan da-goan urre ori... Bahia, solo orre-tan dagoela, bai. Zopŕzartu taatxurtu dagŕgun lur guztia, etaagertuko da urrea, bai ziur!

    Eta or asŕ ziran lanean, batabestearen leŕan. laster zuritu ebensolo guztia.

    Urrerik ageri ez, baiña! Aurre-rapen barik, eta guztiz lur jota ge-ratu ei zŕran mutillak.

    GIZON ZAR BAT

    Gizon zar bat agertu zan one-tan, ta itandu eutsoen:

    zertan zabŕze, mutillok, orrenestu ta larri?

    Eta mutillak euren esku artekoarlo ori azaldu eutsoen gizonari.

    Ez dago txarto-besteak or-duan—, ez etsi, mutillok; ez deu-tsue aitak buruzpide txarra emon.

    —Bardŕn uste dogu geuk bere.

    —Zuritu dozue lurra, eta lanŕkokerrena eginda dago. Azaroa do-zue orain, eta garia erein.

    Carla erein...? Zer diñozu, ai-tita?

    Garia erein, bai... Gero, negu-ko euriak eta udabarriko beroakazalduerazoko dautzue aŕtakesandako urre ori.

    URREA

    Eta olan egin eben gazte orreik.

    Bederatzi ŕllabete buruen, gari-solo ederra egin ei zan... Galburugorriak eguzkitan diz-diz..., urre-solo bat ei zirudian.

    Eta eurei begira iru analorreik, erdi zoratuta.

    Eta an azaldu ei jaken, barrizbe, lenengo gizon a, eta orrelaesan ei eutsen:

    Ona, gari-solo ederra, urrepi-lloaren pare! Ez aaztu gero, aita-ren esana: Urrea, lanaren gara.

    Eta ordutik-ona ikasi ei ebeniru anal nagi ta alper arrik eurensolotik, aitak esandako urre mor-doska urtero ateraten.

    ESTONBA'tar Manuel

  • EKONOMI-ARAZOA

    SIDERURJIA

    EUSKALEERIAN

    1974an sortu zan krisisak, beerantzkadarik aundieneta-rikoa Euskale-errian, siderurjia nailletan izan eban. Alaere1981. Urterako sektore onek berbiurtze edo rekonberziñogogor baten beartasun zigor bat bear dau.

    Gure errian sektore onek industria-egiñetatik laurenbat daroa, eta industria guztiaren motor edo eragille izate-tik, sektore gaisoustel bat izatera joan jaku.

    Guztion itxaropen eta gogoan dago barrizteak bide gar-biago bat artu daikela, Euskalerriko indar nagusia izateaitziz, ke ta zikinkiri gitxiagoz industria garbiago bat izandaiten.

    Arriskua askorentzat Euskalerria txirotzea izango Iitza-teke, haiña industria baten irabazia ez dago bere etorrian,naiz aundia naiz txikia izan, industria orrek «materia pri-ma» (len-gala) deritxoena aldatzeko almen on bat ba'daubaiño.

    Eta orregaitik berbiurtze onek teknolojia barri baten bi-detik abiatu bear dau, lengo erak aide batera itxirik,azken-balioa eta ondorenaren kalitatea aundiagoan biur-tzea Iortuz.

    Siderurjiarcn barman atal bi bereiztu bear ditugu: aidebatetik, siderurjia osotia, Bizkaiko Goi-Labak (AHV), etaez dana, onen barruan alaere bereizturik danetariko gal-tzairuak eta galtzairu bereziak.

    Azken oneik dira Euskalerrian garrantzirik andiena da-benak.

    Siderurjia osotiak era atzeratuak ditu, berantzkada go-gorrean aurkiturik, baiña ostera bestea gaurkotuta dago,tcknoloji barriago bat izanik, egin jakon inbersiñoari eskereta bere lantegiak bariztu diralako era on batez.

    BGL (AHV)-k arazo aundi bat dauka ondoren-maille-tan, galtzairua gitxi egiten dabelako eta ostera errabioarenondorena azkozaz aundiagoa izanik, eta Ian amaituak erebai.

