Elementuen taula periodikoa

121
Elementuen taula periodikoa

Transcript of Elementuen taula periodikoa

Page 1: Elementuen taula periodikoa

Elementuen taula periodikoa

Page 2: Elementuen taula periodikoa

Taula periodikoaren asmatzailea:

Dmitri Mendeleiev

Taula periodikoaren lehen bertsioaren asmatzailea izan zen.

Taul periodikoa elementu kimikoak oro har zenbaki atomiko txikienetik handienera sailkatzen diren diagrama da. 

Page 3: Elementuen taula periodikoa

Taula periodikoa

Taula horrek 18 zutabe ditu eta elementu bakoitzak bere lekua betetzen du Z zenbaki atomikoaren arabera, baina betiere gorakako segidan.

Metalak eta ez metalak bereizita daude; gas nobleek periodo bakoitzaren amaierako zatia betetzen dute; eta lur arraroak (lantanidoak eta aktinidoak) taulatik kanpo daude, bakoitzak 14 elementu dituen bi lerrotan.

Page 4: Elementuen taula periodikoa

H (Hidrogenoa) 1Hidrogenoa elementu bat da, H ikurra eta 1 zenbaki atomikoa ditu.

Itxura gardena du. T. Von Hohenheim, Parazelsus izenpean ere ezaguna, izan zen H2 gasa lehen aldiz deskribatu eta artifizialki sortu zuena, metalak azido indartsuekin nahastean.

Hidrogenoa unibertsoko elementurik arruntena dugu unibertsoaren masaren %75 osatzen duelarik eta unibertsoko atomoen %90a hidrogeno atomoak direlarik.

DAVID GARZÓN 1.C

Page 5: Elementuen taula periodikoa

He (Helioa) 2Helioa elementu kimiko bat da,He ikurra eta 2 zenbaki atomikoa dituena.

Ez du kolore, zapore ezta usainik, ez da toxikoa, eta ia guztiz inertea da. Gas nobleen zerrendan lehena da. Elementu guztien artean irakite- eta urtze-puntu txikienak dituena da, eta gas egoeran dago ezohiko hotz eta presiopean ez bada. 1868. urtean Pierre Janssen astronomo frantzesa izan zen helioa lehen aldiz detektatu zuena.

ANDONI GUTIÉRREZ 1.D

Page 6: Elementuen taula periodikoa

Li (Litioa) 3• Bere zenbaki atomikoa 3 da.• Metal alkalinoen taldean dago.• George Urbainek deskubritu

zuen 1907an• Bere dentsitatea 0,53 g/ml –koa

da.• Bere masa 6,941 g/mol –koa da.• Metal guztietatik litioa arinena

da.• Bere pisu arinagatik eta

eroankortasunagatik baterietan erabiltzen den osagaia da.

• Hain biguna izatean labana batekin moztu ahal dela esaten dute.

ANE MERINO 1.D

Page 7: Elementuen taula periodikoa

Be (Berilioa) 4Metal lurralkalinoa da, toxikoa, gris metaliko koloreduna, arina, gogorra eta hauskorra.Aleazioetan erabiltzen da. Berilio hautsa oso kaltegarria izan liteke osasunarentzat arnasten bada.

Berilioa nahiko elementu arraroa da. Beroa oso ondo eroaten du , ez da magnetikoa eta ez da herdoiltzen.

X-izpi bidezko diagnosi sistemetan berilio xaflatxoak erabiltzen dira espektro ikusgarriko erradiazioa iragazteko. Zirkuito plakak markatzeko erabiltzen den X-izpi bidezko litografia-tekniketan ere berilioa erablitzen da.

Nicholas Louis Vauquelin-ek aurkitu zuen 1798an

NEREA LEDESMA 1.D

Page 8: Elementuen taula periodikoa

B (Boroa) 5Boroak taula periodikoan 5 zenbakia du.

Naturan ez da bakarrik agertzen beste elementuekin nahastuta baizik.

Propietate eta itxura desberdinekoak izan ahal ditu, hala nola adibidez Boro amorfoa (hauts marroizka) edo Boro kristalinoa (beltza eta oso gogorra ).

Boroa gehienetan sukaldeko tresnak egiteko erabiltzen da baina medikuntzan Boro likidoa sudurra eta begiak sendatzeko erabiltzen da.

Boroa landarentzako elikagaia da.

AINHOA CORRAL 1.D

Page 9: Elementuen taula periodikoa

C (Karbonoa) 6 Karbonoa elementu kimiko bat da. C ikurra eta 6 zenbakia du.

Unibertsoko laugarren elementurik arruntena da masan, hidrogenoa, helioa eta oxigenoaren ondoren.

Karbonoa antzinatik ezagutzen den elementua da.

Karbonoaren forma guztiak oso egonkorrak dira, eta tenperatura altua behar dute oxigenoarekin erreakzionatzeko.

UXUE FERNÁNDEZ 1.B

Page 10: Elementuen taula periodikoa

N (Nitrogenoa) 7Masa atomikoa 14 , 0067 g/mol da.

Bere zenbaki atomikoa 7 da.

1772 an aurkitu zuen Daniel Ruthrford izeneko eskoziar batek .

ENDIKA MARTÍN 1.B

Page 11: Elementuen taula periodikoa

O (Oxigenoa) 8

Zenbaki atomikoa: 8Masa zenbakia: 15,9994 g/mol

Joseph Priestley-ek aurkitu zuen 1771an.

Gehienetan bi atomoz osatutako molekulak eratzen ditu.

IRENE CABRERO 1.B

Page 12: Elementuen taula periodikoa

F (Fluorra) 9• Masa zenbakia: 18,9984032(5) g/mol• Henri Moissan-ek paristarrak isolatu zuen 1886an baina, hori baino lehen, Davy-k deskubritu zuen 1813-an. • Gas horixka hau elementurik elektronegatiboena da eta elektroiak erakartzeko ahalmen handiena du.Gainera, ezagutzen den elementu oxidatzailerik bortitzena da; oxigenoa bera oxida dezake.• Arkeologian, hezur fosilak datatzeko, hortzen osasunerako, esaterako, hortzetako pasta egiteko… da erabilgarria.

NURIA SANCHO 1.B

Page 13: Elementuen taula periodikoa

Ne (Neona) 10Neona aurkitu zuten zientzialariek, Sir William Ramsay eta Morris W Travers izan ziren.

1898an aurkitu zuten, Londresen . Bere izena grekotik dator, neon hitzak «berria» esan nahi du, hain zuzen ere.

Neona atmosferan dago, eta ikusteko, likidotu behar dugu.

Bere zenbaki atomikoa 10 da.

Ez du kolorerik.

IRENE SÁNCHEZ 1.D

Page 14: Elementuen taula periodikoa

Na (Sodioa) 11 Sodioa elementu kimikoa da,

Na ikurra (Natrium, latinezko izenatik datorkio) eta 11 zenbaki atomikoa dituena. Metal alkalinoen taldeko gai bakuna da.

Sodioa elementu bigun, zuri zilarkara, eta oso erreaktiboa da. Isotopo egonkor bakarra dauka, sodio-23a.

AITOR GALLEGO 1.D

.

Page 15: Elementuen taula periodikoa

Mg (Magnesioa) 12

.

Magnesioa elementu kimiko bat da, Mg Ikurra eta 12 zenbaki atomikoa dituena .

Ingeles batek, Joseph Black-ek aurkitu zuen 1755ean.

ANDER MORENO 1.D

Page 16: Elementuen taula periodikoa

Al (Aluminioa) 13

.

Aluminioa elementu kimiko bat da, Al ikurra  eta 13 zenbaki atomikoa  dituena. Lurrazaleko metalik ugariena da.

Korrosioarekiko erresistentziagatik, bere konduktibitate elektriko bikainagatik, fusio puntu baxua edukitzeagatik eta oso arina izateagatik ezaguna da.

Aplikazio ugari dituenez gero, industrian asko erabiltzen da eta mundu mailako ekonomian eragina du.

AINIZE DA SILVA 1.D

Page 17: Elementuen taula periodikoa

Si (Silizioa) 14Silizioa elementu kimiko bat da, Si ikurra eta 14 zenbaki atomikoa dituena.

Jons Jacob Berzelius –ek Suezian aurkitu zuen 1829an.

28,0855 g/ mol-ko masa atomikoa du. Silizioa solidoa da. Kolore grisa eta kristalaren tamainarekin handitzen den distira metalikoa dauka.

Hauts lodia bezalakoa da.

