Egunkaria Gehigarri honetan - Euskaltzaindia€¦ · la. Hala eta guztiz ere , lanerak o adinean...

7
i ostirala • 1997ko urriaren 3a Egunkaria Gehigarri honetan Sakanako emakumearen egoera laboraia. • %30ek bakarrik dute lana. Kotrapasa berriro ere Parlametura. «Ehiztariak, noiz onartuko zain. Gure aukerak. «lruñeko Udalaren euskarazko sormen tailerrak. Hasierako trabak ahazturik, 'sex shop'-ek edo denda erotikoek badute arrakastarik nafarren artean. Oraindik sexua normalizatua ez badago ere, gizartearen zati batek kontsumitzen ditu hor eskaintzen diren produktuak. Gizarteak ez ezik, sexologoek ere gomendatzen dituzte, osasun iturri direlakoz.

Transcript of Egunkaria Gehigarri honetan - Euskaltzaindia€¦ · la. Hala eta guztiz ere , lanerak o adinean...

Page 1: Egunkaria Gehigarri honetan - Euskaltzaindia€¦ · la. Hala eta guztiz ere , lanerak o adinean daude emakuineen n %30ek soilik daukat e lana Eu. - ropako tasari baxuenk daa . Kontuan

i ostirala • 1997ko urriaren 3a

Egunkaria

Gehigarri honetan

Sakanako emakumearen egoera laboraia. • %30ek bakarrik dute lana.

Kotrapasa berriro ere Parlametura. «Ehiztariak, noiz onartuko zain.

Gure aukerak. «lruñeko Udalaren euskarazko sormen tailerrak.

Hasierako trabak ahazturik, 'sex shop'-ek edo denda erotikoek badute arrakastarik nafarren

artean. Oraindik sexua normalizatua ez badago ere, gizartearen zati batek kontsumitzen

ditu hor eskaintzen diren produktuak. Gizarteak ez ezik, sexologoek ere gomendatzen

dituzte, osasun iturri direlakoz.

Page 2: Egunkaria Gehigarri honetan - Euskaltzaindia€¦ · la. Hala eta guztiz ere , lanerak o adinean daude emakuineen n %30ek soilik daukat e lana Eu. - ropako tasari baxuenk daa . Kontuan

3akana *Emakumeen %30ek bakarrik daukate lana Bailaran langabezian dauden emakumezkoen kopurua gizonezkoenaren bikoitza da

Emakumeari eta

lanari buruzko

ikerketa egin berri

dute Sakanako

Garapenerako

Bulegoak eta

Orientabide

Profesionalerako

Zerbitzuak.

1 kerketat ik a teratako datue-I kin eta autoenpleguari buruz-

ko datuekin, besteak beste, era-kusketa mugikorra antolatu du-te; Erakusketa Altsasu, Irurtzun, Etxarri-Aranatz eta Olaztin ikus-teko aukera izanen dugu.

Aton-Mosaique egitasmoaren b a r r u a n an to la tu du te emaku-mear i e ta lanar i b u r u z k o iker-keta eta e rakusketa . Sakanako G a r a p e n e r a k o B u l e g o a k e t a Or i en t ab ide P ro fe s iona l e r ako Zerbitzuak b ide ra tu ta ikerketa honek d a t u e s a n g u r a t s u a k ja -s o t z e n d i t u , e t a d a t u h o r i e k guztiak denon begibistan jarr i -ko dituzte.

S a k a n a k o b iz tan le r i a s exu , adin, soldata eta langabeziaren a r a b e r a b a n a t u d u t e i ke rke t a egiteko. Biztanleria soilik h a r -t u t a , N a f a r r o a n g izon b a i n o e m a k u m e gehiago dagoela on-doriozta dai teke. S a k a n a n , al-diz, gizonezko gehiago. 2 5 - 4 0 u r t e b i t a r t e k o a d i n t a r t e a n emakume eskas ia n a b a r m e n a -goa da . L a n e r a k o a d i n a d u e n b iz tan le r ia k o n t u a n h a r t u r i k , emakume eta gizonezkoen arte-

a n desoreka h a n d i a dago. Ho-r r e n a r r a z o i a da o r a i n d i k e re e m a k u m e e n j a r d u e r a n a g u s i a etxeko lanak direla. Beraz, etxe-a n lan egiten du ten emakume-ak ez dira lan adineko biztanle kontsideratzen.

So lda t a j a s o t z e n d u t e n biz-tanleen ar tean , esan beha r da, soldata jasotzen du ten en.aku-meen kopurua handitzen a n de-la. Hala eta guztiz ere, lanerako a d i n e a n d a u d e n e m a k u i n e e n %30ek soilik daukate lana. Eu-r o p a k o t a s a r i k b a x u e n a d a . K o n t u a n h a r t z e k o a da , S a k a -n a n dagoen enpresa mota dela eta, gizonezkoak k o n t r a t a t z e n d i t u z t e l a n a g u s i k i , n a h i z e t a e m a k u m e z k o e k l an b e r a be r -din-berdin egin dezaketen. Sa-k a n a n 80-90 enpresatik 5ek ba-kar r ik ha r t zen di tuzte e m a k u -

m e a k . Azkenik , l a n g a b e z i a n dagoen biztanleria k o t u a n har-tur ik , ondoriozta dai teke ema-kumezkoen a r t e a n dela langa-bezia tasarik al tuena, eta 35-44 ur te bitarteko emakumeek lan-gabezian egoteko du t en proba-bilitatea adin bereko gizonezko-ena ba ino lau aldiz h a n d i a g o a aela.

Erakusketa herriz herri

Herriz he-ri ibiliko den e rakus-keta mugikor honek S a k a n a k o emakumear i eta lanari buruzko da tuak biltzen ditu. Erakuske ta hi ru zatitan bana tur ik dago. Le-henik eta behin, emakumearen e g o e r a r e n be r r i e m a t e n d u e n azterketa ba t azaltzen da. Biga-rren panelak, berriz, autoenple-gua du hizpide. Ber tan ha inba t

emakumek jarr i di tuzten enpre-sen berr i e m a t e n du . Horrezaz gain, a u t o e n p l e g u a r i b u r u z k o informazioa ematen digu. Susa-n a Mendinue ta Cederna-Gara-lur reko eskua ldeko a r d u r a d u -n a r e n iritziz, «dagoen eskar i ra-ko, emakume administrar i asko dago. Beraz , e m a k u m e h a u e i b e s t e z e r b a i t eg in d a i t e k e e l a e rakuts i beha r zaie, ez dezatela euren etorkizuna mugatu».

E r a k u s k e t a u r r i a r en 7 a n za-b a l d u k o da A l t s a s u n e ta 12ra bi tar tean izanen da hango Gure Etxea are toan. Handik Irur tzu-nera pa sako da, u r r i a r en 14tik 17ra. Etxarri-Aranatzen hilaren 21etik 25era egonen da eta era-k u s k e t a Olaz t in b u k a t u k o d a hilabete bukae ran .

—6» Aitziber Etxaiz

Hirigunean ez du eragin

handirik izango

Hirigintza Plan berriak.

Aldaketa nabarmenak

eragingo ditu, baina,

inguruko auzoetan •

J A G ' O B A

M A N T E R O L A

Olazti •

Jardunaldi Gastronomikoak eginen dituzte

bihartik aurrera

SAKANAKO II. JARDUNALDI GAS-

t r o n o m i k o a k h a s i k o d i ra bihar Olaztin. Hilaren 12ra b i t a r t e a n , be raz , h e r r i bakoitzeko janari goxoenak izanen dira p ro tagon i s t a . Hasteko, bihar arratsaldeko 19:30etan, San Migel elkar-t ean , Katealde a h a t e k i a k das ta tzeko auke ra izanen da. Ondoren, Aixeleku jate-txean afaria eginen dute.

