Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

48
Arantzabela Ikastola 2011-2012 ikasturtea 6.B

description

ikasleek idatzitako ipuinak

Transcript of Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Page 1: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Arantzabela Ikastola2011-2012 ikasturtea

6.B

Page 2: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Duela 2 urte, gutxi gora behera, baziren bi lehengusu Araban bizi zirenak. Biak hamabi urte zituzten eta biak oso ondo moldatzen ziren beraien artean. Bietako batek Joar izena zuen, ilea beltza zuen, ikatza bezain beltza, eta betaurreko gorriak zituen, amapolen lore-hostoak bezain gorriak. Begi oso handiak zituen ere, bi arrautza bezain handiak eta urdinak ziren, zerua bezain urdinak. Nahiko altua zen, baina ez bere lehengusua bezala. Honek, Ander izena zuen, ile beltza eta motza zuen, belarra moztu berria bezain motza, eta betaurrekoak bazituen bai, baina urdinak ziren, pitufoen azala bezain urdinak. Oinak hain handiak zituen, kamioiak ziruditela eta horiei itsatsita bi palmera ziruditen bi hanka zituen. Begi nahiko handiak zituen, bi harritxo bezalakoak eta oso ezpain potoloak, behatz baten lodiera zutenak. Uda guztietan beraien herrira joaten ziren.

Beraien herria, Calzada del coto zuen izena, Leonen kokatuta zegoen herri oso-oso zahar bat zen. Hain zaharra zen, etxe batzuk adobez (lokatsez) eginda zeudela. Beraien herri gogokoena zen ia ia dena lokatsa eta hautsa zelako eta horrela bizikletekin rally-a egin ahal zutelako. Erortzen ziren

noizbehinka baina ez zitzaien asko inporta eta jarraitzen zuten beraien gauzekin. Bizikletaz aparte, futbolean ere jolasten zuten beraien herriko lagunekin. Ez ziren oso onak, baina horregatik ez zioten jolasteari utzi behar.

Page 3: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Asko gustatzen zitzaizkienez gominolak, egunero tabernara joaten ziren goxoki asko erostera. Baino gehien gustatzen zitzaiena beraien herriko erreka zen. Eramaten zuen ura oso hotza zegoen eta errekan bizitzen ehunka karramarro zeuden. Gutxi gora behera 50 karramarro hartzen zituzten egunero eta ilegalak zirenez, ondo izkutatzen zituzten poliziak ez harrapatzeko eta gero etxean egosiak jateko. Errekaren bazter batean, txabolak egiten zituzten eta han gordetzen zituzten karramaroak eta erosten zituzten gominolak. Gainera beraien bizikletentzako aparkalekuak egiten zituzten.

Goiz batean, esnatu ziren eta biek rally egiteko gogoa zeukaten. Orduan, gosaldu zuten, arropa jantzi zuten eta ziztu bizian bizikletekin joan ziren. Toki guztietatik zihoazten, belarretik, area zuten bideetatik, egurrezko zubietatik... Azkenean, zirkuito bat asmatu zuten toki guzti horietatik pasatzen zena eta bukatzeko erreka gainetik pasatzen zen zubi batean amaitzen zen. Lasterketa hasi zutenetik aldi osoan parekatuta zeuden eta justo zubian...

Biek salto bat harrapatu zuten eta errekara zuzen erori ziren. Etxera itzuli zirenean, berriz bizikletak hartu eta arropa buztiarekin joan ziren beraien amak erratzarekin ez jotzeko. Eta horrela ikasi zuten ipurdia gorria ez izateko debekatuta zutela bustitzea.

Ander 6.B

Page 4: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Behin batean nire herrian nengoela, hondartzan, nire arreba nirekin arroketan karramarroak ehizatzen zegoen, eta oso berandu egin zitzaigun eta nire arrebaren lagun bat erori zen...Nire amak hondartzan zegoela esan zuen:-3:34ak dira eta Ada eta Gus ez dira etorri. Joango gara etxera jatera.

Baina ez ginen joan. Orduan, deitu zioten nire arrebaren lagunei eta beraiek ere ez zeuden. Beraien bila joan ziren eta han geuden guztiak nire arrebaren lagun batek hanka apurtu zuelako. Gero, medikura joan ginen eta esan zuten aste bat osoa geratu behar zela lrunako ospitalean. Oso triste jarri ginen, neska hori Leize deitzen zen eta oso atsegina zen.

Hurrengo egunean, guztiok geuden ospitalean Leizerekin. Hanka igeltsatuta zeukan eta denbora osoan jarabe bat hartzen zegoen. Egun

hartako arrtsaldean azoka txiki bat zegoen (ostegunero 8:00-11:00 Hendaian, Rue de figiers-kalean). Txirula txinatar bat, igel musikaria eta goma “saltarina” bat erosi genion Leizeri. Merkatua itsasoaren ondoan zegoen eta dena iluna zegoenez, etxera joan ginen.

Page 5: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Nire etxea itsasora ematen du eta da ezer ikusten. Gero, konturatu ginen nire amak ez zuela poltsoa ez zuela eta poliziara joan ginen, baina esan ziguten ez zutela aurkitzen. Hurrengo egunean, Leizeri eman genizkion opariak.

-Eskerrik asko emateagatik, oraintxe bertan esan didate bihar joan ahal dudala etxera, baina hanka mugitu gabe geratu behar naizela.

Gero, deitu ziguten poliziek poltsoa aurkitu zutela esanez eta merkatuko lagun bat aurkitu zuela. Eta hemen bukatzen da ipuina, agur!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Gustavo

Page 6: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Kaixo, ni Danel izeneko ume bat naiz, 12 urte ditut eta hiru eguneko esperientzia parregarria kontatuko dizuet. Beno, hasiko naiz historio

parregarri hau kontatzen:

Oporretako ostiral batean nire klaseko lagun batzuk eta ni geratu ginen Ozaetako barnetegian eta han hiru egunez oso ondo pasatu genuen.

Iritsi ginenean, maleta guztiak gora igo genituen eta behera jaitsi ginen momentu berean, monitoreek lau taldetan banatu gintuzten eta aurkezpenekin hasi ginen.

Leku hori oso, oso, oso polita zen, egia esanda, barnetegi bat zen. Afaldu ostean, gaubelak egiten genituen. Haietako gaubela batean, txantxen jolasa egin genuen, jolas honek honetan datza : pertsona bat lo zaku batean sartzen da. Gero, galdetzen diote zaku barruan dagoenari. Adib:

-Zerez estalita zaude?

Eta zaku barrukoak esaten du:

-Kamisetaz

Eta orduantxe bertan kamiseta kendu behar du .Gero, berriz berdina galdetzen diote eta azkenean esan behar du lo zakua dela estalita dagoenaz.

Hurrengo egunean, gosaltzeko tostada xigortuak zeuden. Oso txarrak zeudenez, esnea bakarrik hartu nuen gosaltzeko. Denbora librean ezkutaketan jolasten ari ginela, ni zuhaitz baten atzean ezkutatu nintzen eta begiralea zihoan bitartean, ni poliki-poliki ateratzen hasi nintzen nire

Page 7: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

ezkutalekutik eta libratu egin nintzen .

Azken egunean, agurra egiteko broma jolas berezi-berezi bat egin baikenuen eta hain ondo pasatu genuen...Azkenean, etxera joan ginen eta hain nekatuta nengoen sofan lokartu nintzen eta gainera piztuta neukan telebista .

DANEL GARMENDIA 6.B

Page 8: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Orain duela asko, Javier izeneko mutiko bat bizi zen Gasteizen, baina logikoa denez, guztiek deitzen zioten Javi. Ilea gaztaina kolorekoa zuen, begi marroiak eta ez zen oso baxua ezta altua ere. 8 urte zituen eta ez zen oso lasaia. Kirola egitea gustatzen zitzaion (oso ona bait zen korrika egiten) eta bere anai eta arrebari (bi anai eta arreba bat) adarra jotzea ere. Nahizta ez izan etxeko txikiena, handien gauzak egitea gustatzen zitzaion: gauez atera etxetik amari ezer esan gabe, zaldian ibili, auzokoari adarra jo...Igual pentsatzen duzue hiperaktiboa zela baina, pasientziaz hartzen zituen gauza batzuk ere. Javiri uda gustatzen zitzaion gehiena; pisinara joaten zelako, izozkiak zeudelako, eta ikastola ez zegoelako, noski. Baina zorte txarrez nire istorioa ez da udan gertatzen.

