Ipuin zuriak

28
Ipuin zuriak 1 Ipuin zuriak

description

Elurretan gertatzen diren ipuinen bilduma da hau. 2015ko urtarrilean idatzitakoak GANDASEGI 6.A Eta otsailaren 4an, Agate Deuna bezperan, elurte handiaren egunean argitaratuak

Transcript of Ipuin zuriak

Page 1: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 1

Ipuin zuriak

Page 2: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 2

*AURKIBIDEA:IZENBURUA: Egilea: Orrialde

a:Elurrezko panpina Oihane Andres 4Elurretara eskiatzen Endika Larrea 5Elexalden elurretan jolasten Naia Rodriguez 6Katu zuri bat elurretan Sara Mesonero 8Elurretan jolasten Asier Alberdi 9Neguko jolasa Héctor Gómez 10Eskiatzera goaz! Lorena Bocos 11Edurretako festa Jaime Manzanares 12Norvegian oporretan Koldo Ozaeta 14Elurretan harrapatuta Eder Legarreta 15Botere magikoak zituen printzesa Aroa Etxebarria 16Gorbean edur artean Aritz Garitano 18Neguko egun elurtsu baten Sara Rua 19

Page 3: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 3

*AURKIBIDEA:IZENBURUA: IDAZLEA: Orrialdea:Edurretako oreina Ane

Astigarraga21

Trineoekin elurretan Irati Rojo 22Gorbeian elurretan Ekhiotz

Goikuria23

Eskiatzen Aiure Ruiz 28Garazi Egileor

Page 4: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 4

*Elurrezko panpinaBazen behin, Lara izeneko neska bat, inoiz ez zuen egin elurrezko

panpinik, orduan bere lagunak esan zioten negua heldu orduko berarekin elurrezko panpin bat egingo zutela. Oso neska polita zen, bere ilea oso luzea zen, gaztain kolorekoa, bere begiak oso bereziak ziren, baina liruragarriak aldi berean, garaia zen, eta bere azala kanela kolorekoa.

Negua heldu zen eta bi aste itxaron zuten Lara eta bere lagunak elurra egiteko, bere lagunak kezkatzen hasi ziren baina Larak esperantza zuen.

Bi aste eta gero Larak bere lagunak gonbidatu zituen bere etxera lo egitera, hurrengo egunean, goizean Lara ohetik jaiki zen eta kanpora atera zen, elurra mara-mara ari zen eta Larak bazekien elur malutak zirela eta  pozaren pozez bere lagunengana korrika joan zen. Guztion artean elurrezko panpin polit bat egin zuten.

Oihane Andres

Page 5: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 5

*Elurretara eskiatzera!Neguko oporretan Pierre de San Martinera joan nintzen egun batzuk eskiatzera. Kotxearekin aldapa bat igotzen hasi ginen eta hainbeste elur zegoenez ezin genuen kotxea mugitu. Oso berandu zen, baina azkenean nahiz eta zaila izan kotxea  ateratzea lortu genuen. Apartamentura heldu ginenean, ba zen gaua. Afaldu eta gero oheratu egin ginen baina ezin genuen loak hartu, elurra kentzeko makinek zarata egiten zutelako. Hasieran pixka bat molestatu gintuzten, loak hartu arte. Gero ez zen hainbesterako izan. Itzultzeko egunean espero genuen ez egotea hainbeste elur eta ez zen hainbeste elur egon.   Endika Larrea

Page 6: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 6

* Elexalden elurretan jolastenPasa den urtean, nire familiarekin batera, Galdakaoko auzo batera, Elexaldera, joan ginen goiza pasatzera. Hotza egiten zuen, baina berdin berdin oso ondo pasatu genuen trineoarekin goitik behera botatzen. Beste gauza batzuk egin genituen ere, adibidez, elurrezko papin handi bat egin genuen nire lehengusinak, nire nebak, nire aitak eta laurok; oso polita geratu zen.

Page 7: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 7

Ondoren, elurretan zeruari begira etzan ginen eta aingeruak egin genituen, oso dibertigarria izan zen. Altxatu ginenean, elurrezko bolatxoak egin eta gure artean botatzen hasi ginen, eta bolatxo txiki bat belarrira bota zidaten. Jateko ordua iritsi zenean etxera bueltatu ginen elurrez beteta. Egun oso dibertigarria izan zen, oso ondo pasatu genuen guztiok barrez algaraka.

