Maddi Buztanargik ihes egin du! - Desclée de Brouwer12 Maddi Buztanargik ihes egin du! eraman zuen...

8
Maddi Buztanargik ihes egin du! Daisy Meadows

Transcript of Maddi Buztanargik ihes egin du! - Desclée de Brouwer12 Maddi Buztanargik ihes egin du! eraman zuen...

Page 1: Maddi Buztanargik ihes egin du! - Desclée de Brouwer12 Maddi Buztanargik ihes egin du! eraman zuen adats beltza armairuko atea irekitzean. —Hara! –arnasari eutsi zion. Barnean,

Maddi Buztanargik ihes egin du!

Daisy Meadows

OAM 2 - Maddi Buztanargik ihes egin du TX.indd 3 15/9/15 12:41

Page 2: Maddi Buztanargik ihes egin du! - Desclée de Brouwer12 Maddi Buztanargik ihes egin du! eraman zuen adats beltza armairuko atea irekitzean. —Hara! –arnasari eutsi zion. Barnean,

Sekretu bat gordetzerik bai?

Hala bada, entzun arretaz,

hitz egingo baitizut oihan magiko honetaz:

haritz zahar batean du sarrera,

segitu niri enborrean behera;

bertan biziko ditugu abentura

sekulakoak, eta han ezagutuko

oihaneko animalia magikoak!

Maitasunez,

Urretxu katua

Sekretu bat gordetzerik bai?

Hala bada, entzun arretaz,

hitz egingo baitizut oihan magiko honetaz:

haritz zahar batean du sarrera,

segitu niri enborrean behera;

bertan biziko ditugu abentura

sekulakoak, eta han ezagutuko

oihaneko animalia magikoak!

Maitasunez,

Urretxu katua

OAM 2 - Maddi Buztanargik ihes egin du TX.indd 6 15/9/15 12:41

Page 3: Maddi Buztanargik ihes egin du! - Desclée de Brouwer12 Maddi Buztanargik ihes egin du! eraman zuen adats beltza armairuko atea irekitzean. —Hara! –arnasari eutsi zion. Barnean,

LEHENENGO ATALA: Urrezko bisitaria . . . . . . . . 9

BIGARREN ATALA: Adiskidetasunaren Oihana. . 21

HIRUGARREN ATALA: Grizelda! . . . . . . . . . . . . . 33

LAUGARREN ATALA: Bikain Bidaia Agentzia . . . 47

BOSGARREN ATALA:

Arazoak Altxorraren Zuhaitzean . . . . . . . . . 57

SEIGARREN ATALA: Arraunbeitia familia . . . . . . 67

ZAZPIGARREN ATALA: Ur-jauzi Arraitsua . . . . . . 79

ZORTZIGARREN ATALA: Xikiñosoen bainua . . . . 91

Edukiak

OAM 2 - Maddi Buztanargik ihes egin du TX.indd 7 15/9/15 12:41

Page 4: Maddi Buztanargik ihes egin du! - Desclée de Brouwer12 Maddi Buztanargik ihes egin du! eraman zuen adats beltza armairuko atea irekitzean. —Hara! –arnasari eutsi zion. Barnean,

OAM 2 - Maddi Buztanargik ihes egin du TX.indd 8 15/9/15 12:41

Page 5: Maddi Buztanargik ihes egin du! - Desclée de Brouwer12 Maddi Buztanargik ihes egin du! eraman zuen adats beltza armairuko atea irekitzean. —Hara! –arnasari eutsi zion. Barnean,

LEHENENGO ATALA

Urrezko bisitaria

June Basozain eta bere lagunik onena

Lili Oreinaga Juneren etxeko sukaldean

zeuden bazkaltzen bukatzen. June

aitarekin bizi zen.

—Zelako betekada! –esan zuen Lilik

sabelean zapladatxo bat emanez–.

Zure aitaren pizzak ikaragarri onak dira.

Junek irribarre egin zuen.

99

OAM 2 - Maddi Buztanargik ihes egin du TX.indd 9 15/9/15 12:41

Page 6: Maddi Buztanargik ihes egin du! - Desclée de Brouwer12 Maddi Buztanargik ihes egin du! eraman zuen adats beltza armairuko atea irekitzean. —Hara! –arnasari eutsi zion. Barnean,

10

Maddi Buztanargik ihes egin du!

—Zorionekoa zu! Gure etxe aurrean

bizi zarenez, prestatzen dituen guztietan

etor zaitezke!

—Pozten naiz gustura bazkaldu

duzuela jakiteaz –esan zuen Basozain

jaunak sukaldean sartzean–. Zer asmo

duzue arratsalderako?

—Animaliak ikustera joango gara,

jakina! –esan zuen Junek.

Liliren gurasoak Animalia Zaurituei

Laguntzeko Ospitaleaz arduratzen ziren,

etxearen atzealdeko aletegian eraikia

baitzuten. Bi neskek oso gustukoa zuten

animaliak zaintzea.

—Gaur goizean azerikume zauritu bat

iritsi da –erantsi zuen Lilik–. Hura aztertu

beharko dugu lehenbizi.

OAM 2 - Maddi Buztanargik ihes egin du TX.indd 10 15/9/15 12:41

Page 7: Maddi Buztanargik ihes egin du! - Desclée de Brouwer12 Maddi Buztanargik ihes egin du! eraman zuen adats beltza armairuko atea irekitzean. —Hara! –arnasari eutsi zion. Barnean,

Urrezko bisitaria

Junek baiezkoa egin zuen buruaz, bere

kizkur horiak astinduz.

—Ideia bikaina –esan zuen–. Hori da

udako oporrek duten hoberena: denbora

asko pasatzen ahal dugula animaliekin!

—Itxaron! –esan zuen Basozain

jaunak–. Non uzten dira plater zikinak?

—Harraskan –erantzun zuten Lilik eta

Junek batera.

Platerak harraskan uzten ari zirela,

Junek urrakada leun bat entzun zuen.

—Entzun –esan zuen.

Xir, xir, xir…

—Harraska azpitik datorrela dirudi

–esan zion Lilik.

Neskak kokoriko jarri, eta begiratu

bat egin zuten. Lilik belarrien atzera

11

OAM 2 - Maddi Buztanargik ihes egin du TX.indd 11 15/9/15 12:41

Page 8: Maddi Buztanargik ihes egin du! - Desclée de Brouwer12 Maddi Buztanargik ihes egin du! eraman zuen adats beltza armairuko atea irekitzean. —Hara! –arnasari eutsi zion. Barnean,

12

Maddi Buztanargik ihes egin du!

eraman zuen adats beltza armairuko atea

irekitzean.

—Hara! –arnasari eutsi zion.

Barnean, sagutxo marroi maitagarri bat

aurkitu zuen, belarriak hain arrosak eta

zurbilak zituena, ezen neskek haietan

zehar ikus zezaketen ia. Sagutxoak begi

txiki distiratsuak kliskatu, eta pala baten

atzean ezkutatu zen azkar.

—Zeinen moñoñoa!

–esan zuen Lilik.

Basozain jaunak

barre egin zuen.

—Egia da, bai –esan

zuen–, baina ezin

da hemen geratu.

Harrapatu behar dugu!

OAM 2 - Maddi Buztanargik ihes egin du TX.indd 12 15/9/15 12:41