AINARA TERRAZAS 1.D

Page 18: Elementuen taula periodikoa

P (Fosforoa) 15P da bere ikurra, 15 bere zenbaki atomikoa eta 30,973762(2)g/mol bere masa atomikoa.

Hennig Brandt-ek deskubritu zuen 1 669. urtean Hamburgon.

Oso erreaktiboa denez, fosforoa ez da inoiz elementu aske modura agertzen naturan.

Fosforoz osatutako konposatuak, sarri erabiltzen dira lehergailuetan, pospoloetan, su artifizialetan, pestizidetan, eta garbigarrietan.

Elementu hau, argi ultramorean nabarmentzen da eta honi esker, kasu kriminal asko ebatzi ahal dira

ANGELA BENNETT 1.B

Page 19: Elementuen taula periodikoa

S (Sufrea) 16

Sufrea, elementu kimiko bat da,  S ikurra eta 16 zenbaki atomikoa dituena.32,065(5) g/mol eko pisua du.Historiaurrean ezaguna zenez, ez dakigu nor den aurkitzailea.

Sufrea, hori koloreko kristala da. Bizitzarako funtsezko elementua da eta bi aminoazidotan agertzen da, zisteinan eta metioninan.

ANE GONZÁLEZ 1.C

Page 20: Elementuen taula periodikoa

Cl (Kloroa) 17Elementu kimiko bat da, Cl ikurra eta 17 zenbaki atomikoa dituena.

Halogenoen taldekoa da. Gatz arruntean eta konposatu batzuetan ageri da.

Oso arrunta da naturan eta guretzat oso garrantzitsua da. Cl2 edo “dikloruroa”, airea baino 2,5 aldiz dentsoagoa den gas berdea da.

Usain nazkagarri eta itogarria dauka, 3,5ppm-ko kontzentrazioetan nabarmentzen dena; pozoitsua da.

MAIDER PÉREZ 1.D

Page 21: Elementuen taula periodikoa

Ar (Argona) 18Bere zenbaki atomikoa 18 da, eta gas noble arrunta da. Bere dentsitatea 1,664 g/l da.

1894 Lord Rayileigh-ek aurkitu zuen. Rayleigh-ek nitrogenoa aztertzen ari zen eta nitrogeno garbia atmosferako nitrogenoa baino dentsitate txikiagoa zuelaz ohartu zen. Azterketa honi esker konturatu zen atmosferan beste gas batzuk zeudela, haien artean argoia.

Argon bonbila fluoreszenteetan erabiltzen da.

ANDREA CORNEJO 1.D

Page 22: Elementuen taula periodikoa

K (Potasioa) 191.- Potasioa metal alkalinoa da, zilar-zuri kolorekoa eta naturan ugaria.

2.- Dentsitatea: 0.89 g/l Urtze-puntua: 336.53 K (63.38 °C) Irakite-puntua: 1032 K(759 °C )

3.- Potasioa airean erraz oxidatzen da eta oso erreaktiboa da.

4.- Potasioa 5. metal arinena da. Metal bigun bat da, labana batekin erraz ebaki daitekeena.

MIKEL IZQUIERDO 1.D

Page 23: Elementuen taula periodikoa

Ca (Kaltzioa) 20Kaltzioa elementu kimiko bat da, Ca ikurra eta 20 zenbaki atomikoa dituena. Haren masa atomikoa 40,078 da. Kaltzioa metal lurralkalino gris biguna da. Ezinbestekoa da izaki bizidunentzako, batez ere zeluraren fisiologian, eta metalik arruntena da animalia askotan.

Kaltzioaren isotoporik arruntenak, 40Ca, 20 protoiz eta 20 neutroiz osatutako nukleoa dauka. Elementu guztien artean, protoi eta elektroi kopuru bera duen eta egonkorra den isotoporik astunena da. Supernoben eztandetan, karbonoak eta alfa partikulek (helio-nukleoek) erreakzionatu egiten dute eta kaltzioaren isotoporik arruntena sintetizatzen da. Kaltzioa zazpigarren elementurik arruntena da, masaz, Lurreko itsasoetan.

Kimikoki, kaltzioa erreaktiboa da eta bigun samarra da metala izateko. Suak ez du erraz hartzen, bere ahaide hurbila den magnesioarekin gertatzen den bezala, baina irazekitzen denean airean erretzen da, intentsitate handiko argi gorri distiratsua sortuz. Kaltzio metalak urarekin erreakzionatzen du, hidrogeno gasa ekoiztuz.

JON ATXURRA 1.D

Page 24: Elementuen taula periodikoa

Sc (Eskandioa) 21Eskandioa elementu kimiko bat da, Sc ikurra eta 21 zenbaki atomikoa dituena.

Beti konposatuen osagai gisa ageri den metal zuri zilarkara da. Bakana da, mineral arraroetan agertzen baita; itrioa, lantanidoak eta aktinidoak bezala, elementu arrarotzat hartzen da. Elementu metaliko gogor eta oso iluna da.

Lars Frerik Nilson aurkitu zuen eskandioa 1879. urtean.

ALOIA ARMESTO 1.A

Page 25: Elementuen taula periodikoa

Ti (Titanioa) 22Elementu honen masa atomikoa 47,867(1)uma-koa da eta bere zenbaki atomikoa, 22.

William Gregorrek aurkitu zuen 1791n, eta izena Martin Heinrich Klaproth-ek eman zion, mitologia greziarreko titanetatik hartuta. Kolore grisa du, arina, gogorra, distiratsua eta korrosioaren aurrean erresistentea da. Eraikuntzan fatxada-material gisa erabilia izan da inoiz, adibidez, Bilboko Guggenheim museoan.

Metal honek oso erabilgarriak diren bi ezaugarri dauzka: korrosioarekiko erresistentzia eta metal guztien arteko sendotasun/pisu erlazio altuena. Aleaziorik osatzen ez duenean, titanioa zenbait altzairu bezain gogorra da, baina %45 arinagoa.

ITZIAR ARRANZ 1.B

Page 26: Elementuen taula periodikoa

V (Banadioa) 23Banadioa elementu kimiko bat da, V ikurra eta 23 zenbaki atomikoa duena.

Zenbait mineralen osagai da eta hainbat aleazio sortzeko erabiltzen da. Izaki bizidun gehienetan aurki daitekeen 26 elementuetako bat da. Bere izenaren jatorria mitologia eskandinabiarreko Vanadis jainkosan dago .Bere masa hau da: 50,9415 ± 0,0001 u

Andrés Manuel del Río -k aurkitu zuen 1801 ean eta Erythronium deitu zuen. Geroago Nils Gabriel Sefström, berriro aztertu zuen 1831ean eta Vanadio deitu zuen.

Egiturazko sendotasun ona duenez aplikazio nuklearretan erabiltzen da.

IRAIDE RODRÍGUEZ 1.B

Page 27: Elementuen taula periodikoa

Cr ( Kromoa) 24Kromoaren zenbaki atomikoa 24 da eta Johann Gottlob Lehman-ek 1761 ean aurkitu zuen.

Bere masa zenbakia 51,9961(6) g/mol da.

Solidoa da.

JON ARANDA 1.B

Page 28: Elementuen taula periodikoa

Mn (Manganesoa) 25Manganesoren zenbaki atomikoa 25 da eta bere pisu atomikoa 54, 938045 gutxi gora behera.

Scheele-ek aurkitu zuen manganeso XVIII. mendean. Burdinaren antzeko metal gris-zurixka da. Gogorra eta oso distiratsua da, zailtasunez urtzen dena baina erraz oxidatzen dena.

IKER DE CASTRO 1.A

Page 29: Elementuen taula periodikoa

Fe (Burdina) 26Burdina  elementu kimiko bat da, Fe ikurra (Ferrum, latinezko izenatik datorkiona) eta 26 zenbaki atomikoa dituena.

Trantsizio-metal hau lurrazalean dagoen elementu ugarienetakoa da.

OLATZ PRIETO 1.B

Page 30: Elementuen taula periodikoa

Co (Kobaltoa) 27

Kobaltoa elementu kimiko bat da, Co ikurra eta 27 zenbaki atomikoa dituena.

Metal gris zilarkara distiratsua eta gogorra da. Hainbat meatan agertzen da, eta aleazio magnetiko erresistente eta sendoak egiteko erabiltzen da. Bere konposatu kimikoekin tintak, margoak eta barnizak egiten dira.

JOANA MORENO 1.C

Page 31: Elementuen taula periodikoa

Ni (Nikela) 28·Elementu atomikoa da.