Naia Rodriguez

Page 8: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 8

*Katu zuri bat elurretanEgun hotza zen eta eta dena zegoen elurrez beteta  Zeberion  eta ni

jolasten negoen kalean eta bapatean zerbait ikusi nuen , katu zuri bat zen, zuria elurra bezala .Oso txikia zen eta nire etxera eraman nuen neguan salbu egoteko .Denbora pasa zen eta eta handi egin zen eta nire laguna ere eta Kopito deitu nion . Negua joan zenean Kopito bere lagunekin joan zen, eta ez nuen berriro ikusi , baina uste dut hurrengo negu gorrian ikusiko dudala berriro.

Sara Mesonero

Page 9: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 9

*Elurretan jolastenBazen behin mutiko bat: Alain zuen izena. Egun batean bere lagunekin elurrarekin jolastera joan zen.Elur gudu bat egitea erabaki zuten. Bere lagun bat teilatura igo zen eta Alainek elur bola bat bota zion burura eta bere laguna teilatutik erori zen. Bere burua lurrera itsatsi zen, atera zenean izoztuta zegoen, baina Alain eta bere lagunak hospitalera eraman zuten eta hortik laguna sendo - sendo atera zen.

ASIER ALBERDI.

Page 10: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 10

*Neguko jolasaBehin nire amonaren etxean nengoela begiratu nuen leihotik eta elurra mara-mara jausten ari zen.Eta korrikan esan nion nire amonari:-Amona ahal naiz joan kalera?Eta esan zidan baietz. Baina pentsatu eta gero ez nuen gogorik ateratzeko kalera, eta hondartzara joan nintzen jolasteraEta jolas batera(grand theft auto 5)jolastu nuen eta egin nuen jolasean ere negua egotea.Eta jolasean egiten nuen pertsonaia  ni nintzen  eta oso dibertigarria izan zen

HÉCTOR GÓMEZ

Page 11: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 11

*Eskiatzera goaz!Behin batean, Elena eta Itsaso, Himalaya-ra joan ziren eskiatzera, baina ez zeukaten materialik eskiatzeko. Orduan, merkatal guneara joan ziren eskiatzeko gauzak erosteko.

LORENABOCOS

Page 12: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 12

*Edurretako festaBazen  behin mutil bat Jaime deitzen zena eta Jaimek lagun bat zuen, Eder zuen izena. Egun batean Jaime eta bere laguna Eder elurretako festa batera gonbidatu zituzten. Ederrek Jaimeri  esan zion edari batzuen bila  joateko eta bi lagunak edarien bila joan ziren. Bueltatu zirenean lagun guztiak izoztuta aurkitu zituzten baina aztarnak  zeuden. Jaime eta Eder aztarna horren atzetik ibili ziren eta bat batean gutun bat aurkitu zuten lurrean, eta gutunean jartzen zuen:

                                                                                                                           

Page 13: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 13

Orduan, Jaime eta Eder pista gehiago bilatzera joan ziren baina ez zuten ezer aurkitu. Beraz, elurra mara-mara hasi zen eta Jaime eta Eder beldurtu egin ziren zerbait gertatuko zitzaielakotan eta korrika irten ziren elurretara euren etxeetara heltzeko gogoekin eta gurasoei laguntza eskatzeko.Eta gurasoek esan zieten ezetz, gai horretaz ahazteko, euren irudimena izan delakoan eta orduan Jaimek bat batean begiak zabaldu eta amets bat izan zela konturatu zen

JAIME     MANZANARES

Ez nauzue inoiz aurkituko

Page 14: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 14

Baziren behin bi exploratzaile: Koldo eta Hector Norvegiara joan zirenak. Norvegian gabonak pasatu nahi zituzten, Norbegian izotz asko zegoen eta elurrez estalita zegoen guztia.Koldo eta Hector bere familiaren etxera joan ziren eta ordu bat geroago elurra mara-mara hasi zen eta atearen aurrean bi metro zeuden, eta Koldok esan zuen: -Etxean harrapatuta gaude- eta Hectorrek erantzun zion: -Hori ikusiko dugu- eta Hectorrek atearen kontra plakajeak egin zituen eta esan zuen Hectorrek: -Bai, harrapatuta gaude- Elurra gelditu zenean kalera joan ginen eta geure gurasoei kontatu genien.