B i h a r a m u n e a n , Al t sa -s u n , Alzania e l k a r t e a n , Urbitarte sagardoaren eta Brasileña kafearen dastake-ta k o m e n t a t u a izanen da eguerdian, eta gau partean afaria Iortia jatetxean. Hila-ren lOean, halaber, Altsa-suko Gozotegi Eskolan han egindako pastelak dastatze-ko aukera izanen da.

Biharamunean, Etxarri-Aranatzera ailegatuko dira Jardunald i Gastronomiko-ak. Arratsaldeko 19:30etan, herriko kanpinean Sakana-ko txekorra izanen da egu-neko protagonista. Gauean, berriz, a far ia eginen du te kanpinean ber tan. Hilaren 12koa izanen da ja rdunal -d ie tako azken eguna , eta Ziordian ospatuko dute. Itu-rr imurri hotelean bazkaria eginen dute . Ja rduna ld ie -tan par te h a r t u nah i due-nak 60 46 19 telefonora dei-t u b e h a r d u , edo p a r t e hartzen duten jatetxeetara.

Patxi Saenz turismo tek-nikariak dioenez, jardunal-d ien b i t a r t e z « S a k a n a k o j a t e txe eta e s tab lez imen-duen promozio berezia» egin nahi dute.

Afari, bazkari eta dasta-ke te tan inguruko produk-tuak prestatuko dira.

—^ Aitziber Et^çaiz

bidean begi

MAITE URKIA Oso urrun ez dagoen neguari begira egu-

nak laburtzen ari diren honetan, ezin esan dezakegu udaamaitzearekin batera

loaldi luze batean murgilduko garenik hartzok ba-so sarrian egiten omen duten bezala, aski baita garai honetako egunkariak irekitzea aisialdia be-tetzeko prestatuak diren ikastaro metez ohartze-ko, hori jakina, kanpoko zein etxeko beharrek ho-rretarako bide uzten dutenean. Iragan eguzki be-roak indarberriturik edo, asmo berriak ernatu ohi zaizkigu udazkena hurbiltzean, berriak edo zahar-berrituak, nahiz eta indarra eskas ere izanen duen batek baino gehiagok, arrazoiak arrazoi.

Arratsaldeak ilunagotzen, eta atseginago bihurtzen hasi dira etxeko epelak eta horien ondo-an txokolate katilukada beroak, gaztaina erreak,

Urriaroa manta arinen bat hartuta gau aldera filme atsegin bat ikustea, asteburu goizetako maindire epelak kanpoan euria ari duela, gustuko libururen bateko istorioa, oporraldian ihes egiten baitute liburuek eskuetatik sarritan, eta gozoa den guztia, gurariek eskatzen dutenaren ariora.

Holako xedeen lagun heldu da, bada, zoko ho-netako leiho berri hau, oharturik hasiera guztiak direla bizitasunaren seinale eta gogoan izanik ezer hasteko azken aukera izan zuela tamalez, eta beste askoren artean, duela gutxi Aiako Ha-rrian amildu zen mutil gazteak.

Egia da, hala ere, handik edo hemendik ilaunak argiari egiten diola toki ilauntasuna sakonegia ez denean bederen, berezkoa baitu bizitzaktxinparta sortzeko ahalegina. Eta ezin esan txinpartak falta

,izan zirenikaurreko larunbatean Lapurdin izanda-ko ezkontza batean, hegoaldekoak garenontzat, batzuentzat behinik behin, ezberdin xamarrean; bi orduko aperitifa trinketean dantzarako musikak la-gundurik elizkizun luzearen ostean eta goizeko bostetan harturiko baratzuri saldarekin amaituz afari aldi bizi-bizia; afariko jakien artean dantza eta kantarako aukera kantu bilduma eta guzti, frantsesez bat edo beste, baina gehienak euska-raz. Giroa egiaz beroa, nahiz eta hizkuntzaren in-guruan antenak jasota ibiltzeko joera dugunontzat izan zen itzalen bat, zerez, gonbidatuak izanik baztandarrak eta Kanbo inguruak eta hain hurbil egonikbi lurralde horiek, zein urrun dauden hiz-kuntza mintzatuaren aldetik, eta zein tarte txikia, bestalde, galdutakoa berreskuratzeko!

. os t i ra la , 1 9 9 7 k o urriaren 10a

Page 3: Egunkaria Gehigarri honetan - Euskaltzaindia€¦ · la. Hala eta guztiz ere , lanerak o adinean daude emakuineen n %30ek soilik daukat e lana Eu. - ropako tasari baxuenk daa . Kontuan

Doneztebe •

Baztan-Bidasoako

Euskaltzaleen

Topaketak hasiko

dira asteartean

BA7.TAN, MALERREKA ETA BORTZI-

rietako euskara zerbitzuek Baz-tan-Bidasoako Euskal tzaleen Topaketak antolatu dituzte.

Topaketak datorren astearte-an hasi eta azaroaren 4ra bitar-tean izango dira. Tarte horretan bederatzi saio eginen dituzte, astearte eta ortzegunero, arra-tsaldeko 19:30eta t ik gaueko 21:30ak a r t e . Saio g u z t i a k Doneztebeko Juantsenea etxe-an izanen dira. Xabier Erizek emanen die hasiera topaketei, Euskararen historia Najarroan izenburuko hitzaldiarekin.

Xamar idazlea izanen da bi-garren partehartzailea, hilaren 9an, eta Txepetxen teorien in-guruan mintzatuko da. 14an, berriz, Patri Arburua izanen da hizlari, eta Bortzirietako gazte-ek euskararekiko duten jarrera aztertuko du. 16an, eskualde-ko k o m u n i k a b i d e a k i zanen

dira protagonista, zehazki, Xo-rroxin Irratia eta Ttipi-ttapa al-dizkaria. Hitzaldi eta mahainguru ugari izanen da azaroaren 4a bitartean.

Bera

Erreka garbitzen Joan den iraitaren 10az geroztik eta azarora bitartean, Zia errekako bazterrak garbitzen ari dira hamar

langile, Espainiako Enpiegu Institutu Nazionalak (INEM) Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Sailarekin

sinatutako lankidetza hitzarmenari esker. Langileak Iparraldeko Hidrografi Konfederazioa izeneko

enpresak kontratatu ditu, eta azarora bitartean herritik igarotzen den erreka zatia garbitzeko konprome-

zua hartu du. Halaber, lana epea amaitu baino lehen bukatuz gero, Bidasoa ibaia garbitzen hasiko dira

egunotan Zia errekan lanean ari diren hamar langileak.

Larrayn

'Mailope'-k 50. alea

kaleratu du

BERE HISTORIAREN ERREPASO BATEKIN BATERA

zenbait b e r r i k u n t z a d a k a r t z a Mailope herri aldizkariak. Duela zazpi urteko San Migel egunez ka lera tu zen, lehenengoz Araitz-Betelu, Larraun eta Lekunberriko herri aldizkaria. Orduan Araitz-Betelukoa bakarrik zen, eta lau orrialde ba ino ez zituen. Urteen joanarekin, ordea, Mailope handitu egin da.

Araitz-Beteluko Euskera Batzordeak sortu zuen aldizkari hau, bertako albiste-ak jasotzeaz gain, biz i lagunen a r tean euskeraz irakurtzeko zaletasuna sortu

eta indartzeko asmoz. Zazpigarren urte-betetzea ospatzeko, ekitaldi ugari antola-tu ditu hilabete honetarako: l l n bertso afaria izango da Beteluko Zigari elkarte-an, Oskar Estanga, Mikel Altzuart eta Es t i txu Arozenarekin; u r r i a r en 13tik 19ra erakusketa bat Mitxausenean, por-tada eta argazki bitxienekin, eta urriaren 25ean, Lekunberriko pilotalekuan, gau-pasa bikain bat: Berri Txarraken diskoa-ren aurkezpena eta Alaitz eta Maiderren doinu alaiak.