·Zenbaki atomikoa: 28

·Dentsitatea: 8,908 g/l

·Masa atomikoa 58,6934(2) g/mol

·Aparatu teknologikoak egiteko erabiltzen da

NEREA LÓPEZ 1.B

Page 32: Elementuen taula periodikoa

Cu ( Kobrea) 29• Lehenengo kobre zatia, K.a 7000 urtean aurkitu egin zen, Turkian eta Iraken. X. eta XII. mendeetan kobre eta plata kantitate handiak aurkitu ziren, eta hortik kanpaiak, ateak eta estatuak egin ziren.

• Kobrearen zenbaki atomikoa, 29 da. Masa zenbakia, berriz, 63,546 g/mol dira. Gaur egun kableen barruan dauden kabletxoak egiteko erabiltzen dute.

HAIZEA GARCÍA 1.B

Page 33: Elementuen taula periodikoa

Zn ( Zinka) 30•Zinka elementu kimiko bat da, Zn ikurra eta 30 zenbaki atomikoa dituena.

• Zinka, nahiz eta zenbaitetan trantsizio-metal gisa sailkatu den, metala da.

•Elementu hau urria da lurrean, baina erraz erauzten da.

• Bere aplikaziorik garrantzitsuenetako bat altzairuaren galbanizazioa da.

• Paracelso-k aurkitu eta izendatu zuen XVI. mendean.

JON RODRÍGUEZ 1.D

Page 34: Elementuen taula periodikoa

Ga (Galioa) 31Bere izena latinetik dator (Gallia). Elementu honen ikurra Ga da eta zenbaki atomikoa 31. Galioa metal txiro zilarkara da. Solido apurkorra da eta likidotzeko giro tenperatura (hau da, termometro batekin neur daitekeen tenperaturak) baino altuagoak izan behar dira. Lecoq de Boisbaudran-ek aurkitu zuen Pirinioetan 1875ean.

MIREN NAVARRO 1.D

Page 35: Elementuen taula periodikoa

Ge ( Germanioa) 32

IKURRA: Ge

ZENBAKI ATOMIKOA: 32

MASA ZENBAKIA: 72,64(1) g/mol.

NORK AURKITU ZUEN? Clemens Winkler alemaniarrak.

ZEIN URTETAN? 1886-ean.

ALAITZ GARATE 1.C

Page 36: Elementuen taula periodikoa

As (Artsenikoa) 33Alberto Handiak aurkitu zuen 1250ean.  Metaloide  pozoitsua da.

Artsenikoa eta bere konposatuak pestizidetan, herbizidetan, intsektizidetan eta aleazioetan erabiltzen dira.

Artsenikoen konposatu batzuk aintzinatik ezagunak dira eta nahiz eta artsenikoa toxikoa izan, hainbat botika egiteko erabiltzen dira.

Gehienetan artsenikoa heriotzarekin erlazionatzen da, baina errealitatean, bizitzarako ezinbestekoa den elementua da, eta egunean12 a 15 μg  hartu behar ditugu ( okela, arrainak, itsaski eta barazkietatik ateratzen ditugularik).

ENEKO BELLO 1.B

Page 37: Elementuen taula periodikoa

Se (Selenioa) 34Selenioa elementu kimikobat da, ez-metala da,sufrearen eta teluroarenantzekoa. Naturan oso arraroada egoera elementaleanaurkitzea; selenioa toxikoada kantitate handietan.Gris kolorea edo beltza kolorea izan ahal du.Bere ohiko egoera solidoa da.

JULEN MARTÍNEZ 1.C

Page 38: Elementuen taula periodikoa

Br (Bromoa) 35Bromoak Br ikurra eta 35 zenbaki atomikoa ditu. Masa atomikoa 79,904(1) g/mol da.

Antoine Jérome Balard, Frantziako kimikari batek, bromoa aurkitu zuen 1826. urtean Montpellierko paduretan.

Estratosferan, ozono-geruza dagoen atmosfera-zatian, bromodun hainbat konposatu detektatu dituzte. Ozono-geruzak Eguzkiaren erradiazio ultramoreetatik babesten du Lurra, eta zientzialariek detektatu berri dituzten bromodun molekulek ozono-geruzaren molekulak suntsitzen dituzte.

IZASKUN ARTECHE 1.B

Page 39: Elementuen taula periodikoa

Kr (Kriptona) 36Kriptonaren zenbakia 36 da eta bere ikurra Kr.

Kriptona gas noble bat da.

Gas hau ez da ikusten, airean dagoenean, baina solido egoeran gas zuri bihurtzen da.

Gas noble hau aurkitu zuten 1898-an William Ramsay-ek eta Morris Travers-ek.

DAVID ÁLVAREZ 1.D

Page 40: Elementuen taula periodikoa

Rb (Rubidioa) 37• Alkalinoen taldeko

elementu metaliko zuri zilar eta biguna da. Bere zenbaki atomikoa 37 da. Apur bat erradioaktiboa da. Rubidioa oso biguna eta oso erreaktiboa da.

• Erretzen denean kolore gorri-morexka hartzen du; hortik datorkio, hain zuzen, bere izena. Robert Bunsen-ek eta Gustav Kirchhoff-ek aurkitu zuten 1816an.

ANDREA HERVÁS 1.D

Page 41: Elementuen taula periodikoa

Sr (Estrontzioa) 38

-Zenbaki atomikoa: 38

-Masa zenbakia: 87,62 u

-1798 an,  Klaproth-ek eta Hope-k, estrontzioa aurkitu zuten Eskozian.

-Estrontzioa askoz erreaktiboagoa da uretan airean baino.

ANDREA ÁLVAREZ 1.A

Page 42: Elementuen taula periodikoa

Y ( Itrioa) 39Itrio elementu kimiko bat da, Y ikurra eta 39 zenbaki atomikoa dituena.

Translazio-metal zilarkara eta lustreduna da.

Itrioa askotan ageri da mineral arraroetan, eta kolore gorriko fosforoak egiteko erabiltzen da telebistetan oraindik ere erabiltzen diren hodi katodikoetan.

LEIRE PUENTE 1.C

Page 43: Elementuen taula periodikoa

Zr (Zirkonioa) 40Zirkonioa elementu kimiko bat da, Zr ikurra eta 40 zenbaki atomikoa dituena. Normalean zirkon izeneko mineraletik erauzten da.

Zirkonioa altzairua baino arinagoa da eta bere gogortasuna kobrearen parekoa da. Hauts bihurtu arte zatitzen denean, suak har dezake airearekin kontaktuan, batez ere tenperatura altuetan. Bere erabilera nagusia erreaktore nuklearretan da.

Martin Heinrich Klaproth (1743-1817)Alemaniako kimikaria izan zen uranioa,titanioa eta zirkonioa aurkitu zituena.

NAIA MONTERO 1.C

Page 44: Elementuen taula periodikoa

Nb (Niobioa) 41Zenbaki atomikoa: 41

Pisu atomikoa: 92,90638

Nork aurkitu zuen: Blomstrand-ek aurkitu zuen 1864ean

Mineral iturri garrantzitsuenak: niobita,niobita-tantalita eta euxenita dira. Niobioa hegazkinen turbinak egiteko erabiltzen da.

MIKEL CORTAZAR 1.A

Page 45: Elementuen taula periodikoa

Mo(Molibdenoa) 42

Molibdenoa elementu kimiko bat da, Mo ikurra eta 42 zenbaki atomikoa du, eta bere masa atomikoa 95,44 g da.

Sendotasun handikoa, altzairua egiteko erabiltzen da.

Molibdenoaren itxura gris metalikoduna da; molibdeno-kantitateak toxikoak aurkitu daitezke hainbat animalietan.

Carl Wilhelm Scheele-k aurkitu zuen 1778an eta Peter Jacob Hjelm-ek isolatu zuen 1781an.

ANNE MILLAN 1.C

Page 46: Elementuen taula periodikoa

Tc (Teknezioa) 43Teknezioa, Emilio Segre-k aurkitu zuen 1937-an. Haren zenbaki atomikoa 43 da, bere ikurraa Tc eta bere masa atomikoa 98 da.Teknezioa, pisu gutxien daukan transizio-metal kristalinoa da.

Metal erradiaktibo hau jende askok bilatu zuen oraindik ez zenean existitzen, eta pentsatzen zutenak teknezioa aurkitu zutela, geroago ikusi zuten ezetz, eta horrela egon ziren urte asko harik eta Emilio Segre-k aurkitu zuen arte.