Neguko egun hotz batean, Javi bere anaiarekin, hau da, Carlosekin, joan zen bere eskolara; hobeto esanda, San Viatorrera, Carlosek Scautekoekin bilera bat zeukalako. Carlos ile marroia, begi erdi marroiak eta erdi berdeak zituen eta ertaina zen (Javi baino altuagoa, alajaina). Bere anaia bileran zegoen bitartean, Javi bere lagunekin zegoen jolasten eskolako patioan harrapaketara. Guztiok dakigunez, harrapaketa deituriko jolasa pertsona batek beste bat harrapatzeari deritzola, ezta???Bale, OK!!!!!!!!

Page 9: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Ba, harrapaketan jolasten ziren bitartean, Javi konturatu zen harrapatzailea jarraitzen ziola. Orduan, Javi korrika hasi zen eta, nahi gabe, erori egin zen aurrereka kristoren mina hartuz. Bere laguna iztripuaz konturatu orduko, San Viatorren zegoen hospital moduko batera eraman zuen bere beste lagunen konpainian.

Carlos bileratik atera orduko, eskola horretako hospital txiki nimiño batera eraman zuten Javi ikustera eta, logikoa denez, beranduago etxera eramatera.Etxera heltzean, gure laguntxoa

ispiluan begiratu zen eta, bat-batean negarrez hasi zen bere itxura zela eta, eta hurrengo egunean ezin zuelako horrela joan...Bere eskolako antzerki ofizialera!!!!! Antzerki hura, ikastola guztiiiiiiiiiiiiiak ikuuusi beharko baitzuen, eta, gainera bera itxura horrekin !!!!!!!!Javik horrela pasa behar izan zituen bi ordu bere aita itzuli behar izan zen arte bere anaiaren izekak entzuten eta amaren kezkak entzunez , gei, bere anai txikiaren farreez eta bere ahizpa jaio berriaren negarreez. Hitz gutxitan, kristorekoa montatu zen egun hartan , gainera, bere aita seietan itzultzen zen lanetik eta, bera ordubatetan itzuli zen etxera..

Bere aita itzultzerakoan, Javik guztia berari kontatu ondoren, gizonak semeari udako betaurreko ilun horietakoak utzi zizkion hurrengo egunean eramateko. Javi kezkaturik antzerkia bihar izango zelakoan, hartu zituen eta bere gaueko mahaian utzi zituen hurrengo egunerako.Hurrengo egunean, Javi ikastolara joan zen betaurrekoak jantzita. Bere lagunak bera ikusita jadanik konturatu nahi ziren gertatutakoaz, baina, gertatu zena andereñoaren bronka izan zen. Bronka bota ondoren, azken antzerki-saioa egin eta...............Antzerkia hastera !!!!!!!!

Page 10: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Egia esanda Javik oso ondo pasa zuen, eta , gainera guztia ondo atera zen zorionez.Hortik aurrera, esperientzia hau ez du gogotik atera Javik. Orain, berrogehita bederatzi urte betetzear dago eta arkitekto-laguntzailea da.

IDOIA AMURRIO 6.B

Page 11: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Urte guztietan bezala, 4.maiaren bukaeran, toki bat aukeratu genuen, klaseko adiskide eta guraso gustiak. Azkenean, Zarautz aukeratu genuen, Gipuzkoako kostaldeko herri bat.

Zarautzera joateko, guztiak batera joan ziren, Oihenart, Iker Arregi, bere anaia Andoni, nire anaia Urko, ni eta gure gurasoak izan ezik, futboleko partida bat geneukalako. Besteak bazkalordurako Zarautzen zeuden, gu ordea, oraindik bidean. Iristerakoan, ikusi genituen beste lagunak hondartzara joaten. Gero, aterpera joan ginen; maletak eta utzi behar genituen gauzak igo eta hondartzara joan ginen, behingoz, beste lagunekin elkartzeko.

Lagunak uretan zeuden eta beraien gurasoak eguzkia hartzen. Gu, normala denez, uretara joan eta besteekin elkartu ginen. Ura nahiko hotza zegoen eta olatu handiekin, baina guri berdin zitzaigun. Zortziretan edo hortik, bainujantzi bustiak kendu eta arropa jarri genuen paseatzera joateko. Paseatu ondoren, umeak aterpera joan ginen, pin-ponean eta futbolinean jolasteko, eta gurasoak kontzertu bat entzuten gelditu ziren, bi guraso izan ezik, gurekin etorri zirela. Futbolinean denek nirekin nahi zuten, portero izatea gustatzen zitzaidalako eta besteei ez, eta oso ona nintzelako.

Gero, logelak aukeratzera joan ginen. Niri, Oihenart, Iker Arregi eta

Page 12: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Gaizkarekin tokatu zitzaidan, justu nahi nituenekin. Ondoren, ohera sartu ginen eta txisteak kontatu genituen. Gero, aspertu eta ohetik altxatu ginen jolasteko. Iker armairu batean sartu eta atea itxi genion ez ateratzeko. Soinu asko egiten genuenez eta goizeko laurak zirenez, guraso bat etorri zen, eta esan zigun nahi genuena egiteko baina pasatu gabe. Guk ez genion kasu handirik egin eta dutxa piztu genuen. Gure ondoko gelan gure lagunak zeuden eta ama bat ere bai, baina guk ez genekien ama bat zegoela. Orduan, dutxa entzutean ama etorri zen. Gu norbait zetorrela entzun genuenean ohera azkar-azkar sartu eta lo plantak egin genituen. Ama horrek kristoneko bronka bota zigun. Joatean, ohetik altxatu eta jolasten jarraitu genuen. Goizeko zazpietan edo, beste gelara joan ginen, atea ireki, begiratu genuen ea gurasoren bat zegoen baina bakarrik lagunak zeuden. Haiek esnatu eta kuxinen gerra bat egin genuen.

Azkenean, gosaltzeko ordua iritsi zen. Kruasanak eta melokotoizko zukua jan genituen gosaltzeko. Gero, azkar-azkar eskailerak jaitsi genituen behera iritsi arte. Han, pin-ponen eta futbolinean jolastu genuen. Jolasten geunden bitartean, guraso bat jaitsi zen, esatera, eguzki krema bota, bainujatzia jantzi eta toaila hartzeko. Hori guztia egitean, hondartzara joan ginen.

Iker Arregi eta ni boleibolean eta paletan gelditu ginen jolasten. Ondoren, uretara joan nintzen beste guztiekin egoteko. Hondartzan bertan, 5 koltxoneta elastiko zeuden. Guri asko gustatzen zitzaizkigunez, gure gurasoei dirua eskatu eta kolan itxaron genuen gure txanda izan arte. Primeran pasa genuen. Gure txanda amaitzean, berriro uretara joan ginen. Gero, bazkaltzera joan ginen. Oso goxoa zegoen dena. Aurreko egunean bezala buelta bat eman genuen , Harrapaketan jolastu genuen eta

Page 13: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

gero izkutaketara; oso ondo pasa genuen. ikusi genuen ere zenbat igotzen zen marea; ikusgarria zen. Azkenean, ez genuena nahi pasatzea pasatu zen; etxera itzuli, hau da, Gasteizera. Ez zen izan hain txarra, pote batzuk hartzera joan zirelako gurasoak eta gu orduan jolasten jarraitu genuen.

IGOR 6.B

Page 14: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Egun berotsu batean, kalera irten ginen nire anaia, ni eta nire ama. Ni guztiz asperturik nengoela, bat-batean, nire izeba ikusi nuen. Eta hara zer, bere alaba(nire lehengusina) haurdun zegoela esan zidan .Ezin nuen sineztu!!!! Bigarren aldiz osaba izango nintzen!!! Orduan, etxera joan nintzen oso pozik. Nik esan nuen: “hain gaztea eta haurdun dago?” Izebak barrez esan zidan 9 hilabete eta geroago jaioko zela. Ni triste jarri nintzen, niretzat 9 hilabete asko ziren eta !!!

Hurrengo egunean, astelehena zela, lagunei kontatu nien eta …..zoriondu ninduten!!!!!!! Baina ni triste egoten jarraitzen nuen. Horrela aste bat pasa arte. Ni beti-beti ikastolara triste joaten nintzen, baina pentsatuz: NOIZ JAIOKO DA? Batzutan kaletik nire lehengusina ikusten nuen, beste batzutan nire herrian...

4 ilabete geroago, nire herrira nihoala, Oihana ikusi nuen; tripa airean zuen!!!!!!! , hau da, UMEA jaiotzeko mementua....Izebak esan zidan bezala, 9 hilabeterekin jaiotzen ziren, horregatik oraindik 5 ilabete falta ziren umea jaiotzeko.