• Baraibar

Jaiak dira asteburu

honetan

ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DIRA BARAIBA-

rren Sanmigelak. Txupinazoa gaur botako dute, 20:30etan, eta ondoren txikiteoa eta

herri afaria izanen dira. Gero, Elurte tal-dea ariko da.

B a r a i b a r r e n b a d a p i l o t a z a l e t a s u n nabarmena (Ladis Galarza bertakoa da). Eta zaletasun hori asetzeko, jubenilen eta lehen mailako afizionatuen pilota parti-duak izango dira bihar, 17:30etan. Lehen-goan, Azpiroz-Bernal eta Sueskun-Tirapu ariko dira, nor baino nor, eta bigarrenean Berasaluze VI.a-Bazeta GalarzaV.a-Oki-ñenaren aurka . Dena den, seguruenik, larunbata gaueko dantzaldiak izango du arrakastarik handiena. Trabuko ez da ez nolanahiko taldea horretarako.

Azken eguna igandea izango da. Meza ondoren, Altzako dantzariek erakustaldi bat eskainiko dute. Arratsaldean, berriz, a izkolar iak izango d i ra p ro t agon i s t a : Arrospide eta Mugerza alde batet ik eta Larretxea eta Barberena bestetik. Aizkora apus tua arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Ondoren mus txapelketaren finalare-k in a m a i t u k o d i t u z t e a u r t e n g o j a i a k Baraibarren. —s» IJrko Aristi

h e r r i cUdizkcirlcik Hdurric lilizoiulo

Aribularitziak eta enplegua Irailaren 25etik kalean da Ttipi-ttapa-ren az-ken zenbakia (214,a), eta larrialdietarako anbulantziei buruzko artikuluari eskaini dio tarterik zabalena. Hamabostekariaren aza-lean nabarmentzen denez, larrialdietarako anbulantziarik ez dago Bortzirietan. «Bortzi-rietan istripu edo larrialdiren bat gertatuz gero, Iruridik edo Doneztebetik datorren an-bulantziari esperatu behar zaio. Egoera hau aski larria da, 8.500 biztanleei Lesaka eta Berako fabriketan ari den jendea gehitu eta errepidean izaten den trafiko haundia kon-

tuan hartzen badugu. Eskualdeko alkateak bildu dira dagoeneko Santiago Cervera Na-farroako Gobernuko Osasun kontseilariare-kin, Bortzirietarako anbulantzia eskatzeko. Momentuz, ez dute erantzunikjaso».

Orain arte DYAk Lesakan zuen anbulan-tzia Iruñera eraman dute, boluntario nahi-korik ez zegoelako. Hamabost urtez DYAko Lesakako arduraduna izan da Jose Maria Irazoki, eta, haren ustez, «larrialdietarako zerbitzuaren egoera penagarria da eta, gai-nera, maldan beheiti doa».

Guaixe Sakanako hilabetekariak ere kale-an du azken zenbakia, 34.a, alegia. Sakana ezagutuz atalean, lanaren gaiari eskaini dio tartea. «Pertsonal kualifikaturik eza da gaur egun Sakanako Enpresarien Elkartea gehien arduratzen duen gaia. 1997. urtera-ko 350 lanpostu berri aurreikusita zeuden. Dagoeneko, lanpostu horiek bete dira. Ho-rrek gizonezkoen langabezi tasa jaistea sor-tarazi du. Lizentziatuak emakumezkoekin batera, lanpostua lortzeko zailtasun gehien dutenak dira, ordea»

Dooesaturdiko ^T ffi oi larra

gumatzefi ^ J u a n K r u z Lakasta

Fermin Fermin Iruñeko Kale Berrian :

jaiozen, 1933koazarokogoiz :

hotz batean. Egun alarguna da, :

Donibane auzoan bizi da, seme :

nagusiarekin, eta, jubilatu berri •

bada ere, ez da sekula Elurreta- •

ko Ama Birjina kaleko jubila- •

tuentzako lokaiera joaten. Se- :

meak eta errainak han ongi pa- j

satuko lukeela uste dute, eta :

behin eta berriz horretara joate-:

ra animatu nahi izaten dute. Us- •

tedutearazoadelaFerminekez j

duela onartzen zaharra dela. :

Haatik, Ferminek aski ongi j

daki zaharra dela. Aski ongi j

onartuta dauka hori, besteak :

beste, artritisakzigortutakobe- i

rehezurzaharrekmugitzenden •

aldioro min isil ezatsegin batez \

gogorarazten diotelako. Argal- :

: argala izanik, argi dauka mugi- j

: tzerakoan urteen pisuaren za- j

| ma nabaritzen duela, eta ez ki- i

: loena. Gainera, ez du uste gaz- i

i tetasuna bihotzean dagoenik,

i besteak beste, horrela balitz

i bera den baino zaharragoa iza- :

• nen litzateke, dagoeneko bi in- :

: farto pairatu ditu eta. Ferminek

: onartzen du zaharra dela. Haa-

j tik, ez du onartzen tontoa dela,

j eta, haren idurikoz, jubilatuen-

i tzako lokaletako langile azka-

i rre/fzaharrak tontotzat hartzen

i dituzte. Hori da arazoaren ga-

: koa.

j Ferminek nahiago du edo-

j zein karrikatako obrara joan,

i obretan gauzak bes'telakoak

i izaten direlako. Horjubilatuak

i dira azkarrak, eta langileak ton-

: toak. Eskarmentu handiak,

j obretan urte andana igaro iza-

j nak ematen duen zilegitasu-

i naz, jubilatuek langileen lana

i kritikatu egiten dute, langile

: koitaduak haserretzen diren

j arte. Ferminek izugarri gustu-

j ko du langilea eta bera lotzen

• duen sokatik gero eta gehiago

• tira egitea, kritika gero eta ziri-

• katzaileagoak eginez, soka

: hausten den arte, langileak

j eztanda egiten duen arte, koi-

i taduak errieta egiten dion arte.

i Orduan zoriontsu sentitzen da,

i eta beste obra batera aldegiten

: du. Semeak eta errainak ez

j dute ulertzen zaletasun hori.

j Haien idurikoz, ez da normala

i obra batean sekula lan egin 'ez

i duen 66 urteko maisu jubilatu

: berria obraz obra langileak kri-

j tikatzen ibiltzea. Gazteak gaz-

j teak dira, eta zaharrak zaha-

i rrak, eta gazteek batzuetan ez

i dute hori ulertzen. •

. os t i ra la , 1 9 9 7 k o u r r i a r e n 10a

Page 4: Egunkaria Gehigarri honetan - Euskaltzaindia€¦ · la. Hala eta guztiz ere , lanerak o adinean daude emakuineen n %30ek soilik daukat e lana Eu. - ropako tasari baxuenk daa . Kontuan

C CS / I " | -T )

• „ J —1 J

Aisialdia pasatzeko beste modu bat

Hasierako trabak keriduta, gero eta erabiltzaile

gehiago dituzte lrufieko derida erotikoek

Oraindik ere sexuak gizarteko sektore batzuetan erreparorik sortzen badu ere, gero eta

jende gehiago hurbiltzen da Iruñean zabalik dauden bi denda erotikoetara. Haietako

arduradunen iritziz, sexuaz gozatzea aisialdia pasatzeko beste modu bat da. Dena den,

adituek zein dendariek heziketa sexualaren beharra sumatzen dute.