    Emen dago bere estutasuna, ekarpenaren indarrarennenpean egon bearrean, atzerrira bere lana bialtzeko, one-la, here egiñetako merketasuna galdurik. Baiña lantegionen egoerak, ezindu egiten dau bere finantziaketa berebarmen naiz atzerrira begiratuz. Orregaitik BGL-k aidebatera itza bearko ditu bere Ian atzeratuak edo bapereegokiak, Ian barrienak eta onenetarikoak bakarrik egitenabiatuz, onela merkatu guztietan toki bat izan aal dagian.

    Galtzairu berezien arloan, berebil-saillearen larri-uneak.euneko 30-ko eskaera daroa berton eta orduan galtzairuberezien langintzak merkatu barrien billa Joan bearra izandau orain asten dagozan errietara, atzerrian, egiñaren ba-

    lioa beeratuz eta alaere kalitatea gitxiagotuz, nagusitu aalizateko.

    Siderurjiazko langintza guztian argi dagon arazoa fi-nantziaketa da inbersiño aundia egin dalako, asko saldu-ko zala pentsaturik, eta ez da orrela izan; 1974-ko «PianSiderurgico Español»ak 1980'rako 15 milloi Toneladakosalketa iragartzen eban eta benetaz ez da elduko 8 milloiraere.

    Baiña au ez da arazorik gogorrena; beste aide batetikcskaria aundia danez derigorrezkoa da eskaria-emotea

    (dirutza) alkartzea, gaur egun eskari aundi onen aurrean,egitearen kostua baiño merkeago saltzen dalako, ta orre-gaitik bearbearrezkoa da saltzeko diru-gaietan lege batzukjartzea, sektore au ez daiten lurperatu.

    Alare derrigorra da sektore guztiko lantegiak batzeaberton gogortuz eta nor-geiagoa atzerrian bakarrik izandaitela, Euskalerrian gitxiago izanez.

    Aide au txarto dago eta denporea aurrera doa ta ezeregiten ez ba'dogu gero ta txarrago egongo da.

    MUNIATEGI'tar Asier

  • ERRIKETEA

    URTE ILLUNAK

    dunak aide batetik ta langille «EUZKADI» Sabiñ'dar izkuntza-aldun-eskubidekuak bestetik. ren zaindari, «H» bako izkuntz

    ederra. Gaur, «EUZKADI» renordezkoa, «DEIA» dala diñoe.

    Berrogeitak urte onek, oso min-gortsak izan dira gure EUZKADIta batez ere euzkerarentzat.

    Bai, alaxe da, berrogeitak urteonek, oker asko ekarri dauskugure euzkal oñarria sakabanaturikipintzeko, baiña, Jaungoikuari es-kerŕak, oraindiokan bai doguzgure artean euzkal gizon jatorrak,ekaitz gogor oneri jarkirik aurki-tzen diranak.

    Ekaitz au, gogor ere gogorrada, egal guztietatik agertzen dira«abertzale »- usaiña aurretik ipi-ñiaz, ia zozo-onurakor (tontos uti-les)'en batzuk jausten diran etaolan, indartuaz euren gaitz oker-keriak aurrera eroateko.

    * * *

    Larogeitabost urte dira EUZ-KO ALDERDI JELTZALEAsortu zala, ALDERDI'a sortu zanlenbizi, ABERTZALETASUNAZABALDU ta ERRIARI ERA-KUSTERO ABERTZALEAKI ZATEN.

    Guda -ostera arte, ALDERDI'-ko batzarretan, ez zan itz askoegiten «politica» ta Ian gai izketak,ALDERDI'ak, ABERTZALE-TASUNA euki eban elburutzat,baiña, jakiñekoa zan nai ta nai ez,politikan ere jokatu bear zala, or-tarako aurkitzen genduan jatorriz-ko gizonak, euren eskuetan egoa-nEUZKADI'ko zuzendaritza, al-

    ALDERDI'an, danetarikoakegozan, txiro ta aberats, langille taibildari edo alperrak, lege-gizon taikasgabekoak, danetarikoak, AL-DERDI'ko batzarretan ez zan en-tzuten Sota, aberats ta CAPITA-LISTA BURGUES keririk, AL-DERDI'ak, ez bakarrik alderdiki-deari, erri osoari ere alegintzenzan euzkotar izatea zer zan, da-nan aurrean, tinko ta lerden era-kusten emon eban, EUZKADI«Z» dala EUZKOTARRENABERRIA, gure izkuntza EUZ-KERA«E» zala, EUZKERA, Sa-biñ'ek esan eban lez zala, AL-DERDIKIDE guztiak, Sabiñ'eneredun egin bear zala, atzerriko iz-kuntzari begira egon barik, abarta abar.