KOLDO OZAETA

*Norvegian oporretan

Page 15: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 15

Behin batean Eder bere aita, bere anaia eta bere laguna Jaime Formigalera eskiatzera joan ziren.Borda bat alokatu zuten.Egun batean Eder eskiatzen zegoela elurra mara mara ari zen eta elur azpian harrapatuta gelditu zen .Eder elur azpiko kobazulo batera jausi zen eta zorabiatu egin zen.Guztiek non zegoen Eder galdetu zuten, Eder oso kezkatuta zegoen baina mobila zeukanez amari deitu zion. Zulo hartatik atera zuten eta galdetu zioten:-Zelan amaitu duzu hor Eder?-Istorio oso luzea da kontatzeko

*Elurretan harrapatuta

Eder Legarreta

Page 16: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 16

*Botere magikoak zituen printzesaBazen behin, herri txiki batean, gaztelu bat zegoen eta

hor errege-erregina batzuk bizi ziren. Erregeak eta erreginak ume bat zeukaten baina ez zen ume normala, umeak botere magikoak zeuzkan baina bere botereak oso arriskutsuak ziren. Ume hori Elsa deitzen zen eta oso polita zen.Urte batzuk pasa ondoren Elsa gaztea zen eta oso polita zen. Egun batean erregea eta erregina joan behar ziren eta istripu bat euki zuten. Elsa oso triste zegoen eta oso urduri bere gurasoek jendearengana ez hurbiltzeko esan ziotelako eurek botereak zeuzkatela baina hil egin zirenez bera erregina bihurtu zen eta koronazioa egin behar zuten.

Page 17: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 17

Koronazio eguna zen eta oso ondo zihoan dena baina…Momentu batean Elsa deskontrolatu egin zen eta dena izoztu zuen orduan ihes egin zuen. Gaua zen eta aurora boreala ikusten zen hotz handi egiten zuelako (negua zen eta). Batbatean Elsaren gurasoen ispirituak agertu ziren eta esan zioten dena konpondu behar zuela, bueltatu zen eta dena konpondu zuen, eta hori egin zuen eta denak pozik zeuden erregina berri bat zutelako.

                                                       Aroa Echevarria

Page 18: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 18

*Gorbean edurretanBehin Irati Rojo eta bere lagunek

Gorbeara joatea erabaki zuten. Ez zekiten elurra egingo zuenik, beraz iritsi zirenean kriston sorpresa aurkitu zuten: elur pila bat. Pentsatu barik igotzen hasi ziren, igoeraren hasieran argazkiak atera zituzten elurretan jolasten. Erditik zihoazenean elurretako gudua egitea erabaki zuten eta oso ondo pasatu zuten. Baina bat batean Irati desagertu egin zen, bila ibili ziren baina arrastorik ere ez zuten aurkitzen, hura bai arraroa!

Page 19: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 19

Gertatu zena da Irati elur artean geratu zela eta horretaz konturatu ondoren barre algara batzuk egin zituzten eta txangoarekin jarraitu zuten. Tontorrera ailegatutakoan trineoa atera zuten eta beherantz bota ziren guztiak, beldur barik. Egun zoragarria igaro zuten!

ARITZ GARITANO

Page 20: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 20

*Neguko egun elurtu batenNeguko egun batean…

Oso polita zen dena, elur malutak zerutik poliki poliki jaisten ziren. Sara eta bere lagunak oso ondo pasatzen zeuden elurrezko panpin bat egiten…-Hau bai negu gorria!- Esan zuen Sarak-Zergatik ez gara joaten izotzetan patintzera? Proposatu zuen Sarak.-Baaaaaaaaaaaaiiiiiiiiiiii!!!!!! -Erantzun zuen taldeak.Orduan etxerantz abiatu ziren euren patinak hartzeko… eta bat batean elurra mara-mara hasi zen jausten-Zergaitik ez gara geratzen nire etxean, elurra geldituarte? Galdetu zuen Sarak.Eta Sararen etxean geratu ziren.

SARA RUA

Page 21: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 21

*Elurretako oreinaBaziren behin bi neska Nerea eta Laura deitzen zirenak. Laura eta Nerea haien etxetik ikusten zuten zelan jausten ziren elur-malutak zerutik. Orduan Nereak esan zuen:-Goazen elur panpinak egitera!!!!Orduan neskak elur panpinak egitera joan ziren.Etxetik irten zirenean elurra mara mara hasi zen jausten. Elur panpinari azenario bat jarri zioten eta bi botoi begietan. Nerea eta Laurak orein bat aurkitu zuten. Oreinak sudur gorri bat zeukan eta dantzatzen zegoen. Nerea eta Laura orein hori oso berezia zela konturatu ziren eta Peter deitu zioten. Nerea eta Laura Peter haien etxera eraman zuten. Gabaz Piterren Sudur gorria abesten ari zen eta Peter dantzatzen hasi zen.