1 | DAZKENEKO HEGO-HAIZE EPELAK JOTA

EDO, Firuk beste bazkide batzuekin Sex Haizegoa denda erotikoa edo sex-shop-a ireki zuen Iruñean, 1994ko abuztuko beroa-ren arr imuan. Ideia 1989an Bartzelonara egindako bidaia batean ikusitakotik atera zuten. «Sexuaren inguruko aisialdian gero eta gauza gehiago zeudela ikusirik, Iruñeak horretarako aukera bazuela ikusi genuen, eta denda zabaltzea erabaki genuen». Pen-tsatu eta egin egin zuten baina urratu beha-rreko bidea ez zen erraza izan, hasiera bate-an mila arazo eta t raba izan baitzituzten. Batet ik , I ruñeko TJdalaren pres ioa izan zuten, eta bestetik, denda ondoko auzokide-ena. «Udalak ez zuen sai lkatua horrelako aktibitate bat eta ez zekien zertan oinarritu behar zuen guri irekiera baimena emateko. Azkenean osasunarentzat txarrak, kaltega-rriak eta deserosoak zirenen artean kokatu gintuen», gogoratu du Firuk. Era berean, ohitura onen eta moralaren aurkako 1982ko Es-painiako Erret Dekretu batean babesturik, Uda-lak sarrerako errotuluak kentzera behar tu zi-tuen, barruan zer saltzen zen iragartzen zutenak. Dena den, arazo legala izan zen gutxienekoa, dendari behin baino gehiagotan eraso baitzioten. Establezimenduko kristal opakoak behin baino gehiagotan harrikatu eta apurtu zituzten, eta ha-sierako bospasei hilabeteetan aurrealdea pinta-daz josi zioten. Hori gutxi balitz, izan zen denda ixteko ahaleginean sinadurak biltzen ibili zen au-zokiderik ere, eta beste norbai tek pe ta rdoak atean jarri eta kristala lehertariazi zuen. Arazoak arazo, Sex Haizegoak aur re ra j a r r a i tu du eta Firuk eta bere bazkideak beste bat ireki zuten joan den maiatzean.

Denetarik aurki daiteke S ex-shop batera hurbiltzen denak sexuaz gozatze-ko nahi adina osagarri bitxi zein ohiko topa ditza-ke: aldizkari eta bideo pornoak, txantxetarako artikulu mordoa eta, nahiz izanez gero, apainga-rri erotikoak dituzten tartak ere enkargatu. Nola-

nahi ere, gehien erabiltzen direnak bideoak, aldiz-kariak eta kabinak omen dira. «Maizkoa den jen-deak, batez ere, bideoak eta aldizkariak ematen ditu etxera, eta kanal askotako kabinak ere era-biltzen ditu. Erabiltzaileak kab inan sa r tu eta txanpon batzuen truke 32 kanaletan zapping egi-nez ha inba t i rudi porno ta r teka ditzake. Hori hemen, eta maiatzean ireki genuen beste dendan 64 kanaletan barna ibili daiteke», azpimarratu du dendako arduradunak. Ohikoa ez den erabiltzai-leak, berriz, nahiago ditu txantxetarako artiku-luak. «Zakilak, puzten diren panpinak, bibragai-l u a k e ta , b a t e z ere , f e r e k e t a n e rab i l t zeko lubrifikatzaileak».

Zenbat artikulu, hainbat erabiltzaile ditu denda erotikoak. Sex Haizegoara denetarik hurbiltzen da, hasi hemezortzi bete berriak dituen gaztetik eta bastoiaren laguntzaz doan aitonaraino. Ohiko bezeroa gizonezkoa da eta bideoa eta aldizkariak ditu gustuko. Txantxetako gaiek ez dute ez adinik ez sexurik, eta guztiek eramaten dituzte noizbait; dela ezkondu aurreko agur afarirako, dela bikote-arekin edo taldeka zapo ehizan ibiltzeko eta josta-

Dendan dauden hainbat kanaleko kabinak ere oso erabiliak dira. •

Luts A / .ANZA

tzeko. «Duela gutxi berrogeita hamar urteko alar-gun bat etorri zen izan dituen bi senarrak bihotze koak emanda hil zitzaizkiola eta bibragailu eder bat erosi zuen disgustu gehiago ez zue-lako nahi. Koadrilak, berriz, taldeka etor-tzen dira: bat nora, guztiak hara joaten dira zer egin ez dakitela».

Firuren ustez «zoritxarrez sexua ez dago normalizatua. Ez da gozatzeko beste zere-gin ba t bezala har tzen eta gizarteko zati handi batek begi txarrez ikusten du». Hala ere, heziketa falta naba rmena sumatzen badu ere, gauzak gutxinaka bada ere alda-tzen ari direla dio. «Gizarteko sektore zabal batek sexuaren kon t sumoa eskatzen du eta gorputz askok aisialdi hori nahi dute. Aisialdia gozatzeko beste modu bat besterik ez dugu eskaintzen hemen».

Ildo hor r re tan , sex-shop-ak sexu gus tue t an aurrera egiteko beste pizgarri bat dira. «Bikoteen arteko sexu sinplean gelditu beharrean, gehigarri asko jar daitezke harremanean: bideoak, bibra-gailuak... Gauza da praktikatzen dutenak ados egotea eta euren nahiak asetzea».

Literatur eta pintura lehiaketak

Baina sex-shop-ak, praktikatzeko gonbita ez ezik, sexuaren erotikaren inguruan idazteko eta mar-gotzeko aukera ere Cskaintzen du. Aurten, lehe-nengoz, pintura erotikoko lehiaketa antolatu du Sex Haizegoak eta aurki bi urtez j a r ra ian egin duen literatur lehiaketara ere deituko du. Jabo goitizena erabiltzen duen marrazki irakasle batuc irabazi zuen joan den ur tean Venus en Sodoma (Venus Sodoman) l iburuarekin eta oraingorako ere beste bat prestatzen ari da. «Literatura eroti-koa sexuaz gozatzeko beste era bat da eta, era berean, ikasteko modua», gehitu du irribarretsu.

—-e> lrene Arrizurieta

os t i ra la , 1 9 9 7 k o i r a i l a ren 2 6 a

«Sexua ongizate eta osasun iturri da» JOSE LUIS GARCIA sexolo-goak Iruñeko Iturrama auzo-ko COFESean (Famailia Orientabide eta Sexu Hezike-tarako Zentroa) egiten du lan, eta heziketa sexualaren inguruan liburu franko idatzi ditu. Garciaren iritziz, orain-dik ere sexua normalizatu gabe dago gizartean eta era-kundeetatik deus gutxi egi-ten da beharrezkoa den hezi-keta bat emateko.

Nafarroako Parlamentuak 1981ean onartutako arau-diak hezkuntza sexualaren beharra ofizializatu bazuen ere, Gobernuak Iruñeko An-draize eta Iturramako eta Tuterako COFESen esku utzi du erabat lan hori. "Gure eginbeharra profesio-nalak hezitzea litzateke», dio sexologoak. «Gehien egin du-§una profesionalak hezitzea izan da, gero haiek euren zentroetan irakasteko. Arau-dirik ez dagoenez, eta inpli-zituki Gobernuak heziketa sexuala ez duenez sustenga-ken, irakasle bakoitzak nahi duena egiten du». Orain LOGSEk (Hezkuntza Siste-®aren Antolamendu Oroko-

rrerako Legea) heziketa se-xualari atea irekitzen dion arren, ez da batere zehatza, zeharkako ikasgaietan sail-katzen baitu. «Zentro bakoi-tzari uzten dio heziketa se-xualaren ardura. Normalizatu gabe jarraitzen du eta jendeak ikasten du sexua kalean eta lagunekin». Gobernuak ez ezik, ikastetxe askok ez dute heziketa se-xualari buruzko politikaz txintik aditu nahi. «Sektore asko erabat aurka daude, eta horrek sexualitatea ez-kutuko bihurtzen du, isilka eta ohopeka egiteko zerbait bailitzen, eta sexua oso ari-keta ona eta osasungarria da. Jendeak ongi informatua egon behar du, eta gero era-baki dezala zer egin».