    * * *

    ALDERDI'an ereduz izaten zi-ran euskal gai guztiak, aurrerape-na arturik beste sasi euzkaldunenaurrian, ta, gaur, zer?

    ALDERDI'ak, bizitasunaemon eutsan E. L. A.'ri, ALDER-DI'ak, era guztiko taldeak sortuzituan, txirrindulari, mendigoizale,emakume, gaztedi ta, ainbat kiroltalde, danari euzkal abertzaleusaiña azaltzen, abertzale zin-tzoak izan gaitezen, ortarakogeunkan gure egunkari jator bat,

    * * *

    Bai, ezkerreko «abertzaleak»Ondarroa'ko esaera dan lez, ma-mun mamun kausk egiten dabe-nak dira, ta gu, edo gure burukidediranak, ez aldabe ikusten edo,null sartu bear gaitue?

    Gai onek uste dot, ez daukalabide onik, samiña da abertzale ja-torrarentzat baiña ateak geiegi za-baldu izanak diran lez, oso latzada gaurko jokera. Sustrai sakonakondo landuta dagozan lez, emengagoz ba arerioaren menpean, be-soak lotua, JELTZALEOK, nolakendu geinke gure etxe daukagunsamin negargarria?

    * * *

    Guda aurretik, ABERTZALEIez ezaguntzen giñan, gaur, NA-CIONALISTAS deitzen dauzkue,ABERTZALE'ak izan nai ba'do-gu edo olan ezagutuak izan naiba'dogu, ezker usaiñekoak izanbear gara, «SOCIALISTAS» o«COMUNISTAS », tarte ortan ibi-lli ezik, ez ei daukagu eskubiderikABERTZALE'ak izateko, noizarte egon bearko gara egoera on-tan?

    GORRI

  • EKANDUAK

    ERREMENTARIENS0IÑEKOAK

    Eibar'en jaio ta Markiña'n ildako Juan Antonio Mogeleta Urkiza idazleak, Euzkadiko burdin-ola bateko oiturakzeat idatzi ebazan, bere bizkaierazko eta Durango'n argi-taratuko Peru Abarka idazti jakintsuan.

    «Kapela igartu ta erdikin bat buruban, zapi kedar-tu bat bekoki erdiraiño izerdia artu ta subaren bero-tasuna arinduteko. Ola-atorra, arkondara utsa idu-nean lotuba; ezta zer eskatu jakerik, ez kaltzerdi, ezabarka, ezta prakarik be. Oera etzuteko ta jagitekoeztaukie nekerik zer-artu.»

    * * *

    Beste XVIII gizaldiko idazle batek olaigozen oiturakzeintzuk eta zelangoak izaten ziran, diñosku:

    «Ikusi eztabenak arrituko neukez, baita bildurtukoleukez ikusteak iketzaz erretako beterik dagoan su-

    tegi ta auspo aundiak sua ixiotuteko pafadak uraznoizean bein zipritunduta. Ikustekoa lau olagizonobrera esaten jakon ator luzeekin estaldurik idunetikoñetaraiño, ikatz-auts ta kedarrez arpegia, beso taoiñak estalduta; kapel zikin koipetsuaz, ta barruantximen belarrikoekin, baltzituta, izerdi ta auts dea-bruak berberak dirudie. Ikuspen orreikaz ikusle ba-rriak zorabiraturik geratzen dira, batez be gabeansartu ezkero, zarata aundiago ta sua be geiago taolagizonak ikaragarriagoak ikusita; eta ikusle da-

    nak bildurrezko bellegiz sutegiko sugarrak argi mo-tela egitean.»

    Olerkari, idazle, Bizkai-Jaunerriko edeslari Trueba'tarAnton'ek XV mendeko ipuin edo edesti baten bidez iñoanola-gizonak zelan lanerako erabilten eben eun gordinezkoarkondarea, idunetik oiñetaraiño guztiz ostenduten ebaza-na eta zelan ikatz baltz eta izerdi askoz urturikoak olagi-zon arein arpegia ta begitartea moztu ta itxura-aldatzenzituan.