JON CASQUERO 1.C

Page 47: Elementuen taula periodikoa

Ru (Rutenio) 44Latineko izena ruthenia da, eta «errusia» esan nahi du.

Metal zuri gogor eta hauskor hau aleazioak egiteko erabiltzen da, adibidez , rutenioz eta molibdenoz osatutako aleazioa supereroalea da, edo titanioarekin osatzen duena, azken metal honen korrosioarekiko erresistentzia areagotzen duelarik. Platinoaren taldeko transizio-metal arraroa da. Gehienetan platino-meetan ageri da.

Metal bitxi honen historia errusiar batekin hasten da. Honen izena Karl Ernst Claus da. Karl, platino zati bat aztertzen zegoen , eta konturatu zen miatzen ari zen zatian, beste elementu bat zegoela; holan aurkitu zituen rutenioaren lehenengo sei gramoak.

CRISTIAN ZAYAS 1.C

Page 48: Elementuen taula periodikoa

Rh (Rodioa) 45 Rodioa elementu kimiko bat da, Rh ikurra eta 45 zenbaki atomikoa dituena. Platinoaren taldeko trantsizio-metal zuri zilarkara arraroa da. Platino-meetan agertu ohi da eta platino-aleazioetan eta katalizatzaile gisa erabiltzen da. Metal bitxirik garestiena izan ohi da,merkatuen momentuko egoeraren arabera.

Rodioa metal oso iraunkorra da eta distira altua dauka. Normalean ez du oxidorik eratzen. Urtze-puntura iristen denean oxigenoa xurgatzen du atmosferatik, baina berriro solidotzen denean askatu egiten du.

Rodioari azidoek ez diote erasotzen. William Hyde Wollaston.-ek aurkitu zuen 1803an.

MARÍA MARTÍNEZ 1.C

Page 49: Elementuen taula periodikoa

Pd (Paladioa) 46Paladioa elementu kimiko bat da, Pd ikurra eta 46 zenbaki atomikoa dituena.

William Hyde Wollaston-ek aurkitu zuen 1803an.

Platino-mineraletan aurkitu zenean izena Pallas asteroidearen omenez eman zitzaion.

AITOR YÁÑEZ 1.C

Page 50: Elementuen taula periodikoa

Ag (Zilarra) 47Zilarra Ag ikurra du; zenbaki atomikoa 47 da.

Eroankortasun termiko altuena duen metala da. Bitxi moduan erabil dute aspalditik. Beste erabilera batzuk baditu, halanola argazkin filmetan.

Zilarra antzinarotik ezagutzen da, eta diru gisa erabili izan da.

JUNE GONZÁLEZ 1.B

Page 51: Elementuen taula periodikoa

Cd (Kadmioa) 48Trantsizio-metal arraro samarra da, biguna eta urdin-zurixka.

Baterietan eta pigmentuetan erabiltzen da, esaterako produktu plastikoetan.

Oso toxikoa da.

Karl Samuel Leberecht Hermann-ek eta Friedrich Stromeyer-ek aurkitu zuten 1817an.

DANIEL CÁCERES 1.A

Page 52: Elementuen taula periodikoa

In (Indioa) 49Indioa elementu kimiko bat da, In ikurra eta 49 zenbaki atomikoa dituena. Aluminioaren eta galioaren antzeko ezaugarri kimikoak dauzka, baina zinkarekin antzekotasun gehiago dauzka. 

Bere ezaugarri nabarmenetako bat da bere isotoporik arruntena apur bat erradioaktiboa dela. Erradioaktibitate hau ez omen da arriskutsua.

IXONE GALDEANO 1.D

Page 53: Elementuen taula periodikoa

Sn (Eztainua) 50Eztainuaren zenbaki atomikoa 50 da. Bere pisu atomikoa 118,7 da.

Julius Pelegrin –ek aurkitu zuen 1854 ean.

Zilar grisa kolorekoa da. 14. taldean dago taula periodikoan.Latinez “Stannum” da. Etxea apaintzeko erabiltzen dugu.

Mesopotamiako testamentuan agertzen zen.

ANDER MOSQUERA 1.C

Page 54: Elementuen taula periodikoa

Sb (Antimonioa) 51

Elementu kimiko bat da, metaloidea.

Bere ikurra estibiotik dator.

Bere zenbaki atomikoa 51 da.

Suaren aurkako elementuetan, margoetan, zeramikan, esmalteetan...erabiltzen da.

Hoztean handitu egiten da.

GORKA GÓMEZ 1.D

Page 55: Elementuen taula periodikoa

Te (Teluroa) 52Bere zenbaki atomikoa 52 da eta bere masa zenbakia edo pisu atomikoa 127,60 da.

Teluroa Franz Joseph Muller Von Reichstein-ek deskubritu zuen 1782an. Oxigenoa sufrea, selenioa eta polonioaren taldean dago, kalkogenuroen taldean alegia.

Egoera kristalinoan zuri zilarkara da eta lustre metalikoa dauka. Oso erraz xaflatzen eta birrintzen da.

NAROA ARÉVALO 1.C

Page 56: Elementuen taula periodikoa

I (Iodoa) 53Iodoa, elementu kimiko bat da, I ikurra eta 53 zenbaki atomikoa dituena. Kimikoki, iodoak halogenoen multzoko elementuen arteko erreaktibotasunik txikiena dauka, etaelektropositiboena da astatoaten ondoren.

Iodoaren erabilera nagusiak medikuntzan,argazkigintzan eta tindagaien ekoizpenean daude. Izaki bizidun gehienek beharrezkoa dute, kopuru txikietan bada ere. Beste halogenoek bezala, iodoak molekula diatomikoak eratzen ditu, I2 forma hartuz.

Bernard Courtois  frantses kimikariak aurkitu zuen 1811. urtean.

JULEN HERNÁNDEZ 1.B

Page 57: Elementuen taula periodikoa

Xe (Xenona) 54Xenona elementu kimiko bat da, Xe ikurra eta 54 zenbaki atomikoa dituena. 

Gas noble kolorge, astun eta usaingabea da. Atmosferan aztarna-elementu gisa ageri da.

Xenonaren isotopoak tresna garrantzitsuaK dira Eguzki-sistemaren hasierako historia ikertzeko. Xenon-135 isotopoa, fisio nuklearraren ondorioz sortzen dena, erreaktore nuklearretan erabiltzen da neutroi -xurgatzaile gisa.

ENDIKA RAMÍREZ 1.B

Page 58: Elementuen taula periodikoa

Cs (Zesioa) 55Zesioa elementu kimiko bat da,Cs ikurra eta bere zenbaki atomikoa 55 da.

Elementu kimiko guztien artean bigarren elektropositiboena eta alkalinoena da.

Robert Wilhelm Bunsen-ek aurkitu zuen 1860an.

HODEI MONTERO 1.A

Page 59: Elementuen taula periodikoa

Ba (Barioa) 56Barioa elementu kimiko bat da, Ba ikurra eta 56 zenbaki atomikoa dituena.

Metal lurralkalino zilarkara da. Naturan ez da inoiz egoera puruan egoten. Bere oxidoari barita deritzo, eta karbono dioxidoarekin erreakzionatzen du. Naturan barioa duten mineralik arruntenak barita (BaSO4) eta witherita (BaCO3) dira. Benitoita izeneko harribitxi arraroak barioa dauka.

Barioz osatutako mineralik arruntenak, baritak oso dentsitate altua dauka (4,5 g/cm3).

MARKEL GUTIÉRREZ 1.A

Page 60: Elementuen taula periodikoa

La (Lantanoa) 57Serie kimikoa: lantanidoakTaula periodikoa: 3. taldeaMasa atomikoa: 138,90547(7) g/molDentsitatea: 6,162 g/lUrtze-puntua:920ºCIrakite-puntua:3.464ºCKristal-egiturak: hexagonalak

Zenbait mineral arrarotan ageri da, gehienetan zerioarekin. Lantanoa xaflakorra, harikorra eta biguna Berehala oxidatzen da airearekin kontaktuan.Mosander-ek, suediarra, 839. urtean aurkitu zuen zerioaren barruan.

SAIOA GÓMEZ 1.A

Page 61: Elementuen taula periodikoa

Ce (Zerioa) 58Zenbaki atomikoa:58 Dentsitatea:6,67 g/l

Jöns Jacob Berzelius-ek, Wilhelm Hisinger-ek eta Martin Klaproth-ek 1803.urtean arkitu zuten

Gauza askotarako erabiltzen da: beiragintzan,optika- industrian, kimikan,argazkigintzan eta metalurgian .