Sexua naturaltasunez eta osasunez gozatzeko gakoa ongi informatzean badago ere, sexologoek merkatuak eskaintzen duena ere gomen-datzen dute. «Sex-shop-ak beharrezkoak dira badagoe-lako gustuko dituen jendea, eta errespetatu egin behar dira. Guk geuk gomendatzen ditugu, bikote batzuentzat

beharrezkoak direla uste du-gulako. Haienbizitza sexua-lean aldaketak eta orijinalta-suna sar dezakete. Bikote guztiek momentu batean al-daketak behar dituzte euren harreman sexualetan; gaine-rakoan egunerokotasunak irensten ditu, eta gaitza da. Pelikula pornoren bat ikusi, bibragailuren bat sartu ha-rremanean. Finean, jolastu».

Era berean, gizarteak me-zu bikoitza igortzen duela az-

pimarratu du Garciak. «Bate-tik, sexura gonbidatuz ko-munikabideek saltzen digu-ten eredu sexuala zoragarria da; baina bestetik, erreprimi-tzeko esaten zaigu. Horrek kontraesan izugarria sortzen du». Hori dela eta, gizakiak zoriontsuago izaten ikasi be-har duuela dio sexologoak. «Bizitza laburra da„ eta sexua da, ditugun zorion une gu-txien artean, ongizate eta osasun iturri».

Bibragai-luak asko

saltzen dira denda

erotikoetan. Garestiena

22.000 pezeta kosta

daiteke. •

Luis A Z A N Z A

i r i t z i a Juanjo Olasagarre • IDAZLEA

Joan beharko genuke sex-shop-etara

Georges Battaille filosofo frantzesak sexualitatea, erotismoa, eremu sakratutzat jo zituen. Lanaren munduaren aurrean, mundu arrazionala, ordena-tzailea, murrizgarria, natura domeinatzen saia-tzen den mundua, sexuaren mundua paratu zuen, biolentziarena, eremu sakratu askea. Ere-mu sakratu horretan biolentzia zilegi da, gure ani-maltasunaren adierazpen askea baino ez baita, eta, halaber, gure denbora eten egiten den orgas-moan. Orgasmoan bizitzaren lapsus batez herio-tza esperimentatutko dugu, une batez gure izana airean geldituko da, eta hiltzera kondenatutako haragia baino ez garela esperimentatuko dugu; heriotzaren simulakroa da orgasmoa, alegia. Transgresioa eremu sakratu horretan barneratze-ko ahalegina baino ez da. Baina da esan beharre-an zen esan beharko genuke ze gauzak aldatu ere aspaldi aldatu baitziren.

Kristautasunak, bi hitzetan esateko, sakratua dibinoarekin identifikatu zuen, orgasmoaren heri' tzaren esperientzia Jainkoaren amodioaren, biz za eternalaren esperientzia bilakatu zuen, he iotzaren kontrako, hain zuen, horrela eremu sa!<ratu hori erruaren eremu bihurtuz.

Gero, bost urteko haurrek ere badakite, Jain-koa hil zitzaigunean umezurtz gelditu ginen ez jainko, ez sakratu, ez maria.

Hortik aurrerakoak denok bizi ditugunak. Beraz, artikulu honen izenburuari erantzunez: arrazoitze izugarri burutsuen bidez gure lotsa gainditu ondoren, joan beharko genuke sex shop-etara galdetzea eta ahuntzaren eztulari buruz gal-detzea berdintsu.

Sex-shop batera, demagun, bideo porno bat alokatzera joan edo Eroskira makarroiak erostera joatea funtsean berdina da —ez harritu noizbait Eroskik eta supermekatuaren txoko ixkutu bate-an, hori bai, sex-shopeko produktuen eskaintza egiten badu—, sexua eta sakratua lotzen zituena aspaldi desagertu zelako. Sexua egun kontsumu gaia baino ez da, osasuntsu eta sano, eta paraje hauetan jator esan beharko genuke, mantentzeko betebeharreko beste zeregin bat, hala nola kirola, erretzeari uztea, posotibo izatea edo sexu segu-rua egitea. Trasgresiorik ez dago beraz, eta geldi-tzen direnak, (sex-shop batera joateak ez dauka zer ikustekorik transgresioarekin baizik eta gure lotsa gainditzearekin) zentzua ere aspaldi galdua dute. Sade Markesa eta Masoch kondea izan ziren transgresiotzan aritutako azkenekoak, sexuaren eremu sakratuan biolentziaren aldarri-kapena egiten, baina aldarrikapena izateagatik, beharbada, eremu sakratu horren (çarikatura bai-noezzen.

Pentsa zertan gabiltzan gu. Gutxi gelditzen zai-gu, sistema, erreaiitatea, pote-rea aspaldi egin baitzen gure espazio sakratu horren jabe. Orduan, zergatik sortzen du hainbeste istilu sexualitateak, zergatik harrikatu zituzten sex-shopeko kristalak, zergatik arduratzen gaitu hainbeste sexualitateak galdetuko du norbaitek.

Beharbada sexua heriotza esperimentatzeko eremu sakratua izan zeneko sexumi-na baino ez da, estalki dizdira-tsuak erakartzen gaitu, bai, baina urratu estalkia... barna hutsa du, hutsala, heriotza estaltzeko orainezko trapuz betea. Gizarte honetako maki-na bat gauzak bezala.

os t i ra la , 1 9 9 7 k o i r a i l a ren 2 6 a

Page 5: Egunkaria Gehigarri honetan - Euskaltzaindia€¦ · la. Hala eta guztiz ere , lanerak o adinean daude emakuineen n %30ek soilik daukat e lana Eu. - ropako tasari baxuenk daa . Kontuan

K l a s i k o b i t x i • a r r o n t k l a s i k o

Joxemiel Bidador

Glu, glu, ardozaleak

gara gu! (1) Asko eta asko badira edatearen kontra prediketan aritu

apezak, ia guztiak generrake beldurrik gabe

cg Hiztegiak aski argirik sala-

tzen digun bezalaxe, eus-kaldunok bi izan ditugu urte aroak, eta biak, San Miel egu-nek partiturik. Maiatzaren 8ko San Miel txikiarekin uda partea badatorkigu festa giro-an, eta irailaren 29ko San Miel nagusiarekin, aldiz, negu aldiak garaitzen gaitu goibel. Historia zaigu engoitik herriz herri eginiko ibilaldi txuri-gorri gautiarra osatu duen xurrutaldi, maitasaio, astake-ri, saltajauzi, kanta erlats, oihu beltz, beila sakon, soinu gorratzaile. Historia zaigu, oro har, aurtengo udako festaroa. Eta urdaia garagardok hantu-rik, hamaika neurona haboro gaupasen lurrin etiliko amiotu batek gohaindurik, harzara ogen ez egiteko erabakia — beharbada sendoegia ez dena— aizaratzeko unea iri-tsia dugu. Badakigu, halaz guziz, geurzko uda hasmen-tan, ahantzbide erpinduan behera joanen zaizkigula oraingo asmo garbitzaileak oro, urtero legez. Aztura xurrutzailea ikuzteko duke-gun saioa geroago irautenago ari dela esan ahal izateko, hona hemen, euskal izkiria-gintza izkutuaren adibide zen-bait, guztiz lagungarriak dai-tezkelakoan. Horrela ez balitz, eta jarraiko testuak irakurrita ere, botilaren tutuari mutu-rra eransteko tentazioari ezin eutsi dabilenak, hurbilen duen tabernari buruz jo beza, bertan elkar-tuko gara eta!