Page 15: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

5 ilabete pasa ondoren, Oihanaren tripa lehertu zenez, medikura joan zen eta UMEA JAIO ZEN !!!!!!!!!! 2egun geroago, bizitatzera joan , eta zein polita zen umea ikusi nuen!!!!!!!! Xabat izena jarri zioten umeari. Nik nahiago nuen Iker deitzea, izen polita baita ume polit batentzat. Nire aitona -amonek ez zekiten nire lehengusina haurdun zegoela. Oihana hobeto sentitzen zenean, aitona -amonei sorpresa egingo ziotela esan zidaten Oihanaren haurrak, hau da, Ikerrek, oraindik ez zituen begiak irekitzen. Egun batean, Ikerrek begiak ireki eta irribarre bat egin zuela esan zidan Oihanak. Hurrengo astean, Oihana hobeto sentitu zenean, etxera joan zen bere nobioarekin. Ez pentsa Ikerrek ez zuenik negar egiten,eh? Kristoneko lana zen IKER isiltzea!!!!! Oihanak esan bezala, aitona-amonei kristoneko sorpresa eman zioten...Familiako guztiak etorri ziren eta Oihanari eta Ikerri ere gauza pila bat oparitu zizkioten: pijama bat tximinoarena..... Iker harrituta, aurpegi arraroa jarri zuen. Panpinak eta gauza asko ere oparitu zizkioten. Oihana pozaren pozez negarrez hasi zen.

Nire lehengusinak esaten zuen bezala: I LOVE BEBES!!!!

Oihanak ere bazuen neba bat ,Asier, orain Donostin bizi dena, baina bere iloba ikusi arren etorri zen... !! Espero dut Ikerrek txokolatea ere jatea ni bezala......!!!

Orain gutxitan ikusten ditut eta triste jartzen naiz. Hain potxoloa zen...!!!!Baina batzuetan......pozten nintzen!!

IMANOL

Page 16: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Krosa iristeko bi egun falta ziren, eta ni gero eta urduriago nengoen. Egun bat falta zenez, ni goizean eta arratsaldean korrika egitera joaten nintzen hobetzeko eta hiru mutilen artean bigarrena gelditzeko. Gainera, nire lagunarekin, hau da, Ibairekin, joaten nintzen korrika egitera Salburuatik zehar. Ordu batzuk falta ziren gaua iristeko, eta afaldu eta lotara joateko, beraz, ni gero eta urduri nengoen krosa eguna iristeko eta bigarrena iristeko, klaro. Orduan, lotara joan nintzen.....

IRITSI ZEN EGUNA!!!!!!!!!!!!!!!!!

Azkenean iritsi zen eguna eta nik esan nuen:-Ama!!! ordua da!!!! kros eguna da!!!!-Kerman, ze ordu da?-Bederatziak eta erdi dira, oso berandu da. Dagoeneko hor egon behar nuen...-Bale, joan zaitez Arantzabela ikastolara eta egon zure lagunekin, bale?-Bale!!! maite zaitu ama.-Nik ere bai, agur.-Agur!!!!

Joan nintzen Arantzabela ikastolara eta kroseko pista prestatuta zegoen. Handik ordu laurden batera, Ibai aurkitu nuen eta nik esan nion:-Kaixo Ibai -Kaixo -esaten du Ibaik.-korrika egin behar duzu?

Page 17: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

-Bai,eta zuk?-Bai-Ze joango gara entrenatzera pistara?-Ez, nahiago nuke barraketara joan jolastera.-Bale, egin zuk nahi duzuna, baina ez baduzu irabazi nahi gure azken krosa zuretzat okerrago.-Bale, agur-Agur.

Eta honela Ibai joan zen barraketara eta oso ondo pasatu zuen. Gero, niri inbidia ematen hasi zitzaidan eta biok batera poliki-poliki barraka guztietara joan ginen.Handik ordubete eta orduerdi batera, krosa hasi zen eta guk erabaki genuen ikustea. Joan ginen ikustera eta lehenengo haur hezkuntzakoak ziren korrika egin behar zutenak eta irabazi zuen umea justo nire lagunetako bat zen (nire bizilaguna zen). Izaro deitzen zen eta saria eman eta Cocacola eta bi opila eman zioten neskarik onena izan zelako. oso pozik jarri nintzen berata irabazi zuelako, bueno baina Ibai ere oso pozik jarri zen.

Hurrengoak lehenengoko mailakoak ziren. 3,2,1 ETA 0!!!!! HASI KORRIKAN!!!!!!Eta....iritsi zen lehenengoa eta bozgoragailuetatik entzun genuen denok Mikel izeneko

Page 18: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

mutil batek irabazi zuela. Bigarren mailakoak laister hasi behar ziren korrikan eta mutilak jadanik bigarren buelta emanda zeukan eta geratu zen lehenengoa. Bere ama oso pozik jarri zen. Guri beste maila falta zitzaigun eta berriz asper-asperretuta nengoen...

30 minutu eta gero, ailegatu zen korrika egiteko ordua eta ni beti bezala urduri nengoen eta lotsatuta berriz. Hasi egin behar zen eta Oscarrek hasiera eman behar zuen... 5,4,3,2,1 eta 0 hasi korrikan!!!!! Ni lehenengo askeneetarikoa izan nintzen bi buelta horietan, baina gero, hasi nintzen azkarrago joaten eta bigarrena gelditu nintzen.

Ailegatu nintzenean kokakola, opil bat eta poltsa bat eman zigun eta nik berriz Cocacolao bat hartu, baino zortzi edan nituen bigaren gelditu nintzela ospatzeko. Gero,Gopegira joan eta bazkaltzera joan ginen. Bazkaltzeko makarroiak izan genituen lehenengo platerra, bigarrena xerra eta azkenik izozkia. Gero, gure lagun batzuk hasi ziren antzerki bat egiten. Nik eta nire lagunak hasi ginen barrezka eta gurasoak ere bai. Oso barregarria sene antzerkia.....jajjajajajajajajajajajajaj!!!!!!!!! amaitu eta palan jolastera joan ginen.

Gero, eskupilotan ere jolastu ginen eta azkenik, detektibearena egin genuen.18:30ak aldera edo, musika talde bat etorri zen eta jende pila bat eta dantzatzen hasi ginen. Mementu batean denak dantzatzen zeudela kankan dantza ilara batean eta bat-batean erori ziren lurrera eta batzuk beste batzuen gainean. Ni, nire lagunak eta musika jotzen zeudenak hasi ginen barrezka:jajajaja!!!!! HONELA DENAK ETXERA JOAN GINEN ETA EGUN HORI EZ AHAZTEA ERABAKI GENUEN DENOK!!!!!

KERMAN

Page 19: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Duela urte asko, bazen Urbisu izeneko herri txiki batean, Seberino izeneko adineko gizon bat. Ez zen oso altua, normala zen altueraz. Burusoila zen, beno ile pixkat bazeukan, baina oso gutxi. Begi berde-marroiak zituen, eta sudur txikia. Ez zen lodia, hori baino gehiago; argala zegoen. Antzinako arropa eramaten zuen, baina polita zen. Kaletik zihoanean, txapela eramatea gustoko zuen. Oso barazkijalea zen, arrazoi honengatik, oso baratza handia zeukan, barazkiz betea, baina noizbehinka, basurderen bat joaten zen gauean eta arrastoak uzteaz aparte, barazkiren bat ere lapurtzen zuen. Baratza nahaspila bat eginda uzten zuen. Hori bai, oso gizon gozozalea zen, ume asko bezala.

Garai hoietan, ez zegoen oso etxe ikusgarririk. Gizon horrek 8 ume eduki zituen, baina bi jaiotzean hil egin ziren. Bere emaztea, Amelia izeneko emakume bat zen, oso xarmanta bere urteetarako. Etxeak lau pisu zituen: beheko pisua, (orain sukalde handi-handi bat dena), ikuilu handi bat zen. Han, animalia pila bat zeuzkaten: txerriak, oiloak, oilarrak, behiak, astoak... Bai, familia horri izugarri gustatzen zitzaizkion animaliak! Bigarren pisuan, logelak, sukaldea, komun bat, eta beste zerbait zegoen. Hirugarren pisuan, lau logela zeuden, komun handi bat, eta gela txiki bat despentsa zena. Despentsa hartan pote eta janariaz aparte, egurrezko eskailera bat zegoen eta handik gora igota tranpila bat. Handik gora, gela handi bat zegoen, zabaila oso hurbil zuena, baina handia. Gela hartan gordetzen zituen Seberinok hartzen zituen usoak. Batzuetan, jan egiten zituen, eta besteetan, askatu. Gela hori terraza handi bat egiteko erabili

Page 20: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

nahi zuten, baina ez zieten utzi. Oso etxe handia zeukaten, familian asko zirelako.