Urrengo egunean Peter utzi zuten solte eta denak pozik joan ziren. Peter bere etxera joan zen eta Nerea eta Laura ere bere etxera joan ziren.

ANE ASTIGARRAGA

Page 22: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 22

*Trineoekin elurretan!Orain dela bost urte edo horrela, nire gurasoen kuadrilarekin,

Galdakaoko auzo batera joan ginen (Elexaldera). Elexalde gorago dagoenez, elur asko egiten zuen. Trineoak eraman genituenez trineoekin aldatza batetik bota eta bota ari ginen, umeak eta gurasoak ere. Trineoetatik bota eta gainera, elurretako bolak ere botatzen ari ginen gure artean eta elurrezko panpinak egiten eta... gauza gehiago.Baina trineoetatik botatzea dibertigarriena izan zen, gainera, guraso bat trineotik bota eta hesi batzuen kontra jo zuen, zelako barre algarak bota genituen! Hotza egiten zuen baina ondo pasatzen baduzu hotzak berdin du.ZELAKO EGUN DIBERTIGARRIA IZAN ZEN HURA!!!!

IRATI ROJO

Page 23: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 23

*Gorbeian elur arteanOrain dela 100 urte,  negua oso oso gogorra izaten  zen

Euskalherrian.  Zeanuri bidean,  familia bat bizi zen bere sei seme-alabekin.Etxeak harrizkoak ziren eta berotzeko familiak txapa handi bat baino ez zuten.    Gure familiak neguan pixka bat txarto pasatzen zuen  bai herrira bajatzeko, bai umeak eskolara joateko.    Negua heltzen zenean dena elurrez estaltzen zen.

Page 24: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 24

Negu gorri hartan familiak janari gutxi zuten  eta negua heldu bezain laster animaliak ukuiluan sartzen zituzten. Gainera, herrira ez ziren bajatzen elurra kendu arte, umeak ere ez ziren joaten eskolara eguraldi hobetu arte.  Oso arriskutsua zen kanpora joatea elurra bota ondoren oso hotz zegoenez -10ºC inguru gero izotza egoten zen .

Page 25: Ipuin zuriak

25Ipuin zuriak

Eguzkia irteten zenean eta izotza kendu orduan, umeak kanpora irteten ziren elurrarekin jolasten, elurrezko bolak botatzen , elur malutak ikusten  eta noski elurrezko panpina egitera.Oso ondo pasatzen zuten , elurra asko atsegin zuten, baina elurra mara-mara botatzen hasten zenean amak etxera itzultzeko esaten zien. Leihotik elurra jausten ikustea ere polita zen , salda beroa edan eta gero txapa inguruan  ipuinak kontatzen egon.

Page 26: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 26

Egun baten amak liburu potolo bat hartu zuen eta elurretako istorioa kontatu zien umeei.  Izugarrizko istorio polita zen: Elurretako Erreginari buruz:”, Erregina oso gaizto bat zegoen magia ……

Page 27: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 27

Gure familia denak elkarrekin egonez pozik zeuden eta ipuinak konta ondoren denak batera kantatxo hau abesten zuten:

Elurra teilatuanzakua lepoanibili beharko deguaurtengo neguan.                              

Riau, riau, riau   riaukataplau.

Hau dek umoriautzi alde bateraeuskaldun jendia.                             riaukataplau…Hau dek umoriautzi alde bateraeuskaldun jendia.

EKHIOTZ GOIKURIA

Page 28: Ipuin zuriak

Ipuin zuriak 28

*EskiatzenPasa dan urtean, nire familiarekin eskiatzera joan nintzen eta… niri beldurra ematen zidan eskiatzea eta nire aitarekin ikasi nuen. Geroago, aldapa batetik bota nintzen eta leku batean jausi nintzen, nire aita eta ahizpa nagusia altxatzen lagundu zidaten. Eta egun horretatik ez daukat beldurrik izaten eskiatzen, beti nirekin norbait egongo dela laguntzeko dakidalako.

AIURE RUIZ