Asko eta asko badira edate aren kontra prediketan aritu apezak, ia guztiak generrake beldurrik gabe, nahiz eta mezan berean ere ardoaren ageriko apologia egin eliztar guzien aurrean, kaliza ezpainetaratu oste-an aurpegia-ren atsegin-

duak salatu gisa. Ekarriko dugun adibide bakarra Otxandioko apeza izan zen Andres Iturzatea Egiaren eskutik. Honek Tolosako Lopezen baitan 1894.ean argi-tara eman Urtearen domeca guztiñetaraco berbaldi-etan «Ordiqueriaren gañeco berbal-dia» eskeini zigun bizkaiera goxo batean: «Baneucaz berba duiñecoac, ordiqueriazco ecandu lotsagarrizcoaren iru-di bici bat zuei emateco, ez • daucat badaezbadaric, guztioc gorrotauco ceunqueela ecin-gueiagoan ecandu ain madari-catua. Icusico ez baguendu sarri ta sarri jazoten dana, ecin sinistu izango geunque, guizonaac elduten dirala abe-re ta patariaac baño charrago-aac izatera. Abere ta patariac balietañ dira euren oiñ, escu, beso, begui eta euren gorpu-tzeco beste emparau zatiacaz, baña ordi batec ez daqui eta ecin baliau leiteque bere egui-queracaz. Beguiratu eguiozue, ardauac eraguinda dagoan ordi bateri, eta aguertuco jatzue ceuen beguien aurrean icusgarriric itsiena eta ezaiñe-na».

«Gizonari etorri leikiozan gauzarik negargarrienak eta mingarrienak ugorki edo alko-laren bidez yatorkozala diñoe gaur gizon aittu gusti gustiak,

eta uste au gizon gustien arte- j an zabal zabal dabil». Gizon J aditu guztiekin batera bide 1 zihoan beraz Bizkaiko Aldundi | Goitia Bilbon zuen irarkolan Edariaren kaltezko gudea izenburukoa 1923.ean argita- J ra eman zuenean. Bi hizkun-tzetan zekarkigun lan hone-tan — alekiari buelta emanda i Campaña contra el alcoholis-mo lakarra baitagerkigu— gogor-gogorrak zizkiguten biz- ] kai gobernukoek edari alko-holdunei aitzi, ahoan bilorik gabe, nor zipriztindu ere: «Alkolaren zalekeria edo alko-la edateko oittura txar iguin-garria, Bizkayan geroago ta bide andiagoak artzen ari da. Onezkero bada, laterri-aginta-riak bear diran esi edo trabak ipiñi bear eutsozan, baua eztogu uste gobernuak orreta-raino esirik ipiñiko dautsonik gatzari, España laterria ba, ardao artzallea da, ta etxator-ko ondo laterriari ardaoaren kontrako legerik.ipintea». Afe-raren deskribapen zehatz mehatz ezezik, baita horren konpontzeko beharreko zigor arauakjasotzen ditu paper honek: «Erriko udalak agindu-tta daukozan orduen barruan bakarrik egon leikez trabenak eta ostantzeko edari dendak zabalduta, ta ordu orretatik kanpora edo ordu orrek bauo beluago zabalduta aurkittuko dan edari dendearen yaubea,

erruduna izango data, zigorra eza-

rriko yako berari be. Iñoiz iñungo

udalen bat berak lendik aginduta

daukozan trabe-nakzabalduta

eukiiteko ordu orrek luzetzeko : asmoz Aldundi :

orretara ori egite-ko eske etorriko

balitz, Aldundiak beti atzera-tuko dau eskari ori ta eztau aintzakotzat artuko ezetza bidaldurik beti».

P a t z i k P e r u r e n a o o o

Atzeneko liburua * nguruak garbiantza

Iedukitzea gustatu izan zait beti. Izakera kontua, behar bada, baina ino-zentzi edo segurantzi gi-

sako zerbait eman izandu dit jo-era xahar honek. Saiatuko naiz ba, berrizkoan ere, nere inozen-tzi pixarra erakusten.

Kontua da, Bilbo Bizkaia Ku-txak eta Euskaltzaindiak sari-keta batzuk antolatzen dituzte-la urtero, eta nik nere idazlana bidali nuela sariketa hartako sailbatera: 1994eko Mikel Za-rate sarira, hain zuzen, eta sa-ria Jon Alonsok bereganatu zuela Idiaren eraman handia izeneko lanarekin. Jonek ezik, nik ere suerte haundia izan nuen: Leitzako bertsokontuak bidali, eta nahiz saririk ez jaso, epaimahikoek on eritzia ema-nik, pentsatu eta pozik esan nion neure buruari «etzeok hau galtzera uzterik, Patziku».

Hala, pozez txoratzen hasi nintzen nere lan luzeskoa argi-taratzeko moldatzen eta txu-kuntzen. Lehengoak lehengo, beste urte eta erdi joan zitzai-dan faximil ateratzen, argazki • bitzen, testu moldatzen eta... halaxe bukatu nituen liburu honekikoak. Zenbat aleko tira-da egin zuten, prezioa nork eta nola para zion, nola zabalduko zen, horretan inolako eskubi-derik izanen otenuen... ezta tu-tik ere nik, gaur oraindik. Hori aski ez, ondore hartan, neronek eskatu behar izan nituen aldez aurretik agindutako aleak, eta azkenean 48 ale jaso nituen, ela baita partitu ere abudo, us-tez zorrik haundiskona nienen artean; hala ere, beste asko eta asko, beren ilusio eta boronda-te on guzia erakutsitakoak, ne-ronek agindutako alerik gabe gelditu zitzaizkidan, penaren penaz.

Arrazoi osoz usteko dute orain, rieronek sosen batzuk ateratzeko azpijokoa egin niela, baina bihotzez eta amorrazioz esaten diet, nik ez dudala sos baten irabazirik atera liburu honekin, eta kontzientzia lasa daukadala, haiekiko zorra eta

ez beste inorekikoa kitatu ez izandako pena haundiz bada ere. Holaxekoa da mundua: la-na bere ilusio eta borondate osoarekin egiten duenak ez beste guziak kobratzen dizu gaur bere diru zikina, eta bitar-teko merkatari dirugose horik batik bat.

Konparazio batera, liburu hau burutzekoan, milaka kilo-metro egin nituen hango eta he-mengo artxibo, udal, eliza, etxe, baserri, gertaleku eta besteta-ra; milaka kopia (testu, doku-mentu, faximil edo argazki za-harrenak) atara nituen; milaka ordu egin liburua tajutzen eta maketatzen... dena nere gustoz eta borondatez, deña nere pol-tsetik. Laguntzaileek, batez ere, ahozko altxor aberatsaren tes-tigantza eman didatenak, or-duak eta orduak eman dituzte nerekin solasean, eta gainera argazki eta dokumentu asko utzi didate kopiak ateratzeko, dena beren borondate eta ilusio hutsez, eta azkenean, horieta-ko askok 3.000 pezta pagatuta erosi behar izanddu liburua.

Bien bitartean, liburu honen kontua zipitzik inporta ez zaien bitartekariek: argitaletxeek, he-datzaileek, liburudendek, eta antzekoek ale bakoitzeko beren diru puska aterako dizute.

Gero, nola ez, holako lanak estimatzeko dauden erakunde ofizilak dauzkagu: kul tur saiak, udal beleak, literatur he-gatsak. estio batzurdeak, eus-kararen baldeko mila elkortu. zoordinakume, artalde, uniber-tso, UEMA, buhame eta... Eta bai, nere eskerrik gaitzenak zor dizkiet denei. batez ere Leitza-koei. Izanez ere, honetan deus ikusirik ez duten kanpoko bi jaun itzaldunen babesera Patxi Larrionek egindako negarres-keari esker, Vianako Printze errukitsu horrek eman baitzi-dan berrogei mila duroko li-mosna. Lotsa ere balitzateke Leitzako kultur gidariontzako, baina nago, gaixo xipoxtuok, kultoegi bihurtu direla, horren sustantzi klase arrunta berta-tik bertara sumatzeko.