SANDRA TRUEBA 1.B

Page 62: Elementuen taula periodikoa

Pr (Praseodimioa) 59

Lur arraroen taldearen barneko elementu kimikoa da.

Sinbolo kimikoa Pr.

Pisu atomikoa, 140’9077.

Zenbaki atomikoa, 59

Pr2 03 (Dipraseodimio, trioxidoa) beiraren eta keramikaren kolore berdea lortzeko erabiltzen da.

SAIOA PECINO 1.A

Page 63: Elementuen taula periodikoa

Nd (Neodimioa) 60

Neodimio metalaren zenbaki atomikoa 60 da, eta bere masa- zenbakia 144,242(3) g/mol.

Carl Auer Von Welsbach ikerlariak aurkitu zuen, 1885an.

Neodimioa Misch metalaz osaturiko lur arraro bat da. Metal-zilar disdira dauka. Oso metal erradiaktiboa da, eta airearekin kontaktuan azkar ugertzen da.

Lurrazalean 38 ppm-ko kontzentrazioan ageri da.

OIER SAENZ 1.A

Page 64: Elementuen taula periodikoa

Pm (Prometioa) 61

Prometioa (edo Promezioa) erradiaktiboa den lur arraroen multzoko elementu kimikoa da. Garai batean illinio izenaz ezagutu zen (Illinois hitzatik)

Prometio-gatzek luminiszentzia urdin zurbila edo berdexka sortzen dute erradioaktibitatearen ondorioz. Bateria nuklearretan erabiltzen da. 

Zenbait izarren espektro elektromagnetikoan prometioaren aztarnak beha daitezke.

Jacob A. Marinsky, Lawrence E. Glendenin eta Charles D. Coryell aurkitu zuten 1947an

Page 66: Elementuen taula periodikoa

Eu (Europioa) 63Gris kolorekoa da; Europioaren zenbaki atomikoa 63 da, bere masa zenbakia edo pisu atomikoa berriz, 151,964 g/mol da.Fusio-puntua: 822 ºCIrakite-puntua: 1596 ºC

Eugene Demarcay-ek aurkitu zuen Frantzian 1901 ean eta Europio izena jarri zion.

1890. urtean Boisbaudran-eklehen Europio laginak lortu zituen, baina hasieran, samario-gadolinioko laginak zirela uste zuen. Demarcay-k justifikatu egin zuen lagina horiek ez zirela ez samario ez gadolinio.

AINHOA DUEÑAS 1.A

Page 67: Elementuen taula periodikoa

Gd (Gadolinioa) 64

● Masa atomikoa= 157,25 u● Dentsitatea= 7901 kg/m● Aurkitzailea: Jean de Marigna-ek

1880an● Ezaugarria: Lur

arraroen multzoko metal

  xaflakor eta harikor zuri zilarkara da.

ARIADNA GUTIÉRREZ-SOLANA 1.A

Page 68: Elementuen taula periodikoa

Tb (Terbioa) 65Zenbaki atomikoa: 65

Ikurra :Tb

Itxura: zuri zilarkara

Gogortasuna: biguna, labana batekin moztu daiteke.

Fusio puntua: 1629ºC

Dentsitatea: 8219 kg/m3

Pisu atomikoa: 158.924

Aurkitzailea: 1843-an Carl Gustaf Mosander (Kalmar, 10/09/1797 - Lovön, 15/09/1858)

MIKEL DEL CASTILLO 1.A

Page 69: Elementuen taula periodikoa

Dy (Disprosioa) 66Disprosioa  lur arraroen multzoko elementua da. Lustre metaliko, zilarkara distiratsua dauka, eta giro-tenperaturan nahiko egonkorra da airean.  Bere izena grokotik dator («dysprositos») eta «lortzeko zaila» esan nahi du.

Hagaxka-ebakitzaile batekin moztu daiteke (baina ez labana batekin), eta txinpartak  sortu gabe landu daiteke makinen bidez, gehiegizko berotzea saihesten bada. Disprosioaren ezaugarriak nabarmen aldatzen dira ezpurutasun txikienarekin.

Lantanidoen taldeko elementu kimiko hau Paul Emile Lecoq de Boisbaudran-ek aurkitu zuen 1886an.

Page 70: Elementuen taula periodikoa

Ho (Holmioa) 67

Holmio, lantanidoen seriekoa izanik, elementu  metaliko  aski bigun eta harikorra da.  Giro-tenperaturan eta  aire lehorrean egonkorra da. Lur- arraroetako bat da.

Bere masa atomikoa 164,930-koa da.

Holmioa Suediako kimikaria zen Per Theodro Cleve-k aurkitu zuen 1879an.

IRATI RUBIO 1.C

Page 71: Elementuen taula periodikoa

Er (Erbioa) 68Lantanidoen taldeko elementu arraroa da.

Harikorra da, nahiko egonkorra airean, eta ez da lur-arraroen multzoko beste metal batzuek bezain azkar oxidatzen. Bere gatzak arrosa kolorekoak dira eta xurgapen-espektro berezia dauka argi ikuskorrean, ultramorean eta infragorritik hurbil.

Ikuspuntu biologikotik ez dauka inolako funtziorik, baina zenbaitek uste dute metabolismoa estimulatzen duela. Erbioa optika arloan erabil daitezke.

Suizako Carl G. Mosander-ek aurkitu zuen an.

Page 72: Elementuen taula periodikoa

Tm (Tulioa) 69Tulioa elementu kimiko bat da, Tm ikurra eta 69 zenbaki atomikoa dituena. Lantanidoen multzoko elementu hau lur arraroen arteko bakanena da. Oso erraz molda daitekeen metal honek distira gris zilarkara dauka eta labana batekin moztu daiteke. Korrosioarekiko nolabaiteko erresistentzia dauka aire lehorrean eta xaflakorra da. Naturan ageri den tulio guztia tulio-169 isotopoa da.

Urarekin geldiro erreakzionatzen du, aise urtzen da azido diluituetan eta kolore berdeko gatzak eratzen ditu.

Airean egonkorra da, oxigenoarekin, nitrogenoarekin eta hidrogenoarekin konposatuak eratzen ditu tenperatura beroetan, eta halogenoekin erreakziona dezake giro tenperaturan. Hauts denean sukoia da. Erabilpen gutxi ditu, eta X izpien iturri gisa erabil daiteke.

ARITZA SILVA 1.A

Page 73: Elementuen taula periodikoa

Yb ( Iterbio) 70 Iterbioa edo Yterbioa lantanidoen serieko lur-arraro bigun eta metalikoa da, kolore zilarkara duena.Iterbioa xaflakorra eta harikor samarra da, eta lustre distiratsua dauka. 

Hiru forma ezberdin dauzka: alfa, beta eta gamma. Beta forma  giro-tenperaturan  existitzen da, kristal-egitura dauka , metalen antzeko eroankortasun elektrikoa dauka, baina erdieroale gisa jokatzen du ; gamma forma, berriz, tenperatura altuetan ageri da eta gorputzean zentratutako egitura dauka.

Suizako Jean de Marignac-ek aurkitu zuen 1878an.

Iterbio mota bat erabilia izan da X izpietako makina batean energia-ituirri gisa elektrizitaterik ez dagoenean

Page 74: Elementuen taula periodikoa

Lu (Lutezioa) 71Lutezioa elementu kimiko bat da, Lu ikurrekoa eta 71 da bere zenbaki atomikoa.

Elementu hau metalikoa da. Petrolio-findegietako prozesuetarako erabiltzen da. Metalezko aleazioak eratzeko eta zenbait prozesutan katalizaile gisa erabiltzen da.

Izena Parisen omenez jarri zioten, hiri honen izena latinez Lutitea da.

Elementu arraroen artean gogorrena eta astunena da.

LORENA CABRIA 1.C

Page 75: Elementuen taula periodikoa

Hf (Hafnioa) 72Hafnioaren zenbaki atomikoa 72 da. Bere masa zenbakia 178,49(2)g/mol da.

Dirk Coster-rek eta Georg Von Hevesy-ek aurkitu zuten 1923. urtean.

Neutroiak xurgatzeko ahalmen handia duenez, industria nuklearretako barrak egiteko erabiltzen da. Metal xaflakorra eta korrosioarekiko erresistentea da.