Orain, historioa kontatuko dizuet:Egun eguzkitsu bat zen, bero-beroa eta ume guztiak zeuden kalean jolasten eta emakume asko handik paseatzen. Beste emakume batzuk, ordea, herritik kanpora joatea gustatzen zitzaien eta Santa Luciara joaten ziren. Santa Lucia, handik gertu zegoen parke natural bat zen, eliza bat zeukana, parke handi bat eta ingurua zelai berdez inguratua zegoen. Horrez gain, harrizko mahai eta eserleku asko zeuden, herriak urtean behin egiten zuen bazkarikako. Denak joaten ziren oinez, batzuk ezik, kotxez joaten zirenak. Goizeko 12:00etan misa izaten zen parkean eta gero, txoripanak banatzen zituzten. 14:00etan, bazkaldu egiten zen. Umeek mahai batean bazkaltzen zuten eta gizon emakumeek beste mahai batzuetan, baita andre zaharrek ere.

Bueno, jarrai dezagun historioarekin:Emakumeak parke horretara joaten ziren paseatzera. Seberino bere lagunarekin joan zen ikuilura, baina ez zen joan etxe azpiko ikuilura, beste ikuilu bat zeukan, egurra hartzekoa. Hara joan zen egurra hartzera, negurako beroa egoteko asmoekin.

Bere alabak, Ane izeneko emakume lirain eta xarmant batek, begi berde-marroiak zituena eta oso emakume jatorra eta pertsona ona zenak, hertzaintza kotxe bat ikusi zuen. Harriturik, herriko norbaiti galdetzera joan zen eta honek zera kontatu zion:

Page 21: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Seberino eta bere laguna ikuilura joan ziren. Egurra organ biltzen ari zirela, hitz egiten hasi ziren, ea familia zer moduz, lanean zer moduz, etab. Ikuilua leku iluna zen, eta umeentzat beldurgarria. Horrela zeudela, lau oin ikusi zituztela iruditu zitzaien; bi pertsonaren 4 oin beraien aurrean!! Ez zekiten zer egin, izuak itota zeuden. Momentu horretan, bururatu zitzaien gauza bakarra laguntza eskatzea izan zen; kasu honetan, hertzaintzari. Oraintxe zihoazela esan zieten. Jada pala bat hartzen hasiak ziren, hertzaintza iritsi zen momenturako. Hertzainak begiratzen hasi ziren, eta lapurrak edo denadelakoak, manta batzuen azpian zeudela ikusi zuten. Bat-batean, hertzainak oihuka hasi ziren eta manta kendu zuten...

Ispilu bat zen! Lehen ikusi zituzten hankak beraien islada ziren!Seberino eta bere laguna, aho zabalik geratu ziren eta hertzinak...haserre xamar aurpegiarekin geratu ziren. Agur hotz bat eginez joan ziren hertzainak eta hauek bi, larriak pasa eta gero, barrez hasi ziren. Ezin zuten sinetsi gertatu zitzaiena, hertzaintza eta dena etorri egin zen! Bueno, onena zen barrez bukatu zutela. Edo hori txarra al zen? Berdin du, kontua da, herriko guztiek zekitela, eta etxekoak (horien artean Ane) lehertu arte egon zirela barrez. A ze historioa.

Handik urte batzuetara, Anek bi seme-alaba eduki zituen: Nahia eta Ibai. Orain, Ibaik 20 urte ditu, gurputz hezkuntzako magisteritza ari da ikasten eta Gasteizen bizi da. Nahiak, 11 urte ditu eta Arantzabela ikastolan ikasten du (seigarren mailan). Eta neska hori ni naiz.Bueno, egia esan horrek berdin du, baina bueno. Hori da historioa. NAHIA 6.B

Page 22: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Bazen behin Oihana izeneko neska bat. Oihanak 11 urte zituen eta oso beldurtia zen. Ez zen oso altua, ilea beltza zuen eta begiak marroiak. Oso alaia zen, baina baita oso beldurtia ere. 2011ko uda zen eta Nojara joango zen bere lehengusuen eta osaben etxera. 2 lehengusu zituen, Iker eta Nora izenekoak. Iker 11 urteko mutil bat zen, oso altua, ile motza eta marroia zeukan eta begi marroiak. Bera ere oso beldurtia zen,oso barregarria eta pixkat maltzurra; Bart Simpon-en antzekoa zen. Nora 13 urteko neska bat zen, oso altua zen (oso,oso,oso,oso altua), ilea horia eta beltza zeukan eta begiak marroi argiak. Nora hiru lehengusuetatik beldurtiena zen. Besteak laguntzea gutatzen zitzaion, baina agintzea ere gustoko zuen. Bere osaba nahiko serioa zen, baina baita barregarria ere. Izeba, berriz, agintaria eta primerako sukaldaria.

Nojara heldu ziren eta segituan maletak desegin, eta hondartzara joan ziren. Hondartzan arratsalde osoa pasatu zuten olatuekin jolasten, eguzkia hartzen, kartetara jolasten...Arratsaldeko bederatzietan etxera bueltatu ziren. Egun normala izan zen. Hurrengo egunean berdina egin zuten; hondartzara joan ziren eta arratsaldeko bederatzietan etxera bueltatu

Page 23: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

ziren.Telebista ikusten egon ziren eta hamarretan afaltzen hasi ziren. Hitz egiten egon ziren eta ez dakit zergatik, baina mamuei buruz hitz egiten hasi ziren.

Norak mamuei buruz ez hitzegiteko esan zuen, bestela amets gaiztoak izango zituelako eta justo mementu horretan soinu arraro bat entzun zuten eta goiko pisutik alfonbra oso bat erori zen.

Iker, Nora eta Oihana asko beldurtu ziren eta egongelan ezkutatuta zuten beisboleko batea hartu eta etxe osoa arakatzen hasi ziren. Ez zegoen inor, lehio guztiak itxita zeuden eta ez zeukaten animaliarik, beraz, alfonbra bakarrik erori behar izan zen. Ezinezkoa zen, eskaileretatik nahiko urruti zeukaten eta guztiak egongelan afaltzen zeuden. Ez zizkioten buelta asko eman eta afaltzen jarraitu zuten. Afaldu ondoren, telebista pixka bat ikusi zuten eta ohera joan ziren.

Hurrengo egunean, Iker eta Noraren gurasoak lan egin behar zutenez, etxera itzuli ziren eta Oihanaren ama, Aintzane, joan zen Nojara Iker Nora eta Oihana zaintzeko. Aintzanek begi marroiak zituen eta bere ilea beltza, horia eta kizkurra. Oso atsegina zen, baina haserretzen zenean,izugarrizko ohiuak botatzen zituen.

Goizean, igerilakura joan ziren, oso ondo pasatu zuten eta bazkaltzera joan baino lehen, Oihana toailarekin lasai-lasai uretara begira zegoenean, Ikerrek uretara bota zuen.

Page 24: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Arratsaldea hondartzan pasa zuten. Zortzirak eta erdi ziren eta Nora eta Aintzane dena jasotzen hasi ziren. Norak Isabelen etxean gaua pasatu behar zuen (Isabel Nojan zeukan lagun bat zen) eta Aintzanek afaria prestatu behar zuen, baina Ikerrek eta Oihanak ez zutenez joan nahi, bakarrik utzi zituzten eta etxera joan ziren. Denbora luzea pasatu zuten olatuekin jolasten eta azkenean, beraiek bakarrik geratu ziren hondartzan. Erlojua begiratu zuten eta hamaikak zirela konturatu ziren. Azkar-azkar dena jaso zuten eta korriketan etxera itzuli ziren. Aintzanek bronka handia bota zien baina azkenean, barkatu egin zien.

Afaldu eta gero, telebistan beldurrezko pelikula bat ikusi zuten eta Iker eta Oihana lo egitera joan ziren. Aintzane telebista ikusten zegoenez, goiko pisutik argiak ikusi eta soinuak entzuten ziren. Orduan Oihanak atea itxi zuen eta ohera bueltatzean atea ireki eta kirrinka bat entzun zen. Beldurtu egin ziren baina gaizki itxita egongo zela pentsatu zuten,eta

berriz ere itxi egin zuten. Oraingoan Oihanak golpe pare bat eman zizkion gehiago ez irekitzeko. Lehen bezela, atea ireki egin zen eta kirrinka bat entzun zen. Oso beldurtuta zeuden, Aintzaneri ohiuka hasi ziren, baina inork ez zien erantzuten. Gelan zeukaten beste beisboleko bate bat hartu zuten eta bera jaitsi ziren.Aintzane han zegoen zirudienez, lo seko. Esnatzen saiatu ziren baino ez zegoen modurik. Oihuka hasi ziren Aintzane esnatzeko eta bat-

Page 25: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

batean:

-ZER EGITEN DUZUE HEMEN!!!!!-entzun zen.