Motsorrozolo ®

Gabon-Uganda

ZIORDIN EZ DA GIRO. X X . MENDEAREN AKABERAN KOMUNIKABIDEEK

inkomunikazioa eragiten dute. Hona ziordiarrei gomendioa, kasu Zuastiko Jauregi jaunari tradiziotik datorkio. Bestela, Ardanza jaunari galde egin behar. Bi urte igaro dira Akitania-Euskadi-Nafa-rroaren karitik Donesaturdiko Oilarraren magalean afaria egin zutenetik. Jose Antonio gau-txoria ez izaki, goiz xamar abiatu zen, nunbait, urruti dagoen Gasteiz aldera. Mahaitik altxatu eta gabon diosalka, afalkideak agurtu zituen. Horren aurrean, Zuastiko jaure-gi denok aditzeko moduan uganda-ka hasi zitzaion.

os' i i rata/ 1 9 9 7 k o u r r i a r e n 3a

Page 6: Egunkaria Gehigarri honetan - Euskaltzaindia€¦ · la. Hala eta guztiz ere , lanerak o adinean daude emakuineen n %30ek soilik daukat e lana Eu. - ropako tasari baxuenk daa . Kontuan

M / i f i l » \ l H l l l r V f s 1 ^ J J J I J i y Adecana -ko idazkar ia eta eh iz tar ia

«Kontrapasan ehizatzen dena huskeria da»

Madritgo Gobernuak kontrapasa onartu eta gero, Nafarroakoak aurki Parlamentura igorriko du. Carlos Irujo Adecana-ko

idazkariaren iritziz (Nafarroako Ehiztarien Elkartea) herrialdean ere baiezkoa lortuko du, alderdi gehienak alde daudelako. Ekologistek

informazioa desitxuratu besterik ez dutela egin dio.

EHIZTARIEN TIRO HOTSEK ETA

solasaldi za l apa r t a t suek mendia bereganatu dute. Afrika-tik datozen hegaztien ehiza hasi den seinale. Irujok ere, elkarteko gora-beherek e ta l anak uz ten

• dioten heinean, usategi edo ba-rrutiren b a t e r a h u r b i l t z e k o asmoa du. I Madrilgo Gobernuak kontra-

pasa onartu berri du eta Na-farroakoak Parlamentura igo-rriko du b a i m e n t z e n duen edo ez erabakitzeko. Pozik egonen zarete, ezta? Bai. Aspaldian genbiltzan hori

lortu nah i r ik eta pozik gaude. 1987ko Basa Hegaztien Europa-ko araudiak, salbuespen batzue-kin bada ere, kontrapasa debe-katu zuen. Legeak, era berean, Gobernu bakoitzari dauden arau murrlztaileenak ezartzeko bai-mena ematen zion eta ICONAk salbuespen hori har tu zuen ain-tzat. Teorian ehiztarien interesak defendatzeko bazegoen ere, kon-trapasa erabat debekatu zuen. Orain Estatuko 1989ko Inguru-giro Legearen moldake ta rek in

• lortu dena da komunitate auto-nomo b a k o i t z a k k o n t r a p a s a arautzeko baimena. Nafarroan badirudi afera nahiko argi dagoe-la. UPN, CDN eta EA ados daude; HBk zer iritzi duen ez dakigu, ez duelako e raba t definitzen, eta PSN eta IU aurka daude. I Dena den, talde ekologistak,

eta horien artean, Ugatzak, ez du berria begi onez ikus-ten. Haren i r u d i k o z e g i n diren hegazti populazioen az-terketak ez dira fidagarriak. Pagausoa e h i z a t z e k o mo-duan egon arren, txolomak habia gero eta gutxiago egi-ten duela dio eta hegazti ho-rren populazioak atzera egi-nen lukeela.

Guk ez dugu espezierik eska-tu. Nafarroako Gobernuko tekni-kariek egindako ikerketen arabe-ra z e h a z t u b e h a r d u t e zein hegazti ehiza daitekeen eta zein ez. Gainera, onar daitekepn 1r

t rapasa oso mugatua da eta in-gurugiroa errespetatuz. Guk ez dugu behin ere esan txolomoa kontrapasan ehiza daitekeenik. Usoaz, anat idaz eta oilagorraz mintzatu gara, baina hori tekni-kariek erabaki behar dute. Jakin badakigu urtero 10 eta 15 milioi uso bitarte pasatzen direla Nafa-r roat ik , eta 1990ean izan zen azken kontrapasan 2.000 akaba-tu ziren. • Administrazioak ezarritako

kontrol zorrotza onartuko duzuela dio^ c, baina SEOk [Sspainiako Ornitologia El-

kartea) k o n t r o l hor iek ez daude la s a l a t u du b e h i n baino gehiagotan. Gure ustez , Ingurug i roaren

Babeserako Koordinakundeak (CODA), SEOk eta bes te talde ekologista batzuek informazioa erabat desitxuratu dute. Espai-niako Kongresuan o n a r t u zen kontrapasa eta Senatuan geldia-razi zuten. Horregatik atzeratu zen ha inbes te legalizazioa eta sortu zen iskanbila. Ekologistek gaiaren inguruan ez dute dema-gogikoki hitz egin behar. Ilegala balitz Europako beste herrialde

asko ez lirateke ehizatzen ariko. Aurka badaude ikerketa eta arra-zoi serioetan oinarrituta izan da-dila. Legeak kontrapasan ehiza-tzen u z t e n b a d i g u e h i z a t u k o dugu. Legeak dio Administrazio bakoitzak toki tradizionaletan — lehenago kontrapasan ehizatzen zen lekuetan— kontrolpeko bal-

dintzetan eta modu selektiboan baimentzen dela kontrapasa. Era berean , s a lbuespenen k a s u a n Madrilgo Senatuak aldaketa bat egin du eta horre tan esaten da salbuespenen irizpidea Europako Elkarteko Epaitegiak ezarritako-en araberakoa izanen dela. Prak-tikan kontrapasarekin ehizatzen dena huskeria da eta ongi egiten bada ez du kalterik sortzen. • Herrialdeko Gobernuak dato-

zen hamar urteetan Nafarro-arako Ehizaren Plan Estrete-g ikoa a u r k e z t u du. Zer iruditzen zaizue? Nafarroako Gobernua ehizaz

k e z k a t z e n h a s t e a ona da e ta , ba t ez ere , ongi a r a u t z e a n a h i genuke. Gaiak eragina du Nafa-rroan dauden 32.000 ehiztariren-g a n e ta , be t i e r e i n g u r u g i r o a errespetatuz, ehizak dituen prak-tikatzaileen arabera aintzat har-tzea nahi genuke. • Gobernuak emandako datuen

arabera, eh i z tar i ek urtero 2 . 5 0 0 m i l i o i p e z e t a ( 1 0 0 milioi libera) gastatzen dute Nafarroan e ta herr ia ldeko toki batzuetan. Diru iturri eta garapenerako e lementu omen da. Non gauzatzen da? Ehizak dirutza handia mugia-

razten du eta herrialdez kanpo-koek gero eta gehiago eskatzen di tuzte kotoak. Herri a sko tan , kotoak bertako ehiztari elkarteari merkeago utzi beharrean enkan-tera ateratzen dituzte. Orduan, 300.000 pezetan utzi beharrean e n k a n t e r a a t e r a t z e n d u t e bi

\ milioi pezetan. Bferaz, o n d a s u n asko ez dituen herribatek gai hau begi onez ikusten du, dirua lor-tzen delako. Ehizak eta interes ekonomikoak beti uztarrian joan beharko lukete. Nafarroako ipa-rraldeko udal batzuk usategi pos-t u a k sal tzen ari dira eta pos tu b a t e n g a t i k bi milioi peze t a ordaintzen duenik bada . Baina herrietan gero eta jende gutxia-gok du ehiza tzeko e s k u b i d e a , nahiz eta lur sailak handiagoak izan. Hori dela eta, nahi duenak ehiza dezan oso garrantz i t suak dira b a r r u t i sozialak. Urbasa -Andiakoa eskatu zueri Adecanak eta beste batzuk ere nahi lituzke. Kotoa Gobernuarena l'itzateke, eta Antolakuntza zinegetikorako plana egin ondoren zozketen ara-bera erabakiko litzateke.