YAIZA VÁZQUEZ 1.A

Page 76: Elementuen taula periodikoa

Ta (Tantalioa) 73Tantalioa, Andres Gustaf Ekebero suediar kimikoak arkitu zuen 1802an.

Elementu astuna eta gogorra da, eta Tantalita mineraletik ateratzen da.

Ez da oso ezaguna baina elementu garrantzitsua da mugikorrak, gps-ak, satelite artifizialak etab egiteko.

Tantalio minerala, Australian, Canadan, Brasilen, Afrikan, Asian eta Chinan aurki dezakegu. Baina badago interesa ere Egipton hasten bilatzeko.

Masa zenbakia : 180,948

NAROA RODRÍGUEZ 1.A

Page 77: Elementuen taula periodikoa

*Wolfram edo tungstenoa elementu kimiko bat da, W ikurra eta 74 zenbaki atomikoa dituena.

*Berezko egoeran zilar zuri kolorea du, baina lohikeria duenean gris kolorea hartzen du.

*Wolframioa 1783 urtean bakartu zen Espainian lehen aldiz, Elhuyar anaien  eskutik Juan Jose Elhuyar eta Fausto Elhuyar.

* Ohizkoa izan da bonbillen barruko haria egiteko erabiltzea, baita erresistentzia elektrikoetan eta boligrafoen puntak egiteko ere.

EDER COSGAYA 1.D

W (Wolframioa) 74

Page 78: Elementuen taula periodikoa

Renioa elementu kimiko bat da, Re ikurra eta 75 zenbaki atomikoa dituena

Trantsizio-metal zuri zilarkara, arraro, astun eta polibalente hau manganesoaren antzeko propietate kimikoak dauzka eta hainbat aleaziotan erabiltzen da.

Renioa molibdenoaren ekoizpenaren azpiproduktu gisa erdiesten da. Renio-molibdeno aleazioak supereroaleak dira. Naturan aurkitu zen azken elementua izan zen eta Lurrean existitzen diren hamar elementurik garestienen artean dago.

ANDONI VERDEGUÉ 1.A

Re (Renioa) 75

Page 79: Elementuen taula periodikoa

Osmioa elementu kimiko bat da, Os ikurra eta 76 zenbaki atomikoa dituena. Masa zenbakia 190,23(3) g/mol da.

Smithson Tennant-ek aurkitu zuen Ingalaterran 1804ean.

Osmio izena osme hitz grekotik dator eta usaina esan nahi du. Izen hori jarri zion Smithson Tennant-ek aurkitu zuenean elementu honetako konposatu bati hatsa zeriolako.

Trantsizio-metal zuri grisaxka da, hauskorra eta gogorra. Naturako elementurik astunena da.

BEÑAT JAUREGI 1.A

Os (Osmioa) 76

Page 80: Elementuen taula periodikoa

Iridioa elementu kimiko bat da, Ir ikurra eta 77 zenbaki atomikoa du.

1803an aurkitu zuen Smithson Tennant –ek. Kolore horixka argia dauka. Oso gogorra da. Hain gogorra denez, zaila da berarekin lan egitea.

Iridioa 22,650 kg/m³-ko dentsitatea dauka. Tenperatura oso altuak jasan ditzake. Bere ezaugarririk nabarmenena korrosioarekiko erresistentzia da, erresistentzia handiena duen elementua delako.

Kontaktu elektrikoak egiteko erabiltzen da.

IBAI DE LA IGLESIA 1.C

Ir (Iridioa) 77

Page 81: Elementuen taula periodikoa

Pt (Platinoa) 7878 zenbaki atomikoa du.

Platinoa Antonio de Ulloa-kaurkitu zuen, Ekuadorren eta1735. urtean lehen aldizeraman zuten Europara. Nikel eta kobre meategitan agertzenda. Zilarrarekin ere okertu ahal da.Gai baliotsua da eta bitxigintzan, laborategiko ekipamendu elektrikoetan, odontologian eta automobil igorpenen kontrolerakogailuetan eta tenperaturahandiko labeak indartzekoerabiltzen da.

MIREIA BLÁZQUEZ 1.B

Page 82: Elementuen taula periodikoa

• 79 zenbaki atomikoa du.

• Hori distiratsua du.• Metal bat da.• Metal Aroan aurkitu

zuten.

IGARKI MARTÍN 1.D

Au (Urrea) 79

Page 83: Elementuen taula periodikoa

Merkurioaren sinboloa Hg da eta bere zenbakia 80 da.Merkurioa ba zegoen Egipton, Kuraren hilobian (XVIII mendean).

Metal astun zilarkara da. Giro-tenperaturan eta presioan likidoa den elementu bakanetako bat da. Gaizki eroaten du beroa beste metal batzuekin alderatuz gero, baina elektrizitatea hobeto eroaten du. Erraz osatzen ditu aleazioak beste metal batzuekin, hala nola urrearekin edo zilarrarekin, baina ez burdinarekin. Uretan disolbaezina da. Gas egoerara igarotzean lurrun toxiko eta korrosiboak eratzen ditu. Azala, begiak eta arnasbideak erasotzen ditu .

Merkurioa termometroetan, barometroetan, manometroetan eta beste tresna zientifiko batzuetan erabiltzen da. Hala ere, elementu honen toxikotasunaren egin da bere erabilera termometro medikuetan, eta horren ordez alkoholean oinarritutakoak edo termometro digitalak hobetsi dira. Oraindik ere zenbait ikerketa zientifikotan erabiltzen da.

OIHANE MORATO 1.D

Hg (Merkurioa) 80

Page 84: Elementuen taula periodikoa

Metal txiro gris xaflakor hau  kolorea galtzen du airearekin kontaktuan. Oso toxikoa da eta arratoi-pozoi  eta intsektizida gisa erabili izan da, baina minbizia sor dezakeela uste denetik, erabilera hau asko murriztu da edo debekatu egin da zenbait herrialdetan. 

Sir William Crookes-ek aurkitu zuen 1821ean

Tl (Talio) 81

Page 85: Elementuen taula periodikoa

Pb (Beruna) 82 Beruna zuri urdina da moztu ondoren, baina gris leun kolorea hartzen du airearen kontaktuan. 

Naturan aurkitzen da karbonato, sulfato eta sulfuro eran; oxigenoarekin errez erreakzionatzen du.

Bere zenbaki atomikoa 82 da.

Aintzinatik ezaguna da eta bere latinezko izena «plumbum nigrum» zen.

MARIO ACIMAS 1.D

Page 86: Elementuen taula periodikoa

Bismutoa elementu kimiko bat da,

Bi ikurra du, eta 83 zenbaki atomikoa dituena.

Masa atomikoa 208,980 du , eta fusio-puntua 271,4ºC koa da. XIII mendean aurkitu zuen ClaudeFrançois Geoffroyr-ek 1753. urtean.

JUNE RAFAEL 1.C

Bi (Bismutoa) 83

Page 87: Elementuen taula periodikoa

Po (Polonioa) 84Po ikurra du eta 84 da bere zenbaki atomikoa .

Oso metal erradioaktiboa da, eta zigarroen kean aurkitu daiteke polonioa, eta horregatik, erretzen duten pertsonak denbora gutxiago bizi izaten dira.

Marie Curie-k aurkitu zuen 1898an, eta izen hori jarri zion bera jaio zen herriarengatik.

AINTZANE CORCHADO 1.C

Page 88: Elementuen taula periodikoa

At (Astatoa) 85Zenbaki atomikoa: 85

Masa atomikoa: 209,99

Nork isolatu eta aurkitu: Corson, McKensie eta Segre.

Zein urtetan aukitu zen: 1940an aurkitu zen.

Berezitasun bat: Oso arraroa da naturan aurkitzea desintegrazio radioaktiboetatik sortzen delako . Halogeno hau 17.taldean dago

ANDONI ISASI 1.B

Page 89: Elementuen taula periodikoa

Rn (Radona) 86 86 zenbaki atomikoduna.

222g/mol –eko masa zenbakia du.

Frederich Ernst Dorn, alemaniarrak, 1898 radona isolatu zuen lehenengoz.

Gas nobleen arteko elementua da.

Elementu honen ezaugarri txar bat da gizakiongan birikietako minbizia sortarazten duela.

Gasa denean kolorgabea da baina gasa edo likido egoeran dagoenean ikusgarria da,kolore fluoreszente distiratsuak hartzen dituelako.

ANDER MARTÍNEZ 1.B

Page 90: Elementuen taula periodikoa

Fr (Frantzioa) 87

• Zenbaki atomikoa: Frantzioaren zenbaki atomikoa 87a da.