Aintzane zen, susto handia hartu zuten eta gertatutakoa kontatu zioten. Denak batera etxe osoa arakatu zuten baina ez zegoen inor eta lehio guztiak itxita zeuden. Gelako armairuan bilatzea bakarrik gelditzen zitzaien. Oihanakarmairuko atea ireki zuen Iker beisboleko batearakin golpe handi bat emateko prest zegoen bitartean. Armairua ireki zuten, baina ez zegoen inor. Ez zekiten zerk ireki zuen armairuko atea ezta nola erori zen alfonbra, agian mamu bat izango zen,agian ez. Ikerrek eta Oihanak gau erdia baino gehiago pasatu zuten lo egin gabe , baina etxe horretan ez zen berriz gauza arrarorik gertatu.

Egilea:Oihana Agirreurreta Galarraga 6.B.

Page 26: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Bazen behin Fernando izeneko gizon bat, denek Fernando Amezketarra izenez ezagutzen zutena. Bajua zen eta 40 edo 41 urte zituen (nahiko zaharra), nire gurasoak bezala. Begi marroiak, sudur luzea eta belarri handiak zituen, Dunbo elefantea bezala. Lepo luzea zeukan, jirafa bat bezela. Nahiko argala zen ez zuelako diru askorik irabazten eta beraz, ez zuen jaten. Hanka zikinak eta perretxikoz beteak zituen, beraz, itxusia zen. Dakizuenez, eta Alegikoak eta Amezketakoak beti zeuden lehian. Bere emazteak Joxepa zuen izena eta seme bat zeukan, baina ez naiz gogoratzen bere izena. Semea ez zen oso hiztuna; batzuk mutua zela pentsatzen zuten, baina bertsotan oso ona zen bere aita bezala.

Egun batean, Fernandok apostu bat egin zuen Alegikoekin: Alegikoek esan zuten Fernandok ez zuela iraungo trenean Alegitik Gasteizeraino eta Fernandok baietz esan zuen. Goizeko seietan gelditu zirela Alegin ,trena hartzeko, baina alegitarrek tranpa bat egin zioten;

trenera sartu aurretik, kristoneko banketea eman zioten jateko, eta hamar litro sagardo edateko. Alegitarrek nahi zutena Fernando kakaguragatik amore ematea zen. Fernando ez zen konturatu egin zioten tranpaz eta hala trenera sartu zen.

Page 27: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Trenean jendeak gaizki begiratzen zion, bertako jendea oso diruduna baitzen eta Fernando,berriz, baserritar txiro bat. Fernando gaizki egoten hasi zen, baina kementsu ez zuen amore eman.. Orduan, Fernandori arazo okerrago bat gertatu zitzaion; treneko sarreren arduraduna sartu zen bagoian eta Fernandok zortea probatu zuen, “Harresi handiaren bila” ipuinean bezala, Fernando lo plantak egiten hasi zen eta pena eman zion langileari, mozkorra zegoela pentsatu zuen eta kristoneko erresaka zeukala. Baina ez zen arazoa pasatu; bertako dirudun batek lo plantak egiten zegoela esan zion eta langilea haserre joan zen Fernandorengana.

Fernandok B plana egin behar izan zuen; ondoko dirudunari poltsikotik sarrera lapurtu eta langileari eman zion. Orduan, jendea harrituta gelditu zen. Laister Agurainera iritsiko zen, baina berriro ere beste arazo bat sortu zitzaion. Kristoneko kakagurea sartu zitzaion eta okerrena zen ez zegoela komunik. 15 minutu iraun zituen kaka egin barik, baina hurrengo geltokian atera eta komunera joan beharrean lehioa ireki eta kaka egiten hasi zen. Baina kriston suerte txarra euki zuen, Agurainera iritsi zirelako. Bertan bere emaztearen arreba zegoen eta bera ikustean zein zen jakin barik, hala esan zuen: “Ze mutil guapoa eta gainera purua erretzen ari da”.

Page 28: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Hurrengo egunean, Gasteiztik berriro trenez bueltatu zen Alegira, eta han alegitarrek zor zioten diru guztia eman eta autostop eginez Amezketara joan zen. Amezketan bere familiarekin topatu zen eta bertan bere emaztearen arreba zegoen. Bere emaztearen arrebak kontatu

zuen nola tren geltokian ikusi zuen pertsona guapo eta puru erretzaile batetaz zegoela maiteminduta, eta orduan Fernando, kristoneko barregura eutsi ezinik, barreka hasi zen, baina besteek ez zekiten zergatik. Hortik aurrera, Fernando arazorik gabe bizi izan zen apostu hartako diruarekin.

OIHENART 6.B

Page 29: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Egun batean, nire anaiari (Andoniri) hortza jausi egin zitzaion. Egun horretan, oso gaizki pasa genuen. Badakizue nola jausi zitzaion? Jakin nahi baduzue irakurri arretaz.

Etxean geunden, aspertuta geunden eta nik kalera irteteko proposamena egin nuen. Orduan, denok azkar-azkar jantzi eta garbitu ginen, beti Andoni aurretik. Etxetik irteten ari ginenean, Andoni azkar-azkar irten zen eta estropezu egin eta hortzarekin eskaileraren puntarekin kolpatu zen, eta...:-AAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAHHHH!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!Izugarrizko oihua bota zuen eta berehala ospitalera joan ginen. Medikuak esan zigun Andonik hortzeko nerbioa apurtuta zuela eta dentistara joan behar genuela.

Berehala korrika dentistara joan ginen eta emakumeak esan zigun hortza kendu behar ziola eta igual mina emango ziola. Hasi zen hortza kentzen eta Andonik ez zuen negarrik egin. Horregatik, dentistak playmobil bat oparitu zion. Hurrengo egunetan, ez zuen nirekin WII-arekin jolastu, eta ni aspertuta nengoen. Orduan, berarekin jolasten hasi nintzenez bera pozik jarri zen.

Baina dentistak esan zigun LAU urte pasa arte ez zitzaiola hortza

Page 30: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

irtengo!!!! Eta Andoni negarrez hasi zen. Niri pena handia ematen zidan, baina nik ezin nuen ezer ere ez egin eta kontxolatzen saiatu nintzen, baina ezer ez. Andonik esan zuen hortza ateratzen zitzaionean “piñata” batekin festa bat antolatuko zuela.

...LAU URTE BARRU...

Andoniri hortza atera zitzaion!!!!!!!!! Eta berak esan zuen bezala “piñata” batekin ospatu zuen.

EGILEA: IKER ARREGI

Page 31: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Negu hotz bat zen , orain dela nahiko urte . Nire amak 8 urte inguru zituen eta Itziar izena zuen. Ile beltza eta peka asko zituen. Argala eta nahiko garaia zen bere adinerako . Oso azkarra zen eta lagun asko zituen . Nire ama Hondarribin bizi zen. Gipuzkoako heri txiki bat zen Euskal herriko iparraldeko mugan eta Irunen ondoan .

Nire amonak aurreuste bat izan zuen; zerbait txarra gertatuko zela sentitzen zuen . Familia osoa, hau da, bost semeak aita eta ama joan zen Hiru Errege Magoen desfilea ikustera. Kale nagusian egiten zen desfilea,

eta hori umez betea zegoen . Nire amaren lagun asko zeuden eta nire izeba-osabenak . Lehenengo, Meltxor pasa zen, gero Gaspar eta azkenik Baltasar. Gozokiak botatzen egon ziren eta ume guztiak pozez txoratuta zeuden. Ume guztiak elkarrekin, pozez erotzen urteko garairik zoriontsuenetako batean .

Halako batean... PAM !!!!!!!!!!!!!!!Suziriak entzun ziren eta jende guztiak sekulako ikara zuen, baina suziri gutxi izan zirenez, laister bukatu ziren.

Ume gehienek modan zegoen jostailua nahi zuten : Famosa markako Nancy-a . Nola ez , ume gehienek ezin izango zuten euki eta sekulako desilusioa eramango zuten, baina segi dezagun gurera. Nire amak eta nola ez, bere bi ahizpek ere Nancy bat nahi zuten eta guraso guztiak erotuta ea non aurkitzen zuten Nancy ziztrinen bat.