—s> lrene Arrizurieta

s o s I a i a Carlos Irujo Berueta iruindarra abokatua da eta ingurugiro gaietan aditua. Adecanan ehizaren afizioak bultzatuta sartu zen. Ehizatzea gustuko duen arren, nahiago omen du basa piztiei eta hegaztiei argazkiak atera, eta bidenabar,

naturaz gozatu.

Nafarroako • Ehiztarien Elkartea duela hiru urte sortu zen, ehiztarien premiei erantzuteko. Irujok dioenez, herrialdeko ehiztariek ez zuten behar bezalako ordezkaritzarik Administrazioaren eta gizartearen aurrean. «Ehiztarien arazoak eta formakuntza ez ziren aintzat hartzen eta horretan lanean hasi ginen», gogoratu du. Egun 4.500 bazkide baino gehiago ditu.

Dena den, Nafarroan ADECANAz landa bada Ehiztarien Federazioa ere. Bi erakundeak ez dira kontrajarriak, Irujoren idurikoz: Federazioak ehiza kirol lehiaketa

moduan lantzen du eta Adecana aisiarako ehizaz arduratzen da. «Biak osagarriak gara, bi beso dituen bide beretik goaz», azpimarratu du.

. os t i ra la , 1 9 9 7 k o u r r i a r e n 10a

Page 7: Egunkaria Gehigarri honetan - Euskaltzaindia€¦ · la. Hala eta guztiz ere , lanerak o adinean daude emakuineen n %30ek soilik daukat e lana Eu. - ropako tasari baxuenk daa . Kontuan

Egunkaria

ostirala • 1997ko irailaren 26a

Fermin Erbiti

Larieari hasteko garaia

#* TXURA GUZTIEN ARABERA IRAILEK0 b e -

roak segida izanen du larrazkene-ko giro politikoan. San juane ta t ik Sanmigeletarako festaldi luzea amai-turik (barkatuko al didate atarrabia-rrek?) orair>aio erran beharko proze-sio, entzierro, zerrien lasterketa eta mundu osoan lurralde ttiki hau eza-gun egin duten gainerako kultur eki-taldiei.

Lanean hasteko garaia helduta, nor bere zereginean ari da dagoene-ko. Miguel Sanzen Gobernuak urte-bete egin du Diputazioaren jauregian eta, egia erran, kontent egon daiieke, gauza jakina baita irautea, batez ere 50 laguneko Parlamentuan hama-zazpi boto bertzerik ez dituenaren-tzat, irabaztea dela. Egia da orain ar-te UPNkoen eskutik helduta ibili di-ren sozialisten kongresuak egoera al-daraz lezakeela. Baina izatezko biko-teei bezala gertatzen zaie hauei ere, aunitz urtez elkarrekin bizi ondoren bereizketa sakramendu guztiekin ez-kondutakoei bezain zail egiten zaiela.

Epaiteglak ere kurtso politikoaren hasierako erreferentzia izanen dira. Alde batetik, HBko agintariak epaitu-ko dituztelako eta, bertzalde, egun batetik bertzera Itoitzi buruzko epaia ezagutuko dugulako. Bigarrena da, Diputazioko agintarien lehen urtebe-tetze goxoa mikatz dezakeen bakarra.

Tira, epaiak obra geldituko duen ez dakit, baina inork erantzukizun politikorik bere gain hartuko duela pentsatzea inozokerta hutsa Irudi-tzen zait. Eta hala gertatuko balitz, be reha la e r an tzuk izun politikoa onartu duenarendako monumentua eskatuko nuke. «Behin huts egin zue-la onartu zuen politikoaren omenez» litzateke inskripzioa. Gero kopia tti-kiak egin eta, urtero, Gabonetan ho-rietako bat bidaliko nuke alderdi guz-tien egoltzetara, jainkoaren pareko izanagatik ere politikoek, noizean behin, zerbait gaizki egin dezaketela eta onartzea ona dela gogoratzeko.

KONTZERTUAK

I Ellzondo: T x e m a A r t e t a k k o n t z e r t u a e s k a i n i k o du C a s i n o t a b e r n a n , g a u r , 22 :30e tan .

I L e k u n b e r r i : J a v i e r Sunek kontzertua emanen du gaur, 22:00etan Ainhoa tabernan.

I Zangoza: J o s e t x o Goia-Ari-bek eta Pel lo Ramirezek Bide baterako musika egita-r aua ren azken kon tze r tua joko dute gaur, San Salvador elizan. Emanaldia 20:00etan izanen da.

I Iruñea: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa gaur Gaiarre An-tzokian ariko da 20:00etan.

LEHIAKETAK

» Ata r rab ia : Udalak, Kultura eta Gazteria Zerb i tzuaren bitartez, Besta Jira II. Argaz-ki Lehiaketa an to la tu du. Lanak koloretan edo txuri-beltzean aurkeztu daitezke azaroaren 14a baino lehen Kultur Etxean. Lehiaketan herrian bizi diren 16 urtez goitiko edonork par te ha r dezake . Egile b a k o i t z a k gehienez hiru lan aurkeztu ahal izanen ditu. Txuri-bel-tzean zein koloretan aurkez-tutako lanek bi sari izanen dituzte. Bi modal i ta tee tan i r abaz leak 30 .000 pezeta jasoko ditu eta bigarrenak 15.000 pezeta.

I Iruñea: Sex Haizegoak pintu-

ra erotiko lehiaketa antolatu du. Hemezortzi urtez goiti-koek h a r dezake te p a r t e . Lanaren neurr ia gutxienez 60 zentimetrokoa izanen da, eta gehienez lOOekoa. Pintu-rak Sex Haizegoa, Gonzalez Tablas kaleko 3an aurkeztu b e h a r d i ra . I n fo rmaz io gehiago 15-42-31 telefonoan lor daiteke.

ERAKUSKETAK

I I r u ñ e a : Lacava G a l e r i a n Jokin Manzanosen l anak ikusteko aukera dago urria-ren 12ra arte. Haiku poema japoniarretan oinarritutako margoak eskegi ditu pare-tan.

> Zangoza: Antonia La i ta ren olioak oraindik b i s t a t u ez

bad i tuzu oraindik b a d u z u aukera etzirarte. Lanak Zan-gozako Udalaren Kutur Are-toan lekutu dira.

BESTELAKOAK

I Irurtzun: Sakanako IV. Txir-rrindula Eguna korr i tuko da etzi goizeko 9 : 3 0 e t a n . T x i r r i n d u l a r i p r o b a Fo ru Plazatik aterako da, eta bai-lara zeharkatu eta gero hel-muga Altsasun izanen du.

I Arbizu: Bihar IV. Duatloia eg inen da a r r a t s a l d e k o 4:30etan. Izena eman nahi duenak 46-48-66 telefonora deitu behar du goizez.

) Barañain: Heldu den asteaz-kenean zabalduko da Ludo-teka, berriro ere, 6 eta 12

u r t e b i t a r t eko umeen tza t . Euskaraz ari nahai duena-rentzat astelehen eta asteaz-k e n e t a n 1 7 : 0 0 e t a t i k 19:00etara.

I Iruñea: Iruñeko Udalak sor-menezko tailerrak antolatu d i t u a 'ur ten e re . G u z t i r a h a m a s e i i k a s t a r o i z a n e n dira: argazkigintza, pintura eta modelatu artistikoa, gra-batua, ehungintza, txalapar-ta, sukaldaritza, euskal dan-tzak, areto dantzak, dantza e tnikoak, aerobic, i r ra t ia , a n t z e r k i t e k n i k a k , Yoga, Animazioa eta multimedia eta zeramika. Izen ematea urriaren 6tik lOera da Gaz-tediarçn Etxean, arratsalde-ko 6:00etat ik 9:00ak arte. I k a s t u r t e a u r r i a r e n 13an hasiko da.

Harri Pict ion

"Egurra sutondoan:

hor egote hutsarekin

berotzen du" JUAN KRUZ IGERABIDE

ANAIAK A |