    Euskalerriko burdin-olak XIV gizaldian Europa'koerrietakoak baiño eunkida bi lenago uren indarra erabiltenekien.

    1338'an Naparra'ko Erregeak 28 burdin -ola eukazan.Bizkaia'n eta Gipuzkoa'n bietakoak batu ezkero, XVImendean 300 baiño geiago ziran, eta euretan egindakoburdiñea Erdi-Ugarteko beste lurretara, Prantzia'ra, Flan-des'era, Italia'ra, Sizilia'ra, Asia'ra ta Ameriketara eroe-tan eben, gaurko kondaira-zaleak diñoenez.

    * * *

    Juan E. Delmas'ek 1860'an, margoztuten eban burdin-ola euskaldun bateko txingar-autsean polito erdierreta,makillan etxunda olagizona.

    Erri aundi bateko erakus-toki edo Museoan ikusten do-guz olagizonak euren lanerako erabilten zituen tresnak etasoiñekoak.

    Margolarientzat balio gitxikoak izango dira, baiña an-txiñako burdin-oletan zelango soiñekoak, langaiak, zelakobizibidea egoan jakiteko egokiak dira.

    Burdiñea egiten eben burdin-ola jator eta berarizkoarein ordez, orain Ian on egiteko burdingintza aundiaksortu dira.

    * * *

    Burdiñearenagaz batera beste langintza batzuk be ba-egozan: ainguren egintza, itxasontzietarako tresnak, suz-ko izkilluak...

    Burdin-Olako mailluen danbada-ostean, lurrun-makiña-dun trena etorren.

    LETONA'k

  • Au tamala ta samintasunadaukagu geure biotzian,oker-bidetik goyazalakozuzen Joan biarrian.

    Imiiti daigun geure abendazuzen da bide artezian,orretarako biar dogu danokjarraitu bide zuzenian.

    Ta ikusikoguz lorturik geureasaba zarren legiakta biziko gera euskaldun danoklenauko lege zarrian.

    LONTZI

    Corr;

    IZKI'koakdiario (los)IZKI'koakrectitud, honradezsoledadIZKI'koakenseñanzacervezareloj

    IZKI'koakligerezadia siguientecercar, rodearcomarcahimnoagricultor

    7 IZKI'koakotoño

    6 IZKI'koakpredilectofatuola mayor parteaparecer

    propenso a crecermuy bien

    5 IZKI'koakjuniodirectamente

    4 IZKI'koakarador (insecto)tenerlado, costado

    11

    10

    9

    8

    IZKIRIMIRI TXARRAK—Baña. zergaitik ezkutatzen dozu aterkia?

    Bazkaldarrak ikusi ez daioen.—Baña bildurra daukazu baten-batek kenduko

    dautzula ala?—Ez, baña bildurra daukot baten-batek ezagu-

    tzen ba dau.

    Lagun bi euren emazteei buruz berba egiten da-goz. Batek diñotso besteari.

    Nire emaztea oso ona da, baña aurrezlariegiada.

    Zekena, ez da?Huy! Sua amatetan dau, arrautzopillari bira

    emoten dautsonean.

    Kaixo, Kepa, irurogei ogerleko bear dodazeta ez dakit nundik atarako dodazan.

    Ze ondo! Niri eskatzera etorriko ziñala usteneban.

    Osaba zarrak bere loibari esan eutson:Ia zelan zabiltzan ikastolan, zenbat dira sei ta

    lau?Amar.

    —Oso ondo, artu eizuz amar pezetak.Oh! Ori jakin ba'neu, berrogei esahgo neban.

    Emakume zar bat egazkin baten bildurraren bil-durraz egoan.

    Au ikusiaz, azafata batek esan eutson:Trankil egon. Lemazaiñak 15.000 ordu egaz-

    ka egin dauz.Trankil? Orain len baño bildurrago nago.

    Koitxaue! Oso nekatuta egongo da.

    Astrid BARONA

    ASTIRO

    YURRETA'TIK 9.a haya (botanica)conjunto, cuadrillahermano

    Ekandu zarrak aurrez zirianasaba zarren aldian,euretariko bat izaten ebengoruetea arratsean.