Desfilean lurretik botata zeuden goxoki bila eta liskarrean . Hara eta ona zeuden ume guztiak goxoki bila . Hara, goxokiei buruz hitz egiten gaudela aprobetxatuz, egun hartan gertatu zen istorio oso-oso barregarri bat kontatuko dizuet goxokiekin zerikusia duena, noski . Goxoki mota asko daude eta goxoki mota goxoena hor zegoen, lurrean inork hartu gabe , eta ez dakit 3, ez dakit 4 ala agian 5 edo 6 ume ZAST !!! Goxokiaren gainera egin zuten salto eta nire amak hartu zuen baina…AAAAAAYYYYYYY!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Zaldiak nire amari behatza zapaldu zion.

Page 32: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Zelako mina!!!! Bakarrik pentsatze hutsarekin mina ematen du . Nire ama , bere amari, hau da, nire amonari ,oihukatzen egon zen: “ AMA !!!!!!” Hark pentsatzen zuen goxokia erakusten zegoela, baina behatz apurtua erakusten zegoen .

Desfilea amaitu ondoren, denak gurasoengana joan ziren eta ondoren etxera. Nire ama korrika bizian joan zen bere amarengana behatza erakusteko eta gero dudatan egon ziren ea hospitalera joan edo ez . Azkenean, etxean sendatu zioten amari mina; benda bat, etxeko pomada naturalekin eta nola ez, muxu batekin. Hori da mina eta tristura sendatzeko sendagairik hoberena.

Nire amonak, nola ez, arrazoi izan zuen zerbait txarra gertatuko zela jakitean . Igarlea izango ote zen nire amona??? Eta horrela bada nire ama , eta horrela

izatekotan agian NI !!!! Ez, ez dut uste, baina hala bada, beno, askoz hobeto . Nire amak ezingo du inoiz ahaztu esperientzia berezi, mingarri, barregarri eta arraro hori . Hala ere, ondo dago norberak bere buruari gertatu zaizkion gauza mingarri edo txarrak humore onez hartzea.

Hurrengo urteko gabonetan nire amak ez zituen goxokiak hartu nahi bada ez bada ere. Normala da, bestela zer egingo zenuketen zuek?? Urteak pasa ahala, nire amak , jada ez zuen goxokiak hartzeko beldurrik. Gainera beste urteetan, nire amak beldurra zuenean, bere anai-arrebek hartzen zizkioten goxokiak. Beno, ez daukat ezer gehiago kontatzeko, itxoin bai, badut , kontuz izan zaldiekin desfile egunetan eta galdetu lehenago zuen gurasoei ea susmo txarren bat daukaten. Hori da dena .

AGUR !!!!! Oier Iñurrieta 6.B

Page 33: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Nik orain kontatuko dizuedan istorioa nire aittona Anttoniori buruzkoa da (bueno egia esan, ez da nire aittona, nire aittona Andoniren aita baizik).Beno, istorioarekin hasi baino lehen, bere izaera azaltzen hasiko naiz:aittona Anttonio Tolosako Letxu kalean bizi zen. Herri osoan zehar zen ezaguna zen bere euskalduntasunagatik eta bere ´bromazale´ famagatik. Berak ardotegi batean egiten zuen lan, beno, egia esan besteak egiten zuten lan, eta bera salmahaiean jesarrita egoten zen, jendea itxaron bitartean entretenituz: adibidez, bazen erdaldun familia bat (los Falcón) eta hauek beti balkoitik elkarri ohiuka egoten ziren; ´¡¡¡¡MMAAMAA!!!!!¿¿QUIERES QUE COMPRE BOLLOS????´ eta erantzuna: ´¡¡¡SIIIII!!! ¡¡y COMPRA UNA BARRA DE PAAANNN!! ´horrela ibiltzen ziren. Orduan,los Falcón familia ardotegira sartzen zirenean, gure attona Anttoniok hau esaten zuen;´¡ aquí vienen los Falcón, los únicos que tienen el teléfono en el balcon ! ´eta denak parrez lehertzen ziren.

Beste behin ere haragitegi batean eta oraingoan txorakeria hau egin zuen:eskaparatean txerri buru bat zeukaten , eta Anttoniok salmahairaino ailegatzen zen soka batekin zuen lotuta eta orduan, edonor pasatakoan txerriaren ahoa itxi eta ireki egiten zuen, pasatzen zenari kristoneko sustoa emanez.

Beno hasiko naiz behingoz istorioarekin:Aittona Anttonio bere etxean zegoen (gogoratzen dizuet hau orain dela pilo gertatu zela; Franko garaian) bere bost seme eta emaztearekin eta bat-batean beraien bizilagunak faxistak zetoztela esan zion, Anttonioren bila fusilatzeko seguraski, hala egiten zizkien faxistak euskeraz hitz egiten zuen edo

Page 34: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

euskeraren alde zegoen edonorri. Orduan, gure aittona Anttoniok familiari agur esateko denborarik gabe, lehiotik salto egin zuen faxista madarikatu haiengandik alde egin nahian, bere bost semeak (nere aittona barne) eta emazteak etxean utziz.

Faxistak etxera ailegatutakoan, emazteari galdetu zioten ea non zegoen Anttonio, eta honek ez zekiela ezer erantzun zuen, baina hala ere, ez zioten sinistu eta Anttonioren atzetik joan ziren. Anttonio Aiako baserri baterantz joan zen, desesperazioaren desesperazioz, baina faxistak bere atzetik zebiltzaten bera harrapatzeko asmoz. Anttonio aspaldian baserrietan egoten ziren lastozko menditxo batean gorde zen baserritarrari ezer ez esateko esanez (inork ez daki nola egiten zuen arnas hor barruan). Baina alferrik; faxistak bere atzetik segitzen zuten eta Aiako baserri hartara ailegatu orduko orkak (pelikuletan deabruak eukitzen dituzten ´katxarroak´) hartu eta aurkitzen zituzten lasto mendi guztietan sartzen zituzten (Anttoniorena barne).

Azkenean, lortu zuen infernu hartatik alde egitea, faxistak beste alde batera begira zeudenean korrika batean atera zen lasto mendi hartatik. Harrigarriena bat ere minik gabe atera zela izan zen.

Beno, orduan egin zuena Frantziara alde egitea izan zen, inork ez daki nola. Eta han gelditu zen beste bost edo sei urteetarako bere bost seme eta emaztea Tolosan utziz. Baina han ez da istorioa bukatzen. Handik aurrera gure aittona Anttoniok hilabetero bere familiari postalak bidaltzen zizkien eta ez harrapatzeko, beste izen batekin sinatzen zuen: Madame Madeleine Arriet.

JONE IRAZU 6.B

Page 35: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Bazen behin orain dela urte asko mutiko bat, eta mutiko hori nire aita zen. Egun batean, bere etxean zegoela herri bateko gizon batzuk etorri ziren. Gizon horiek kobaya txiki bat zeukaten eta nire aitari eman zioten. Nire aitak Bugi izena jarri zion eta hilabete batzuk egon zen Bugiri biberoia ematen. Bugi hazten eta hazten hasi zenez, nire aitarekin joaten zen leku guztietara.

Nire aitak txakur bat eta katu bat zeukanez, gauez Bugik beraiekin lo egiten zuen.Txakurra Gorka deitzen zen, oso iletsua zen eta Bugi asko maitatzen zuen.

Katuak Kopito deitzen zen hain zuria zelako eta oso ondo eramaten zen Gorkarekin eta Bugirekin.

Egun batean, Bugi Gorkarekin eta Kopitorekin zegoela, nire aitaren oilategira joan ziren. Pixka bat maltzurrak zirenez, oiloak izutu zituzten eta ia denak ezkutatu ziren. Bugiri nire aita bronka ez botatzeko, Gorkarekin eta Kopitorekin oiloak bilatzera joan zen. Bilatuz eta bilatuz,

Page 36: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

ez zuten ezer aurkitzen eta gauean etxetik atera ziren oiloen bila. Aita esnatu zenean, konturatu zen ez zegoela ezta Gorka ezta Kopito -ta ezta Bugi ere. Orduak pasa ziren eta nire aitak bere anaiari deituz, azkenean, beraien bila joan ziren. Bugik oilotsoak aurkitu zituen zuhaitz baten ondoan, ezkutaturik, baina Bugiren atzetik 2 mutiko zeuden. Mutikoak oso argalak eta itsusiak ziren. Bugi konturatu zenean, korrika batean joan zen, baina mutikoak azkarragoak izan ziren eta Bugi eraman zuten. Nire aita etorri zenean, bakarrik aurkitu zituen Kopito eta Gorka

Bugi esnatu zenean, konturatu zen kartoizko kutxa handi batean zegoela. Bugi lasaiago geratu zen ez zuelako mutikoen ahotsak entzuten, baina orduak pasa eta esku batek Bugi hartu zuen eta logela batean sartu zuen. Logela ez zen oso polita: berde kolorekoa zen, armiarmak zeuden eta telebista bat zegoen. Gorkak nire aita gidatu zuen Bugi zegoen lekuraino. Orduan, aita lehio batetik lapurren etxera sartu zen, Bugi hartu eta etxe horretatik........