• Masa zenbakia: Masa zenbakia 223 da.

• Nork isolatu zuen eta noiz: 1939. urtean aurkitu zuen Marguerite Perey-ek.

• Biztzikeriak: Uranioko mineraletan aurkitu zuen Perey-ek.

UNAI GÓMEZ 1.B

Page 91: Elementuen taula periodikoa

Ra (Radioa) 88Radioa elementu kimiko bat da, Ra ikurra eta 88 zenbaki atomikoa dituena.

Bere jatorrizko kolorea zuri ia purua da, baina oso azkar oxidatzen da airearen kontaktuarekin eta kolore beltza hartzen du. Metal lurralkalinoa da, uranio-meetan aztarna-elementu gisa ageri dena. Oso erradioaktiboa da. Bere isotoporik egonkorrenak, 226Ra, 1.602 urteko erdibizitza dauka eta radon gasa bihurtzen da.

ASIER PRIETO 1.D

Page 92: Elementuen taula periodikoa

Ac (Aktinioa) 89 Aktinioa elementu metaliko, zilarkara eta  erradioaktiboa da. Bere erradioaktibitate biziaren ondorioz, iluntasunean argi urdin zurbila igortzen du. Aztarna-elementu   gisa dago uranio-meetan: tona bat uranio-meak gramo hamarren bat aktinio dauka.

Oso erradioaktiboa da eta, beraz, oso estimatua da neutroi-iturri gisa. Ez dauka beste aplikazio industrial berezirik.

Medikuntzan, erradioterapian da erabilgarria.

André-Louis Debierne ,fisikari eta kimikari frantzesak aktinioa aurkitu zuen 1899an.

AMAN RODRÍGUEZ 1.A

Zenbaki-atomikoa 89

Masa-zenbakia 227,03

Page 93: Elementuen taula periodikoa

Th (Torioa) 90 Naturan  agertzen den metal erradiaktiboa denez, erregai nuklear gisa uranioaren ordez erabil daitekeela kontsideratu da.

Egoera puruan metal zuri zilarkara da, lustrea hainbat hilabetez gordetzen duena. Hala ere, oxigenoarekin kontaktuan ugertu egiten da pixkanaka, gris kolorea eta azkenean beltza hartuz.

Jöns Berzelius-ek aurkitu zuen 1829an.

Page 94: Elementuen taula periodikoa

Pa (Proaktinioa) 91

Protaktinioa aktinidoen taldeko elementu metaliko zilarkara eta lustre distiraduna da.

Supereroalea da; 13 isotopo ditu, baina ez dira egonkorrak; bi, naturan aurkitzen dira. Protaktinioa uranioaren mea guztietan aurkitzen da eta 340 mg ateratzen dira uranio-mea tona bakoitzeko. Torio 230en desintegrazioaz ere lor daiteke protaktinioa. Protaktinioa gogorra eta zuria da, eta 1.600 °C-tan urtzen da.

Konposatu batzuk eratzen ditu halogenoekin.

NAHIA CASTAÑEIRA 1.C

Page 95: Elementuen taula periodikoa

Zenbaki atomikoa 92 da, eta masa zenbakia 238,02891.

1789an Martin Klaporth-ek aurkitu zuen Alemanian, baina ezin izan zuen isolatu.1841ean Eugene Peligot-ek isolatu zuen lehen aldiz.

Erradiaktiboa da. Urano planetaren omenez jarri zioten izena. Erabilera nagusia erreaktore nuklearretan erregai bezala da. Lehergai atomikoetan erabiltzen da.

Uranioak arrisku kimikoak ditu gorputzean. Horregatik, arazoak eragin ditzake giltzurrunetan eta odolean; gainera, epe luzerako gaixotasunak (minbizia adibidez) eragin ahal ditu.

ENEKO ÍÑIGUEZ 1.B

U (Uranioa) 92

Page 96: Elementuen taula periodikoa

Np (Neptunioa) 93 Zenbaki atomikoa: 93

Taldea: 3

Epea: 7

Masa atomiko erlatiboa: [237]

Neptunio 1940an aurkitu zuten American Edwin M. McMillan eta Philip H. Abelson fisikariek . Uranioa 238 neutroiekin bombardatzen lortzen da.

Elementu metaliko erradiaktibo  zilarkara da. Lehen elementu transuranidoa da eta aktinidoen seriekoa da.

HAIZEA LUÍS 1.C

Page 97: Elementuen taula periodikoa

Pu (Plutonioa) 94 Zenbaki atomikoa eta ikurra: 94 Pu

Latinezko izena: Plutonium.

Aurkitzaileak eta aurkitzearen urtea: 1940an urtean Gleen T Seaborg Edwin Mattison McMillan, Joseph W.Kennedy eta, Arthur Wahl.

Beste datu batzuk: arma nuklearetan oso erabilia da.

ENEKO FERNÁNDEZ 1.C

Page 98: Elementuen taula periodikoa

Elementu  metaliko erradiaktibo hau 1944ean sintetizatu zuten lehen aldiz (Glenn Seaborg, Ralph James, L. Morgan eta Albert Ghiorso), plutonioa neutroiekin bonbardatuz.

Amerizio puruak lustre zilarkara eta zuria dauka. 

Erradiografia egiteko makinetan erabil daiteke

Am (Amerizioa) 95

Page 99: Elementuen taula periodikoa

Cm (Kurioa) 96 Ikurra: Cm.

Zenbaki atomikoa: 96

Masa atomikoa: 247 g/mol-koa.

Aurkitzaileak: Glenn T. Seaborg, Ralph A. James eta Albert Ghiorso.

Data: 1944.

Bitxikeriak: Marie Curie eta senarren ohorean jarri zioten izena erradioa aurkitzeagatik eta erradiaktibitateari buruzko lanengatik.

LEIRE DUEÑAS 1.A

Page 100: Elementuen taula periodikoa

Berkelioa elementu kimiko sintetiko bat da. Aktinidoen serieko elementu metaliko erradiaktiboa da. Elementu honen lehen sintesia amerizioa alfa partikulez bonbardatuz ekoiztu zen. Bere izena Berkeley-n dagoen Kaliforniako Unibertsitateari zor dio.

Stanley G. Thompson-ek, Albert Ghiorso-k,eta Glenn T. Seaborg-ek aurkitu zuten 1949an.

Bk (Berkelio) 97

Page 101: Elementuen taula periodikoa

Oso erradiaktiboa eta bizitzarako kaltegarria da (mikrogramo bat kaliforniok 170 milioi neutroi igortzen ditu minutuko). Kalifornioaren isotopo gehienak berkelioa erreaktore batean neutroi-erradiazioaren pean jarriz sortzen dira.

Kalifornioak ez dauka inolako funtziorik bizitzaren garapenean. Bere konposatu kimiko gutxi batzuk besterik ez dira sortu eta ikertu.  

Elementu transuranidoa izanik, merkataritza-erabilera gutxi dauzka.

Stanley G. Thompson-ek , Kenneth Street-ek , Jr., Albert Ghiorso-k,eta Glenn T. Seaborg-ek aurkitu zuten 1950ean.

Cf (Kalifornio) 98

Page 102: Elementuen taula periodikoa

Es (Einstenioa) 99 Einsteinioa elementu kimiko sintetikoa da. Izena  Albert Einstein-en omenez eman zitzaion.

 Taula periodikoan duen kokapenagatik, beste metal batzuen moduko propietate kimiko eta fisikoak dituela dirudi. Kantitate txikiak sintetizatu diren arren,zilarraren  kolorea duela behatu da. 

Elementu sintetiko gehienetan bezala, einstenioaren isotopoak erradiaktiboak dira.

Albert Ghiorso-k aurkitu zuen 1952an.

Page 103: Elementuen taula periodikoa

Fm (Fermioa) 100 Fermioa elementu kimiko sintetiko bat da, Fm ikurra eta 100 zenbaki atomikoa dituena. Oso erradioaktiboa da. Plutonioa neutroiz bonbardatu ostean sortzen da. Izena Enrico Fermiri zor dio.

EDER NIÑO 1.C

Page 104: Elementuen taula periodikoa

Md (Mendelebio) 101

Mendelebioa edo unilunioa  elementu kimiko sintetikoa da, Md ikurra (lehen Mv) duena Elemento transuranido eradiaktibo metaliko hau sortzeko, einstenioa bonbardatzen da  alfa partikulez. Bere izena Dimitri Mendleiev-i zor dio.