    Kurtzuluaren argi illunazauzoak alkartzen ziran,agurtza deuna otoitz egi? azlanean jarduten ziran.

    Orain ostera argi ederragazgeure begien aurrean,arkal ikusi eziñik gabizanaiak Euskalerrian.

    TN

    11 1111111. ......... ...

    • • • ••••1•••• •••••••••••1111 11111111:1IC^C.^:••••• •-•

    3 IZKI'koak

    aca, aquinatural de, oriundo deIlamamientosufijo que indica actionpino, reventonaquelpapilla (la)villa, ciudad

    2 IZKI'koakagua, gusanoto (sujeto, agente)all!

    8. ERANTZUNA

    C R B E s r F R n T Uq B

    L

    U't'

    ri V RT

    R oR l

    1 RI

    a

    a l CE

    L A

    C N D 0 R C A- P KR

    A

    B A s E R R l A

    fNF G _ !C8 1 C t: Ll f z R E R

    J©rD A u K A T R

    q-R T z E R a T U

    I

    eI

    EEi0

    ER

    I r Z R zE AK E R T o r q

    R R /3 1 -TI DR Z L R te N A I G R$ E

    0rr1

  • GOIZ-ARGIErribideko aldizkaria

    BizkaierazGipuzkoeraz

    ErderazBARRIAK ETA ARAZOAK

    SASKI-NASKIERRIBIDEKO ALDIZKARIA

    Bizkaieraz

    Gipuzkoeraz

    munduko goraberak, jazokizunak, barregaiak...

    EUSKERAZALEAKERDEL-ITZAK

    Izkuntza gaztiak artzen dabez beste izkuntza batzutako berbak eta ba-dagoz «laterri-arteko» diran berbak be.

    Inglesak, esaterako, kanpotik artutako berbak % 80 ei dauz.Gaztelereak, antxiñakoak asko eta asko daukaz, baiña oraintsu be artzen diardu.

    * * *Baiña izkuntzak kanpotik artutako berba moltzoaren geiegiari bildurra dautsoe, eta

    ori izkuntza sendoak dirala.Euskerea sendoa danik ezin esan izango dogu, eta orregaitik, atzerritarren berba geie-

    gi artzea, gauza bildurgarria da gutzat.* * *

    Baiña non jarri mugea? Zeintzuk artu eta zeintzuk ez?Erantzuna ez da

    erreza. Latiñetik sortu-tako izkuntzak bat lezartzen dirala, lau izkun-tzatan erabilten diranizenak eta itzak onartuleikezala esaten dabebatzuk.

    BOLETINAGERKARIA

    BIZKAIA FILOSOFIA ETA

    LETRETAKO ETA ZIENTZIETAKO

    DOKTORE ETA LIZENZIATUEN

    KOLEGIO OFIZIALA

    COLEGIO OFICIAL DE

    ORES. Y IDOS. EN

    FILOSOFIA Y LETRAS Y

    EN CIENCIAS DE VIZCAYA

    * * *Baiña onetan diran geiegikeriak ukatu eziñak dira.

    Eredu lez, geiegikeria agertzeko bide lez, Bizkaiko Jakinzale ta Jakintzalari diran bai-mendun eta Irakasleak ateraten daben aldizkariaren idaz-purua dakargu gaur. Argazki orre-tan agiri dan lez, «Bizkaia filosofia eta letretako eta zientzietako doktore eta lizenziatuen kole-jio ofiziala ».

    Ez dot uste iñongo euskaldunek itzulpen ori onartuko dauanik, eta lankide ta taldeki-de dodazan baimendun ta irakasle lagunai aldatzeko eskatuko neuskioe.

    * * *

    Orrelan euskerea erreztu egiten dala diñoe batzuk. Bai, baiña ori, erreza izan arren, ezda euskerea.

    OLAZAR'tar Martin'ek

  • EUSKERAZALEAK

    Colón de Larraáteguf, 14 - 2.° dcha. BILBAO -1

    35 PEZETA

    Page 1Page 2Page 3Page 4Page 5Page 6Page 7Page 8Page 9Page 10Page 11Page 12Page 13Page 14Page 15Page 16Page 17Page 18Page 19Page 20