Urte batzuk pasa eta etxe misteriotsu horretako gauzak desagertu egin ziren. Agian mamuak, ez dakigu, baina esaten dute etxea kokaturik zegoen lekuan ibiltzen baduzu desagertuko zarela.

EDER 6B

Page 37: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Kaixo!!!

Nire izena Ibon da. Eta nire animalien istorioa zuk ezagutzea nahi dut.Nik zortzi urte nituenean oso triste nengoen ; bost katu izan nituelako eta bostak hil zirelako. Baina hori baino lehen, izan nituen indiako 7 untxi, beste txakur bat, 3 hamster eta 14 kume. Bueeeno, hasiko naiz istorioarekin beingoz, ezta!!?

1.Katuak Elur izena zuen eta hil zen txakur batek pelbisean koska egin ziolako. Hasieran, ez zen oso arriskutsua izan, baina hilabeteak pasa ondoren, azala uzteltzen hasi zen eta medikuak esan zuen erremediurik ez zegoela.Orduan, pilula bat eman eta hil egin zen.

2. katua Nuka izena zuen eta lehenengo txakur batek koska egin ondoren, kotxe batek harrapatu egin zuen.

3.Katua Jaki izena zuen eta zizareen erruz (toxicarakati) hil egin zen.

4.Katua Sena izena zuen eta ez dakigu nola hil egin zen , baina bere azken egunari buruz gauza bat badakigu; izkutatu egin zen lasai hiltzeko.

5.Katua Amira izena zuen eta bere bizitza desagertu zen nire pisutik (3

Ibonen txakurra naiz!!

Nire izena Pancho da eta oso pancho nago

XD

Page 38: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

erortzen. Ez zen momentuan hil (horregatik niretzat da hil egiteko modurik txarrena) albaitariek pilula bat eman zioten femurra apurtuzitzaiolako eta erremediurik ez zuelako.

Orain Kirari dut eta oso pozik nago berarekin. Bueno duela hiru edo lau egun bi hamster erosi zizkidaten. Oraindik ez dute izenik baina izango dute.

Ibon Lopez de Abechuko Martin

Ni ez naiz Ibonen txakurra baina oso antzekoa naiz

Page 39: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Duela pare bat urte, udako egun eguzkitxu batean nire familia; nire ama, nire aita, nire arreba eta ni, Salburuako eraztun berdera joan ginen bizikletekin, bakoitza berearekin. Goizeko 11:00 aldera denak ondo gosalduak eta prestaturik geunden korrika egiteko eta kirola egiteko janzkerarekin, nire arreba ezik, hain alferra denez...

Salburuan sartu ginenean, gauza oso barregarria gertatu zen: nire ama semaforo batean gelditu zen eta hanka ipini zuenean... txakur kaka erraldoi eta marroi bat zapaldu zuen!!!!!!!!!! Denok barrez lehertzen hasi ginen eroak bezalaxe eta ni atzeraka arrebaren gainean erori nintzen oreka galduz. Azkenean, guztiak lasaitu (niri nahiko kostatu zitzaidan), eta aurrera segitu genuen eraztun berderako bidean. Nire familia eta ni eraztun berdean sartu berriak ginen, naturaz gozatzen hasiak ginen, zuhaitz berde altu eta ederrak zeuden, ibai urdin eta garbiak eta abere ugari.

Nire aitak gutako inork ez zekien zerbait komentatu zigun. Berak esan zuenez, hemen (Gasteizen) txori oso arraro eta interesgarri bat ibiltzen zen denboraldi horretan. Zergatik da hain interesgarria? Pentsatuko duzue, bada oraintxe esango dizuet arrazoia: bere hegoekin gorputz lirain eta ederra estaltzean, zeruaren

kolore zuri urdinak lortzen dituela esan zigun aitak, normalean ehiztariak ikustean zuhaitz baten adar luze eta marroietan jartzen dira eta ikusezinak diruditela da bere ezaugarri interesgarriena, beste asko daudelako esaten dut.

Nere arrebak eta nik apostu bat egin genuen; helburua hegazti arraro hori lehena topatzea zen. Ez genien kasu handirik egin animaliei, nahiko

Page 40: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

apostatu genuelako, baina azkenean, apostua irabaztea lortu nuen saria bezalaze. Gure apostuaren saria, galtzaileak irabazlearen gurari guztiak, errepikatzen dut, guztiak egun batez betetzea zen.

Nik apostua irabazi ondoren, abereetan atentzioa jarri genuen; denetarik zegoen: ahate eder eta lirainak, txori ttikiak txioka... a zer gozamena hura. Txirringaz gindoazenez, nekatuak hasiak ginen hanketaz eta zuhaitz baten enborrean ezarri ginen hamaiketakoa jan ahal izateko. Hamaiketako goxo bukatzerakoan, hase geunden, segitzeko prest eta indarberriturik, jada. Buesa Arena-ra iristear geundenez, itzultzea erabaki genuen guztion artean. Nire amak eraztun berdetik itzultzea proposatu zuen, hori egiteko asmoa zuen bakarra izango balitz bezala eta guztiok burua gorantz eta beherantz mugitu genuen baietz esan nahian. Jada, bide laurdena egina genuen eta lehengo animalia berberak ikusi genituen, hegazti arraro hori ezik, jakina, bestela askoz polikiago joango ginateke. Oraingo honetan, berriz, ahate eme bat ikusi genuen bere kumetxo ttiki eta ahate arrarekin.

Nire ama oso nekatua zegoenez, zubiaren izkinan hanka jartzen saiatu zen, baina izkina oso ttikia zen eta ez zuen ondo ikusi non ipini zuen hanka eta... uretara bizikleta eta guzti erori zen!!!!!!!!!! Mementu horretan, ahateak bizkor-bizkor joan ziren eta jende guzti-guztiak atentzioa gugan jarri zuen. Zorionez, agure batek bere makilarekin nire ama, poltsoa eta bizikleta igotzea lortu genuen. Nire ama guztiz blai eginda zegoen eta gainera bere sakelako mugikor garestia hondatu zitzaion. Ez ziguten ziurtatu baina ateratzen ziren txinparta denak ikusita, nahiko seguru geunden horretaz.

Azkenean, etxera itzuli behar izan genuen. Gainera, nire amak nahiko egun txarra zeramatzan, beraz, ez genion ukatu. Nire arreba eta ni amaren sorbaldetan kexuka geunden etxerako bidean. Etxeko portalera iritsi ginenean, nire amak atea ireki zuen eta gure muturrean itxi egin zuen indar guztiekin.Kontuz zuen gurasoekin, oso umore txarrez jarri daitezkeelako. Gaizka 6.B

Page 41: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Bazen behin neskatxa oso oso perfektua zena, denek deitzen ziotena Mister Perfekta, inoz ez zelako beldurtzen. Laida deitzen zen,ile horia eta begi urdinak zituen.

Oso pija zen eta ez zitzaion jendea asko gustatzen, gehien bat tontoak eta pobre itxura zutenak. Egunero bezala, ikastolara joaten zen ikastera baina ikastolan bazeukan aurkari bat asko gorroto zuena; Miren deitzen zen. Berak ile marroia eta begi beltzak zituen eta bere arropa pixkat zikina eta itsusia zen, bere familia ez zelako ez pobrea ez aberatsa, diru gutxikoa vbaizik, gutxi gora behera.

Klasean sartu bezain pronto, andereñoa esan zien, hurrengo egunean joango zirela txango bat egitera. Egun oso bat Gorbeia mendira,

''Olentzero bizi den lekura'',joango zirela esan zuen andereinoak.Hurrengo egunean, ikastolako atean elkartu ziren klasekoak, eta guztiok zeudenean igo ziren autobusera. Ordu bat autobusean igaro ostean, motxilak hartu zituzten eta abiatu egin ziren. Bi ordu egon ziren aldapak igotzen harrietatik,

arroketatik eta amildegien ondotik. Orduan, atseden bat hartu zuten zelai berde batean eta lore pila baten inguruan. Zerbait jan zuten, eta gero, jolastera joan ziren guztiok izkutaketan, Laida izan ezik, ez zitzaiola gustatzen korrika egitea. Laida gerezi ondo batean gelditu zen lo-kuluxka bat botatzen.

Page 42: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Gauerdia ailegatu zen eta andereinoa pixkat zoratuta zebilen umeak aurkitzen handik eta hona. Asko kostata aurkitu zituen, baina Laida falta zen. Laida oraindik siesta botatzen zegoen. Geroago, esnatu zen lo-kuluxkatik eta hasi zen lagunak bilatzen, baina bilatzen zegoen bitartean,

zarata oso arraroak entzun zituen. Orduan, beldurrarekin korrika alde egin zuen lagunak bilatzera.