Mendelevioak ez dauka erabilera berezirik eta aztarna-kantitateak soilik ekoiztu dira.

Albert Ghiorso-k, Bernard G. Harvey-ek, Gregory R. Choppin-ek , Stanley G. Thompson-ek eta Glenn T. Seaborg-ek aurkitu zuten 1955ean.

Page 105: Elementuen taula periodikoa

No (Nobelioa) 102 Nobelioa edo unilbioa elementu kimiko sintetiko bat da, No ikurra eta 102 zenbaki atomiko dituena. 

Aktinidoen serieko elementu transuranido metaliko erradiaktiboa da. Kurioa karbono-ioiekin bonbardatuz sintetizatzen da.

ANDER DÍAZ-MORENO 1.C

Page 106: Elementuen taula periodikoa

Lr (Laurentzioa) 103

Laurentzioa elementu kimiko sintetiko bat da

Lr ikurra eta 103 zenbaki atomikoa dituena.

Bere isotoporik egonkorrena 4 ordu inguruko erdibizitza duen 262Lr da.

Lawrentzioa kaliforniotik abiatuta sintetizatzen da eta ez dauka erabilera ezagunarik

UNAI GUERRERO 1.A

Page 107: Elementuen taula periodikoa

Rf (Rutherfordio)104• Ernest Rutherford

zientzalariak aurkitu zuen rutherfodioa 1964-an.

• Bere zenbaki atomikoa 104 da eta bere pisu atomikoa[261]u.

• Elementu hau oso gutxi ezagutzen da; oso erradiaktiboa  den elementu honen  265Rf isotopoak 13 orduko  erdibizitza du. 

SANDRA CURROS 1.A

Page 108: Elementuen taula periodikoa

Db (Dubnioa) 105 Dubnioa (lehen eka-tantalo deiturikoa)  elementu kimiko sintetiko bat da,.

Elementu oso erradiaktiboa  da. Bere isotoporik  egonkorrenak, 268Db, 32 orduko  erdibizitza dauka. Taula periodikoan dubnioaren inguruan dauden elementuek erdibizitza laburragoak dauzkate; hortaz, horrek esan nahi du nukleo baten neutroi-kopurua aldatuz nukleoaren egonkortasuna asko alda daitekeela.

Errusiako Dubnako zientzialari talde batek, Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko beste zientzialari talde batekin batera deskubritu zuen 1967an.

Page 109: Elementuen taula periodikoa

Sg (Seaborgio) 106 Seaborgioa  elementu kimiko sintetiko bat da. Bere isotoporik  egonkorrena den 271Sg-k 2,4 minutuko erdibizitza dauka. Kimikoki segurasko wolframioaren antzekoa da.

1974ean sintetizatu eta identifikatu zen ia aldi berean haien artean oso urrun dauden bi laborategietan: alde batetik Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko laborategian eta bestaldetik Errusiako Dubnako lagorategian.

Page 110: Elementuen taula periodikoa

Bh (Bohrioa) 107Transiziozko metal hau, Bohrioa elementu kimiko sintetiko  bat da, Bh  ikurra duena. Bere isotoporik  egonkorrenak, Bh-267, 22 segundoko erdibizitza dauka.

Teknika kromatografikoaek  erakutsi dutenez badirudi taula periodikoko 7. taldeko elementuen antzeko portaera daukala.

1981ean Errusiako Dubnako Institutuko zientzialariek aurkitu zuten erradiaktiboa den elementu kimiko hau.

Page 111: Elementuen taula periodikoa

Hs (Hassio) 108

Hassioa elementu kmiko sintetiko bat da.

Transizio-metal hau 1984ean sintetizatu zen lehen aldiz, Darmstadt hiriko Ioi Astunen Ikerketarako Zentroan (Gesellschaft für Schwerionenforschung).

Page 112: Elementuen taula periodikoa

Mt (Meitnerioa) 109 Elementu kimiko sintetiko bat da.

Bere zenbaki atomikoa 109 da

Lise Meitnerren omenez izendatu zen elementua.

Normalean 10 urte bizi izaten da.

Peter Armbruster-ek aurkitu zuen 1982 an

EVA SÁNCHEZ 1.B

Page 113: Elementuen taula periodikoa

Ds (Darmstadtio) 110Armbruster-ek, Hofmann-ek, Münzenberg-ek eta beste ikertzaile batzuek sintetiztu zuten Darmstadt-en, Alemanian, 1 994ean.

Darmstadtioa (lehen ununnilio, Uun) elementu kimiko sintetiko bat da; 110 zenbaki atomikoa du. Atomo superastunen multzokoa da. Elementu hau oso azkar desintegratzen da eta masa ezberdineko isotopo ugari ditu

Page 114: Elementuen taula periodikoa

Roentgenioa (lehen unununioa) elementu kimiko sintetiko bat da 111 zenbaki atomikoa duena.

1994an aurkitu zuten zientzialari alemaniarrek. Bere egungo izena eman zioten X izpiak aurkitu zituen eta Fisika Nobel Saria jaso zuen Wilhelm Conrad Roentgen-en omenez.

Rg (Roentgenio) 111

Page 115: Elementuen taula periodikoa

Kopernizioa (lehen Ununbio, Uub), elementu kimiko erradiaktibo sintetiko bat da. Nikolas Kopernikoren omenez jarri zioten izena. Lehen aldiz Gesselschaft für Schwerionenforschungek sortu zuen 1196an.

Cn (Kopernizio) 112

Page 116: Elementuen taula periodikoa

Aldi baterako izen honek elementu kimiko sintetiko bat izendatzen du.

Errusiako Dubna taldeko eta Estatu Batuetako Lawrence Livermore Laborategiko elkarlanari esker aurkitu zen 2003an.

Japoniako zientzialari talde bat etengabe ikertzen ari da elementu hau, beraz, seguraski, Japoniarentzako erreklamatuko dute elementu honentzako izen berria.

Atomo superastun hau oso ezengonkorra da

Uut (Ununtrio) 113

Page 117: Elementuen taula periodikoa

Flerobioa (lehen ununquadioa) atomo superastuna eta erradiaktiboa da.

Errusiako Dubna taldeko Flerov laborategiko zientzialariek aurkitu zuten 1998an.

Izena jarri zitzaion Georgy Nikolayevich Flerov sobietar zientzailariaren omenez

Fl (Flerobio) 114

Page 118: Elementuen taula periodikoa

Uup (Ununpentio) 115

Ununpentioa elementu kimiko sintetiko baten aldi baterako izena da.

Errusiako Dubna Laborategiko zientzialariek deskubritu zuten Amerizio-243 a bonbardatu zutenean kaltzio 48-rekin.

Bitxikeri moduan esan behar da «Call of Duty: Worl at War eta Call of Duty : Black Ops» bideojokuetan elementu kimiko hau aipatu egiten da eta teletransportadoreak funtzionatzeko erabiltzen dela.

Page 119: Elementuen taula periodikoa

Libermorioa (lehen Ununhexio, Uuh), elementu kimiko erradiaktibo sintetiko bat da. Bere izena «Lawrence Livermore National Laboratory)»-ari zor dio eta 2011an jarri zitzaion.

Oso ezegonkorra denez eta bere erdibizitza segundu batzuetakoa besterik ez denez, ez diote momentuz inolako erabilpenarik bilatu.

Isotoporik ohikoena 293-ko masa duena da.

Lv ( Libermorioa) 116

Page 120: Elementuen taula periodikoa

Ununseptioa elementu kimiko sintetiko superastunaren baten aldi baterako izena da. Eka-astato izenarekin ere ezagutua da.

Bere sisntesia 2010ean iragarri zen eta Errusiako Dbna Laborategiko zientzialariek erreibindikatu zuten. Deskubritu den azkenengo elementu kimikoa da.

82 zenbaki atomikoa duten elementu kimiko guztien antza, ez da batere egonkorra.

Uus (Ununseptio) 117

Page 121: Elementuen taula periodikoa

Ununseptioa elementu kimiko sintetiko baten aldi baterako izena da.

Aurresan daiteke propietate fisikoak gas geldoen antzekoak izango direla . Eka-radon deitu izan zaio ikerketaren baten. Horretaz gain, aurresan daiteke baita ere erradiaktibo izango dela , eta erdieroale estandara . Nahiko gas erreaktiboa izango litzateke; zenbait zientzialarirentzako propietate kimiko berezi batzuk ere edukiko lituzke.

Uuo (Ununoktioa) 118