Aurkitu zituenean denek barrezka hasi ziren, Laidak ipotx bat ikusi zuelako. Ipotx nimiño bat zen, txiki-txikia eta oso polita. Ipotxak Laidari esan zion ea ondo

konpontzen zen lagunekin, batez ere Mirenekin, eta ea ondo tratatzen

zituen beste lagunak. Laidak esan zion beldurtuta ezetz eta ipotxak esan zion ez bazuen hori egiten, infernura joango zela. Laidak kasu egin zion eta aurrerantzean Miren eta Laida oso lagunak egin ziren eta besteekin ere. BAINA IPOTXA BETI DENAK ZAINTZEN ETA LAGUNTZEN EGONGO ZEN¡

JONE CASTRESANA 6.B

Page 43: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Txikia nintzenean, urtero bezala, Mallorcara joan nintzen nire ama, nire lehengusina eta nire izebarekin. Hiru urte nituen, baina Mallorcara sei hilabeterekin, urte batekin, bi urtekin eta hiru urtekin joan nintzen.Mallorcara hegazkinez joan ginen eta haraino ordubete zegoen.

Iritsi ginenean ni oso pozik nengoen eta hotelera sartu bezain laster nik amaren ondoan lo egin nahi nuela esan nuen. Geroago, igerilekura joan ginen eta ni igerileku txikian sartu nintzen. Piskatxo bat jolastu ondoren, txisa egiteko gogoa nuen eta igerilekutik atera nintzen eta igerilekuaren bazterretik uretara , txisa egiten hasi nintzen. Nire ama zoro bat bezala jarri zen eta ni hartzera etorri zen nik ez egiteko txisa, baina hartu ninduenerako bukatu egin nuen.

Gero, afaltzera joan ginen eta ni aulki hoberenean eseri nintzen eta lehenengo platera mahaian zegoenean, nire amak begiratu ninduen eta

aurpegia gorri-gorri nuela ikusi zuen. Altxatu ninduenean, eserleku polit hori kakaz zikinduta zegoen. Orduank, nire ama haserretu egin zen eta ni negarrez hasi nintzen. “IBAI ZELAKO EGUNA DARAMAZUN !!!!!!!!!!!!!!!!”, esan zidan nire amak. Gero, gure logeletara joan ginen, eta nik gaueko ekintzara joan nahi nuenez, geroago han geunden. Gaueko ekintzan umeentzako jolasak zeuden eta

niri asko gustatzen zitzaidan. Han dantzak, altxorraren bila, mini disko,

Page 44: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

antzerkiak etab. egiten genituen. Ondoren, ohera joan ginen eta ni bereala lokartu nintzen.

Hurrengo egunean, hondartzara joan ginen eta iritsi bezain laster, ni arean bota nintzen eta kroketa baten modura bueltak ematen hasi nintzen. Beranduago, nire amak esan zidan krema eman behar zidala baina ezin izan zidan eman gorputz osoa arez beteta neukalako eta nire bizkarrean kolpeak jotzen hasi zen area kentzeko. Gero, krema eman zidan eta bukatu zuenean, berriro bota nintzen lurrera, baina minutu bat pasatzean, berriro nengoen arez beteta. Geroago, amarekin uretara joan nintzen eta olatuekin jolasean ibili ginen. Nire ama ohiuka hasten zen : AAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA!!! Eta ni barrez lehertzen hasten nintzen. Nik surferako taula txiki bat neukan eta olatu bat zetorrenean, taularen gainean etzanda eta buruz bera jartzen nintzen, orduan ni hondartzaren bazterreraino joaten nintzen.

Arratzaldean, zoora joan ginen. Zooan sartu ginenean ni oso pozik nengoen. Sarreran sugeak zeuden eta niri beldurra ematen zidaten. Gero, lehoiak ikustera joan ginen eta beraiekin batera tigreak zeuden, ondoren lintzeak, hartzak, gepardoak, izurdeak, tximinoak etab ikusi genituen. Beranduago, loroen antzerki bat ikustera joan ginen; loroa bizikleta gainean ibiltzen zen eta pinoa egiten zuen. Gero, etxera joan ginen eta hurrengo egunean etxera itzuli behar ginen.

Hurrengo eguna iritsi zen eta hegazkina hartu behar genuen. Orduan, aireportura joan ginen eta hegazkina hartu genuen. Ordu batean Gasteizeko aireportuan geunden.

IBAI

Page 45: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Egun baten, ohetik jaikitzerakoan, hortzak garbitu, ohea egin, eta esne basokada bat hartu nuen ogiarekin.

Gero, nire lehengusuari deitu genion etxe ondoko parkean jolasteko. Parkera jeitsi ginenean, partida bat egin genuen. Taldeak hauek ziren:-Alejandro vs Dorian-Adrian vs Ricardo

Eta galtzen zuen taldeak beste parke batera ur botila betetzera joan egin behar zen. Partidu gogorra izan zen, baina azkenik Alejandro eta nik irabazi genuen. Orduan, Dorian eta Ricardo ur bila joan ziren. Ordu bata iritsi zen eta etxera bazkaltzera joan behar ginen.

Bazkaldu ostean, Maestura joan ginen nire aitaren lehengusu batzuekin boleibolean jolasteko. Bakarrik handiak jolasten zutenez, nik beraien etxera joan nintzen tuentian konektatzeko. Han ordu pare batzuk egon ziren boleibolean jolasten.

Hurrengo egunean, etxerako lanak egin genituen eta gero logelara jolastera joan ginen. Jolasten ari ginela Ricardo haserretu egin zen eta nahi gabe eskua atzeko poltzikoan sartu eta ohearen puntan eseri zen...Orduan, Ricardok azkar altzatu egin zen kriston mina zuela esaten ,baina, inork ez zion sinetsi.

Page 46: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Horrela hiru egun pasa ziren eta Ricardo gero eta gehiago kexatzen zen eta eskua lehen baino askoz gehio handitu zitzaion. Azkenean, erabaki genuen medikura bidaltzea. Medikuak esan zigun hatz txikia hautsi zitzaiola eta horren ondorioz, igeltsoa jarri behar izan zioten.

ADRIAN DAVID CHAVEZ CADENA

Page 47: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Betidanik nire aitaren familian beti berandu iritsi dira leku guztietara: jaiotzetan, urtebetetzetan eta abar. Ni jaio nintzenean. nire osabak eta izebak, aiton-amonak...etorri ziren. Nire aiton-amonak herri baten bizi zirenez ez zekiten askorik Gasteizi buruz. Nire gurasoak hospitalean zeuden eta aiton-amonak Gasteizera ailegatu zirenean ez zekiten non zegoen hospitala. Nire gurasoek azalpenak eman zizkioten baina alferrik izan zen. Nire aiton-amonak galdu ziren.

Nire gurasoek urduri eta kezkatuta zegoen, ni eguerdiko 12etan jaio nintzen eta arratsaldeko 7:00ak ziren. Aita deika eta deika ari ziren, baina nire aitonaren mugikorra bateria gabe zegoen. Nire aita bila joan zen baina ez zituen aurkitu.

Azkenean, aitonak Kabina bat aurkitu zuen eta jatetxe baten zeuden afaltzen. Gau horretan nire aiton-amonak nire etxean gelditu ziren.

Page 48: Benetako istorioak eta beste ipuin batzuk

Hurrengo egunean, nire aitonaK hospitalera joan ziren . Ni ikusi ondoren , nire gurasoen etxera joatea erabaki zuten baina autobusez. Baina nire aiton-amonak autobusez konfunditu ziren eta Gasteiz osoari buelta eman zioten.

Baina bueno utziko ditugu oraingoz nire aitona-amonak eta hasiko gara nire osabekin; nire aitaren familian bost anai ziren, eta guztiak txantxazaleak. Lehenengo, nire aitaren bigarren anaia etorri zen baina gelaz konfunditu zen. Nola jarri ziren gela ondokoak ezezagun bat ikustean!

Gero, nire aitaren hirugarren anaia etorri zen. Baina bidez konfunditu zen, eta konturatu zenean, autoa matxuratu zen. Laugarren anaia gaixotu zen eta ez zen etorri. Azkenik, bosgarren anaia istripu bat izan zuen eta noski, ez zen etorri.

Nire arreba jaio zenean, ez zen ezer aldatu, baina hori beste historio bat da. Konklusioa: nire familia ez da inoiz toki bartera garaiz iritsiko.

IKER ALBA